Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

243. zenbakia Data 2000-12-26 20363 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

MENDAROKO UDALA
2001 urterako zerga ordenantzen behin betiko onespena.

Iragarkia

Erregelamenduzko jendaurreko erakusketaren epea inolako erreklamazio edo oharpenik egin gabe iraganda, 2000ko irailaren 29an egindako bilkuran, Udal Batzarrak kuoten aldakuntzari buruzko hasierako akordioak behin-betirakotzat hartu zituen 2001ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Zergaren Deskribapena Pezetak

Hirilurreko Ondasun Higiezinak %0,60

Landalurreko Ondasun Higiezinak %0,65

Iharduera Ekonomikoak %1,1

Eraikuntza, instalazio eta obrak.
Ondorengo oinarri zergagarrientzat
8 milioi baino gutxiagokoak %3,5
8 miloi edo gehiegokoak %4

Aldatutako ordenantzaren eta ukitutako eraskinen gainontzeko estipulazioak 1989ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 247 zenbakian argitaratu ziren, hemen jasotzat eman direlarik beren ulergarritasuna osoa gerta dadin.

Guzti hori Gipuzkoako Herri Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuan aurrikusitako eraginetarako.

Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien auka, interesatuek Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean Errekurtso Kontentzioso-Administratiboa tartejarri ahal izango dute bi hilabetetako epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunean.

Dena den, eta aipatutako manuak baimentzen duen bezala, aipatu interesatuek errekurtsorik tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso-administratiboa baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralaren aurrean aipatu argitarapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita zenbatutako hilabeteko epearen barruan.

Mendaro, 2000ko azaroaren 30a.—José Domingo Zulaika Arakistain, Alkatea. (13127)