Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

245. zenbakia Data 2000-12-28 20464 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - DIPUTATU NAGUSIA
Abenduaren 12ko 94/2000 FORU DEKRETUA, euskerazko irakaskuntzako kirol materialak argitaratzeko eta zabaltzeko laguntzen deialdia onartzen duena.

Abenduaren 12ko 94/2000 FORU DEKRETUA, kirol prestakuntza edo hedakuntzako materialak euskaraz argitaratzeko diru laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Martxoaren 3ko 2/2000 Foru Arauak, 2000rako Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak onesten dituenak, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari dagozkion gastu kredituen artean kirol prestakuntzaren edo hedakuntzaren esparruan monografiak, azterlanak eta gisa horretako materialak euskaraz argitaratzeko laguntza zabaltzeko bidea ematen duten aurrekontu sailak barne hartzen ditu, haien argitaratzaile pertsona fisikoak edo irabazi asmorik gabeko elkarteak baldin badira.

Apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretuak, subentzioak eta laguntzak emateko prozeduraren erregimen orokorra arautzen duenak, 7.1 artikuluan agintzen duenarekin adostasunean, bidezkoa da behar den Foru Dekretua onartzea diru laguntzak eta gainerako laguntzak emateko arauekin, beti ere lehiakortasun, publizitate eta objetibotasunaren printzipioetan oinarriturik.

Horren indarrez, eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak aurrez erabakita egun bereko bilkuran,

XEDATU DUT

Lehenengo artikulua.

Pertsona fisikoek edo irabazi asmorik gabeko elkarteek kirol prestakuntzaren edo hedakuntzaren esparruan monografiak, azterlanak eta gisa horretako materialak euskaraz argitaratzeko diru laguntzak emateko oinarriak onesten dira. Oinarri horiek foru dekretu honen eranskin gisa agertzen dira.

Bigarren artikulua.

Deialdi honi aurre egiteko xedatutako aurrekontu sailen zenbatekoa aldatua izan daiteke, aurrekontuen erabilgarritasunaren arabera, Diputatuen Kontseiluaren erabaki bidez edota Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren foru aginduz, esleituak dauzkan eskumenen arabera.

Hirugarren artikulua.

Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuari eskumena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen xedapenak eman ditzan.

Amaierako xedapena.

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean, eta deialdia ebazteko epea 6 hilabetekoa izango da azaroaren 26ko 30/1992 legeko 42.5 artikuluan ezarritakoa egotzi gabe.

Donostia, 2000ko abenduaren 12a.

DIPUTATU NAGUSIA,
Roman Sudupe Olaizola.

KULTURA, EUSKARA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUKO
F
ORU DIPUTATUA,
Luis M.ª Bandres Unanue. (13264)

Kirol prestakuntzaren edo hedakuntzaren esparruan monografiak, azterlanak eta gisa horretako materialak euskaraz argitaratzeko diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.

1.Xedea.

Deialdi honen xedea da kirol prestakuntzaren edo hedakuntzaren esparruan monografiak, azterlanak edo gisa horretako lanak euskaraz editatu eta argitaratzeko diru laguntzak emateko baldintzak arautzea, beti ere lan horiek liburu edota zabalkunderako prest den beste edozein eratan argitaratuak baldin badira, eta egile-argitaratzailea pertsona fisikoa edo irabazi asmorik gabeko elkartea baldin bada.

2.Onuradunak.

Deialdi honetan aurreikusitako diru laguntzak eskatzeko aukera izango dute beren bizilekua edo egoitza Gipuzkoako lurralde historikoko herriren batean izanik, kirol prestakuntzaren edo hedakuntzaren esparruan monografiak, azterlanak edo gisa horretako lanak editatu eta argitaratzeko asmoa duten pertsona fisikoek edo irabazi asmorik gabeko elkarteek, beti ere lan horiek euskaraz argitaratuak badira, 3. oinarrian aipatzen diren betebeharren arabera.

Esandakoaz gain, egileak ezinbesteko baldintza izango du azken hiru urteetan Gipuzkoako lurralde historikoan auzotartasuna agiri bidez ziurtatzea. Zendutako egileen edizioen kasuan, betebehar hori liburuaren editoreak bete beharko du.

3.Laguntzak eskatzeko bete beharrekoak.

Deialdi honetan parte izan nahi duten pertsona edo elkarteek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a)Eskaera orri eredua behar bezala beterik, deialdi hau arautzen duten baldintza guztiak onartuta.

b)Ezaugarri teknikoen orria, behar bezala beterik.

c)Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak. Pertsona fisikoa denean, nortasun agiria edo horren baliokidea. Irabazi asmorik gabeko elkartea denean, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa agiria edo, hala dagokionean, aldaketa agiria, eta Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

d)Eskatzailea Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen egunean dagoela egiaztatzen duen egiaztagiria.

e)Eskatzailea aurten kontu korronte baten jabe dela egiaztatzen duen agiria, diru etxe batek emana.

f)Egilearen curriculum vitae eta hilda badago editorearena. Aurrez egindako argitalpenak, orain argitaratu beharreko obraren azalpen laburra eta edizioaren ezaugarri tekniko nabarmenenak.

g)Obraren kopia bat paperean, orrialde kopuru zehatza edo gutxi gorabeherakoa, ilustrazioak, materialak, aurrekontu xehatuak edizioa, zabalkundea, prestakuntza, itzulpena, zuzenketa, fotomekanika, inprimategia, banaketa eta euskarri mota, argitalpen epea, ale kopurua, eta abar.

h)Argitalpenaren interesa azaltzeko memoria, eta obraren edizio komertziala eragozten duten arrazoien azalpena.

i)Aurreikusitako gainerako diru iturriak.

j)Auzotartasun egiaztagiria, egilea azken hiru urteotan Gipuzkoako Lurralde Historikoko herriren batean bizi izan dela ziurtatzen duena. Zendutako egileen edizioen kasuan betebehar hori liburuaren editoreak bete beharko du.

Eskabideak aurkeztu beharreko orri ereduak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko bulegoetan eskura daitezke.

Baldin eskatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.

Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exijitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 42. 1 artikuluan jasotako ondorioekin.

4.Eskaerak aurkeztea.

Eskabideak eta beharrezko agiri guztiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu beharko dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

Diru laguntza deialdi honetan eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2001ko apirilaren 7an amaituko da.

5.Baztertzeak.

Diru laguntza hauetaz kanpo daude ondorengo ezaugarrietakoren bat duten argitalpenak, zernahi gisakoa dela ere argitaratzeko hautatutako era edo euskarria:

a)Zientzia, legeak, gizarte zientziak eta antzekoak jorratzen dituzten unibertsitateko tesiak eta gisakoak.

b)Jarduera Ekonomikoen Zergan argitaratzaile edo gisakoen sailean ageri diren erakundeek argitaratutakoak.

c)Ente publikoek edo horiek finantzatzen dituzten entitateek argitaratutakoak.

d)Banketxe edo aurrezki kutxek argitaratutakoak.

e)Liburu klub edo antzekoek beren bazkideentzat bakarrik argitaratzen dituztenak.

f)Epeka saltzen diren liburuak.

g)Eguneratu edota handitu ez diren berrargitarapen soilak.

h)Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste laguntzetan hobeto sartzen diren argitalpenak (eskaera egin ez edota laguntza eman ez bazaie ere).

6.Laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusita dauden laguntzak bateragarriak izango dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk xede berarekin emandako laguntzekin, beti ere 12. oinarrian adierazitako mugen barruan.

7.Ebaluazioa eta laguntzak ematea.

Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kiroletako Zerbitzuko burua, Euskararen Normalkuntza eta Sustapeneko atalburua, Kiroletako Zerbitzuko teknikari bat, eta Euskararen Normalkuntza eta Sustapen Ataleko teknikari bat. Horren ondoren, epaimahaiak esleipendunen, liburuen eta diru kopuruen proposamena aurkeztuko dio Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunari. Ebazpenean xehetasun horiek guztiak ere adieraziko dira.

Diru laguntza emateko eta zenbatekoa erabakitzeko alderdi hauek baloratuko dira:

a)Eskatzaileak argitaratzekoa den obraren jarduera esparruan aurrez erakutsitako curriculuma, bidea, jarraitasuna eta dedikazioa.

b)Proposatutako lanaren zorroztasuna gaiak aztertzerakoan.

c)Aurkezten den liburuaren gizarte eta kultur interesa, aurreikusitako gizarte hedapena eta Gipuzkoako kultur garapenerako interesa.

d)Euskararen sustapenaren edo erabilera zuzenaren ikuspuntutik duen interesa.

Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 44. artikuluan ezarritako isiltasun administratiboa medio.

8.Diru laguntzen zenbatekoa eta ordaintzea.

Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz argitalpena egiteko aurreikusitako gastuen %60 baino gehiagokoa izango, eta gehienez ere 500.000 pezetako (3.005,06 euro) kopurua izango du.

Diru laguntza behar diren administrazio tramite guztiak egin ondoren ordainduko da, diruz lagundutako liburua argitaratua dela egiaztaturik. Argitalpena 2001eko apirilaren 1a baino lehenago egiaztatu beharko da.

9.Onuradunaren beharkizunak.

Onuradunak beharkizun hauek izango ditu:

—Diru laguntza emateko oinarri den ekintza burutzea, hau da, proposatutako liburuak argitaratzea.

—Diruz lagundutako obra argitaratu ondoren, sei ale bidaltzea Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari.

—Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak egingo dituen ikuskapen lanetara, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Arauei buruzko Foru Arauak 105. Artikuluan agindutako finantzen kontrol lanetara eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko legeek ikusitako lanetara meneratzea.

—Estatuko nahiz estatuz kanpoko edozein herri administraziok edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berarekin emandako diru laguntzen berri ematea Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari.

10.Publizitatea.

Deialdi honetan diruz lagundutako obra guztietan, diru laguntza jaso ondoren argitaratuak baldin badira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren babesa aitortu beharko da. Aitorpen hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren irudi korporatiboak ezarritako elementuak baliatuz egin beharko da ezinbestean.

11.Aldaketak.

Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, diru laguntza honekin batera beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako diru laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.

12.Diru laguntzaren muga.

Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoak ezin izango dira beste herri administrazioen edo erakunde publiko nahiz pribatuen diru laguntzekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino handiagokoak izan.

13.Araututakoa ez betetzea.

Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, diru laguntza jaso denetik berandutza interesak ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:

a)Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.

b)Diru laguntza eskuratzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituztenean.

c)Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.

Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, onuradunak burutu duen jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko du.

Onuradunek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko diru sarreratzat hartuko dira.

14.Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak argituko du.

15.Aurrekontua, programa eta partida.

Deialdi hau burutzeko hasiera batean xedatutako kopuruak aurrekontu erabileren arabera aldatu ahal izango dira, kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera, eta aurrekontu sail hauei egotziko zaizkie:

 

@@@u0013264-01