| 243. zenbakia | Data 1999-12-22 | 18589 orria |
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatezko epean kudeatzeko eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga epe exekutiboan kudeatzeko Usurbilgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak izenpeturiko Lankidetza-Delegazio Hitzarmenak onartzea.
1994ko urriaren 18ko Erabakiaren bidez Diputatuen Kontseiluak hitzarmen eredu batzuk onartu zituen, Gipuzkoako udalek delegazio edota lankidetza maila desberdinen artean aukeratu ahal izan zezaten, zergak ordaintzeko borondatezko epean nola epe exekutiboan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudeatzeko.
Udalek eta Aldundiak hitzarmen horiek sinatu ondoren, ereduak oso-osorik eman ziren argitara, aukera egin zuten udalen zerrendarekin batera.
1999an ondorioak izateko sinatu ziren hitzarmen guztiak 2000. urterako luzatutzat hartzen dira, Usurbilgo Udalarekin hitzartutakoak izan ezik. Udal horrek, izan ere, hitzarmenaren amaiera gaztigatu zuen eta, Udalbatzarrak 1999ko urriaren 26an hala erabaki eta gero, honako hitzarmen hauek izenpetu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 2000. urterako:
—Lankidetza eta delegazio hitzarmena: Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatezko epean kudeatzea, eta zerga beraren kudeaketa epe exekutiboan delegatzea (Testua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko hitzarmenak onartzeari buruzko iragarkiaren II. eraskin moduan argitaratu zen. 1995eko otsailaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 490 zki.a).
—Lankidetza eta delegazio hitzarmena: Udalak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga borondatezko epean kudeatzea, eta zerga beraren kudeaketa epe exekutiboan delegatzea (Testua aurreko parrafoan aipatu den iragarkiaren VI. eraskin moduan argitaratu zen).
Hau guztia jakinarazten da uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, bigarren xedapen gehigarrian esandakoa eta apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bateratua onartzekoak, bigarren xedapen gehigarrian jasotakoa betez.
Donostia, 1999ko urriaren 14a.—M.ª Jesús Pérez, Idazkari Teknikoa.
(14422) (12353)