| 246. zenbakia | Data 2000-12-29 | 21000 orria |
ERREZILGO UDALA
Iragarkia
Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik egin gabe igaro ondoren, finko eta behin betikotzat jotzen da Udalbatzarrak 2000ko abenduaren hemeretzian eginiko osoko bilkuran 2001eko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren ordenantza Fiskalak aldatzeko emandako behin betiko onespena. Testua ondorengo hauxe da:
•Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga.
A)Turismoak.
Pezetak
9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 3.000
9 eta 11,99 zaldi fiskal artekoak 7.020
12tik 13,99 zaldi fiskal artekoak 14.750
14tik 15,99 zaldi fiskal artekoak 16.625
16tik 19,99 zaldi fiskal artekoak 18.500
20 zaldi fiskaletik gorakoak 22.000
B)Autobusak.
21 plaza baino gutxiagokoak 17.276
21etik 50 plazara bitartekoak 24.603
50 plaza baino gehiagokoak 30.752
C)Kamioiak.
Karga erabilgarriko 1.000 kg. baino gutxiagokoak 8.747
Karga erabilgarriko 1.000tik 2.999 bitartekoak 17.276
Karga erabilgarriko 2.999tik 9.999 bitartekoak 24.603
Karga erabilgarriko 9.999 baino gehiagokoak 30.757
D)Traktoreak.
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 3.666
16tik 25 zaldi fiskal bitartekoak 5.761
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 17.276
E)Atoi edo erdiatoiak.
Karga erabilgarriko 1.000 kg. baino gutxiago eta
750 kg. baino gehiagokoak 3.666
Karga erabilgarriko 1.000 kg.tik 2.999 bitartekoak 5.761
Karga erabilgarriko 2.999 baino gehiagokoak 17.276
Pezetak
F)Beste ibilgailu batzuk: ziklomotoreak eta motozikletak.
125 zk.ra bitarteko motozikletak 917
125 zk.tik 250 zk.ra bitarteko motozikletak 917
250 zk.tik 500 zk.ra bitarteko motozikletak 1.576
500 zk.tik 1.000 zk.ra bitarteko motozikletak 6.284
1.000 zk.tik gorako motorrak 12.563
G)Aintzinako ibilgailuak.
Zerga kuotaren %100eko hobaria izango dute, aintzinako ibilgailuengatik edo fabrikazio eguna ezgeroztik aurrera gutxienez hogeitabost urteko aintzinatasuna duten ibilgailuek. Fabrikazio eguna ezezaguna bada, lehen matrikulazio eguna hartuko da kontutan edo bestela, ibilgailu mota edo aldaera hori fabrikatzeari utzi zaion eguna.
•Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.
1.Eraikuntza, instalazio edo obra nekazal ustiapen batetan egitekoa denean (Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza Departamentuaren erizpena kontutan izanik) zergaren kuota 0 izango da.
2.Gainontzeko iharduerekin lotutako instalazio, eraikuntza eta obrei %3ko tipoa aplikatuko zaie.
2.1.Obraren helburua hondaturik dagoen baserri edo etxebizitza baten birgaipena edo berreraikuntza izango balitz, zordunak zergaren %95eko laguntza jasoko du, beti ere baldintza hauen arabera:
a)Baserri edo etxebizitza aurretik hutsik egotea.
b)Hondamen egoeran egotea.
c)Baserrian edo etxebizitzaren egoitza finkatzearen konpromezuarekin.
d)Errezilgo Udal Biztanleen Erroldan erroldatzea (baserri edo etxebizitzan biziko diren guztiak).
2.2.Kaleko etxe zaharrak direnean berritu nahi direnak %50eko bonifikazioa edukitzen jarraituko dute.
2.3.Izaera historikoa, artistikoa eta erlijiosoa duten eraikuntzetan gauzatuko diren obra-lanei %50eko dirulaguntza luzatuko zaie.
•Ondasun higiezinen gaineko zerga.
Landa Izaerako Ondasunak.
Zerga honen kuotaren karga tasa %0,58koa izango da.
•Iharduera ekonomikoen gaineko zerga.
Zerga honen tipoa %2,4ra igoko da.
Bestalde, Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 9. artikuluaren arabera, udal honek udalerriko Kooperatibei kuotaren %25eko hobaria emango die zerga honetan.
•Ur hornidura, zabor bilketa eta estolderia zerbitzuen gaineko tasa.
Ur Hornidurako Zerbitzuko Tasak.
Pezetak/m
3koa)Etxeko hornikuntza.
Gutxienezko 60 m
3 sei hilabetetan 4460 m
3 tik 120 m3etara 50120 m
3tik gora 56b)Industri hornikuntza.
Gutxienezko 60 m
3 sei hilabetetan 7260 m
3tik gora 83Pezetak
Kontagailua mantentzeagatiko kanona 315
Industrietan kontagailua mantentzeagatiko kanon 540
Zabor Bilketako Zerbitzuegatik Tasak.
Herri guneko etxebizitzak 3.208
Baserriak 1.603
Taberna, Kafetegi, Elkarteak, etab. 6.431
Industri Lokalak 12.411
Merkatal Lokalak 4.966
Bestelako arautegi fiskalak orain arte bezala jarraituko dute indarrean.
Guzti hori Gipuzkoako Hazienda Lokalan arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4. artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta atal horretan aurrikusten den gainerako ondorioetarako.
Aipatutako Foru Arauaren 18.1. artikuluan xedatutakoarekin bat tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien aurka, interesatuek Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean errekurtso Kontentzioso Administratiboa tartejarri ahal izango dute bi hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamuneko lanegunetik zenbatzen hasita.
Horren kalterik gabe eta aipatutako artikuluak emandako baimenarekin bat, interesatuek errekurtsoa tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso administratiboa baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratibo Foralaren aurrean aipatu argitarapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita zenbatutako hilabetean.
Errezil, 2000ko abenduaren 20a.—J. Iñaki Labaka, Alkatea.
(406) (13378)
—————————