| 50. zenbakia | Data 2000-03-14 | 3821 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Otsailaren 28ko 7/2000 FORU DEKRETUA, kultur jardueretarako diru laguntzak ematea arautzen duten oinarriak onartzen dituena.
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 1999ko aurrekontua, 2000. Urterako aurtengo urtarrilaren 14ko 1/2000 Foru Dekretuaren bidez luzatu dena, onesten duen abenduaren 21eko 7/1998 Foru Arauak, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari dagozkion gastu kredituen artean kultura sustatzeko helburua duten irabazi asmorik gabeko elkarteek nahiz unibertsitateek 2000. urtean zehar burutuko dituzten kultur programa edo jardueretarako diru laguntzak ematera xedatutako aurrekontu sail batzuk aurreikusten ditu.
Diru laguntzak eta subentzioak emateko prozeduran aplika daitekeen eraentza orokorra arautzen duen apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretuaren 7.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, bidezkoa da lehiakortasun, publizitate eta objetibotasun printzipioetan oinarrituta, diru laguntzak eta gainerako subentzioak emateko arau erregulatzaileak bilduko dituen foru dekretua onestea.
Horren indarrez, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, data bereko bilkuran Diputatuen Kontseiluak erabaki ondoren,
XEDATU DUT
Lehen artikulua.
Kultura sustatzeko proiektuak eta jarduerak 2000. urtean zehar burutzeko Gipuzkoan kokatutako irabazi xederik gabeko elkarte juridiko pribatuei nahiz unibertsitateei diru laguntzak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak onartzen dira.
Bigarren artikulua.
Hasiera batean deialdi honetara xedatutako kontusailen zenbatekoak, eranskineko 14. Oinarrian zehazten direnak, gehitu ahal izango dira, beti ere aurrekontuaren eskuragarritasunen arabera eta Diputatuen Kontseiluaren erabakiz edo Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren foru agindu bidez, berari esleitutako eskumenen barruan eta emandako ahalmenen arabera.
Hirugarren artikulua.
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuari ahalmena ematen zaio, Foru Dekretu hau garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen xedapen guztiak eman ditzan.
Amaierako xedapena.
Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean eta deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, data horretatik aurrera, azaroaren 26ko 30/1992 legeko 42.5 artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe.
Donostia, 2000ko otsailaren 28a.
Diputatu Nagusia,
Roman Sudupe Olaizola.
Kultura, Euskara, Gazteria
eta Kirol Departamentuko
Foru Diputatua,
Luis M.Ş Bandres Unanue. (2259)
ERANSKINA
2000. ekitaldian kultur proiektu eta jarduerak gauzatzeko Gipuzkoan kokatutako irabazi asmorik gabeko elkarte juridikoei eta unibertsitateei diru laguntzak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak.
1.Xedea.
Deialdi honen helburua da Gipuzkoan kokatutako irabazi asmorik gabeko elkarte juridikoei eta unibertsitateei 2000ko ekitaldian burututako urteko programak nahiz ekintza jakinak garatu eta gauzatzearren eragindako galera ekonomikoei aurre egiteko diru laguntzak eskatu eta emateko baldintzak arautzea. Edozein modutara ere, diru laguntza hauen xedea elkarte horien jarduera arruntak nahiz ezohiko ekintzak izango dira.
Deialdi honen izaerak berak agintzen duenez, kanpo gelditzen dira inbertsio gastua dakarten jarduerak, besteak beste ekipamenduak edo material suntsigaitza erostea eta lokalak berriztatzea.
2.Onuradunak.
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Gipuzkoan kokatutako irabazi asmorik gabeko elkarte juridiko eta unibertsitateek, baldin eta beren programak, Gipuzkoan eragina badute eta jarduera esparru hauetara biltzen badira:
1.Musika, dantza, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta arte plastikoak sustatu eta hedatzera zuzendutako programak edo jarduerak.
2.Gaur egungo gaiei buruzko jakintza eta gogoeta alorretako ikerketa programak edo jarduerak.
3.Euskal Herriko kultura tradizionala sustatu eta hedatzeko programak edo jarduerak.
4.Irakurketa hedatzeko eta jendeari gerturatzeko nahiz liburutegiak sendotu eta erabiltzeko programak edo jarduerak.
5.Gipuzkoan lekuturiko kultur elkarteek antolatutako gutxiengoen kulturak sustatu eta hedatzeko programak edo jarduerak.
6.Emakumeak kultur munduan murgilaraztea bultzatzen duten programak edo jarduerak.
7.Ondorengo modalitateko unibertsita zabalkuntzako programak burutzen dituzten unibertsitateak.
7.1. Kultur eragin nabarmena duten unibertsitate biltzar edo jardunaldiak antolatzea, Gipuzkoako campusean kokatutako departamentu edo unibertsitate institutuen programei loturik.
7.2. Gizarte edo kultur gaurkotasunari lotutako zabalkundeko kulturaldiak antolatzea.
Diru laguntza jasotzeko aurkeztutako programa edo proiektuek udal eremua gainditu, lurralde proiekzioa izan eta ekonomikoki bideragarriak izan behar dute. Bideragarritasun hori gastu eta sarreren aurrekontu doitua aurkeztu egiaztatu beharko da.
3.Baztertzeak.
Laguntza deialdi honetatik kanpo daude:
—Hizkuntz irakaskuntzako ekintza edo programak.
—Aisialdi, astialdi eta gazteriari zuzendutako programak eta ekintzak.
—Eskola alorreko kultur programak eta ekintzak.
—Eduki soziala duten programak eta ekintzak.
—Produkzio artistikoak sortzeko prozesuak.
—Jai programak.
—Udalen ohiko kultur programazioan sar daitezkeen kultur hedapeneko programak.
—Diru laguntza izenduna xedatua duten programak, edo Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren beste deialdietan egokiago sar daitezkeenak (euskarazko aldizkako argitarapenak, antzerki enpresak, eta abar).
4.Eremua.
Oinarri hauek arautzen dituzten diru laguntzak eska ditzakete Gipuzkoan kokatutako irabazi xederik gabeko elkarte juridikoek, indarrean dagoen legeriaren arabera eratu eta beren erregistro egokietan izena emanda egonik, bigarren oinarrian aditzera emandako programa edo kultur jardueren bat egiteko asmoa baldin badute, beti ere gipuzkoarrentzat interesgarriak izanik. Unibertsitateei dagokienez, diru laguntza eskatu ahal izango dute haien ordezkotasun juridikoa duten organoek, unibertsitatean bertan egitekoak diren programetarako.
Salbuespen gisa eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak hala erabakitzen duenean eta aipatutako jarduera oinarri hauetako 2. oinarriko 1. eta 6. zenbaki bitartean aditzera emandako alorren bati badagokio, Gipuzkoaz kanpo kokatutako elkarteek eskura ditzakete laguntza hauek.
5.Eskabideak aurkezteko epea.
Diru laguntza hauek eskuratu nahi dituzten erakunde edo elkarteek agiri hauek bidali behar dizkiote Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari:
a)Diru laguntzaren eskaera orria, behar bezala beteta.
b)Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erroldan izena emanda daudeneko ziurtagiriaren fotokopia.
c)Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
d)Elkarte eskatzailea Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzean egunean dagoela egiaztatuko duten ziurtagiriak, aurtengo balioz.
e)Elkarte eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen agiria, diruetxe batek emana, aurtengo balioz.
f)Elkarte eskatzailearen estatutuak.
g)Memoria: Partaideak, helburuak, egindako jarduerak, eta abar, beti ere, elkarteak ez badu azken bi urteetan diru laguntzarik jaso.
h)Urteko jarduera programaren azalpen xehea edo diruz laguntzea nahi den proiektuaren definizio xehekatua, egitaraua osatzen duten jarduera guzti-guztien eragin indarraren balorazioa barne.
i)Gastu eta sarreren aurrekontua, ondorengoari jarraituz:
Gastuen aurrekontua:
—Kudeaketa (langileak, idazkaritza, telefonoa, posta, joan-etorriak, dietak).
—Lokalaren gastuak (alokairua, argia, garbitasuna).
—Beste batzuei ordaindu beharrekoak (zerbitzuak, laguntzaileak).
—Materiala erostea (suntsigarria, papera, bestelakoak).
—Finantza gastuak, zergak.
—Sustapena (kartelak, egitarauak, bideoa, iragarkiak).
—Beste batzuk.
Sarreren aurrekontua:
—Jarduerak berak sortutako irabaziak: Salmentak, sarrerak.
—Beste erakundetatik jasotako diru laguntzak.
—Enpresa pribatuetatik jasotako diru laguntzak.
—Bankuko interesak.
—Beste batzuk.
Departamentu honi eskatutako zenbatekoa.
Baldin galdatzen diren agirietako bat administrazio organo jarduleren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. Artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, indarrean badaude eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.
Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.
Eskabideak aurkezteko epea, oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hasi eta 2000ko apirilaren 7an amaituko da.
Eskabideak oinarri hauen eranskinean ageri den ereduan idatzi behar dira, eta gainerako agiri guztiekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.
6.Eskaerak ebaluatu eta laguntzak ematea.
Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira, hala, ezarritako gehieneko diru laguntza errespetatuz eta jarritako irizpideei jarraituz, hautatutako jardueren kalitatea eta bideragarritasuna bermatuko duten onuradun kopuru jakin bat bakarrik hautatuko da. Horretarako, eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Norbere aurrekontu programaren arabera, zuzendari nagusia, zerbitzuko edo ataleko burua, eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat idazkari gisa. Ondorenean, Epaimahaiak ebazpen proposamenak emango ditu eskaerei buruz eta organo eskudunari aurkeztuko dizkio, ebazpena eman dezan.
Diru laguntza eskatzen duten elkarteek puntuazio bat gainditu beharko dute irizpide eta balio indize hauen arabera:
a)Bigarren oinarrian azaldutako helburu edo programekin bat etortzea: 10 puntu bitarte.
b)Aurkeztutako programaren ezaugarriak: 25 puntu bitarte, alderdi hauek kontuan hartuta:
b.1: Aurkeztutako egitasmoak berezkoa duen kultur alorrean egiten duen ekarpena.
b.2: Proposatutakoaren antzeko jarduerak egotea.
b.3: Programaren gizarte proiekzioa; beste elkarte, herritar eta gainerako kultur eragileen inplikazio maila.
b.4: Programak hartzen duen lurralde eremua.
b.5: Programaren ibilbidea eta sustraitzea.
c)Elkarte eskatzailearen ezaugarriak, 20 puntu bitarte, alderdi hauek kontuan hartuta:
c.1: Elkarte eskatzailearen oraindainoko ibilbidea.
c.2: Elkarte eskatzailearen jarraitasuna eta egonkortasuna.
c.3: Antzeko elkarterik ez egotea.
c.4: Elkarte eskatzailearen baitan direnen dedikazioa.
d)Elkartearen finantza baliabideak: Elkartearen baliabide propioek, beste erakunde edo pertsonengandik jasotako laguntzek eta aurkeztutako aurrekontuak elkarren aldean duten proportzioa, 20 puntu bitarte.
e)Programaren egokitasuna ikuskatu eta neurtzeko elkarte eskatzaileak erabilitako adierazleen egokitasuna, 10 puntu bitarte.
f)Euskararen erabilera aurkeztutako programa edo jardueretan, 10 puntu bitarte.
g)Kultur jardueretan emakumeen parte hartzea berariaz sustatzen duten ekintzak edo programak izatea, 5 puntu bitarte.
h)Unibertsitateei dagokienez, aurkeztutako programaren berezitasun edo bakantasuna, 10 puntu bitarte.
Bigarren oinarriko 1-6 bitarteko ataletan sartzen diren elkarteek puntuazioaren erdia edo gehiago lortu beharko dute (hau da, 100 puntuetatik gutxienez 50) eta 7. ataleko unibertsitatek 110 puntuetatik 55 lortu beharko dituzte diru laguntza jaso ahal izateko. Diru laguntzaren zenbatekoa irizpide hauetan oinarrituta kalkulatuko da:
1.Oro har, diru laguntzaren zenbatekoa ez da programa edo jarduera garatzeko aurreikusita dauden gastuen %70 baino handiagoa izango, baina Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak salbuespenak egin ahal izango ditu arrazoi sendo eta frogatuak tartean direnean.
2. Lehiatzailerik gabeko elkarte edo projektu bakanak direnean, hau da, diruz lagun daitekeen gisako beste projekturik ez dagoenean, programa edo projektua gauzatzeko adinako diru laguntza ematea izango da irizpidea, beti ere elkarte eskatzaileak erakutsi beharko duen aurrekontu bideragarritasuneko irizpidea erabiliz, hala aurreikusitako defizita ordaintzeko beste diru emango da. Horretarako, behar den kasuan, beste erakunde batzuk eta departamendu honek egindako ekarpenen arteko oreka kontuan hartuko da, baita aurreko urtetan jarduera bererako emandako diru kopurua ere.
Atal honen barruan sartuko dira:
—Aldian behin egiten diren nazioarteko jaialdi eta lehiaketak.
—Gorporazio izaerako federazio edo gisako elkarteen programak, Gipuzkoa mailako edo zabalagoko eremua baldin badute.
—Behin bakarrik egindako ekintza espezifiko eta bakanak.
—Gipuzkoako esparruan ibilbide sendoa duten kultur erakunde edo elkarte errotuen programak.
—Kultur aldizkari interes eta kalitate handikoak, Gipuzkoako esparruko kultur elkarteek argitaratuak baldin badira.
—Kultur erakundeen dokumentazio zentroak edo liburutegi bereziak sortu edo iraunarazteko programak.
3.Gainerakoetan, hau da, elkarte eskatzaileak edo aurkeztutako porgramak aurreko ataletan sartzen ez baldin badira, aurrekontu sailaren ahalmenaren arabera diru laguntza bat emango da programa osorik gauzatzeko adinakoa ez izan arren, gutxienez Gipuzkoaren kultur garapenerako interesgarritzat jotzen diren oinarrizko jarduerak burutzeko.
Ebazpena aldekoa baldin bada, diru laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko modua, eta diru laguntza jasotzen duen elkarteak bete behar dituen baldintzak konstaraziko dira, baita aurkeztutako programaren barruan diru laguntza emateko modukotzat jotzen diren jarduerak. Ebazpena entitate interesatuei jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean esleipenen laburpena argitaratuko da, laguntza jaso dutenen eta laguntzen zenbatekoa adieraziz.
Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe, ebazpena eman eta jakinarazteko epea amaitu eta organo eskudunak berariaz ebazpena eman ez balu, eskaera ezetsitzat emano da isiltasun administratiboa medio, adierazitako legeko 44. artikuluak xedatutakoa betez.
7.Diru laguntza ordaintzea.
Diru laguntza, beti ere aldez aurretik dagozkion tramite administratiboak burutzen badira, bi zatitan ordainduko da:
—Zenbateko osoaren %60 diru laguntza ematen den unean, aurrerakin gisa.
—Gainerako %40 deialdi honetako 8. oinarrian zehaztuko diren agiriak aurkeztutakoan.
8.Hartzaileen betebeharrak.
Diru laguntzen hartzaile diren elkarteek diru laguntzaren bigarren ordainaldia eskatu beharko dute, segidan azaltzen diren agiri guztiekin batera:
a)Aurrera eramandako jarduerari buruzko txosten zehatza.
b)Izandako gastu eta sarreren balantze orokorra.
c)Emandako diru laguntzaren % 30 gainditzen duen gastuen ordainagiri originalak; hauek egiaztatu eta zigilatu ondoren elkarteari itzuliko zaizkio. Ordainagiri horien zerrenda ordenatua ere aurkeztuko dute.
d)Egindako lana kredita dezaketen agiri grafikoak, argazkiak edo ikus-entzunezkoak (kartelak, liburuxkak, prentsako mozkinak, eta abar).
Aurreko ataletan adierazitako dokumentazioa aurkezteko epea 2001ko martxoaren 1ean amaituko da.
Aurrerakoez gain, onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
—Diru laguntza emateko arrazoia oinarritzen duen jarduera burutzea edo jarrera azaltzea.
—Erakunde emaileak egingo dituen ikuskapen lanetara, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Arauei buruzko Foru Arauak 105. artikuluan agindutako finantzaren kontrol lanetara eta Kontuen Epaitegiko legeek ikusitako lanetara meneratzea.
—Edozein herri administraziok edo erakunde publikok helburu berarekin emandako subentzio edo diru laguntzen berri ematea Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuari.
—Administrazioak eskatzen dion edozein argibide ematea.
9.Publizitatea.
Diru laguntza eman ondoren argitaratzen den material orotan eta jendaurreko agerpen guztietan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuaren babesa agertarazi beharko da. Publizitate hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren irudi korporatiboak ezarritako elementuak baliatuz egin beharko da ezinbestean.
Diru laguntza jaso duen elkartearen kanpoko publizitate eta komunikazio guztiak euskaraz egin beharko dira.
10.Diru laguntzaren muga.
Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoak ezin izango dira, ez jarduerak ematen dituen diru emaitzekin ez bakarka, ez beste herri administrazioen edo erakunde publiko nahiz pribaturen diru laguntzekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino handiagokoak izan.
11.Baldintzak ez betetzea.
11.1. Elkarteek jaso duten diru zenbatekoak itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:
a)Jasotako diru kopurua zuritu beharra ez betetzea.
b)Diru laguntza eskuratzea horretarako behar diren baldintzak bete gabe.
c)Diruz lagundutako jardueraren xedea ez betetzea.
11.2. Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, elkarteak burutu duen jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko du.
11.3. Elkarteek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.
12.Aldaketak.
Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio horiekin batera beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuek emandako subentzio edo diru laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.
13.Interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak argituko du.
14.Aurrekontua, programa eta kontusaila.
Deialdi hau burutzeko hasiera batean xedatutako kopuruak aurrekontu erabileren arabera gehitu eta kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera aldatu ahal izan dira, eta jarraian aipatzen diren aurrekontu sailei egotziko zaizkie:
Kontusaila Zenbatekoa pta. Zenbatekoa euro
0711.110.470.00.06.00 3.000.000 18.030,36
0711.110.481.00.02.00 89.000.000 534.900,77
0711.110.481.00.09.00 2.000.000 12.020,24
|
Eskaera |
Instancia |
|
2000. urteko kultur jardueretarako diru laguntzak |
Subvenciones a actividades culturales ejercicio 2000 |
|
Elkartea / Entidad |
|||||||||||||||||
|
Elkarte eskatzailea Entidad solicitante |
|||||||||||||||||
|
Helbidea Domicilio social |
|||||||||||||||||
|
Posta kodea Código postal |
Herria Municipio |
||||||||||||||||
|
Telefonoa Teléfono |
Telekopia Fax |
||||||||||||||||
|
Identifikazio fiskaleko zenbakia Número de identificación fiscal |
|||||||||||||||||
|
Arduraduna / Responsable |
|||||||||||||||||
|
Arduradunaren izen-deiturak Nombre del responsable |
|||||||||||||||||
|
NA DNI |
Helbidea Domicilio |
||||||||||||||||
|
Posta kodea Código postal |
Herria Municipio |
|
|||||||||||||||
|
Telefonoa Teléfono |
Telekopia Fax |
||||||||||||||||
|
Programa |
|||||||||||||||||
|
Programaren izena Denominación del programa |
|
||||||||||||||||
|
Bankua / Datos bancarios |
|||||||||||||||||
|
Banketxearen izena Entidad bancaria |
|||||||||||||||||
|
Kontu zenbakia (20 zifra) Número de cuenta (20 dígitos) |
|||||||||||||||||
|
Kontuaren jabea Titular de la cuenta |
|||||||||||||||||
|
Hitz ematea |
Compromiso |
||||||||||||||||
|
Azpian izenpetzen duenak, elkartearen ordezkaritza ardura bere gain harturik, hitz ematen du eskaera honen ondorioz diru laguntzarik jasoz gero bertan ezarritako baldintza guzti-guztiak beteko dituela; eta, bestela, hartutako diru laguntzaren zenbatekoa itzuli egingo duela. |
Por la presente, el abajo firmante se compromete, en la calidad en que interviene y en el supuesto de recibir subvención de la convocatoria para la que presenta solicitud, a cumplir las condiciones y requisitos establecidos en la misma, y a reintegrar el importe recibido en caso de incumplimiento. |
||||||||||||||||
|
Gure jakinarazpen idatziak nola jaso nahi dituzu? Modo en que desea recibir nuestras notificaciones |
¦ Postaz ¦ Telekopiaz Por correo Por fax |
||||||||||||||||
|
Lekua eta data Lugar y fecha |
|||||||||||||||||
(arduradunaren sinadura eta elkartearen zigilua)
(firma del responsable y sello de la entidad)