| 125. zenbakia | Data 2000-07-03 | 10925 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
OBRA HIDRAULIKOETAKO ETA
HIRIGINTZAKO DEPARTAMENTUA
Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusia
Lur erabileraren eta eraikuntzaren Ordenantza Orokorrei dagokion Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa. Pasaia. (GHI-039/00-P05-A).
Diputatuen Kontseiluak, 2000ko maiatzaren 30eko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:
«Pasaiako Udalak, tramitatu ondoren, «Lur erabileraren eta eraikuntzaren Ordenantza Orokorrei dagokion Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa» aurkeztu du, Foru Aldundiak behin betiko onar dezan.
Udalak sustatutako espedienteak lur eremuaren erabilerari eta eraikuntzari buruzko ordenantza orokorrak aldatzea du helburu. Zehazki, Udalak beharrezkotzat jo du zenbait erabilera jartzea arautzen duten ordenantzak egokitzea, batez ere, etxegune bezala kalifikatutako lurzatien barruan jartzen diren erabilerei buruzkoak. Egokitu beharreko erabilera baldintzak honako hauek dira, besteak beste: Behe solairuko edo solairu arteko lokaletan, etxebizitzetarako erabiliko diren lokaletan eta elementu komunetan, eta baimentutako beste erabilera batzuk jartzeko xedatutako lokaletan aplikatu beharrekoak, etxebizitza erabilerako eraikinetako instalazioek eraikuntza eta funtzionamendu aldetik duten kalitateari buruzkoak, etxebizitza erabilerako eraikinen tratamendu estetikoari buruzkoak, eta jarduerak jartzeko erregimenari buruzkoak.
Dokumentuak, beraz, egungo beharrei erantzun egokiagoa ematen dien arautegia ezartzen du, nahiz eta gorde, edozein kasutan, arautegi egitura eta orain arte indarrean egon diren ordenantzetako funtsezko edukiak.
Udal fasean, Aurrerapena tramitatu ondoren, 1998ko uztailaren 27ko Udal Batzarrak dokumentuari hasierako onarpena ematea erabaki zuen eta jendaurrean erakutsitako epean ez zen alegaziorik jaso.
Hirigintzako Udal Batzordeak eskatuta, aldaketa batzuk jasotzen zituen dokumentazio berria prestatu eta beharrezko informeak egin ondoren, 1999ko azaroaren 29ko Udal Batzarrak, tramitatutako aldaketa behin-behinekoz onartzea erabaki zuen eta, halaber, espedientea Foru Aldundira bidaltzea behin betiko onartzeko.
Dokumentazioa Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari bidali ondoren Gipuzkoako Hirigintza Plangintzaren Atalak, maiatzaren 15ean egindako 5/2000 bileran, espedienteari eragozpenik ez jartzea erabaki zuen, derrigorrez bete beharrekoak diren alderdiei dagokienez.
Azkenik, Foru Aldundiko Hirigintza eta Lurralde Antolaketako Zerbitzuak dokumentuaren edukia aztertu ondoren, adierazi du lege aldetik zuzena dela eta helburuekin bat datorrela, eta, beraz, behin betiko onar daitekeela.
Hala ere, beharrezkoa da egungo ordenantzetan egindako aldaketak jasotzen dituen Testu Bategina egitea.
Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Obra Hidraulikoetako eta
Hirigintzako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DU
Lehenengoa:
Behin betiko onartzea Pasaiako «Lur erabileraren eta eraikuntzaren Ordenantza Orokorrei dagokion Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa».Bigarrena: Hiri Antolaketako Arauetako lur eremu erabileraren eta eraikuntzaren Ordenantza Orokorren Testu Bategina, espediente honen eraginez izandako aldaketak jasotzen dituena, aurkeztu behar du Pasaiako Udalak hilabeteko epean Foru Aldundian, diligentziatu eta espedienteari eransteko.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte».
Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Arautegiaren testua.
Donostia, 2000ko maiatzaren 31a.—Javier Capdevila Mayoral, Idazkari Teknikoa.
(1911) (7234)
3.2 KAPITULUARI MODIFIKAZIOAK: EGOITZA ERABILPENA DUTEN PARTZELENTZAT ERABILPEN ETA ERAIKUNTZAREN ORDENANTZA OROKORRAK
009 art.
—009 artikuluko 2 ataleko azken paragrafoa zuzentzea:
«Ordenantza hauen Seigarren Tituluak 6.2. Kapituluaren 176. artikuluan esandakoari» dioen lekuan jarri behar da: «Ordenantza hauen Seigarren Tituluak 6.1 Kapituluak, 6.1.3. Sekzioak 218. artikuluan».
061 art.
—061. artikuluko 2. zenbakiko lehen paragrafoaren erredakzio berria:
«Eraikinen behe-oinetako fatxadetan markesinak onartzen dira baldin eta fatxada horiek gutxienez 10 metroko zabalera duten kaleetara jotzen badute, Donibane eta San Pedro kaleetako fatxadetan ezik».
—061. artikuluko 2. atalari seigarren parrafo bat erantsiko zaio:
«Ordenazioz kanpo deklaratzen dira ordenantza hauek era akabailean onartzeko momentuan lehendik dauden markesinak eta xedapen hauen aurkakoak badira, lizentziarik gabe eraikiak izan direnei legalitate urbanistikoa berrezartzearen kalterik gabe».
—061. artikuluko 3. atalari seigarren parrafo bat erantsiko zaio:
«Ordenazioz kanpo deklaratzen dira ordenantza hauek era akabailean onartzeko momentuan lehendik dauden markesinak eta xedapen hauen aurkakoak badira, lizentziarik gabe eraikiak izan direnei legalitate urbanistikoa berrezartzearen kalterik gabe».
—061. artikuluari atal bat erantsiko zaio, 9.a:
«9. Behe-oineko fatxadetan gas-instalazioaren armairu erregulatzaileak eta/edo giltzak jartzea baimentzen da, espaloitik edota kaletik hasita gutxienez 2,50 metroko altueran aipatu armairuen behe-parteraino.
Aurreko puntuetan esaten denaz aparte, Tratamendu estetikoaren Baldintzei buruz Arau hauen III Tituluan, 3.2.6. Sekzioan esaten dena bete beharko da».
062. art.
—062. artikuluko a) ataleko 2. puntuan paragrafo berri bat erantsi behar zaio:
«Estalpe honen sestraren kota gainean eta halaber behe-oinaren sestraren kota gainean ez da onartzen eraikuntzarik ezta inolako eraikinik ere, 1 eta 4 puntuetan seinalatua salbu».
—062. artikuluko a) atalari bi paragrafo berri erantsi behar zaizkio, 6 eta 7:
«6. Lehengo eraikinetan ez bada posible gasak eta keak kanporatzeko eraikinaren barrutik teilaturaino eroanbideak jartzea, eta berdin igogailuak, Udalak baimendu ahal izango du horrelakoak jartzea patioen fatxadei lotuta teilaturaino teknikari konpetenteak sinatu eta bisatu ofiziala duen proiektu tekniko bat aurkeztu ondoren».
«7. Ez da baimentzen sukaldeko aparailuen eta kalefakzioaren gas eta keak zuzenean kanpora ateratzea».
—062 artikuluko b) ataleko 1. puntuaren erredakzioa aldatu egin da, hurrengo eran geratuko delarik:
«1. Bere gutxieneko dimentsioak behar adinako leku behar du bere altueraren 1/6ko diametroa izango duen zirkulu bat barrualdean sar dadin eta gutxienez hiru metroko diametroa bere altuera guztian.
Patioaren altuera aireztatu beharreko gelarik baxuenaren (logela, sukalde, bainugelaren) zoladura mailatik hasi eta paramentu frontalaren fabrikaren goialdeko koroapen lerroraino iritsi arte neurtuko da».
—062 artikuluko b) ataleko 4. puntuaren erredakzioa aldatu egin da, hurrengo eran geratuko delarik:
«4. Etxebizitzetara destinaturik ez baina patioaren sestraren azpitik kokaturik dauden espazioaren argiztapena luzernario edo sabaileihoen bitartez egin ahal izango da, kontuan izanik ez dutela inoiz metro bat baino gehiago nabarmendu behar patio horretatik argiztapen eta aireztapen zuzena jasotzen duen lehen oineko dependentzien zoru mailatik gora.
Aireztapen eta/edo ke eta gasak zuzenean patio hauetara ateratzeko elementuak ez dira inola ere baimenduko.
Lehengo eraikinetan ez bada posble gasak eta keak kanporatzeko eraikinaren barrutik teilaturaino eroanbideak jartzea, Udalak baimendu ahal izango du horrelakoak jartzea patioen fatxadei lotuta teilaturaino teknikari konpetenteak sinatu eta bisatu ofiziala duen proiektu tekniko bat aurkeztu ondoren».
066 art.
—066 artikuluko 1 atalaren erredakzioa aldatu egin da, hurrengo eran geratuko delarik:
«1. Behe-oinak eta tartegiak bizitegi bezala erabili ahalko dira fitxa urbanistikoetan halaxe ezartzen denean bakarrik (etxebizitzak edo egoitza komunitarioa), Arau honetako 71-tik 76ra bitarteko artikuluetan habitagarritasunari buruz finkatua diren baldintzak betetzen badituzte».
072 art.
—072 artikuluko 4.d. atalari hirugarren paragrafo bat erantsiko zaio:
«Baldintza hauek eraikin berrientzat izango dira edota berrabilduak direnentzat 062. artikuluan esanda bezala eta patiorik ez balego, fatxaden bitartez, Goi Arkitektoak sinatutako proiektua bisatu ofizialarekin aurkeztuz. Aipatu proiektuak soluzio arkitektoniko egokia kontenplatuko du eta beti ere eraikinaren oin guztientzat».
074 art.
—074 artikuluaren erredakzioa aldatu egin da eta hurrengo eran geratuko da:
«Bestelako erabilera baimenduak haratzeko erabiliko diren lokalei aplikatu beharreko baldintzak.
1. Gutxieneko altuera librea.
a) Publikoaren harrerarako eta/edo pertsonak egoteko lekuetan gutxieneko altuera librea 2,80 m-koa izango da.
Altuera hau murriztu ahalko da 2,25 m-ra bainu, biltegi eta goitegien beheko parteraino.
Jardueratzat diskoteka, disko-tabernak, kasinoa, ikuskizun-kafetegiak, festaretoak eta ikuskizunenak, areto zinematografikoak eta dituzten lokaletan, gutxieneko altuera librea 3,20 m-koa izango da, 2,80 m-koa izan ahalko delarik egiturako habeen azpian.
Aipatu altuera libreak amaitutako obretan ulertzen dira (dekorazioa, zoladura, instalazioak, egitura-elementuak).
b) Ordenantza hauek onartu aurretiko lokalek aurreko «a» ataleko xedapenak betetzeko ahalmen fisiko-teknikoa badute, bete egin beharko dituzte inplantazio berrietan, modifikazioan, jarduera-anpliazioetan, jarduera-transmisioan edota aipatu lokala eraberritzeko obrak egitekotan.
c) Ordenantza hauek onartu aurretiko lokalek aurreko «a» ataleko xedapenak betetzeko ahalmen fisiko-teknikorik ez badute, lokalak dituen ezaugarri fisikoen arabera gehienezko altuera librea edukiko dute aurreko «b» ataleko kasuetan eta G.O.K.A. Arautegian sartzen ez diren jardueretan bakarrik, hau da, inolako kalterik gabekoetan.
2. Fatxadaren luzera.
a) Behe-oineko lokal bakoitzak gutxieneko 2,50 m-ko luzera bat edukiko du kalera, kale pribatura, arkupera ea. ematen duen fatxadan.
b) Ordenantza hauek onartu aurreko lokalek aurreko «a» ataleko xedapenak betetzeko ahalmenik ez badute, ontzat emango dira baina ezingo dira jarduera klasifikatuak ezarri.
3. Irisgarritasuna.
Lokal orok eduki beharko du sarbide zuzena eraikinaz kanpotik.
Lokalera sartzeko ateen orrien gutxieneko dimentsioa 0,80 m-koa izango da, ate bikoitza (haize-kontrako ataria) eskatzen duen jardueran arau espezifikoak aplikatu behar diren kasuetan izan ezik.
Ateak irekitzeko era irtetzekoarena izango da lokalaren kanpoaldea inbaditu gabe (aterpea, kalea, espaloiak, galeriak ea.).
Lokal batean jarriko diren merkatal galeriek espazio publikoa edo erabilpen publikoa inbaditu gabe kanporantz irekiko den ate bikoitza edukiko dute, edozein delarik beren azalera.Dena dela, indarreango SBB-EOA (Suteen aurkako Babes Baldintzen gaineko Eraikuntzaren Oinarrizko Araua) eduki beharko da kontuan.
Kanporantz irekitzeaz salbuets liteke azalera publikoa edo pertsonak egoteko lekua 20 m˛ baino txikiagoa den lokaletan, salbu beren arautegi espezifikoa betetzeko kanporantz irekitzeko exijentzia duten jarduerak.
Halaber geratuko dira kanpora irekitzeaz salbuetsiak SBB-EOA-ko termino eta baldintzetakoak.
Ordenantza hauek onartu aurretiko lokalek lokalak aurreko xedapenak bete beharko dituzte jarduera berria jartzekotan, irekitzeko lizentziaren transmisioan, modifikatu edo anpliatzerakoan, edota lokala eraberritzeko obrak egiten badira.
Izaera orokorrean, dimentsio betebehar minimoak ez dira aplikatu beharrekoak Donibane eta San Pedroko Hirigune Historikoetan, posible ez bada teknikoki betetzea (Ordenazioz Kanpo deklaratuak ez badaude) eta Udalaren iritziz egokipen-baldintza biltzen badituzte.
4. Gutxieneko azalera.
Lokalen azalera erabilgarria ez da izango 26 m˛-koa baino txikiagoa. Merkatal galerietan azpi-lokal bakoitzak gutxieneko 15 m˛-ko azalera erabilgarria edukiko du, gutxieneko zabalera 1,40 m-ko pasabide amankomun batekin.
Hornidura-azoka moduko postuak dituzten merkatal galerietan, hauen azalera txikiagoa izan ahalko da, baina pasabide banatzailea gutxienez 2,50 m izango da zabal.
Ordenantza hauek onartu aurretiko lokalak, beren azalera seinalatua baino txikiagoa bada, dauden daudenean geratuko dira, baina titularitatea aldatzerakoan, erreforma egiterakoan ea. arau orokorra bete beharko dute eta ezingo dira G.O.K.A.-ren arabera klasifikatuak dauden jarduerak ezarri.
5. Saltzeko eta/edo jendetorriarentzat gutxieneko azalera.
Saltzeko eta/edo jendetorriarentzat gutxieneko azalera ez da 10 m˛-koa baino txikiagoa izango.
Jendetorriarentzako azalera txikiagoa duten lokalak kontsolidatuak geratuko dira, baina erreformaren, lizentzia transmisioaren, jarduera-aldaketaren eta abarren kasuetan arautegi orokorra aplikatuko zaie.
Ordenantza hauek onartu aurrekoak diren lokaletan eta azalera 26 m baino txikiagokoa badute, jendetorria hartzeko azalera bat eduki beharko dute, gehienez 10 m˛-koa, beti ere jarduera ez bada klasifikatua, eta beraz bere edukiera maximoa SBB-EOA aplikatzeari dagokiona izango da bere erabilpen karakteristikoaren arabera.
6. Aireztapen, kea eta gasak kanporatze eta argiztapenaren baldintzak.
Publikoaren egonaldi eta arretarako destinatu eta artikulu honetan jasotzen diren lokalen zatiak naturala izango du argiztapen eta aireztapena, eta berau fatxadan, etxadi-patio zein argi-patioan irekitako baoen bitartez egingo da, espositoreak erabili egin ahal izango direlarik.
Aireztapen naturalak argi praktikagarriak izango ditu argiztapen baoen azaleraren heren batean gutxienez eta inoiz ez aireztatu beharreko lokalaren azaleraren 1/8 baino neurri txikiagoan.
Oin berriko edifizioetan edota edifizioa ordezteko kasuetan edota edifizioa erabat berritzeko kasuetan, nahitanahiezkoa izango da aireztapena etxebizitzarenak edota baimenduriko beste zeinahi erabilpenenak ez diren hiru (3) eroanbide independienteekin egitea, aireztatu eta kea eta gasak kanporatzeko. Hiru eroanbide hauek izango dira bat sukaldeko kea eta gasa kanporatzeko, beste bat aireztatzeko eta hirugarrena galdarako gasak kanporatzeko.
Aurreko atalean aipatutako kasuetan, eroanbide mota hau edifizioaren barrutik instalatu beharko da eta espreski debekatzen da fatxadan edo patioetan jartzea.
Ordenantza hauek onartu aurretik jarduerak funtzionamenduan zituzten lehenagoko edifizioetako lokaletan, aurreko paragrafoetan seinalaturiko kasuetan ezik, zenbaki honetan seinalaturiko eroanbideak instalatu behar balira eta teknikoki posible ez izan, argi-patiotik instalatzea baimenduko da, etxadian edo aireztapenez amankomunean teilatua gainditu arte
eta baimendutako kasuetan bete egin beharko direlarik horretarako Udal Zerbitzu Teknikoek seinalatuko dituzten ohar-
pen teknikoak, Etxebizitzaren Ministeritzaren uztailaren 2ko NTE/ISV/1975ean seinalatzen diren preskripzioen arabera.
Salbuespenez eta Arau hauek onartu aurretik udal lizentziarekin funtzionamenduan zeuden jarduerentzat, aurreko paragrafoan aipatzen diren eroanbideen instalazioa bere xedapenen arabera ezin bada egin, beren instalazioa ontzat emango da kanpoko patiotik edo etxadikotik edo fatxadakotik, kasu hauetan Zerbitzu Tekniko Munizipalek orduan agindutako argibide teknikoak eta soluzio estetikoa bete beharko direlarik.
Iluminazio, aireztapen artifizial eta ke-kanporaketaren instalazioetan, Udalak proiektu berezia eskatu ahal izango du teknikari konpetenteak suskribatua honela egokitzat ikusiz gero. Kasu espezifikoetan dagozkien arautegiak beteko dira (aireztapen-hodien dimentsioak, sekzioak eta kopurua eta beren ezaugarriak).
Dena dela, irekitzeko eta obren lizentzian seinalaturiko
neurri zuzentzaileez gainera, ez da bete beharrik izango Eusko jaurlaritzaren ekaineko 171/85 Dekretuko Jarduera Gogai-
karri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen aplikazioaren izaera orokorreko Arau teknikoek zehazten dutena eta ezta suteen kontra Babes Baldintzei buruzko NBE-CPI 96 delakoak zehazten duena (85-06-29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) eta gainerako kideko arauak.
7. Merkatal lokaletan bainugelen dependentzien bal-
dintzak.
A. Taberna, jatetxe eta kafetegietan komun eta bainugelak. (Jarduera-adarra 650).
Arau hauek onartu aurretik irekitzeko udal lizentzia duten jarduerek komun eta bainugelak dauden daudenean manten ditzakete. Erreformaren edo aipatu jardueraren titularitatea aldatzearen kasuan arautegi berria aplikatu beharko dute.
Inplantazio, erreforma edo titularitatearen aldaketan bainugelek ondorengoa bete beharko dute:
a) Jendea atenditzeko edo pertsonak egoteko jarduerek duten azalera erabilgarria 20 m˛-koa baino txikiagoa bada, gutxienez bainugela bat beharko dute, inodoro eta konketa batekin, bertaratzeko gelaurre itxi bat egongo delarik.
b) Jendea atenditzeko edo pertsonak egoteko jarduerek duten azalera erabilgarria 20 m˛ eta 50 m˛ bitartekoa balitz, gutxienez bi bainugela beharko dituzte, bakoitza inodoro eta konketa batekin, bertaratzeko gelaurre itxia edota pasabide itxia egongo delarik.
c) Jendea atenditzeko edo pertsonak egoteko jarduerek duten azalera erabilgarria 50 m˛ eta 100 m˛ bitartekoa balitz, emakumezko eta gizonezkoentzako zerbitzu independenteak eduki beharko dituzte, ondorengoak barne:
—Emakumezkoentzat zerbitzu-gela:
Bi bainugela bakoitzean konketa eta inodoro banarekin.
Atondo bat gutxienez konketa batekin.
—Gizonezkoentzat zerbitzu-gela:
Bainugela bat konketa inodoroarekin.
Atondoa gutxienez konketa eta pixatoki batekin.
d) Jendea atenditzeko edo pertsonak egoteko jarduerek duten azalera erabilgarria 100 m˛ eta 300 m˛ bitartekoa balitz, emakumezko eta gizonezkoentzako zerbitzu independenteak eduki beharko dituzte, ondorengoak barne:
—Emakumezkoentzat zerbitzu-gela:
Hiru bainugela bakoitzean konketa eta inodoro banarekin.
Atondoa gutxienez bi konketarekin.
—Gizonezkoentzat zerbitzu-gela:
Bi bainugela bakoitza konketa eta inodoroarekin.
Atondo amakomuna gutxienez bi konketa eta bi pixatokirekin.
e) Dena dela, Herri Ikuskizunen Poliziaren Arautegia eduki beharko da kontuan lokalaren edukiera eta jarduera-motaren arabera.
f) Jarduera orok bete beharko du Laneko Segurtasun eta Higieneko Ordenantza Orokorraren arautegia bete beharko du edota zerbitzu higieniko eta jantzigela prestaerari buruz aplikatzekoa den arautegia langile bakoitzeko 1 m˛-ko proportzioan.
B. Bainugelak merkatal lokaletan izaera orokorrez.
a) Lokal merkatal orok, zeinahi delarik bere azalera eta jarduera, gutxienez bainugela bat eduki beharko du, inodoro eta konketarekin, aireztapena eta iluminazioa etxebizitzenak izango lituzkeelarik.
b) Jendeari atenditzeko azalera erabilgarria edo pertsonak egoteko lekua 100 m˛-koa baino handiagoa bada, bi bainugela eduki beharko ditu bakoitza konketa eta inodoroarekin, sarbidea bainugelaurre itxia izango dutelarik.
c) Dena dela, Herri Ikuskizunen Poliziaren Arautegia eduki beharko da kontuan lokalaren edukiera eta jarduera-motaren arabera.
d) Jarduera orok bete beharko du Laneko Segurtasun eta Higieneko Ordenantza Orokorraren arautegia edota zerbitzu higieniko eta jantzigela prestaerari buruz aplikatzekoa den arautegia langile bakoitzeko 1 m˛-ko proportzioan.
8. Goitegiak.
a)Lokalaren zati osagarri eta zatiezinak izango dira, finkara edo beste finka batera aterabide independeterik gabeak eta erregistrorako unitate bakarra osatuko dute lokal nagusiarekin.
b)Gutxienezko altuera librea 2,25 metrotakoa izango da eta esklusiboki erabili ahal izango dira bainugelak edota bulegoak, biltegiak jartzeko.
Egiturazko elementuek, instalazioek eta abarrek beharrezkoa egiten dutenean, altuera hori 1,95 metroraino murriztu ahal izango da gehienez.
c)
d)Gehienezko azalera ez da lokalak duenaren %30a baino handiagoa izango. Goitegira joateko eskailerak okupatzen duen azalera ez da konputatuko aipatu %30 horren kalkuluan.
e)Goitegi honetatik aurrez aurre dauden edifizio-fatxadaren edo fatxaden barrualderaino gutxienez egon behar duen distantzia 3,00 metrokoa izango da. Fatxadaraino iristea tarte batzuetan bakarrik baimenduko da, alegia, oinartearen zoru osoa kanpoko urbanizazioaren sestraren maila berean edo txikiagoan geratzen denean.
f)Arau hauek onartu aurreko goitegiak, aurreko xedapenak ez badituzte betetzen, aurreko xedapenei egokituko zaizkie jardueraren lizentzia transmititu, jarduera ezarri, hau modifikatu edo anpliatu edota erreforma-lanak egin beharreko kasuetan.
g)Baimenduriko goitegiak espazio laguntzaile bezala kontsideratuko dira eta ezingo dira bizitza bezala erabili.
9.Erabilpen askotariko establezimendua (merkatal galeriak).
a)Ordenantza hauetan sartzen diren hainbat establezimendu askotariko multzoan edo merkatal galerian bildurik geratuko balira, non leudekeen bainugelak, dependentziak, sarbideak, kanporatze-bideak ea. era amankomunean erabiliak, funtzionamendua independentea izan arren, multzo osoaren azalera erabilgarri guztia konputatzeko klasifikatuko dira.
b)Kriterio berdina aplikatuko zaie oin edo maila ezberdinetan aurkitzen diren establezimenduei ere.
c)Merkatal galeria batean integratzen den jarduera duen establezimendu orok kasu bakoitzean eskatuko zaion irekitzeko baimena edo obra-lizentzia lortzea independenteki izapidatuko du eta beti ere aplikatzekoak zaizkion ordenantza eta arauak bete beharko dituzte.
d)Arau hauek onartu aurreko merkatal galeriak aurreko xedapenei egokituko zaizkie izaera orokorrarekin.
Artikulu honetan kontenplatzen diren lokaletan inplantazio, jardueraren erreforma edo honen transmisioa egin behar den kasuan, orain arte esandakoaz gainera, Arau hauetako 192 eta 194 artikuluetan esaten dena ere bete beharko da (Bostgarren Tituluko 5.4 Kap.)».
075. art.
—075. artikuluaren erredakzioa modifikatu egin da honela:
«Garajeetara destinaturiko lokalak (ibilgailuak gordetzea).
1. Baldintza orokorrak.
Ibilgailuak gordetzeko erabiltzen diren lokalak hartzen dira garajetzat (ibilgailu bat baino gehiago dagoenean).
G.O.K.A. jardueraren espedientea izapidatzea beharrezkoa izango da ibilgailuak gordetzeko lokaletan, eraikitako azalera 100 m˛-tik gorakoa izanez gero.
Edozein kasutan ere, ibilgailuak gordetzeko diren lokal guztiek (garajeek) EOA-SAP beteko dute era xehekatuan justifikatuz, Arau hauen Bostgarren Tituluko 5.4 kapituluak erabakitzen duenaren kalterik gabe.
Ibi iraunkorra emateko posibilitatea gutxienez bi ibilgailu gordeko dituzten lokalei aplikatu zaie.
2. Gutxienezko azalera.
Ibilgailuak gordetzeko baimenduak diren lokalen gutxienezko azalera erabilgarria 40 m˛-koa izango da.
3. Partzela minimoa.
Aparkamendu-plaza bakoitzak gutxienez hurrengo dimentsioak izan beharko ditu:
—2,20 x 5,00 m plazen arteko separazioak alboko itxiturarik gabe eginak badaude.
—2,60 x 5,00 m plazen arteko separazioak itxiak badira.
Hau guztia oztopo arkitektonikoak kentzeko arautegia betetzearen kalterik gabe (abenduaren 19ko 16/1985 Dekretuko 4. artikulua).
Ondorio orokorretarako, ibilgailuak gordetzeko lokal orok 25 m˛-ko azalera eraikia beharko du aurreikusitako ibilgailu bakoitzeko, zifra honen barne ulertuko direlarik partzela, barneko espaloia, zirkulaziorako barne-bideak, instalazioak ea.
4. Irisgarritasun baldintzak.
Sarrerako arrapalak %16ko pendiza izango du gehienez tarte zuzenetan, eta %12koa tarte kurboetan, gutxieneko erradioa arrapalaren ardatzean 6,00 metrokoa izanik.
Arrapalak, kaleetako sestrak eta garajearen zoruak segida parabolikoa izango dute.
Aurreikusitako plaza-kopurua ehunetik (100) gorakoa baldin bada, sarbidearen zabalera 5 metrokoa izango da gutxienez, sarrera-irteerarako 2,50 metroko bi tartetan erdibitu daitekeelarik.
Baldintza berdinak ezartzen dira arrapaletarako.
Plaza-kopurua ehunetik (100) beherakoa bada, 3,50 metroko sarbidea egin ahal izango da.
Etxebizitzari atxikita ez egon eta garaje pribatuen, publikoen eta/edo erdi-publikoen sarbide eta arrapalek ezingo dira erabilera eta jabari publikoa duen zoru librean kokatu. Sarbideak edifizioaren lerrokaduraren barnealdetik erabakiko dira.
Garajeetako arrapalek itxaron meseta bat izango dute partzela-barruan eta bere gehienezko pendiza %3koa izango da eta luzera minimoa 4,50 metrokoa, aipatu meseta luzeran zuzena izango delarik.
Etxebizitzari bakarrik atxikita ez dauden garajeetan oinezkoentzako ibilgailuen sarbidearekiko beste bat independentea egokitu beharko da, honera ataritik sartu ahal izango delarik. Oinezkoen aipatu sarbideak barrutik irekidura erraz bat eduki beharko du inolako giltzarik erabili behar izan gabe.
Hainbat oinetako garajeetan, beren konfigurazioan jasogailua baldin badaukate, eraikuntzatik kanpora edo portxera ateratzeko itxaron-gela bat beharko dute gutxienez 5 m luze.
Aurreko paragrafoetan seinalatuaz gainera, garaje guztiek bete beharko dute Arautegia oztopo arkitektonikoak kentzeko (Eusko Jaurlaritzako abenduaren 19ko 16/1984 Dekretua), NBE-CPI 96, Euskao Jaurlaritzaren ekainaren 11ko 171/85 Dekretua eta gainerako kideko arauak, Pasaiako AASS-etako 2. Liburuko 195 artikuluak seinalatzen duenaz gainera.
5. Aireztapena.
Garaje-erabileratara destinaturiko lokaletan, aireztapen naturala edo bortxatua behar adinakoa izango da lurrinak eta gasak metatu ez daitezen, Indarreango Arautegiak dioena horrela beteaz.
Aireztapen bortxatua botaz gero, honek estrakzioa eduki beharko du. Aipatu estrakzioa etxebizitzekiko independeak diren eroanbide bertikalez kanporatuko da, eraikinaren teilatua gainditu arte.
Aireztapen bortxatua instalatzea debekatua geratzen da bai aire-inpultsiozkoa bai eta fatxada edo patioetara estrakzioz kanporatzekoa, baita aipatu aireztapena fatxadetara eta patioetara ateratzea.
Salbuespenez, arau hauek onartu baino lehenagoko eraikinetan, garajeak jarri nahi badira eta aireztapen bortxatua estrakzioz kanporatzea, teknikoki ezin bada egin eraikinaren barrutik, Udalak baimendu ahalko du patioetan zehar, aurrez teknikari konpetenteak sinatu eta bisatu ofiziala lukeen proiektua aurkezturik.
Izaera orokorrarekin, garajeetako aireztapen-instalazio orok UNE-100-166-92 Arauak seinalatzen dituen xedapenak bete behar ditu edota honen ordezkoak».
078 art..
—78. artikuluko 2 atalaren erredakzioa modifikatu da eta honela geratuko da:
«Kontagailuak, bai etxebizitzetakoak bai eta beheko oineko lokaletakoak, erabilera bakarreko lokal batean kokatuko den bateria batean zentralizatuko dira. Lokal honek ur-hartunea eta hustubide bat beharko ditu, zoruan azken hau, eta zuzeneko sarbidea izango du edifizioaren ataritik.
Betekizun berberak ezartzen dira gas eta argiaren kontagailuentzat eta instalazioen gainontzeko neurketa elemen-
tuentzat.
Ur-kontagailuen instalazioan eta/edo berritzean Edateko Uraren Horniduraren indarrean Udal Arautegiko betekizunak konplitu beharko dira edota bere ordezko Arautegikoak».
079. art..
—079. artikuluko 3. eta 4. paragrafoen erredakzioa modifikatu egin da, honela geratzen delarik:
«LEQ-en baliokideko gehienezko maila sonoro jarraitua, minututan neurtua, nola kanpoan hala barruan, Arau Subsidiario hauetako 218. artikuluan espezifikatzen da.
Puntako gehienezko maila sonoroa, nola kanpoan hala barruan, Arau Subsidiario hauetako 218. artikuluan espezifikatzen da».
084. art..
—84. artikuluari 4. atala erantsi zaio hurrengo eran:
«4. Eraikinen fatxaden kanpoaldean era guztietako antenak jartzea debekatua geratzen da, miradoreak, balkoiak, solanak, galeriak eta abar barne)».
088. art..
—088. artikuluko 3. atala modifikatu egiten da, honela geratuz:
«3. Fatxadarekiko perpendikularki kokatzea debekatu egiten da, interes publikodun kontsideratuak diren eraikinetan ezik (anbulatorioak, botikak, izaera publikoa duten zentro ofizialak, ea.).
Kasu hauetan aipatu prestaerak 2,50 m-ko altuera mantenduko du espaloitik eta/edo kaletik abiatuta eta fatxadatik gehienezko metroko irtenunearekin.
—4. atal bat erantsiko zaio:
«4. Balkoi, miradore eta markesinen aurrealde eta alboetan errotuluak eta/edo iragarki luminosoak jartzea debekatua dago».
125. art..
—125. artikuluko 2. ataleko 2. paragrafoaren erredakzioa modifikatu egiten da honela:
«Egun dauden baserritzat ondoko hauek hartzen dira soilik: Puzkazarreta, Txartiku, Kabite, Gaztelutxo, Iñalurreta eta Itxas-Alde Donibanen eta Ostaberde eta Disparate San Pedron».
152. art..
—152. artikuluko 383 Adarreko G.O.K.A. zutabean asteriskoa (*) sartzen da.
—152. artikuluko 389 Adarreko G.O.K.A. zutabean asteriskoa (*) sartzen da.
154. art..
—154. artikuluko 416 adarrean, «Arrain eta beste itsas produktuen kontserbak fabrikatzea» dioen lekuan «Arrain eta beste itsas produktuen fabrikazio, elaborazio eta manipulazioa» esan behar du.
—154. artikuluko 473 Adarreko G.O.K.A. zutabean asteriskoa (*) sartzen da. Hala ere, artisautzakoak diren jarduera haietan, G.O.K.A. delakoaren arabera sailkatutako jarduera bezala izapidatu beharrik ez da izango.
164. art..
—164. artikuluko 946 Adarreko G.O.K.A. zutabean asteriskoa (*) sartzen da.
—164. artikuluko 973 Adarreko G.O.K.A. zutabean asteriskoa (*) sartzen da.
218. art..
—218. artikuluaren erredakzioa modifikatu egin da honela:
|
Gune hartzailea |
Maila sonoroa kanp. (db.) Leq 1’ |
Maila sonoroa barru (db) Leq 1’ |
||
|
EGUNEZ |
GAUEZ |
EGUNEZ |
GAUEZ |
|
|
Denak, industriala izan ezik |
55 |
45 |
30 (logelan) 35 (beste gela batzuetan) |
25 30 |
|
Industriala |
65 |
60 |
40 |
35 |
|
Gune hartzailea |
Maila sonoroa kanp. (db.) punta-puntan |
Maila sonoroa barru (db) punta-puntan |
||
|
EGUNEZ |
GAUEZ |
EGUNEZ |
GAUEZ |
|
|
Denak, industriala izan ezik
|
60 |
55 |
40 (logelan) 45 (beste gela batzuetan) |
25 40 |
|
Industriala |
75 |
70 |
50 |
45 |
|
Zona de recepción |
Nivel sonoro en ext. (db) en Leq 1’ |
Nivel sonoro int. (db) en Leq 1’ |
||
|
DIURNO |
NOCTURNO |
DIURNO |
NOCTURNO |
|
|
Todas excepto industrial |
55 |
45 |
30 (en dormitorio) 35 (en otras habitaciones) |
25 30 |
|
Industrial |
65 |
60 |
40 |
35 |
|
Zona de recepción |
Nivel sonoro en ext. (db) en punta |
Nivel sonoro int. (db) en punta |
||
|
DIURNO |
NOCTURNO |
DIURNO |
NOCTURNO |
|
|
Todas excepto industrial |
60 |
55 |
40 (en dormitorio) 45 (en otras habitaciones) |
25 40 |
|
Industrial |
75 |
70 |
50 |
45 |
DB (A)-tan adierazitako mailak.
22etatik biharamuneko 8ak arte doan aldia hartzen da gaualditzat».