| 50. zenbakia | Data 2000-03-14 | 3874 orria |
Otsailaren 28ko 10/2000 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako udalei 2000ko ekitaldian ezohiko kultur jarduerak burutzeko diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak onartzekoa.
Aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko aurrekontu programen barruan, ezohiko kultur jardueretako diru laguntzak ematea aurreikusi du. Jarduera horiek Gipuzkoako udalek sustatutako ospakizun berezietan burutuko dira eta udal eremua gainditzen dutenez Gipuzkoa osorako interesgarritzat hartuak izango dira.
Horrexegatik, diru laguntzak eta subentzioak emateko prozeduran aplika daitekeen eraentza orokorra arautzen duen apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretuaren 7.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, bidezkoa da lehiakortasun, publizitate eta objetibotasun printzipioetan oinarrituta, diru laguntzak eta gainerako laguntzak emateko arau erregulatzaileak bilduko dituen foru dekretua onestea.
Horren indarrez, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak egun bereko bilkuran erabakia hartu ondoren, honako hau,
XEDATU DUT
Lehen artikulua.
Gipuzkoako udalei 2000ko ekitaldian ezohiko kultur jarduerak burutzeko diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak onartzen dira.
Bigarren artikulua.
Aipatutako deialdirako 5.000.000 pezeta (30.050,61 euro) xedatzen dira aurrekontuko 0711.110.461.01.13.00 kontusailaren kargura.
Hirugarren artikulua.
Deialdi honi aurre egiteko xedatutako aurrekontu sailen zenbatekoa gehitua izan daiteke, aurrekontuen erabilgarritasunaren arabera, Diputatuen Kontseiluaren erabaki bidez edota Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren foru aginduz, esleituak dauzkan eskumenen arabera.
Xedapen gehigarria.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuari eskumena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen xedapenak eman ditzan.
Amaierako xedapena.
Foru Dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, eta deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da data horretatik aurrera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42.5 artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe.
Donostia, 2000ko otsailaren 28a.
Diputatu Nagusia,
Roman Sudupe Olaizola.
Kultura, Euskara, Gazteria
eta Kirol Departamentuko
Foru Diputatua,
Luis M.ª Bandres Unanue. (2262)
ERANSKINA
Gipuzkoako udalei 2000an zehar ezohiko kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
1.Xedea.
Deialdi honen xedea da Gipuzkoako udalei lehiaketa irekiaren bitartez diru laguntzak ematea, 2000. urtean sor litezkeen ezohiko kultur jardueren antolakuntza gastuetan laguntzeko.
Diru laguntzen xede izango dira, udalerri bati bereziki loturik azaltzen den kultur proiektu puntual baten inguruan bertan antolatutako jarduerak, beti ere, duen kultur, nahiz historiazko edo artearen alorreko garrantziagatik bere interesa Gipuzkoako lurralde historiko guztira hedatzen denean, eta Udalak kultur arlorako urtero zuzentzen duen aurrekontuarekiko ezohiko gastua dakarrenean. Bereziki baloratuak izango dira bailara izaera duten proiektuak.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira, izaera lokala soilik duten kultur jarduerak nahiz Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko beste deialdi batzuetako xede izan daitezkeenak, nahiz hirugarren batek antolatutakoak.
2.Onuradunak.
Deialdi honetara biltzeko aukera 2000 urtean zehar 1. oinarrian azaltzen diren bereizgarriak dituen kultur programaren bat gauzatzeko asmoa duten Gipuzkoako udalek (deialdi honen ondorioetarako udalek zuzenean jokatu ahal izango dute edo beraien menpeko organismoen bidez) izango dute.
3.Eskaerak aurkezteko epea.
Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura:
a) Eskaera orria behar bezala beteta.
b) Proposatzen duten jarduera programa, bertan zehaztuz: Arrazoibidea, helburuak, programazioaren xehetasunak eta zein egunetan egingo diren.
c) Gastu-sarreren aurrekontua, beste erakunde batzuen balizko ekarpenak barne.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.
Diru laguntza deialdi honetan eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2000ko apirilaren 7an amaituko da.
Eskabideak oinarri hauekin batera doan eredu normalizatuan egin behar dira eta, eskatutako gainerako agiriekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
4.Diru laguntzak ematea, zenbatekoa eta ordaintzea.
4.1. Diru laguntzak ematea.
Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuko burua, eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat. Ondorenean, Epaimahaiak ebazpen proposamenak emango ditu eskaerei buruz eta organo eskudunari aurkeztuko dizkio, ebazpena eman dezan.
Diru laguntza emateko orduan honako balorazio irizpideak erabiliko dira:
a) Ezohiko egitasmoa egitera bultzatzen duten arrazoiak.
b) Egitasmoak berau garatzen den kultura arlorako egiten duen ekarpena.
c) Jarduera oinarritzen duen gaiaren eta proposatutako programak bere osotasunean lor dezakeen proiekzio neurria.
d) Beste erakunde, entitate, herritar eta gainerako kultura eragileen inplikazio maila.
e) Proiektuaren bailarako izaera.
f) Egitasmoa zuzendurik doakion lurralde eremuaren biztanle kopurua.
g) Aurrekontua, eskatzailearen finantza baliabideak eta beste erakunde batzuen ekarpenak.
h) Euskararen presentzia eta erabilera programa eta jardueretan.
Ebazpen horretan, aldekoa balitz, onuradunen izenak, diru laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko era eta diruz lagundutako erakundeak bete behar dituen baldintzak azalduko dira. Interesaturikoei ebazpen ekintza jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.
Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe, ebazpena eman eta jakinarazteko epea amaitu eta organo eskudunak berariaz ebazpena eman ez balu, eskaera ezetsitzat emango da isiltasun administratiboa medio, adierazitako legeko 44. artikuluak xedatutakoa betez.
4.2. Zenbatekoa.
Diru laguntzaren zenbatekoa ez da diru laguntza xede duen programa garatzeko aurreikusita dauden gastuen % 50a baino handiagoa izango, ez eta 1.000.000 pezetako (6.010,12 euro) kopurua baino handiagoa ere.
4.3. Diru laguntzak ordaintzea.
Diru laguntza bi zatitan ordainduko da, beti ere, dagozkion administrazio tramiteak egin ondoren:
—Zenbateko osoaren %60a diru laguntza ematen den unean, aurrerakin gisa.
—Gainontzeko %40a garatutako jarduerei dagokienez deialdi honetako 5. Oinarrian zehaztutako agiriak aurkeztu ondoren.
5.Onuradunen betebeharrak.
Diru laguntza hauen onuradun diren udalek betebehar hauek bete behar dituzte: 2001. urteko martxoaren 1a baino lehenago diru laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa eskaria aurkeztea, jarraian zehaztuko diren agiriekin batera:
a) Burututako programa edo jardueraren txosten xehea.
b) Izandako sarrera eta gastuen balantze orokorra.
c) Egindako lana kredita eta erakuts dezaketen agiri grafikoak, argazkiak edo ikus-entzunezkoak (kartelak, liburuxkak, prentsako informazioa, etab.).
Orain arte aipatutakoez gain, onuradunek ondorengo betebeharrak izango dituzte:
—Diru laguntzaren helburu den programa benetan gauzatzea.
—Erakunde emaileak egingo dituen ikuskapen lanetara, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Arauei buruzko Foru Arauak 105. artikuluan agindutako finantzen kontrol lanetara eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko legeek ikusitako lanetara, meneratzea.
—Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari helburu berarekin beste edozein herri administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik jasotako diru laguntzen edo jarduera garatu ahala izandako beste sarreren berri ematea.
—Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari diru laguntzaren helburu den programazioan izandako edozein aldaketaren berri ematea.
—Administrazioak eskatzen dion edozein informazio ematea.
6.Aldaketak.
Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio honekin batera beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.
7.Diru laguntzaren muga.
Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoek ezingo dute inoiz onuradunak gauzatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoak izan, jardueraren ondorioz lortutako diru sarrerekin batera edo beste herri administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek emandako diru laguntzarekin batera hartuta.
8.Araututakoa ez betetzea.
Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:
—Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.
—Diru laguntza, eskuratzeko behar diren baldintzak bete gabe eskuratzen dutenean.
—Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.
Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, burututako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.
Onuradunek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.
9.Aholkularitza.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuak zehazki, behar duten udal guztiei laguntza teknikoa edo aholkularitza eskainiko die programazioari buruz sortzen zaizkien zalantzak argitu edo aholku eskeei erantzuteko.
10.Publizitatea.
Diru laguntza eman ondoren, subentzionatutako jarduerei buruz egiten den publizitate guztian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren lankidetza agertu behar da.
11.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak argituko du Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez.
|
Eskaera |
Instancia |
|||||||||
|
Diru laguntzak – 2000 |
Subvenciones - 2000 |
|||||||||
|
EZOHIKO KULTUR JARDUERETARAKO LAGUNTZAK |
AYUDAS PARA ACTIVIDADES CULTURALES DE CARÁCTER EXTRAORDINARIO |
|||||||||
|
Udal eskatzailea / Municipio solicitante |
||||||||||
|
|
||||||||||
|
Programazio arduraduna / Responsable de la programación |
||||||||||
|
Izen-deiturak Nombre y apellidos |
||||||||||
|
Helbidea Domicilio |
||||||||||
|
Posta kodea Código postal |
Herria Municipio |
|
||||||||
|
Telefonoa Teléfono |
Telekopia Fax |
|||||||||
|
Diruz laguntzea eskatzen den jarduera / Actividad para la que solicita la subvención |
||||||||||
|
|
||||||||||
|
Hitz ematea |
Compromiso |
|||||||||
|
Azpian izenpetzen duenak, elkartearen ordezkaritza ardura bere gain harturik, hitz ematen du eskaera honen ondorioz diru laguntzarik jasoz gero bertan ezarritako baldintza guzti-guztiak beteko dituela; eta, bestela, hartutako diru laguntzaren zenbatekoa itzuli egingo duela. |
Por la presente, el abajo firmante se compromete, en la calidad en que interviene y en el supuesto de recibir subvención de la convocatoria para la que presenta solicitud, a cumplir las condiciones y requisitos establecidos en la misma, y a reintegrar el importe recibido en caso de incumplimiento. |
|||||||||
|
Gure jakinarazpen idatziak nola jaso nahi dituzu? Modo en que desea recibir nuestras notificaciones |
¦ Postaz ¦ Telekopiaz Por correo Por fax |
|||||||||
|
Lekua eta data Lugar y fecha |
||||||||||
(arduradunaren sinadura eta udalaren zigilua)
(firma del responsable y sello del ayuntamiento)