Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

55. zenbakia Data 2000-03-21 4397 orria

3 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

ALDUNDIA - DIPUTATU NAGUSIA
15/2000 Foru Dekretua, martxoaren 7koa, katastroko balioa eta balio egiaztatua finkatzeko prozedurari buruzkoa

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

 

Martxoaren 7ko 15/2000 FORU DEKRETUA, ondasun higiezin hiritarren balio katastrala eta balio egiaztatua merkatuko batez besteko prezioen bitartez zehazteko prozedura onartzeari buruzko urtarrilaren 26ko 6/1999 Foru Dekretua aldatzen duena.

 

 

Urtarrilaren 26ko 6/1999 Foru Dekretuaren bitartez, ondasun higiezin hiritarren balio katastrala eta balio egiaztatua merkatuko batez besteko prezioen bitartez zehazteko prozedura onartu zen.

Foru dekretu hartan, ondasun higiezin hiritarren balio katastrala zehazteko arauak jasota daude, bai eta aipatu balioak zehazteko jarraitu beharreko prozeduraren zati bat ere.

 

Dena den, xedapen indargabetzailean adierazi denez, badira balio katastrala zehazteko prozedura arauekin lotutako alderdi batzuk foru dekretu hartan jasota ez daudenak. Eta horietarako, azaroaren 28ko 57/1989 Foru Dekretura jo behar da.

 

Balio katastralaren zehaztapen eta prozedura arau guztiak xedapen bakarrean sartzearren, urtarrilaren 26ko 6/1996 Foru Dkretua aldatuko da. Horretarako, balio ponentziak onartzeko prozedura arauak eta ondasun higiezin hiritarren balioak indibualizatzeko arauak sartuko dira haren xedapenen artean.

 

Era berean, azken hiruhilabetean merkatu mobiliarioan prezioak erruz gehitu direnez, gehikuntza horretara egokitu behar dira foru dekretu hartan jasotako egiaztapen balioak zehazteko kontuan hartutako balioak. Horrek berarekin dakar balio horiei buruzko eranskinak aldatu beharra.

 

Gauzak horrela, Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuaren proposamenez, eta Lege Aholkularitzako Batzordeak egindako txostenaren arabera, Diputatu Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta erabaki ondoren, hau

 

 

XEDATU DUT

Artikulu bakarra.

Ondorengo xedapen hauek aldatu dira ondasun higiezin hiritarren balio katastrala eta balio egiaztatua merkatuko batez besteko prezioen bitartez zehazteko prozedura onartzen duen urtarrilaren 26ko 6/1999 Foru Dekretuan:

 

Bat.8. artikulua aldatu da. Hona hemen idazkera berria:

 

"8. artikulua.Balio ponentziak: edukia, elaborazioa eta onarpena.

1.Balio ponentziak lurzoruaren eta eraikuntzen balioak jasotzen dituzten dokumentu administratiboak dira, bai eta haien lurralde esparruan aplikatu beharreko koefiziente zuzentzaileak ere.

2.Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako balio ponentzietan jaso beharko dira balio katastralak finkatzeko behar diren irizpideak, balorazio taulak, indarrean dagoen hirigintzako antolamendua (lurzoru hiritarraren mugaketarekin batera) eta gainerako elementuak, gainera kontuan hartuz foru dekretu honek 10. artikuluan aipatutako merkatu inmobiliarioaren azterketak eta analisiak.

 

3.Balio ponentziekin batera, merkatuko azterketen analisiak eta ondorioak aurkeztuko dira aparteko agiri batean.

 

Merkatuko azterketen ondorioetan, hauek sar daitezke, besteak beste:

a) Udalerriko gehieneko eta gutxieneko balioak, ondasun higiezinaren tipologia edo helburu bakoitzerako.

b) Konparazioa Gipuzkoako udalerri homogeneoetako balioekin.

c) Merkatuko azterketan jasotako ondasunen tipologien deskribapena, ezaugarri fisiko guztiak adieraziz.

 

d) Azpimerkatu berezien mugak, halakorik dagoenean.

 

e) Merkatuko prezioen osaeran nabarmen eragin dezaketen faktore ekonomiko edo sozialak.

 

4.Ponentziak egin ondoren, Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuak udalerrietara bidaliko ditu, entzute emateko tramitea egin eta egoki deritzotenaz informatu dezaten.

 

Entzute emateko tramitea amaitu eta, hala dagokionean, udal bakoitzak aurkeztutako txosten edo alegazioak aztertu ondoren, Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuak balio ponentzien onarpena proposatuko dio Diputatu Kontseiluari.

5.Balio ponentziak onartu ondoren, jendaurrean ikusgai jarriko dira uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoak, 11. artikuluan jasotako moduan.

6.Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoak, 12. artikuluan jasotako aldaketei ere aplikatuko zaie artikulu honetan xedatutakoa."

 

Bi.15. artikuluaren 1 eta 2 apartatuak aldatu dira, eta honelaxe geratu dira idatzita:

"1.Jabetza kentzeko dauden lurzatietan, herriko sistemetan eta auzoko zuzkidura publikoetan lurzoruaren balioa lortzeko, lurzoruaren oinarrizko balio eragingarria metro karratu eraikigarrietan neurtutako lurzatiaren probetxamendu ebaluagarriari (PZ) aplikatuko zaio, lurzatiaren zonan nagusia den erabilera kontuan hartuta.

Lurzoruaren oinarrizko balio eragingarriari koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko zaio (KH edo KHg), lurzatiaren hirigintza kokapenaren arabera.

2.Kasu horietan lurzoruaren balioa lortzeko, formula hau erabiliko da:

a)Hirilurreko lurzatiak direnean:

LB = BE x KH x PZ

b)Lurzoru hiritargai edo hiritargarria denean:

 

LB = BE x KHg x PZ."

Hiru.17. artikuluaren 2 apartatua aldatu da, eta honela idatzita geratu da:

"2.Etxe, merkataritza eta bulego erabilerako eraikuntzetan, lokalen eraikuntza kostua desberdina izango da horiei emandako helburuaren eta eraikuntzek udalerrian duten kokapenaren arabera:

— Etxebizitzak: 80.000tik 105.000ra bitarteko pta/m2 (480,81tik 631,06ra bitarteko euro/m2), udalerrian duten kokapenaren arabera eta III. eranskinean jasota dagoen arabera.

— Trastelekuak etxebizitza eraikuntzan: 30.000 pta/m2 (180,30 euro/m2).

— Behe solairuan eta sotoan dauden lokalak, kaleko irteera zuzenarekin, etxegune bateko etxebizitza, merkataritza eta bulego eraikuntzetan: 40.000 pta/m2 (240,40 euro/ m2).

 

— Bulego lokalak, etxegune batean dagoen bulego eraikuntza batean: 80.000 pta/m2 (480,81 euro/ m2).

— Merkataritza lokalak, etxegune bateko merkataritza eraikuntza batean: 90.000 pta/m2 (540,91 euro/ m2).

 

— Merkataritza lokalak, industrigune bateko merkataritza eraikuntza batean: 80.000 pta/m2 (480,81 euro/ m2).

— Merkataritza lokalak, industrigune bateko bulego eraikuntza batean: 60.000 pta/m2 (360,61 euro/m2).

Lau.28. artikuluaren 2 apartatua aldatu da. Hona hemen idazkera berria:

"2.Aurreko apartatuan xedatutakoaren arabera ateratzen den balioa kalkulatzeko, formula hau erabiliko da:

a)Hirilurreko lurzatiak direnean:

B = BE x KH x PZ + EK x 1,15 x AE x (1-G)

b)Lurzoru hiritargai edo hiritargarria denean:

 

B = BE x Khg x PZ + EK x 1,15 x AE x (1-G)."

Bost.30. artikuluaren 1 apartatua aldatu da, eta honela idatzita geratu da:

"1.Hirigintza probetxamendua konputatzen ez duten hiritartze edo eraikitze obretan, estali gabeko eraikuntzak direnean (lorategiak, aire zabaleko terrazak eta antzeko beste batzuk), hiritartze edo eraikitze obren balioa beren lehengoratze kostuaren berdina izango da, foru dekretu honetako 16. artikuluaren 4 apartatuan definitutakoaren arabera."

Sei.Laugarren xedapen gehigarria aldatu da. Hau da idazkera berria:

"Laugarrena.Ondasun Higezin Hiritarren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergaren oinarri ezargarria kalkulatzearen ondorioetarako, arau hauek erabiliko dira:

1.Aparkamenduko eta garaje itxiko plazen lurzoruaren balioa lortzeko, horien balio katastralari ondoko formulatik ateratzen den koefiziente hau aplikatuko zaio, plaza bakoitzeko moduluaren arabera (MP) aldatuko dena: (1/1,38) - (30 x EK/MP).

Koefiziente hori 0 baino txikiagoa bada, lurzoruaren balioa 0 izango da.

2.Indarrean dagoen antolamenduaren arabera lurzoru hiritarrezinean kokatuta dauden eraikin hiritarren lurzoruaren balioa lortzeko, ondoko formula hau erabili beharko da, salbu erabilera edo helburua garaje itxia edo aparkamendua denean:

 

LB = MK x KL x AH x (1-G)

Lokalen erabilera edo helburua garaje itxia edo aparkamendua denean, aldiz, aurreko arauan xedatutakoari jarraiki zehaztuko da oinarri ezargarria."

 

Zazpi.I.etik VI.era bitarteko eranskinak aldatu dira, eta horien ordez foru dekretu honen I.etik VI.era bitarteko eranskinak ezarri dira.

 

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratu da azaroaren 28ko 57/1989 Foru Dekretua, ondasun higiezin hiritarren balio katastrala zehazteko arauak onartzen dituena.

 

 

AMAIERAKO XEDAPENA

Foru dekretu hau 2000. urteko apirilaren 1an jarriko da indarrean.

Diputatu Nagusia,

Roman Sudupe Olaizola.

Ogasuna eta Finantza

Departamentuko

Foru Diputatua,

Antton Marquet Artola.

(2394)

 

I. ERANSKINA

BALIOAK KALKULATZEKO FORMULAK ETA
FORMULEN OSAGAIEN IDENTIFIKAZIOA

 

1.Lurzoru Hiritarrean dauden Eraikuntzetako Lokalak.

A)Etxebizitzak, trastelekuak, bulegoak edo beste edozein helburu duen lokala, kaleko irteera zuzenik gabe, etxegune batean.

B = { BEE x KL + (1,38 x EK + 0,38 x BEE x KL) x
(1 - G)} x AH

B)Behe solairu, erdisoto eta sotoko lokalak, kaleko irteera zuzenarekin, etxegune batean, salbu etxebizitzak eta garajeak.

B = (BEM x KL + 1,38 x EK + 0,38 x BEM x KL) x AH

C)Merkataritza eraikuntza bateko lokalak etxegune batean.

B = { BEM x KL + (1,38 x EK + 0,38 x BEM x KL) x
(1 - G)} x AH

D)Industria, merkataritza edo bulego eraikuntza bateko lokalak industriagune batean.

B = { BEI x KL + (1,38 x EK + 0,38 x BEI x GL) x
(1 - G) } x AH

E)Industria edo merkataritza lokala, 5.000 m2 azalera eraikia edo 10.000 m2 lurzati azalera baino handiagoa duena, industria edo merkataritza jarduera bakarrekoa, jabetza bertikalean.

B = BEI x KH x ED x AL + EK x 1,15 x AE x (1 - G)

F)Aparkamenduko eta garaje itxiko plazak.

B = MP x KA x KG

2.Orube Hutsak eta Terrenoak Lurzoru Hiritarrean.

A)Eraikuntzarik gabeak.

B = BE x KH x HP

B)Eraikuntzadunak, onurak eta betebeharrak hainbanatu aurretik.

B = BE x KH x HP + EK x 1,15 x AE x (1 - G)

3.Terrenoak Lurzoru Hiritargaian edo Hiritargarrian.

A)Eraikuntzarik gabeak.

B = BE x KHg x HP

B)Eraikuntzadunak, onurak eta betebeharrak hainbanatu aurretik.

B = BE x KH x HP + EK x 1,15 x AE x (1 - G)

4.Jabetza Kentzeko dauden Lurzatiak, Herriko Sistemak eta Auzoko Zuzkidura Publikoak.

A)Eraikuntzarik gabeak.

1.Lurzatiak lurzoru hiritarrean:

B = BE x KH x PZ

2.Lurzatiak lurzoru hiritargai edo hiritargarrian:

B = BE x KHg x PZ

B)Eraikuntzadunak.

1.Lurzatiak lurzoru hiritarrean:

B = BE x KH x PZ + EK x 1,15 x AE x (1-G)

2.Lurzatiak lurzoru hiritargai edo hiritargarrian:

B = BE x Khg x PZ + EK x 1,15 x AE x (1-G)

5.Eraikuntza Hiritarrak Lurzoru Hiritarrezinean.

 

B = (MK x KL + EK x 1,15) x (1 - G) x AH

6.Hirigintza Probetxamendua Konputatzen Ez duten Hiritartze edo Eraikitze Obrak.

B = EK x 1,15 x AE x (1 - G)

7.Obra Berriak.

B = SEK x 1,15 x AE x (1 - G)

8.Zatiketa Horizontalak.

B = S Bi

FORMULEN OSAGAIEN IDENTIFIKAZIOA

 

B = merkatuko balioa pezetatan/eurotan.

LB = lurzoruaren balioa pezetatan/ eurotan.

EB = eraikuntzaren balioa pezetatan/ eurotan.

BEE = etxebizitza erabilerako lurzoruaren oinarrizko balio eragingarria (pta/m2-euro/m2 eraikia). Balio desberdinak hartzen ditu lokal edo terrenoaren kokapenaren arabera. Balio hori Foru Dekretuko III. eranskinean zehaztuta dago, eta higiezinari dagokion udalerriaren arabera eta II. eranskinean emandako zona kodeari jarraiki finkatzen da.

BEM = merkataritza erabilerako lurzoruaren oinarrizko balio eragingarria (pta/m2-euro/m2 eraikia). Balio desberdinak hartzen ditu lokal edo terrenoaren kokapenaren arabera. Balio hori Foru Dekretuko IV. eranskinean zehaztuta dago, eta higiezinari dagokion udalerriaren arabera eta II. eranskinean emandako subzona kodeari jarraiki finkatzen da.

BEI = industria erabilerako lurzoruaren oinarrizko balio eragingarria (pta/m2-euro/m2 eraikia). Balio desberdinak hartzen ditu lokal edo terrenoaren kokapenaren arabera. Balio hori Foru Dekretuko V. eranskinean zehaztuta dago, eta higiezinari dagokion udalerria eta zonaren arabera finkatzen da.

 

BE =l urzoruaren oinarrizko balio eragingarria. BEE, BEM edo BEI balioa hartzen du baldin eta probetxamendu patrimonializagarria etxebizitza, merkataritza edo industriari badagokio, hurrenez hurren.

EK = eraikuntzaren kostua (pta/m2-euro/m2 eraikia). Balio desberdinak hartzen ditu lokalaren helburu eta kokapenaren arabera. Balio hori foru dekretu honetako VI. eranskinean zehaztuta dago.

MP = aparkamenduko edo garaje itxiko plaza bakoitzeko modulua, pezetatan (eurotan). Balio desberdinak hartzen ditu aparkamenduko edo garaje itxiko plazaren kokapenaren arabera. Balio hori foru dekretu honetako III. eranskinean zehaztuta dago, eta higiezinari dagokion udalerriaren arabera eta II. eranskinean emandako zona kodeari jarraiki finkatzen da.

MK = merkatuko konparazio modulua, (pta/m2-euro/m2 eraikia). Balio desberdinak hartzen ditu eraikuntzak lurzoru hiritarrezinean duen kokapenaren arabera. Modulu hori foru dekretu honetako III. eranskinean zehaztuta dago.

 

LE = titularrak patrimonializatu dezakeen lurzatiaren eraikigarritasuna (m2 eraikigarriak / lurzatiaren m2).

HP = lurzatiaren hirigintza probetxamendu ebaluagarria (m2 eraikigarriak).

PZ = hirigintza probetxamendu ebaluagarria (m2 eraikigarriak), jabetza kentzeko dagoen lurzatiari eta herriko sistemei eta auzoko zuzkidura publikoei dagokiena.

AH = azalera homogeneizatua (m2 eraikiak). Balio desberdinak hartzen ditu lokalaren azaleraren eta helburuaren arabera.

AE = azalera eraikia (m2).

AEr = azalera erabilgarria (m2).

AL = lurzatiaren azalera (m2).

G = eraikuntzaren aintzinatasunak eragindako baliogalera. Balio desberdinak hartzen ditu eraikuntzaren aintzinatasunaren eta eraikuntzak duen erabilera nagusiaren arabera.

KL = lurzoruaren balio eragingarriaren koefiziente zuzentzailea, lokalei aplikatu beharrekoa. Balio desberdinak hartzen ditu lokalak eraikuntzan duen kokapenaren arabera.

KH = lurzoruaren balio eragingarriaren koefiziente zuzentzailea, orube hutsei eta lurzoru hiritarreko terrenoei aplikatu beharrekoa. Balio desberdinak hartzen ditu hirigintza egoeraren arabera.

KHg = lurzoruaren balio eragingarriaren koefiziente zuzentzailea, lurzoru hiritargaiko terrenoei aplikatu beharrekoa. Balio desberdinak hartzen ditu lokalak eraikuntzan duen kokapenaren arabera.

KA = aparkamenduko edo garaje itxiko plaza bakoitzeko moduluaren balioaren koefiziente zuzentzailea. Balio desberdinak hartzen ditu azaleraren arabera.

KG = aparkamenduko edo garaje itxiko plaza bakoitzeko moduluaren balioaren koefiziente zuzentzailea. Balio desberdinak hartzen ditu aparkamenduko plaza edo garaje itxiko plaza bada.

 

 

 

@@@j0002367-ac

 

@@@j0002367-dd

 

@@@j0002367-eh

 

@@@j0002367-il

 

@@@j0002367-mo

 

@@@j0002367-pz

 

@@@j0002367-3a

 

@@@j0002367-3b

 

@@@j0002367-4a

 

@@@j0002367-5a

 

@@@j0002367-6a