Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

218. zenbakia Data 2000-11-16 18104 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA
Egoitza zentruetan sartzeko ordenantza. Behin betiko onespena.

ZUMAIAKO UDALA

Egoitzetan sarrera arautzen duen Ordenantza.

Zumaiako Udalbatzak 00.07.27ko osoko batzarraldian hasierako izaeraz onartu zuen Egoitzetan sarrera arautzen duen Ordenantza, eta honen aurrean inolako murtzilo edo iradokizunik aurkeztu ez denez, behin-betikoz onartutzat geratu da, eta hori berori jendeaurrera jakitera ematen da apirilaren 2ko 7/85 Legeko 70. Artikuluko 2. Zenbakian xedatuaren indarrez, Erreglamenduaren behin betiko testua, iragarki honi jarraian datorkiona izanik.

1. ATALBURUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Ordenantza honen helburua da, alde batetik, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zaharren Egoitzetan zumaiarrak sartzeko eskaeren betekizunak, baldintzak eta prozedura arautzea. Eta bestetik, kuota osoa ordaindu ezin dutenen zumaiarrentzat Udalaren aldeko dirulaguntzak ematea.

II. ATALBURUA

BETEKIZUNAK ETA BALDINTZAK

2. artikulua.  Onuradunak.

·  Betekizun Orokorrak:

2.1. artikulua.

65 urte baino gehiago edukitzea edo salbuespen gisa, gazteagoak direnak, baina Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen iritziz, Egoitza batean sartzeko eskatzen den egoeran daudenak, eta zentroaren bizikidetza-giroa larriki aldatzen ez dutenean.

2.2. artikulua.

Bi urte lehenagotik Zumaiako udalerrian erroldatuta egotea.

·  Betekizun Zehatzak:

2.3. artikulua.

Dirulaguntza baterako eskubidea edukiko dute, eskaera egin baino gutxienez 5 urte lehenagotik Zumaian erroldatuta daudenak.

·  Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

—Sartzeko eskaera, eredu ofizialaren arabera eginda, interesatuak berak sinatuta, onespen osoarekin, edo bere legezko ordezkariak.

—NANaren fotokopia.

—Gizarte Segurantzako edo Osasun-laguntzako txartelaren fotokopia

—Dauzkan mediku-txostenak («Sakontzen» mediku-balorazioa egin baino lehen eramango ditu).

Eskatzaileari dagokiona:

—Soldatak, pentsioak –aparteko pagak barne– edo ondasun higigarriak, ondasun higiezinak edo beste edozein eratako azalpenetatik eratorritako diru sarreren ziurtagiriak.

—Gaur egun dituen ondasunen eta azkenengo bost urteetako ondasunei buruzko Haziendako ziurtagiria.

—Azkenengo Errenta Aitorpenaren fotokopia edo, hori izan ezean, Aitortzaile-erroldan barneratuta ez egotearen Haziendako ziurtagiria.

Familia-unitateari dagokiona:

—Datu ekonomikoak:

(Familia-unitatetzat ulertuko da, interesatuak, bere ezkontideak, eta etxebizitza berdinean bizi diren 18 urtetik beherako seme-alabek osatzen dutena, seme-alabarik edukuz gero).

—Diru sarrera eta ondasunen zinpeko aitorpena –eredu ofizialean– eta familia-unitatearen diru sarreren frogagiriak.

—Familia-unitatea osatzen dutenen diru sarreren ziurtagiria, soldata, pentsio edo beste zerbaitetatik datozenak –aparteko pagak barne–, edo ondasun higigarri, ondasun higiezin edo beste edozein eratako diru sarrerenak.

—Familia-unitatea osatzen duten pertsonek eduki ditzaketen ondasunen Haziendako ziurtagiria.

—Azkenengo Errenta Aitorpenaren fotokopia, edo hori ezean, familia-unitatea osatzen dutenak Aitortzaile-erroldan barneratuta ez egotearen Haziendako ziurtagiria.

—Udalak beretzat gordetzen du, espedientea erabakitzeko bidezkotzat jotzen duen beste edozein agiri eskatzeko eskubidea.

—Erroldatze eta bizikidetza Udalak egiaztatuko du.

III. ATALBURUA

ONARPENERAKO BAREMOA.

Eskaera baloratzeko ondorioetarako, espedienteak, ezarritako baremoaren arabera neurtuko dira (I. Eranskinean jasotakoa).

IV. ATALBURUA

PROZEDURA.

·  Administrazio-izapideak:

1.Interesatuak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan beharko du eta eskatutako dokumentazioa eraman eta hori bete ondoren, Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko da.

2.Eskatzailearen egoerari buruzko azterketa eta balorazioa, ondorengo datuetan oinarrituz:

—Gizarte-balorazioa.

—Mediku-balorazioa.

—Balorazio ekonomikoa.

3.Eskaera Gizarte Zerbitzuen batzordera eramatea, horrek erabakiko duelarik sartzeko zain daudenen zerrendan barneratzea.

4.Dagokion erabakia ematea eta bidaltzea onuradunari, Diputazioari eta Egoitzari.

5.Egoitzan leku huts bat dagoen momentuan, puntuazio haundiena duen pertsonaren sarrera proposatuko da, hutsik dagoen lekuaren ezaugarriak kontuan hartuz.

6.Gizarte Zerbitzuetatik jakinaraziko da leku huts bat dagoela. Ados egonez gero, erabaki behar duen organo eskudunari proposatuko zaio, bertan zehaztuz.

6.1.Eskatzailearen izen-abizenak eta NAN.

6.2.Balorazio ekonomikoa, Egoitzako lekuaren kostua, eskatzaileak jarri behar duen kopurua eta, hala badagokio, Udalak jarri behar duena finkatuz.

7.Udalak diru ekarpen bat egin beharko balu, egoiliarra Udalarekin zor-onarpena egitera behartuta egongo da.

8.Egoitzan sartzeko lekua egotearen jakinarazpena jaso ondoren, interesatuak 15 egun edukiko ditu sartzeko.

9.Eskatzaileak edo bere ordezkariak leku horri uko egin diezaioke, Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztutako idazkiaren bidez.

·  Gizarte Zerbitzuetako informazio-batzordea:

Behar bezala justifikatutako premia sozial larriko egoera berezietan, batzordeak, eskatutako baldintzaren bat edo baldintza batzuek betetzen ez dituen pertsona bat sartzea, proposa dezake.

Era berean, egoiliarren ekarpenetan dirulaguntza ezartzea erabaki dezake, behar bezala egiaztatutako arrazoi sozial edo onegintza edo interes publikoko arrazoiak baldin badaude.

Gizarte Zerbitzuetako informazio-batzordearen eskumena izango da, egoitza lekuko kostuaren eta Diputazioa eta erabiltzaileak jarriko dutenaren arteko diferentzia osatzeko, Udaletik jaso behar duen dirulaguntza proposatzea.

Administrazio-espedienteak eta gizarte txostenak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan egongo dira, baina hala ere, Foru Aldundiaren esku egongo dira argibideren bat egitea beharrezkotzat jotzen badu ere.

V. ATALBURUA

FINANTZAKETA SISTEMA.

—Leku baten kostua: Egoitza bakoitzak erabakiko du, leku baten benetako kostuaren kalkulua.

—Udal Tasa: Udal Plenoak onartuko du urtero.

—Kuota: Benetako kostua eta Diputazioak ordaindutako kopuruaren arteko diferentzia izango da.

·  Eskatzailearen ekarpena:

Egoiliarraren ekarpena erabaki ahal izateko, familia-unitatearen diru sarrera garbitzat hartuko dira, ondorengo azalpenetatik datozenak:

—Eduki ditzaketen pentsionarenak, aparteko pagak barneratuz.

—Familia-unitatea osatzen dutenen lanarena, besteren kontura, nahiz norberaren kontura izanik ere.

—Ondasun higiezinen errentak.

—Ondasun higigarrien errentak.

—Beste edozein eratakoak.

Hurrengo era honetan baloratuko dira:

A.Dirua eperako orrietan, letretan, ordaindukoetan, bonuetan eta errenta finkoko beste tituluetan:

Egoiliarrak 500.000 pezeta eduki ditzake, bere nahierara erabiltzeko.

B.Errenta aldakorreko tituluak:

Burtsan kotizatzen dutenean: Burtsako azken eguneko kotizazio balioagatik.

Burtsan kotizatzen ez dutenean: Itxitako azkenengo Balantzearen Kontabilitate-balio garbiagatik.

C.Ondasun Higiezinak (lurrak, finkak, eraikinak, etab.)

Zergen ondorioetarako Administrazioak egiaztatutako balioagatik. Ondorio hauetarako kontuan hartuko dira, ordaintzeko obligazioa baino bost urte lehenago edo ondorengo epearen barruen, erabiltzaileak berak egindako edo berari egindako ondare transmisioak.

Ondasunen errendimenduen zenbatekoa, norberaren etxebizitza alde batera utzita, Pertsona Fisikoen Errenta Zergak ezarritako arauak aplikatuz gertatutakoa baino txikiagoa baldin bada, balorazioa azkenengo hauen arabera egingo da.

D.Etxeko tresneria guztia ez da sartuko ondarearen kalkuluan, tresneria horretan ez badaude behintzat, bere balioagatik diru-baliabideak daudela adierazten duten ondasunak eta erraz egitekoak baldin badira.

Egoiliarraren ekarpena erabakitzeko, hurrengo aldagai hauek ezartzen dira:

—Eskatzailea bakarrik bizi denean:

a)  Egoliarrak bere urteko pentsioaz aparte, beste ondasun eta diru sarrera, finantz-ondasunak baldin baditu, eskudirua, aurrezki eta finantz-kontuak eta abar, kuota aterako da, hileko pentsioari horren %75 aplikatuz, gainerako %25 bere nahierara erabiltzeko geratuz, zenbateko hau, urte bakoitzean edukiko den hileko Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren %20 baino gutxiago izan gabe.

—Eskatzailea bakarrik bizi ez denean:

Kasu honetan, diru sarrera guztiak kontatu ondoren, guztizkoa familia-unitatea osatzen duten kide kopuruaren artean zatituko da, egoliarrari dagokion urteko zenbatekoa lortuz. Honen hileko baliokidea lortzeko hamabi hilabetez zatituko da.

Eskontidea etxean geratzen bada, Gutxieneko Sarreren Subsidioaren (GSS) %75ari dagokion balioaren kopurua gordeko zaio berari.

Egoiliarraren ekarpena, edo familikoena, ez da inola ere izango egoitza lekuaren kuotatzat ezarritako kopurua baino haundiagoa.

·  Diputazioaren ekarpena:

Ekarpen modura urtero izendatzen diren kopuruak, ondorengo datuen arabera ordainduko dira: Baliatzen den pertsona; baliatu ezin den pertsona; Gizarte Ongizateko Fondoaren onuraduna eta baliatzen dena; eta era berean, Gizarte Ongizateko Fondoaren onuraduna, baina baliatu ezin dena.

Ekarpen hau, kasu guztietan, onartutako udal tasatik kenduko da.

·  Udalaren ekarpena:

Egoitza lekuari izendatutako kostuaren eta egoiliarrak eta Diputazioak ordaindutakoaren artean gertatutako diferentzia ordainduko du.

·  Zor-onarpena:

Egoiliarrak kuota osoa ordaintzen ez duen kasuetan zor-onarpenaren agiria egindo du, hor jasoko direlarik egoiliarrak Udalarekiko dituen obligazio ekonomiko guztiak.

Agiri horretan, egoiliarrak izenpetzerakoan daukan ondarearen berri emango du, orduan duen ondarea eta gerora izan ditzaken gehikuntzak konprometituz, onartutako zorra ordaintzeko.

Sarrerako eskaera betetzerakoan aitortuko du, sartzeko eskaera egin baino 5 urte lehenagotik ez duela inolako transmisiorik egin familiakoen edo beste pertsona batzuen alde.

Egoiliarrak Udalari jakinarazi beharko dio, bere ondarearen egoeran gertatutako edozein aldaketa.

·  Ordaintzeko era:

Egoitzak hilero bidaliko dizkie ordainagiriak erabiltzaileei eta banku-helbideratzearen bidez ordainduko dira.

Hileko kuotenbilketarako kudeaketa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 27/1991 Foru Dekretuaren Bilketa Arautegian agindutakoaren arabera, egingo da.

·  Ordaintzen ez den kasuetarako prozedura. Ordaintzeko epeak:

Egoiliarra hil ondoren, Udalak, egindako zorrak kobratuko ditu, bere finantz-kontuetatik zorretan dagoen kopurua kenduz, konturik balego.

Ondasun higiezinak egonez gero, legezko oinordekoek zorra kita dezakete, horren balioa ordainduz. Horrela ez bada egiten, Udalak ondasunaz duen eskubidea erabiliko du, zor-onarpenean oinarrituz, juridikoki dagokion moduan eta prozeduraren arabera.

VI. ATALBURUA

ORDENANTZARI BURUZKO ARAU-HAUSTEAK

Zumaiako Udalak jakingo balu eta frogatzen bada, ez dela egia eskatzaileak edo bere familiartekoek esandakoa, berehala, laguntza emateari utziko dio, eta horrekin zerikusia duten erakundeei edo eskatzaile berari jakinaraziko die, ordaindutako zenbatekoak erreklamatzeko bidezko ekintzei hasiera emanaz eta arau-haustean engainuzko portaerarik ikusis gero, jurisdikzio penalaren aurrean egintzak salatuz.

I. ERANSKINA

1.Gizarte eta Familia mailako egoera.

2.Ezintasun fisiko eta psikiko mailako egoera.

3.Etxebizitzaren egoera.

4.Egoera ekonomikoa.

(Aldagaia eta puntuazioa aldatuko dira, Gipuzkoako Foru Aldunditik beste proposamen bat dagoenean).

1.GIZARTE ETA FAMILIA MAILAKO EGOERA

Eskatzaileak bere familia eta gizarte giroan bizi duen egoera biltzen du aldagi honek, babesik gabeko egoeratara daramaten giroak azpimarratuz bereziki:

Puntu

 1.1.Baldintza egokietan bizi direnean, eta
egoera edozeindela ere, arazo aipagarririk ezdutenean 0

 1.2.Bakarrik bizi direnean, baina eskatzaile
gizarte baliabiderik baduenean 1

 1.3.Beren ohizko bizilekuan, osasun edo lan
mailako nahiz bestelako arrazoiak direla
eta, behar bezalako arretarik ezin eskaini
diezaieketen senitarteko edo pertsonekin bizidirenean 2

 1.4.Beren ohizko bizilekuan aldi berean arretabehar duten senitarteko edo pertsonekin bizidirenean 3

 1.5.Arrazoi desberdinak medio, beren bizilekudiren zentruak, pentsioak, hostalak, e.a. utziegin behar dituztenean 4

 1.6.Herrian bertan seme-alabekin bizi dire-
nean baina arretarik eta edo maitasunik ezdituenean 5

 1.7.Erdi-baztertuta, bakardadean edo maitasunikgabeko egoeran bizi direnean 6

 1.8.Herrian bakarrik eta familiarik gabe bizi
direnean 7

 1.9.Eskubiderik gabeko egoeran edo pilatzekoegoeran daudenean 8

1.10.Familian gatazka larria eta iraunkorra dagoe-nean edo gaua aterpetxeetan edo antze-
koetan igaro behar dutenean, edota ospitalekoplaza bat edo bere etxebizitza utzi beharreandaudenean 9

1.11.Tratu fisiko nahiz psikiko larriak jastzeagatik,baztertua, babesik gabe, familiarik gabe edoarreta apur bat eskainiko dion pertsonarik
gabe daudenean 10

2.EZINTASUN FISIKO ETA PSIKIKO MAILAKO EGOERA

Aldagai honetan pertsonaren muga edo Minusbaliatasun desberdinak baloratuko dira, bai ikuspegi fisikotik eta bai psikikotik.

Alderdi hau aplikatzeko, Erakundeetako Menpekotasunaren Baloraketarako Eskala (Sakontzen) erabiliko da.

3.ETXEBIZITZAREN EGOERA

Aldagai honetan, eskatzaileak okupatzen duen etxebizitzaren bizigarritasuna baloratuko da, etxe partikularra izan, zentrua izan nahiz beste edozein motatako egoitza izan:

Puntu

 3.1.Bizigarritasun baldintzak bilduz, zerbitzu
guztiak edukirik eta etxebizitzaren titularraizanik 0

 3.2.Baldintza onargarrietan etxebizitzaren titu-larra eskatzailearen seme-alabaren bati edosenitartekoren bati dagokionean 1

 3.3.Baldintza onargarrietan etxebizitza hori
erabilerarako laga denean 2

 3.4.Baldintza onargarrietan berogailurik, igo-
gailurik edo telefonorik ez duenean, baldin
eta bejarrezlpa balitz 3

 3.5.Baldintza onargarrietan, baina isolatuta
hirigunetik urrun dagoenean 4

 3.6.Gutxieneko baldintzak betetzen dituzten zen-truetan, pentsioetan, e.a. etan bizi, baina ego-naldia mugatua denean, kostua garestiegia
edo kasu berezietan arretarik eskaintzen ezdutenean 5

 3.7.Birralokairu egoeran daudenean 6

 3.8.Bizigarritasun baldintza eskasak dituen etxe-bizitza batetan bizi direnean 7

 3.9.Baldintza eskasetan, hirigunetik urrun etabertaratzea edo iristea erraztuko luketen
komunikabiderik gabe daudenean 8

3.10.Osasun txarra, pilatzeko egoera, urgabezi,
e.a. izanik, eguneroko bizitzan txertatzea
eragosten dieten oztopo arkitektonikoak
dituztenean 9

3.11.Artesiak, itotiak, hezetasunak, e.a. direla eta,etxebizitza bizigarritasun baldintza ezin
okerragoetan egoteagatik utzi egin behar
dutenean 10

4.EGOERA EKONOMIKOA

B taulak (senar-emazte eta bikoteentzat) A taularen (pertsona batentzat) % 133 suposatzen du, abiapuntua urte bakoitzerako ezarritako kotizatu gabekoen pentsioa izanik.

A Taula Puntuak

KGP x 1 arte 10

KGP x 1,5 arte 9

KGP x 2 arte 8

KGP x 2,5 arte 7

KGP x 3 arte 6

KGP x 3,5 arte 5

KGP x 4 arte 4

KGP x 4,5 arte 3

KGP x 5 arte 2

KGP x 5,5 arte 1

KGP x 5,5 baino gehiago 0

B Taula Puntuak

KGP x 1,33 x 1 arte 10

KGP x 1,33 x 1,5 arte 9

KGP x 1,33 x 2 arte 8

KGP x 1,33 x 2,5 arte 7

KGP x 1,33 x 3 arte 6

KGP x 1,33 x 3,5 arte 5

KGP x 1,33 x 4 arte 4

KGP x 1,33 x 4,5 arte 3

KGP x 1,33 x 5 arte 2

KGP x 1,33 x 5,5 arte 1

KGP x 1,33 x 5,5 baino gehiago 0

Zuzenketa faktoreak:

Egoera bakoitzean lortutako puntuazioa, ondorengo faktore zuzentzaileez biderkatuko da:

1.Gizarte eta familia-egoera: 3.

2.Ezintasun egoera (Sakontzen): 3.

3.Etxebizitzaren egoera: 2.

4.Egoera ekonomikoa: 0,5.

Baremoa aplikatzeko, egoera bakoitza, dagokion aukera-aldagaien arteko batean bakarrik puntua daiteke.

Erabaki honen aurka, bide administratiboen behin-betikoa dena, interesatuek helegite kontentzioso-administratiboa tarteratu ahal izango dute Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Goreneko Kontentzioso-Administratiborako Salaren aurrean, bi hilabetekoe pean iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, egoki deritzoten besteren bat erabiltzearen kalterik gabe, ohartarazten zaielarik, hala egingo balute, aurrez Udalari jakinarazi beharko diotela, manuzkoa baita azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 110.artikuluko 3. Zenbakiak galdatirakoari jarraiki.

Zumaia, 2000ko urriaren 30a.—Rikardo Peña Kintela, Alkatea.

(1583) (11556)