| 246. zenbakia | Data 2000-12-29 | 20955 orria |
ANTZUOLAKO UDALA
Iragarkia
Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez, batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin betiko onartutzat jo dira Udalbatzarrak 2000ko azaroaren 8an hartutako hasierako erabakiak, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzak aldatzekoak, 2001. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatutako testuak honakoak izanik:
A)ZERGAK.
a)Ekonomi jardueren gaineko zerga.
Lehenengo:beste artikulu bat eranstea ekonomi jardueren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalari. Zenbaki eta idazketa hau izango du:
8. artikulua.
1.Jarduerari ekin eta lehenbiziko 5 urteetan kuotaren %50eko hobaria izango dute, aldaketa koefizientearen eta egoera koefizientearen arabera aldatua, hala badagokio, jarduerari ekiten dion subjektu pasiboak, baldin eta udalaren kuotarik txikiena ordaintzen badu eta beste titularitate baten azpian jarduera ekonomiko horretan aritu gabea bada.
b)Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:
Lehenengo:beste puntu bat eranstea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko ordenantza fiskalaren 6. artikuluari. Honela izango da hemendik aurrera:
6.artikulua.
2.Elbarrien ibilgailuek ondorengo baldintzak bete behar dituzte salbuetsiak egoteko:
Minusbaliatua Antzuolan erroldatuta egotea.
Zirkulazio baimenaren titularra elbarritua izatea.
Elbarrien ibilgailua izatea (Ley de Tráfico) edo beraiei bereziki egokitutakoa edo LISMIren mugikortasun baremoan elbarrituak gutxienez 7ko balioa izatea. Azken bi kasuetan autoak gehienez 14 zaldi fiskal izatea, elbarrituak %65eko minusbalia baino gutxiago badu edota 17 zaldi fiskal, bere minusbalia %65ekoa baino handiagoa bada.
Bigarren:Foru Arauak turismoentzat minimo bezala ezarritako kuotak gehitzea, beraiei 1,535 koefizientea aplikatuz:
Pezetak
A)Turismoak.
9 z. fiskal baino gutxiagokoak 4.605
9tik 11,99 arteko z. fiskalekoak 9.210
12tik 13,99arteko z. fiskalekoak 15.350
14tik 15,99 arteko z. Fiskalekoak 21.490
16tik 19,99 arteko z. Fiskalekoak 27.630
20 z. fiskal baino gehiagokoak 33.770
Hirugarren:Foru Arauak ondorengo ibilgailuentzat minimo bezala ezarritako kuotak gehitzea, beraiei 1,477 koefizientea aplikatuz:
B)Autobusak.
21 plaza baino gutxiagokoak 20.470
21etik 50 arteko plazakoak 29.155
50 plaza baino gehiagokoak 36.445
C)Kamioiak.
1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarriak 10.390
1.000 tik 2.999 kg. arteko karga erabilgarriak 20.470
2.999tik 9.999 kg. arteko karga erabilgarriak 29.155
9.999tik baino gehiagoko karga erabilgarrikoak 36.445
D)Traktoreak.
16 z. fiskal baino gutxiagokoak 4.345
16tik 25 arteko z. Fiskalekoak 6.825
25 z. fiskal baino gehiagokoak 20.470
E)Trakzio mekanikoko ibilgailuek garraiaturiko atoi eta semiatoiak.
1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarrikoa 4.345
1.000tik 2.999 kg. arteko karga erabilgarrikoak 6.825
2.999 kg. baino gehiagoko karga erabilgarrikoak 20.470
F)Beste zenbait ibilgailu.
Ziklomotoreak 1.085
125 zk. arteko motozikletak 1.085
125etik 250 z,k. Arteko motozikletak 1.860
250etik 500 z.k. arteko motozikletak 3.725
500etik 1.000 z.k. arteko motozikletak 7.445
1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak 14.890
c)Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:
Lehenengo:aldatzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko ordenantza fiskalaren 18. b) artikulua. Honela izango da hemendik aurrera:
18. artikulua.
b)Babestutako birgaitze obrek %75eko hobaria izango dute, baldin eta Eusko Jaurlaritzak birgaitze obraren kalifikazioa ematen badio.
d)Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zerga.
Lehenengo:aldatzea hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskalaren 3. artikulua. Honela izango da hemendik aurrera:
3. artikulua.
Hirilurrak zergaldian irabazi duen balioa izango da zergagaia, hau da, hirilurraren jabetza edozein titulu erabiliz eskualdatu edo jabaria mugatzen duen gauzekiko eskubideren bat eratu edota eskualdatu bitartean irabazitakoa. Hartarako, aski izango da hirilur jota egotea Ondasun Higiezinen gaineko zergarako, eta berdin izango dio katastroan edo katastroko zergaren erroldan hala jasota edo jaso gabe egotea.
Bigarren:aldatzea hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskalaren 4. artikulua. Honela izango da hemendik aurrera:
4. artikulua.
Ondasun higiezinen gaineko zergan landalur jota dagoen lurrak irabazten duen balioak ez du zerga honengatik ordaindu behar izango.
Jarduera atalen batean sartu gabe egonik elkarteen gaineko zergaren araudi berezia ezartzen zaien hirilurrek ere ez dute zerga honengatik ordaindu beharrik izango eskualdatzea eragiketa hauetako baten ondorioz egiten bada: batzea, banatzea, aktibo ekartzea, balore trukatzea eta aktibo nahiz pasibo lagatze globalak egitea. Dena dela, ordaindu egin beharko da 7/1996 Foru Arauko 101. artikuluan edo hura aldatzeko emandako beste arauren baten babesean egindako lur ekarpenak egitekoan.
Hirugarren:aldatzea hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskalaren 5. 1. d) artikulua. Honela izango da hemendik aurrera:
5. artikulua.
d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legediaren arabera eratutako gizarte aurreikuspenerako mutualitateak.
Laugarren:aldatzea hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskalaren 6. artikulua. Honela izango da hemendik aurrera:
6. artikulua.
Hurrengoak dira zergaren subjektu pasiboak:
Zergadun gisa, honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak:
Terrenoak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealak eratu edo eskualdatzen direnean, baldin eta ordain truke egiten bada: terrenoa eskualdatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitate edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen zaion pertsona.
Terrenoak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealak eratu edo eskualdatzen direnean, baldin eta musu truke egiten bada: terrenoa erosten duen pertsona fisiko edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitate edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen zaion pertsona.
Aurreko apartatuko b) letran aipatutako kasuetan, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko da terrenoa erosten duen edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen zaion pertsona fisiko edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea, beti ere zergaduna Espainian egoiliarra ez den pertsona fisikoa denean.
Bosgarren:aldatzea hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskalaren 11. 2. artikulua. Honela izango da hemendik aurrera:
11. artikulua.
2.Epaileek edo Administrazioak ebazpen irmoaz deklaratu edo aitortzen badute lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko ondasun-eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratua deuseztatu, desegin edo amaitu dela, subjektu pasiboak eskubidea izango du berak ordaindutako zergaren itzulketa jasotzeko, baldin eta egintza edo kontratu horrek irabazirik sortu ez badio eta itzulketa lau urteko epean erreklamatzen badu ebazpena irmo bihurtu zenetik aurrera; irabazia egon dela ulertuko da justifikatzen ez denean interesatuek Kode Zibilak 1295. artikuluan jasotakoaren arabera elkarrekin egin beharreko itzulketak gauzatu behar dituztela. Egintzak edo kontratuak irabazirik sortarazi ez baina, desegitea edo amaiera zergaren subjektu pasioak obligazioak ez betetzeagatik deklaratzen bada, ez da itzulketa eskubiderik egongo.
Seigarren: aldatzea hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskalaren 16. artikulua. Honela izango da hemendik aurrera:
16. artikulua.
"12. artikuluan xedatutakoa kontuan hartu gabe, honako hauek ere egongo dira behartuta zergagaia gertatu dela Udalari jakinaraztera subjektu pasiboen epe berberen barruan:
a)Dohaintza-emailea edo eskubide errealaren eratzailea edo eskualdatzailea, ordenantza fiskal honen 6. artikuluko a) letran jasotako kasuetan, baldin eta bizien arteko negozio juridiko batengatik sortu badira.
b)Eskuratzailea edo eskubide erreala bere alde eratu edo eskualdatu zaion pertsona, aipatu 6. artikuluaren b) letraren kasuetan."
Zazpigarren: karga-tasa aldatzea. Zerga honen kuota, oinarri zergarriari %25eko karga mota aplikatuz aterako da.
B)TASAK
Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailearen eranskinak:
a)Ur hornidura zerbitzua.
Kontadorearen mantenimendua (hiruhilabeteko): 150 pta.
b)Zabor bilketa eta hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzuaren tasa:
Maila TAR Langile Eguneko kil Bil. gar. el. Bil. gar. el.
kopurua maximo. hiruhilabete. urteko
tasa tasa
Etxebizitza 1.a 1 1.600 6.400
Biltegia 2.1 <2 6 5.085 20.340
eta 2.2 <5 10 8.480 33.920
Komertzioak 2.3 <15 20 16.950 67.800
2.a 2.4 >15 30 25.420 101.680
Ostalaritza 3.1 <2 8 6.780 27.120
Alimentazioa 3.2 <5 15 12.715 50.860
eta Zerbitzuak 3.3 <15 25 21.175 84.700
3.a 3.4 >15 35 29.655 118.620
4.0 <2 6 5.085 20.340
Iharduera 4.1 <5 16 13.565 54.260
Industrialak 4.2 <15 30 25.390 101.560
eta 4.3 <50 40 33.900 135.600
Zerbitzuak 4.4 <100 50 42.390 169.560
4.a 4.5 <500 60 50.830 203.320
4.6 >500 70 59.280 237.120
5.a 5 Askotarik 40 33.850 135.400
c)Estolderia zerbitzuaren tasa:
Finantzabide Kanonaren kuota:
Pta/m
3.1.Etxeko erabilera:
a)Gutxienezkoa: 30 m
3/hiruhilabeteko 15b)30 m
3 baino gehiago/hiruhilabeteko 152.Etxeko erabilerarako ez dena: erabilera industrial, taberna, elkarte eta antzerakoetan:
a)m
3/hiruhilabeteko 30d)Agiriak luzatzeagatik ordaindu beharreko tasa:
Lehenengo Epigrafea.Populazio-zentsua eta udalerriko biztanleen gaietan:
1.Altak, bajak eta aldaketak biztanle-erroldan 200
2.Erroldaketa-ziurtapenak populazio-zentsuan 200
3.Portaera ziurtagiriak 200
4.Bizikidetzako ziurtagiriak 200
Bigarren Epigrafea.Ondorengo gaiei dagozkien lizentziak edo udal-baimenak eskatzeko espedienteak:
1.Kalikata eta zanjak zabaltzea edo zoru eta
espaloiak berritzea 600
2.Publizitate-aprobetxamenduak 600
3.Ibilgailu eta gurdien pasua eta aparkatzeko
lekuen erreserba 600
4.Bide publikoko lurra eta erabilpen publikoko
beste zenbait ondasunen okupazioa 600
5.Bide publikoko lurrazpia eta erabilpen publi-
koko beste zenbait ondasunen okupazioa 600
6.Espresuki tarifatu gabeko beste edozein udal-
baimen edo lizentzia 600
7.Hirigintza baimen ukapena edo errenuntzia,
tasa orokorraren %10a
Hirugarren Epigrafea.Udal konpetentziako beste gaietan:
Pezetak
1.Paguen gerorapen eta zatikapen espedienteak 600
2.Obra eta Udal zerbitzuen kontratazio gaietako espedienteak:
a)Udal-obratako fidantzak ipintzea eta itzul-
keta ekitaldiko 600
b)Obra-ziurtapenak, bakoitzeko 600
c)Obra-jasotzeei dagozkien aktak 600
3.Hiri-finken ruina-deklarazioak egiteko espe-
dienteak 600
4.Jarduera gogaikarri, osasungaitz eta kaltega-
rrien espedientea, lizentzia eman denean 600
5.Espresuki tarifatu gabeko beste edozein espe-
diente 600
6.Aurreko tarifen emaitzazko kuoten %50eko gehikuntza jasango dute, interesatuek sortzapena eragiten duten espedienteen tramitazioa urgentziaz eskatzen dutenean.
e)Hilerriko zerbitzuen tasa:
Tasaren kobrantza ondoko tarifari egokituko zaio:
a)Lurraren kostua:
Panteoien eraikuntzarako metro karratuko 14.490
b)Lurperatze eskubideengatik:
Lurperatze eskubideengatik 12.000
d)Transmisioengatik:
Lehen tarifa: Herentziako transmisioak ezkontide, guraso eta seme-alaben artean.
a)panteoia eta bere lurrarena, m
2 2.915b)panteoirik gabeko lurrarena, m
2 575Bigarren Tarifa: Salerosketa edo beste edozein kontratuengatik:
a)Panteoia eta bere lurrarena, m
2 5.800b)Panteoirik gabeko lurrarena, m
2 1.450d)Hilotzen lekualdaketagatik 2.905
f)Establezimenduen irekitze lizentziak emateagatiko tasa:
1.Merkatal lokalak 85.605
2.Ostalaritzarako lokalak 60.475
3.Garraio eta komunikaziorako lokalak 107.265
4.Finantza Erakundeen Lokalak 296.710
5.Industri Ihartuetarako lokalak, ondorengo azalerarekin:
350m-ra artekoak, hauek barne 95.860
350mtik 1000 m. tara 178.045
1000 m baino gehiagokoak 237.365
g)Autotaxi eta akuratutako gainontzeko ibilgailuen lizentzia eta administrazio baimenak emateagatiko tasa:
Lehenengo Epigrafea.Taxista lanean aritzeko lizentziak:
Pezetak
1.Udal lizentzia emanaldi bakoitzeko 144.860
2.Lizentzia erabili eta esplotatzeagatik urteko 5.000
3.Lizentziak transmititzeko baimena emateagatik 198.605
4.Kontzesio baimendudun ibilgailua aldatzeagatik 2.340
Epigrafe honetan sartutako lizentzien aldaketa "mortis causa" eta 1. graduko tartekoei egingo balitz, kuotaren %80aren onura izango lukete.
Bigarren Epigrafea.Txoferrik gabe akuratutako autoen lizentziak:
1.Udal lizentzia emanaldi bakoitzeko 21.580
2.Lizentzia erabili eta esplotatzeagatik 1.990
3.Kontzesio baimendudun ibilgailuan aldatzeagatik 2.345
h)Hirigintza baimenak emateagatiko tasa:
Obra, instalazio eta eraikuntzak, kostua 50.000 pt.
baino gutxiagokoa denean 2.315
Obra, instalazio eta eraikuntzak, kostua 50.001etik
100.000 pta-ra bitartekoa denean 4.645
Obra, instalazio eta eraikuntzak, kostua
100.001etik 2.000.000 pta.ra bitartekoa denean 7.280
Obra, instalazio eta eraikuntzak, kostua 2.000.000
pta. baino ge-hiagokoa denean 15.080
Promozio pribatuko hirigintza espedienteen trami-
tazioa 87.120
Lursailak banandu eta batzeagatiko baimena, metro
karratuko 10
Lehenengo erabilpen eta okupazioagatiko baimena:
*Etxebizitzako 10.145
*Por industria < 500 m
2 17.500*Por industria > 500 m
2 40.610*Garajeek ez dute tasa hau ordainduko.
i)Etxez etxeko zerbitzuaren tasa:
Oinarrizko tarifa: 885 Pta/orduko.
j)Udal pilotalekuko instalazioak erabiltzea:
Herritarrak Kanpokoak
Pta/orduko Pta/orduko
1.Antzuolako Elkarte eta Erakundeak 0 1.200
2.Partikularrak 700 900
Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea eta bere eranskinak:
Lehenengo: aldatzea udal jabari publikoa erabili eta bereziki ustiatzearen gaineko tasak arautzeko ordenantza fiskalaren 1., 3., 4., 7., 8. eta 9. artikuluak, esaldi hau erantsiko baitzaie: "eta baita erabilera publikoari atxikitako beste ondasun batzuk ere".
Bigarren: Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailearen eranskinak:
a)Mahai eta aulkiak.
TARIFAK:
Hileroko karga-tasa, metro karratu edo frakzioko: 500 pta.
Urteko karga tasa, metro karratu edo frakzioko: 5.000 pta.
b)Hesiak, andamioak, zutabeak eta eustagak:
LEHENENGO TARIFA.
Bide publikoa hondakin, lur, are, eraikuntzarako materialez, egur edo beste edozein materialez okupatzea, metro karratu eta eguneko:
Pezetak
1.Lehen hogeita hamar egunetan 65
2.Ondorengo egunetan 105 pta
BIGARREN TARIFA.
Eraikuntzarako materialak pilatzeko kontenedore metalikoak jartzea, bakoitzeko eta eguneko:
1.Lehen zortzi egunetan 400
2.Ondorengo egunetan 695
HIRUGARREN TARIFA.
Bide publikoa hesi, aldamio edo beste edozein instalazioz okupatzea, metro karratu edo frakzioko eta
hileko 90
LAUGARREN TARIFA.
Bide publikoa zutabe, eustaga edo eusteko beste hainbat elementurekin okupatzea, metro karratuko
edo frakzioko eta hileko 695
c)Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzea eta horien aparkamendu-erreserba bide publikoan.
1.Eraikuntza tailerretan edo ibilgailuak konpontzekoetan espaloitik sartzeagatik eta erreserba-
tzeagatik 16.695
2.Ekonomi jardueren gaineko zerga ordaintzen duten lokaletan sartzeagatik eta erreserbatzea-
gatik 16.695
3.Aurreko ataletan sailkatu gabeko lokaletan sartzeagatik:
Turismoagatik 1.770
Kamioiagatik 3.545
4.Karga eta deskargarako erreserbatzeagatik:
6 ordu baino gutxiago metro linealeko 2.350
6 ordu baino gehiago metro linealeko 3.185
5.Halabeharrezko arrazoiek eragindako espazio-
erreserbagatik metro lineal eta eguneko 95
d)Feria eta herri jaietako postuak:
Postu, barrak, salmenta-txosna, ikuskizun kalez kaleko industria eta filma emanaldientzat balioa metro karratu eta eguneko: 120 pta.
e)Kalez kaleko salmenta.
Metro karratu eta eguneko 120
Guzti hori Gipuzkoako Herri Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuan aurreikusitako eraginetarako.
Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, epigrafe, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien aurka, interesatuek Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean errekurtso kontentzioso administratiboa tartejarri ahal izango du bi hilabetetako epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunean.
Dena den eta aipatutako manuak baimentzen duen bezala, aipatu interesatuek errekurtsoa tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso administratiboa baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralaren aurrean, aipatu argitarapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita zenbatutako hilabeteko epearen barruan.
Antzuola, 2000ko abenduaren 27a.Mireia Unamuno Unzurrunzaga, Alkatea.
(1260) (13454)