Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

130. zenbakia Data 2000-07-10 11360 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - KULTURA
Etorkizuneko Musikarien IV. Sariaren deialdia eta oinarriak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, EUSKARA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

IV. Saria Etorkizuneko Musikarientzat

Departamentuko foru diputatuak 2000ko ekainaren 30ean, honako agindua eman du:

1997ko urriaren 14ean emandako Foru Aginduaren bitartez (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 202 zk., 1997ko urriak 23), etorkizuneko musikarien saria emateko deialdia antolatu zen, musikako ikasle gazteek egindako lana aintzakotzat hartu, sustatu eta laguntzeko.

Saria sortu zenetik eta hurrengo bi urteetan, 1998 eta 1999an, urtero egin ohi da deialdia. IV. edizioa den oraingo honetan aldaketa batzuk egitea komeni dela ikusi da, horien artean garrantzitsuena hemendik aurrera deialdia bi urtez behin egingo dela eta horrekin batera, sariaren osagarri ekonomikoak duen garrantzia indartuz. Bestalde eskaera hautagaiak berak egingo du zuzenean edo haren legezko ordezkariak, adin txikikoa balitz.

Horren indarrez, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak,

EBATZI DU

Lehena: Etorkizuneko Musikarien IV. Saria emateko deialdia egitea, musikako ikasle gazteek bere ibilbide artistiko eta profesionalean egindako lana aintzakotzat hartu, sustatu eta laguntzeko xedearekin.

Bigarrena: Etorkizuneko Musikarien Sariaren IV. edizioa gidatuko duten oinarri arautzaileak onartzea.

Hirugarrena: Eskaerak 2000ko abuztuaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Laugarrena: Epaimahaia honela egongo da osaturik:

Mahaiburu: Luis Bandrés Unanue Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatua, edo hark izendatutako ordezkoa.

Mahaikide:

—María Jesús Aranburu Orbegozo, Kulturako zuzendari nagusia.

—Francisco Javier López Landatxe Liburutegiko eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuko burua.

—Jose Antonio Echenique Echeverria, Musika Hamabostaldiaren zuzendaria.

—German Ormazabal Artolazabal, Euskadiko Orkesta Sinfonikoaren zuzendari orokorra

Idazkaritza:

—Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko funtzionario bat izango da epaimahaiko idazkari; hizpidea izango du, baina botorik ez.

Bosgarrena: IV edizioaren Etorkizuneko Musikarien Saria 2000ko abenduaren 31a baino lehen emango da, eta 700.000 pezetako diru zuzkidura izango du, aurrekontuko 0711.110.480.00.01 kontusailaren kargura. Aurrekontuek ahalbidetzen badute gehitu ahal izango da sariaren zenbatekoa, kredituen lotespen nahiz transferentzien eraentza erregulatzen duen arautegiaren arabera.

Donostia, 2000ko ekainaren 30a.—Rufino Eizagirre Olkoz, Departamentuko Idazkari Teknikoa.

(3399) (7586)

IV. SARIA ETORKIZUNEKO MUSIKARIENTZAT OINARRI ARAUTZAILEAK

1.Xedea:

Musika arloko gazte birtuosoak ezagutaraztea eta beren karrera artistikoa eta profesionala bultzatzea du helburu sariak; curriculuma, adina, birtuosismoa eta gazteak duen etorkizuna kontuan izanik emango da.

Sariak ematerakoan hautagaien ikasketen inguruko datuak hartuko dira kontuan batez ere; dena dela, horrek ez du esan nahi beste arlo batzuk kontuan hartuko ez direnik: Famili egoerari buruzko datuak eta prestakuntza artistikoaren eta hautagaien garapen pertsonalaren arteko oreka, esate baterako. Hori ebaluatzeko, epaimahaiak behar beste elkarrizketa izango ditu profesionalekin, haien aholkularitza jasotzeko.

2.Maiztasuna:

Saria bi urtez behin emango da, baldin eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko aurrekontuetan sariari aurre egiteko behar beste diru izendapen badago.

Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuuak sarituaren jarraipena egingo du eta sarituak saio batzuk eskaini beharko ditu, aurrerapen teknikoak eta lortutako ezagutzak ebaluatzeko eta, oro har, saria sarituaren bilakaerarekin egokitzen den ikusteko.

3.Saria:

Sariaren xede nagusia kontuan izanik, karrera artistikoa bultzatzea, alegia, aintzakotzat hartuko dira musikariak une horretara arte egindako bidea eta etorkizunerako proiekzioa.

Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak erabakiko du zenbatekoa izango den saria eta erabaki hori aldaezina izango da.

4.Eskaerak:

Beka hauek eskuratu nahi dituzten hautagaiek, edo adingabeak badira haien legezko ordezkariek, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuan ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a)Eskaera idatzia, egiaztagiri akademikoak eta agiri-bidezko curriculum vitae-rekin batera.

b)Nortasun agiriaren edo gisakoaren fotokopia.

c)Hurrengo bi urteetan garatuko den proiektua.

d)Hautagaia eta haren famili unitatea Gipuzkoako lurralde historikoko edozein udalerritan bizi izan direla egiaztatzen duen auzotartasun egiaztagiria.

Eskaera aurkeztea oinarri arautzaile hauen eduki osoa onartzea dakar berarekin.

Aurkeztutako merezimenduak kontuan izanik Epaimahaiak saria nori eman aztertu eta ebaluatuko du. Balorazio hori egiterakoan kontuan hartuko dira bereziki hautagaien prestakuntza akademikoa, lanbide horretan jarduteko duten aukera, hautagaien egoera ekonomikoa, ikasketen iraupena, tokia eta baldintzak, izendatutako diru kopurua, prestakuntzaz arduratuko diren ikastetxe eta irakasleak, eta abar.

Esku artean erabiliko den dokumentazioa isilpekoa izango da.

5.Epaimahia:

Epaimahaia osatuko duten pertsonak Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak izendatuko ditu urtero eta izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

6.Hautagaien ebaluazioa:

Laugarren atalean adierazitako irizpideak kontuan izanik eta ondorengo paragrafoetan zehaztutakoari jarraituz, Epaimahaiak hautagaiek aurkeztutako merezimenduak eta baldintzak ebaluatuko ditu eta saria nori eman proposatuko dio Epaimahaiko buruari.

Epaimahaiak espedientea osatuko du aurkeztutako eskaerekin; espediente hori isilpekoa izango da eta egin beharreko eginbide guztiak egingo dira proposatutako pertsonek azaldu dituzten merezimenduen egiaztagiriak aurkez ditzaten. Epaimahaiak mahaikide bat izenda dezake, egokitzat jotzen badu, lan hori bere gain har dezan eta informazio lana bukatu ondoren Epaimahaiari proposamena egin diezaion; proposamen horrekin batera egindako eginbide guztiak eta kontuan hartutako merezimenduak azalduko dizkie gainontzeko mahaikideei.

Gaia aztertu ondoren, Epaimahaiaren proposamenari jarraituz saria nori eman erabakiko du epaimahaiburuak. Erabakia aldaezina izango da.

Epaimahaikideen arteko bozketan berdinketa gertatuz gero epaimahaiburuak ebazpen indarreko botoa izango du.

Epaimahaiak saria eman gabe utz dadila ere proposa dezake.

Idazkariak aktan jasoko du Epaimahaiko bileretan esandakoa.