| 217. zenbakia | Data 1999-11-12 | 16547 orria |
Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusia
Zumaiako Hiri Antolaketako Arauen Arautegi Osagarriaren dokumentua, lizentziak eskatzeari, tramitatzeari eta gauzatzeko kontrolari, eta hirigintzako probetxamenduak neurtzeari dagokiena. (ghi-113/99-p04).
Diputatuen Kontseiluak, 1999ko azaroaren 2ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:
«Zumaiako Udalak, tramitatu ondoren, «Hiri Antolaketako Arauen Arautegi Osagarriaren dokumentua, lizentziak eskatzeari, tramitatzeari eta gauzatzeko kontrolari, eta hirigintzako probetxamenduak neurtzeari dagokiena» izeneko espedientea aurkeztu du, Foru Aldundiak behin betiko onar dezan.
Udalak sustatutako espedientearen helburua da obrak eta instalazioak egiteko eta jarduerak ipintzeko baimenak eskatzeari, tramitatzeari eta gauzatzeko kontrolari buruzko arautegia ezartzea, eta, aldi berean, hirigintza probetxamenduak eta eraikinaren oinarrizko dimentsioak neurtzeko arauak finkatzea.
Udal fasean, Aurrerapena tramitatu ondoren, 1998ko urriaren 1eko Udal Batzarrak dokumentuari hasierako onarpena ematea erabaki zuen, eta jende aurrean erakutsitako epean ez zen alegaziorik jaso.
Beharrezko informeak egin ondoren, 1998ko abenduaren 22an Udal Batzarrak, tramitatutako aldaketa behin-behinekoz onartzea erabaki zuen eta, era berean, espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bidaltzea behin betiko onartzeko.
Bestalde, espedientea Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari bidali ondoren, haren Gipuzkoako Hirigintza Plangintzaren Atalak, urriaren 1ean egindako 6/1999 bileran, espedienteari eragozpenik ez jartzea erabaki zuen, derrigorrez bete beharrekoak diren alderdiei dagokienez.
Azkenik, Foru Aldundiko hirigintzako zerbitzu teknikoek dokumentuaren edukia aztertu ondoren, adierazi dute lege aldetik zuzena dela eta helburuekin bat datorrela, eta, beraz, behin betiko onar daitekeela.
Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Obra Hidraulikoetako eta Hirigintzako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DU
Behin betiko onartzea Zumaiako «Hiri Antolaketako Arauen Arautegi Osagarriaren dokumentua, lizentziak eskatzeari, tramitatzeari eta gauzatzeko kontrolari, eta hirigintzako probetxamenduak neurtzeari dagokiena» izeneko espedientea.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik Berraztertzeko Hautazko Errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte».
Eraskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Hirigintza Arautegiaren testua.
Donostia, 1999ko azaroaren 3a.—Javier Capdevila Mayoral, Idazkari Teknikoa.
(4358) (10830)
LEHENENGO TITULUA
BAIMENAK (ORDENANTZA ARAUTZAILEAK, OBRAK ETA INSTALAZIOAK EGITEKO BAIMENAK ESKATU, BIDERATU ETA BAIMEN EGIKARITZA KONTROLATZEKO ETA IHARDUERAK JARTZEKO)
1. artikulua. Baimena behar duten egintzak.
1.Luzoru Legearen 178.artikuluak eta Hirigintza Disziplinako Arautegiaren 1.artikuluak aipatutako egintzez gain, eta eragilea edonor dela ere, ondorenean adierazten diren egintzek beharko dute baimena:
a)Obra osagarriak: Finka, orube eta lursailak ixtea; babesteko oholesiak edo hesiak, aldamioak, eskoramenduak eta antzeko eraiketako osagai laguntzaileak jartzea obretan; estalkiak, zabaltzak, fatxada amaierak edo hirigintzako elementu puntualak konpontzea (zerbitzuen hartunea, zoladura berritzea e. a.), eta errotuluak, toldoak edo markesinak jartzea.
b)Iharduerak jartzea.
c)Erauzpen Erabilerak jartzea, agregakinak ateratzea eta harrobien ustiapena, adibidez.
d)Itsasoko eta Itsaertzeko Baliabideen Ustiapen Erabilerak jartzea.
e)Nekazal Ustiategi berri bat jartzea.
f)Nekazal Ustiategi Arrunten nahiz Profesionalizatuak Ez diren Baso Erabilera eta Nekazal Erabileren eraikuntza eta erabilera nagusi edo osagarriak jartzea.
g)Urbanizatu Ezinezko Lurzoruan, Nekazalak Ez diren eta baimena behar duten beste Erabilera batzuk jartzea.
h)Urbanizatu Ezinezko Lurzoruan lekututako finka baten zatiketa edo bereizketak, indarrean dagoen plangintzak lursail zatiketarako edo afekziorako gutxieneko azalerak erabakitzen dituenean, erabilera eta/edo eraikuntza desberdinentzat.
i)Bide eta pistak eraikitzea edo aldatzea, Urbanizatu Ezinezko Lurzoruan.
j)Zuhaitz-mozketa.
k)Ustiagarria izan daitekeen baso bat osa dezakeen zuhaitz landaketa.
l)Suhesiak egitea.
m)Putzuak eraikitzea.
n)Kanpin edo kanpaketak jartzea.
o)Aurrefabrikatutako eraikuntzak, karabanak, edo gela, ostatu edo aisialdirako leku bezala, izaera finkoarekin edo aldizkakoarekin (asteburuak, urteko garai jakin batean edo beste denboraldi batzuetan), erabil daitekeen antzeko beste zerbait jartzea, nahiz zimendurik ez izan.
p)Edozein eratako lursailak biltegi bezala erabiltzea –ibilgailu, makineria, material edo beste zerbaiten gordetegia–.
q)Lursailak hondakindegitzat erabiltzea.
r)Ustiapen geoteknikoetarako edo arkeologi lanetarako laginketa egitea.
2.Aurrez adierazitako baimena behar duten egintzen zerrendak, ez du izaera mugatzailea eta era berean, edozein eraiketa edo eraikuntza egintzak eta lurzoruaren edo lurrazpiaren erabilerak baimena beharko du, eta bereziki, lursailen egoera fisikoaren eraldaketak eragingo dituztenak, nahiz eta bertan espreski horrela jasota ez egon.
3.Era berean, udal baimena beharko dute, aurreko epigrafeetan aipaturiko egintzak, Estatuko eta Autonomi Elkarteko erakundeak eta udalerriaren barruko edozein eratako lurzoruaren gaineko herri ondasunak kudeatzen dituzten Zuzenbide Publikoko entitateek eragindakoan.
4.Aurreko epigrafeetan aipatzen den baimena eskatu eta lortzea, indarrean dagoen legediaren arabera, hala badagokio, beharrezkoak izan daitezkeen gainerako baimen, txosten eta abar. alde batera utzi gabe, ulertuko da.
2. artikulua.Baimenen sailkapena.
1.Baimen eskaeretan behar diren agiriak eta hori eman eta gauzatzerakoan jarraitu beharreko prozedurarako baldintzak arautzeko asmoz, baimen mota hauek zehazten dira:
a)Lursail zatiketarako baimenak.
b)Lur-mugiketarako baimenak.
c)Hirigintza lanetarako edo azpiegiturak egiteko baimenak, obra hauek behin betirako onartutako hirigintza proiektu edo eraiketa proiektu batean, horren osagarri gisa, barneratuta ez daudenean.
d)Garabi-dorreak jartzeko baimenak.
e)Eraikuntzak botatzeko baimenak.
f)Eraiketa lanetarako baimenak.
g)Obra txikietarako baimenak.
h)Behin-behineko erabilerak jartzeko baimenak.
i)Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Arautegia behar ez duten iharduerak jartzeko baimenak.
j)Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Arautegia behar duten iharduerak jartzeko baimenak (irekitzeko baimenak).
k)Kartelak eta publizitate-iragarkiak jartzeko baimenak.
l)Baimenak, Urbanizatu Ezinezko Lurzoruan.
m)Eraikin eta instalazioen lehenengo erabilerarako baimenak.
2.Eraiketa lanak.
Eraiketa lanak izango dira, planta berriko eraikinen eraikuntza lanak eta lehendik eginak dauden eraikin, instalazio edo eraikuntzak Haunditu, Berritu edo Sendotzea, hauen artean barneratuz, balkoiak eta irekitako terrazak ixtea eta txabola eta teilapeak egitea eta baita, hauen osagarritzat zehaztutako hirigintza lanak ere.
Haunditze lanak izango dira, eraikinaren edo eraikuntzaren edo bere azalera erabilgarriaren plantan okupazioaren gehikuntza eragiten dutenak, solairu berriak eraiki direlako edo kanpoko itxituren antolamendua aldatu egin delako.
Berrikuntza lanak izango dira, egitura euskarriaren, kanpoko fatxaden edo bere zerbitzuen instalazioen elementu nagusien antolamenduaren aldaketa eragiten dutenak, beti ere, Haunditze lan bezala, hartzeko beharrezko baldintzak betetzen ez badituzte.
Sendotze lanak izango dira, eraikin bateko egitura-elementuak, kanpoko fatxadak, estalkiak edo instalazio nagusiak aldatzeko edo sendotzeko egiten direnak, hondatuta daudelako eta horien iraupena luzatzeko asmoz –eskatzaileak aitortutako asmoak alde batera utziz–, beren egonkortasuna eta segurtasuna bermatuz, beti ere, lan horiek Haunditze edo Berritze lan modura hartzeko baldintzak betetzen ez dituztenean.
Eraikitzeko baimenetan barneratuko dira halaber, eraiketa lanak gauzatzeko beharrezkoak diren eta obra txikitzat hartzen diren lan osagarriak garatzeko baimenak, hau da: Babesteko hesiak edo oholesiak, aldamioak, eskoramenduak e.a. jartzea. Hala ere, lan osagarri hauek, baimenaren helburu den proiektuan edo baimenean aurreikusi ez den modu batean, jabari publikoko lurretan edo aldameneko oinibar edo eraikuntzetan eragin dezaketenean, lana burutu ahal izateko, baimen espezifikoa eskatu beharko da.
3.Obra txikiak.
Obra txikiak izango dira, teknika erraza eta balio ekonomiko txikia eta eraiketa aldetik garrantzi gutxi duten barneko edo kanpoko obrak izanik, bolumena, erabilera zehatza eta etxebizitza eta lokal kopuruaren aldaketarik eragiten ez dutenak, ezta egitura edo kanpoko diseinuan edo eraikinaren edo instalazioaren bizigarritasun edo segurtasun baldintzetan ere. Hauetan barneratzen dira, besteak beste; etxebizitza, lokal eta eraikinen barne banaketaren aldaketa, edozein erabilera izanik ere; finka, orube eta lursailak ixtea; babesteko hesiak eta oholesiak, aldamioak, eskoramenduak eta antzeko eraiketako osagai laguntzaileak obretan jartzea; estalkiak, zabaltzak, fatxada amaierak edo hirigintzako elementu puntualak konpontzea (zoladura berritzea e.a.); toldoak, errotuluak edo markesinak eta antzeko zerbait jartzea.
4.Iharduerak jartzea edo irekitzea.
Iharduera jartzeaz ulertuko da, lursail, eraikin edo lokal jakin batean, iharduera zehatz bat jartzea, bai «ex novo» izaerarekin edo baita, aurrekoaren ordezkoa bada ere, eta edozein modutara ere, indarrean dagoen hirigintzako arautegian eta aplikagarriak diren gainerako legezko xedapenetan agindutakoa bete beharko du.
Beste batzuri sor diezazkieketen eragozpenak kontuan harturik eta indarrean dagoen legeriak agintzen duenaren arabera, beste gai batzuren artean, iharduera hauek elkarren artean bereiziko dira, Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Arautegian edo hauen ordezko edo osagarriak diren arauetan agindutakoa bete behar dutelako edo bete beharrik ez dutelako eta horren ondorioz, dagokion irekitzeko baimena eskatzeko derrigortasuna dutelako edo ez dutelako. Iharduera jartzeak edozein eratako obrak egitea behartzen badu, obrei eta iharduerari dagozkien baimen eskaerak espediente bakarra izango dute eta udal erabaki bakar bat edo bateratua. Obrarik ez bada egin behar, bidezko irekitzeko baimena, edo hala badagokio, iharduerarako baimena bakarrik eskatzea nahikoa izango da.
Irekitzeko baimena, horrekin batera adierazitako ordutegia betetzeari baldintzatuta egongo da.
3. artikulua.Baimen eskaeren eduki orokorra.
1.Baimenaren eskaera Alkatetzari bideratuta egongo da eta interesatuak edo bere ordezko pertsonak sinatuta eta sinatzailearen datu pertsonalak jaso behar ditu eta baimena eskatutako eragiketaren –obra, iharduera edo instalazioa– egoera motaren identifikazioa.
Eskaerarekin batera, baimenaren izaeraren arabera, hurrengo artikuluan zehazten diren agiriak –hiruna ale– bidaliko dira eta gainera, ondorenean zehazten direnak, eta hala badagokio, beste xedapen batzuk eska ditzaketenak. Administrazioko beste erakunde batzuren baimena behar duten espedienteen kasuetan, agirien bosna ale aurkeztu beharko dira.
Agiri tekniko guztiak eskatzaileak sinatuta egongo dira eta hurrengo artikuluan adierazitako salbuespenekin, teknikari eskudunak sinatuta, kasu honetan, dagokion Elkargo Ofizialaren oniritzia ere barneratuz.
Goimailako Teknikari eskudunei bakarrik dagokie Obra Haundien oniritzia ematea, ondorengo era honetan:
Etxebizitzak.
Eraiketa.
Haunditzea.
Berritzea.
Sendotzea goimailako arkitektoa.
Hirigintza proiektuak goimailako Arkitektoa.
KKP-etako Injinerua.
Eraikuntza industrialak
Lur-aldaketak goimailako teknikari eskuduna.
Obra txikien oniritzia, goimailako teknikariei dagokie eta hauez gain, baita teknikari ertainei ere.
2.Obren baimen eskaerek beti eduki beharko dituzte, beraiei dagozkien ihardueren edukia, helburua eta garrantzia zehazteko eta ondo ulertzeko beharrezkoak diren agiri eta datu guztiak.
Oro har, eta zentzu horretan, bai artikulu honetan eta baita hurrengoan ere, adierazten diren salbuespenak alde batera utzi gabe, dagozkien proiektu teknikoek eduki beharko dituzte:
a)Egin nahi diren obren, ihardueren edo instalazioen txosten deskribatzailea, indarrean dauden hirigintzako arauetara egokitzen direla adieraziz, eta hala badagokio, aplikagarriak izan daitezkeen legezko beste xedapen batzuetan agintzen dena betetzen dutela. Obra txikiak egiteko eta garabi-dorreak jartzeko baimen eskaerak, ez dute baldintza hau bete beharko.
b)Udaleko kale izendegiaren Planoaren gainean grafiatutako kokapen-planoa 1/2.000 eskalan egina, afektatutako eremua Hiri Lurzoruan edo Lurzoru Urbanizagarrian lekutzen baldin bada eta Foru Diputazioko topografikoaren gainean 1/5.000 eskalan, Urbanizatu Ezinezko Lurzoruan lekutzen bada.
c)Afektatutako lurzatiaren edo eremuaren gaur egungo egoeraren plano topografikoa, dauden eraikinak, azpiegiturak eta zuhaizti guztiak jasoz, 1/200 edo 1/500 eskaletan.
Lursailak, Urbanizatu Ezinezko Lurzoruan lekututa baldin badaude, afektatutako esparruaren azaleraren arabera, Udalak onar dezake 1/1.000 edo 1/2.000 eskalak erabiltzea.
d)Obra edo instalazioen kokapen eta zuinketa planoa, gaur egungo egoeraren planoaren gainean gainjarrita grafiatuta eta bere eskala berdinean, hurrengo artikuluaren 2, 3, 4 eta 6. epigrafeetan barneratutako kasuetan. Plano horrek, egin behar diren obren eta instalazioen lursailaren gaineko ezarpenaren deskribapen grafikoaz gain, ezarpen horretarako oinarrizko sestren kotak barneratuko ditu, eta hauen parte ezberdinetako distantziak plantan, inguruan argi eta garbi identifikagarriak diren elementuak ere hartuz, era horretan, inolako nahasmendurik gabe, lurgainean eta lurrazpian bere perimetroko lursailera zuzenean lekuz aldatu ahal izateko.
e)Zehaztutako aurrekontua, baimen eskaerak obrak egitea eragiten badu, obra unitateak bereiztuz, neurtuz eta unitate-prezioekin atalka, lanbideka edo teknologiaz taldekaturik, dagokion mozkin industriala eta proiektuan eta obren zuzendaritzan, hala badagokio, parte hartuko duten teknikarien ordainsariak eta ezar daitekeen BEZa ere, barneratuz.
4.Aurreko epigrafean aipaturiko dokumentazioaz gain, baimen eskaerek, beren izaeraren eraginez izan dezaketen adskribapenaren arabera, hurrengo artikuluaren epigrafe ezberdinetan, kasu bakoitzarentzat zehaztutako dokumentazioa barneratu beharko dute eta egin nahi den obra, iharduera edo instalazioaren arabera, eta hala balegokio, kontuan hartu beharreko legezko beste xedapen batzuk agintzen dutena.
Eskatutako baimenak, zehaztutako mota ezberdinetako batean baino gehiagotan sartzeko moduko baldintzak betetzen baditu, hauetako bakoitzarentzat eskatutako agiri guztiak eduki beharko ditu.
5.Udalak, bidezkotzat jotzen duen dokumentazio osagarria aurkeztea eska dezake edo eskatutako agiriren bat aurkezteko obligazioa kentzea, agiri hauek beharrezkoak ez balira edo Eraiketa Obrak, Obra Txikitzat hartzea garrantzi gutxikoak direla eta, eskatutako dokumentazioa haientzat gehiegizkoa gertatzen denean.
4. artikulua.Baimen eskaeran barneratu beharreko agiri zehatzak, baimenaren izaeraren arabera.
4.1.Lurzatiketak.
Teknikari eskudunak sinatutako Proiektu teknikoa aurkeztuko da eta ondorengo agiri hauek barneratuko ditu:
a)Txostena, proposatutako lurzatiketa justifikatuz eta oinarritzen den plangintzaren erabakietara egokitzen dela adieraziz eta dagoen jatorrizko finka eta aterako diren lurzatiak deskribatuz.
b)Jabetza Erregistroko ziurtagiria, afektatutako finken jabetzaren zertzeladak eta kargen egoera jasoz eta hauen inskripzioaren oinarrizko datuen deskribapena. Azkenengo hauek, zehaztasunez bat etorri beharko dute dauden benetako zertzeladekin eta desegokitasunak edo zehaztasunik eza gertatuz gero, Hipoteka Legerian aurreikusitako prozeduraren bidez, zertzelada horien aurreko egoerara egokituko dira.
Aldi berean, hala badagokio, aipaturiko jabetza eta kargen egoeran eragina duten erregistrokoak ez diren zertzeladak zehaztuko dira.
c)Gaur egungo egoeraren planoa, aurreko artikuluan adierazitako baldintza orokorrekin eta lurzatiaren mugak grafiatuko dira, eta hala badagokio, baita, beste lurzati horretan eragina duten hirigintzako erabakiak ere. Era berean, aldameneko lurzatietako jabeak zein diren adieraziko da.
d)Lurzatiketa planoa, gaur egungo egoeraren planoaren eskala berdinean eta baldintza orokor berdinetan.
4.2.Lur-Mugimenduak.
Teknikari eskudunak sinatutako proiektu teknikoa aurkeztuko da, egin behar den obra garrantzi gutxikoa delako, Udalak ez dela beharrezkoa esaten ez badu, eta kasu honetan, Udalbatzak espreski azalduko du zer dokumentazio aurkeztu behar den.
Proiektuak, zehazki, ondorenean aipatzen diren agiriak eduki beharko ditu:
a)Proiektatutako obren, lana burutzeko programaren eta obra bera eta bide publikoak eta aldameneko finkei dagokienez, hartutako neurrien txosten deskribatzailea.
b)Gaur egungo egoeraren planoa, hurbilena dagoen ibilgailu-zirkulazioaren bide publikora artekoa eta obren eragina izan dezaketen lurzati mugakideen zatiak ere, hartuz.
c)Proiektuaren planoak, egungo egoerako planoaren eskala berdinean eginak, dagoen lursailaren eta proiektatutakoen profilak zehaztuz eta baita, eraiki gabe geldituko diren azaleren tratamendua ere.
—Aldi berean, beharrezkotzat joko balu, Udalak eska dezake, lursailen ikerketa geoteknikoa, teknikari eskudunak egina.
—Egungo egoeraren argazkiak.
4.3.Hirigintzako lanak edo azpiegiturak egitea.
Teknikari eskudunak sinatutako proiektu bat aurkeztuko da eta aurreko artikuluan adierazitako agiriez gain, afektatutako zerbitzu sareen proiektuaren planoak eduki beharko ditu, gaur egungo egoeraren planoaren gainean gainjarrita grafiatuta eta horrek eskatutako eskalan egina,
4.4.Garabi dorreak jartzea.
Teknikari eskudunak sinatutako proiektua aurkeztuko da eta ondorenean aipatzen diren agiriak edukiko ditu:
a)Kasu honetan, kokapen planoak adieraziko du, garabiaren gehienezko altuera, kontrapisuaren posizioa, garabi-besoaren eta gakoa zintzilikatutako orgaren ekorketa eremua, eta horrekin batera, ekorketa eremuan dauden eraikuntza eta instalazioen altuera. Jabari publikoko lursail gainean jarri beharko balitz, baimenaren helburu den finkaren barruan jartzeko ezintasuna frogatu beharko da eta herri-lurra okupatzeko aurreikusitako epea jarriko da eta euskarriaren oinarriak eta hori babesteko itxiturak, gehienez ere okupatuko duten lekua zehaztuko da.
b)Jarri behar duen etxearen aitorpena, teknikari eskudunak sinatuta, jarri behar den garabiaren egoera ona egiaztatuz eta instalazioaren erantzunkizuna bere gain hartuz, funtzionatzeko moduan utzi arte.
c)Aseguru poliza, garabiaren funtzionamenduak eta garabia obran egoteak sor ditzakeen kalte guztien mugagabeko erantzunkizun zibilaren estaldurarekin.
4.5.Eraikinak eta eraikuntzak botatzea.
Teknikari eskudunak sinatutako proiektu tekniko bat aurkeztuko da –bota nahi den eraikuntza edo eraikuntzak garrantzi gutxikoak direlako, Udalak beharrezkoak ez direla adierazten duen kasuetan izan ezik– eta oro har, eskatutako agiriez gain, ondorenean aipatzen diren agiri hauek beharko ditu:
a)Txosten teknikoa, egin behar diren lanen ezaugarriak argituz, programaren eta lanen koordinazioa adieraziz eta era berean, pertsonak eta gauzak babesteko eta obra berari, bide publikoei eta aldameneko eraikuntza eta onibarrei dagokienez hartutako neurriak.
b)Afektatutako eraikuntzen «egungo egoeraren» planoak solairuetan, aurretiko bistetan eta sekzioetan, 1/100 eskalan, gutxienez.
c)Eraikin guztiaren kanpoko itxuraren argazkiak, 18 x 24 zentimetroko neurrikoak, proiektuaren egileak sinatuta eta errealitatearekin bat datozela, adieraziz.
4.6.Eraiketa lanak (planta berriak eta eginak dauden eraikinak haunditu, berritu edo sendotzea).
Teknikari eskudunak sinatutako proiektu teknikoa aurkeztuko da eta ezargarriak diren legezko xedapenak eta Titulu honetako 3. artikuluak eskatutako dokumentazioaz gain, ondorengo agiri hauek barneratu beharko ditu:
a)Proiektatutako obren ezaugarrien txosten deskribatzailea, 3.artikuluan adierazitako baldintzez gain, eraikuntzaren zati desberdinetan ezarriko diren erabileren eta fatxada eta estalkian erabiliko diren materialen azalpen zehatza –izaera, kolorea eta gainerako ezaugarriak–, barneratuz.
b)Eraikuntzaren «Kokapen planoa», 3. artikuluan seinalatutako erabakiez gain, hala badagokio, Udalari emateko lekuen mugaketa eta azalera barneratuz. Plano hau ez da beharrezkoa izango, eraikuntzak berritu edo sendotzeko lanetan, lursailean jartzeari afektatzen ez dioenean.
c)Eraikuntzaren solairu eta fatxada guztien planoak, beheko solairuetako tratamendua eta obren erabateko zehaztapenerako beharrezkoak diren atal guztiak zehaztuz 1/100 eskalan, etxebizitzen eraiketa kasuetan izan ezik, hauetan gutxieneko eskala 1/50 izango delarik.
Plano guztiak akotatuta egongo dira eta kasuan aplikagarriak diren ordenantzak betetzen direla frogatzeko, beharrezko datu guztiak jasoko dituzte, leku ezberdinen azalera eraikiak eta erabilgarriak barneratuz eta izango dituzten erabilera zehatzak adieraziz.
Atalak, eraikuntzako solairu erabilgarri ezberdinen, teilategaleko goiko ertzaren eta estalkiaren gailurren –bi kasu hauetan bukatutakoak– sestraren kotak adieraziko dituzte, egungo egoeraren eta kokapen planoen kotei dagozkienak, eta hauen zehaztapen maila berdinarekin.
d)Suteen aurka babesteko baldintzei buruzko NBE-CPI Araua betetzearen frogapen zehatza, arau hau apligarria izan litekeen eraikinak izango balira.
e)Proiektuak lur-mugiketak barneratuko balitu, txostenak eta «kokapen planoak», artikulu honen 2. epigrafean era honetako obretarako eskatutako baldintza guztiak bete beharko lituzkete eta aldi berean, aipaturiko proiektuaren planoak ere aurkeztu beharko lirateke, lur-mugiketak, eraikuntzak okupatutako eremutik kanpo lekututako lurrei afektatuz gero, Udalak beharrezkotzat joko balu.
f)«Zerbitzuen sareetarako hartunearen planoa» –ur-hornidura, saneamendua, argindarra, telefonia e.a.– kokapen planoaren gainean grafiatuta eta hartune horien ezaugarriak zehatz-mehatz jasoz eta frogatuz sare orokorrak nahikoa direla obrak egitearen ondorioz sor daitezkeen behar berriei erantzuteko.
g)Erregai biltegiak jartzea programatuz gero, hauen kokapenaren eta banaketa sareen planoak, beren neurriak eta ezaugarriak zehaztuz.
Biltegiak eraikuntzatik kanpo kokatuko balira, aipaturiko planoak, proiektuaren «kokapen planoaren» gainean grafiatuko dira.
Baldintza berdinak bete beharko dira, putzu beltzak edo hondakin uren arazketarako antzeko zerbait jartzeko asmoa izanez gero.
h)Garaje erabilerak jartzea aurreikusten bada, proiektuaren planoetan aparkalekuen kopurua eta sarrerako korridoreak seinalatuko dira, bere gutxieneko neurri erabilgarriak eta dituen zati ezberdinetako maldak –ardatzean– akotatuz, sarrerak aldapan egiten badira.
i)Obrek zuhaitzen bat kaltetuko balute edo zuhaitz batean kaltea eragin dezaketela ikusiz gero, ekintza hau jakinarazi egingo da horren beharra frogatuz eta «kokapen planoan» zuhaitza non lekutua dagoen zehaztuko da.
k)Planta berri baten eraiketa lanak edo haunditze lanak eta hirigintzako lan osagarriak aldi berean egin behar direnean, horien zehaztapena eraiketa proiektuan barnera daiteke. Hala ere, zehaztapen horren alderdi grafikoak, eraikuntzako planoetatik aparteko plano multzo bat osatu beharko du, zehaztasun eta edukiari dagokienez, hirigintzako proiektu espezifiko bati dagozkion baldintzak bete beharko dituelarik.
Aldi berean, eraikuntzako aurrekontuaz gain beste aurrekontu bat aurkeztuko da, era honetako agirietarako, oro har, eskatzen diren baldintza guztiak beteaz.
l.Lehen aipaturiko dokumentazioa, dena dela eska liteke, proiektu teknikoa oinarrizko proiektu bezala aurkezten denean ere. Kasu honetan, gero aurkeztu beharko den obra egiteko proiektuak, modalitate horri dagozkion gainerako definizioak eduki beharko ditu, bidezko Elkargo Ofizialaren xedapenak eskatutakoak.
2.Gainera, planta berri baten eraiketaren kasuan, Hiri Lurzoruan edo Lurzoru urbanizagarrian orubetzat hartzeko ezaugarriak ez dituzten lurren gainean, eta beti ere, Hirigintza Kudeaketarako Arautegiaren 40, 41 eta 42.3 artikuluetan agindutakoaren arabera eraiketa egin daitekenean, baimen eskaerak, beharrezko bermeak jasoko ditu, adieraziz, interesatuak bere gain hartzen dituela xedapen horiek aipatzen dituzten konpromiso, baldintza, fidantza e.a. Eta indarrean dagoen plangintzak bere garapenean ezarriko dituenez gain, beste puntu batzuren artean, behar bezala bermatuko dira; beharrezko hirigintza lanak egiteko konpromisoa, dagokion fidantza barneratuz eta eraikuntza ez erabiltzearena hirigintzako lanak barneratuta ez dauden bitartean, baldintza hau espreski jasoz, eraikinaren zati baterako edo eraikin osorako egingo diren erabilera edo jabego eskubidearen lagapenetan.
4.7.Obra txikiak eta obra jakinarazpena.
4.7.1.Ordenantza honen ondorioetarako, gaiak honela zehaztuko dira:
Obra txikiak: Eraikin baten egiturari edo funtsezko elementuei eragiten ez dietenak; teknika erraza eta balio ekonomiko edo eraiketa balio eskasa edukirik, bolumenaren, erabilera subjetiboaren, erabilera amankomuneko instalazio eta zerbitzuen edo etxebizitza edo lokal kopuruaren aldaketarik eragiten ez dutenak eta era guztietako obra, instalazio eta eraikinen barne diseinuan, zimenduan, egituran edo segurtasunean eraginik ez dutenak.
Obra jakinarazpena: Aldez aurreko baimena behar ez duten garrantzi gutxiko obrak eta Udalari jakinaraztea bakarrik behar dutenak, Udalak horren berri izan dezan.
4.7.2.Obra Jakinarazpentzak jo daitezke ondorenean azaltzen direnak:
1.Leiho aldaketak, aurrekoen forma eta kolorea mantenduz egiten direnean.
2.Etxebizitzetan egindako barne berrikuntza lanak, eraikinaren egituran eraginik ez dutenean.
3.Fatxadak pintatzea kolorea mantenduz.
4.Erreteilak, teilak bakarrik aldatuz.
4.7.3.Obra jakinarazpen izaerarik ez dute izango, Inbentariatutako edo Historiko Artistikotzat katalogatutako eraikinetan eta ordenamenduz kanpokotzat kalifikatutako eraikinetan egiten diren obrak.
4.7.4.Aipaturiko obra hauetakoren bat egiteko, bide publikoan aldamioa jarri behar bada, hori egiteko baimena eskatu beharko da.
4.7.5.Obra jakinarazpena deiturikoetan barneratutako obrak egin nahi dituen pertsonak, Udalari hori jakinaraziko dio, Udalak horretarako emandako instantzia baten bidez (eranskina) edo, hala balegokio, Erregistroan aurkeztutako idazki baten bidez, bertan jasoko direlarik:
*Eskatzen duen pertsonaren identifikazioa.
*Zeren izenean aritzen den (jabea, maizterra, ahalduna, kontratista).
*Egin behar diren obrak: Deskribapena eta kokapena.
*Obren aurrekontua.
*Data eta eskatzailearen sinadura.
4.7.6.Udaleko administrazio-zerbitzuek «Obra jakinarazpena» izeneko agiria emango dute eta horren bidez egiaztatuko da, obrak egiteko asmoa jakinarazten zaiola Udalari.
4.7.7.Obra txikiak egiteko baimen eskaerek, 6.artikuluan adierazitako datuak jasotzeaz gain, ondorenean aipatzen direnak barneratuko dituzte:
*Txostena, proiektatutako obrak deskribatuz, eta hala balegokio, afektatutako finkari eman nahi zaion erabilera, ondorioz aterako diren azalera erabilgarrien eta eraikitakoen koadro deskribatzailea ere barneratuz.
*Egin behar diren obren krokis akotatua, oinplanoan, aurretiko bistan eta sekzioetan eta obra horiek kokatzen diren lekuko eraikinen edo hauen zati baten gaur egungo egoerarena.
4.7.8.Eskaerak ez baditu baldintza hauek betetzen, pertsona interesatuari 10 eguneko epean zuzentzea eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaera bertan behera uzten duela ulertuko da eta espedientea artxibatu egingo da beste izapiderik egin gabe, 30/92 HAA eta GAI Legearen 42.1 artikuluan aurreikusitako ondorioekin (Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Legea).
4.7.9.Alkateak edo bere ordezko izendatzen duen pertsonak izango du eskumena, obra txikien baimenaren espedienteak erabakitzeko.
4.7.10.Obra txikietarako baimenak emateko epea, hilabetekoa izango da, jakinarazpena aurkeztutako hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horren barruan idatzitako erabakirik jasotzen ez badu, ontzat eman dela ulertuko da, nahiz eta balioztapen horren eraginkortasuna ustezko ekintzaren ziurtagaria jasotzeari baldintzatuta egon, eta Udalak, indarrean dagoen Legeriaren arabera, epe horren barruan, espreski erabaki dezake.
4.7.11.Bide publikoan edukigailuak erabiltzen direnean, behar- beharrezkoa izango da:
a)Edukigailuak jasotzea, larunbat edo jai-bezperako goizeko 9ak baino lehen.
b)Beteta daudenean, hurrengo 24 orduak baino lehen hustu egin beharko dira.
c)Toldoak edo tapak jarriz galeraziko da, edukia kalean zehar barreiatzea.
d)Topeak edo antzeko zerbaitzuk jarriko dira, zoladurarik ez hondatzeko.
4.8.Behin Behineko erabilerak (Lurzoru Legearen 58. artikulua).
Plangintzak baimentzen ez dituen, baina plangintza horren aurreikuspenak aurrerantzean betetzea eragozten edo galerazten ez dituzten behin-behineko erabilerak ezartzeko baimen eskaerak, ezarpenerako aurreikusitako epea adierazi beharko du eta Udalak eskatzen duenean, obrak bota eta erabileren desagerpenerako eskatzailearen onarpen zehatza barneratu beharko du eta honekin batera, eskatutako baimenaren izaera espezifikoaren arabera, eska daitekeen gainerako dokumentazioa.
Baimenaren eraginkortasunaren etendura-baldintza gisa, eskatutako baimenaren baldintzetaz eskatzaileak egindako onarpenaren erregistro-inskripzioaren frogagiria aurkeztea ere, eskatuko da.
4.9.Iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen arautegia bete behar ez duten ihardueren ezarpena.
Ihardueraren ezarpena, obrak egitearekin batera baldin badoa, dagokion eskaera, azkenengo hauentzat izaera orokorrez, eskatutako dokumentazioan barneratuko da, eta dokumentazio hori, ondorenean aipatzen dena izango da: Proiektu teknikoa, lokal, eraikin edo, hala balegokio, afektatutako lursailetako solairu, sekzio eta fatxadako planoak barneratuz, 1/100 eskalan eginak, epigrafe honi dagokion baimenaren interpretazio egoki bat onartuz. Ez bada obrak egitea aurreikusten, nahikoa izango da, aipaturiko plano hauek aurkeztea, adierazitako eskalan eginak, afektatutako lokal, eraikin edo lursailaren kokapen planoarekin batera.
Irekitzeko baimenarekin batera, Iharduera Ekonomikoen Zergaren Alta eskatuko da.
4.10.Iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen arautegia bete behar duten ihardueren ezarpena (Irekitzeko baimenak).
Iharduera industrialak, zerbitzuetakoak edo aipaturiko Arautegian agindutakoa bete behar duten beste edozein eratako ihardueren baimen eskaerak, proiektu teknikoa aurkeztuko dute, eta aurreko artikuluan orokorrean eskatutako eta dagokion sektoreko legeriak eska lezakeen dokumentazioaz gain, hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:
a)Txosten deskribatzailea, orokorrean eskatutako edukiaz gain, ihardueran eragina izatearen edo ez izatearen arabera, ondorengo puntu guztiak edo puntu batzuk aztertuz:
—Lokalaren edo eraikinen ezaugarriak: Kokapena, okupatutako azalerak, sarbideen deskribapena, eskailerak, proiektatutako banaketa, komunak, aireztapena, gainkarga onargarriak eta eraiketako beste ezaugarriak, suteak, segurtasuna, osasuna eta higienearen prebentzioari dagokion arautegia betetzearen aipamen berezia eginaz.
—Lehengaien eta erdi-mailako produktuen zerrenda: Hauetako bakoitzarentzat aurreikusitako urteko kontsumoa eta gehienezko biltegiratzea, beren ezaugarri fisiko eta kimikoak eta euren arteko ondorio gehigarriak eta hartutako segurtasun neurriak adieraziz.
—Industri-prozesua, berak dituen fase ezberdinak adieraziz eta lehengaiaren beharrezko transformazioak, amaitutako produktuetara iritsi arte.
—Produkzioa: Aurreikusten den produktu kopurua eta aurreikusitako gehienezko biltegiratzea eta bukatutako produktuen eta hondakinen izaera, hauek biltegiratzean eta helmugaratzean hartutako neurriak adieraziz.
—Ingurunean izan ditzakeen ondorioak: Zaratak, bibrazioak, keak, lainoak, lurrinak eta usainak, hondakin-uren isurketak, ingurugiroarekiko tenperatura desberdinak sortzea eta sutearen arriskua, eraginkortasun maila eta segurtasun-bermea eta eman litezkeen ondorio gehigarriak adieraziz eta indarrean dagoen legediak araututako baldintza zehatzak betetzen direla.
b)Kokapen planoa, kasu honetan 1/1.000 eskalan grafiatuta, iharduera jarri nahi den eraikinaren inguruan 100 metroko aldea duen zirkuluan barneratutakoa baino txikiagoa ez den inguru bat hartuz.
c)Lokalaren kokapen planoa eraikinaren barruan 1/100 eskalan egina, solairuan nahiz sekzioan, lokalek eta aldameneko lekuek izango dituzten erabilerak eta iharduerak adieraziz.
d)Afektatutako lokalen eta instalazioen planoak 1/100 eskalan eginak, makinarik egonez gero, hauen kokapen puntuak espreski adieraziz.
Iharduera jartzeak obrak egitea eskatzen badu, lehen esandako agiriak eta egin behar diren obren ezaugarrien arabera, aurkeztu behar diren izaera orokor eta espezifikoko agiriak, proiektu bakar batean barneratuko dira eta dagozkion obren eta irekitzeko baimenak, hala badagokio, aldi berean erabakiko dira.
Ihardueretarako edo Irekitzeko baimenetarako, Iharduera Ekonomikoen Zergaren Alta eskatuko da beti.
4.11.Kartelak eta publizitate iragarkiak jartzea.
Teknikari adituak sinatutako proiektu teknikoa aurkeztuko da, hurrengo agiri hauek barneratuz:
a)Jarri behar den publizitate iragarkiaren edo iragarkien txosten deskribatzailea, instalazioaren neurriak eta muntaketa sistemak zehaztuz eta instalazioaren segurtasuna eta erabilitako materialen kontserbazio ona ziurtatuz.
b)Kokapen planoa.
c)Publizitate hesiaren edo iragarkiaren planoak, oinplanoan, aurretiko bistan eta sekzioetan, 1/50 eskalan eginak. Aurretiko bistak, iragarki hesi edo iragarkia jarriko den eraikinaren fatxada osoa edo fatxada osoak edukiko ditu.
d)Publizitate hesi edo iragarkia jarri nahi den lekuaren eta bere inguruaren 18 x 24 zentimetroko argazkia.
e)Instalazioaren aurrekontua.
f)Jarri nahi den publizitate hesi edo iragarkia joango den eraikinaren edo lursail jabearen baimen idatzia eta halaber, eraikinaren hiri finketako argien edo bisten murrizketak eragiten dituzten instalazioak edo bertan bizi direnei eragozpenak sortzen dizkien instalazioak izanez gero, murrizketa edo eragozpenak jasatzen dituztenen baimen idatzia.
g)Aurreikusitako kokapenaren arabera, bete beharko diren legezko beste xedapen batzuk eskatutako baimenak, hala balegokio.
Honetaz gain, kasu bakoitzean, publizitate hesi edo iragarkiak jartzeagatik beste batzuri sor lekizkieken kalteak estaltzeko, erantzunkizun zibilaren aseguru poliza bat aurkezteko edo ez aurkezteko egokitasuna baloratuko du, Udalak.
4.12.Baimenak urbanizatu ezinezko lurzoruan.
Baimen eskaerarekin batera, hala badagokio, proiektu teknikoa aurkeztuko da eta bete beharko diren legezko beste xedapen batzuk eskatutako dokumentazioaz gain, egin nahi den obra edo eman nahi zaion erabileraren arabera, aurreko artikuluan eta artikulu honetan ezarritako dokumentazioa, ondorenean aipatzen diren aldaketa eta baldintza gehigarriekin.
a)Kokapen planoa, 1/5.000 eskalan egindako Diputaziokoaren gainean grafiatuta, behar bezala eguneratua, beharrezkoa izanez gero, baimen eskatzaile berak eguneratua.
b)Gaur egungo egoeraren planoa eta kokapenekoa, plano takimetriko baten gainean eginda, gutxienez 1/500 eskalan, Udalak aldez aurretik, eskala txikiagoak erabiltzea baimentzen ez badu, erantsi egingo dituelarik, indarrean dagoen arautegiak, gutxieneko azalera jakin bateko lurzatiak eta hauen mugaketa eta azalera ekartzea, eskatzen duenean.
Eraikuntza edo erabilera berriak jartzen badira, bertara iristeko ibilgailuen zirkulaziorako bidea adierazi beharko da eta eraikuntzaren hartunearen ibilbidea, lurrerauzketak eta betelanen azterketarekin.
Plano hau aurkezteko beharrik ez da izango, baimenaren helburu den lurzatia 1/1.000 eskalako udal-altxaketek –hauek erabiliko balira– eragindako esparruaren zatia ez denean eta eskaera Profesionalizatu gabeko Nekazal Erabilerari lotutako obrena edo eraikuntzena denean.
c)Finka edo finken inskripzio datuak Jabetza Erregistroan eta bere oinarrizko datuen deskribapena, gutxieneko azalerako lurzatia edo lurzati multzoa ekartzea eskatzen denean. Era berean, finka hori indarrean dauden AA.SSen behin-betiko onarpenaren ondoren egindako bereizketa edo birzatiketen ondorioa denean, jatorrizko lurzatiketaren frogagiria ekarriko da.
d)Erabilera publiko eta gizarte intereseko erabilerak jartzea eskatzen denean, Urbanizatu Ezinezko Lurzoruan jartzeko beharraren edo egokitasunaren behar adinako justifikazioa.
4.13.Eraikinen edo instalazioen lehenengo erabilera.
Eskaeraren idatziari, ondorenean aipatzen diren agiriak erantsiko zaizkio.
a)Obren baimenaren edo baimenen kopia.
b)Obra amaierako ziurtagiria, obraren zuzendariak sinatuta eta dagokion Elkargoaren oniritziarekin eta egiaztatuz, emandako obren baimenen proiektuaren eta horren behin-behineko aldaketen arabera eginak daudela, ezar zitezkeen baldintza bereziak ere barneratuz.
c)Benetan egindako obraren planoak, baimenaren helburu den proiekturako eskatutako eskaletan eta xehetasun mailarekin. Aldi berean, barneratuko da, lurzatiaren behin-betiko egoeraren planoa udal kartografiaren gainean 1/200 edo 1/500 eskalan egina eta egindako eraikuntzak eta hirigitza lanak jasoz, ondorioz ateratako sestraren kota berriak ere adieraziz.
d)Obra amaierako plano topografikoa.
Eraiketa eta/edo hirigintza lanak bukatu ondoren, Obra zuzendaritzak obra amaieraren plano topografikoa bat aurkeztuko du Udalean, eskala egokian egina (1:200, 1:250 edo 1:500) digitalizatua, X, Y Z, koordenatuen bidez mugatuta, UTM proiekzioan eta Erreferentzia Topografikoko Hiri Sarean babestuta eta bertan jasoko direlarik, egoera berriaren elementuak zehazten dituzten puntu guztiak: Zintarriak, lurzatien lerrokadurak, eraikitako eraikinaren izkinak, kutxeten barruan, lurzati itxituraren izkinak eta irtenuneak, hiri altzariak eta beharrezkoak diren datu guztiak.
Hirigintza lanen harrera eta lehenengo erabilerarako baimena ematea, kasuaren izaeraren arabera, aipaturiko planoaren aurkezpenera eta onarpenera baldintzatuta gelditzen da.
e)Eraikin edo instalazioen argazkiak 18 x 24 zentimetrotako neurrian eginak, baimenaren titularrak, obra-zuzendariak eta proiektuaren egileak atzealdean sinatuta eta errealitatearekin bat datozela adieraziz.
f)Azken likidazioa, obra edo instalazioen benetako kostua adieraziz, eta obren zuzendariak sinatu eta dagokion elkargoak ontzat emanda.
g)Obra berriaren aitorpen-eskrituraren kopia baimendua eta hala badagokio, hor eratuko da derrigorrezko lagapenaren lursailen eskualdatzea Udalari, obren baimenean finkatutako baldintzetan eta horrekin batera, eraikinaren edo instalazioaren lotura emandako lursailekin, lagapenean sartu ez diren garatutako eraikuntza eskubideak justifikatzeko eta hauen jabetza ezin izango da eraikinaren jabetzatik banandu.
h)Saneamendu eta ur-sareei buruzko Ur-Zerbitzuen aldeko txostena.
i)Ondasun Higiezinen gaineko zergaren alta.
j)Iharduera Ekonomikoen Zergaren Altaren Aitorpena, hala badagokio.
k)Altaren aitorpena Lizentzia Fiskalean, hala badagokio.
4.14.Balkoiak ixtea.
1.Eraikinaren fatxada osoari begira egingo diren proposamenak bakarrik aztertuko dira, hau da, bere hasierako egoeraren aurrean, fatxada guztiari dagokion irizpide osatzaile jakin bati erantzuten dion beste egoera bat proposatzen dutenean.
2.Fatxada guztia aldatzeko proposamena onar daiteke, emaitza onargarritzat jotzen baldin bada ikuspuntu estetiko eta osagarri batetik, eta ez eraikin horrekiko bakarrik, baizik eta baita bere inguruko eraikinekiko ere.
3.Irizpide hauen arabera, Arau Subsidiarioak indarrean jarri baino lehen eraikitako eraikinetako fatxadak bakarrik alda daitezke.
4.Eskaerak, ohizko dokumentazioaz gain, eduki beharko dute gutxienez, plano bat fatxadaren egungo egoeraren eskalan eta proposamenarena, aldameneko eraikinetako fatxadak ere barneratzen diren kasuetan edo planorik ezean, horien argazkiak edo fotomuntaketak.
5.Aipaturiko guztia, goimailako arkitekto batek sinatutako eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ontzat emandako proiektu tekniko batean jaso beharko da.
6.Fatxadaren aldaketarako lanak, azkenean onartuak izaten badira, bere osotasunean egin beharko dira eta aldi bakar batean, obren baimenean aipaturiko epearen barruan.
4.15.Antena parabolikoak.
1.Debekatu egiten da, antenak jartzea fatxadetan eta/edo hauetako elementu arkitektonikoetan (balkoiak, begiratokiak, leihoak, erlaitzak eta abar).
2.Eraikin guztirako egiten diren proposamenak bakarrik aztertuko dira, hau da, antena kolektiboak.
3.Beti estalkian jarriko da eta onartua izango da, emaitza onargarria gertatzen baldin bada estetikaren ikuspuntutik eta ez eraikin berarekiko bakarrik, baizik eta baita, bere inguruko eraikinekiko ere.
4.Ordenantza hau onartu aurretik jarritako eta beharrezko baimena ez daukaten antenak, ordenaziotik kanpokotzat aitortuko dira eta arau honen 2 eta 3 ataletara egokitu beharko dira.
5.Antena kolektiboak jartzeko eskaerak, ohizko dokumentazioaz gain, eduki beharko dute gutxienez, eraikineko estalkiaren eskalazko planoa eta antenaren kokapena, antena kolektiboaren ezaugarriak eta ziurtapena, hornitzen duen enpresarena eta antenak eraikinean duen kokapenaren argazkia edo fotomuntaketa eta aldameneko eraikinekin duen lotura.
5. artikulua.Baimenaren titulartasuna eta horren eskualdaketa.
1.Baimena eskatu duena hartuko da baimenaren titulartzat, nahiz berak eskatu edo beste pertsona batek bere ordez eskatu.
2.Baimenaren titularrak, horren aurreikuspenak bete ditzake, udalaren kontrolpean, eta ezarritako baldintzetara egokituta betetzearen arduradun izango da eta aldi berean, dagokion Ordenantza Fiskalak erabakitako tasen ordainketaren arduraduna.
3.Eskatzailea beste baten ordez edo aginduz aritzen bada, hori egiaztatu egin beharko du. Beste kasu batzuetan, baimenaren titulartzat edukiko da.
4.Baimenen titulartasuna, Toki-Administrazio Zerbitzuko Arautegiaren 13.artikuluan ezarritako baldintzen arabera, bidera daiteke.
6. artikulua.Baimenak bideratzea.
Artikulu honen ondorengo epigrafeetan eta hala badagokio, indarrean dauden legezko beste xedapen batzuetan agindutakoaren kalterik gabe, baimenen izapidetza, Toki Jaurbindearen Legedian agindutakora egokituko da.
2.Era berean, Gipuzkoako Foru Diputazioko Nekazaritza eta Arrantza Saileko aldez aurreko baimena beharko dute, basoetan eragina izango duten bakanketa eta mozketarako baimen eskaerak.
3.Irekitzeko baimenak, aurreikusitako erabilera edo iharduerak indarrean dagoen plangintzak espreski debekatutako erabileren artean aurkitzen direnean, erabilera orokorreko eremuan edo dagokion lurzatian edo haueri zuzenean asimila daitezkenean, zuzenean ukatuko dira eta ez da bidezkoa izango bere izapidetza, Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Arautegian ezarritakoaren arabera.
Alderantzizko kasuan, jarri nahi den iharduerak obrak egitea eskatzen badu, espediente bakar bat bideratuko da eta bere erabakia, irekitzeko baimenarentzat eta obren baimenarentzat izango da.
7. artikulua.Baimenen eraginkortasunerako baldintza orokorrak eta bermeak.
1.Baimenek, lana gauzatzeko epeei buruzko baldintzak jaso ditzakete, proiektatutako obren edukiaren aldaketa, lurzoruaren urbanizazio eta lagapenerako obligazioak eta udal-eskumenekoak diren beste zenbait puntu, Udalak ezarri beharko dituelarik, beti ere, horien bidez baimen bat ukatzea ekidin badaiteke.
2.Baimen bat ematerakoan, obrak egitea, dokumentazio osagarria aurkezteari baldintzatzen bada, behin dokumentazio hori aurkeztutakoan, Udalak hamar lanegunetako epe bat edukiko du, egon litezkeen eta konpondu behar diren akatsak daudela jakinarazteko eskatzaileari eta obrak egin daitezkeen ala ez akats horiek konpondu bitartean. Azkenengo kasu honetan, eskatutako konponketen aurkezpenerako gehienezko epe bat finkatuko da eta beteko ez balitz, horretarako aitorpenik egin beharrik gabe, baimena berriro geldiaraztea eragingo luke, akatsak udal irizpidearen arabera konpondu arte.
Ezarritako hamar eguneko epea iraganez gero eskatzaileak horri buruzko Udalaren jakinarazpenik jaso gabe, ulertuko da aurkeztutako dokumentazioa ontzat ematen dela, baina, emandako baimenean ezarritakoa urratu edo aldatzen duten alderdiek edo indarrean dagoen legediaren aurkakoak gertatzen direnak, ez dute inolako baliorik izango.
3.Baimena emateko proiektu teknikoa eskatzen den kasu guztietan eta, nahiz eta hasiera batean proiektu hori beharrezkoa gertatzen ez den kasuetan, Udalak baimena emateko akordioan baldintza hori jartzen duenean, baimenaren titularrak obra zuzendaria izendatu beharko du dagokion titulazio teknikoarekin obren izaeraren arabera, eta hala balegokio, bere eginkizunetan lagunduko dion maila ertaineko teknikaria –aparejadore, arkitekto tekniko edo injeneru teknikoa–.
Izendapen hori, izendatutako teknikarien onarpen zehatzarekin, Udalari jakinaraziko zaio obrak egiten hasi baino lehen eta era berean, aipaturiko jakinarazpena ezinbestekoa izango da emandako baimena gauzatzeko.
4.Ezin izango da obrak egiten hasi, baimena ematerakoan finkatutako tasak ordaindu arte.
5.Kokapen eta zuinketa planoa eskatzen den obren baimen guztietan –Arau Subsidiarioen 4. artikuluaren 2, 3, 4 eta 6 epigrafeak– obrak egiten hasi aurretik, baimenaren titularrak, hauek lurzoruaren gainean ezartzeari buruzko udal iritzia eskatu beharko du eta hori jasota geratuko da zuinketa akta deiturikoan.
6.Irekitzeko baimenen eta eraiketa baimenen titularrek, kasu guztietan eta obra txiki eta beste iharduera batzuk jartzeko titularrek, baimena emateko akordioan espreski horrela jasotzen denean, lehenengo erabilerarako baimena eskuratzeko obligazioa izango dute, titularrak diren baimenaren helburuko eraikin eta lokalak, aurreikusitako asmoetarako erabili baino lehen. Era berean, galerazi egin beharko dute, beste batzuek eraikina erabili edo okupatzea, aipaturiko baimena eman arte.
Baimen hori eskuratzea ezinbesteko baldintza izango da, eraikina behin-betiko izaeraz lotzeko hiri zerbitzuen sareetara –ur hornidura, argindarraren hornidura, telefonoak eta hala balegokio, gas hornidura– eta hori ez bada betetzen, elkarte hornitzaileek dagokion alta ukatu egin beharko dute.
8. artikulua.Zenbait motatako baimenen eraginkortasunerako baldintza zehatzak, betebeharrak eta bermeak.
1.Lurzatiketa baimenak.
Lurzati bat bereizteko baimena ematen denean, beste lurzati bati edo batzuri eransteko, baimen hori baldintzatuta geldituko da, eskatzaileak, lurzatia benetan beste batean erantsi dela jasotzen duen eskrituraren baimendutako kopia ekartzeari eta Jabetza Erregistroan inskribatua izateko eskatutako frogagiria aurkezteari. Baldintza hori betetzen ez den bitartean, eskatutako lurzatiketa ondoriorik gabe geldituko da.
2.Eraiketa baimenak.
Oinarrizko Proiektu batean oinarrituta, Eraikitzeko baimenak ematen direnean, obrak gauzatzea eta obrak egiten hasteko ahalbidea, baldintzatuta geldituko da, Exekuzio Proiektua aldez aurretik aurkeztu eta baimentzeari, dagokion Elkargo ofizialaren xedapenak eskatutako baldintzak beteaz.
Proiektu horrek ezingo du aldatu aipaturiko baimenaren baldintzarik eta ezta baimenaren helburu den oinarrizko proiektua gauzatzeari erabat dagozkionak ez diren beste erabaki batzuk barneratu ere.
Exekuzio Proiektuaren aurkezpena eta baimena gauzatzea, aurreko artikuluaren 3. epigrafean, dokumentazio osagarria aurkezteko, izaera orokorrez, ezarritako baldintzetara egokituko dira.
3.Behin Behineko erabileraren baimenak.
Behin-behineko erabileren baimenek, ez dute ondoriorik sortuko, eta horigatik, baimentzen dituzten erabilera edo eraiketarik ezingo da hasi, Jabetza Erregistroan inskribatua dagoela frogatu arte, interesatuak horren behin-behineko izaera onartuz, eta Udalak horrela adierazten duenean, baimenaren helburu den erabilera amaitutzat emateko eta/edo eraikuntza botatzeko obligazioa onartuz, kalte-ordainketarako eskubiderik gabe.
9. artikulua.Zerga, tasa eta eskubideen ordainketa.
1.Baimenen zerga eta tasen zenbatekoa, bere mota eta kasu ezberdinetan, Arau hauetatik aparteko Ordenantza Fiskalen bidez finkatuko da.
2.Baimena emateko ekintzan finkatutako eskubideen ordainketak, «-en kontura» izaera edukiko du eta baimenaren titularrak, obra bukatzen denean, egindako obraren behin-betiko kostua aitortzeko obligazioa izango du, hala badagokio, bidezko kitapen osagarria egin ahal izateko.
3.Udal zerbitzuek, aitorpen horien egiazkotasuna egiazta dezakete, obran parte hartu duten pertsona guztiei, kostua zehazteko beharrezkoak diren aurrekariak, ziurtagirik eta agiriak eskatuz.
4.Obrek, udal jabari publikokoak diren probetxamendu bereziak hartzen dituztenean, hegalkinak barne, eskatzaileak, dagozkion Ordenantza Fiskalen ondorioz sortutako eskubide eta tasak ordainduko ditu, Ordenantza horietan edo baimena emateko akordioan finkatutako eran eta garaian.
10. artikulua.Erregistroko bermeak.
1.Lurzatien hirigintza probetxamendu osoa edo probetxamenduaren zati bat garatzen duten, planta berriko eraiketa baimenen helburuko lurzatien zatiezintasuna jakinaraziko zaio Jabetza Erregistroari, inskribatuak izateko indarrean dagoen Lurzoru Legearen 95.artikuluak agindutakoaren arabera eta hirigintzako lurzatiketa baimenak emateko, aipaturiko Legearen 96.artikuluan ezarritako ondorioetarako.
2.Aldi berean, Urbanizatu Ezinezko Lurzoruan lekututako finken bereizketek edo zatiketek bat etorri beharko dute, erabilera, eraiketa eta lurzatiketari dagokienez, Zumaiako Arau Subsidiarioek eta Foru Erakundeek ezarritako erregimenarekin.
3.Inskripzioari dagozkion gastuak, baimenaren onuradunaren kargura izango dira.
11. artikulua.Zuinketa.
1.Horrela dagokionean, baimenaren titularrak, gutxienez zortzi egun lehenago, idatziz eskatuko du, udal teknikari batek proiektatutako eraikina edo eraikuntza berrikustea. Berrikuspen horretan egon beharko dute derrigorrez, obren zuzendari teknikoak edo zuzendari teknikoek.
2.Baimenaren helburu diren eraikuntzen perimetroa lursailera lekuz aldatzean datza aipaturiko zuinketa, oinarrizko lerrokadura eta sestrak seinalatuz, eskaeran barneratutako kokapen eta zuinketa planoak ezarritakoaren arabera eta hala balegokio, baimena emateko akordioan ezarritako zuzenketekin.
3.Zuinketa, baimenaren baldintzetara zuzenean egokitzeko zailtasunak egonez gero, Udal Teknikariak erabakiko du hor sartu beharko diren aldaketak.
4.Gertatutako gora-beharen akta egingo da, hala balegokio, baimenaren titularrak eta obren zuzendariak edo zuzendariek, beren behin-behineko desadostasuna azalduz udal teknikariaren erabakiekin. Aktari, kokapen eta zuinketa planoaren kopia bat eta hitzartutako zuzenketak erantsiko zaizkio, bertan dauden guztiek bi agiri hauek sinatuz.
5.Baimenaren titularrak edo obren zuzendariak, udal teknikariak ezarritako zuinketariko desadostasuna jasoarazi balute aktan, Gobernu batzordeak edo, hori ezean, alkateak, horri buruzko behin-betiko erabakia hartuko du zortzi eguneko gehienezko epean eta horrela egingo ez balitz, aktan jasotako alegazioak ez direla onartu ulertuko da.
12. artikulua.Obra eta erabileren ikuskapena.
1.Edozein udal teknikarik edo udaltzainek izango du sarrera librea obretara, obretan lanean ari diren bitartean eta baimendutako erabilerak garatzen ari diren lekuetara, baimenaren baldintzak eta Ordenantzenak eta aplikagarriak diren Arautegietakoak betetzen direla, egiaztatu ahal izateko.
2.Baimen ematearen agiria eta onartutako proiektua edo hauen fotokopiak, obran bertan edo obra edo iharduerak burutzen ari diren lekuaren inguruan gordeko dira, aurreko paragrafoan aipaturiko egiaztapena egiterakoan, aztertu ahal izateko.
3.Planta berriko obretan, hauen titularrak udalari idatziz jakinaraziko dio, obraren hurrengo fase hauen amaiera, udal teknikariek ikuskatu ahal izateko:
a)Fabrikaren hasiera, barrutik eta kanpotik, zimentazioaren berdindura gainean.
b)Beheko solairuko sabaiaren egituraren amaiera.
c)Estalkiko egituraren amaiera.
Dena dela, udaleko zerbitzu teknikoek, zortzi eguneko epean gehienez, baimenean eta zuinketa aktan, eraikuntzen kokapenari eta solairuan eta altueran dituzten neurriei dagokienez, ezarritako baldintzak betetzen ote diren egiaztatuko dute, horri buruzko txostena eginaz.
Horretarako, lehen aipaturiko lehenengo ikuskapenean eska dezake, zuinketako erreferentzien berrosaketa, egindako obrak gauzatzerakoan erreferentzi hauek kendu balira.
13. artikulua.Obra zuzendaritzako aldaketa.
Edozein arrazoi dela medio, obrako zuzendari teknikoren batek bere kargua utziko duela aurreikusten denean, alderdietako batek –promotorea edo afektatutako teknikoa– gertaera hori jakinaraziko dio Udalari hamabost eguneko aurrerapenarekin eta ezingo da obrak egiten jarraitu, zuzendari berri bat lanean hasi dela jakinarazi arte.
14. artikulua.Baimenen edukiaren aldaketak.
1. Obrak gauzatzerakoan baimen batean xehetasunezko aldaketak sartu nahi direnean, Udalari egintza hori jakinarazi beharko zaio eta Udalak, zerbitzu teknikoen txostena eskatuko du.
2.Zerbitzu teknikoek, beren txostenean aztertuko dute, ea aldaketa garrantzi gutxikoa den eta egokitzen den indarrean dagoen hirigintzako arautegira, horrela izanez gero, zuzenean onartua izan daitekelarik edo horrela ez baldin balitz, baimen zehatza emateko akordioa behar duen.
3.Kasu honetan, gertaera hori baimenaren titularrari jakinaraziko zaio, hamar eguneko epean gehienez ere, eskaera aurkeztu zuenetik kontatzen hasita, beharrezkoa balitz, aurkeztu behar duen dokumentazio osagarria adieraziz.
4.Aipaturiko epea iraganez gero, baimenaren titularrak eskaerari buruzko udal jakinarazpenik jaso gabe, aldaketa onartutzat eman daiteke eta obra egiten hasi, nahiz eta, bide honetatik inola ere ezingo den eskubiderik eskuratu, indarrean dagoen hirigintzako arautegiaren aurka.
5.Baimenen edukiaren garrantzizko aldaketak, beti ere, aldez aurreko baimena beharko dute, horren eskaera eta izapideak ohiko ihardunbidearen arabera, egingo direlarik.
15. artikulua.Hondakinak atera, gorde eta garraiatzea.
1.Hondakinak atera eta bide publikoan uztea.
Hondakinak ateratzeko pisuetan, eraikinen goietan fatxadan jarritako kanal edo hodien bidez eta hondakinak bide publikoan uzteko, Udalaren baimena beharko da, eta beti, horretarako bereziki prestatutako edukiontzietan utziko dira hondakinak.
2.Aldi berean, udal-agintzaritzak arau dezake, komenigarria irudituz gero, hondakinen garraioa eta isurketa, beti ere, baimendutako hondakindegietan edo udalaren oniritzia duten lekuetan egin beharko delarik.
16. artikulua.Baimenen luzapena.
1.Behar bezala justifikatutako arrazoiengatik bakarrik luza daitezke, baimen baten hasierako eta obrak gauzatzeko epeak, aldez aurretik, baimenean ezarritako epea amaitu baino hamabost egun lehenago, interesatuak idatziz eskatuz.
2.Behingoz bakarrik onartuko den luzapenaren iraupenak, baimendutako obrak edo iharduerak bukatzeko beharrezkotzat jotzen den denbora iraungo du gehienez ere, iadanik egina dagoen zatia kontuan hartuz.
17. artikulua.Baimenen iraungipena.
1.Obren baimenak iraungi egingo dira, aldez aurretik horri buruzko udal aitorpena edukirik, ondorenean aipatzen diren kasu hauetan:
a)Obrak hasi ez direlako, baimena emateko akordioak horretarako emandako epean edo sei hilabeteko epean, baimenaren jakinarazpena eman zenetik kontatzen hasita.
b)Obrak gauzatzeko epea sei hilabetetik gorakoa denean, emandako epearen erdia bete ondoren, gauzatutako obren balioak, proiektu osoaren aurrekontuko %20a gainditzen ez badu.
c)Baimendutako obra ez delako amaitu sei hilabeteko epea gainditu eta gero, hasi zenetik kontatzen hasita.
Aipaturiko obrak gelditutzat hartuko dira, nahiz eta noizean behin lan batzuk egin edo iadanik egindakoen lan osagarriak egin, horrelakoak direla ulertuz, baimenari geratzen zaion baliotasunaren epe barruan amaitzeko beharrezko intsentsitatearekin iharduera berriro hastea suposatzen ez dutenak.
2.Industri eta zerbitzuen erabilera edo ihardueren baimenak iraungi egingo dira, sei hilabeteko epea baino gehiagorako obrak gelditzerakoan eta dagokion lokala ixterakoan eta edozein modutara ere, Lizentzia Fiskalean Baja ematerakoan.
3.Baimen baten iraungipena aitortu ondoren, oraindik egin gabeko obrak bukatzeko edo iharduera jarraitzeko, baimen berri bat eskatu beharko da.
18. artikulua.Konpondu eta garbitu beharra.
Baimenaren titularra behartuta egongo da, obren ondorioz bide publikoetan eta inguruetan sortutako kalteak konpontzera eta inguru hauek, garbitasun eta segurtasun baldintzak beteaz mantentzera.
19. artikulua.Obre amaiera eta eraikin eta instalazioak martxan jartzea eta ihardueraren hasiera.
1.Lehenengo erabilerarako baimena eskatzea beharrezkoa denean, obren baimenaren titularrak, aipaturiko baimenaren arabera eta geroztik Udalak baimendutako edo agindutako aldaketen arabera obrak bukatu ondoren, lehenengo erabilerarako baimena eskatuko du, instalazioa edo eraikina erabiltzen hasi aurreko baldintza bezala.
2.Horretarako, Hirigintzako Arau hauetako 4. artikuluaren 13. epigrafean adierazitako dokumentazioa aurkezteaz gain, ondorenean aipatzen diren baldintza hauek beteta eduki beharko ditu:
a)Eraikitakoak, Arau hauek edo kasu bakoitzean aplikagarria den legediak eskatutako, segurtasun, osasungarritasun eta txukuntasunezko gutxieneko baldintzat betetzea eta bere instalazioek funtzionatzeko egoera onean aurkitzea.
b)Eskatutako hirigintzako lan osagarriak, ezarritako baldintzetan gauzatuta edukitzea.
c)Bide eta gune publikoetan eragindako kalteak konponduta edukitzea eta hauek behar bezain garbiak egotea.
3.Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Arautegiaren 34.artikuluak aipaturiko eta iharduera ireki aurretik egin beharreko egiaztapen ikuskapena, lehenengo erabilerako baimenaren espedientea bideratzeko ingurune horretan egingo da.
4.Beharrezkoa gertatzen den kasuetan, Iharduera Ekonomikoen Zergaren Alta aurkeztu beharko da.
5.Udalak ezingo du eman lehenengo erabilerarako baimena era baldintzatuan, beraz, udal-zerbitzuek egin behar duten txostenean azaltzen bada, ezarritako baldintzaren bat ez dela betetzen, baimena espreski ukatu egin beharko da edo prozedura eten, eskatzaileari, ikusitako akatsak adieraziz eta epe bat izendatuz horiek konpontzeko, eta epe honek, inola ere ez du gaindituko baimenaren iraungipenerako ezarritakoa.
Epe hau iragan ondoren, Udalak, beharrezko obrak egin ditzake, ordezkari gisa.
6. Lehenengo erabilerako baimena eskuratzea, ezinbesteko baldintza izango da alta lortzeko eta ondorenean, hiri-zerbitzuetan lotura egiteko –ur-hornidura, argindar-hornidura, telefonoak eta, hala badagokio, gas-hornidura–.
BIGARREN TITULUA
HIRIGINTZAKO PROBETXAMENDUEN ETA ERAIKUNTZAREN OINARRIZKO DIMENTSIO BATZUREN NEURKETARAKO ARAUAK
20. artikulua.Kontzeptuen terminologia.
1.Hirigintzako Arau hauen ezarpenaren ondorioetarako, artikulu honetan aipatzen eta zehazten diren kontzeptuen esanahia, egindako zehaztapenetara egokituko da beti.
2.Kontzeptuen zerrenda eta zehaztapena.
a)Eraikitzeko modua arautzeko oinarrizko erreferentzia geometrikoak.
—Lurzatiaren lerrokadura:
Urbanizatutako lursailaren azalera gainean, lurzatiak mugatzen dituen marra da, gune publikoetatik eta beste lurzati batzuetatik bereiziz.
—Eraikuntzaren lerrokadura:
Urbanizatutako lursailaren azalera gainean eta lurzati eraikigarrien barnean, bat etorriz edo bat etorri gabe lurzatiaren lerrokadurarekin, sestra gainean baimendutako eraikuntzaren solairuko gehienezko inguratzailea mugatzen duen marra da, berorretatik kanpora ateratzen diren osagaien antolamenduari dagokionez, salbuespen gisa, ezar daitezkeen tolerantzien kalterik gabe.
Lurrazpian eraikitako solairuek eraikuntzaren lerrokaduratik kanpora ateratzen badira, berauen proiekzioak plantan, urbanizatutako lursaileko azalera gainean, eraikuntzaren lerrokadura lurrazpian, izena eramango du.
—Tartea:
Lurzati lerrokaduraren edozein puntutik, eraikuntzaren lerrokadura arteko distantzia da, horizontalki neurtuta.
—Fatxadaren azalera:
Eraikuntzaren lerrokaduratik hasita, bertikalki eraikitzen den azalera da.
—Tarteko horma:
Bi eraikuntzentzat amankomuna den lurzatiaren lerrokadura gainean, lurzati eraikigarri desberdinetakoak diren elkarri atxikitutako bi eraikuntza mugatzen dituen azalera bertikala da.
—Eraikuntzaren altuera:
Eraikin batean fatxadako azaleraren altuera da. Arau hauetako 2.5. artikuluan ezarritako irizpideen arabera neurtuko da.
—Eraikuntzaren profila:
Aurrealdea, eraikuntza baten fatxadara duten solairuen kopurua da. Arau hauetako 2.4. eta 2.5. artikuluetan ezarritako zenbatzeko irizpideen arabera neurtuko dira.
—Estalkiaren profila:
Eraikin bateko fatxadaren puntu batean, puntu horretan fatxadaren azalerakiko plano bertikal eta elkartzut baten elkargunea da, estalkiaren solairu edo taularekin eta horren erremateko osagaiekin –karela, erlaitza edo teilategala–.
—Atzeraketa:
Fatxadako azalerarekiko atzeratuta dagoen fatxadako edozein puntutik, fatxada arteko distantzia da.
—Altuera librea (estalitako eraikin batena):
Eraikitako gune baten bukatutako sabaiaren azpiko aldearen puntu jakin batetik, bukatutako lurzoruaren azalera arteko distantzia da. Oro har, eraikuntza bateko solairuaren altuera libreaz ulertuko da, berorretan gehienetan eta era orokortuan ematen dena, bereizitako elementu edo gune jakin batzuk, altuera libre desberdina edukitzeko kalterik gabe.
b)Eraikinetako solairuen sailkapena:
—Beheko solairua:
Bide publiko edo gune libre batetik –pribatu edo publikoa– zuzenean sartzen denen artean altuena da eta bere lurzorua, sarbide mailan lekutua dago edo 1,20 metrotako muga barruan, 0,80 zentimetrotik gora, maila horretatik behera.
—Solairuartea:
Bide publiko edo gune libre batetik, zuzenean sartzen dena da, eta bere lurzorua, 1,20 metrotako mailan edo hori baino gehiagokoan lekutua dago eta 3,00 metro baino gutxiagokoan, sarbide mailaren gainetik.
—Goiko solairua:
Beheko solairuaren edo solairuartearen gainean kokatuta dagoena da.
—Atikoko solairua:
Azkenengo solairuaren gainean kokatuta egonik, fatxadako azaleratik atzerago gelditzen dena da.
—Estalkipeko solairua, estalkipea edo ganbara:
Estalkipekoa, solairu edo taula azpian zuzenki kokatutakoa da, horren altuera fatxadako azaleran edo, hala badagokio, atiko baten atzeratutako fatxadaren azaleran 1,50 metrotik beherakoa denean.
Solairu honetako azalerak, 1,50 metrotik beherako altuera librekoak direnean, ez dira zenbatuko eraikitako azaleraren ondorioetarako.
—Erdisotoko solairua:
Solairuarte baten azpian kokatuz gero, «beheko solairutzat» hartzeko beharrezko baldintzak betetzen ez dituena da, eta honen azpian edo beste erdisoto baten azpian kokatzen da, eta goiko fatxadan 1,20 metrotik gorako altuera du, bere perimetroaren %25ean gutxienez.
—Soto solairua:
Beheko solairu baten azpian, erdisoto baten azpian –kasu honetan erdisotoa izateko eskatutako baldintzak bete gabe– edo beste soto baten azpian kokatutakoa da.
—Sabaiondoa:
Fatxadako azalerara iritsi gabe, bi erabilera maila gainjartzea onartzen duen baimendutako altuera libreko solairuen barnean, antolatutako eraikuntzako solairua da.
c)Eraikinetako osagaiak:
—Fatxada:
Eraikinaren kanpoko itxituraren parametroa da, bertan, argiarentzat eta aireztatzeko tarteak ireki daitezkelarik.
—Irtenuneak:
Fatxada baten parte izanik edo beraren eranskin modura, fatxadako azaleratik kanpora ateratzen diren osagai finkoak dira, ezohizkoak eta okupatu ezinekoak, eraiketa izaera edo apaingarria dutenak.
Baldintza hau betetzen dute, beste batzuren artean; zokaloak, pilastrak, inpostak, mentsulak, teilategalak, erlaitzak eta markesinak.
—Hegalkinak:
Fatxadaren azaleratik kanpora ateratzen diren osagaiak dira, ohizkoak eta okupagarriak izanik. Hegalkinak, itxiak, erditxiak edo irekiak izan daitezke.
—Hegalkin itxiak dira; begiratokiak, nahiz arotziakoak edo fabrikakoak izan, horien ezaugarritzat hartuz, bere alde guztietan erabateko itxitura edukitzea, erabilgarriak izan arren edo partzialki desmuntagarriak.
—Hegalkin erditxiak dira, beren alboetakoren bat erabat itxita daukatenak; galeriak eta etxe-eguterak, adibidez.
—Hegalkin irekiak dira, beren alboak eta aurrealdea erabat edo partzialki irekita dauzkatenak; terrazak eta balkoiak, adibidez.
—Hegalkin baten sakonera deituko zaio, irtenena duen osagaitik edo partetik, fatxadaren azalera arteko distantziari.
—Patioak:
*Etxadikoa:
Etxadia osatzen duten eraikinen multzoari argia eta bistak emateko egiten dena da.
*Barnekoak:
—Aireztatzekoa:
Lurzatiko patioak dituen baldintza berdinak edukirik, eskailerak, bainugelak, trastetokiak eta sukalde, logela edo gelak izango ez diren beste leku edo dependentzia batzuk argitzeko edo aireztatzeko bakarrik erabilgarria dena da.
—Lurzatikoa:
Lurzati eraikigarri batentzat bakarrik argia eta aireztapena lortzeko izango dena da, eta beraren barruan lekututakoa.
—Amankomunak:
Barneko patioak dira, aldi berean, inguruko bi eraikinentzat edo gehiagorentzat balio dutenak.
—Kanpokoak:
Fatxadan irekitzen dira, fatxadaren azalerarekiko atzeraemanguneak bezala, bere altuera osoan edo zati batean.
21. artikulua.Muga eraikigarriaren (edo eraikitako) azaleraren zenbaketarako irizpideak.
1.Lurzati batean, muga eraikigarriaren azalera (edo eraikitakoa) deitzen zaio, lurzati horretan plangintzak eraikitzea baimentzen dituen (edo eraikitakoak) gune desberdinetako solairu azaleren batuketari, gainjarriak egon ala ez egon, artikulu honetan ezarritako zenbatzeko irizpideen arabera neurtuak.
2.Dena dela, 1,50 metrotako altuera librea baino gehiago duten azalera erabilgarriaz gain, ondorenean aipatzen diren osagaiei dagozkien azalerak zenbatuko dira:
—Eraikuntzako osagai trinkoak eta instalazioetako hodiak.
—Aireztatzeko patioak eta barnekoak, eraiketarako ordenantzek eskatutako dimentsioari buruzko baldintzak betetzen ez dituztenean.
—Balkoiak, terrazak, etxe-eguterak edo ataripeak, estalkia dutenean eta erabilera publikoko igarobide-zortasunik ez dutenean. Bere azaleraren %50a zenbatuko da.
—Estalkipe erabilgarriak, 1,50 metro baino gehiagoko altuera librea dutenean. Zerbitzu instalazioetarako edo etxebizitzei erantsitako trastetoki bezala erabiltzen direnean eta eraikinaren zerbitzu-erabilerarako lokalak, trastetoki bakoitzak 15,00 m
² (t) baino azalera txikiagoarekin eta bere azaleraren %25a zenbatuko da.—Sotoak, erdisotoak eta beheko solairuak, fatxadan urbanizatutako lursail sestraren 1,20 metro baino altuera gehiago duen bere perimetroaren proportzioan. Horretarako, tarteko hormetan, beroien elkargune puntuak, muturretako fatxadetan, urbanizatutako lursailarekin elkartuko dituen marra, hartuko da erreferentzia gisa.
3.Alderantziz, ondorenean aipatzen diren osagaiak ez dira zenbatuko:
—Erabilera publikoko ataripeak.
—Eraiketarako ordenantzek eskatutako dimentsioei buruzko baldintzak betetzen dituzten barneko patioak.
—Sotoak, erdisotoak eta beheko solairuak, urbanizatutako lursail sestratik 1,20 metro baino gutxiago kanporatzen den bere perimetroko partearen proportzioan. Horretarako, tarteko hormetan, beroien elkargune puntuak, muturretako bere fatxadetan, urbanizatutako lursailarekin elkartuko dituen marra, hartuko da erreferentzia gisa.
—Plangintzak espreski baimendutako eta ez konputagarriak bezala, zehaztutako sabaiondoak.
22. artikulua.«Eraikuntza profila» erabakitzea.
Eraiketa profila zehazteko, ondorenean aipatzen diren solairuak zenbatuko dira:
—Fatxadan, bere perimetroaren %60a baino gehiagotan, 1,20 metrotako altuera baino gehiago duten erdisotoak. Horretarako, tarteko hormetan, beroien elkargune puntuak, muturretako bere fatxadetan, urbanizatutako lursailarekin elkartuko dituen marra, hartuko da erreferentzia gisa.
—Beheko solairuak, solairuarteak, beheko solairuak eta atikoak, kasu guztietan.
—Ganbarak eta estalkipekoak, ondorengo kasuetan:
—Bere altuera fatxadan 1,20 metrokoa baino gehiagokoa denean, bere perimetroaren %60a baino gehiagotan edo fatxadarako bere bi aurpegietan –tarteko horma arteko eraikin bat denean–.
Baldintza hau bete gabe, txapitula edo ganbara antzeko irtenbideak aurkezten dituztenean edo oro har, gune bertikalak dituztenean edo estalkiaren nagusiena baino aldapa haundiagoko plano batean, bizitzeko egokia eginaz.
23. artikulua.«Eraikuntza altueraren» neurketa eta eraikinetako solairu desberdinetako altuerarena fatxadan.
1.Eraikuntza altuerak:
—Tarteko hormen artean lekututako eraikinetan, eraikuntzaren altuera bere fatxada bakoitzean neurtuko da, beheko erreferentzia gisa, eraikuntzako lerrokaduraren batezbesteko puntuaren maila hartuz eta goiko erreferentzia gisa, fatxadako azaleraren goreneko puntua edo bere elkargune teorikoarena, estalkiko solairu edo taularen goiko aldearekin, estalkia fatxadarekiko, gorago baldin badago.
Eraikinak atikoa duenean edo azalerarekin bat datozen fatxadako zatiak baino altuera gehiago eragiten duten hegalkinak, irtenuneak edo fatxadako azalerarekiko atzeratutako osagaiak dituenean, eraikuntzaren altuera neurtzeko erreferentzia puntua, hegalkinaren edo atzeratutako osagaiaren fatxadaren azalerarekiko irizpidearen antzeko batekin, erabakiko da.
Aipaturiko elkargunearen marraren aurretik kokatutako estalkiko erremateak, altuera hori gainditzen badu, horren puntu gorena hartuko da, eraikuntzaren altuera neurtzeko erreferentzia gisa. Horretarako, ez dira kontuan hartuko osagai apaingarriak eta eraikuntzakoak, beren luzaerak fatxadako perimetroaren %15a gainditzen ez duenean.
Horrela zehaztutako puntuak, oro har, baimendutako estalkiaren profila arautzeko erreferentzia gisa ere, balioko du.
Soto edo erdisotoko solairu baten lurzoru mailak zehaztutako azalera horizontala, punturen batean aurkitzen denean urbanizatutako lursailaren azalerarekin, puntu horren eta dagokion fatxadako lerrokadura puntuaren artean dagoen mailaren diferentzia, 1,5 aldiz gutxiagoko distantzia batera, beheko erreferentzia bezala hartuko da eraikuntzako altueraren neurketarako.
—Isolatutako eraikinetan, altuera neurtuko da, eraikuntzako lerrokaduraren behereneko puntuaren mailatik, aurreko paragrafoan zehaztutako goiko erreferentziaren maila berdina arte, altuera haundiena duen fatxadan hartuta.
2.Solairu diferenteetako altuera fatxadan.
—Erdisotoetan eta beheko solairuetan, beroietako sabaiaren solairuko goiko aldearen maila hartuko da goiko erreferentzia gisa, beheko erreferentzia, aurreko paragrafoan eraikuntzaren altuerarako aipaturikoa izanik.
—Solairuarteetan eta goiko solairuetan, altuera, lurzoruko solairuetako goiko aldearen eta sabaiko goiko aldearen artean, neurtuko da.
—Ganbaretan eta estalkipeetan, fatxadaren altuera neurtuko da, beheko erreferentzia gisa, pisuko solairuaren goiko aldea hartuz eta goiko erreferentzia gisa, eraikuntzaren altuera neurtzeko, izaera orokorrez, ezarritakoa.