Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

250. zenbakia Data 1999-12-31 19477 orria

3 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

ALDUNDIA - DIPUTATU NAGUSIA
Abenduaren 27ko 4/1999 Foru Araua, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudiari buruzkoa

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

 

Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Araua.

 

 

gipuzkoako diputatu nagusiak

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela "Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga neurriei buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Araua", eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

 

Donostia, 1999ko abenduaren 27a.—Roman Sudupe Olaizola, Diputatu Nagusiak. (12950)

 

hitzaurrea

Zerga neurriei buruzko foru arau honek aldaketak sartzen ditu zerga alorreko hainbat arauditan, eta 1999rako nahiz 2000. urterako eragina dute.

Horrela, aldaketak sartu dira Zergen Foru Arau Orokorrean (I. Kapitulua), zuzeneko zergetan (II. Kapitulua), zeharkako zergetan (III. Kapitulua), udal zergetan (IV. Kapitulua), eta tasa jakin batzuen erregulazioan (V. Kapitulua). Horrez gainera, sortzi xedapen gehigarri sartu dira, horien artean Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Finantza eta Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 26ko 17/1990 Foru Araua aldatzen dutenak, hiru xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta amaierako xedapen bat.

 

 

I. KAPITULUA:Zergen Foru Arau Orokorra aldatzea.

Zergen Foru Arau Orokorrean sartu diren aldaketak 1. artikuluan jasota daude. Zerga zorren ordainketarekin edo, hala dagokionean, kobrantzarekin dute zer ikusirik, eta hauek dira beren helburua: zorrak exekutatzeko garaian Foru Aldundiak duen posizioa hobetzea eta neurri kautelarrak hartzeko prozedura sistematizatzea.

 

II. KAPITULUA:Zuzeneko zergak aldatzea.

 

II. Kapituluak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Ondarearen gaineko Zergan, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan eta Sozietateen gaineko Zergan egindako aldaketak jasotzen ditu.

Foru arauaren 2. artikuluak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauaren zenbait artikulutan sartzen ditu aldaketak, 1999ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak dituztenak eta 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak dituztenak bereiziz.

 

1999ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak dituztenen artean, zenbaitek artikulu jakin batzuen idazkeraren zuzenketa gramatikala egiten dute soil-soilik. Hala gertatzen da, esate baterako, 23., 71., 72. eta 96. artikuluetan, 105. artikuluaren 2. apartatuan eta hirugarren xedapen iragankorraren 3. apartatuan sartutako aldaketekin.

Garrantzi handiagoko aldaketei dagokienez, bereziki aipatu behar da errenta salbuetsien barruan æ9. artikuluaren o) letraæ, nazioarteko gisa laguntza misioetan parte hartzeagatik jasotako aparteko haborokin publikoak sartu direla. Nazioarteko bake misioengatik jasotakoei ematen zaien tratamentu bera ematen zaie horiei.

Era berean, 9. artikuluaren barruan, eta u) letra gehituz, errenta salbuetsi gisa sartu dira zerbitzu publikoen funtzionamenduak pertsonengan eragindako kalte fisiko, psikiko edo moralengatik herri administrazioek ematen dituzten kalteordainak, beti ere martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuak, Herri Administrazioen prozeduren Erregelamendua erantzukizun patrimonialaren gaietan onartzekoak, jasotzen dituen prozeduren arabera ezartzen badira.

 

Errenten esleipena arautzen duen 11. artikuluan 2. apartatua aldatu da. Helburua zera izan da: jarduera ekonomiko bat egiten duen entitatearen bazkide, oinordeko, komunitatekide edo partaideek jasotzen dituzten errentetan "iuris tantum" presuntzioa sartzea entitatean duten partaidetza kapitala jartzera mugatzen denean.

30. artikuluaren barruan ækapital higiezinaren beste etekin batzuk arautzen dira hemenæ, lorategiak, parkeak, igerilekuak eta kirol instalazioak, garajeak eta, oro har, eranskinak edo etxebizitza ez diren bestelako elementuak ohiko etxebizitzaren kontzeptuaren barruan sartu dira, beti ere etxebizitzarekin finka erregistral bakarra eratzen dutenean.

51. artikuluan egozpen tenporalari buruz ezartzen diren irizpideak direla eta, argi uzten da noiz den aplikagarria zergadunak egiten duen aukera zuzeneko zenbatespen erraztuan dauden jarduera ekonomikoen sarrera eta gastuen egozpen tenporala kobrantza eta ordainketen irizpidearen arabera egiteko, eta, hura aplikatzeko gutxieneko epe bat ezartzen da, hiru urtekoa hain zuzen.

77. artikuluan æohiko etxebizitzan inbertitzeagatik egiten den kenkaria arautzen da hemenæ 4., 5. eta 7. apartatuak aldatu dira. Honako hau da aldaketa horien helburua: berrinbertsioa dela-eta 46. artikuluan arautzen diren gehikuntza salbuetsiek kenkaria aplikatzean duten eragina garbi ezartzea eta, aldi berean, ohiko etxebizitza bat pertsona batzuen artean erostean erosle bakoitzak aurretik egin dituen kenkariek nolako eragina izan dezaketen argi uztea. Espreski jasotzen da, orobat, kasu bakoitzean egiten den ahalegin inbertsoreak gutxienez lehenago kenkaridunak izan diren zenbatekoen parekoa izan behar duela.

Abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauan 2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak izateko sartu diren aldaketei dagokienez, modu laburrean esan daiteke aldaketa gehienek inflazioak zerga kuotaren zehaztapenean duen eragina arintzea dutela helburu. Hori lortzeko, tarifa deklaktatu da (68. artikuluaren 1. apartatua), eta murrizpen eta kenkari jakin batzuk gehitu dira (63., 71. eta 72. artikuluak, 73. artikuluaren 1. apartatua, eta 74. artikuluaren 1. eta 3. apartatuak). 100eko 2ko deflaktazioa egin da.

Gainerako aldaketei dagokienez, borondatezko gizarte aurreikuspenerako entitateei, pentsio planei edo gizarte aurreikuspenerako mutualitateei ekarpenak egiteagatik oinarri ezargarria murrizteko mugarekin zer ikusirik duena nabarmendu beharra dago æ8/1998 Foru Arauaren 62. artikuluaren 3. apartatuaæ. Beren adina dela-eta zenbatekoa nahikoa gertatzen ez zaienean, bazkide, mutualista edo partaideentzat erregelamendu bidez muga handiagoak ezartzeko ahalmena sartu da.

Azkenik, 95. artikuluan aitortzeko obligaziotik salbuetsita geratzeko ezartzen diren zenbatekoak aldatu direla aipatu behar da. Banakako tributazioan, urteko lan errenta gordinak 5.000.000 pezetakoak izatetik 3.000.000 pezetakoak izatera pasa dira, eta kapitalaren etekinak eta ondare irabaziak 50.000 pezetatik 250.000 pezetara.

 

Foru arau honen 3. eta 4. artikuluetan Ondarearen gaineko Zergari buruzko abenduaren 27ko 14/1991 Foru Arauan eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 11ko 3/1990 Foru Arauan egindako aldaketak jasotzen dira hurrenez hurren.

Ondarearen gaineko Zergan, tarifa 100eko 2 deflaktatu da, eta minimo salbuetsia portzentaia horretan ere gehitu. Aitortzeko obligazioa dakarten zenbatekoei gehikuntza bera aplikatu zaie.

Ondarearen gaineko Zergan ezarritako helburu berberarekin aldatu dira Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren tarifak. Gainera, 19. artikuluak ahaidetasunagatik ezartzen dituen murrizpenak ere aldatu dira.

5. artikuluak Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauan sartutako aldaketak jasotzen ditu. Honako zatiak izan dira aldatuak: 39. artikuluaren 2. apartatua, eratzen den erreserbaren erabilgarritasuna galarazten duena inbertsio produktiboetarako kenkaria aplikatzen denean, 40. artikuluaren 1. apartatua, errenta aldakorreko baloreak eskuratzean aplikagarria den kenkaria debekatzen duena erosketa horren ondorioz eroslearen eta sozietate partizipatuaren artean lotura egoera bat sortzen denean, eta azkenik, 126. artikulua, aitorpena aurkezteko obligazioari buruzkoa.

 

III. KAPITULUA:Zeharkako zergak aldatzea.

 

III. kapituluak, zeharkako zergei buruz ari denak, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan eta Balio Erantsiaren gaineko Zergan sartutako aldaketak biltzen ditu.

 

Foru arau honen 6. artikuluak abenduaren 30eko 18/1987 Foru Araua aldatzen du, hain zuzen ere, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzkoa.

Aldaketen artean aipatzekoa da 2. artikuluaren 2. apartatuan sartu dena. Aldaketa honek arau orokor gisa esaten du Kode Zibilean ezarritakora jo beharko dela kontratuen baldintza suspentsio edo indargabetzaileen ondorioei dagokienez. Aipagarria da, era berean, 7. artikuluaren 2. zenbakiko a) letran egindako aldaketa, bere gain hartutako zorren ordainez egindako esleipenak likidazioa egin eta zerga ordaindu behar duten ondare eskualdaketen artean sartzen baititu.

18/1987 Foru Arauan sartu diren gainerako aldaketa edo berritasunei dagokienez, modu laburrean esan daiteke zerga pizgarriei buruz hainbat arautan sakabanatuta zegoen erregulazio jakin bat zergaren foru arauan jasotzea izan dutela helburu bakarra.

 

7. artikuluak abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretua, Gipuzkoako zerga araudia Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legera egokitzekoa, aldatu du. Dagoeneko indargabetu edo ordezkatu den araudiari buruzko erreferentziak zuzendu eta eguneratzea izan da horren helburua. Hala gertatzen da, adibidez, azaroaren 22ko 45/1988 Foru Dekretuarekin, Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak jasotzen baitu haren erregulazioa.

IV. KAPITULUA:Udal zergak aldatzea.

 

IV. kapituluaren 8tik 13ra arteko artikuluetan jasotzen diren aldaketek udal zergen arau multzo osoan dute eragina, eta garrantzitsuak dira hala kualitatiboki nola kuantitatiboki.

 

Gipuzkoako udalen autonomia finantzarioan eragin nabarmena dute aldaketa horiek. Bi eratara gelditzen da agerian eragin hori: batetik, ordenantza fiskalek udal zerga derberdinetan hobari berriak ezartzeko aukera ematen delako, eta, bestetik, udalek malgutasun handiagoz jokatuko dutelako zerga tasak onartzerakoan (gutxieneko tributazioak ezabatzea).

 

Horrela, eta labur-labur esanda, honako artikuluak aldatu dira: Gipuzkoako Udal Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 8., 10., 13., 14., 18. eta 20. artikuluak; Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko /12/1989 Foru Arauaren 2., 4., 11., 12., 13., 16., 18. eta 19. artikuluak; Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren testu bategina onartzen duen apirilaren 20eko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 5. artikulua, tarifen lehen sekzioaren 2. ohar komuna (I. eranskina) eta II. eranskinean ageri diren instrukzioen bigarren apartatuko 14. erregela; Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauaren 1., 2., 4. eta 5. artikuluak; Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 15/1989 Foru Arauaren 1., 3. eta 4. artikuluak (5. artikulua ere gehituz); eta, azkenik, Hirilurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauaren 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. artikuluak eta lehen xedapen iragankorra.

 

 

V. KAPITULUA:Tasak.

V. kapitulua 14. eta 15. artikuluek osatzen du. Bere edukiari dagokionez, bakarrik esan daiteke abenduaren 21eko 7/1998 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 1999rako Aurrekontuak onartzekoan, jasota zeuden bi tasa arautzen direla bertan. Aipatu erregulazioari izaera iraunkorra emateko asmoz sartu da foru arau honetan.

 

 

XEDAPEN GEHIGARRIAK, IRAGANKORRAK, INDARGABETZAILEA ETA AMAIERAKOA

Zortzi xedapen gehigarri jaso dira foru arau honetan, denak ere, salbuespenekin, egunerapen koefizienteekin eta Gipuzkoako Finantza eta Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 26ko 17/1990 Foru Arauaren aldaketa puntualekin zer ikusia duten gaiak arautzeko.

 

Hiru xedapen iragankor ere sartu dira, udal tributazioa edo zorte, apostu eta zorizko jokoen gaineko tasen araudia aztergai dutenak, xedapen indargabetzaile bat eta amaierako xedapen bat.

 

I. KAPITULUA:ZERGEN FORU ARAU OROKORRA ALDATZEA.

1. artikulua.Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Zergei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1985 Foru Arau Orokorra aldatzea.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Zergei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1985 Foru Arau Orokorrean honako artikuluak aldatu dira:

Bat.62. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Zordun beraren zor bat baino gehiago metatu eta osorik ordaindu ezin diren derrigorrezko exekuzio kasuetan, Foru Diputazioak kreditu zaharrenari aplikatuko dio ordainketa, eta exijigarria izan zen dataren arabera zehaztuko da bere aintzinatasuna. Ez da horrela jokatuko, ordea, irizten denean ordainketa hori zorrei aplikatu behar zaiela beren kobrantza ez dagoelako bermatuta edo behar adinako bermerik ez duelako, beti ere hurrengo apartatuan xedatutakoaren kaltetan gabe."

Bi.128. artikuluan 1etik 4ra arteko apartatuak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

"1.Ogasuneko zuzendari nagusiak somatzen badu badirela arrazoiak zorra ezin izango dela kobratu edo kobrantza oztopatuta gerta daitekeela pentsatzeko, behin-behineko neurri kautelarrak har ditzake zerga zorraren kobrantza ziurtatzeko.

 

2.Aurreko apartatuan aipatzen diren neurri kautelarrak hartu ahal izango dira nahiz eta zerga zorra likidatu gabe egon, baldin eta haren sortzapena gertatu bada eta zorra ordaintzeko arauzko epea amaiturik badago, hirugarrenei atxiki edo jasanarazitako zenbatekoekin zer ikusia duenean.

 

3.Neurriak saihestu nahi den kaltearen araberakoak izango dira. Konponbide zail edo ezinezko kaltea ekar dezakeen neurririk ez da inolaz ere hartuko.

Neurri kautelarra hauetakoren bat izan daiteke:

 

a)Foru Ogasunak itzuli behar dituen kopuruak edo egin behar dituen bestelako ordainketak atxikitzea, bakar-bakarrik zorra kobratzea ziurtatzen duen zenbatekoraino.

Zerga itzulketa bat kautelarki atxikitzen bada bere osoan edo zati batean, interesatuari jakinarazi behar zaio itzulketa erabakiarekin batera.

b)Ondasun edo eskubideak modu prebentiboan bahitzea.

c)Foru arau batek edo lege mailako beste arau batek jaso dezakeen edozein neurri.

Erregistro publikoetan ondasunen oharra hartuz edo zordunari bahitutako ondasun higigarriak gordailatuz ziurtatuko da prebentziozko bahiketa.

4.Era horretan hartzen diren neurri kautelarrak, ordea, altxa egin daitezke, nahiz eta zerga zorra ez ordaindu, baldin eta neurri horiek justifikatu zituzten zirkunstantziak desagertzen badira edo, interesatuak eskatuta, horien ordez aski den beste berme bat jartzen bada.

Neurri kautelarrak behin betikoak bihurtu daitezke premiamenduzko prozeduran sartuz gero. Bestela, ofizioz altxatuko dira, eta gehienez sei hilabetez baino ezingo dira luzatu hartzen direnetik kontatzen hasita.

Aurrekoa hala bada ere, likidatu gabeko zerga zorrak direla-eta (aurreko 2. apartatuan aipatuak) hartzen diren neurri kautelarrak hiru hilabeteko epean altxatuko dira ofizioz, horiek hartu zituen organoak epea luzatzea erabakitzen ez badu behintzat."

Hiru.137. artikuluaren 1. apartatuko bigarren parrafoa, 2. apartatuko lehen parrafoa eta 3. parrafoa aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

"Zerga Administrazioak ezingo ditu inorenganatu premiamenduzko prozedura batean zehar bahitutako edo hipotekatutako ondasun eta eskubideak harik eta exekutatu den zerga zorraren likidazio egintza bide administratiboan irmo bihurtu arte, salbuespen hauekin: ezinbestez egin behar denean, ondasun galkorrak edo balioa berehala galtzeko arriskua duten ondasunak direnean nahiz zergadunak inorenganatzea espreski eskatzen duenean."

"2.Bahitu edo hipotekatu diren ondasunak Gipuzkoako Foru Aldundiari esleituz amaitu ahal izango da premiamenduzko prozedura, beti ere erregelamenduz araututako prozeduraren bitartez inorenganatu ez direnean.

3.Ondasunak esleitu aurreko edozein unetan liberatu ahal izango dira ondasun bahituak edo hipotekatuak, zerga zorra, kostuak eta prozeduran sortu diren interesak ordainduz.""

 

II. KAPITULUA:ZUZENEKO ZERGAK.

2. artikulua.Abenduaren 24ko 8/1998 Foru Araua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa, aldatzea.

Lehena.1999ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauan honako artikuluak aldatu dira:

Bat.9. artikuluan o) letra aldatu da eta u) letra gehitu. Hona hemen beren testua:

"o)Nazioarteko bake misioetan edo nazioarteko giza laguntza misioetan parte hartzeagatik jasotako aparteko haborokin publikoak, erregelamenduz ezarritako baldintzetan."

 

"u)Zerbitzu publikoen funtzionamenduak pertsonengan eragindako kalte fisiko, psikiko edo moralengatik herri administrazioek emandako kalteordainak, baldin eta martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuak, Herri Administrazioen prozeduren Erregelamendua erantzukizun patrimonialaren gaietan onartzekoak, jasotzen dituen prozeduren arabera ezartzen badira."

 

Bi.11. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Egotzitako errentek jardueratik edo datozen iturritik ondorioztatzen den izaera izango dute bazkide, oinordeko, komunitatekide eta partaideentzat.

Errentak esleitzen dituen entitate batek jarduera ekonomiko bat egiten duenean, ekitaldi horri dagozkion etekinek izaera hori bera izango dute entitateko bazkide, oinordeko, komunitatekide edo partaideentzat, baldin eta horiek ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean esku hartzen badute jarduerari atxikitako produkzio bideen eta giza baliabideen antolaketan.

 

Nolanahi dela ere, egotzitako etekinak kapitaletik datozela ulertuko da baldin eta bazkide, oinordeko, komunitatekide edo partaideek ez badute antolaketa horretan eskurik hartzen eta entitatean duten partaidetza kapitala jartzera bakarrik mugatzen denean. Kasu horretan, eta kontrakoa frogatzen ez den artean, etekin egozkarria, gehienez, jarritako kapitalaren 100eko 15ekoa dela ulertuko da."

Hiru.23. artikuluko 1. arau bereziaren lehen parrafoa aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"1.Ez dira gastu kengarritzat joko Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauak 14.2 artikuluan aipatutako kontzeptuak, eta ezta enpresari edo profesionalak berak gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egindako ekarpenak ere, Foru Arau honen 62. artikuluan aurreikusitakoaren kaltetan gabe."

Lau.30. artikuluaren 2. apartatuko b) letraren bigarren parrafoa aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"Lorategiak, parkeak, igerilekuak eta kirol instalazioak, garajeak eta, oro har, eranskinak edo etxebizitza ez diren bestelako elementuak ohiko etxebizitzaren kontzeptutik kanpo geratuko dira, etxebizitzarekin finka erregistral bakarra eratzen dutenean izan ezik."

 

Bost.51. artikuluaren 2. apartatuko d) letrari azken parrafo bat gehitu zaio honako testuarekin:

"Dagokion aitorpenean adierazita uztea aski izango da Zerga Administrazioak ontzat eman dezan kobrantzen eta ordainketen irizpidea, eta gutxienez hiru urtez mantendu beharko da."

Sei.62. artikuluaren 2. apartatuko c) letra aldatu da eta 4. apartatua gehitu. Honela geratu dira idatzita:

"c)Jasotako prestazioek bere osotasunean tributatuko dute, eta ezingo zaizkie inolaz ere gehiegizko ekarpenen zenbatekoak gutxitu hauek oinarri ezargarria murrizteko artikulu honetan aipatzen diren mugak gainditzen dituztenean."

 

"4.Pentsio planen partaideek, mutualistek eta borondatezko gizarte aurreikuspenerako entitateen bazkideek egozpena hurrengo bost ekitaldietan egitea eskatu dezakete, erregelamenduz ezarriko den eran, baldin eta haiei egotzi zaizkien ekarpenak, sustatzailearen edo bazkide babeslearen kontribuzioak barne, oinarri ezargarrian murriztu ezin izan badira aurreko 3. apartatuan ezarritako muga kuantitatiboak gainditzeagatik."

 

Zazpi.71. artikuluaren 1. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"71. artikulua.Kenkaria ondorengo ahaideengatik.

1.Zergadunarekin bizi den ondorengo ahaide bakoitzagatik honako kenkari hau egingo da:

a)55.000 pezeta urtean (330,56 euro), lehenengoagatik.

b)60.000 pezeta urtean (360,61 euro), bigarrenagatik.

c)80.000 pezeta urtean (480,81 euro), hirugarren eta hurrengo bakoitzagatik.

Ondorengo ahaidearen adina 3 urtetik beherakoa denean, aurreko parrafoan adierazitako kenkariaren zenbatekoak 25.000 pezeta (150,25 euro) gehituko dira urtean."

Zortzi.72. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"72. artikulua.Kenkaria seme-alaben mantenurako urteko ordainketagatik.

Kode zibilean ezarritakoari jarraiki ezkontzaren baliogabetzea, bereizketa edo dibortzioa erabakitzen den kasuetan, eta judizialki onartutako hitzarmenean seme-alaben urteko mantenurako ordainketak erabaki badira eta horiek zergadunak ordaintzen baditu, honek 100eko 15eko kenkaria aplikatu ahal izango die kontzeptu honengatik ordaindutako zenbatekoei, honako muga hauen barruan beti ere:

 

a)20.000 pezeta urtean (120,20 euro), lehen seme-alabarengatik.

b)25.000 pezeta urtean (150,25 euro), bigarren seme-alabarengatik.

c)30.000 pezeta urtean (180,30 euro), hirugarren eta hurrengo seme-alaba bakoitzarengatik."

Bederatzi.77. artikuluaren 4., 5. eta 7. apartatuak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

"4.Kenkaria honako era honetan kalkulatuko da:

a)Inbertsio gisa, ekitaldian inbertitutako kopuruen 100eko 15a aplikatuko da, bere kontura izan diren gainerako gastuak barne.

Zergadunak inbertsio kontzeptuagatik zergaldi jarraituetan egin dituen kenkarien zenbatekoen baturak ezingo du gainditu ohiko etxebizitzan inbertitutako kopuruaren 100eko 15a. Inbertitutako kopurua, dena den, Foru Arau honen 46. artikuluan jasotakoari jarraiki berrinbertsioagatik salbuesten den ondare irabaziaren zenbatekoari 100eko 15a aplikatu ondoren ateratzen den emaitzarekin gutxituko da, hala badagokio.

Aurreko parrafoan aipatu diren zenbatekoen gehienezko muga ezingo da 4.500.000 pezetatik (27.045,54 eurotik) gorakoa izan.

Bigarren edo hirugarren ohiko etxebizitza bat erosten denean, kenkaria aplikatu ahal izateko ezinbestekoa izango da inbertitutako zenbatekoa ohiko etxebizitzaren kenkarirako eskubidea ematen duen zenbatekoa baino handiagoa izatea. Soberakina, hurrengo zergaldietan kenkarirako eskubidea emango duen zenbatekoa izango da, hala badagokio.

 

b)Finantzaketa gisa, ohiko etxebizitzan inbertitzeko ekitaldian zehar besteren kapitalak erabiltzeagatik ordaindutako interesei 100eko 20a aplikatuko zaie, beti ere eta bakar-bakarrik, aurreko letran jasotako kenkaria dagokion ekitaldian edo hurrengoetan aplikatzeko eskubidea sor dezaketen zenbatekoak badira.

 

5.Ohiko etxebizitza pertsona batena baino gehiagorena denean, aurreko apartatuan adierazitako mugak berdinak izango dira guztientzat, eta kenkaria erregelamenduz finkatuko den eran aplikatuko da. Bere aplikazioan, erosle guztiek aurretik egin dituzten kenkarien zenbatekoak hartuko dira kontuan.

 

Famili unitateko kideetako batek edo batzuek ohiko etxebizitza bat erosten badute, famili unitateko edozein kidek lehenagoko ohiko beste etxebizitza bat edo batzuengatik kenkaria egin ondoren, aurreko apartatuan adierazitako mugak aplikatzeko famili unitateko kide guztiek inbertsio kontzeptuagatik egin dituzten kenkarien zenbatekoak konputatuko dira.

 

 

Kode Zibilean ezarritakoari jarraiki ezkontzaren baliogabetzea, bereizketa edo dibortzioa erabakitzen den kasuetan, baldin eta judizialki edo epailearen ebazpenez onartutako hitzarmenean famili etxebizitzaren finantzaketa eta inbertsioa zergadunak oso-osorik ordaintzeko obligazioa jaso bada, zergadun horrek bere aitorpenean egin ahal izango du artikulu honetan aipatzen den kenkaria. Obligazio hori bi zergadunei jarria bazaie, kenkaria bien artean hainbanatuko da, eta bakoitzaren aitorpenean egingo da norberari dagokion proportzioan."

"7.Kenkari hau egiteko, zergaldiaren amaieran zergadunak duen ondarearen zenbateko egiaztatuak zergaldiaren hasieran egiaztatutako balioarena baino handiagoa izan beharko du, gutxienez, ohiko etxebizitzan inbertitzeko erabili eta kontzeptu horregatik kenkaridunak izan diren zenbatekoen kopuruan. Ondorio hauetarako, zergaldiaren amaieran zergadunaren ondare izaten jarraitzen duten ondasunen balioan izandako aldaketak ez dira kontuan hartuko."

 

 

Hamar.91. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Halaber, senar-emazteak legez banantzen direnean edo ezkontza-loturarik ez dagoenean, famili unitatea gurasoetako batek eta aurreko apartatuan aipaturiko baldintzak betetzen dituzten seme-alabek osatuko dute, norekin bizi diren alde batera utzita. Kasu horietan, beste guraso bat egonez gero, berau ez da aipatu famili unitateko kide izango.

Aurreko parrafoan xedatutakoa xedatuta ere, seme-alaba baten edo batzuen zainketa judizialki gurasoetako bati, bestearekin partekatu gabe, esleitu zaiola frogatzen denean, famili unitatea zaintza esleitu zaion gurasoak eta seme-alabek osatuko dute.

Aurrekoa frogatzen ez bada, eta famili unitatea osatzearen ondorioetarako, seme-alaba guztiak guraso bakar bati esleituko zaizkio bien arteko akordioz. Akordiorik ez badago, ez du bietako inork osatuko seme-alabekin famili unitatea."

 

Hamaika.96. artikuluaren lehen parrafoa aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"96. artikulua.Ekonomi jarduerak garatzen dituzten zergadunek aitorpena egiteko obligazio berezia.

Ekonomi jarduerak garatzen dituzten zergadunek, etekin garbia zehazteko erabilitako metodoa edozein dela ere, zerga honen aitorpenarekin batera, titularra deneko ekonomi edukiko ondasun eta eskubideen, beren balioa gutxitzen duten karga eta zergen nahiz erantzule deneko zor eta obligazio pertsonalen aitorpena aurkeztu beharko dute, horretarako Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuak onartzen duen ereduaren bitartez."

 

Hamabi.105. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Erregelamendu bidez behar diren prozedura edo sistemak ezarri ahal izango dira ekonomi jarduerak egiten dituzten zergadunek luzatu beharreko fakturak kontrolatzeko."

 

Hamahiru.Hirugarren xedapen iragankorraren 3. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"3.Foru Arau hau indarrean sartzen den egunean konpentsatu gabe dauden 1998, 1997, 1996, 1995 eta 1994ko zergaldietako oinarri likidagarri erregular negatiboak, Foru Arau honen 60. artikuluan aurreikusten den oinarri likidagarri orokorraren saldo positiboarekin konpentsatuko dira bakarrik."

 

Bigarrena.2000. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauan honako artikuluak aldatu dira:

Bat.62. artikuluaren 3. apartatuko b) letra aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"b)1.100.000 pezeta urtean (6.611,13 euro). Beren adina dela-eta zenbateko hori nahikoa gertatzen ez zaienean, bazkide, mutualista edo partaideentzat zenbateko handiagoak ezarri ahal izango dira erregelamendu bidez."

Bi.. 63. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"63. artikulua.Murrizpena batera tributatzeagatik.

Foru arau honek 90. artikuluan xedatutakoari jarraiki batera tributatzea aukeratzen denean, oinarri ezargarri orokorrari 561.000 pezetako (3.371,68 euroko) murrizpena egingo zaio urtean aitorpen bakoitzeko.

Foru arau honek 91. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen dituen famili unitateen kasuan, aurreko parrafoan adierazitako murrizpena 357.000 pezetakoa izango da (2.145,61 euro)."

 

Hiru.68. artikuluaren 1. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"68. artikulua.Zergaren eskala.

1.Oinarri likidagarri orokorrari ondoko eskalan adierazten diren karga tasak aplikatuko zaizkio:

Oinarri likidagarri orokorra kopuru honetaraino Kuota osoa Oinarri likidagarriaren Tasa aplikagarria

gainerakoa kopuru honetaraino (portzentaia)

Base liquidable general hasta Cuota íntegra Resto base liquidable hasta Tipo aplicable

(porcentaje)

Pezetak Euroak Pezetak Euroak Pezetak Euroak

Pesetas Euros Pesetas Euros Pesetas Euros

566.500 3.404,73 0 0 515.000 3.095,21 17,00

1.081.500 6.499,95 87.550 526,19 1.854.000 11.142,76 25,00

2.935.500 17.642,71 551.050 3.311,88 2.163.000 12.999,89 30,00

5.098.500 30.642,60 1.199.950 7.211,84 2.163.000 12.999,89 38,00

7.261.500 43.642,49 2.021.890 12.151,80 4.068.500 24.452,18 44,00

11.330.000 68.094,67 3.812.030 22.910,76 hortik gora / hortik gora / 50,00"

en adelante en adelante

Lau.71. artikuluaren 1. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"71.Kenkaria ondorengo ahaideengatik.

1.Zergadunarekin bizi den ondorengo ahaide bakoitzagatik honako kenkari hau aplikatuko da:

a)56.100 pezeta urtean (337,17 euro), lehenengoagatik.

b)61.200 pezeta urtean (367,82 euro), bigarrenagatik.

c)81.600 pezeta urtean (490,43 euro), hirugarren eta hurrengo bakoitzagatik.

Ondorengo ahaidearen adina 3 urtetik beherakoa denean, aurreko parrafoan adierazitako kenkariaren zenbatekoak 25.500 pezeta (153,26 euro) gehituko dira urtean."

Bost.72. artikulua aldatu da eta honela geratu da idatzita:

"72. artikulua.Kenkaria seme-alaben mantenurako urteko ordainketagatik.

Kode zibilean ezarritakoari jarraiki ezkontzaren baliogabetzea, bereizketa edo dibortzioa erabakitzen den kasuetan, eta judizialki onartutako hitzarmenean seme-alaben urteko mantenurako ordainketak erabaki badira eta horiek zergadunak ordaintzen baditu, honek 100eko 15eko kenkaria aplikatu ahal izango die kontzeptu honengatik ordaindutako zenbatekoei, honako muga hauen barruan beti ere:

 

a)20.400 pezeta urtean (122,61 euro) lehen seme-alabarengatik.

b)25.500 pezeta urtean (153,26 euro) bigarren seme-alabarengatik.

c)30.600 pezeta urtean (183,91 euro) hirugarren eta hurrengo seme-alaba bakoitzarengatik."

Sei.73. artikuluaren 1. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"1.Urte natural osoan zehar zergadunarekin modu iraunkorrean bizi den aurreko ahaide bakoitzagatik 31.620 pezetako kenkaria (190,04 euro) aplikatu ahal izango du zergadunak."

 

Zazpi.74. artikuluaren 1. eta 3. apartatuak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

"1.Jaiotzez edo geroago, eta erregelamenduz ezarritakoari jarraiki, itsu, mutilatu edo elbarritu fisiko edo psikikoa den zergadun bakoitzagatik eta haren menpe dagoen ondorengo nahiz aurreko ahaide bakoitzagatik, beren adina edozein dela ere, eta beren urteko errentak lanbidearteko gutxieneko soldatatik gorakoak ez badira dagokion ekitaldian, aurreko artikuluetan xedatutakoaren arabera bidezkoak diren kenkariez gainera, 63.240 pezetako kenkaria (380,08 euro) egingo da."

 

 

"3.Zergadunarekin bizi den eta beste pertsona batzuen laguntza behar duela edo erregelamenduz jasotako mailan mugikortasun murriztua duela frogatzen duen 65 urteko edo hortik gorako pertsona bakoitzagatik, 76.500 pezetako kenkaria (459,77 euro) egingo da.

 

Kenkari hau ez da egingo zergadunaren edo ezinduaren errentak erregelamenduz jasotako zenbatekoak baino handiagoak direnean.

Kenkari hau bateraezina izango da 73. artikuluan eta artikulu honen 1. apartatuan jasotako kenkariekin."

Zortzi.95. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Alabaina, zergadunek ez dute aitorpena aurkezteko obligaziorik izango eurek lortutako errenten jatorria honako hau bakarrik denean:

a)Lan etekin gordinak, 3.000.000 pezetako (18.030,36 euroko) urteko mugarekin banakako tributazioan. Baterako tributazioan muga hori etekin mota hau lortzen duen zergadun bakoitzarentzat aplikatuko da.

 

b)Kapital etekin gordinak eta ondare irabaziak, batera hartuta urtean 250.000 pezeta (1.502,53 euro) gainditzen ez dituztenean."

3. artikulua.Abenduaren 27ko 14/1991 Foru Araua, Ondarearen gaineko Zergari buruzkoa, aldatzea.

Ondarearen gaineko Zergari buruzko abenduaren 27ko 14/1991 Foru Arauan honako artikuluak aldatu dira:

 

Bat.28. artikuluaren lehen apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"Bat.Obligazio pertsonalaren kasuan, oinarri ezargarria 25.500.000 pezeta (153.258,09 euro) murriztuko da minimo salbuetsi gisa."

Bi.30. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"30. Artikulua.Kuota osoa.

Zergaren oinarri likidagarriari ondoko eskalako karga tasak aplikatuko zaizkio:

Oinarri Oinarri Kuota Kuota Oinarri Oinarri Tasa

likidagarria likidagarria osoa osoa likidagarriaren likidagarriaren aplikagarria

gainerakoa gainerakoa

Base liquidable Base liquidable Cuota íntegra Cuota íntegra Resto base Resto base Tipo aplicable

liquidable liquidable

(Pezetak/ (Euroak (Pezetak/ (Euroak/ (Pezetak/ (Euroak/ (portzentaia/

Pesetas) / Euros) Pesetas) Euros) Pesetas) Euros) porcentaje)

0 0 0 0 27.866.400 167.480,44 0,20

27.866.400 167.480,44 55.733 334,96 27.866.400 167.480,44 0,30

55.732.800 334.960,87 139.332 837,40 55.732.800 334.960,87 0,50

111.465.600 669.921,75 417.996 2.512,21 111.465.600 669.921,75 0,90

222.931.200 1.339.843,50 1.421.186 8.541,50 222.931.200 1.339.843,50 1,30

445.862.400 2.679.686,99 4.319.292 25.959,47 445.862.400 2.679.686,99 1,70

891.724.800 5.359.373,99 11.898.953 71.514,15 891.724.800 5.359.373,99 2,10

1.783.449.600 10.718.747,97 30.625.174 184.061,00 Hortik gora/ Hortik gora/ 2,50»

en adelante en adelante

Hiru.36. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"36. Artikulua.Aitorpena aurkeztera behartuta dauden pertsonak.

Honako hauek daude aitorpena aurkeztera behartuta:

a)Obligazio pertsonalagatik Zergari lotuta dauden subjektu pasiboak, beti ere euren oinarri ezargarria, Zergaren arau erregulatzaileen arabera zehaztua, 25.500.000 pezetatik (153.258,09 eurotik) gorakoa bada edota, zirkunstantzia hau gertatzen ez denean, euren ondasun eta eskubideen balioa, Zergaren arau erregulatzaileen arabera zehaztua, 102.000.000 pezetatik (613.032,35 eurotik) gorakoa bada.

 

b)Obligazio errealagatik zergari lotutako subjektu pasiboak, beren ondare garbiaren balioa edozein izanik ere."

4. artikulua.Urtarrilaren 11ko 3/1990 Foru Araua, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa, aldatzea.

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 11ko 3/1990 Foru Arauan honako artikuluak aldatu dira:

Bat.19. artikuluaren 2., 3. eta 5. apartatuak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

"2.Gertatzen bada hirurogeita bost urtetik gorako zeharkako ahaide batek, kausatzailea hil aurreko bi urteetan harekin batera bizi izan denak, hildako pertsona horren ohiko etxebizitza "mortis causa" eskuratzen duela, 100eko 95eko murrizpena izango du Zergaren oinarri ezargarrian, 30 milioi pezetako (180.303,63 euroko) mugarekin subjektu pasibo bakoitzeko. Horretarako ezinbestekoa izango da, dena den, eskurapen hori kausatzailea hil ondorengo hamar urteetan mantentzea, non eta epe horren barruan eskuratzailea ere hiltzen ez den.

Apartatu honetan aipatutako eskurapena mantentzeko baldintza betetzen ez bada, murrizpenaren ondorioz ordaindu ez den zergaren zatia eta berandutza interesak ordaindu beharko dira.

 

3.Aurreko apartatuetan xedatutakoa eragotzi gabe, "mortis causa" eskurapenetan oinarri likidagarria kalkulatzeko, oinarri ezargarriari 20. artikuluaren 1. zenbakian jasotako ahaidetasun mailen arabera dagokion murrizpena aplikatuko zaio. I. taldeko ahaidetasun mailetan 2.250.000 pezeta (13.522,77 euro) murriztuko dira, eta II. taldekoetan, berriz, 1.125.000 pezeta (6.761,39 euro).

 

Eskurapena minusbaliotasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoa duten pertsonek egiten dutenean, 10.710.000 pezetako (64.368,40 euroko) murrizpena egingo da, kausatzailearekin duen ahaidetasun mailagatik egokitu dakiokeenaz aparte.

 

Ondorio horietarako, murrizpena izateko eskubidea duen pertsona minusbaliatutzat joko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkaria egiteko eskubidea dutenak, zerga horri buruzko legeen arabera."

"5.Bizi aseguruengatik jasotako diru kopuruen eskurapenetan oinarri likidagarria kalkulatzeko, oinarri ezargarriari hurrengo murrizpenak egingo zaizkio asegurua kontratatu edo hartzen duenaren eta onuradunaren arteko ahaidetasunaren arabera:

a)2.205.000 pezeta (13.522,77 euro), eta gainerako kopuruaren 100eko 25a, I. taldean adierazitako ahaidetasun maila denean.

b)1.125.000 pezeta (6.761,39 euro), II. taldean adierazitako ahaidetasun maila denean.

Aseguru kolektiboetan edo enpresek beren enplegatuen alde kontratutako aseguruetan, aurreko murrizpenak aseguratuaren eta onuradunaren arteko ahaidetasunaren arabera egingo dira.

Murrizpen horretaz gozatu ahal izateko, polizan aurreikusitako ezbeharra gertatu baino gutxienez bi urte lehenago hitzartua behar du izan aseguruak, hura modu kolektiboan hitzartu ez bada behintzat."

Bi.21. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"21. artikulua.Kuota osoa.

Zergaren kuota osoa lortzeko, lehen xedatutakoaren arabera kalkulatutako oinarri likidagarriari jarraian adierazten diren tarifen artean dagokiona aplikatuko zaio, foru arau honetako 20. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako ahaidetasun mailako taldeen arabera:

i. tarifa / tarifa i

i. taldea / grupo i

Oinarri likidagarria Kuota osoa Oinarriaren gainerakoa Tasa marginala (%)

kopuru honetaraino kopuru honetaraino

Base liquidable hasta Cuota íntegras Resto base hasta Tipo marginal %

Pezetak Euroak Pezetak Euroak Pezetak Euroak

Pesetas Euros Pesetas Euros Pesetas Euros

0 0 0 0 1.124.550 6.758,68 5,70

1.124.550 6.758,68 64.100 385,25 2.249.100 13.517,36 7,98

3.373.650 20.276,04 243.578 1.463,93 2.249.100 13.517,36 10,26

5.622.750 33.793,41 474.336 2.850,82 5.622.750 33.793,41 12,54

11.245.500 67.586,82 1.179.428 7.088,51 11.245.500 67.586,82 15,58

22.491.000 135.173,63 2.931.477 17.618,53 33.736.500 202.760,45 19,38

56.227.500 337.934,08 9.469.611 56.913,51 56.227.500 337.934,08 23,18

112.455.000 675.868,16 22.503.145 135.246,63 168.682.500 1.013.802,24 28,50

281.137.500 1.689.670,40 70.577.658 424.180,27 soberakina/ soberakina/ 34,58

exceso exceso

ii. tarifa / tarifa ii

ii. taldea / grupo ii

 

Oinarri likidagarria Kuota osoa Oinarriaren gainerakoa Tasa marginala (%)

kopuru honetaraino kopuru honetaraino

Base liquidable hasta Cuota íntegras Resto base hasta Tipo marginal %

Pezetak Euroak Pezetak Euroak Pezetak Euroak

Pesetas Euros Pesetas Euros Pesetas Euros

0 0 0 0 1.124.550 6.758,68 7,60

1.124.550 6.758,68 85.466 513,66 2.249.100 13.517,36 10,64

3.373.650 20.276,04 324.770 1.951,91 2.249.100 13.517,36 13,68

5.622.750 33.793,41 632.447 3.801,08 5.622.750 33.793,41 16,72

11.245.500 67.586,82 1.572.571 9.451,34 11.245.500 67.586,82 20,52

22.491.000 135.173,63 3.880.147 23.320,15 33.736.500 202.760,45 25,08

56.227.500 337.934,08 12.341.262 74.172,48 56.227.500 337.934,08 29,64

112.455.000 675.868,16 29.007.093 174.336,14 168.682.500 1.013.802,24 35,72

281.137.500 1.689.670,40 89.260.482 536.466,30 soberakina/ soberakina/ 42,56"

exceso exceso

5. artikulua.Uztailaren 4ko 7/1996 Foru Araua, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa, aldatzea.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauan honako artikuluak aldatu dira:

Bat.39. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Inbertsioetarako Erreserba edota Ingurugiroa Artatu eta Hobetzeko edo Energia Aurrezteko jardueretarako Erreserba ezingo da erabili ondasunek entitatearen ustiapen ekonomikoaren garapenari atxikita jarraitu behar duten bitartean aurreko 1. apartatuko 1. baldintzan xedatutakoaren arabera."

 

Bi.40. artikuluaren 1 eta 2 apartatuak aldatu dira, eta honela geratu da idatzita:

"40. artikulua.Errenta aldakorreko baloreak erostea.

1.Diruz ordaintzen diren inbertsioetan, subjektu pasiboek, izaera orokorrez, kuota likidotik kendu ahal izango dute aurreko lehen urteko batez besteko bolumenarekin konparatuta ekitaldian izan den batez besteko bolumenaren soberakinaren 100eko 5, beti ere inbertsioa honako hau erosteko egiten bada:

a)Partaidetzak erosteko jarduera enpresarial bat burutzen duten entitateen kapital sozialean.

b)Partaidetzak erosteko gardentasun fiskaleko erregimenean ez dauden entitateen kapital sozialean, beti ere entitate horien aktiboaren 100eko 75 baino gehiago jarduera enpresarial bat burutzen du(t)en eta artikulu honen 3. apartatuko a) letran jasotako beharkizuna betetzen du(t)en beste sozietate bat edo batzuetako partaidetzez osatuta dagoenean.

Erosketak hortik kanpo geratzen dira baldin eta:

— Erosketa egin aurretik, subjektu pasibo eroslea eta sozietate eskualdatzailea lotura egoeran egon badira foru arau honek 16. artikuluan definitutakoaren arabera.

 

— Erosketa egin ondoren, subjektu pasibo eroslearen eta sozietate partizipatuaren artean lotura egoera bat agertzen bada foru arau honek 16. artikuluan definitutakoaren arabera.

Dena den, azken kasu horretan, subjektu pasiboek inbertsio moduan konputatu ahal izango dute inbertsioaren zenbatekoa, lotura egoerek ezartzen duten partaidetza portzentaiara iritsi arte, batez besteko bolumena zehaztearren.

2.Aurreko apartatuko portzentaia 100eko 6,5ekoa izango da kasu hauetan:

a)Bilboko Balore Burtsan kotizatzen duten eta operatiboak diren sozietateen kapitaleko partaidetzetan inbertitzen denean.

Partaidetza horiek foru arau hau indarrean jarri ondoren Bilboko Balore Burtsan kotizaziora onartu diren sozietateen kapitalean inbertitu badira, kenkariaren zenbatekoa 100eko 8,5era igoko da. Portzentaia hori Bilboko Balore Burtsan kotizaziora onartzen direnetik hiru lehen ekitaldietan egindako inbertsioei aplikatu ahal izango zaie.

 

 

b)Diruzko kapitalak zabalduz erositako partaidetzetan inbertitzen denean, harpidetza eskubideen kostua barne.

 

 

Kapitala zabaldu aurreko bi urteetan sozietate jaulkitzaileari egindako ekarpenak itzuliz kapitala murriztu denean, ez da kenkaria egiteko eskubiderik izango, salbu murrizpenaren gaineko zabalpenaren inbertsio soberakinagatik bada."

 

Hiru.74. artikuluaren 5. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"5.Sozietate taldea iraungitzat joko da, sozietate nagusiak izaera hori galtzen duenean.

Alabaina, beste sozietate batek sozietate talde bateko sozietate nagusian parte hartzen badu titulu honetako X. kapituluan arautzen diren eragiketaren baten bidez, eta horrekin lehenak sozietate nagusia izateko eskakizunak betetzen baditu, era horretara eratu den sozietateari kapitulu honetan aurreikusitako zerga erregimena izango zaio aplikagarri, Zerga Administrazioari aurrez jakinarazita eta lehendik zegoen taldea iraungitzen den une beretik.

Talde berriak sozietate taldeen erregimenean tributatzen duen lehen zergaldia amaitu baino lehen egin beharko da jakinarazpen hori."

Lau.126. artikuluaren 1. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"126. artikulua. Aitorpenak.

1.Subjektu pasiboek Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak erabakitako tokian eta moduan aurkeztu eta sinatu beharko dute zerga honi dagokion aitorpena.

Zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteen ondorengo 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da aitorpena. Zerga Administrazioak, dena den, kasu bereziak izanez gero eta zirkunstantziek horretara bultzatzen badute, aitorpena epe hori baino lehen aurkeztea baimen dezake."

 

 

III. KAPITULUA:ZEHARKAKO ZERGAK.

6. artikulua.Abenduaren 30eko 18/1987 Foru Araua, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzkoa, aldatzea.

Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 18/1987 Foru Arauan honako artikuluak aldatu dira:

Bat.2. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Baldintzaren bat jarrita duten egintza edo kontratuetan, horien kalifikazioa Kode Zibilean ezarritako preskripzioen arabera egingo da.

Baldintza hori suspentsiboa bada, zerga ez da likidatuko hura bete arte, eta likidazioaren gerorapena dagokion Erregistro Publikoko ondasun inskribapenean konstaraziko da.

 

Baldintza indargabetzailea bada, zerga exijituko da, itzulketa eskubidea gordez beti ere, baldintza betetzen denean."

 

Bi.7. artikuluaren 2. zenbakiko a) letra aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"a)Zorren ordainez egindako esleipenak, bere gain hartutako zorren ordainez egindako esleipenak eta zorrak ordaintzeko esleipenak. Zorrak ordaintzeko esleipendunek kreditatzen badute esleitu zitzaizkien ondasun edo eskubide berberak bi urteko epean hartzekodunari eskualdatu dizkiotela kredituaren kaudimen gisa, edo helburu horretarako, epe berberaren barruan hirugarren bati eskualdatu dizkiotela justifikatzen badute, esleipen horiengatik ordaindutako Zerga itzultzea eskatu ahal izango dute."

Hiru.17. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"17. artikulua.

1.Kreditu edo eskubideak eskualdatzen badira horien erabilerarekin dirutan baloratu daitezkeen ondasun jakin batzuk eskuratzeko, ondasun eta eskubide horien eskualdaketei dagozkien kontzeptu eta tasa berdinen arabera exijituko da Zerga.

2.Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartutako edo onartu gabeko baloreen eskualdaketak Balio Erantsiaren gaineko Zergan edo Zerga honen "ordain trukeko ondare eskualdaketen" modalitatean tributatzetik salbuetsita daudenean, eta halaber, balore horiek lehen mailako merkatuetan eskuratzen direnean lehentasunezko harpidetza eskubidea eta obligazioak akzio bihurtzeko eskubidea erabilita, ondasun higiezinen ordain trukeko eskualdaketa gisa tributatu dute aipatu modalitatean, foru arau honek 41. artikuluaren 1. apartatuko B letraren 25. zenbakian ezarritako kasu eta baldintzetan.

3.Mailegu baten berme gisa fidantzak eta hipoteka, prenda nahiz antikresi eskubideak eratzean, mailegu kontzeptuagatik soilik ordainduko da zerga.

4.Kreditu kontuak, zor aitorpena eta gordailu ordaindua mailegu pertsonal moduan likidatuko dira, eta hala badagokio, aurreko apartatuan xedatutakoa aplikatuko da.

 

Mailegu eragiketa egiteko moduagatik zenbatekoa hasieratik finkatu ezin denean, kreditu kontuetan gertatzen den bezala, kreditua urtez urte likidatzean edo, eragiketa amaituz gero, likidatu baino lehenago egingo da likidazioa."

Lau.19. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"19. artikulua.

Sozietateen eragiketak zergapetzearen ondorioetarako, bategite eta zatiketa eragiketatzat Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak 90. artikuluaren 1., 2. 3. eta 5. zenbakietan eta 101. artikuluan zehaztutakoak hartuko dira."

Bost.41. artikuluaren 1. apartatuko B) letraren 10. zenbakia aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"10.Foru arau honek 19. artikuluan aipatzen dituen eragiketa sozietarioak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauaren VIII. tituluko X. kapituluan arautzen den erregimen berezia aplikagarri zaienean."

 

Sei.41. artikuluaren 1. apartatuko B) letraren 18. zenbakia aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"Onura honetaz gozatu ahal izateko ezinbesteko baldintza izango da eskualdatzaile, erosle edo errentariaren artean loturazko harremanik ez egotea, zuzenean edo zeharka, Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak 16.2 artikuluan jasotakoaren arabera."

Zazpi.41. artikuluaren 1. apartatuko B) letrari 25etik 29ra arteko zenbakiak gehitu zaizkio. Hona hemen testua:

"25.Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartutako edo onartuta gabeko baloreen eskualdaketa.

Hurrengo hauek aurreko parrafoan xedatutakotik kanpo geratzen dira, eta "ordain trukeko ondare eskualdaketen" kontzeptuagatik tributatuko dute:

1.Bigarren mailako merkatuan egindako balore eskualdaketak eta, halaber, lehentasunezko harpidetza eskubidea eta obligazioak akzio bihurtzeko eskubidea erabilita lehen mailako merkatuetan egindako balore eskurapenak, beti ere balore horiek sozietate, fondo, elkarte eta beste entitate batzuen kapital sozialaren edo ondarearen zati alikuotak direnean. Bi baldintza bete behar dira, dena den: entitate horien aktiboaren 100eko 50a gutxienez lurralde espainiarrean kokaturiko ondasun higiezinak izatea, eta eskualdaketaren edo eskurapenaren ondorioz, eskuratzaileak ondarearen titulartasun osoa lortzea edo, behintzat, entitate horiek kontrolatzeko posizioan egotea.

Sozietate merkantilen kasuan, kontrol hori lortzen dela ulertuko da kapital sozialean zuzenean edo zeharka duen partaidetza 100eko 50etik gorakoa denean.

Ondasun higiezinek osatzen duten aktiboaren 100eko 50a konputatzeko, eraikuntza edo sustapen inmobiliarioko jarduera enpresarialak bakarrik egiten dituzten entitateen aktibo zirkulatzailea osatzen dutenak ez dira kontuan hartuko, terrenoak eta orubeak salbu.

 

2.Akzioen edo partaidetza sozialen eskualdaketak, sozietateak eratzean edo beren kapital soziala zabaltzean ondasun higiezinak emateagatik jasotakoak, baldin eta horien emate egunetik eskualdaketa egunera urtebe igaro ez bada.

 

 

Aurreko kasuetan, ondasun higiezinen balioari ordain trukeko eskualdaketei dagokien tasa aplikatuko zaio, eta balio hori foru arau honetan jasotako erregelei jarraiki kalkulatuko da.

26.Interes ekonomikoko elkarteak eratu, bazkideak gehitu eta gutxitu, desegin eta likidatzeko egiten diren eragiketak, eta halaber, eraketa hori aurrera eramateko legezko betebeharra diren kontratu eta dokumentuak.

 

Salbuespen hori bera aplikatuko da, orobat, edozein sozietate, interes ekonomikoko elkarte europarrak, enpresa sozietateak eta enpresa elkarteak barne, interes ekonomikoko elkarte bihurtzeko eragiketetan.

Era berean, zenbaki honetan arautzen den salbuespena aplikatuko da interes ekonomikoko elkarteak beste edozein sozietate merkantil eta, bereziki, interes ekonomikoko elkarte europar bihurtzen direnean.

Zerga onura hau ez da aplikagarria izango ekitaldiaren barruan egiten dituzten jarduerek sozietatearen xedearekin zer ikusirik ez dutenean, kide diren sozietateetan zuzeneko edo zeharkako partaidetzak dituztenean edo, zuzenean nahiz zeharka, beren bazkideen edo hirugarrenen jarduerak zuzendu edo kontrolatzen dituztenean.

27.Enpresen aldi baterako batasunak eratu, zabaldu, murriztu, desegin eta likidatzeko egiten diren eragiketak, eta halaber, beren eraketa aurrera eramateko legezko betebeharra diren kontratu eta dokumentuak.

 

28.Subrogazioaren eragiketa dokumentatzen duen notarioaren eskritura salbuetsita egongo da Zerga honen "egintza juridiko dokumentatuen" modalitate mailakatuan martxoaren 30eko 2/1994 Legeak, mailegu hipotekarioak subrogatu eta aldatzeari buruzkoak, ezartzen dituen eran eta baldintzetan.

Era berean, hartzekodun eta zordunaren arteko akordioz hitzarturiko mailegu hipotekarioak eraberritzeko eskritura publikoak salbuetsita egongo dira Zergaren modalitate horretan, baldin eta hartzekoduna martxoaren 30eko 2/1994 Legeak, mailegu hipotekarioak subrogatu eta aldatzeari buruzkoak, 1. artikulua aipatzen dituen entitateetako bat bada eta aldaketak hasiera batean hitzartu den edo indarrean dagoen interes tasaren baldintzak hobetzea helburu badu. Hobekuntzarekin batera, epea aldatzea ere hitzartu ahal izango da.

 

29."Eragiketa sozietarioen" modalitatean salbuetsita egongo dira kapitala eratu eta zabaltzeko eragiketak, sozietate anonimo laboralak erantzukizun mugatuko sozietate laboral bihurtzeko eragiketak, eta sozietate anonimo laboralak Sozietate Laboralei buruzko martxoaren 24ko 4/1997 Legearen aginduetara egokitzekoak."

 

 

Zortzi.41. artikuluaren 1. apartatuari C) letra gehitu zaio, eta hauxe da bere testua:

"C)Honako hauek egongo dira hobarituta:

1.Sozietate laboralak, honako onura honekin:

 

a)100eko 99ko hobariarekin ordain truke egindako ondare eskualdaketen modalitatean sortu diren kuotetan, zuzenbidean onartutako edozein bitarteko erabiliz sozietate laboraleko bazkide langile gehienak dituen enpresaren ondasun eta eskubideak erosteagatik.

b)100eko 99ko hobariarekin egintza juridiko dokumentatuen modalitate mailakatuagatik sortzen diren kuotan, beste sozietate bat sozietate anonimo laboral edo erantzukizun mugatuko sozietate laboral bihurtzea nahiz azken bi hauek elkarren artean bihurtzea dokumentatzen duen eskritura notarialagatik.

c)100eko 99ko hobaria egintza juridiko dokumentatuen modalitate mailakatuagatik sortzen diren kuotetan, maileguen eraketa —obligazio edo bonoen bidez errepresentatuak barne— dokumentatzen duten eskritura notarialengatik, baldin eta haien zenbatekoa sozietatearen xedea gauzatzeko behar diren aktibo finkoetan inbertitzen bada.

2.Aurreko 1. apartatuan aipatu diren onurak aplikatu ahal izateko, sozietate laboralak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:

a)"Sozietate Laboralaren" kalifikazioa edukitzea.

b)Irabazi garbien 100eko 25a Erreserbarako Fondo Berezira bideratzea zergagaia gertatzen den ekitaldian."

 

Bederatzi.45. artikuluaren 1. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"1.Aurreko 42.1 artikuluan xedatutakoa xedatuta ere, hurrengo ibilgailu erabiliak balore egiaztapen administratibotik kanpo geratuko dira: errepidean zirkulatzeko motore mekanikodun ibilgailuak eta itsasuntziak, beti ere aldian aldiro Foru Aginduaren bidez argitaratzen diren batez besteko salmenta prezioen Tauletan ageri badira.

Aipatu tauletan ibilgailuaren erabilera urteen arabera aplikagarri diren depreziazio portzentaiak jasoko dira.

2.Subjektu pasiboak tasazio perizial kontrajarria eskatu dezake aurreko parrafoan adierazitako prozedura aplikatzetik ateratzen den balorea zuzentzeko."

Hamar.50. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"Izaera orokorrez, subjektu pasiboak, zergaren sortzapena gertatu eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan, likidazioa egin beharko du Foru Aldundiak horretarako egokitutako inprimakian, eta Zergabilketa Erregelamenduak dioen eran ordainduko du dagokion zenbatekoa.

Kasu berezietan, hala nola, dokumentu merkantilak likidatzen direnean, usufruktuak desagertzen direnean usufruktuduna hil delako, etab., Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuak beste epe batzuk finkatu ahal izango ditu."

 

Hamaika.58. artikuluaren 1. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"1.Epaileek edo administrazioak ebazpen irmoz aitortzen badute egintza edo kontratu bat baliogabetu, desegin edo indargabetu dela, zergadunak eskubidea izango du Zergaren kuotagatik ordaindu zuenaren itzulketa jasotzeko, beti ere diru irabazirik sortu ez badio eta itzulketa lau urteko epean eskatzen badu ebazpena irmo bihurtu denetik aurrera."

 

7. artikulua.Abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legera egokitzekoa, aldatzea.

Abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuan, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legera egokitzekoan, honako artikuluak aldatu dira:

 

Bat.4. artikuluaren laugarren apartatuko b) letra aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"b)Abenduaren 30eko 18/1987 Foru Arauak, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarenak, 41.1.B) artikuluaren 1. apartatuko B) letraren 25. zenbakiko bigarren parrafoaren 1. eta 2. apartatuetan aipatzen dituen balore eskualdaketak."

Bi.7. artikuluaren 1. zenbakiko b) letra aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"b)Subjektu pasiboaren enpresa ondarea edota eskualdatzailearen jarduera enpresarialaren adar bati edo batzuei loturiko ondare elementuak beren osotasunean eskualdatzea, Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluaren X. kapituluan aipatzen dituen eragiketen indarrez, baldin eta eragiketa horiek aipatu kapituluan arautzen den zerga erregimena aplikatzeko eskubidea badute.

Letra honetan aurreikusitako ondorioetarako, jarduera adartzat Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak 90.4 artikuluan definitutakoa hartuko da."

 

 

IV. KAPITULUA:UDAL ZERGAK.

8. artikulua.Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araua, Gipuzkoako Udal Ogasunei buruzkoa, aldatzea.

Gipuzkoako Udal Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan honako artikuluak aldatu dira:

 

Bat.8. artikuluari azken parrafo bat gehitu zaio. Hona hemen idazkera:

"Artikulu honetan jasotakoa zerga informazioaren erabilerari eta lagapenari buruzko lege erregimena eragotzi gabe ulertuko da."

Bi.10. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"10. artikulua.

Foru Ogasunaren zergetarako ezarrita dauden kasu, modu eta kopuru berberetan eskatu eta zehaztuko dira udal zergen errekarguak eta berandutza interesak."

Hiru.13. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Zergen Foru Arau Orokorraren 149., 150. eta 152. artikuluetan xedatutakoari egokituko zaizkio udal zergen alorrean egon daitezkeen okerreko sarreren itzulketa nahiz errore materialen eta egitezkoen zuzenketa."

Lau.14. artikuluaren 2. apartatua aldatu da eta honela geratu da idatzita:

"2.Ez da eskatuko zenbatekoa aurrez ordaintzea, udal zergen ezarpen eta eraginkortasunari buruzko egintzen aurka berraztertze errekurtsoa edo, hala badagokio, erreklamazio ekonomiko-administratiboa jartzeko. Hala ere, errekurtsoa edo, hala dagokionean, erreklamazioa jartzeak ez du kobrantzaren egintza administratiboa geldiaraziko, salbu zigorrak ordainarazten zaizkionean, non eta interesatuak ez duen eskatzen aurrez inpugnatutako egintza etetea, errekurtsoa edo, hala dagokionean, erreklamazioa jartzeko epearen barruan. Etetea eskatzeko, ezinbestekoa izango da zerga zor osoaren adinako bermea aurkeztea. Horretarako, ondorengo bermeak besterik ez dira onartuko, eta haien artean aukeratu ahal izango du errekurtsogileak:

 

a)Udal entitatean dirutan edo balore publikotan egindako gordailua.

b)Udal entitatearen aldeko abal edo fidantza solidarioa, ofizialki erregistraturiko banku edo bankari batek, aurrezki kutxa konfederatu batek, Postako Aurrezki Kutxak edo kreditu kooperatiba kalifikatu batek emana.

c)Kaudimen aitortua duten herriko bi zergadunek emandako behin-behineko fidantza solidarioa. Berme hori 100.000 pezetatik beheragoko zorrak direnean onartuko da bakarrik.

Halere, oso kasu berezi eta kualifikatuetan, udalerriek, alderdi batek eskaturik, prozeduraren etendura erabaki ahal izango dute beren iritziaren arabera, inolako bermerik eman gabe, errekurtsogileak bere eskarian azaldu eta egiaztatzen duenean bermerik eratzea ezinezkoa zaiola edo sinesgarriro frogatzen duenean bere zergen ezarpen eta eraginkortasunari buruzko egintzetan akats material eta aritmetikoak daudela.

Prozeduraren etetea onartzeak berarekin ekarriko du, beti, etenaldi osoari dagozkion berandutza interesak ordaintzeko betebeharra. Era berean, berraztertze errekurtsoa edo, kasua denean, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkeztean bakarrik izango ditu ondorioak. Errekurtso biak elkarren segidan jartzen direnean, etendura bide ekonomiko-administratiboan berritu beharko da."

Bost.18. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Epaileek edo administrazioak hartutako ebazpen irmo baten ondorioz udal erabakiak edo ordenantza fiskalen testua deuseztatuta edo aldatuta geratzen badira, udalbatzarrak foru arau honetako 16.4 artikuluan ezarritakoaren arabera argitaratu beharko du deuseztapena nahiz ebazpenaren arabera aldatutako aginduen testu berria. Geroago deuseztatu edo aldatzen den ordenantzaren babesean ematen diren egintza irmoak edo onartuak bere horretan mantenduko dira non eta sententziak espreski debekatzen ez duen."

 

Sei.20. artikuluaren 1. apartatuko A) letra aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"A)Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu berezia, eta, halaber, erabilera publikoari atxikitako beste ondasun batzuena."

Sei.50. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"50. artikulua.

Udalbatzarrak ezarri edo aldatuko ditu prezio publikoak, Gobernu Batzordeari eskumen horiek delegatzeko ahalmena eragotzi gabe, apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 23.2.b) artikuluan xedatutakoaren arabera."

9. artikulua.Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa, aldatzea.

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauan honako artikuluak aldatu dira:

Bat.2. artikuluaren b) letrako 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Hiritartu eta hobetzeko obrak, hala nola lur berdinketak eta estali gabeko eremuak erabiltzeko egiten direnak. Halakotzat hartuko dira azoka esparruak, aire zabaleko gordailuak, ur presak, ur jauziak, urtegiak (azken hirurotan, ondoak barne), kirol zelai eta instalazioak, kaiak, aparkalekuak eta eraikuntzei erantsitako guneak."

 

Bi.4. artikuluaren b) eta l) letrak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

"b)Udalerrien jabetzako auzo ondasunak eta esku bateko herri basoak. Era berean, salbuetsita egongo dira honako hauek:

1.Udalerrien, udal organismo autonomoen edo udalerri horiek erabat partizipatutako sozietateen jabetzako ondasunak, beti ere aipatu udalerrien lurraldean kokaturik badaude.

 

2.Manomunitateen, beren organismo autonomoen edo makomunitateek erabat partizipatutako sozietateen jabetzako ondasunak, beti ere aipatu mankomunitateen jarduketa esparruan kokaturik badaude.

Aurreko 1. eta 2. kasuetan, salbuespena aplikatu ahal izateko, ondasun horiek erabilera edo zerbitzu publikoari atxikita egon behar dute."

"l)Unibertsitate Publikoak bere helburuak betetzeko atxikita dauzkan ondasunak, eta hezkuntza itunetara bildutako ikastetxe pribatuak, erabat edo zati batean itundutako ikastetxeak diren bitartean."

 

Hiru.11. artikuluaren 2., 4. eta 5. apartatuak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

"2.Gipuzkoako Foru Aldundiak balio ponentziak prestatuko ditu. Haietan jasoko dira irizpideak eta balorazio taulak, eta indarrean dagoen hirigintza antolamenduan mugatzen den lurzoru hiritarra, bai eta katastro balioak finkatzeko beharrezkoak diren bestelako elementuak ere.

 

Ondasun higiezinen zati bat bi udalerritan, hirutan edo gehiagotan kokaturik dagoenean, horien balorazioa ondasun higiezin bakoitzari edo erabilera edo helburu homogeneoko ondasun multzo bati ponentzia berezi eta bakar bat aplikatuz egin ahal izango da."

"4.Gipuzkoako Foru Aldundiak onartuko ditu balio ponentziak, eta ondoren jendaurrean jarriko dira 15 eguneko epean, interesatuek egoki deritzeten alegazioak egin ahal izan dizaten.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udalaren ediktuen bitartez iragarriko da ponentzia horiek onartu eta jendaurrean jarri direla. Iragarkia, ponentzietatik eratorritako balio katastralek ondorioa izan aurreko lehen urteko urriaren 1a baino lehen egingo da.

5.Ponentziak jendaurrean jartzen direnetik aurrera, horietatik ateratzen diren katastro balioak indibidualki jakinaraziko zaizkio subjektu pasibo bakoitzari balio horiek indarrean sartu aurreko lehen urtea amaitu baino lehen."

 

Lau.12. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"12. artikulua.

1.Gipuzkoako Foru Aldundiak aldatuko ditu balio katastralak, ofizioz edo udalak eskatuta, beti ere hirigintza antolamenduak edo beste edozein zirkunstantziak agerian uzten badu diferentzia nabarmenak daudela, alde batetik, balio katastral horien eta, bestetik, udalerrian nahiz bertako zonaren batean edo batzuetan kokatzen diren ondasun higiezinen merkatuko balioen artean.

2.Aldaketa hori egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da balio ponentzia berriak prestatzea edo, hala badagokio, indarrean daudenak aldatzea, aurreko artikuluan esandakoaren arabera.

3.Balio ponentziak aldatu ahal izango dira, halaber, lurzoru landatarrek kalifikazio hori galtzen dutenean 2. artikuluko a) apartatuan aipatutako kasuen barruan egoteagatik.

 

4.Balio ponentziak egin ondoren, aurreko artikuluan arautzen diren tramite eta prozedurekin jarraituko da."

 

Bost.13. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"13. artikulua.

Balio katastralak foru arau bidez eguneratu ahal izango dira, koefizienteak aplikatuz."

Sei.16. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"16. artikulua.

1.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.

 

2.Zergaldia bat dator urte naturalarekin."

Zazpi.18. artikuluaren 1. apartatuari bigarren parrafo bat gehitu zaio. Hona hemen bere testua:

"1.Bere erroldatik abiatuta kudeatuko da zerga. Udalerri bakoitzak urtero prestatuko du errolda hori, eta bertan ondasun higiezinen, subjektu pasiboen eta balio katastralen zentsuak jasoko dira, lurzoru landatar eta hiritarrak bereizita. Udaletxe bakoitzean jendearen esku egongo da errolda hori.

 

Ondasun higiezin hiritarrei dagokien zergaren erroldak erreferentzia katastrala eta zenbaki finkoa ere jasoko ditu. Urteko erroldaren datuak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagirietan ageriko dira derrigorrez."

Zortzi.18. artikuluan 3. apartatua aldatu da eta 4. apartatua gehitu, honako idazkeraren arabera:

3.Ondasun Higiezinen Katastroetan datuak sartu, kendu edo aldatu behar badira katastroen berrikuspenagatik, katastro balioen finkapen, berrikuspen edo aldaketagatik, ikuskaritzaren jarduketengatik edo altak eta komunikazioak egiteagatik, horiek administrazio egintzat hartuko dira, eta Zergaren Errolda aldatu beharra ekarriko dute. Ondasun Higiezinen Katastroetan jasotako datuei dagokien Erroldan edozein aldaketa egiteko, nahitaezkoa izango da katastro horiek aurrez aldatzea zentzu berean.

Ondasun higiezinen alterazio fisiko, ekonomiko edo juridikoen ondorioz higiezinen katastroetako datuetan sartzen diren aldaketek Foru Arau honetako 11. eta 12. artikuluetan katastroa berrikusi edo aldatzeko jasotzen diren prozedurekin zer ikusirik ez dutenean, interesatuei jakinaraziko zaizkie Gipuzkoako Zergei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1985 Foru Arau Orokorrak 105. artikuluan xedatutakoaren arabera.

 

 

Nolanahi dela ere, gertatzen bada modifikazioak izaera juridikoko alterazioen ondorio direla titularitatea eskualdatu delako edo Foru Arau honek 5. artikuluan jasotzen dituen eskubideak eratu direlako, zilegi izango da tramite hori ez betetzea aldaketak egiteko kontuan hartuko diren dokumentuak interesatuak Zerga Administrazioari aurkeztutako edozein aitorpenetan emandakoak ez beste direnean.

 

4.Zergapeturiko ondasunetan gertatzen diren aldaketa fisiko, ekonomiko eta juridikoek horiek gertatu ondorengo zergaldian izango dute eragina, baina eragin hori ez da lotuta geratuko egintza administratiboen jakinarazpenari."

 

Bederatzi.19. artikuluaren 3. apartatuko azken parrafoa aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"Foru Aldundiaren aurretiazko txosten teknikoa beharko da beti foru arau honetako 4. eta 15. artikuluetan jasotako salbuespen eta hobariak eman eta ukatzeko, eta ondoren ebazpena bidaliko zaio Aldundiari."

 

10. artikulua.Apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailea, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren testu bateratua onartzekoa, aldatzea.

Bat.5. artikuluaren 1. apartatuko c) eta f) letrak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

"c)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspenerako mutualitateak."

"f)Ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte hartzeagatik zerga pizgarriak ematen dizkion martxoaren 24ko 5/1995 Foru Araua dela medio, Ekonomia Jardueren gaineko Zergan salbuespenaren zerga onura aitortua duten entitateak."

Bi.Lehen sekzioari 2. ohar komuna erantsi zaio Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tarifetan (I. eranskina). Hona hemen idazkera:

"2.Ordenantza fiskaletan hala jasotzen denean, edozein jarduera enpresarial hasi eta gutxieneko udal kuota ordaintzen dutenek kuotaren 100eko 50eko hobaria izango dute lehen bost urteetan. Hobariaz gozatzeko, beharrezkoa izango da jarduera ekonomikoan beste titularitate batekin aritu ez izana lehenago.

 

Jarduera ekonomikoan lehenago beste titularitate batekin aritu dela ulertuko da, besteak beste, bategitea, zatiketa edo jarduera adarren ekarpena gertatzen denean.

 

Ohar honen lehen parrafoan aipatzen den hobarian 1/1993 Foru Dekretu Arauemaile honek 11. eta 12. artikuluetan, hurrenez hurren, jasotako koefizientea eta egoera-indizea aplikatuz aldatutako tarifaren kuotak osatzen duen zerga kuota sartuko da.

Ohar honen lehen parrafoan aipatu den epealdia, nolanahi ere, lehen alta aitorpena egin eta bost urte igaro ondoren iraungiko da.

Ordenantza fiskalaren bitartez arautuko dira gainerako alderdi funtsezko eta formalak."

Hiru.II. eranskinaren instrukzioetako 14. erregelaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"2.Zerga elementuak aplikatzeko arau orokorrak.

 

Zerga elementuen gora-beherako oszilazioak 100eko 20a baino handiagoak ez direnean, ez dute aldatuko ordura arteko zerga kuoten zenbatekoa. Oszilazio horiek aipatu portzentaia baino handiagoak direnean, aldiz, bariaziotzat hartuko dira foru arau honek 14.2 artikuluaren bigarren parrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

 

Abeltzaintza independenteko jarduerei dagokienez, bost urtetan behin bakarrik egongo da bariazio horien berri emateko betebeharra, zergadunek beren borondatez ekitaldi bakoitzerako alta edo baja aitorpenak egitea eragotzi gabe.

 

Langile kopuruaz osatutako zerga elementua denean, kopuru horren gorako oszilazioari dagokionez, ordenantza fiskaletan 100eko 50eraino igo daiteke apartatu honen lehen parrafoan aipatutako 100eko 20ko gehienezko muga."

 

11. artikulua.Uztailaren 5eko 14/1989 Foru Araua, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa, aldatzea.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauan honako artikuluak aldatu dira:

Bat.1. artikuluaren 3. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"3.Ondokoak ez daude zerga honi lotuta:

a)Modeloa zaharra izateagatik erregistroetan baja emanda dauden ibilgailuak, horrelakoentzat bakarrik antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta noizean behin zirkulatzeko baimendu daitezkeenean.

b)750 kilogramotik gorako karga erabilgarria ez duten trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak."

Bi.2. artikuluaren 1. apartatuko d) letra aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

d)Martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak, Trafikoari, Motorezko Ibilgailuei eta Errepide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duenak, eranskinaren 20. zenbakian aipatzen dituen minusbaliatuen ibilgailuak, eta ezintasun fisikoa duten pertsonek gidatuak izateko egokituta dauden ibilgailuak, baldin eta 14 edo 17 zaldi fiskaleko potentzia baino txikiagoa badute eta 100eko 65etik beherako minusbaliotasun maila duten minusbaliatuenak edo 100eko 65 edo maila handiagoa duten ezindu fisikoenak badira.

Baita ere, 17 zaldi fiskalak gainditu gabe, aulki gurpildunean mugitzen diren minusbaliatuak garraiatzeko erabiltzen diren autoturismo bereziak, propio eginak edo egokituak. Ondorio horietarako, pertsona minusbaliatuak izango dira legez halakoak direnak 100eko 33ko mailan edo handiagoan, ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegileak, Gizarte Segurantzaren Legearen testu bateratua onartzen duenak, 148.1 artikuluan finkatutako baremoaren arabera.

 

Artikulu honen bigarren apartatuan jasotakoa jasota ere, aurreko parrafoan aipatutako salbuespena lortzeko, interesatuek ibilgailuari ematen dioten erabilera frogatu behar dute."

 

Nolanahi ere, salbuespen hori duten subjektu pasiboek ezin izango dute aldi berean gozatu salbuespen horretaz ibilgailu bat baino gehiagorengatik."

Hiru.4. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"4. artikulua.

1.Ondoko tarifa-taulen arabera eskatuko da Zerga:

 

Ibilgailuaren potentzia eta mota Pesetak Euroak

a)Turismoak.

9 zaldi fiskaletik beherakoak 3.000 18,03

9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 6.000 36,06

12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 10.000 60,10

14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 14.000 84,14

16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 18.000 108,18

20 zaldi fiskaletik gorakoak 22.000 132,22

b)Autobusak.

21 plaza baino gutxiagokoak 13.860 83,30

21etik 50 plazara bitartekoak 19.740 118,64

50 plaza baino gehiagokoak 24.675 148,30

c)Kamioiak.

1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria

dutenak 7.035 42,28

1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabil-

garria dutenak 13.860 83,30

Ibilgailuaren potentzia eta mota Pesetak Euroak

2.999tik 9.999 kg-ra bitarteko karga erabil-

garria dutenak. 19.740 118,64

9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dute-

nak 24.675 148,30

d)Traktoreak.

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 2.940 17,67

16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak 4.620 27,77

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 13.860 83,30

e)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak.

 

1.000 baino gutxiagoko eta 750 kg baino

gehiagoko karga erabilgarria dutenak 2.940 17,67

1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabil-

garria dutenak 4.620 27,77

2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dute-

nak 13.860 83,30

f)Bestelako ibilgailuak.

Zikomotoreak 735 4,42

125 cc-ra bitarteko motozikletak 735 4,42

125 cc-tik 250 cc-ra bitarteko motozikletak 1.260 7,57

250 cc-tik 500 cc-ra bitarteko motozikletak 2.520 15,15

500 cc-tik 1.000 cc-ra bitarteko motozikletak 5.040 30,29

1.000 cc-tik gorako motozikletak 10.080 60,58

2.Ibilgailu mota desberdinen kontzeptua eta tarifak ezartzeko arauak erregelamenduz finkatuko dira.

 

3.Udalek artikulu honen 1. apartatuan jasota dauden kuotak gehitu ahal izango dituzte, horiei gehienez 2,2ko koefizientea aplikatuz.

 

Era berean, udalek koefiziente bat finkatu ahal izango dute, artikulu honen 1. apartatuan jasotako tarifa taulan ageri den ibilgailu mota edo tarte bakoitzeko, inoiz ere koefiziente horiek aurreko eskalan adierazitako gehienezko muga gainditu gabe.

4.Udalek aurreko apartatuan aipatzen den ahalmena erabiltzen ez badute, aurreko 1. apartatuan adierazitako kuoten taularen arabera eskatuko da Zerga.

5.Ordenantza fiskalek zerga kuotaren 100eko 50erainoko hobaria arautu ahal izango dute, gehituta edo ez:

 

a)Ibilgailuaren karburante motaren arabera, eta karburante horren errekuntzak ingurugiroan duen eraginaren arabera.

b)Ibilgailuen motoreen ezaugarrien arabera, eta horiek ingurugiroan duten eraginaren arabera.

Era berean, ordenantza fiskalek zerga kuotaren 100eko 100erainoko hobaria arautu ahal izango dute, gehituta edo ez, aintzinako ibilgailuen arabera, edo fabrikazio egunaz geroztik aurrera gutxienez hogeita bost urteko aintzinatasuna duten ibilgailuen arabera. Fabrikazio eguna ezezaguna bada, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera hori fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

Aurreko parrafoetan aipatutako hobarien gainerako alderdi funtsezko eta formalak ordenantza fiskalean arautuko dira."

 

Lau.5. artikulua aldatu, eta honela geratu da idatzita:

 

"5. artikulua.

1.Zergaldia eta urte naturala bat etortzen dira, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo Trafikoan behin betiko baja ematen zaienean. Zergaldia, kasu horietan, ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, edo Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.

 

2.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.

 

3.Ibilgailua lehen aldiz erosten denean edo behin betiko baja ematen zaionean, Zerga kuotaren zenbatekoa hilabete osoengatik hainbanatuko da.

Ibilgailuaren lapurketagatik erregistro publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere hainbanatuko da kuota."

 

12. artikulua.Uztailaren 5eko 15/1989 Foru Araua, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzkoa, aldatzea.

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 15/1989 Foru Arauan honako artikuluak aldatu dira:

Bat.1. artikulua aldatu, eta honela geratu da idatzita:

 

"1. artikulua.

1.Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga zeharkako tributua da. Gipuzkoako udalerrien barruan obra edo hirigintza lizentzia behar duen edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitea du zergagaia, lizentzia hori lortu edo ez, baldin eta lizentzia ematea ezarpena egiten duen udalari badagokio.

 

 

2.Zerga ordaintzetik salbuetsita dago edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitea, horren jabeak Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Autonomia Erkidegoa, Estatua edo udal entitateak direnean, baldin eta, zergari lotuta egonik, zuzenean errepide, trenbide, portu, aireportu, obra hidrauliko eta populazioen eta ur zikinen saneamendura zuzenduta badago, nahiz eta horien kudeaketa, dela inbertsio lanetan dela artapen lanetan, organismo autonomoek egin."

 

 

Bi.3. artikuluaren 3. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"3.Zergaren karga tasa Udalak finkatuko du, eta ezingo da 100eko 5etik gorakoa izan."

Hiru.4. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"4. artikulua.

1.Derrigorrezko lizentzia ematen denean edo, derrigorrezko lizentzia hori oraindik eskatu, eman edo ukatu gabe egonik, eraikuntza, instalazio edo obra hasten denean, konturako behin-behineko likidazio bat egingo da, eta oinarri ezargarria honela kalkulatuko da:

a)Interesatuek aurkeztutako aurrekontuaren arabera, beti ere dagokion Elkargo Ofizialak aurrekontua bisatu badu hau nahitaezko baldintza den kasuetan.

 

b)Ordenantza fiskalak hala ezartzen duenean, bertan finkatzen diren indize edo moduluen arabera.

2.Eraikuntza, instalazio edo obra amaitutakoan, eta haren kostu erreal eta efektiboa aintzat harturik, Udalak, bidezko egiaztapen administratiboa egin ondoren, aurreko apartatuan aipatutako oinarri ezargarria aldatuko du, hala badagokio. Kasu horretan, behin betiko likidazioa egingo du, eta subjektu pasiboari behar den zenbatekoa eskatu edo, hala bada, itzuliko dio.

3.Eraikuntza, instalazio edo obrari dagokion hirigintza lizentzia jasotzeagatik subjektu pasiboak tasa gisa ordaindu duen edo ordaindu behar duen zenbatekoa kuota osoan kenkariduna izatea edo Zergan hobarituta egotea arautu dezakete ordenantza fiskalek.

4.Udalek autolikidazio erregimenean eskatu ahal izango dute Zerga hau."

Lau.V. kapitulua gehitu da, 5. artikulu berria izango duena. Hona hemen idazkera:

 

"V. KAPITULUA:HOBARIAK.

5. artikulua.

Ordenantza fiskalek zerga kuotaren 100eko 95erainoko hobaria arautu ahal izango dute interes berezikoak edo udal erabilerakoak deklaratutako eraikuntzen, instalazioen edo obren alde, horretarako arrazoi sozialak, kulturalak, historiko-artistikoak edo enplegua bultzatzeko arrazoiak daudenean."

 

13. artikulua.Uztailaren 5eko 16/1989 Foru Araua, Hirilurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa, aldatzea.

Hirilurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauan honako artikuluak aldatu dira:

Bat.1. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Ez dago zerga honi lotuta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landalurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza. Beraz, zerga honi lotuta dago Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hirilurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza, kontuan hartu gabe Katastroan edo Zergaren Erroldan halakotzat hartuta dauden edo ez.

 

 

Zerga honi lotu gabe egongo da, era berean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluaren X. kapituluan araututako erregimen berezia aplikagarria zaien eragiketetatik eratorritako eskualdaketak direla-eta hirilurrek izan duten balio gehikuntza, salbu aipatu foru arauak 101. artikuluan jasotakoaren arabera ematen diren lurrei buruzko eskualdaketak, jarduera adar batean sartuta ez daudenean.

 

Aipatu lurrak geroago eskualdatzen direnean, aipatu VIII. tituluaren X. kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez du etenaraziko balio gehikuntza sortu den urteen kopurua."

Bi.2. artikuluaren 2. apartatuko d) letra aldatu da, eta honela geratu da idatzita.

"d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspenerako mutualitateak."

Hiru.3. artikulua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"3. artikulua.

1.Zergadun gisa, honako hauek dira Zerga honen subjektu pasiboak:

a)Terrenoak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealak eratu edo eskualdatzean direnean, baldin eta musu truke egiten bada: terrenoa erosten duen pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen zaion pertsona.

b)Terrenoak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealak eratu edo eskualdatzean direnean, baldin eta ordain truke egiten bada: terrenoa eskualdatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen duena.

2.Aurreko apartatuko b) letran aipatutako kasuetan, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko da terrenoa erosten duen edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen zaion pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea, beti ere zergaduna Espainian egoiliarra ez den pertsona fisikoa denean."

Lau.4. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko, lurzoruak sortzapenaren unean duen balioari ondorengo taularen arabera ateratzen den portzentaia aplikatuko zaio:

Urteko Portzentaien Taula, Balio Gehikuntza Zehazteko

 

1etik 5 urtera 10 urtera 15 urtera 20 urtera

bitarteko aldia bitarteko aldia bitarteko aldia bitarteko aldia

Zuzenbidezko populazioa Urteko % gehienez Urteko % gehienez Urteko % gehienez Urteko % gehienez

50.000 biztanle bitartean 3,1 2,8 2,7 2,7

50.001etik 100.000 biztanlera bitartean 3,2 3,0 2,8 2,7

100.000 biztanle baino gehiago 3,4 3,2 2,9 2,8

Donostia 3,6 3,4 3,1 2,9

Apartatu honen lehen parrafoan aipatutako portzentaia zehazteko hurrengo arauak erabiliko dira:

Lehena.Udalek egoki deritzoten urteko portzentaia finkatu ahal izango dute, taulan denbora tarte bakoitzerako adierazitako gehienezko mugaren barruan eta zuzenbidezko biztanleen arabera.

Bigarrena.Udalak gehikuntza izan duten urteen kopururako finkatuko duen urteko portzentaiaren arabera zehaztuko da zergari lotutako eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza.

 

 

Hirugarrena.Sortzapenaren unean lurzoruak duen balioaren gainean aplikatu beharreko portzentaia kalkulatzeko elkarrekin biderkatu behar dira kasu bakoitzari aplikatu beharreko urteko portzentaia eta balio gehikuntza izan duten urteen kopurua.

Laugarrena.Bigarren arauari jarraituz eragiketa jakin bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentaia zehazteko eta hirugarren arauari jarraiki aipatu urteko portzentaia zein urte kopururekin biderkatu behar den zehazteko, balio gehikuntza izan duen tarteari dagozkion urte osoak bakarrik hartuko dira kontuan, ondorio horietarako aipatu tartearen urte zatikiak ezin izango direlarik kontutan hartu."

 

Bost.5. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Udalak finkatuko du karga eskala, eta zerga tasa ezingo da 100eko 30etik gorakoa izan."

 

Sei.5. artikuluari 4. apartatua gehitu zaio. Hona hemen idazkera:

"4.Ordenantza fiskalek Zerga kuotaren 100eko 95erainoko hobaria arautu ahal izango dute heriotza dela-eta ondorengo ahaide eta adoptatuen, ezkontideen eta aurreko ahaide eta adoptatzaileen alde musu truke egiten diren terrenoen eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealen eskualdaketa edo eraketetan.

 

Aurreko parrafoan aipatutako hobariaren gainerako alderdi funtsezko eta formalak ordenantza fiskalean arautuko dira."

 

Zazpi.6. artikuluaren 2. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"2.Epaileek edo Administrazioak ebazpen irmoaz deklaratu edo aitortzen badute lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratua deuseztatu, desegin edo amaitu dela, subjektu pasiboak eskubidea izango du berak ordaindutako zergaren itzulketa jasotzeko, baldin eta egintza edo kontratu horrek irabazirik sortu ez badio eta itzulketa lau urteko epean erreklamatzen badu ebazpena irmo bihurtu zenetik aurrera; irabazia egon dela ulertuko da justifikatzen ez denean interesatuek Kode Zibilak 1295. artikuluan jasotakoaren arabera elkarri egin beharreko itzulketak gauzatu behar dituztela. Egintzak edo kontratuak irabazirik sortarazi ez baina, desegitea edo amaiera zergaren subjektu pasiboak obligazioak ez betetzeagatik deklaratzen bada, ez da itzulketa eskubiderik egongo."

Zortzi.7. artikuluaren 6. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

"6.Artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa kontuan hartu gabe, honako hauek ere egongo dira behartuta zergagaia gertatu dela udalari jakinaraztera subjektu pasiboen epe berberen barruan:

a)Dohaintza emailea edo eskubide errealaren eratzailea edo eskualdatzailea, foru arau honen 3. artikuluko 1. apartatuaren a) letran jasotako kasuetan, baldin eta bizien arteko negozio juridiko batengatik sortu badira.

 

b)Eskuratzailea edo eskubide erreala bere alde eratu edo eskualdatu zaion pertsona, aipatu artikuluaren 1. apartatuko b) letraren kasuetan."

Bederatzi.Lehen xedapen iragankorraren 2. apartatuko c) letra aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

 

"c)Zerga Administrazioak, Zergen Foru Arau Orokorrak 52. artikuluan aipatutako merkatuko batez besteko prezioen arabera, ondasun higiezin hiritarren benetako balioa egiaztatu ondoren ateratako lurzoruaren baliotik eratortzen direnak. Azken balio horren aplikazioa hautatuz gero, zergaren kuota kalkulatzeko karga tasa udalak finkatuko du, gehienezko tasa 100eko 10 baino handiagoa izan gabe."

 

 

 

V. Kapitulua:tasak.

14. artikulua.Tasak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratzeagatik eta harpidetza egin edo aleak saltzeagatik.

Bat.Tasatzat hartuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratzeagatik eta harpidetu edo aleak saltzeagatik jasotzen dituen ondarezko prestazioak, irailaren 16ko 8/1985 Foru Arauak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean harpidetu eta iragarkiak argitaratzeagatik eskubide eta tasak arautzen dituenak, xedatutakoaren arabera.

Bi.Tasa honen zergagaia ondoko hauek izango dira:

1.Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean harpidetzea.

2.Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren ale solteak erostea.

3.Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkiak, abisuak, errekerimenduak eta mota guztietako testuak argitaratzea, baldin eta ordaintzetik legez salbuetsita ez badaude.

Hiru.Zergagaia diren ondasunak erosterakoan eta zerbitzuak ematerakoan sortuko da tasa.

 

Dena den, aurrez ordaindu beharko da iragarki, abisu, errekerimendu eta mota guztietako testuak argitaratu eta urteko harpidetza egitekotan.

Lau.Tasaren zergagaia diren zerbitzuak eskatu edo ondasunak erosten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira tasaren subjektu pasiboak.

Bost.Tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira irailaren 16ko 8/1985 Foru Arauak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean harpidetu eta iragarkiak argitaratzeagatik eskubide eta tasak arautzen dituenak, ordainketa horretatik salbuestitako subjektuak.

Sei.Tasa eskudirutan, posta igorpenez edo "Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren dirusarreren kontura" egindako banku transferentziaz edo ordainketa helbideratuaren bitartez ordainduko da tasa.

Zazpi.Tasaren zenbatekoak finkatzeko kuantifikazio elementu eta irizpideen kopurua eta identitatea aldatu ahal izango dira foru arau bidez.

Aurreko parrafoan jasotakoaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira tasaren zergagaia diren iragarki, harpidetza edo salmentagatik exigitu daitekeen zenbatekoaren kuantifikazio elementu eta irizpidetzat:

— urtebetean argitaratzen diren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren zenbakien urteko harpidetza, ale baterako;

— ale solteen salmenta; edo

— iragarkiaren lerroa edo lerro zatia.

Zortzi.Foru dekretu bidez aldatu daitezke aurreko apartatuan aipatutako elementu edo irizpideak erabiliz ateratzen diren zenbateko finkoak.

Bederatzi.Txosten ekonomiko-finantzarioa aurkeztu behar da zerbitzu edo jardueraren kostuari buruz eta azkenean proposatzen den tasaren zenbatekoaren justifikazioari buruz, aurreko apartatuan jasotakoaren arabera tasen zenbatekoa aldatzen duten foru dekretuekin batera. Tasei eta Prezio Publikoei buruzko urtarrilaren 11ko 2/1990 Foru Arauak 7. artikuluan jasotako baliokidetasun irizpidera egokitu beharko da tasaren zenbatekoa.

Beharkizun hori ez betetzeak berarekin ekarriko du xedapena zuzenbidez erabat baliogabea izatea.

Hamar.Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehendakaritza Departamentuak kudeatu eta bilduko du tasa.

 

Hamaika.2000. urtean tasaren zenbatekoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratu eta harpidetu edo aleak saltzeagatik, ondoko hau izango da:

Ale solteen edo gehigarriaren salmenta: 160 pezeta (0,96 euro).

200 edo orrialde gehiagoko gehigarriaren salmenta: 450 pezeta (2,70 euro).

Urtebeteko harpidetza: 24.000 pezeta (144,24 euro).

Iragarkien argitarapena:

— 9 zentimetroko lerroa: 250 pezeta (1,50 euro).

— 18 zentimetroko lerroa: 490 pezeta (2,94 euro).

15. artikulua.Tasak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren kontsulta zerbitzuarengatik.

Bat.Tasa izaera dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean internet-intranet bidez kontsulta zerbitzua emateagatik Gipuzkoako Foru Aldundiak jasotako ondarezko prestazioek.

 

Bi.Gipuzkoako Foru Aldundian Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren kontsulta zerbitzua internet-intranet bidez ematea da tasa horren zergagaia.

 

Hiru.Zergagaia den zerbitzua ematerakoan sortuko da tasa.

Lau.Tasaren zergagaia diren zerbitzuak edo ondasunak eskatu edo erosten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira tasaren subjektu pasiboak.

Bost.Tasa eskudirutan ordainduko da, momentuan eskatzaileari aurkeztuko zaion errezibua emanez.

Sei.Tasaren zenbatekoak zehazteko oinarri moduan erabilitako kuantifikazio elementu eta irizpideen kopurua eta identitatea foru arau bidez aldatu ahal izango dira.

Aurreko parrafoan jasotakoaren ondorioetarako, informazio jakin baten paperezko kopia hartuko da zenbatekoaren kuantifikazio elementu eta irizpidetzat.

Zazpi.Aurreko apartatuan aipatutako elementu eta irizpideak erabiliz ateratzen diren zenbateko finkoak foru dekretu bidez aldatu ahal izango dira.

Zortzi.Txosten ekonomiko-finantzarioa aurkeztu behar da zerbitzu edo jardueraren kostuari buruz eta tasaren zenbatekoaren justifikazioari buruz, aurreko apartatuan jasotakoaren arabera tasen zenbateko finkoa aldatzen duten foru dekretuekin batera. Tasa eta Prezio Publikoei buruzko urtarrilaren 11ko 2/1990 Foru Arauak 7. artikuluan jasotako baliokidetasun printzipiora egokitu behar da tasen zenbatekoa.

 

Beharkizun hori bete ezean, zuzenbidean erabat baliogabetzat hartuko da xedapena.

Bederatzigarrena.Gipuzkoako Foru Aldundiko Legendakaritza Departamentuak kudeatu eta bilduko du tasa.

Hamar.Hona hemen 2000. urteko tasaren zenbatekoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialari internet-intranet bidez egindako kontsulta zerbitzuari dagokionez: 10 pezeta (0,06 euro) orri inprimitu bakoitzeko.

 

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.Salbuespenak Terrorismoaren biktimekiko elkartasunari buruzko urriaren 8ko 32/1999 Legea dela eta.

 

1.1999ko urriaren 9tik aurrerako ondorioekin, Terrorismoaren biktimekiko elkartasunari buruzko urriaren 8ko 32/1999 Legeak finkatutako kalteordainen ondorioz jasotzen diren diru kopuruak salbuetsita egongo dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik eta bestelako zerga pertsonaletik.

 

2.Partikularki, aipatu legean jasotako kalteordainak hartuko dira terrorismo ekintzengatik jasotako aparteko prestazio publikotzat, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauak 9.a) artikuluan jasotako salbuespenaren ondorioetarako.

Bigarrena.Biescaseko uholdeek eragindako kalte pertsonalak ordaintzeko dirulaguntza publikoen salbuespena Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan.

Bat.Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsita daude 1996ko abuztuaren 7an Biescasen izandako uholdeek eragindako kalte pertsonalak ordaintzeko ematen diren dirulaguntza publikoak.

Bi.1999an eta aurreko zergaldi iraungi gabeetan aplikatuko da salbuespen hori.

Hirugarrena.Salbuespena herri zerbitzuen funtzionamendua dela medio pertsonei eragindako kalte fisiko, psikiko edo moralengatik.

1999aren aurreko zergaldi iraungi gabeetan aplikatuko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauak 9. artikuluaren u) letran jasota dauden kalte fisiko, psikiko edo moralen kalteordainen salbuespena, salbu irmotzat hartu diren jarduketa administratiboak.

 

Laugarrena.Eguneratze koefizienteak.

2000. urteko ekitaldian burututako eskualdaketen eguneratze koefizienteak honakoak izango dira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauaren 43. artikuluko 2 apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako:

Ekitaldiak Koefizienteak

1994 eta aurrekoak 1,072

1995 1,139

1996 1,097

1997 1,072

1998 1,048

1999 1,020

2000 1,000

Bosgarrena.2000. urterako moneta zuzenketarako koefizienteak.

2000. urtean hasten diren zergaldiei dagokienean, uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak 15. artikuluaren 11 apartatuan jasotako koefizienteak ondoko hauek izango dira:

Koefizienteak

1984ko urtarrilaren 1aren aurretik 1,989

1984 1,806

1985 1,654

1986 1,552

1987 1,451

1988 1,390

1989 1,339

1990 1,279

1991 1,224

1992 1,187

1993 1,177

1994 1,154

1995 1,101

1996 1,062

1997 1,039

1998 1,014

1999 1,006

2000 1,000

Koefizienteak honelaxe erabiliko dira:

a)Erosketa prezioaren edo produkzio kostuaren gainean, ondarezko elementuaren erosketa edo produkzio urtearen arabera. Hobekuntzei aplikatu beharreko koefizientea horiek gauzatu diren urtekoa izango da.

b)Dagoenekoz kontabilizatutako amortizazioen gainean, zein urtetan gauzatu ziren kontuan hartuta.

Seigarrena.Tasak eguneratzea.

1.1999. urtean exigigarria zen kopuruari 1,02 koefizientea ezarriz ateratzen den zenbatekoraino igoko dira Gipuzkoako Foru Ogasunarenak diren eta departamentuek kudeatzen dituzten tasa eta exakzio parafiskalen tipoak, baldin eta kopuru finkokoak ez badira oinarriaren araberako portzentaietan ezarrita ez daudelako edo diru unitatetan baloratu gabe daudelako.

Aurreko parrafoan ezarritako koefizienteak erabiltzearen ondorioz ateratzen diren tipoak hamarrekoetara egokitu daitezke, gora edo behera joaz.

2.Ehiza eta arrantza tasak hauexek izango dira 2000. urtean:

a)Ehiza baimena:

— Izaera orokorrez: 1.750 pta (10.52 euro).

— 65 urtetik gorako pertsonak: 875, pezeta (5,26 euro).

 

b)Arrantza baimena: 1.130 pta (6,79 euro).

c)Ehiza eta arrantza baimenen ale bikoiztua luzatzea: 500 pta (3,01 euro).

3.Departamentu eskuduneko foru diputatuak finkatuko ditu martxoaren 4ko 14/1997 Foru Dekretuaz onartutako errepide bidezko garraio berezien alorrean egiten diren jarduketen tasak, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru aldundiek modu koordinatuta emateagatik.

 

Zazpigarrena.Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.

2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, higiezin landatar nahiz hiritarrei dagozkien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren balio katastral guztiak eguneratuko dira 1999ko abenduaren 31n indarrean dagoen balioari 1,02 koefizientea aplikatuz.

Zortzigarrena.Gipuzkoako lurralde historikoaren finantza eta aurrekontu erregimenari buruzko abenduaren 26ko 17/1990 Foru Araua aldatzea.

Ondorengo xedapenak aldatu dira Gipuzkoako lurralde historikoaren finantza eta aurrekontu erregimenari buruzko abenduaren 26ko 17/1990 Foru Arauan:

Bat.15. artikuluaren 3 apartatua aldatu da, eta honela idatzita geratu da:

"3.Zergen Foru Araua Orokorrak III. tituluaren V. kapituluan jasotakoa aplikatuko da, zerga izaerakoak ez diren zuzenbide publikoko dirusarrerak premiamenduzko epean kobratzeko."

Bi.19. artikuluaren 2 apartatua aldatu eta honela idatzita geratu da:

"Zerga izaerako zorretan izan ezik, zerga sortzen den aldiaren barruan indarrean dagoen diruaren legezko interesa izango da berandutza interesa, Foru Arauak beste bat finkatzen duenean izan ezik."

Hiru.21. artikuluaren 2 eta 3 apartatuak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

"2.Aurreko apartatuan aipatutako xedapenik ezean, lau urtetara iraungiko dira Gipuzkoako Foru Ogasunaren eskubide hauek:

a)Izaera publikoko kredituak onartu edo likidatzeko eskubidea.

b)Izaera publikoko kreditu onartuak edo likidatuak kobratzea.

3.Aurreko apartatuko a) parrafoan aipatutako kasuan, eskubidea gauzatu zitekeen egunetik aurrera hasiko da lau urteko epea. Era berean, apartatu bereko b)parrafoan aipatutako kasuan, jakinarazpen egunetik aurrera hasiko da aipatu epea edo, jakinarazpena derrigorrezkoa ez bada, iraungipen egunetik aurrera."

Lau.25. artikuluaren 1 apartatua aldatu da. Hona hemen idazkera berria:

"1.Foru arau honek 19.2 artikuluan aipatutako berandutza interesa ordaindu beharko diote hartzekodunari zor zaion zenbatekoaren gainean, ordainketa epea amaitu ondorengo egunetik aurrera, baldin eta Foru Aldundiak edo bere mendeko organismo autonomoek hartzekodunarekin adostutako epean edo, bestela, ebazpen judiziala edo obligazioaren onarpena jakinarazi ondorengo hiru hilabeteen barruan ordaintzen ez badiote. Horretarako, hartzekodunak idatzizko erreklamazioa egin behar du aldez aurretik."

 

Bost.26. artikuluaren 1 apartatua aldatu da, eta honelaxe idatzita geratu da:

"1.Aurkako legea edo foru araua dagoenean izan ezik, lau urtetara iraungiko dira ondoko hauek:

a)Gipuzkoako Foru Aldundiak edo bere mendeko organismo autonomoek obligazio guztiak onartu edo likidatzeko eskubidea, obligazio horiek beharkizunak betez eta frogagiriak aurkeztuz eskatu ez direnean. Obligazioa ekarri duen zerbitzua edo prestazioa amaitu zen egunetik aurrera hasiko da epea.

 

 

b)Gipuzkoako Foru Aldundiak edo bere mendeko organismo autonomoek lehendik onartu edo likidatutako obligazioen ordainketa exigitzeko eskubidea, baldin eta hartzekodun legitimoek edo eskubidedunek ez badute erreklamatzen. Obligazioaren onarpen edo likidazioaren jakinarazpenaren eraginkortasun egunetik aurrera hasiko da epea."

 

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.2000. urtean onartuko diren balio ponentzietatik ateratzen diren ondasun higiezin hiritarren balio katastralen jakinarazpena.

Balio katastralak Zergen Foru Arau Orokorraren 105. artikuluan jasotakoa aplikatuz jakinaraziko dira, artikulu bereko 6 apartatuan jasotakoa salbu, 2000. urtean onartuko diren balio ponentzietatik ateratzen diren balio katastral berriak indarrean jartzearen ondorio soiletarako. Tramite horren ordez, iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko argitaratu eta zerga bulegoetan jarriko dira, balio katastral berriei buruz aurrean agertuz jakinarazia izateko aukera jendaurrean jartzeko.

 

 

 

Nolanahi ere, interesatuak hamar eguneko epea izango du agertzeko, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo egunetik aurrera. Epe hori interesatua agertu gabe igarotzen bada, agertzeko epea amaitu eta ondorengo egunetik aurrera jakinarazitzat joko zaio ondorio legal guztietarako.

Bigarrena.2000. urteko ordenantza fiskalak egokitzea.

 

Bakarrik 2000. urterako ondorioekin, hiruhilabeteko epea izango da, foru arau hau indarrean jartzen denetik aurrera, Gipuzkoako udalek ordenantza fiskalak foru arau honen IV. kapituluan egindako aldaketetara egokitzeko. Gipuzkoako Udal Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak 15. artikuluan eta ondorengoetan jasotako prozeduraren arabera gauzatuko da hori guztia.

 

Hirugarrena.Joko tasa.

Zorte, Apustu edo Zorizko Jokoen gaineko Tasari buruzko foru araudia eman bitartean, lurralde amankomunean une bakoitzean indarrean dauden zerga arauak izango dira erabilgarriak.

 

Laugarrena.

Foru arau honek 5. artikuluaren bi apartatuan Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauaren 40. artikuluaren 1 eta 2 apartatuei emandako idazkera berriak ez du ondoriorik izango foru arau hau indarrean jarri aurretik egindako errenta aldakorreko baloreen eskurapenetan".

 

 

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratu dira foru arau honen aurka doazen xedapen guztiak.

Partikularki, ondorengo xedapenak indargabetu dira:

— Azaroaren 22ko 45/1988 Foru Dekretua, zerga araudia Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean jasotako xedapenetara egokitzen duena, salbu dekretu horretako 2. artikuluan ezarritakoa.

— Maiatzaren 21eko 7/1990 Foru Araua, zerga izaerako neurri jakin batzuk egokitzen dituena Ondasun Higiezinen gaineko Zergari, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokienez.

— Abenduaren 10eko 84/1991 Foru Dekretua, interes ekonomikoko enpresa elkarteen zerga araudiari buruzkoa.

 

— Xedapen gehigarria maiatzaren 19ko 41/1992 Foru Dekretuan, Gipuzkoako zerga araudia Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokienez zerga kontzeptuak Europako Komunitateen arteztarau eta erregelamenduetara egokitzeko abenduaren 16ko 29/1991 Legearen xedapenetara moldatzen dituen horretan.

 

— Bosgarren xedapen gehigarria Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauan.

— Apirilaren 26ko 42/1994 Foru Dekretua, Gipuzkoako zerga araudia mailegu hipotekarioen subrogazioari eta aldaketari buruzko martxoaren 30eko 2/1994 Legearen xedapenetara egokitzen duena.

— Gipuzkoako zerga araudia Sozietate Laboralei buruzko maiatzaren 24ko 4/1997 Legean jasotako zerga neurrietara egokitzen duen maiatzaren 27ko 38/1997 Foru Dekretuaren artikulu bakarra.

— Irailaren 16ko 65/1997 Foru Dekretua, Sozietate Laboralei buruzko maiatzaren 24ko 4/1997 Legean jasotako zerga neurrietara egokitzeko maiatzaren 27ko 38/1997 Foru Dekretua aldatzen duena.

 

 

AMAIERAKO XEDAPENA

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera jarriko da indarrean, eta 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, bertan bestela xedatzen denean izan ezik.

2001eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauaren 4. artikuluan jasotako tarifan egindako aldaketak.