| 243. zenbakia | Data 2000-12-26 | 20346 orria |
Ediktua
ORDENANTZA FISKALAK
Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenanik gabe igaro ondoren, finko eta behin betikotzat jotzen da Udalbatzarrak 2000ko urriaren 19an eginiko osoko bilkuran 2001eko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren Ordenantza Fiskalak aldatzeko onarturiko hasierako onespena. Testua ondorengo hauxe delarik:
A) Ordenantza Fiskalaren Eranskina Aldatzea Udalerriko Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga arautzen duena.
—Sortu berri diren enpresek, kuotaren %50eko hobaria izango dute 5 urtetan.
Gainera hobari fiskal honetaz gozatu ahal izateko, jarduera berriaren langilegoaren 100eko 25etik gora Irurakoa izan beharko du, eta gutxienez herriko lau langile kontratatu beharko dira.
B) Ordenantza Fiskalaren Eranskina Aldatzea, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga arautzen duena.
ERANSKINA
Potentzia eta ibilgailu mota Kuota
a) Turismoak:
9 zaldi fiskaletik beherakoak 3.000
9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 7.000
12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 12.000
14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 15.000
16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 19.000
20 zaldi fiskaletik gorakoak 22.000
b) Autobusak:
21 eserleku baino gutxiagokoak 17.500
21etik 50 eserleku bitartekoak 25.000
50 eserleku baino gehiagokoak 31.000
c) Kamioiak:
1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria dutenak 8.500
1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria du-tenak 17.500
2.999tik 9.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria du-tenak 25.000
9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak 31.000
d) Traktoreak:
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 3.500
16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak 5.500
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 17.500
e) Trakzio mekanikodun ibilgailuek eramandakoatoiak eta erdiatoiak:
1.000 baino gutxiagoko eta 750 kg. baino gehiagokokarga erabilgarria dutenak 3.500
1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria du-tenak 5.500
2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak 17.500
f) Bestelako ibilgailuak:
Zikomotoreak 900
125 cc-ra bitarteko motozikletak 900
125 cc-tik 250zk-ra bitarteko motozikletak 1.600
250 cc-tik 500 zk-ra bitarteko motozikletak 3.200
500 cc-tik 1.000 zk-ra bitarteko motozikletak 6.400
1.000 zk-tik gorako motozikletak 12.800
—Halaber, ibilgailu historikoak zerga kuotaren 100eko 50eko hobari fiskalaz gozatu ahal izango dute, fabrikazio egunetik gutxienez hogeita bost urteko aitzintasuna badute.
Fabrikazio eguna ezezaguna bada, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat, edo bestela, ibilgailu mota hori fabrikatzeari utzi zaion eguna.
C) Ordenantza Fiskalaren Eranskina Aldatzea, Hiri Izaerako Lurren Balioaren Gehikuntzaren Gaineko Zerga.
ERANSKINA
ERASKINA / ANEXO
|
2000 URTEKO PORTZENTZIEN TAULA, BALIO GEHIKUNTZA ZEHAZTEKO CUADRO DE PORCENTAJES ANUALES PARA DETERMINAR EL INCEMENTO DEL VALOR |
||||
|
Zuzenbidezko piopulazioa Población de derecho |
1etik 5 urtera bitarteko aldia Período de 1 hasta 5 años Urteko % gehienez % anual máximo |
10 urtera bitarteko aldia Período de hasta 10 años Urteko % gehienez % anual máximo |
15 urtera bitarteko aldia Período de hasta 15 años Urteko % gehienez % anual máximo |
20 urtera bitarteko aldia Período de hasta 20 años Urteko % gehienez % anual máximo |
|
50.000 biztanle bitartean Hasta 50.000 habitantes |
3,1 |
2,8
|
2,7 |
2,7 |
D) Ordenantza Fiskalaren Eranskina Aldatzea, Zerbitzu Publikoak Eskaintzeagatik eta Administrazio Ekintzak Egiteagatiko Tasak arautzen dituena.
ERASKINA
1. Udal Administrazioak, norbaitek eskaturik igorri edo luzatutako dokumentuengatikako Tasa.
—Fotokopiak:
Alde bakarretik: 10 pzta.
Bi aldeetatik: 20 pzta.
—Faxa: 100 pzta.
2. Establezimenduen zabaltze Udal lizentziagatikako Tasa.
Ihardueragune bat ireki, lekualdatu, zabaldu edo berritzeagatik, Ekonomi Iharduerari buruzko Zergaren Tarifetan ezarririk dauden gutxieneko kuoten araberako kopuru bat ordainduko da, ondorengo eran:
—Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Arriskutsu eta Kaltegarrien espedientea ez bada izapidetu behar, Zergaren Tarifaren %50.
—Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Arriskutsu eta Kaltegarriaren sailkapena baldin badauka, Zergaren Tarifaren %100.
—Iharduera ez bada Ekonomi Ihardueri buruzko Zergan sartzen, lokalak Ondasun Higiezinei buruzko Zergan duen katastro balioaren arabera ordainduko da, ondorengo eran:
a) Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen espedienterik ez bada izapidetu behar, Katastro Balioaren %0,2.
b) Iharduerak Gogaikarri, Osasungaitz, Arriskutsu eta Kaltegarrien sailkapena baldin badauka, Katastro Balioaren %0,4.
3. Ur Horniketagatikako Tasa.
* Oinarrizko Tarifak:
Pezeta
—Jaulkimendu berriagatik: 1.000
—Zerbitzua berrerabiltzeagatik: 2.000
* Etxeko Erabilpena:
(Etxebizitzak, berezko erabilpenik gabeko dendak eta 3 ibilgailu arteko garajeak).
Pezeta
—30 m3 arte kontsumitzeko aukera ematen duengutxienekoa, hiruhilero 1.025
Pta./m3
—30 m3 baino gehiagotik aurrera, hiruhilero: 52
Pezeta
—Zenbagailuaren mantenuagatik, hiruhilero: 165
* Erabilpen Komertziala:
(Berezko kontsumoa duten saltokiak: Tabernak, elkarteak eta 3 ibilgailu baino gehiago dituzten garajeak).
Pezeta
—40 m3 arte kontsumitzeko aukera ematen duengutxienekoa, hiruhilero 1.580
Pta./m3
—40 m3 baino gehiago eta 100 m3 arteko kontsumoa,hiruhilero 62
—100 m3tik gorako kontsumoa, hiruhilero 67
Pezeta
—Zenbagailuaren mantenuagatik, hiruhilero 165
* Erabilpen Industriala:
Pezeta
—50 m3 arte kontsumitzeko aukera ematen duen gu-txienekoa, hiruhilero 2.730
Pta./m3
—60 m3 baino gehiago eta 200 m3 arteko kontsumoa,hiruhilero 67
—200 m3 baino gehiago eta 500 m
³ arteko kontsu-moa, hiruhilero 81—500 m3 tik gorako kontsumoa, hiruhilero 95
Pezeta
—Zenbagailuaren mantenuagatik, hiruhilero: 325
* Iharduera jolasgarri eta aisialdizkoetarako erabilpena:
Pezeta
—20 m3 arte kontsumitzeko aukera ematen duengutxienekoa, hiruhilero 1.370
Pta./m3
—20 m3 baino gehiagoko kontsumoa, hiruhilero 97
Pezeta
—Zenbagailuen mantenua hiruhilero 218
* Udal eremutik kanpo dauden enpresen erabilpena:
Pezeta
—20 m3 arte kontsumitzeko aukera ematen duen gu-txienekoa, hiruhilero 1.580
Pta./m3
—20 m3 baino gehiagoko kontsumoa, hiruhilero: 102
Pezeta
—Zenbagailuaren mantenua, hiruhilero: 435
Tarifa hauei dagokion B.E.Z. erantsiko zaie.
4. Etxez etxeko Zabor bilketagatikako Tasa.
Etxebizitzagatik: 3.860 pzta./urtean.
Pezeta
Denda, elkarte eta 3 ibilgailu baino gehiagoko gara-jeengatik 8.570
Bost langile arteko industriengatik: 14.785
6 eta 12 langile arteko industriengatik: 18.215
12 eta 20 langile arteko industriengatik: 21.425
20 eta 50 langile arteko industriengatik: 37.065
50 langile baino gehiagoko industriengatik: 73.915
Diskoteka, Dantzaleku eta antzekoengatik: 133.900
5. Estolderia Zerbitzua eskeintzeagatikako Tasa.
Tarifa Orokorra:
Pezeta
—30 m3ko gutxieneko kontsumoa, hiruhilero: 309
Pta./m3
—30 m3 baino gehiagoko kontsumoa, hiruhilero: 12
6. Udal Hilerrian eskeinitako Zerbitzuak eta egindako kontzesioengatikako Tasa.
Pezeta
Nitxoen kontzesioa, 10 urtetarako: 20.000
Nitxoan lur ematea 15.000
Panteoian lur ematea: 20.000
Gorpuak hilerri barruan lekuz aldatzea: 25.000
Gorpuak edo gorpuzkinak hilerritik ateratzeko presta-tzea: 35.000
7. Trinketeko zerbitzuak erabiltzeagatikako Tasa.
a) Aldez aurretik orduak erreserbatzea:
Iruratarrentzat:
Pezeta
—Ordubete argiakin: 1.200
—Ordubete argirik gabe: 900
—Ordu terdi argiakin: 1.500
Irukakoak ez direnentzat:
Pezeta
—Ordu bat argiakin 1.500
—Ordu bat argirik gabe: 1.200
—Ordu terdi argiakin 2.000
b) Aldez aurre erreserbatu gabe:
Iruratarrentzat:
Pezeta
—Ordubete argiakin: 500
—Ordubete argirik gabe: 0
Tarifetan, dutxak erabiltzea ere sartua dago.
c) Dutxak bakarrik erabili nahi izan ezkero edo tarifarik kobratzen ez den kasuetan erabiltzekotan: 100 pzta.
Trinketea Udal Pilota Eskolarako, eskolako erabilpenetako edo ikasteko erabiltzeko eta Udal Arautegian adierazten diren zerbitzuetarako erabiltzeko erabilpenak salbuetsita daude.
Ez dituzte tarifa hauek izango, Trinketea kirol lehiaketa eta ikuskizunetarako edo beste era batetakoetan erabiltzeko, hauek, dagokion udal baimena emateko akordioan ezarritakoaren arabera arautuko baitira.
8. Euskal Pilota Eskolagatikako Tasa.
Pezeta
—Ikasturtearen matrikula: 5.000
9. Abandonaturiko animaliak jasotzeagatikako Tasa.
—Lanegunetan: 7.000 pzta.
—Jai egunetan: 8.000 pzta.
Egonaldia Dagokion establezimenduan: 1.000 pzta./eguneko.
Eutanasia eta errausketa: 4.000 pzta.
10. Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeagatikako Tasa.
Zerbitzua eskeintzeagatikako gutxieneko zenbateko bat ezartzen da:
Pzta./hileko
—Astean 5 ordu edo gutxiagoko zerbitzua: 500
—Astean 5 ordu edo gehiago: 1.000
Zerbitzuaren ondorengo kostua ezartzen da:
Pezeta
—Ohizko ordua: 1.725
—Gaueko ordua (22tatik 06tara): 2.695
—Aparteko ordua (igande eta jai egunetakoa): 2.911
Kostu horri, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren Arautegian adierazten den baremoa aplikatuko zaio.
Dena dela ere, onuradunari bere sarreretatik zerbitzuaren kostua kendutakoan, P.G.S.-ren %20 gelditu beharko zaio gutxienez.
Hori guztia uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako buruzkoak, 16.4 artikuluan agindutakoa betez ematen da argitara, denek jakin dezaten eta aipatutako aginduan aurrikusitako gainerako eraginetarako.
Esandako Foru Arauak 18.1 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Ordenantza Fiskalen modifikazioei buruz onartutako erabaki horren aurka, interesatuek errekurtso kontenzioso-administratiboa tartejar dezakete Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenean, dagokion Aretoan, bi hilabeteko epearen barruan, aipatutako erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera kontatuta.
Dena dela, eta aipatu aginduak baimentzen duen bezala, bide kontentzioso administratiboari ekin aurretik, lehen esandako interesatuek erreklamazio jarri ahal izango dute, nahi izanez gero, Gipuzkoako Foru Epaitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean, argitarapen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean azaltzen diren hurrengo lanegunaren ondoko hilabeteko epearen barruan.
Irura, 2000ko abenduaren 12a.—Alkate-Lehendakaria.
(13118)