| 90. zenbakia | Data 2000-05-15 | 7613 orria |
Maiatzaren 2ko 45/2000 FORU DEKRETUA, ikerkuntza eta itzulpen praktikak egiteko bekak emateko eta VI. Pablo Sorozabal Musika Konposizioko Lehiaketa deialdiak onesten dituena.
Azken urteotan egiten ari den bezala oraingoan ere Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari dagozkion aurrekontu programetan aurreikusita dauka zenbait beka eta laguntza ematea kulturaren eta euskararen zenbait eremuetan ikasketak eta ikerketak sustatu eta bultzatzeko asmoarekin. Halaber, VI. Pablo Sorozabal Musika Konposizioko Lehiaketaren oinarriak arautu nahi dira, lehiaketaren ebazpena datorren urtean egitekoa bada ere.
Apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretuak, subentzioak eta laguntzak emateko prozeduraren erregimen orokorra arautzen duenak, 7.1 artikuluan agintzen duenarekin adostasunean, bidezkoa da behar den Foru Dekretua onartzea diru laguntzak eta gainerako laguntzak emateko arauekin, beti ere lehiakortasun, publizitate eta objetibotasunaren printzipioetan oinarriturik.
Horren indarrez, eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak aurrez erabakita egun bereko bilkuran,
XEDATU DUT
Lehenengo artikulua.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak 2000. urterako laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak onesten dira. Oinarri horiek foru arau honen eranskin gisa eransten dira. Hasiera gertatuko da behar bezalako eskaera organo eskumendunaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera.
Bigarren artikulua.
Deialdiak duten arlo edo jardueren arabera bereizi nahi direnez, ondorengo eranskinen araberako banaketa egiten da:
I. eranskina: Ikerketa bekak emateko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak.
II. eranskina: Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpengintza praktikak egiteko bekak emateko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak.
III. eranskina: VI. Pablo Sorozabal Musika Konposizioko Lehiaketa arautzeko oinarriak.
Hirugarren artikulua.
Deialdi honi aurre egiteko xedatutako aurrekontu sailen zenbatekoa aldatua izan daiteke, aurrekontuen erabilgarritasunaren arabera, organo eskumendunak esleituak dauzkan eskumenen arabera, eta jarraian aipatzen diren aurrekontu sailei egotziko zaie:
|
Helburua / Objeto |
Kontusaila / Partida |
Zenbatekoa / Importe |
|
|
Ikerketa / Investigación |
Pezetak / Pesetas |
Euroak / Euros |
|
|
-Historikoa / Histórica |
0712.150.480.00.02.00 |
2.600.000 |
15.626,31 |
|
-KMko liburutegia / Biblioteca KM |
0711.110.480.00.01.00 |
1.300.000 |
7.813,16 |
|
Itzulpenak / Traducción |
0720.200.480.00.00.00 |
900.000 |
5.409,11 |
|
VI Concurso Pablo Sorozabal |
Ikus III. eranskineko 14. oinarria Ver base 14.ª del anexo III |
500.000 |
3.005,06 |
Laugarren artikulua.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuari eskumena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen xedapenak eman ditzan.
Donostia, 2000ko maiatzaren 2a.
DIPUTATU NAGUSIA,
Roman Sudupe Olaizola.
KULTURA, EUSKARA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUKO
FORU DIPUTATUA,
Luis Bandres Unanue. (4688)
I. ERANSKINA
Ikerkuntzako bekak emateko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak.
1.Xedea.
Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoari buruzko historia ikerkuntzarako edo Julio Urkixo, Gabriel Celaya eta Jose M.ª Busca Isusi liburutegiei buruzko gaien azterlanetarako bekak emateko lehiaketa irekirako deia egitea. Ikerketa horietarako erabili behar diren informazio iturri nagusiak aipatutako liburutegietako funtsak izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Koldo Mitxelena liburutegiaren parte direnak.
Ez dira onartuko agiri iturrien argitalpenekin lotuta dauden proiektuak ez eta dokumentuen katalogoak edo inbentarioak ere.
2.Onuradunak.
Oinarri hauek arautzen dituzten bekak unibertsitateko goi mailako titulu baten jabe diren pertsona fisikoek eskatu ahal izango dituzte, azken lau urteotan bukatu baldin badituzte lizentziatura ikasketak.
Horrez gain, nahitaez egiaztatu beharko da azken hiru urteotan etenik gabe Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein herritako auzotarra izan dela administratiboki.
Lana bakarka edo taldean egin ahal izango da. Taldean eginda ere beka bakarra emango da eta taldeak bere zuzendari-arduraduna izan beharko du.
Beka hau bateraezina da ikerketa horrentzat edo beste ikerketa batentzat ematen den beste edozein beka edo laguntzarekin, baita ordainsaria duen beste edozein lanekin ere.
3.Eskaerak aurkezteko epea.
Beka hauek eskuratu nahi dituzten pertsonek ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuan:
a)Eskaera orri eredua, behar bezala beteta.
b)Curriculum vitae eta agiri-bidezko espediente akademikoa.
c)Azken hiru urteotan Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein udalerritan bizi izan dela egiaztatzen duen auzotartasun egiaztagiria.
d)Nortasuna agiriaren edo gisakoaren fotokopia.
e)Egiten ari den edo egingo den programa edo ikerketa proiektua azaltzen duen txostena. Gutxienez idazmakinaz tarte bat utzita idatzitako 10 orri izan beharko ditu txostenak eta gehienez 25. Bertan azaldu beharko da lanaren interesgarritasuna, horren zabaltasuna, ikerketa aldiak, metodologia eta erabili nahi diren agiri iturriak. Memoria unibertsitateko irakasle edo sona handiko ikertzaile batek bermatu beharko du.
f)Bekak irauten duen aldirako aurrekontua: Joan-etorriak, materiala eta abar sartuz.
Baldin eskatzen den agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait egiazta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2000ko irailaren 1ean amaituko da.
Eskaerak Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bulegoetan jendearen eskura dagoen eredu normalizatuan egin eta aurkeztu behar dira behar dira eta, eskatutako gainerako agiriekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exijitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio, aurrez azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan xedatutako eran idatzitako ebazpena emanik.
4.Epaimahaia.
Historia ikerkuntzarako eskaerak ondorengo kideek osatutako epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu: Kulturako zuzendari nagusia, Ondare Historiko-artistikoaren, Agiritegien eta Museoen Zerbitzuko burua, zerbitzu horretako teknikari bat, eta unibertsitateko irakasle edo sona handiko ikertzaileen arteko beste bi kide.
Lehen oinarrian aipatzen diren liburutegien inguruko azterketa eskaerak ondorengo kideek osatutako epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu: Kulturako zuzendari nagusia, Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapen Zerbitzuko burua, zerbitzu horretako teknikari bat eta aurkeztutako eskaeren alorreko aholkulariak.
Epaimahaiaren osaera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinaraziko da.
Behar izanez gero, epaimahaiak elkarrizketa pertsonalak egin ditzake eskatzaileekin.
5.Ebaluazioa eta ematea.
Bekak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak, epaimahaiaren proposamenak entzunez, deialdia ebatziko du eta hutsik dagoela ere erabaki dezake. Interesaturikoei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.
Historia ikerkuntzarako beken ebazpena egiteko alderdi hauek baloratuko dira:
a)Ikerketa lan osoa edo zati handi bat egiteko Gipuzkoako Agiritegi Nagusiko edota Gipuzkoako Protokoloen Agiritegi Historikoko agiriak erabili behar izatea.
b)Proposatzen den gaiaren trataera historiografia berriaren barruan metodoz kokatua egotea.
c)Eskatzaileak duen prestaera eta curriculumak gutxieneko emaitzak ziurtatzea.
Liburutegiko funtsei buruzko ikerkuntzarako beken ebazpena egiteko alderdi hauek baloratuko dira:
a)Ikerketa lan osoa edo zati handi bat egiteko Julio Urkixo, Gabriel Celaya eta Jose M.ª Busca Isusi liburutegietako agiriak erabili behar izatea, egin beharreko ikerkuntzaren gaiak eskatzen duenaren arabera.
b)Eskatzaileak duen prestaera eta curriculumak gutxieneko emaitza bikainak ziurtatzea.
Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaera bideratzeko organo eskumendunaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera kontatzen hasita. Zernahi gisaz, ebazpena eman eta hura jakinarazteko gehienezko epe hori eten egingo da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42-5 artikuluan jasotako gorabeheretako bat gertatzen baldin bada.
Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak 71.1 artikuluan xedatutakoa salbuetsirik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako legeak 44. artikuluan ezarritako isiltasun administratiboa medio.
6.Iraupena.
Bekaren gai diren lanen iraupena hamabi hilabetekoa izanen da, beka eman izanaren jakinarazpena jaso eta handik aurrera.
7.Zuzkidura eta diru laguntza ordaintzea.
Beka bakoitzak gehienez ere 1.300.000 pezetako (7.813,16 euro) zuzkidura izango du.
Eman beharreko beka kopurua gehienez ere 2koa izango da ikerketa historikoaren alorrean eta 1ekoa Koldo Mitxelena Liburutegiari lotutako lanen esparruan.
Aipatutako bi alorretan deialdiko bekak eman gabe utz daitezke.
Ordainketa hurrengo eran egingo da, beti ere aurrez bidezkoak diren tramite administratiboak egin badira:
—Beka ematean, guztirako kopuruaren %40 aurrerakin gisa.
—Bekak irauten duen aldiaren erdian, guztirako kopuruaren %40, egiten ari den lana eta beka bukatu arte egingo dena azalduko duen txosten bat aurkeztu ondoren.
—Guztirako kopuruaren %20, bekaren iraupena bukatzen denean, emaitzak aurkeztu ondoren.
8.Onuradunen betebeharrak.
Onuradunek ondorengo konpromisoak dituzte:
a)Bekaz baliatzen diren bitartean oinarri hauen apartatu desberdinetatik sortzen diren arauak hutsegin gabe betetzea.
b)Ikerketa egiteko aukeratu dituzten agiritegietara edo Koldo Mitxelena liburutegira era erregularrean bertaratzea.
c)Ikerketaldiaren erdia betetzen denean, honako informazioa bidali beharko zaio Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari:
c.1. Egiten ari den lanaren memoria: Laneko programa, astean zenbat lanordu betetzen diren, eta abar.
c.2. Ikerketa egiteko aukeratutako agiritegira edo Koldo Mitxelena liburutegira era erregularrean bertaratzen dela egiaztatzen duen agiria.
c.3. Egiten ari den lanen ebaluazioaren emaitzak.
d)Beka eman eta handik urtebeterako ikerketa lana bukatuta izatea. Behar bezala zuritutako kasuetan bakarrik luza daiteke epe hori.
e)Administrazioak eskatzen duen informazio guztia edozein unetan ematea.
f)Ikerketa lanaren ale bat Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari ematea. Proposatu den ikerketarako eman den beka horrek gero doktoradutza tesia sortarazten badu, tesia bukatzen denean eskatzaileak Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari horren ale bat bidaliko dio eta bertan Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka izan duela adierazi beharko du.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak bekari esker egin den lan horri interesgarria baldin baderitzo, argitaratzeko ahalmena izango du aldez aurretik lanaren egilearekin ados jarrita.
9.Lanen jabetza.
Bekari esker egindako obra edo lanen jabetza egileei dagokie. Hala ere, lan horien edozein argitalpen edo erakustalditan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentu honetatik jasotako beka aipatu beharko da berariaz.
10.Araututakoa ez betetzea.
Oinarri hauetan edo beka emateko ebazpenean finkatzen den edozein betebehar ez betetzeak hori berrikustea ekarriko du eta beharrezko balitz emandako kopurua baliogabetzea, gutxitzea edo itzultzea.
Itzuli beharreko kopuruek herri zuzenbideko sarrera izaera izango dute.
11.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bidez.
12.Aldaketa.
Beka emateko garaian kontuan hartutako baldintzak zerbaitetan aldatzen badira edo beste herri administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik subentziorik edo laguntzarik eskuratzen bada, beka emateko ebazpena alda daiteke.
II. ERANSKINA
Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bi beka emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
1.Xedea.
Deialdi honen xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiaren ardurapean itzulpen praktikak egiteko bi beka emateko lehiaketa irekirako deia egitea.
2.Onuradunak.
Oinarri hauetan arautzen diren beka hauen eskatzaile izan daitezke 1999-2000 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpen Masterra egin dutela egiaztatzen duten pertsona fisikoak.
Beka hauen bitartez egin beharreko praktikaldia prestakuntza edo ikasketa garaiaren barrukotzat jo behar da, eta ez du inolaz ere mendekotasunezko harreman laboral edo administratiborik sortzen onuradunaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean.
Beka hauek bateraezinak izango dira beste edozelako beka edo laguntzekin.
3.Eskaerak.
Beka deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura zuzenduta, hurrengo agiriak aurkeztu beharko dituzte:
a)Eskaera orri eredua, behar bezala beteta.
b)Euskal Herriko Unibertsitatean 1999-2000 ikasturtean Itzulpen Masterreko ikasketak egin izanaren egiaztagiri akademikoa.
c)Curriculum vitae eta espediente akademikoa, agiri bidez ziurtatua. Aipatuta doazen justifikatu gabeko gorabeherak ez dira inola ere kontutan hartuak izango. Orain arte egindako itzulpen lan guztiak baloratuko dira, bakarka nahiz taldean eginak direla.
Baldin eskatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait egiazta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2000ko ekainaren 9an amaituko da.
Eskaerak Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bulegoetan jendearen eskura dagoen eredu normalizatuan egin eta aurkeztu behar dira behar dira eta, eskatutako gainerako agiriekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exijitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio, aurrez azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan xedatutako eran idatzitako ebazpena emanik.
4.Epaimahaia.
Eskaerak ondorengo kideek osatutako epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu: Euskararen Normalkuntzako zuzendari nagusia, Hizkuntz Normalkuntza eta Sustapeneko atalburua, eta atal horretako itzulpen koordinatzailea.
Beharrezkotzat jotzen den guztietan, epaimahaiak banan banakako elkarrizketak egin ditzake eskatzaileekin.
5.Ebaluazioa eta ematea.
Bekak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak, epaimahaiaren proposamenak entzunez, deialdia ebatziko du eta hutsik dagoela ere erabaki dezake. Interesaturikoei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.
Bekak emateko bi alderdi hauek baloratuko dira:
a) Espediente akademikoa, batez ere Itzulpen Masterreko ikasketei dagokienean; 6 puntu bitarte.
b) Beste prestakuntza ikastaroak eta esperientzia profesionala (orain arte egindako itzulpen lan guztiak baloratuko dira, bakarka nahiz taldean eginak direla); 4 puntu bitarte.
Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaera bideratzeko organo eskumendunaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera kontatzen hasita. Zernahi gisaz, ebazpena eman eta hura jakinarazteko gehienezko epe hori eten egingo da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42-5 artikuluan jasotako gorabeheretako bat gertatzen baldin bada.
Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak 71.1 artikuluan xedatutakoa salbuetsirik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako legeak 44. artikuluan ezarritako isiltasun administratiboa medio.
6.Iraupena.
Beka hauen iraupena hiru hilabetekoa izango da, 2000ko uztailaren 1etik irailaren 30a bitartean. Bekak ez du luzapenaldirik izango.
7.Bekaren zuzkidura eta ordainketa.
Beka bakoitzak 450.000 pezetako (2.704,55 euro) diru kopurua izango du.
Beka ondorengo eran ordainduko da, beti ere aurrez bidezkoak diren tramite administratiboak egin badira:
—Zenbateko osoaren %60, beka ematerakoan aurrerakin gisa.
—Zenbateko osoaren %40, bekak hartzen duen praktikaldiaren amaieran, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiko teknikari arduradunek praktikaldiaren emaitzen gaineko txostena eman ondoren.
8.Onuradunen betebeharrak.
Beka hauen onuradunek konpromiso hauek dituzte:
a)Bekaz baliatzen diren bitartean oinarri hauetatik sortzen diren arauak hutsegin gabe betetzea.
b)Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan itzulpen praktika lanetan jardutea egunero 09:00-14:00 bitartean (astelehenetik ostiralera), 2000ko uztailaren 1ean hasi eta irailaren 30a bitartean.
c)Hizkuntz Normalkuntza eta Sustapeneko Ataleko teknikariek emandako itzulpen lanak egin eta gainerako eginkizunak betetzea, haiek emandako irizpideen eta gainbegiratuaren arabera.
d)Administrazioak onuradunari bekaren helburuekin loturik eskatzen dion informazio guztia ematea.
Beka amaitu ondoren, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak bertan egindako itzulpen praktikaldiaren ziurtagiri zurigarria luzatuko dio bekadunari.
9.Araututakoa ez betetzea.
Oinarri hauetan edo beka emateko ebazpenean finkatzen den edozein betebehar ez betetzeak hori berrikustea ekarriko du eta beharrezko balitz emandako kopurua baliogabetzea, gutxitzea edo itzultzea.
Itzuli beharreko kopuruek herri zuzenbideko sarrera izaera izango dute.
10.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bidez.
11.Aldaketa.
Beka emateko garaian kontuan hartutako baldintzak zerbaitetan aldatzen badira edo beste herri administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik subentziorik edo laguntzarik eskuratzen bada, beka emateko ebazpena alda daiteke.
III. ERASKINA
«VI. Pablo Sorozabal Musika Konposizioko Lehiaketa» izeneko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak.
1.Xedea.
Deialdi honek «VI. Pablo Sorozabal Musika Konposizioko Lehiaketaren» saria emateko lehiaketa publikoa du xede.
2.Parte hartzaileak.
Lehiaketaren edizio honetan Europako Elkarteko kide den edozein estatutan bizi diren 1965eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako konpositoreek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketariek nahi duten obra guztiekin parte hartu ahal izango dute, beti ere oinarri hauetan ezarritako beharkizunak betetzen badituzte.
3.Obren beharkizunak.
Aurkeztutako obrak indibidualak eta zeharo originalak izango dira, eta ezin izango dira lehiaketa ebatzi baino lehen estreinatu edo argitara eman. Parte hartzaileek idatziz hitz emango dute konpromisoa onartzen dutena.
Obrak harizko laukote batek interpretatzeko idatzi beharko dira. Obraren estetika eta teknika libreak izango dira.
Obrak irakurtzeko moduan eta behar bezala enkoadernatuta aurkeztu beharko dira.
Konposizioaren iraupena ez da hogeita bost minututik gorakoa izango.
4.Eskaerak.
Lehiaketaren edizio honetan parte hartu nahi duten konpositoreek ale bikoitzean igorri beharko dituzte Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura hirugarren oinarrian adierazitako beharkizunak biltzen dituzten obrak, bertan honako adierazpen hau ipiniz: «VI. Pablo Sorozabal Musika Konposizioko Lehiaketarako».
Obrak izenburu originala eduki beharko du eta ez da egilearen izenik ipiniko. Obrak ezizen bat edukiko du, kartazal itxi batean ipiniko dena: Bertan, nortasun agiri ofizialen baten fotokopia konpultsatua, izena, helbidea, jaioteguna, telefonoa eta konpositorearen curriculum vitae laburra jarriko dira. Honez gain, obraren originaltasun eta indibidualtasunari buruzko beharkizunak betetzeko konpromisoa gaineratuko da, bai eta obra estreinatu gabea dela eta lehiaketa ebatzi baino lehen estreinatuko ez dela adierazi ere. Kartazalak, halaber, saria lortuz gero Gipuzkoako Foru Aldundiak obraren estreinaldia egiteko beharrezkoak diren jabetza intelektualaren eskubideak lagatzeko konpromisoa bilduko du.
5.Aurkezteko epea eta lekua.
Obrak aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean ireki eta 2001eko urtarrilaren 31n amaituko da.
Obrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
6.Sariak.
Irabazleari 500.000 pezetako saria eta diploma emango zaio.
Epaimahaiak bidezkotzat jotzen badu, accesit osagarri bat sortzeko proposamena egin dezake zehazten dituen oinarrien arabera. Kasu honetan, accesit-a lortzen duenak dagokion diploma jasoko du.
7.Epaimahaia.
Saria lehiakortasun erregimenean emango da. Horretarako, musika arloan ospe handia duten pertsonalitatek osatuko duten epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu eskaerak.
Epaimahaiaren osaera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinaraziko da.
8.Saria ematea.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskumendunak, epaimahaiaren proposamena kontuan hartuz, deialdia ebatziko du, eta betegabekotzat deklaratu ahal izango du.
Parte hartzaileen nortasuna biltzen duten kartazal itxiak epaimahaiak ebazpen proposamena egin ondoren zabalduko dira.
Deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, 14. oinarrian adierazitako baldintza iraungitzailea desagertzen denetik hasita, beti ere data horretan Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2001erako aurrekontu orokorrei buruzko Foru Araua argitaratuta baldin badago. Horrela ez bada, Foru Arau hori argitaratzen denetik aurrera zenbatuko da epea. Zernahi gisaz dela ere, ebazpena eman eta hura jakinarazteko gehienezko epe hori eten egingo da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42-5 artikuluan jasotako gorabeheretako bat gertatzen baldin bada.
Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak 71.1 artikuluan xedatutakoa salbuetsirik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako legeak 44. artikuluan ezarritako isiltasun administratiboa medio.
9.Saritutako egileen obligazioak.
Saritutako egileek honako konpromiso hauek hartzen dituzte beren gain:
a)Kontzertu, grabazio, argitalpen eta abarretan, obrak VI. Pablo Sorozabal Musika Konposizioko Lehiaketako saria lortu duela aipatzea.
b)Jabetza Intelektualari buruzko apirilaren 12ko 1/1996 Legearen arabera beharrezkoak diren jabetza intelektualaren eskubideak lagatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak saritutako obren estreinaldiak egin ditzan.
10.Lanen jabetza.
Aurkeztutako lanen jabetza intelektualaren eskubideak haien egileen eskuetan geratuko dira, saritutako obrak estreinatzeko beharrezkoak diren lagapenak baztertu gabe beti ere.
11.Saritutako obren estreinaldia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak saritutako obra edo obrak saria eman ondorengo «Musika Hamabostaldian» eta «Debako Musika Zikloaren» esparruan estreinatzeko konpromisoa hartzen du.
12.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez.
13.Aurrekontua, programa eta partida.
Deialdi honetarako 500.000 pezetako zenbatekoa xedatu da hasiera batean. Zenbateko hori Gipuzkoako herrialde historikoko aurrekontu orokorretako dagokion kontusailaren kargura doa.
14.Baldintza iraungitzailea.
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorren kargurako gastu espedienteen aurretiazko izapidetzari buruzko azaroaren 30eko 96/1993 Foru Dekretuaren 5.artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz deialdi honen behin-betiko ebazpena 2001eko Gipuzkoako Aurrekontu Orokorretan kreditu egoki eta behar adinakoa izatearen baldintzapean jarriko da baldintza hau iraungitzailea izanik.