| 50. zenbakia | Data 2000-03-14 | 3851 orria |
Otsailaren 28ko 9/2000 FORU DEKRETUA, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko bekak, laguntzak eta poltsak emateko deialdiak onesten dituena.
Azken urteotan egiten ari den bezala oraingoan ere Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari dagozkion aurrekontu programetan aurreikusita dauka zenbait beka eta laguntza ematea Arte Ederretako arloetan eta kulturaren beste eremuetan ikasketak eta dedikazioa sustatu eta bultzatzeko asmoarekin.
Apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretuak, subentzioak eta laguntzak emateko prozeduraren erregimen orokorra arautzen duenak, 7.1 artikuluan agintzen duenarekin adostasunean, bidezkoa da behar den Foru Dekretua onartzea diru laguntzak eta gainerako laguntzak emateko arauekin, beti ere lehiakortasun, publizitate eta objetibotasunaren printzipioetan oinarriturik.
Horren indarrez, eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak aurrez erabakita egun bereko bilkuran,
XEDATU DUT
Lehenengo artikulua.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak 2000. urterako bekak, laguntzak eta poltsak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak onesten dira. Oinarri horiek foru arau honen eranskin gisa eransten dira.
Bigarren artikulua.
Deialdiak duten arlo edo jardueren arabera bereizi nahi direnez, ondorengo eranskinen araberako banaketa egiten da:
I. eranskina: Musika, dantza, antzerkia eta zaharberrikuntza arloetan espezializazio ikasketak egiteko bekak eman eta lehen daudenak luzatzeko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak.
II. eranskina: Ikus-arteetako eta literatur sorkuntza arloetako arte sorkuntzara eta ikus-arteetako arloetan promozioa laguntzera xedatutako bekak emateko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak.
III. eranskina: «Nicanor Zabaleta» musika beka emateko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak.
IV. eranskina: Arte arloko iraupen laburreko jardueretara bildu edo horietan parte hartzeko laguntza poltsak emateko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak.
V. eranskina: Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko pintura eta eskulturako zaharberrikuntza tailerrean, Artelekun, praktikak egiteko bekak emateko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak.
Hirugarren artikulua.
Deialdi honi aurre egiteko xedatutako aurrekontu sailen zenbatekoa aldatua izan daiteke, aurrekontuen erabilgarritasunaren arabera, Diputatuen Kontseiluaren erabaki bidez edota Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren foru aginduz, esleituak dauzkan eskumenen arabera, eta jarraian aipatzen diren aurrekontu sailei egotziko zaie:
Kontusaila Zenbatekoa pta. Zenbatekoa euro
0711.110.480.00.00.01 35.300.000 212.157,25
0712.140.480.00.01.00 2.500.000 15.025,30
Laugarren artikulua.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuari eskumena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen xedapenak eman ditzan.
Amaierako xedapena.
Foru Dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, data horretatik aurrera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42.5 artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe.
Donostia, 2000ko otsailaren 28a.
Diputatu Nagusia,
Roman Sudupe Olaizola.
Kultura, Euskara, Gazteria
eta Kirol Departamentuko
Foru Diputatua,
Luis M.ª Bandres Unanue. (2261)
I ERANSKINA
Musika, dantza, antzerkia eta zaharberrikuntza arloetan espezializazio ikasketak egiteko bekak eman eta lehen daudenak luzatzeko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak.
1.Xedea.
Deialdi honen xedea da 2000-2001 ikasturtean ondoren adieraziko diren kultura eta arte arloetan espezializazio ikasketak egiteko bekak emateko lehiaketa irekirako deia egitea, gaitasuna izanik horietan profesionalki lan egin nahi duten pertsonen prestakuntza bultzatzearren.
2.Arloak.
Ondorengo ikasketa arloak sartzen dira deialdi honetan:
—Musika: Interpretazioa, konposizioa eta zuzendaritza.
—Dantza: Dantza klasikoa eta garaikidea eta koreografia.
—Antzerkia: Interpretazioa eta zuzendaritza.
—Zaharberrikuntza: Antzinako egurrak zaharberritzeko espezializazio ikasketak.
3.Onuradunak.
Deialdi honetan aurreikusten diren bekak eskatu ahal izango dituzte, oinarri hauetan ezarritako eskakizunak betez, 2. oinarrian aurreikusitako arlo artistikoetako batean espezializazio eta hobekuntza ikasketak egin nahi dituzten pertsona fisikoek, jarraian esango denaren kalterik gabe.
Ikasketa gai den arloan oinarrizko prestakuntza gainditua izanik eta horrela behar bezala kreditatu ondoren, lanbidez arlo horretan aritzeko xedez, espezializazio eta hobekuntza ikasketak eta ikastaroak egin nahi eta proposaturiko formazio aukerak Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko erakunde akademikoek ez eskaintzeagatik, proiektua egin eta garatzeko kanpora joan beharrean daudenei daude zuzendurik beka hauek. Beraz, deialdi honetatik kanpo gelditzen dira aipatu bi komunitateetan egin daitezkeen 2. oinarrian azaldutako gai guztiei buruzko formazio ikasketak.
Horrez gain, nahitaez egiaztatu beharko da azken hiru urteotan etenik gabe Gipuzkoako lurralde historikoko edozein herritako auzotarra izan dela administratiboki.
4.Eskaerak aurkezteko epea.
4.1. Beka hauek eskuratu nahi dituzten pertsonek Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuan ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte:
a)Eskaera orri eredua, behar bezala beteta.
b)Egiaztagiri akademikoak eta agiri-bidezko curriculum vitae.
c)Azken hiru urteotan Gipuzkoako lurralde historikoko edozein udalerritan bizi izan dela egiaztatzen duen auzotartasun egiaztagiria.
d)Nortasuna agiriaren edo gisakoaren fotokopia.
e)Ondoren adierazten den arlo baterako beka eskatzen denean ondorengo tituluak edo agiriak izatea egiaztatu beharko da:
—Musika: Kontserbatorioko goi mailako titulazioa ikasketaren helburu diren jarduera guztietarako.
Salbuespen bezala kontuan hartuko dira jarduera horretako goi mailako titulaziorik izan ez, baina instrumentua jotzean edo interpretazioan aparteko trebetasuna erakusten duten pertsonen eskaerak, lehiaketan parte har dezaketela uste baldin badu epaimahaia.
—Zaharberrikuntza: Arte Ederretako lizentzia (arte lanak zaharberritu eta artatzeko espezialitatea) edo Kultur Ondasunen Artapen eta Zaharberrikuntzako Goi Mailako Eskolako diploma, egurra tratatu eta lantzearekin zerikusi duten lanbide prestakuntzako zikloetako erdi edo goi mailako teknikaria (LOGSE) edo antzinako egurrak zaharberritzea xede duten entzute handiko beste ikastetxe edo zentroetako tituluak. Salbuespen bezala kontuan hartuko dira jarduera horretako titulaziorik izan ez, baina nahikoa prestakuntza eta espezializazioa erakusten duten pertsonen eskaerak, lehiaketan parte har dezaketela uste baldin badu epaimahaia.
—Gainerako espezialitateetan, espezializazioaren egiaztapena aurkeztu beharko da eta nondik-norakoa agiri bidez azaldu; hori behar-beharrezkoa baita beka eskuratu ahal izateko.
f)Garatuko den programa edo proiektua azaltzen duen txostena, ikasketak egingo diren zentroko dokumentazio xehetuarekin: Programa, metodologia eta eskaintzen duen titulazioa.
g)Ikasketak egin nahi diren ikastetxeak edota bere lana zuzentzeaz arduratuko den pertsonak, onartzen duela edo onar dezakeela egiaztatzen duen agiria.
h)Beka eskatzen duenak herrialde horretako hizkuntza behar bezala menperatzen duela egiaztatzen duen agiria, eskatzaileak egindako aukerak hala eskatzen duenean.
i)Proiektua egiteko denboraldirako gastuen aurrekontua: Joan-etorriak, matrikula, ostatualdia, materiala, eta abar.
4.2. Luzapenak: Aurreko deialdian Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak emandako bekaren ezohiko luzapena lortu nahi dutenek, izangai berrien baldintza berberak izango dituzte lehiaketarako eta 4.1 oinarrian eskatutako eta zehaztutako agiri berberak bidali beharko dituzte Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura.
4.3. Baldin eskatzen den agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait egiazta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela, beste deialdiren batean toki hobea duela edota oinarri hauek galdatutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan aurreikusitako eran ebazpena eman ondoren.
Eskaerak aurkezteko epea 2000ko maiatzaren 15ean amaituko da.
Eskaerak oinarri hauen eranskin gisa doan eskaeran egin beharko dira eta gainerako agiriekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
5.Iraupena.
Beken xede diren ikastaroen iraupena eskola ikasturteak dituen hamaika hilabetetakoa izango da gehienez, hau da, 2000ko irailaren 1etik 2001eko uztailaren 31ra artekoa, jarraian gutxienez 4 hilabete eta gehienez 11 hilabete egin beharko direlarik.
Bekak gehienez luzapenaldi bat izan dezakete.
6.Epaimahaia.
Eskaerak ondorengo kideek osatutako epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu: Kulturako zuzendari nagusia, Liburutegietako eta Kulturaren Sustapen eta Hedapen Zerbitzuko burua eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat, azken hau idazkaria. Epaimahaiak disziplina bakoitzeko espezialisten aholkularitza izango dute. Espezialista horien izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizilaren argitaratuko da.
Epaimahaiak beharrezko litzatekeen edozein argitasunerako edo elkarrizketa pertsonalak edo proba praktikoak egiteko deitu ahal izango die hautagaiei. Epaimahaiak arloren batean proba praktikoak egin behar direla erabakiko balu, eskatzaile guztiek egin beharrekoak izango dira, izangaiek denok batera eta deialdi bakarrean; eguna eta lekua bakoitzari banan bana adieraziko zaio. Proba praktikoak ez egiteak baztertzea dakar, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan aurreikusitako eran.
Beka behin betiko eman ahal izateko eskatu denerako zentroan onartua izan beharko da; ez da eskola aldaketarik onartuko.
7.Ematea, zuzkidura eta ordainketa.
Bekak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak, epaimahaiaren proposamenak entzunez, deialdia ebatziko du eta arlo guztietan edo batzuetan hutsik dagoela ere erabaki dezake. Interesaturikoei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.
Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe, ebazpena eman eta jakinarazteko epea amaitu eta organo eskudunak berariaz ebazpena eman ez balu, eskaera ezetsitzat emango da isiltasun administratiboa medio, adierazitako legeko 44. artikuluak xedatutakoa betez.
Deialdiaren ebazpenari begira hauek dira baloratzeko irizpideak:
a)Eskatzailearen adina eta zenbat denboran ari den lanean. Gaztea izateari lehentasuna emango zaio.
b)Zenbat eta nolako laguntzak jaso dituen erakundeetatik. Laguntzarik izan ez dutenek izango dute lehentasuna.
c)Aurkeztutako proiektuaren interesa, kalitatea eta originaltasuna.
d)Antzezteko, dantzarako edo musikarako duen trebetasuna, baldintza fisikoak eta gaitasun artistikoa.
e)Proiektu horrek zenbat laguntzen duen Gipuzkoako gizartean kultur arloan dauden eskasiak gutxitzeko.
f)Aurkeztu diren ikasketak egiteko aukeratu den zentro edo irakaslearen ezaugarriak, gaitasunak eta izen ona.
g)Arlo bakoitzean aurkeztutako eskarien eta eman litezkeen beka kopuruaren arteko oreka.
h)Aurrekontuaren muga.
Beka hauek ondoren azaltzen den diru kopurua izango dute gehienez ere:
a)100.000 pezeta (601,01 euro) estatu espainiarraren edozein puntutan horretaz baliatzen den hilabete bakoitzeko.
b)130.000 pezeta (781,32 euro) atzerrian horretaz baliatzen den hilabete bakoitzeko.
Beka ondorengo eran ordainduko da, beti ere aurrez bidezkoak diren tramite administratiboak egin badira:
—Zenbateko osoaren % 40, beka ematerakoan aurrerakin gisa.
—Zenbateko osoaren % 40, ikasketa aldiaren erdian eta deialdi honen 8. oinarriko b) atalean adierazitako txostena aurkeztu ondoren, bertan xedatutako epearen barruan.
—Gainerako % 20, beka eman deneko ikastaroa amaitzean eta deialdi honen 8. oinarriko c) apartatuan adierazitako txostena aurkeztu ondoren.
8.Bekadunen betebeharrak.
Beken onuradunek honako konpromisua hartzen dute bere gain:
a)Bekaz baliatzen diren bitartean oinarri hauen apartatu desberdinetatik sortzen diren arauak hutsegin gabe betetzea.
b)Kasu bakoitzean ezarritako ikasketa aldiaren erdia igarotzean, iraupenaren arabera, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari ondorengo informazioa bidaltzea:
—Burutzen ari den lanaren txostena, bertan lan programa, astean emandako lan orduak, eta abar adieraziz.
—Beka eman zaion ikastetxeko edo ikasketak zuzentzen dizkion pertsonaren ziurtagiria, eskolak jarraitzen dituela adieraziz.
—Burutzen ari den ikasketei dagozkien ebaluaketen emaitza (halakorik balego).
c)2001. urteko irailaren 15a baino lehenago bekaz baliatu den denboraldian egindako lanari buruzko azken txostena ematea, b) paragrafoan aipatu diren betebeharrak gordeta eta entregatzeko egunean eguneratuta.
d)Administrazioak onuradunari eskatzen dion informazio guztia ematea.
Beka amaitzean, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak bekadunen lankidetza eskatu ahal izango du Foru Aldundiak sustatutako proiektu jakinetarako.
Aurreko b) eta c) paragrafoetan adierazitako epeak dauden-dauden hartuko dira, beka emateko ebazpenena beste eperik ezartzen ez baldin bada.
9.Bateraezintasuna.
Deialdi honetan arautzen diren bekak bateragarriak dira proiektu bererako bestelako edozein laguntzarekin, beti ere, guztira jasotako laguntzek ez badute proiektuaren aurrekontua gainditzen.
Deialdi honetan ez dute sartzerik izango Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako espezializazio beka baten onuradun izan diren pertsonek, 4. oinarriko 2. apartatuan jasotako luzapen kasuak izan ezik.
10.Lanen jabetza.
Bekarekin zerikusia duten obrak edo lanak egiten badituzte bekadunek, horien jabetza beren egileena izango da; horien argitalpen edo erakusketa guztietan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentutik jasotako bekaren aipamena egin beharra.
11.Araututakoa ez betetzea.
11.1. Oinarri hauetan edo beka emateko ebazpenean finkatzen den edozein betebehar ez betetzeak hori berrikustea ekarriko du eta beharrezko balitz emandako kopurua baliogabetzea, gutxitzea edo itzultzea.
11.2. Itzuli beharreko kopuruek herri zuzenbideko sarrera izaera izango dute.
12.Aldaketa.
Beka emateko garaian kontuan hartutako baldintzak zerbaitetan aldatzen badira edo beste herri administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik subentziorik edo laguntzarik eskuratzen bada, beka emateko ebazpena alda daiteke.
13.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bidez.
II ERANSKINA
Ikus-arte eta literatur sorkuntza arloetako arte sorkuntzara eta ikus-arteetako arloetan promozioa laguntzera xedatutako bekak emateko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak.
1.Xedea.
Oinarri hauek xede hauek dituzte: Ikus-arteetako eta literatur sorkuntza arloetako arte sorkuntzarako bekak emateko lehiaketarako deia egitea, hasitako artegileei beraien obra sortzeari eskainitako epeak emateko eta, era berean, ikus-arteetako arloetan beraien lanak promozionatzeko laguntzak ematea.
2.Arloak.
2.1. Sorkuntza literarioan, antzerkia, olerkigintza eta narratiba jasotzen dira hemen.
2.2. Ikus-arteetako sorkuntzaren baitan bai sorkuntzako prozesu indibidualak zein zentro berezietan edo sona daukan artista baten gidaritzapean garatutako proiektuak jasotzen dira. Kanpo geratzen dira hirugarren baten enkarguz egindako obrak, bideo didaktiko, publizitario eta dokumentalak eta lehendik euskarri elektronikoetan egindako originalen edizioa. Era berean, kanpo geratzen dira, Euskal Autonomi Erkidegoaren barruan beste deialdi batzuetan edo produkziorako beste laguntza batzuetan toki egokiagoa edo berariazkoa duten ikus-entzunezko sorkuntzarako proiektuak.
2.3. Ikus-arteen arloetako sustapen artistikoaren baitan sartzen dira arte lanaren beraren katalogoak egitea, euskarri ezberdinetan.
3.Onuradunak.
Deialdi honetako bekak eta laguntzak, aurreko 1. eta 2. Oinarrietan adierazitako alor edo eremuetako batean diharduten pertsona fisikoek eska ditzakete, hiru hilabetez baino gehiagoko denboraldian soil-soilik aipatu oinarrietan finkatutako jardueran aritu nahi badute.
Horrez gain, nahitaez egiaztatu beharko da azken hiru urteotan etenik gabe Gipuzkoako lurralde historikoko edozein herritako auzotarra izan dela administratiboki.
4.Eskaerak aurkezteko epea.
Beka-deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura zuzenduta, hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
a)Eskaera orri eredua, behar bezala beteta.
b)Egiaztagiri akademikoak eta agiri bidezko curriculum vitae.
c)Azken hiru urteotan Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein udalerritan bizi izan dela egiaztatzen duen auzotartasun egiaztagiria.
d)Nortasuna agiriaren edo gisakoaren fotokopia.
e)Garatu beharreko proiektuari buruzko azalpen txostena;txosten horretan jaso behar dira zehazki iraupena, gastu eta dirusarreren aurrekontua, eta proiektua egin beharreko zentroan onartu izanaren agiria eta zentro horren ezaugarriak.
f)Aurkeztutako proiektua lehenagotik eginda ez dagoela adierazten duen zinpeko aitortza.
g)Egileen erroldako agiria edo eskubideen jabearen baimena, proiektua horiek lortzea eskatzen duen edozein mediotan oinarritzen bada.
h)Arte sorkuntzako beketan edo ikus arloetako promoziorako laguntzetan interesaturik daudenentzat:
—Eskatzaileak burututako obrarik berriena jasotzen duen argazki-dossierra, gutxienez 10 eta gehienez 20 argazki edo diapositibarekin, edo formato domestikoko bideo bat edo ikus-entzunezko beste euskarri bat.
i)Literatur sorkuntzari eskainitako beketan interesaturik daudenentzat:
—Beka eskatzen den lanaren mostra bat hamar folioko hedaduraz.
Baldin eskatzen den agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait egiazta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela, beste deialdiren batean toki hobea duela edota oinarri hauek galdatutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan aurreikusitako eran ebazpena eman ondoren.
Eskaerak aurkezteko epea 2000ko maiatzaren 15ean amaituko da.
Eskaerak oinarri hauen eranskin gisa doan eskaeran egin beharko dira eta gainerako agiriekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
5.Epaimahaia.
Eskaerak ondorengo kideek osatutako epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu: Kulturako zuzendari nagusia, Liburutegietako eta Kulturaren Sustapen eta Hedapen Zerbitzuko burua eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat, azken hau idazkaria izango delarik. Epaimahaiak arlo desberdinetako espezialisten aholkuak jasoko ditu. Espezialisten izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuz emango da ezagutzera.
Epaimahaiak beharrezko litzatekeen edozein argitasunerako edo elkarrizketa pertsonalak egiteko deitu ahal izango die hautagaiei.
6.Ematea, zuzkidura eta ordainketa.
Bekak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak, epaimahaiaren proposamenak entzunez, deialdia ebatziko du eta arlo guztietan edo batzuetan hutsik dagoela ere erabaki dezake. Interesaturikoei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.
Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 44. artikuluan ezarritako isiltasun administratiboa medio.
Deialdiaren ebazpenari begira hauek dira baloratzeko irizpideak:
a)Eskatzailearen adina eta zenbat denboran ari den lanean. Gaztea izateari lehentasuna emango zaio.
b)Zenbat eta nolako laguntzak jaso dituen erakundeetatik. Laguntzarik izan ez dutenek izango dute lehentasuna.
c)Aurkeztutako proiektuaren interesgarritasuna, kalitatea eta originaltasuna.
d)Proiektu horrek zenbat laguntzen duen Gipuzkoako gizartean kultur arloan dauden eskasiak gutxitzeko.
e)Arlo bakoitzean aurkeztutako eskarien eta eman litezkeen beka kopuruaren arteko oreka.
f)Aurrekontuaren muga.
Beken eta diru laguntzen funtsa den proiektuaren iraupenak, gehienez ere, 2000ko irailaren 1etik 2001eko uztailaren 31ra bitarteko epea jasoko du. Beka hauen gutxieneko iraupena lau hilabetekoa da; gehienekoa, berriz, hamaika hilabetekoa. Beka eta laguntza hauek ez dira luzagarriak.
Salbuespen gisa, ikus-entzunezko zentro berezietan aurreko urtean garatutako proiektuek luzapenaldi bakarra jaso dezakete; horretarako, interesatuak deialdi honetako gainerako eskatzaileekin batera lehiatuko dira, 4. oinarrian azaltzen den dokumentazio guztia aurkeztuta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari.
Promoziorako laguntzei dagokienez, 2000ko urtarrilaren 1etik irailaren 1era bitartean egindako proiektuak ere jaso ahal izango dira.
Beken zuzkidura 250.000 pezeta (1.502,53 euro) eta 1.300.000 pezeta (7.813,16 euro) bitartekoa izan daiteke, eskatzailearen diru sarreren, proiektuaren ezaugarrien eta aurrekontuaren eta garatzeko tokiaren eta iraupenaren arabera.
Beka ondorengo eran ordainduko da, beti ere aurrez bidezkoak diren tramite administratiboak egin badira:
—Zenbateko osoaren % 40, beka ematean aurrerakin gisa.
—Zenbateko osoaren % 40, 7. oinarriko 4) atalean adierazitako txostena aurkeztu ondoren, bertan xedatutako epearen barruan.
—Gainerako % 20, proiektua amaitzean eta deialdi honen 7. oinarrian adierazitako txostena edo lana aurkeztu ondoren.
7.Onuradunen betebeharrak.
Onuradunek honako konpromisua hartzen dute bere gain:
1)Lanak egiten dituzten bitartean oinarri hauen apartatu desberdinetatik sortzen diren arauak hutsegin gabe betetzea.
2)Bekatutako proiektua ezarritako epean burutzea, aurkeztutako memorian konprometitutako baldintzak betez. Eragozpen gisa, ezin dezakete aipatu lehenago edo geroago agindutako konpromisurik.
3)Proiektuaren aurrekontuaren finantziazioa gutxienez % 70ean bermatzea, aurrekontu osoa 2.000.000 pezetakoa (12.020,24 euro) baino handiagoa denean.
4)Proiektuak dirauen aldiaren erdian, iraupenaren arabera, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura egindako lanari buruzko txostena bidaltzea. Prestakuntza prozesuak daudenetan, zentroaren edo bere lana zuzentzen duen pertsonaren egiaztagiria erregularki bertaratu dela egiaztatuz eta (honelakorik balego) ebaluaketen emaitzak azaldu beharko dira.
5)Ikus-arteei dagokienean, 2001eko irailaren 15a baino lehenago, bekaz baliatu den epean egindako lanari buruzko amaierako txostena entregatzea. Beste aldetik, onuradunek bekaz baliatu diren epean burututako lanak bolada batez uzteko konpromisua hartzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak lan hauek erakusteko asmoz erakusketa bat antolatzen eta sustatzen badu.
6)Literatur sorkuntzari dagokionez, lana buruturik entregatu beharko dute, 2001eko irailaren 15a baino lehenago.
7)Administrazioak eska dezakeen informazio guztia ematea.
Aurreko 4), 5) eta 6) paragrafoetan adierazitako epeak dauden hartuko dira, beka emateko ebazpenena beste eperik ezartzen ez baldin bada.
8.Bateraezintasuna.
Deialdi honetan arautzen diren bekez eta laguntzez baliatzea, bateragarria da proiektu bererako beste edozein laguntzarekin, beti ere jasotako laguntzen guztizkoak proiektuaren aurrekontua gainditzen ez badu.
Azken aurreko hiru urteotan foru aldundi honek espezializazio eta arte sormeneko arloetarako emandako bekarik jaso duten onuradunek ez dute aukerarik izango sorkuntzako beketara aurkezteko.
Era berean, azken aurreko hiru urteotan foru aldundi honek promoziorako emandako bekarik jaso duten onuradunek ez dute aukerarik izango promoziorako laguntzetara aurkezteko.
9.Lanen jabetza.
Bekari esker egindako obren edo lanen jabetza egileei dagokie. Hala ere, lan horien edozein argitalpen edo erakustalditan, berariaz Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentu honetatik jasotako beka aipatu beharko da.
10.Araututakoa ez betetzea.
10.1. Oinarri hauetan edo beka emateko ebazpenean finkatzen den edozein betebehar ez betetzeak hori berrikustea ekarriko du eta beharrezko balitz emandako kopurua baliogabetzea, gutxitzea edo itzultzea.
10.2. Itzuli beharreko kopuruek herri zuzenbideko sarrera izaera izango dute.
11.Aldaketa.
Beka emateko garaian kontuan hartutako baldintzak zerbaitetan aldatzen badira edo estatuko edo estatutik kanpoko beste herri administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik subentziorik edo laguntzarik eskuratzen bada, beka emateko ebazpena alda daiteke.
12.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bidez.
III ERANSKINA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak deitutako «Nicanor Zabaleta» musika beka emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
1.Gaia.
Oinarri hauen xedea zera da: «Nicanor Zabaleta» musika beka emateko lehiaketa irekirako deia egitea, harizko instrumentu batean (bibolin, biola, biolontzelo edo kontrabaxuan)espezializazio ikasketak egiteko interpretari bakarlari gisa, aipatu instrumentu horietako batean profesionalki musika interpretazioan aritzeko beharrezkoa den heziketa lortzen laguntzeko.
2.Onuradunak.
Beka hau lortzeko eskaria, honako baldintza hauek bete eta behar bezala egiaztatzen dituzten pertsona fisikoek egin dezakete:
a)2000ko abenduaren 31n 26 urte bete gabeak izatea.
b)Administratiboki Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko edozein herriko auzotar izatea, gutxienez deialdia argitaratu baino lehenagoko 3 urtetan.
c)Espezializazio ikasketak egiteko laguntza eskatzen deneko harizko instrumentu horri dagokion Kontserbatorioko goi mailako titulazioaren jabe izatea. Instrumentu hori honako hauetako bat izango da: Bibolin, biola, biolontzelo edo kontrabaxua. Salbuespen gisa onartu ahal izango da titulazio hori ez duen izangaiaren eskaera, baldin bere espediente eta curriculumaren bitartez aparteko trebetasuna eta etorkizuna erakusten baditu, eta horiekin bekaren mailara iristen dela iritziko balute epaimahaikoek.
3.Eskariak eta aurkezteko epea.
3.1. Beka hau lortu nahi dutenek, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuan:
a)Eskaera orri eredua, behar bezala beteta.
b)Beka zer instrumenturen espezializazio ikasketak egiteko eskatzen den, horren kontserbatorioko goi mailako titulazioa, edo atzerrian lortu den era horretako beste edozein titulazio, Hezkuntza eta Zientziako Ministerioak homologatua baldin badu. Titulazio horrekin batera ikasketa espedientea eta curriculum vitae aurkeztuko dira agiri eta guzti. Agiri hauek originalak izan behar dute edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak. Inola ere ez dira kontuan hartuko aipatuta doazen justifikatu gabeko gorabeherak.
c)Auzotartasun egiaztagiria, eskatzailea azkeneko 3 urteotan erregularki Euskal Autonomi Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko udalerrietako bateko auzotarra izan dela egiaztatuko duena.
d)1998ko PFEZ aitorpena, eskatzailea partaide deneko famili unitateak egindakoa edo haren gurasoek egindakoa.
e)Egin nahi dituen ikasketei buruzko txostena; bertan, helburuak, programa, metodologia, eta abar adieraziko dira. Era berean, lortuz gero, erabiliko lukeen irakaslea edo zentroa aukeratzeko arrazoiak eta proiektuaren iraupena ere aipatuko ditu, inola ere ezingo litzatekeelarik hiru urte baino gehiagorako izan.
f)Ikasketak egin nahi dituen leku horretan edo bere proiektua zuzentzeko ardura izango duen pertsona horrek onartua dela edo aukera hori baduela egiaztatzen duen agiria.
g)Beka horren bidez joango litzatekeen herrialdeko hizkuntza behar adina ezagutzen duela adierazten duen agiria, eskaera egileak egindako aukeraketak hala eskatzen duenean.
h)Izen handiko bi pertsonek edo bi zentro ofizialen txostenak, eskaera egileak proposatzen dituen ikasketak burutzeko duen gaitasuna ziurtatuz.
i)Berariazko aitorpena, musika arloko bere ikasketak egiteko erakunde publiko nahiz pribatuetatik aurreko urteetan jasotako beken zenbateko eta kalitateari dagokionez.
j)Bekarekin egongo den bitarterako gastuen aurrekontua: Joan-etorriak, matrikula, ostatua, materiala, eta abar barne.
3.2. Luzapenak: Aurreko urteko bekaren onuraduna bekaren luzapenera aurkeztu ahal izango da eta horretarako izangai berriekin lehiatu beharko da oinarri hauetan ezarritako baldintzen arabera.
Baldin eskatzen den agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait egiazta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela, beste deialdiren batean toki hobea duela edota oinarri hauek galdatutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan aurreikusitako eran ebazpena eman ondoren.
Eskaerak aurkezteko epea 2000ko maiatzaren 15ean amaituko da.
Eskaerak oinarri hauen eranskin gisa doan eskaeran egin beharko dira eta gainerako agiriekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
4.Epaimahaia.
Eskaerak ondorengo kideek osatutako epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu: Hiru kide musikan aditu eta izen handiko diren pertsonalitateak izango dira. Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat izango da idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe.
Aukeraketak bi urrats izango ditu: Batean, epaimahaiak eskaera egileak adierazitako merituak neurtuko ditu. Bestean, entzunaldi bat egingo da eta bertan eskaera egileak bekaren bidez espezializazioa egin nahi duen instrumentuarekin errepertorio bat joko du epaimahaiaren aurrean. Errepertorio hori eskaera egileak proposatutako estilo desberdineko lanen hiru zatik osatuko dute, eta ordu erdi ingurukoa izango da guztira hiru horien iraupena.
Beka behin-betiko ematearena, ikasketak egiteko erabili nahi duen zentroan edo ikasketa horiek zuzenduko dizkion irakasleak bekaduna onartzearen baldintzapean geratzen da.
Epaimahaiaren osaketa jendaurrean jarriko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara emanez.
5.Iraupena.
Bekaren erabilera urte baterako izango da eta hori igaro ondoren beste urte baterako luza daiteke.
6.Ematea eta ordainketa.
Bekak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak, epaimahaiaren proposamenak entzunez, deialdia ebatziko du eta hutsik dagoela ere erabaki dezake.
Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 44. artikuluan ezarritako isiltasun administratiboa medio.
Deialdiaren ebazpenari begira hauek dira baloratzeko irizpideak:
a)Musikarako duen trebetasuna eta dohain artistikoak.
b)Aurkeztu diren ikasketak edo programa egiteko aukeratu den zentro edo irakaslearen ezaugarriak, gaitasunak eta izen ona.
c)Aurkeztutako curriculumaren interesa.
d)Egoera ekonomikoa.
e)Eskatzaileak lanean daraman denbora.
f)Epaimahaiak interesgarritzat jotzen duen beste edozein irizpide.
Bekarako zuzkidura Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik 2000ko ekitaldirako gehienez 3.000.000 pezetakoa (18.030,36 euro) izango da.
Ordainketa honela egingo da, beti ere aurrez bidezkoak diren tramite administratiboak egin badira:
—Esleitutako zenbatekoaren % 40, beka ematen denean eta aurrerakin gisa.
—Esleitutako zenbatekoaren beste % 40, bekaren erabilera epearen erdian, ondorengo agiriak aurkeztu ondoren:
*Burutzen ari den proiektuaren garapenari buruzko txostena.
*Bekaren xede diren ikasketak jasotzen diren zentroaren edo bere lana zuzentzen duen pertsonaren egiaztagiria erregularki bertaratzen dela egiaztatuz.
*Burutzen dituen ikasketei dagozkien ebaluazioen emaitzak.
—Gainerako % 20 bekaren urteko erabilera epearen amaieran, aipatu ekitaldian zehar gauzatu duen proiektuaren garapenari buruzko txosten bat aurkeztu ondoren, goian aipaturiko betebeharrak izango dituena, eta eguneratuta.
7.Onuradunaren betebeharrak.
Onuradunek honako konpromisua hartzen dute bere gain:
a)Oinarri hauen apartatu desberdinetatik sortzen diren arauak hutsegin gabe betetzea.
b)Bekatutako proiektua eta ikasketak ezarritako epean burutzea, aurkeztutako memorian adierazitako baldintzak betez. Eragozpen gisa, ezin dezakete aipatu lehenago edo geroago agindutako konpromisurik.
c)Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari, bekaren erabilera epearen erdian, egiten ari den proiektuari buruzko txostena igortzea, seigarren puntuan eskatutako dokumentazioarekin batera.
d)Burututako proiektuaren urteko txostena ematea 2001. urteko irailaren 15a baino lehenago, seigarren puntuan eskatutako dokumentazioarekin batera.
e)Gipuzkoako lurralde historikoan, kontzertu batzuk dohainik emateko konpromisua onartzea, gehienez sei izango direlarik. Emanaldien lekuak eta egunak Gipuzkoako Foru Aldundiak edo berak adierazitako erakundeak finkatuko ditu.
f)Administrazioak eskatzen dion informazio guztia ematea.
8.Bateraezintasuna.
Beka hau bateraezina izango da proiektu bererako emandako beste edozein laguntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Nicanor Zabaleta Beka babesten duten pertsona edo erakundeetatik etorritakoa bada salbu, eta baita ere bateraezina izango da lan harreman iraunkorren ondoriozko diru-sarrerekin. Baldintza hau ez betetzeak besterik gabe beka galtzea ekarriko du.
9.Araututakoa ez betetzea.
9.1. Oinarri hauetan edo beka emateko ebazpenean finkatzen den edozein betebehar ez betetzeak hori berrikustea ekarriko du eta beharrezko balitz emandako kopurua baliogabetzea, gutxitzea edo itzultzea.
9.2 . Itzuli beharreko kopuruek herri zuzenbideko sarrera izaera izango dute.
10.Aldaketa.
Beka emateko garaian kontuan hartutako baldintzak zerbaitetan aldatzen badira edo beste herri administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik subentziorik edo laguntzarik eskuratzen bada, beka emateko ebazpena alda daiteke.
11.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bidez.
IV ERANSKINA
Iraupen laburreko arte eremuko jardueretara bildu edo horietan parte hartzeko laguntza poltsak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
1.Xedea.
Oinarri hauen xedea deialdi irekia egitea da 2000. urtean arte plastiko eta ikus-entzunezkoetako, argazkigintzako, musikako, dantzako eta antzerkiko hobekuntza ikastaroetara joateko gastuetan laguntzeko. Horretaz gain, estatuko nahiz nazioarteko sona handiko feria, zertamen eta jaialdietan parte hartzea ere bere baitan hartzen du deialdiak, lehen esandako arte arloekin lotuta badaude beti ere.
Deialdi honetatik kanpo daude Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan egiten diren proiektuak.
2.Onuradunak.
Deialdi honetan jasotzen diren laguntzak eskatu ahal izango dituzte, oinarrietako 1. oinarrian ezarritako eskakizunak betez, arte plastiko, argazkigintza, dantza, antzerki, musika eta ikus-entzunezko gaien hobekuntzarako ikastaroetara joan nahi duten pertsona fisikoek, edota arte arlo horietako sona handiko jaialdi edo zertamenetan parte hartu nahi dutenek.
Horrez gain, nahitaez egiaztatu beharko da azken hiru urteotan etenik gabe Gipuzkoako lurralde historikoko edozein herritako auzotarra izan dela administratiboki.
3.Eskaerak.
Laguntza deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura zuzenduta, hurrengo agiriak aurkeztu beharko dituzte:
a)Eskaera orri eredua, behar bezala beteta.
b)Egiaztagiri akademikoak eta agiri bidezko curriculum vitae. Aipatuta doazen justifikatu gabeko gorabeherak ez dira inola ere kontutan hartuak izango.
c)Azken hiru urteotan Gipuzkoako lurralde historikoko edozein udalerritan bizi izan dela egiaztatzen duen auzotartasun egiaztagiria.
d)Nortasuna agiriaren edo gisakoaren fotokopia.
e)Gastuen sailkako aurrekontua, bertan, gutxienez, hurrengo kontzeptuak agertuko dira:
—Matrikula, tasa edo antzekoa.
—Lekualdaketak (joan-etorriak eta lokomozioko bidea).
—Egoitza (ostatua eta mantenua).
f)Garatu beharreko proiektuari buruzko txosten xehekatua, hurrengoak jasoko dituena: Helburu nagusiak, lan programa, iraupena, ordutegiak, dokumentazioa eta matrikula-aurrea (baldin balego).
Baldin eskatzen den agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait egiazta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela, beste deialdiren batean toki hobea duela edota oinarri hauek galdatutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan aurreikusitako eran ebazpena eman ondoren.
4.Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak oinarri hauen eranskin gisa doan eskaeran egin beharko dira eta gainerako agiriekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek onartzen dituen Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hasiko da, eta 2000ko ekainaren 15ean itxiko da.
5.Iraupena.
Honako laguntza poltsak gehienez ere hiru hilabeteko eperako daude aurreikusita eta edonola ere, 2000ko urtarriletik abendura bitarteko hilabeteak izango dira. Oinarri hauek argitaratu baino lehen egindako proiektuak ere aztertu ahal izango dira.
6.Ematea, zuzkidura eta ordainketa.
Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako eskaerak ondorengo kideek osatutako epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu: Kulturako zuzendari nagusia, Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuko burua eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat idazkari gisa. Epaimahaiak ebazpen proposamena egingo du eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak deialdia ebatziko du. Ebazpenean, poltsa ematen zaion eskatzailearen izen-abizenak eta zenbatekoa azalduko dira. Interesaturikoei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.
Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe, ebazpena eman eta jakinarazteko epea amaitu eta organo eskudunak berariaz ebazpena eman ez balu, eskaera ezetsitzat emango da isiltasun administratiboa medio, adierazitako legeko 44. artikuluak xedatutakoa betez.
Deialdiaren ebazpenari begira hauek dira baloratzeko irizpideak:
a)Eskatzailearen adina eta zenbat denboran ari den lanean. Gaztea izateari lehentasuna emango zaio.
b)Zenbat eta nolako laguntzak jaso dituen erakundeetatik. Laguntzarik jaso ez dutenei lehentasuna emango zaie.
c)Proiektuaren interesa, kalitatea eta originalitatea.
d)Antzezteko, dantzarako edo musikarako duen trebetasuna eta dohain fisiko nahiz artistikoak.
e)Proiektu horrek zenbat laguntzen duen Gipuzkoako gizartean kultur arloan dauden eskasiak gutxitzeko.
f)Aurkeztu den egitaraua egiteko aukeratu den zentro, irakasle edo lekuaren ezaugarriak, gaitasuna edo izen ona.
g)Arlo bakoitzean aurkeztutako eskarien eta eman litezkeen beka kopuruaren arteko oreka.
h)Aurrekontuaren muga.
Laguntza poltsak, bidaiak irauten duen eguneko 6.500 pezetatik (39,07 euro) 13.000 pezeta (78,13 euro) bitarteko dietak izango dira. Proiektua egiteko atzerrira joan beharra ezinbestekoa denean eta 500 km. edo gehiagoko bidea egin beharra denean, laguntzak bere barne har dezake bidaia gastuen % 50, beti ere gastuen arabera (matrikula, bidaiak, mantenua, egonaldia, eta abar). Edonola ere, guztirako kopurua ez da ikastaroetara bertaratzeak eragindako gastuaren %70 edo 255.000 pezeta (1.532,58 euro) baino handiagokoa izango.
Laguntzaren ordainketa, beti ere aurrez bidezkoak diren tramite administratiboak egin badira, bitan egingo da:
—Esleitutako zenbatekoaren %60 laguntza ematean, aurrerakin gisa.
—Gainerako %40, deialdi honetako 7. oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.
7.Onuradunen betebeharrak.
Laguntza poltsa hauen onuradunek hurrengo betebeharrak bete beharko dituzte:
a)Aurkeztutako memoriaren arabera aginduak dituzten baldintzak beteaz, xedatutako epean egitea diru laguntza jaso duen jarduera. Laguntza eman aurretik edo ondoren ere hitz emandako konpromisurik eragozpen gisa ezin alega dezakete interesatuek.
b)Laguntzaren xede den lana amaitzean txosten bat entregatzea, eta beti ere 2000ko abenduaren 31 baino lehenago. Bertan honako dokumentuak jasoko dira:
—Egindako lanari buruzko txostena.
—Matrikularen egiaztagiria.
—Diruz lagundutako guztirako kopuruaz, gastua justifikatzen duten ordain agiriak edo jatorrizko fakturak.
—Gastuen balantzea.
c)Administrazioak eskatzen dion informazio guztia ematea.
8.Bateraezintasuna.
Azken aurreko hiru urteotan Kultura eta Euskara Departamentuaren laguntza poltsaren bat jaso duten pertsonek ez dituzte poltsa hauek eskatzerik izango.
9.Araututakoa ez betetzea.
9.1. Oinarri hauetan edo laguntza poltsaren ematean finkatzen den edozein betebehar ez betetzeak hori berrikustea ekarriko du eta beharrezko balitz emandako kopurua baliogabetzea, gutxitzea edo itzultzea.
9.2. Itzuli beharreko kopuruek herri zuzenbideko sarrera izaera izango dute.
10.Aldaketa.
Laguntza poltsa emateko garaian kontuan hartutako baldintzak zerbaitetan aldatzen badira edo beste herri administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik subentziorik edo laguntzarik eskuratzen bada, beka emateko ebazpena alda daiteke.
11.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bidez.
V ERASKINA
Artelekuko pintura eta eskultura zaharberrikuntzako lantegian zaharberrikuntzako praktikak egiteko bekak eta beken luzapenak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
1.Xedea.
Deialdi honen xedea da Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuak Artelekun duen pintura eta eskultura zaharberrikuntzako lantegian zaharberrikuntza praktikak egiteko 2 beka edo beka luzapenak emateko lehiaketa irekirako deia egitea. Beka jasotzaileak zentroak eskuartean dituen zaharberrikuntza programen barruan sartuko dira, eta oro har zentroaren gainerako zaharberrikuntza lanetan parte izango dira.
2.Onuradunak.
Oinarri hauetan arautzen diren beka hauen eskatzaile izan daitezke: Zaharberrikuntza bekak: Arte Ederretako fakultateetan lizentziadun (arte lanak zaharberritu eta artatzeko espezialitatean) edo Kultur Ondasunen Zaharberrikuntza eta Artapeneko Goi Mailako Eskolako titulodun direla egiaztatzen duten pertsona fisikoak. Ezinbesteko baldintza izango da ikasketa horiek deialdi hau baino gutxienez urte bete lehenago amaituak izatea eta esperientzia profesionalen bat kreditatzea aurrez (ikasketa garaiko praktikaldiez gain).
Aurrekoaz gain, nahitaez egiaztatu beharko da azken hiru urteotan etenik gabe Gipuzkoako lurralde historikoko edozein herritako auzotarra izan dela administratiboki.
Beka hauek bateraezinak izango dira hauen ezaugarri bereko beste edozelako beka edo laguntzekin.
3.Eskaerak aurkezteko epea.
3.1. Beka deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura zuzenduta, hurrengo agiriak aurkeztu beharko dituzte:
a)Eskaera orri eredua, behar bezala beteta.
b)Egiaztagiri akademikoak eta curriculum vitae agiri bidez ziurtatua. Aipatuta doazen justifikatu gabeko gorabeherak ez dira inola ere kontutan hartuak izango. Orain arte egindako zaharberrikuntza lan guztiak baloratuko dira, bakarka nahiz taldean eginak direla.
c)Azken hiru urteotan Gipuzkoako lurralde historikoko edozein udalerritan bizi izan dela egiaztatzen duen auzotartasun egiaztagiria.
d)Artelekuko zaharberrikuntza lantegian eskatzaileak lortu nahi lituzkeen helburuen inguruko txostena. Gutxienez bi orrialde izango dira lerroarte bakanaz mekanografiaturik, eta gehienez ere bost orrialde.
3.2. Luzapena: Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak zaharberrikuntza praktikak egiteko aurreko deialdian emandako beka luzatzea nahi dutenek deialdi honetako hautagai berriekin batera lehiatu beharko dira eta 3.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Baldin eskatzen den agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait egiazta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Eskaerak aurkezteko epea 2000ko maiatzaren 15ean amaituko da.
Eskaerak Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bulegoetan eskura dauden eskaera orrian egin beharko dira eta gainerako agiriekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan aurreikusitako eran ebazpena eman ondoren.
4.Epaimahaia.
Eskaerak ondorengo kideek osatutako epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu: Kulturako zuzendari nagusia, Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuko burua eta zerbitzu horretako teknikari bat idazkari gisa. Epaimahaiak arlo bakoitzeko espezialisten aholkuak eska ditzake.
Beharrezkotzat jotzen den guztietan, epaimahaiak banan banakako elkarrizketak egin ditzake eskatzaileekin.
5.Baloratu eta ematea.
Bekak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak, epaimahaiaren proposamenak entzunez, deialdia ebatziko du eta hutsik dagoela ere erabaki dezake. Interesaturikoei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.
Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako legeak 44. artikuluan ezarritako ustezko egintzei buruzko arauak betearaziz.
Bekak emateko alderdi hauek baloratuko dira:
a)Curriculum vitae. Espediente akademikoa, beste prestakuntza ikastaroak eta esperientzia profesionala (orain arte egindako zaharberrikuntza lan guztiak baloratuko dira, bakarka nahiz taldean eginak direla).
b)Hirugarren oinarriko e) paragrafoak aipatzen duen memoria.
6.Iraupena.
Beka hauen iraupena hamabi hilabetekoa izango da praktikaldia egiteko lantegira sartu eta hortik aurrera kontatzen hasita. Bekadunek luzapenaldi bakarra jasotzeko lehian sar daitezke, bekaren hurrengo deialdiak zehaztuko dituen baldintzatan eskaera aurkezturik.
7.Bekaren zuzkidura eta ordainketa.
Beka bakoitzak 1.250.000 pezetako (7.512,65 euro) diru kopurua izango du.
Beka ondorengo eran ordainduko da, beti ere aurrez bidezkoak diren tramite administratiboak egin badira:
—Zenbateko osoaren %40, beka ematerakoan aurrerakin gisa.
—Zenbateko osoaren %40, bekak hartzen duen praktikaldiaren erdian eta ordurarte egindako lanaz zein praktikaldia amaitu artean egin asmo denaz azalpen txostena aurkeztu ondoren.
—Gainerako %20, beka eman deneko praktikaldia amaitu eta emaitzak aurkeztu ondoren.
7.1. Praktikaldiaren hasiera.
Zaharberrikuntza beken alorrean puntuaziorik handiena lortu duen pertsona berehala hasiko lanean da zaharberrikuntza lantegian; bigarren puntuazioa lortu duena handik hiru hilabetera hasiko da lantegian.
Luzapenen kasuan, aurreko beka amaitzean hasiko dira lantegian.
8.Onuradunen betebeharrak.
Beka hauen onuradunek ondorengo konpromisuak dituzte:
a)Bekaz baliatzen diren bitartean oinarri hauen apartatu desberdinetatik sortzen diren arauak hutsegin gabe betetzea.
b)Artelekuko lantegira joatea egunero 08:00-14:00 bitartean (astelehenetik ostiralera) eta zaharberrikuntza lantegiko arduradunak erabakitako zentroetara joatea.
c)Praktikaldi erdia amaitzen denean, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuan aurkeztea zaharberrikuntza lantegiko arduradunaren ziurtagiri bat bekadunak egindako lanaz eta asistentziaz.
d)Praktikaldia amaitu ondoren eta bekaren azken zatia ordaindu aurretik, bigarren asistentzia ziurtagiria eta praktikaldiaren emaitzak nahiz bekadunaren iradokizunak jasotzen dituen txosten zehatza aurkeztea.
e)Administrazioak onuradunari eskatzen dion informazio guztia ematea.
Beka amaitu ondoren, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak Artelekuko pintura eta eskultura zaharberrikuntzako lantegian egindako praktikaldiaren ziurtagiri zurigarria luzatuko dio bekadunari.
9.Araututakoa ez betetzea.
Oinarri hauetan edo beka emateko ebazpenean finkatzen den edozein betebehar ez betetzeak hori berrikustea ekarriko du eta beharrezko balitz emandako kopurua baliogabetzea, gutxitzea edo itzultzea.
Itzuli beharreko kopuruek herri zuzenbideko sarrera izaera izango dute.
10.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bidez.
11.Aldaketa.
Beka emateko garaian kontuan hartutako baldintzak zerbaitetan aldatzen badira edo beste herri administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik subentziorik edo laguntzarik eskuratzen bada, beka emateko ebazpena alda daiteke.
|
Bekak, laguntzak eta poltsak |
Becas, ayudas y bolsas 2000 |
|||||||||||||||||
|
Eskaera orria |
Instancia de solicitud |
|||||||||||||||||
|
1. Eskatzailearen datuak / Datos del solicitante |
||||||||||||||||||
|
Deiturak Apellidos |
Izena Nombre |
|||||||||||||||||
|
Helbidea Domicilio |
Telefonoa Teléfono |
|||||||||||||||||
|
Herria Municipio |
Posta kodea Código postal |
Probintzia Provincia |
||||||||||||||||
|
Beka garaian izango duen helbidea Residencia durante el disfrute de la beca |
||||||||||||||||||
|
Helbidea Domicilio |
Telefonoa Teléfono |
|||||||||||||||||
|
Herria Municipio |
Posta kodea Código postal |
Probintzia Provincia |
||||||||||||||||
|
Eskatzailearen datuak Identificación del solicitante |
||||||||||||||||||
|
Jaioteguna Fecha de nacimiento |
Herria Municipio |
|||||||||||||||||
|
Probintzia Provincia |
Nortasun agiria DNI |
|||||||||||||||||
|
Bankuko datuak Datos bancarios |
||||||||||||||||||
|
Bankua edo aurrezki kutxa Banco o caja de ahorros |
||||||||||||||||||
|
Kontu korrontearen zenbakia (20 zifra) Número de cuenta corriente (20 dígitos) |
||||||||||||||||||
|
Kontuaren jabea Titular de la cuenta |
||||||||||||||||||
|
2. Lanbideari buruzko datuak / Datos profesionales |
||||||||||||||||||
|
Lanbidea Profesión |
||||||||||||||||||
|
Lantoki edo ikastetxea Centro de trabajo o estudio |
||||||||||||||||||
|
Helbidea Dirección |
Herria Municipio |
|||||||||||||||||
|
3. Eskatzen duen diru laguntza mota / Modalidad de ayuda que solicita |
||||||||||||||||||
|
¦ |
Espezializazio ikasketetarako bekak Becas de estudios de especialización |
Arloa Area |
||||||||||||||||
|
¦ |
Arte sorkuntza eta sustapenerako bekak Becas de creación artística y ayudas a la promoción |
Arloa Area |
||||||||||||||||
|
¦ |
Nicanor Zabaleta beka Beca Nicanor Zabaleta |
Arloa Area |
||||||||||||||||
|
¦ |
Laguntza poltsak Bolsas de ayuda |
Arloa Area |
||||||||||||||||
|
¦ |
Zaharberrikuntzarako bekak Becas de restauración |
Arloa Area |
||||||||||||||||
|
4. Beka edo laguntzaren xedea Destino para el que solicita la beca o ayuda |
|||||||||
|
Ikasketa gaia Materia de estudio |
|||||||||
|
Bekaren bidez burutu beharreko programa egiteko ikastetxe, leku edo erakundea Centro, lugar o institución en que se desarrollará el programa becado |
|||||||||
|
Helbidea Dirección |
|||||||||
|
Egin beharreko programaren laburpena Resumen del programa a realizar |
|||||||||
|
|
|||||||||
|
Programaren iraupena eta amaitzeko epea Duración del programa y plazo de terminación |
|||||||||
|
5. Orain arte jasotako beka, bidaia poltsak edo gisako laguntzak Becas, bolsas de viaje, ayudas, etc., que ha disfrutado con anterioridad |
|||||||||
|
Izaera Naturaleza |
Erakunde emailea Entidad adjudicadora |
Xedea eta egondako lekua Finalidad y lugar del programa |
Data Fecha |
Iraupena Duración |
|||||
|
|
|||||||||
|
Hitz ematea |
Compromiso |
||||||||
|
Azpian izenpetzen duenak, hitz ematen du eskaera honetan ageri diren datu guztiak egiazkoak direla, eta beka, laguntza eta poltsen deialdian ezarritako baldintzak beteko dituela baldin eta deialdi horretan onuradun gertatzen bada. |
Por la presente, el abajo firmante declara que los datos que figuran en esta solicitud son verdaderos y que se compromete a cumplir las condiciones fijadas en la convocatoria de becas, ayudas y bolsas en el supuesto de resultar beneficiario de la misma. |
||||||||
|
|
|||||||||
|
Lekua eta data Lugar y fecha |
|||||||||
Sinadura
Firma