| 101. zenbakia | Data 2000-05-30 | 8557 orria |
Haziendako Arloa
Iragarkia
Publikoki argitaratzeko arauzko epea bete da eta 2000ko martxoaren 29an egindako bilkuran zergen aldaketaz Udal Batzarrak hartutako erabakiari ez zaio inolako erreklamazio edo oharrik aurkeztu, beraz, erabaki horiek behin betiko izaera hartzen dutela.
Hori dela eta aldaketa honela ezarrita utziko du Udalak:
—Ekonomia lhardueren gaineko Zerga.
Aldatzen da Ekonomia Ihardueren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren testua, eta beraz, IV. atala –Gestiorako Arauak–, V. atala –Gestiorako Arauak– izango da aurrerantzean eta 7. Artikulua 8. Artikulua izango da. Beste atal bat erantsi zaio, III. Atala –Hobariak– eta 7. Artikulua ere, honako eduki honekin:
7. artikulua.
1. Kooperatiba batzuei emango zaizkien hobariak:
Zerga honen kuotaren %95aren hobaria izango 2/1997 Foru Arauaren 5. Artikuluak eta kidekoek aipagai dituzten lehen mailako Kooperatibek, bereziki babestuta baitaude. Hona hemen: Lan elkartuko kooperatibak, nekazaritza kooperatibak, hustiapen komunitarioko kooperatibak, kontsumo kooperatibak eta irakaskuntza kooperatibak.
Hobari hau eskatu egin beharko da eta alderdi batek eskatzen duenean emango da, bidezkoa bada.
2. Hobariak Zerga honen Tarifen Lehen Sekzioko jarduera batzuei:
Zerga honen lehen sekzioan sailkatutako enpresa-jarduerak hasten dituzten eta gutxieneko udal kuota ordaintzen duten subjektu pasiboek, dagokien kuotaren %50eko hobaria izango dute jardueraren lehen hiru urteetan. Hori guztia arestian aipaturiko zergaren tarifen lehen sekzio horren 2. Ohar amankomunean jasotako baldintzak kontuan harturik.
Nolanahi ere, hobaria jaso ahal izateko, ekonomia iharduera hori ez da aurretik beste titular baten izenean bideratua izango.
Ekonomia Iharduerak aurretik bideratu direla ulertuko da honako kasu hauetan, besteak beste:
a) Titularitatearen era juridikoa aldatuta alta ematen denean, edo jarduera adarren bategite, bereizketa eta aportazioen kasuan, besteak beste.
b) Legeak aginduta epigrafea aldatu behar izan denean edo aurreko kalifikazio bat zuzentzeko alta ematen denean.
c) Altaren aurretik jarduera beraren eta subjektu pasibo beraren baja eman denean, urtebetetik beherako epean egin bada hori.
Hobaria aldatutako Tarifaren kuotak osatzen duen zerga-kuotara iritsiko da koefizientea eta egoera-indizea aplikatuta.
Hobari hau eskatu egin beharko da eta alderdi batek eskatzen duenean emango da, bidezkoa bada.
Hobariak jasotzeko epea iraungiko da, kasu guztietan, hobari hori zehaztu den epea amaitzen denean, jarduera hasi den urtetik aurrera kontatuta.
—Trakzio Mekanikoa duten Ibilgailuen Gaineko Zerga.
Aldatzen da Trakzio Mekanikoa duten Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren testua, eta beraz, III. atala –Zergaren Gestioa– eta IV. Atala –Kuoten itzultzea- IV. eta V. atalak izango dira aurrerantzean eta 3., 4., 5. eta 6. Artikuluak, 4., 5., 6. eta 7. Artikuluak izango dira, hurrenez hurren. Beste atal bat erantsi zaio, III. Atala –Hobariak– eta 3. artikulua ere, honako eduki honekin:
3. artikulua.
Honako hobari hauek zehaztu dira:
1. Zergaren kuotaren %100eko hobaria ibilgailu historikoei eta, egin ziren egunetik aurrera kontatuta, gutxienez 25 urte dituzten ibilgailuei.
Ibilgailua historikotzat kalifikatzeko, bete egingo da ekainaren 14ko 1274/1995 Errege Dekretuak, –A 1995/2338– Ibilgailu Historikoen Arautegian zehaztutakoa.
Hobari hau jaso ahal izateko, eta historikotzat hartutako ibilgailuei dagokienean, ibilgailu horien titularrek aipaturiko 1247/1995 Errege Dekretu horren 2. Atalaren 8. Artikuluak aipagai duen Gidatzeko Baimena aurkeztu beharko dute hobaria eskatzerakoan.
Nolanahi ere, Udalak hobaria jasotzeko eskubidea onartu ondoren, dagokion eskaera egiten den hurrengo ekitaldian hasiko da indarrean hobari hori.
2. Honako ibilgailu hauek dagokien zergaren kuotaren %50eko hobaria izango dute:
a) Ibilgailu elektriko guztiek.
b) Plomurik gabeko gasolina erabili ahal izateko katalizatzaile bat egokitu zaiela egiaztatzen den ibilgailu guztiek.
c) KFKaz hornitutako haize egokitu sistema izanik, sistema hori kendu eta haren lekuan KFKrik gabeko beste sistema bat ezarri zaien ibilgailu guztiek.
Artikulu honetan arautzen den eta 2 b) eta c) atalek aipagai dituzten ibilgailuei dagokien hobariak 3 urteko iraupena izango du.
Era berean, eta aurreko paragrafoan aipagai diren ibilgailuen kasuan, dagokien konponketa edo ordezkatzea egin dela egiaztatu beharko da, eta kanpoan geratuko dira plomurik gabeko gasolina erabiltzeko gaitasunarekin edo KFKrik gabeko haize girotu sistemarekin erositako ibilgailuak.
Aldi baterako xedapen bat gehitzen da, 2000ko ekitaldian aplikatuko dena. Xedapen horrek aukera ematen du 3. Artikuluan jasotako hobariak ekitaldi berean zehar eskatzen dituztenen alde onartuak izateko
—Eraikuntza, Instalazio eta Obren Gaineko Zerga.
Aldatzen da Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren testua, eta beraz, IV. atala –Sortzapena– eta VII. Atala –Gestioa– VII. eta VIII. atalak izango dira, hurrenez hurren, aurrerantzean eta 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16. eta 17. Artikuluak 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17. Eta 18. artikuluak izango dira, hurrenez hurren. Beste atal bat erantsi zaio, VI. Atala –Hobariak– eta 10. Artikulua ere, honako eduki honekin:
10. artikulua.
1. Honako hobari hau zehazten da:
Zergaren kuotaren %95eko hobaria interes bereziko edo udal erabilerarako aldarrikatzen diren eraikuntza, instalazio eta obren kasuan. Zirkustantzia sozial, kultural eta historiko-artistikoak beharko dituzte edo enplegua sustatzeko egokiak izango dira aldarrikapen hori onartu ahal izateko.
2. Aurreko atalak aipagai duen udal aldarrikapen hori Udal Gobernu Batzordeak onartuko du akordio motibatuaren bidez.
Hori guztia, Gipuzkoako Herri Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16.4 artikuluan agindutakoa betez aplikatzen da, guztiek jakin dezaten eta aipatu aginduan aurrikusitako gainerako ondorioetarako.
Foru Arau horretako 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, tipoak, kuotak, tarifak eta Ordenantzak finkatu eta aldatzea onesten duten akordio horien aurka interesatuek errekurtso Kontentzioso Administratiboa tartejarri ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean bi hilabeteko epean, akordio horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuz.
Dena dela, eta aipatu aginduak baimentzen duen bezala, interesatu horiek aukera dezakete, nahi bada eta kontentzioso-administratibo bidea baino lehen, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean erreklamazioa ezartzea hilabeteko epean, aipatu akordioak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik aurrera kontatuz.
Irun, 2000ko maiatzaren 18a.—Francisco Buen Lacambra, Alkatea.
(506) (5236)