| 50. zenbakia | Data 2000-03-14 | 3830 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Otsailaren 28ko 8/2000 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritu, sendotu eta hedatzeko 2000ko ekitaldian emango diren diru laguntzak eta bestelako laguntzak arautuko dituzten oinarriak onartzekoa.
Uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultur Ondareari buruzkoak, ezartzen du foru aldundiek kultur ondarea artatu, hobetu, zaharberritu eta hondatzeko laguntza programak urtero onetsi behar dituztela eta, programa horietan, zer laguntza mota emango diren eta irizpide eta beharkizunen arabera esleituko diren zehaztu behar dutela.
Abenduaren 21ko 7/1998 Foru Arauak, 1999rako Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak onestu zituenak eta aurtengo urtarrilaren 14ko 1/2000 Foru Dekretuaz 2000 urterako luzaturik geratu denak, baditu, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari dagozkion gastu kredituen artean, Euskal Herriko kultur ondarea gorde, babestu eta hedatzeko diru laguntzak eta bestelako laguntzak ematera xedatutako aurrekontu sailak.
Diru laguntzak eta subentzioak emateko prozeduran aplika daitekeen eraentza orokorra arautzen duen apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretuaren 7.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, bidezkoa da lehiakortasun, publizitate eta objetibotasun printzipioetan oinarrituta, diru laguntzak eta gainerako subentzioak emateko arau erregulatzaileak bilduko dituen foru dekretua onestea.
Horren indarrez, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak gaurko bilkuran erabakia hartu ondoren, honako hau,
XEDATU DUT
Lehen artikulua.
Gipuzkoako kultur ondarea osatzen duten ondasun higigarriak eta higiezinak 2000ko ekitaldian zaharberritu, birgaitu, artatu, sendotu, hobetu eta hedatzeko lanak egiteko diru laguntzak arautzeko oinarriak onesten dira eta foru dekretu honi eranskin gisa lotzen zaizkio.
Bigarren artikulua.
2000. urterako xedatu diren diru laguntza hauen alor desberdinetako deialdiak bereiztearren eranskin hauen arabera sailkatuko dira:
I eranskina: Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko 2000ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
II eranskina: Museoetarako 2000ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
III eranskina: Arkeologi jardueretarako 2000ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
IV eranskina: Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko 2000ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
V eranskina: Organoak zaharberritzeko 2000ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak.
Hirugarren artikulua.
Deialdi honi aurre egiteko xedatutako aurrekontu sailetan hasiera batean onarturik geratzen diren zenbatekoak aldatuak izan daitezke, aurrekontueetan erabilgarri dauden kopuruen barruan, Diputatuen Kontseiluaren erabakiaz edota Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputaturen foru aginduaz, esleitutako eskumenak baliatuta.
Laugarren artikulua.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen xedapenak eman ditzan.
Amaierako xedapena.
Foru Dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, eta deialdi bakoitza ebazteko epea egun horretatik hasita sei hilabetekoa izango da, eragotzi gabe, dena den, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 42.5 artikuluan xedatzen duena.
Donostia, 2000ko otsailaren 28a.
Diputatu Nagusia,
Roman Sudupe Olaizola.
Kultura, Euskara, Gazteria
eta Kirol Departamentuko
Foru Diputatua,
Luis M.ª Bandres Unanue. (2260)
I ERANSKINA
Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko 2000ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
1.Xedea.
Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako kultur ondarea osatzen duten ondasun higigarriak eta higiezinak artatu, sendotu, birgaitu edo zaharberritzeko 2000rako xedatutako diru laguntzetara biltzeko eta haiek lehiaketa irekiaren bidez emateko beharkizunak arautzea, ondasun horiek historia, arte, etnografia, arkeologia, zientzia, teknika nahiz kulturaren arloan duten garrantzia aintzat harturik.
2.Eremua.
Diru laguntza hauetan kultura aldetik balio nabarmena izanik artatu, sendotu, birgaitu eta zaharberritu beharrean dauden kultura materialeko elementuak sar daitezke.
Lehentasuna emango zaie Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saileko Kultur Ondasun Kalifikatuen Erroldan eta Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Nagusian kalifikaturik eta zerndaturik dauden kultur oindasunei.
3.Eskatzaileak.
Oinarri hauetan ezarritako diru laguntzak eskatzeko aukera izango dute 1. oinarrian zehaztutako ondasunen jabe diren pertsona edo erakundeek edota, errentari izanik edo bestelako eskubide erreala edukirik, jabeen baimena egiaztagiriaz zurituta dutenek.
3.1.Eskaerak aurkeztea.
Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura:
a)Ereduaren araberako eskaera orria behar bezala beterik, non deialdia arautzen duten baldintza guztiak onartuko dituzten.
b)Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (Nortasun Agiria, dagokion Erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, eta abar).
c)Eraikinaren jabetzaren egiaztagiria, jabego partikularreko higiezinen kasuetan. Bestela, errentari izatearen edota bestelako eskubide errealaren egiaztagiria, jabeak baimen espresiki emana duela ziurtatzen duen agiriarekin batera. Ondasunean tirular bat baino gehiago daudenean edo erkidego baten jabetzakoa denean, idatzi bat aurkeztu beharko da honako hauek zehaztuta: Jabeetatik edo erkidegoaren kideetatik nor hautatu den diru laguntzaren hartzaile bakarra izateko eta, halaber, jabe edo kide bakotzari diru laguntza horretatik zein portzentajea legokiokeen.
d)Diruetxe edo aurrezkietxe batek emandako agiria, eskatzailearen kontu korronte baten titularitatea egiaztatzen duena.
e)Egin beharreko lanen eta eragiketen aurrekontua eta finantzaera. Herri erakundeek sustatutako proiektuetan, proposatzen den lanerako aurtengo ekitaldiko aurrekontuetan diru kopurua jasota dagoen ziurtagiria.
f)Eraikinaren argazkiak.
g)Aldez aurretik Donostiako Gotzainaren baimena behar duten erakunde erlijiosoen eraikinetan, hark emandako baimenaren egiaztagiria.
Baldin galdatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan xedatzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo egin ziren adierazita, beti ere horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Diru laguntzen deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2000ko aoirilaren 7an amaituko da. Eskaerak aurkeztu beharreko ereduak Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko bulegoetan eskura daitezke, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulegoetan edota Aldundiak beste herri erakundeekin itunduta dituenetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide erabiltzea eragotzi gabe.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela ikusten denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzan eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaera bertan behera uzten duela iritziko zaio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan jasotakoaren arabera hartutako ebazpenaren bitartez.
3.2.Eskatzaileak bere gain hartzen dituen konpromisuak.
Eskatzaileek, diru laguntza eskatzeko unean, eta onartzen zaien kasuetarako, beharkizun hauek betetzeko konpromisua hartuko dute:
—Lanak zuzen egiteko legeak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzea eta haiei lotutako erantzukizun guztiak beren gain hartzea.
—Diru laguntzaren zenbatekoa berariaz emandako lanak egiteko erabiltzea.
—Lanak burutu bitartean gerta litekeen edozein ustekabe interesgarriren berri Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuari ematea, jardueraren bat beharrezkoa gertatuko balitz garaiz bideratu ahal izateko.
—Sendotutako edo zaharberritutako arkitektura gaiak artatzeko lanak beren gain hartzea.
—Eraikinaren behin betiko planoak ematea, egin beharreko lanen eraginak hala eskatzen baldin badu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuko artxiboan gordeak izan daitezen.
—Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzaren zenbatekoaren eta jarritako beharkizunen erregistroko anotazioa egitea Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultur Ondasun Kalifikatuen Erregistroan, edota hala balegokio, Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Nagusian eta ondasun higizein horri dagokion Jabetza Erregistroan.
—Administrazioak eskatzen dien informazio guztia ematea.
4.Diru laguntzak.
Diru laguntzak fondo galdura emango dira, eta kultura aldetik garrantzia duten ondasunak artatu, sendotu, birgaitu edo zaharberritzera xedatutako azterketak, proiektuak, lanak edo bestelako jarduerak direla medio onuradunari eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko xedea dute.
Ondasun higiezinak direnean lehentasunez aztertuko dira egitura sendotzeko, estalkiak konpontzeko eta historiaren edo arteren ikuspegitik aparteko garrantzia duten arkitekturako gaiak zaharberritzeko lanak.
Ez da diru laguntzarik emango herriguneen barruan kokatutako edifizioak zaharberritzeko, non eta ez diren bakanka kalifikazioa jasotakoak edota aparteko egoera bereziren bat dutenak.
Herri erakundeen nahiz jabetza partikularreko ondasun higiezinetan, fondo galdura eandako diru laguntza gehienez ere ondasunak artatu, sendotu, birgaitu edo zaharberritzeko lanen kostuaren % 50ekoa izango da.
Erlijio erakundeen jabetzapeko eraikinetan, berriz, diru laguntza gehienez ere oinarri honen lehen paragrafoan aipatzen diren lanen aurrekontuaren % 70ekoa izango da.
Aurreko bi paragrafootan ezarritako mugak aldaezinak izango dira, behar bezala zuritutako eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak balioetsitako salbuespenak izan ezik.
5.Balorazioa eta diru laguntza ematea.
Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuko burua eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko arkitekto bat eta aparejadore bat. Epaimahai horrek egoki irizten badio, agiri osagarri gehiago aurkez ditzatela galdegin diezaieke eskatzaileei.
Balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan diru laguntza emateko:
a)Oinarri hauetan eskatutako beharkizunak betetzea.
b)Diru laguntza eskatzen zaion ondasuna kalifikatua edo inbentariatua egotea.
c)Obrak egitekoak diren ondasuna zein artapen egoeratan aurkitzen den.
d)Proposatzen diren eragiketen handia, larria eta nolakoa.
e)Gastuen aurrekontua eta proposatutako zaharberrikuntzaren egokitasuna eta premia.
f)Lanetarako aurreikusitako dirusarrera eta diru laguntzak.
Jarduera edo esku hartzearen ezaugarriak eta epea kontuan hartuta, Epaimahaiak Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunari diru laguntza ekitaldi batean baino gehiagotan banatzea proposa diezaioke. Ebazpen hori hartu ahal izateko, aldez aurretik dagozkion konpromisu kredituak onetsiak egon beharko dira.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak, Epaimahaiaren proposamenak entzunez, deialdia ebatziko du eta hutsik uztea ere erabaki dezake. Ebazpenean azalduko da diru laguntzaren zenbatekoa, lanen irismena eta diru laguntza emateko gainerako baldintzak.
Interesatuei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean onartutako diru laguntzen laburpena argitaratuko da, onuradunen izenak eta emandako zenbatekoak jasota.
Aurkeztutako eskaera guztiak berariaz ebazteko organo eskudunak duen obligazioa eragotzi gabe, ebazteko eta jakinarazteko epea amaitu eta organo eskudunak erabakia hartu ez badu, eskaera ezetsitzat joko da administrazio isiltasunez, arestian aipatutako Legearen 44. artikuluaren arabera.
6.Diru laguntza ordaintzea.
Onuradunak aurkeztuko dituen jatorrizko fakturen arabera ordainduko da diru laguntza; horiek egiaztatu eta zigilatu ondoren onuradunari itzuliko zaizkio. Bestela, eta egokia bada, obra ziurtagieien arabera ordainduko da.
Ziurtagiri bakoitzaren kontura ordaindu beharreko diru kopurua kalkulatzeko, lanen kostu errealari diru laguntza emateko ebazpenean kasu bakoitzean finkatzen den portzentajea aplikatuko zaio. Azken ordainaldia diru laguntza jaso duten lanak edo esku hartzea guztiz burutzearekin batera egingo da. Aldez aurretik, 7. atalean aipatzen diren beharkizun guztiak beterik eduki beharko dira.
7.Onuradunaren betebeharrak.
Diru laguntzen onuradunek ondoren azaltzen den guztia egitera behartuta daude:
1.Elizkizun eta erlijio jardueretarako erabiltzen diren eraikinetan, lanek urtebete baino gehiago iraungo dutela aurreikusten bada, diru laguntzaren baldintzak jasotzen dituen hitzarmen partikularra izenpetzea Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.
2.Lanak hasi baino gutxienez 15 egun lehenago jakinaraztea Gipuzkoako Foru Aldundiari.
3.Obrak diru laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean amaitzea.
4.Egindako lanei dagozkien egiaztagiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuan 2000ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztea, laguntza emateko ebazpenean beste epe bat ezarri ez bada.
5.Lanean diharduten bitartean bertara sartu eta ikusteko aukera ematea, Euskal Kultur Ondareari buruzko Legeak 24. artikuluan ezarritako baldintzetan, honako hauei:
a)Ondare Historiko-Artistikoa zaindu eta artatzeko eskumena duten organismoei.
b)Ondare Historikoaren artapen arloan nolabaiteko zerikusia duten erakunde edo elkarte publiko nahiz pribatuei.
c)Ikerlariei, eskaera arrazoitua aurrez eginda.
d)Jendeari oro har, eraikinak duen balio bereziagatik gomendagarria denean eta ordutegi jakin baten arabera, eraikinaren erabilerarekin bateragarria izanik, beti ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiak egoki ikusten baldin badu, obraren kanpoaldean Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak emandako kartela ezarri eta lanak amaitu bitartean bertan edukiko da. Diru laguntzaren hartzaileak izango du obrak egiten diren bitartean kartel hori zaintzeko ardura eta, behin amaitzen direnean, Aldundiari itzultzeko ardura.
Laguntza jasotzen duen ondasun higiezinaren jabetza besterendu nahi izanez gero, onuradunak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari eskuratzailearen nortasuna eta besterentzeko eragiketaren gainerako alderdiak jakinarazi beharko dizkio. Halaber, diru laguntza jasotzen duen ondasunaren edozein eskualdaketa, ordainpekoa edo doanezkoa izan, oinarri hauetan ezarritako beharkizunak betetzeko baldintzarekin egin beharko du.
8.Jarraipena.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuak diru laguntza jaso duten lanen nahiz eragiketen jarraipena egingo du, aholkularitza teknikoa eskainiko du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendutako edo lagundutako proiektuaren arabera egiten direla bermatuko du.
Hasierako proiektuan aldaketak egin ahal izateko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren baimena beharko da. Beharkizun hori ez betetzeak diru laguntza etetea edo amaitutzat jotzea ekar lezake.
9.Diru laguntzaren muga.
Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoa ez da inoiz izango, bakarka edota beste herri administrazioen edo erakunde publiko nahiz pribatuen diru laguntzekin batera, esku hartzearen edo lanaren kostua gainditzeko adinakoa.
10.Araututakoa ez betetzea.
Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:
a)Oinarri hauetan edo laguntza emateko ebazpenean ezarritako epeak betetzen ez dituztenean.
b)Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.
c)Diru laguntza berez beharkizunak bete gabe eskuratu dutenean.
d)Diru laguntza emandako xedea betetzen ez dutenean.
Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, egindako esku hartzearen edo lanaren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.
Onuradunek itzuli beharreko diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.
11.Aldaketa.
Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, diru laguntza horiekin batera estatuko nahiz estatutik kanpoko beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.
12.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioaz, aplikazioaz eta ondorioez sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak ebatziko du.
13.Aurrekontua, programa eta kontusaila.
Deialdi honetarako hasiera batean xedatutako kopuruak, aurrekontuetan erabilgarri diren zenbatekoen arabera aldatu ahal izango dira, kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera, eta jarraian aipatzen diren aurrekontu sailei egotziko zaizkie:
Kontusaila Zenbatekoa pta. Zenbatekoa euro
0712.140.761.01.01.00 20.000.000 120.202,42
0712.140.780.00.00.00 60.000.000 360.607,26
0712.140.781.00.00.00 231.829.000 1.393.320,35
II ERANSKINA
Museoetarako 2000ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
1.Xedea.
Oinarri hauen xedea da 2000an Gipuzkoako lurralde eremuko eta jabetza publiko nahiz pribatuko museoetarako diru laguntzak emateko lehiaketa irekirako deia egitea, museo horien eginkizunak garatzera bideratutako dinamizazio, kudeaketa eta egokipen jarduerak sustatzeko asmoz. Halako jardueratzat hartuko dira tokian tokiko edo orotariko historiaren berri emateko elementuak edo gaiak erosteko, artatzeko, erakusteko, ikertzeko eta zabaltzeko lanak edo eragiketak.
2.Eremua.
Gipuzkoako lurralde historikoan kokatutako museoetako urteko kudeaketa programa garatzeak ekartzen dituen gastuak konpentsatzeko izango dira diru laguntzak. Halako museotzat joko dira: Gizartearen zerbitzuan dauden eta gizartearen garapena lantzen ari diren erakunde iraunkorrak, jendearentzat irekiak direnak eta gizakiaren eta ingurunearen lekukoak ikertzen, eskuratzen, artatzen, jakinarazten eta erakusten dituztenak azterketa, heziketa eta gozamen helburuekin.
3.Eskatzaileak.
Oinarri hauetan xedatutako diru laguntzak eskatzeko aukera 1. oinarrian zehaztutako museoen jabe edo haien gainean eskubide errealen bat duten pertsona edo erakunde publiko nahiz pribatuek edukiko dute.
3.1.Eskaerak aurkeztea.
Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura:
a)Ereduaren araberako eskaera orria behar bezala beterik, non deialdia arautzen duten baldintza guztiak onartuko dituzten.
b)Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (Nortasun Agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak eta abar).
c)Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.
d)Diruetxe edo aurrezkietxe batek emandako agiria, eskatzailearen kontu korronte baten titularitatea egiaztatzen duena.
e)2000. urterako jarduera proiektua: Artapen, ikerketa edo zabalkunde programa orokorrak, eta urtean zehar egiteko asmo den kultur jarduera bereziak.
f)Jardueren aurrekontua eta aurreikusitako dirusarrerak.
Baldin galdatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan xedatzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo egin ziren adierazita, beti ere horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2000ko apirilaren 7an amaituko da.
Eskaerak Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko bulegoetan eskura daitezkeen ereduetan egin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulegoetan edota Aldundiak beste herri erakundeekin itunduta dituenetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide erabiltzea eragotzi gabe.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela ikusten denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzan eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaera bertan behera uzten duela iritziko zaio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan jasotakoaren arabera hartutako ebazpenaren bitartez.
3.2.Eskatzaileak bere gain hartzen dituen konpromisuak.
Eskatzaileek, diru laguntza eskatzeko unean, eta onartzen zaien kasuetarako, beharkizun hauek betetzeko konpromisua hartuko dute:
Proiektua zuzen egiteko legeak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzea eta haiei lotutako erantzukizun guztiak beren gain hartzea.
Diru laguntzaren zenbatekoa berariaz emandako proiektuko lanak egiteko erabiltzea.
Artapen, berreskurapen, erosketa eta zabalkunde lanak beren gain hartzea, museo guztiei lotutako eginkizunak direnez.
4.Diru laguntzak.
Diru laguntzak fondo galdura emango dira, museoak dituen eginkizun berariazkoak betetzeko urtero ezartzen den kudeaketa programa garatzeak ekarriko dituen gastuak konpentsatzen laguntzeko onuradunari.
Fondo galdurako diru laguntza horien gehieneko muga hau izango da:
Udalak, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta gainerako pertsona juridikoak: Kultur ekintzen aurrekontuaren %50 (ikerketa, zabalkundea, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, jarduera didaktikoak, dokumentazioa, bildumen katalogazioa eta zaharberritzea eta honelakoena).
Pertsona fisikoak: Museoko gastuen aurrekontuko %75.
Aurkeztutako proiektuaren barruko jarduera zehatz batzuk bakarrik egiteko eman ahal izango dira diru laguntza hauek.
5.Balorazioa eta diru laguntza ematea.
Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuko burua eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko museoetako teknikari bat. Epaimahai horrek egoki irizten badio, agiri osagarri gehiago aurkez ditzatela galdegin diezaieke eskatzaileei.
Balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan diru laguntza emateko:
a)2000ko ekitaldirako jardueren proiektua.
b)Jarduera programak museoa kokatuta dagoen herri nahiz eskualde esparruko kultura aberasten zenbateraino laguntzen duen.
c)Jarduera horietan erakunde eskatzaileak erakutsitako ibilbidea, jarraitasuna, egonkortasuna eta dedikazioa.
d)Gastu eta sarreren aurrekontua.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak, Epaimahaiaren proposamenak entzunez, deialdia ebatziko du eta hutsik uztea ere erabaki dezake. Ebazpenean azalduko da diru laguntzaren zenbatekoa, diruz lagundutako portzentajea eta diru laguntza emateko gainerako baldintzak. Interesatuei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean onartutako diru laguntzen laburpena argitaratuko da, onuradunen izenak eta emandako zenbatekoak jasota.
Aurkeztutako eskaera guztiak berariaz ebazteko organo eskudunak duen obligazioa eragotzi gabe, ebazteko eta jakinarazteko epea amaitu eta organo eskudunak erabakia hartu ez badu, eskaera ezetsitzat joko da administrazio isiltasunez, arestian aipatutako Legearen 44. artikuluaren arabera.
6.Diru laguntza ordaintzea.
Diru laguntza, beti ere aldez aurretik dagozkion tramite administratiboak betetzen badira, bi zatitan ordainduko da:
Zenbateko osoaren %60 diru laguntza ematen den unean, aurrerakin gisa;
Gainerako %40a deialdi honetako 7. oinarrian zehaztuko diren agiriak aurkeztutakoan.
7.Onuradunen betebeharrak.
Diru laguntzen hartzaile direnek diru laguntzaren bigarren ordainaldia eskatu beharko dute, segidan azaltzen diren agiri guztiekin batera:
a)Betetako programa edo jarduerari buruzko oroitidazki zehatza.
b)Izandako gastu eta sarreren balantze orokorra.
c)Emandako diru laguntzaren %30 gainditzen duen gastuen ordainagiri originalak; hauek egiaztatu eta zigilatu ondoren aurkezleari itzuliko zaizkio. Ordainagiri horien zerrenda hurrenkeraduna ere aurkeztuko dute.
d)Egindako lana egiazta dezaketen agiri grafikoak, argazkiak edo ikus-entzunezkoak (kartelak, liburuxkak, prentsako aipamenak eta abar).
Aurreko ataletan adierazitako dokumentazioa aurkezteko epea 2001ko martxoaren 1ean amaituko da.
Aurrerakoez gain, onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
a)Museo sarrerari buruzko betebeharrak:
Museoen jabeak edo titularrak behartuta daude bertan sartzeko aukera ematera, Euskal Kultur Ondareari buruzko Legeak 24. artikuluan ezarritako baldintzetan, honako hauei:
A)Ondare Historiko-Artistikoa zaindu eta artatzeko eskumena duten organismoei.
B)Ondare horren artapen arloan nolabaiteko zerikusia duten erakunde edo elkarte publiko nahiz pribatuei.
C)Ikerlariei, eskaera arrazoitua aurrez eginda.
D)Jendeari oro har, ordutegi jakin baten arabera.
b)Publizitateari buruzko betebeharrak:
Diru laguntza ematen zaien jarduerei buruz egingo den publizitatean Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren lankidetza agertu beharko da.
8.Diru laguntzaren muga.
Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoak ezin izango dira ez bakarka, ez estatuko edo estatutik kanpoko beste herri administrazioen edo erakunde publiko nahiz pribatuen diru laguntzekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino handiagokoak izan.
9.Araututakoa ez betetzea.
Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:
a)Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.
b)Diru laguntza eskuratzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituztenean.
c)Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.
Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, burututako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.
Onuradunek itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.
10.Aldaketa.
Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio horiekin batera estatuko nahiz estatutik kanpoko beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emandako ebazpena aldatzea ekar lezake.
11.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioaz, aplikazioaz eta ondorioez sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak ebatziko du.
12.Aurrekontua, programa eta kontusaila.
Deialdi honetarako hasiera batean xedatutako kopuruak, aurrekontuetan erabilgarri diren zenbatekoen arabera aldatu ahal izango dira, kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera, eta jarraian aipatzen diren aurrekontu sailei egotziko zaizkie:
Kontusaila Zenbatekoa pta. Zenbatekoa euro
0712.150.461.01.01.00 9.000.000 54.091,09
0712.150.470.00.00.00 342.500 2.058,47
0712.150.480.00.01.00 2.010.000 12.030,34
0712.150.481.00.02.00 5.000.000 30.050,61
III ERANSKINA
Gipuzkoako lurraldean arkeologi ikerketak egiteko 2000ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
1.Xedea.
Deialdi honen xedea da arkeologiaren metodologia aplikatu beharra daukaten Gipuzkoako kultur ondarearen ikerketa, artapen, sendotze edo birgaiketa lanetarako xedatutako diru laguntzak jasotzeko baldintzak lehiaketa irekiaren bidez arautzea.
2.Eremua.
Diru laguntza hauek arkeologiaren metodologia ezinbesteko azterbide duen kultur ondareari buruzko jarduerak gauzatzearen ondorioz horien egileei sortutako gastuak konpentsatzera daude zuzenduak.
Diruz lagundu nahi diren jarduerak gauzatu aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimena eskuratu behar da, lurra atera gabe eginda arkeologi prospekziorako izan ezik, horretarako nahikoa baita horren berri ematea. Beraz,, beharrezko baimena eskuratu ez duena ezin bilduko da diru laguntza deialdi honetara.
3.Eskatzaileak.
Oinarri hauetan ezarritako diru laguntzak eskatzeko aukera Gipuzkoako Arkeologi Ondarearekin zerikusirik duten lanak edo ikerlanak egiten dituzten pertsona nahiz erakunde publiko edo pribatuek edukiko dute.
4.Eskaerak aurkeztea.
Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura:
a)Ereduaren araberako eskaera orria behar bezala beterik.
b)Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (Nortasun Agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak eta abar).
c)Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten aurtengo ziurtagiriak; baldintza hau ez dute bete beharrik arkeologi ikerketarako laguntza poltsak eskatzen dituzten pertsona fisikoek.
d)Diruetxe edo aurrezkietxe batek emandako agiria, eskatzailearen kontu korronte baten titularitatea egiaztatzen duena.ziurtatuko duen agiria, diruetxe batek emana.
e)Eskua hartze edo ikerlanetarako, diruz laguntzea eskatzen den urteko jarduera programaren azalpen zehatza edo proiektuaren definizioa:
—Proiektuko zuzendariaren edo zuzendarien curriculum vitae.
—Aztarnategiaren kokalekua eta egun egoeraren azalpena.
—Aurreikusten den esku hartzearen azalpena, eragingunea, hedadura, sakonera eta abar zehaztuta.
—Esku hartuko den tokiaren edo gaiaren azalpen zehatza: Egoera eta inguruabarrak, problematika historikoa, lan hipotesiak eta abar.
—Indusketaren metodologia, erregistro estratigrafikoak eta materialenak.
—Lur jabearen baimena.
—Proiektua garatzeko egutegia.
—Aztarnategiak duen interesari buruz egokia ikusten den informazio osagarria.
f)Urte anitzeko ikerketa programetako bigarren edo ondorengo esku hartzeak direnean:
—Aurreko lanen emaitzen balorazioa.
—Kanpaina berriaren xedea.
—Hasierako proiektuan egindako aldaketak: Esku hartutako eremua, programa, ikertaldea, metodologia eta abar aldatu badira.
—Dokumentazio grafikoa eta fotografikoa.
—Lur jabearen baimena.
—Proiektua garatzeko egutegia.
g)Sarrera eta gastuen aurrekontua.
Baldin galdatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan xedatzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo egin ziren adierazita, beti ere horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Tartean obra prozesuren batean oinarriturik ez dauden ikerketa edo azterlanetarako diru laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2000ko apirilaren 7an amaituko da.
Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulegoetan edota Aldundiak beste herri erakundeekin itunduta dituenetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide erabiltzea eragotzi gabe.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela ikusten denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzan eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaera bertan behera uzten duela iritziko zaio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan jasotakoaren arabera hartutako ebazpenaren bitartez.
5.Diru laguntzak.
Diru laguntzak fondo galdura emango dira, arkeologi azterketak, proiektuak eta eragiketak egiterakoan eta arkeologi ondasunak artatzeko, dokumentatzeko edo aztertzeko helburuaz egindako jardueretan sortutako gastuak konpentsatzen laguntzeko.
Fondo galdurako diru laguntzaren zenbatekoa ez da arkeologi eragiketen ondorioz sortutako gastuen %50 baino handiagokoa izango.
6.Balorazioa eta diru laguntza ematea.
Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuko burua eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko arkeologiako teknikari bat. Epaimahai horrek egoki irizten badio, agiri osagarri gehiago aurkez ditzatela galdegin diezaieke eskatzaileei.
Balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan diru laguntza emateko eta zenbatekoa zehazteko:
a)Lehentasuna emango zaie kalifikatutako edo inbentariatutako arkeologiguneetan egingo diren lanei.
b)Proposatzen diren eragiketen handia.
c)Arkeologia edo paleontologia intereseko aztarnak daudela jakina den edo uste den guneak izatea.
d)Euskal kultur ondareari bereziki dagozkion baloreak dituzten ustegabeko aurkikuntzak izatea.
e)Esku hartzeko gastu eta sarreren aurrekontua.
f)Egin nahi dituen lanen antzekoetan eskatzaileak lehendik duen esperientzia eta egin duen ibilbidea.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak, Epaimahaiaren proposamenak entzunez, deialdia ebatziko du eta hutsik uztea ere erabaki dezake. Ebazpenean azalduko da diru laguntzaren zenbatekoa, lanen irismena eta diru laguntza emateko gainerako baldintzak. Interesatuei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean onartutako diru laguntzen laburpena argitaratuko da, onuradunen izenak eta emandako zenbatekoak jasota.
Aurkeztutako eskaera guztiak berariaz ebazteko organo eskudunak duen obligazioa eragotzi gabe, ebazteko eta jakinarazteko epea amaitu eta organo eskudunak erabakia hartu ez badu, eskaera ezetsitzat joko da administrazio isiltasunez, arestian aipatutako Legearen 44. artikuluaren arabera.
7.Diru laguntza ordaintzea.
Diru laguntza, behar bezala zuritutako eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak bere irizpidez baloratutako salbuespenetan izan ezik, era honetan ordainduko da:
Zenbateko osoaren %60 diru laguntza ematen den unean eta behar diren administrazio eginbideak burutu ondoren, aurrerakin gisa.
Gainerako %40a deialdi honetako 8. oinarrian zehazten diren agiriak aurkeztutakoan.
8.Hartzaileen betebeharrak.
8.1.Aurkeztu beharreko agiriei buruzko betebeharrak:
Diru laguntza hauen hartzaileek segidan zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte:
a)Aurrera eramandako ikerketa programa edo lanei buruzko oroitidazki zehatza eta, esku hartze arkeologikorik badago, horren oroitidazkia.
b)Sarrera eta gastuen balantze orokorra.
c)Eragiketaren zenbatekoaren adinako jatorrizko fakturak, egiaztatu ondoren eskatzaileari itzuliko zaizkionak.
Aurreko puntuetan adierazitako agiriak aurkezteko epea 2001. urteko martxoaren 1ean amaituko da.
8.2.Beste betebehar batzuk:
—Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari jakinaraztea edozein administrazio edo erakunde publikoren eskutik xede horretarako diru laguntzarik eskuratu duten.
—Administrazioak eskatzen dizkion argibide guztiak emateko betebeharra.
—Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari jakinaraztea diruz lagundutako programaren hasiera eta bukaera.
9.Diru laguntzaren muga.
Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoa ez da inoiz izango, bakarka edota beste herri administrazioen edo estatuko nahiz estatutik kanpoko beste erakunde publiko nahiz pribatuen diru laguntzekin batera, esku hartzearen edo lanaren kostua gainditzeko adinakoa.
10.Araututakoa ez betetzea.
Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:
a)Eskatutakoak zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.
b)Baldintza bete gabe diru laguntza eskuratu dutenean.
c)Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.
d)Jardueraren oroitidazkia eta emaitzak deialdi honetan ezarritako epearen barruan aurkezten ez dituztenean.
Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, burututako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.
Onuradunek itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.
11.Aldaketa.
Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio horiekin batera estatuko nahiz estatutik kanpoko beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emandako ebazpena aldatzea ekar lezake.
12.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioaz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak ebatziko du.
13. Aurrekontua, programa eta kontusaila.
Deialdi honetarako hasiera batean xedatutako kopuruak, aurrekontuetan erabilgarri diren zenbatekoen arabera aldatu ahal izango dira, kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera, eta jarraian aipatzen diren aurrekontu sailei egotziko zaizkie:
Kontusaila Zenbatekoa pta. Zenbatekoa euro
0712.140.461.01.00.00 800.000 4.808,10
0712.140.480.00.02.00 3.900.000 23.439,47
0712.140.481.00.01.00 11.800.000 70.919,43
IV ERANSKINA
Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko 2000ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.
1.Xedea.
Deialdi honen xedea da Gipuzkoako Agiri Ondarea osatzen duten agiriak, historia, zientzia eta kulturaren aldetik duten garrantzia kontuan hartuta, zaharberritzeko 2000rako xedatutako diru laguntzak eskuratzeko baldintzak lehiaketa irekiaren bidez arautzea.
Diru laguntza hauen bidez zaharberritu beharreko agiriak uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultur Ondareari buruzkoak 56., 57. eta 58. artikuluetan aipatutakoak dira, alegia, gutxienez 50 urteko aintzinatasuna duten artxiboko agiriak, artxiboko fondoak eta artxiboko bildumak, historian zehar Gipuzkoan eskuduntzak, eginkizunak edo jarduerak garatu dituzten administrazioek, erakundeek edo norbanakoek ekoiztuak edo jasoak, beti ere agiri horiek gaur egun lurralde historiko honetan kokatuta baldin badaude.
2.Onuradunak.
Oinarri hauek araututako diru laguntzak eskatzeko aukera 1. oinarrian zehaztutako ondasunen titularrak diren edo haien gainean eskubide errealen bat duten pertsona fisiko edo pertsona juridiko publiko nahiz pribatuek izango dute.
3.Eskaerak aurkezteko epea.
Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura:
a)Ereduaren araberako eskaera orria behar bezala beterik.
b)Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria.
c)Zaharberritu beharreko agirien jabetza eskubidearen titularitatea edo haien gainean eskubide errealen bat dutela egiaztatzen duten agiriak. Eskubide erreal horiek agirien zaharberritze lanetan aritzeko aukera eman behar diote.
d)Zaharberritu nahi diren agiriei buruzko argibideak: Informazio historikoa, haiei buruzko argitarapenak eta hautapen hori egiteko arrazoiak.
e)Eskaera egindako agirien artatze egoera zehazki erakusten duen argazki kopia.
f)Agirien jabeak bere esku dauzkan ingurumen eta instalazio baldintzei buruzko argibideak, agiriak dauden lekuari dagokionez.
g)Agiriek dituzten kalteak azalduko dituen txostena, eta proposatutako zaharberritze lanaren azalpen zehatza.
h)Diru laguntzaren xede den zaharberritze lanerako gastu eta sarreren aurrekontua.
i)Diruetxe edo aurrezkietxe batek emandako agiria, eskatzailearen kontu korronte baten titularitatea egiaztatzen duena.
j)Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzak aurtengo urteari buruz emanak.
Baldin galdatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan xedatzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo egin ziren adierazita, beti ere horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela ikusten denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzan eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaera bertan behera uzten duela iritziko zaio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan jasotakoaren arabera hartutako ebazpenaren bitartez.
Diru laguntza deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2000ko apirilaren 7an amaituko da.
Eskaerak aurkeztu beharreko ereduak Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko bulegoetan eskura daitezke, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulegoetan edota Aldundiak beste herri erakundeekin itunduta dituenetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide erabiltzea eragotzi gabe.
4.Ebaluazioa eta diru laguntza ematea.
Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuko burua, eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat. Ondorenean, Epaimahaiak ebazpen proposamenak emango ditu eskaerei buruz eta organo eskudunari aurkeztuko dizkio, ebazpena eman dezan, deialdia betegabetzat jotzeko aukera izanik. Ebazpenean azalduko da diru laguntzaren zenbatekoa eta diru laguntza emateko gainerako baldintzak. Interesaturikoei eskaeraren espedienteari buruzko ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean onartutako eskaeren laburpena argitaratiuko da, laguntza hartzaileen izenak eta emandako zenbatekoak jasota.
Diru laguntzak fondo galdura emango dira eta agiriak zeharberritzeak ekarritako gastuak konpentsatzeko izango dira. Diru laguntza ez da zaharberritze gastuen % 60 baino handiagokoa izango.
Aurkeztutako eskaera guztiak berariaz ebazteko organo eskudunak duen obligazioa eragotzi gabe, ebazteko eta jakinarazteko epea amaitu eta organo eskudunak erabakia hartu ez badu, eskaera ezetsitzat joko da administrazio isiltasunez, arestian aipatutako Legearen 44. artikuluaren arabera.
Diru laguntza emateko eta zenbatekoa erabakitzeko ondorengo alderdiak baloratuko dira:
a)Zaharberritu beharreko agiriak artxiboko fondo baten barrukoak izatea.
b)Zaharberritu nahi diren agiriak historia, zientzia eta kulturaren aldetik garrantzizkoak izatea.
c)Zaharberritzeko asmotan diren agirien artapen egoera.
d)Agirien jabeak bere esku dauzkan ingurumen eta instalazio baldintzei buruzko argibideak, agiriak dauden lekuari dagokionez.
e)Proposatzen den lan mota eta horrek ematen duen bermea.
f)Gastu eta sarreren aurrekontua.
g)Zaharberritu nahi diren agirien zabalkundea bermatuko duen agirizainik edo pertsona arduradunik izatea.
5.Diru laguntza ordaintzea.
Diru laguntza, beti ere aldez aurretik dagozkion tramite administratiboak egitenbadira, deialdi honetako 6. oinarrian eskatutako agiriak aurkeztu ondoren ordainduko zaio onuradunari.
Agiri horiek aurkezteko epea 2000ko azaroaren 16an amaituko da, diru laguntza emateko ebazpenean beste eperik xedatzen ez bada.
6.Hartzaileen betebeharrak.
Diru laguntza hauen hartzaileek betebehar hauek izango dituzte:
a)Diru laguntza ordaintzeko eskaera aurkeztea, zaharberrikuntza lanak amaitu ondoren.
b)Diru laguntzaren zenbatekoa xedatutako lanak egiteko erabiltzea.
c)Zeharberritze tratamenduak egiten diren bitartean gerta litekeen edozein ustekabe interesgarriren berri Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari ematea.
d)Zaharberrikuntza lanaren zenbatekoaren adinako jatorrizko fakturak aurkeztea, egiaztatu ondoren onuradunari itzuliko zaizkionak.
e)Diru laguntza ematen denetik aurrera Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari jakinaraztea zaharberritutako agirien jabetzari edo tituluei buruz egindako aldaketa oro. Ez da inoiz diru laguntzarik emango gerora saldu edo besterendu nahi diren agirien balioa handitzeko.
f)Zaharberritutako agiriak artatu eta zaintzeko lanak bere gain hartzea.
h)Zaharberritutako agirien kopia bat euskarri fotografikoan Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari ematea, eta gainera zaharberritze teknikariek egingo duten txostenaren kopia bat, non zaharberritze prozesuak izan dituen aldiak eta gertaerak jasoko diren.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuak diru laguntza jaso duten lanen jarraipena egingo du eta baimendutako edo lagundutako proiektuaren arabera egiten direla bermatuko du.
Aurrekoez gain, onuradunek Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari jakinarazi beharko diote edozein administrazio edo erakunde publikoren eskutik xede horretarako diru laguntzarik eskuratu duten, eta administrazioak eskatzen dien bestelako argibideak eman beharko dituzte.
7.Publizitatea.
Lagundutako lanei buruz diru laguntza eman ondoren egingo den publizitate guztian Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren laguntza agertu beharko da.
8.Diru laguntzaren muga.
Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoa ez da inoiz izango, bakarka edota beste herri administrazioen edo erakunde publiko nahiz pribatuen diru laguntzekin batera, esku hartzearen edo lanaren kostua gainditzeko adinakoa.
9.Araututakoa ez betetzea.
Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:
a)Eskatutakoak zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.
b)Diru laguntza berez baldintzak bete gabe eskuratzen dutenean.
c)Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.
Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, egindako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.
Onuradunek itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.
10.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioaz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak ebatziko du.
11.Aldaketa.
Hasierako proiektuari aldaketak egiteko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren baimena beharko da. Agindu hori ez betetzeak berarekin ekar dezake diru laguntza etetea edota bestelako edozein ebazpen hartzea.
Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio horiekin batera estatuko nahiz estatutik kanpoko beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emandako ebazpena aldatzea ekar lezake.
12.Aurrekontua, programa eta kontusaila.
Deialdi honetarako hasiera batean xedatutako kopuruak, aurrekontuetan erabilgarri diren zenbatekoen arabera aldatu ahal izango dira, kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera, eta jarraian aipatzen diren aurrekontu sailei egotziko zaizkie:
Kontusaila Zenbatekoa pta. Zenbatekoa euro
0712.150.761.01.01.00 5.380.000 32.334,45
0712.150.780.00.00.00 370.000 2.223,74
0712.150.781.00.01.00 500.000 3.005,06
V ERANSKINA
Organoak zaharberritzeko 2000ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak.
1.Xedea.
Deialdi honen xedea da Gipuzkoako organo ondarea osatzen duten organoak, historia, zientzia eta kulturaren aldetik duten garrantzia kontuan hartuta, zaharberritzeko xedatutako diru laguntzak eskuratzeko baldintzak lehiaketa irekiaren bidez arautzea.
2.Onuradunak.
Oinarri hauetan xedatzen diren diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte aurreko urteetan organoak zaharberritzeko jarduerak egin izan dituzten pertsona eta erakundeek, edota 2000an gisa horretako lanetan hastekotan direnek.
3.Eskaerak eta aurkezteko epea.
Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura:
a)Zaharberritu beharreko organoaren kokapena, eskatzailearen datuak eta eskaeraren xede den ondasunaren gain eskatzaileak duen ardura-kargua ez ezik, deialdia arautzen duten baldintza guztiak onartzen direla bilduko duen eskaera.
b)Eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Kodearen edo Nortasun Agiriaren fotokopia.
c)Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzak aurtengo urteari buruz emanak.
d)Diruetxe edo aurrezkietxe batek emandako agiria, eskatzailearen kontu korronte baten titularitatea egiaztatzen duena.
e)Diru laguntzaren xede den zaharberritze lanerako gastu eta sarreren aurrekontua, organogile ezagun batek egina.
Baldin galdatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan xedatzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo egin ziren adierazita, beti ere horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Diru laguntza deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2000ko apirilaren 7an amaituko da.
Eskaerak Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko bulegoetan eskura daitezkeen ereduetan egin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulegoetan edota Aldundiak beste herri erakundeekin itunduta dituenetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide erabiltzea eragotzi gabe.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela ikusten denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzan eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaera bertan behera uzten duela iritziko zaio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauenak eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan jasotakoaren arabera hartutako ebazpenaren bitartez.
4.Ebaluazioa eta diru laguntza ematea.
Eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen Epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuko burua, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat, eta Donostiako Gotzaitegiko Organo eta Armonioak Artatzeko eta Zaharberritzeko Elizbarrutiko Batzordeko kide bat. Ondorenean, Epaimahaiak ebazpen proposamenak emango ditu eskaerei buruz eta organo eskudunari aurkeztuko dizkio, ebazpena eman dezan.
Diru laguntza emateko alderdi hauek baloratuko dira:
a)Organoak historia, arte, ondare eta musikari dagokionez duen interesa.
b)Organoaren kokapena, hurbilerraztasuna eta elizaren baldintzak.
Diru laguntza gehienez ere onartutako aurrekontuaren %70 izango da. Hala ere, salbuespen gisa eta organoak 3.000 biztanlez beheragoko herrietan daudenean, adierazitako ehunekoa gainditu ahal izango da, bai eta aurrekontu osoa hornitu ere.
Ebapena baiezkoa bada, diru laguntaren zenbatekoa, ordaintzeko era eta diruz lagundutako pertsona edo entitateak bete baharreko baldintzak zehaztuko dira, oinarriok ezarritakoaren arabera.
Aurkeztutako eskaera guztiak berariaz ebazteko organo eskudunak duen obligazioa eragotzi gabe, ebazteko eta jakinarazteko epea amaitu eta organo eskudunak erabakia hartu ez badu, eskaera ezetsitzat joko da administrazio isiltasunez, arestian aipatutako Legearen 44. artikuluaren arabera.
5.Diru laguntza ordaintzea.
Diru laguntza, beti ere aldez aurretik dagozkion tramite administratiboak egiten badira, bi zatitan ordainduko da:
Zenbateko osoaren %60 diru laguntza ematen den unean, aurrerakin gisa.
Gainerako %40 deialdi honetako 6. oinarrian zehaztuko diren agiriak aurkeztutakoan.
Diru laguntza emateko organo eskudunak, salbuespen gisa, beste ordainketa erregimen bat ezarri ahal izango du, beti ere behar bezala zuritutako arrazoirik badago.
6.Hartzaileen betebeharrak.
Diru laguntza hauen hartzaileek agiri hauek aurkeztu behar izango dituzte:
a)Diru laguntzaren zenbatekoaren adinako jatorrizko fakturak aurkeztea, egiaztatu ondoren onuradunari itzuliko zaizkionak.
b)Egindako lanaren egokitasunari buruz Organo eta Armonioak Artatzeko eta Zaharberritzeko Elizbarrutiko Batzordeak luzatutako aldeko txostena.
c)Organoaren mantenimendurako, organogile aditu eta ezagunenn batekin egindako kontratuaren kopia originala. Kontratuak gutxienez urtebeteko epealdia hartu beharko du eta egoki berritua beharko da.
7.Diru laguntzaren muga.
Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoa ez da inoiz izango, bakarka edota beste herri administrazioen edo estatuko nahiz estautik kanpoko erakunde publiko edo pribatuen diru laguntzekin batera, esku hartzearen edo lanaren kostua gainditzeko adinakoa.
8.Araututakoa ez betetzea.
Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:
a)Eskatutakoak zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.
b)Diru laguntza berez baldintzak bete gabe eskuratu dutenean.
c)Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.
Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, burututako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.
Onuradunek itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.
9.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioaz, aplikazioaz edo ondorioez sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak ebatziko du.
10.Aurrekontua, programa eta kontusaila.
Deialdi honetarako hasiera batean xedatutako zenbatekoa 5.000.000 pezetakoa (30.050,61 euro) da eta 0911.030.781. 00.00.00 aurrekontu sailaren kargurakoa izango da. Zenbateko hori, ordea, aurrekontuetan erabilgarri diren zenbatekoen arabera aldatu ahal izango dira, kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera.