Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

63. zenbakia Data 2000-03-31 5303 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

DONOSTIAKO UDALA
2000rako zerga ordenantzen aldaketa berriak

DONOSTIAKO UDALA

Lege Zerbitzua - Finantza Zuzendaritza

Iragarkia

Behin betiko bihurtu dira 2000. urteko ordenantzak onartzeko behin-behingo erabakiak, 11/1989 Foru Araueko 16-3 artikuluaz xedaturikoaz bat.

Aurreko guztia argitaratu da Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzeko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16-4 artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzeko apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 70. artikuluek xedaturikoa beteta, denok jakinaren gainean egon daitezen eta arauok xedaturiko gainontzeko ondorioetarako.

Aipatu foru arau horretako 18-1 artikuluak xedaturikoaz bat, partedunek aipatu erabakien aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian dagokion sailean bi hilabeteko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera.

Donostia, 2000ko martxoaren 22a.—Finantz Zuzendaria.

(1016) (2975)

Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.

Lehen: Aldatzea hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 3. artikulua. Honela izango da hemendik aurrera:

3. artikulua.

Hiri-lur batek zerga-aldian irabazi duen balioa izango da zerga-gaia, hau da, hiri-lur horren jabetza edozein titulu erabiliz eskuz aldatu edo jabaria mugatzen duen gauzekiko eskubideren bat eratu edota eskuz aldatu bitartean irabazitakoa. Hartarako, aski izango da hiri-lur jota egotea Ondasun Higiezinen gaineko Zergarako, eta berdin izango dio katastroan edo katastroko zergaren erroldan hala jasota edo jaso gabe egotea.

Bigarren: Aldatzea hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 4. artikulua. Honela izango da hemendik aurrera:

4. artikulua.

1.  Ondasun Higiezinen gaineko Zergan landa-lur jota dagoen lurrak irabazten duen balioak ez du zerga honenik ordaindu beharrik izango.

2.  Jarduera atalen batean sartu gabe egonik Elkarteen gaineko Zergaren araudi berezia ezartzen zaien hiri-lurrek ere ez dute zerga honenik ordaindu beharrik izango eskualdatzea eragiketa hauetako baten ondorioz egiten bada: Batzea, banatzea, aktibo ekartzea, balore trukatzea eta aktibo nahiz pasibo lagatze globalak egitea. Dena dela, ordaindu egin beharko da 7/1996 Foru Arauko 101. artikuluaren edo hura aldatzeko emandako beste arauren baten babesean egindako lur ekarpenak egitekoan.

Hirugarren: Aldatzea hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 5.1.d) artikulua. Honela izango da hemendik aurrera:

Salbuetsitakoak:

5. artikulua.

1.  d) Gizarte Segurantza kudeatzen duten erakundea eta indarrean dauden legeen arabera sortutako giza aurreikuspeneko mutualitateak.

Laugarren: Kuotaren %95eko hobaria jartzea lurren eskualdaketan eta jabaria mugatzen duten gauzekiko eskubideen eskualdaketan edo eratzean, heriotza dela eta irabazi asmoz eginez gero seme-alabei, seme-alaba ordekoei, senar-emazteei, gurasoei edo guraso ordekoei.

Bostgarren: Beste artikulu bat eranstea hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantzari. Honela izango da hemendik aurrera 6. zenbakia izango duen artikulu berri hau:

6. artikulua.  Hobariak.

Kuotaren %95eko hobaria izango da lurren eskualdaketan eta jabaria mugatzen duten gauzekiko eskubideen eskualdaketan edo eratzean, heriotza dela eta irabazi asmoz eginez gero seme-alabei, seme-alaba ordekoei, senar-emazteei, gurasoei edo guraso ordekoei.

Hobaria izateko, dena den, aurrena Udalak onartu behar du hobaria izateko eskubidea izatea.

Seigarren: Aldatzea hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 6. artikulua. Zenbaki eta idazketa hau izango du hemendik aurrera:

7. artikulua.

1.  Hauek izango dira zergadun izaerako subjektu pasiboak:

A.  Lurrak eskualdatzekoan edota jabaria mugatzen duten gauzekiko eskubideak eratzekoan, irabazizkoak izanez gero, lurra edo gauzekiko eskubidea jasotzen duen pertsona fisikoa, juridikoa, oinordekoa, jabetza komunitatea nahiz beste edozein erakunde, izaera juridikorik izan ez arren unitate ekonomiko bat edo ondare banandu bat eratzen duena baldin bada.

B.  Lurrak eskualdatzekoan edota jabaria mugatzen duten gauzekiko eskubideak eratzekoan, kostu-bidezkoak izanez gero, lurra edo gauzekiko eskubidea ematen duen pertsona fisikoa, juridikoa, oinordekoa, jabetza komunitatea nahiz beste edozein erakunde, izaera juridikorik izan ez arren unitate ekonomiko bat edo ondare banandu bat eratzen duena baldin bada.

2.  Hauek izango dira zergadunaren ordezko subjektu pasiboak:

Zergaduna Espainian bizi ez den pertsona fisikoren bat izanez gero, lurra edo gauzekiko eskubidea hartzen duen pertsona fisikoa, juridikoa, oinordekoa, jabetza komunitatea nahiz beste edozein erakunde, izaera juridikorik izan ez arren unitate ekonomiko bat edo ondare banandu bat eratzen duena baldin bada, izango da zergadunaren ordezko subjektu pasibo.

Zazpigarren: Aldatzea hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 8.2 artikulua. Zenbaki eta idazketa hau izango du hemendik aurrera:

9. artikulua.

2.  Harik eta oraingo katastroko balioak Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko 12/1989 Foru Arauko 11. artikuluan eta harekin bat datozen artikuluetan agindutako eran aldatu arte, Lurren balio handitzeari buruzko udal zergako balio indizeen taulek ematen dituzten balioak aplikatuko dira, 1989ko abenduaren 31z geroztik indarren baitira.

Ekonomi Jardueren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.

Lehen: Aldatzea ekonomi jardueren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 5. artikuluko C) idatz-zatia. Honela izango da hemendik aurrera:

Salbuetsitakoak:

5. artikulua.

C.  Gizarte Segurantza kudeatzen duten erakundea eta indarrean dauden legeen arabera sortutako giza aurreikuspeneko mutualitateak.

Bigarren: Aldatzea ekonomi jardueren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 5. artikuluko g) idatz-zatia. Honela izango da hemendik aurrera:

Salbuetsitakoak:

5. artikulua.

G.  Martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak, partikularrek interes orokorreko ekintzetan parte hartzea bultzatzeko zerga pizgarriei buruzkoak, zerga honetatik salbuetsita izatea aitortzen dien erakundeak.

Hirugarren: Kuotaren %50eko hobaria jartzea enpresa jarduerari ekiten dienentzat, gutxieneko kuota ordaintzen dutenentzat.

Laugarren: Aldatzea ekonomi jardueren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 6. artikulua, 4. paragrafoa erantsiko baitzaio, hauxe esango duena:

6. artikulua.

4.  Jarduerari ekin eta lehenbiziko bost urteetan kuotaren %50eko hobaria izango dute, aldaketa koefizientearen eta egoera koefizientearen arabera aldatua, hala badagokio, jarduerari ekiten dion subjektu pasiboak, baldin eta udalaren kuotarik txikiena ordaintzen badu eta beste titularitate baten azpian jarduera ekonomiko horretan aritu gabe bada.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.

Lehen: Aldatzea ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 3. artikuluko 2. paragrafoko B) idatz-zatiko 2. puntua, esaldi bat erantsiko baitzaio. Hauxe:

3. artikulua.

2.  B) 2: ... presak, ur jauziak eta urtegiak, horien azpiak ere barne.

Bigarren: Aldatzea ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 4. artikuluko 2. paragrafoko b) idatz-zatia, 3 puntu erantsiko baitzaizkio. Hauek:

4. artikulua.

2.  b) 1: Udalarenak diren herri-lurrak eta esku amankomunean diren mendiak.

2.  b) 2: Udalarenak, Udalaren erakunde beregainenak nahiz osorik Udalarenak diren elkarteenak direnak, erabilera edo zerbitzu publikorako izendatuta eta udal barruti honen baitan badaude.

2.  b) 3: Mankomunitateenak, mankomunitatearen erakunde beregainenak nahiz osorik mankomunitate horienak diren elkarteenak direnak, erabilera edo zerbitzu publikorako izendatuta eta mankomunitate horien jardun eremuaren baitan badaude.

Hirugarren: Aldatzea ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 4. artikuluko 2. paragrafoko I) idatz-zatia, esaldi bat erantsiko baitzaio. Hauxe:

4. artikulua.

2.  l) Unibertsitate publikoarenak, beren eginkizunak egiteko izendatutakoak, eta, ...

Laugarren: Beste lerroaldi bat eranstea ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 10. artikuluko 1.go paragrafoko a) idatz-zatiari, eta aldatzea, orobat, c) eta d) idatz-zatiak. Honela izango dira hemendik aurrera:

1.  a) ... Ondasun baten zati bat herri batean eta beste bat beste batean edo gehiagotan egonez gero, badago aukera eraikin bakoitzarentzat edota beren erabilera edo helburua dela eta talde homogeneoa osatzen duen sail batentzat txosten bat egin eta baloratzeko.

1.  c) Balorazio txostenak Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu behar ditu. Ondoren, jendaurrera aterata izango dira, 15 egun, alegazioak egiteko bidea izan dadin.

Txostenak onartzea eta jendaurrera aterata edukitzeko epea irekitzea, ...

1.  d) Txostenak jendaurrera aterata edukitzeko epea pasatutakoan, hortik ateratzen diren katastro balioak banan-banan jakinarazi behar dira ...

Katastro balio horien jakinarazpena, 2000. urtean onartutako balorazio txostenetatik ateratako katastro balioak 2001. urtetik aurrera indarrean izateko bakarrik izango bada ere, Zerga Foru Arau Orokorrak 105. artikuluko 6. paragrafoan ez bestean agindutakoa betez egingo da, 6. paragrafoan agindutako tramitearen ordez iragarki orokorrak jarriko baitira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta zerga bulegoek hartarako dituzten tokietan, eta iragarki horien bidez jakinaraziko da bulegoetara azalduta ere izango dela katastro balio berriak jakiteko modua.

Azaldu, ordea, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 10 egun pasa baino lehen egin beharko da.

Izan ere, denbora hori pasatu eta artean azaldu ezean, azaltzeko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera jakinarazita dela joko da legearen aldetiko ondorio guztietarako.

Bostgarren: Aldatzea ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 12. artikuluko 4. paragrafoa. Honela izango dira hemendik aurrera:

12. artikulua.

4.  Balorazio txostenak egindakoan, aurreko artikuluan adierazitako tramiteak egin behar dira.

Seigarren: Aldatzea ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskaleko katastro balioa eguneratzea arautzeko artikulua. Honela izango dira hemendik aurrera:

13. artikulua.

Foru Arau bidez eguneratu daitezke katastroko balioak, koefizienteak aplikatuz.

Zazpigarren: Aldatzea ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 16. artikuluko 2. paragrafoa, esaldi bat erantsiko baitzaio. Hauxe:

16. artikulua.

2.  ... Hiri izaerako ondasunen gaineko zergaren erroldak katastroko erreferentzia eta zenbaki finkoa ere jaso behar ditu, gainerako datuekin batera.

Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.

Lehen: Aldatzea eraikin, instalazio eta lanen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 5. artikulua. Honela izango da hemendik aurrera:

5. artikulua.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskal Autonomi Erkidegoaren, Estatuaren edo Toki Erakundeen eraikuntza, instalazio nahiz obrek ez daukate zerga honenik ordaindu beharrik, baldin eta, zerga honena ordaintzea egokitu arren, bide, trenbide, portu aireportu, obra hidrauliko edo saneamenduan egiten badira, nahiz eta horien gestioa erakunde beregain batek egin eta inbertsio edo artapen lanak izan.

Bigarren: Kuotaren %95eko hobaria jartzea gizarte, kultura, historia, arte edo enplegua sustatzearen aldetik Udalbatzak interes bereziko edo udalaren mesederako jotzen dituen eraikuntza lanentzat.

Hirugarren: Beste paragrafo bat eranstea eraikin, instalazio eta lanen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 6. artikuluari. Hauxe:

6. artikulua.

2.  Kuotaren %95eko hobaria izango dute Udalbatzak gizarte, kultura, historia, arte edo enplegua sustatzearen aldetik interes bereziko edo udalaren mesederako jotzen dituen eraikuntza lanek.

Laugarren: Beste paragrafo bat eranstea eraikin, instalazio eta lanen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 10. artikuluari. Hauxe:

10. artikulua.

2.  Eranskinean datoz eraikuntza, instalazio edo obra bakoitzaren arabera izango diren ehunekoak.

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga arautzeko Ordenantza Fiskala.

Lehen: Kuotaren %100eko hobaria jartzea ibilgailu historikoentzat edota hogeita bost urte baino gehiago dituztenentzat.

Bigarren: Beste artikulu bat eranstea trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzeko ordenantza fiskalari. Zenbaki eta idazketa hau izango du:

4. artikulua.

Ez dute zerga honenik ordaindu beharko:

1.  Automobil modelo zaharrak direlako erroldatik baja emanda egonagatik era horretako automobilentzako erakusketa, sariketa edo karreretan parte hartu ahal izateko bidean ibiltzeko baimena ematen zaien automobilek.

2.  Trakzio mekanikozko ibilgailuek tarras eramaten dituzten atoi eta erdi-atoiek, 750 kg baino gutxiagoko zama erabilgarria eramateko modukoek.

Hirugarren: Aldatzea trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzeko ordenantza fiskalaren 6. artikuluko D) idatz-zatia. Zenbaki eta idazketa hau izango ditu:

7. artikulua.

D)  Ez dute zerga honenik ordaindu beharko:

—Ezintasun fisikoa dutenek erabiltzeko moduan jarritako automobilek, baldin eta 14 edo 17 zaldi fiskal baino indar txikiagoa badute eta, hurrenez hurren, %65eko elbarritasun fisikoa baino gutxiago edo %65eko ezintasun fisikoa baino gehiago duten pertsonenak badira.

—17 zaldi fiskal baino indar gutxiago izan eta, gurpil-aulkian ibiltzen diren pertsonak eta abar eramateko prestatuta egonik, haien garraiorako erabiltzen diren automobilek.

Laugarren: Beste artikulu bat eranstea trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzeko ordenantza fiskalari. Zenbaki eta idazketa hau izango ditu:

8. artikulua.  Hobariak.

1.  Hobaria eskuratu baino lehen Udalak onartu behar du hobaririk izango den ala ez, eta, hartarako, eskabidea egin beharko da. Era berean, eskabidea egindako garaiko zerga-aldian sartuko da indarrean hobaria.

2.  Kuotaren %100eko hobaria izango dute ibilgailu historikoek edo hogeita bost urte baino gehiago dituztenek. Hogeita bost urte horiek automobila egindako datatik aurrera kontatutako dira, edota, bestela, lehenbiziko matrikula jarritakotik edo automobil mota hori egiteari utzi zitzaionetik aurrera.

Bostgarren: Beste paragrafo bat eranstea trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzeko ordenantza fiskalaren 7. artikuluari. Zenbaki eta idazketa hau izango du:

7. artikulua.

2.  Lehenbiziko automobila erostekoan, behin betiko baja ematekoan nahiz automobila kendu edo lapurtu izanagatik errolda publikotik behin-behingoz baja ematekoan, hilabeteen arabera kobratuko da kuota, alta edo baja ematen den hilabetea ere sartuta.

Udal Jabari Publikoa Erabili eta Bereziki Ustiatzearen gaineko Tasak arautzeko Ordenantza Fiskala.

Lehen: Aldatzea udal jabari publikoa erabili eta bereziki ustiatzearen gaineko tasak arautzeko ordenantza fiskalaren 1., 2., 3., 4. eta 12. artikuluak, esaldi hau erantsiko baitzaie: Eta baita erabilera publikorako izendatutako beste ondasun batzuk ere.