| 190. zenbakia | Data 2000-10-05 | 15717 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA
Lezoko Unibertsitateko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, beren erregistroetan idatziak aurkezteari buruzkoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lezoko Unibertsitateko Udalak beren agiri erregistroetan eskaerak, idatziak eta Jakinarazpenak aurkezteari buruzko lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2000ko abuztuaren 24an. Hitzrmen horren testu osoa 1996ko irailaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 183 zenbakian, argitaratu zen.
Hitzarmen horren arabera, administrazio sinatzaileetako organoei zuzendutako eskaeera, idatzi eta jakinarazpenak haietako edozein erregistro bulegotan aurkez ditzakete hiritarrek.
Hau guztia azaroaren 30eko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuta, Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Ihardunbideari buruzkoak 38.4 artikuluan adierazten dituen bideetatik edozein erabilita aurkezteko aukera galarazi gabe (Estatuko eta autonomi elkarteetako administrazioaren organoetako erregistroetan; postetxeetan, kartazal irekian eta barrutik zigilua jarrita, eta Espainiako Estatuak atzerrian dauzkan ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetan).
Hitzarmena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak eta lau urteko iraupena izango du.
Guztiek jakin dezaten argitaratzen da iragarki hau.
Donostia, 2000ko irailaren 29a.—Jorge Balerdi Gil de Gómez, Idazkari Teknikoa.
(6830) (10039)