Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

143. zenbakia Data 1999-07-29 11834 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

LEGAZPIKO UDALA
Obra txikiei buruzko araudia

Iragarkia

Legazpiko Udal Korporazioaren Osoko Bilkurak, joan den 1999ko maiatzaren 26an egin zuen ohiko bileran, hasierako onespena eman zion obra txikien lizentziei eta jakinaren gainean jartzeko obrei buruzko Ordenantzari.

Jendaurreko informazio-epea amaiturik eta alegazioak aurkeztu ez direla ikusi ondoren, aipatu Ordenantzak behin betiko onespena jasoko duela ulertuko da, beraz argitaratzeari ekingo zaio.

Legazpi, 1999ko uztailaren 16a.—Alkatea.

(1653) (7681)

OBRA TXIKIEN LIZENTZIEI ETA JAKINAREN GAINEAN JARTZEKO OBREI BURUZKO ORDENANTZA

Udalbatzaren helburuetako bat da administrazioaren eraldaketan aurrera egitea eta administrazio arin, eragile eta baliagarria lortzea, aldi berean Legazpiko herritarrentzako ulergarria eta eskuragarria izanik.

Horrek ordea, administrazioko prozesuak erraztu eta argitzea eskatzen du, izapide burokratikoak kendu eta izapidaketa bera sinplifikatuz, gaiak arintasunez ebatziz eta aldi berean jarduerak burutzean ordenamendu juridikoak betetzea bermatuz, beti ere, tratamendu-berdintasunezko printzipio, zergatiekiko kongruentzia eta helburu zurigarri eta norbanakoaren askatasunetik abiatuta.

Lizentzi ematea, Herri-administrazioak herritarren jardueran duen eskusartzearen kasurik ohikoenetakoa da, administratuak aldez aurretik duen eskubidearen prebentzio eta aitorpenezko kontrol-egintza den heinean, izan ere, bere bitartez aldatzen baitira Legeak ezarritako mugak. Egintza horrek, iharduera jakin bat egikaritzeko ezarritako debekua altxatzea du ondoriotzat.

Hirigintzako legeriak, ordenamendu-egitasmoek eta ordenantzek adierazten dituzten artikuluek, udal-lizentziapen dauden egintzak biltzen dituzte.

Udal honek egokitzat jotzen du, obra txikietarako lizentzien eskaera, izapidaketa eta egikaritzapen-kontrola erregulatzea, horien barnean obra-maila berri bat sortuz, hots, jakinaren gainean jartzeko obrena, hirigintza-ordenamenduan duten eragin txikia dela bide. Udalari jakinaraztea baino eskatzen ez duten obrentzat.

1. art.  Ordenantza honen helburua beraz, obra txikien eta jakinaren gainean jartzeko obren hirigintza-lizentzien eskaera, izapidaketa eta egikaritzapen-kontrola erregulatzea da.

2. art.  Ordenantza honetan zehar erabiltzeko, honako definizio hauek ematen dira:

Obra txikiak: Eraikinaren egitura edo funtsezko elementuak erasaten ez dituztenak; teknika soil eta eraikuntza- nahiz ekonomi neurri eskasekoak direnak eta bolumenaren, erabilpen subjektiboaren, instalazioen eta erabilpen komuneko zerbitzuen, etxebizitza -edota areto- kopuruen aldaketarik ez dakartenak eta erakinaren kanpoko diseinua, zimentuak, egitura edo segurtasuna nahiz era guztietako obra-instalazioak erasaten ez dituztenak.

Jakinaren gainean jartzeko obrak: Garrantzi gutxiko obrak direnak eta aldez aurretiko lizentziatik salbu daudenak. Baldintza bakarra obra horien berri udalari ematea izango da.

3. art.Jakinaren gainean jartzea baino behar ez duten obra-kasuak, honako hauek dira:

3.1.  Etxebizitzen barruko aldaketa-obrak, egitura-elemetuen aldaketarik gabe.

3.2.  Leiho-aldaketak, lehengo kolore, forma eta tamainak mantenduz.

3.3.  Teila-aldaketak, teilatuaren %50a baino gehiago aldatzen ez denean.

3.4.  Fatxada-pintaketak lehengo koloreak mantendu egiten direnean.

3.5.  Zorroten-aldaketak.

4. art.Jakinaren gainean jartzea baino behar ez duten obretatik kanpo gelditzen kira, eraikin historiko-artistikoak izateagatik inbantarioetan edota katalogoetan sartuta dauden eraikinetan egiten diren obrak eta baita Planeamenduko Arau Subsidiarioetan ordenazioz kanpo izendatu eta kalifikatutako eraikinetan egitekoak ere.

5. art.Obra horietako edozein egiteko ere, herri-bidean aldamioa jarri beharra dagoenean, horretarako baimena eskatu egin beharko da.

6. art.«Jakinaren gainean jartzeko obrak» deituen artekoren bat egiten hasi nahi duen pertsonak, Udalari horren berri emango dio (Herritarrentzako arreta-bulegoan) eta Udalak horretarako prestatutako instantzia (1.eranskina) bete beharko du edo horren ordez, Erregistroan idazkia aurkeztu beharko du, ondorengo zehaztasun hauek emanez:

—Eskatzailaren identifikazio-datuak.

—Eskaera egiteko erabilitako nortasuna (Jabea, maizterra, ahalmenduna, kontratista).

—Egin behar dituen obrak: Deskribapena eta kokapena.

—Obren aurrekontua.

—Eskatzailaren sinadura eta data.

7. art.Informazio-bulegoan, «Jakinaren gainean jartzeko obra»-ri dagokion agiria emango zaio eta horren bidez kreditatuko da Udalari obrak egiteko jakinarazpena bete beharra benetan bete izana.

8. art.Obra txikien lizentzi eskaerak, 6.artikuluak aipatzen dituen datuak izateaz gainera, beste agiri hauek ere berekin izan beharko ditu:

Egin asmo diren obren memoria eta kasua bada erasandako finkak izango duen jarduera-erabilpenaren zertarakoaren adierazpena, dauden azalera erabilgarria era eraikien koadro deskribatzailea barne duela.

Egin behar diren obren krokis kotadunak, goitiko bista, aurretiko bista eta sekzioak edo ebakidurak dituztela, eta era berean obra horiek egin behar diren eraikinak edota bere zatiek duten egungo egoerarenak ere.

Udalak hala adieraziko duen kasuetan gainera, ondorengoa eskatuko da, hots:

a)Ahalmena duen Teknikariak sinatu eta teknikariaren Elkargo Profesionalak ikus- onetsitako planoen aurkezpena.

b)Teknikari ahalmendunaren zuzendaritza-agiria bere Elkargo-Profesionalak ikus-onetsita, zuzendaritza hori bere gain hartzen duela adieraziz.

9. art.Eskaerak eskatutako betebeharrak betetzen ez baditu, pertsona interesatuari 10 eguneko epean zuzentzeko eskatuko zaio. Zuzentzen ez baditu, bere eskaera bertan behera uzten duela ulertuko da eta espedientea beste izapiderik egin gabe organo ahalmenak erabakia hartu ondoren artxibatu egingo da, Herri Administrazioen eta Administrazio Orokorreko Jardunbidearen Erregimen Juridikoko (HAAOIEJ) 30/92 Lege 71.1 artikuluan adierazitako ondorioekin.

10. art.Alkatea edo berak izendatutako organoa izango da obra txikien espedienteak ebazteko eskuduntza duena.

11. art.Obra txikia egiteko lizentzia emateko epea, jakinarazpena aurkeztu ondorengo egunetik zenbatutako hilabetekoa izango da. Epe horretan idatzizko ebazpenik izan ez bada; ontzat emantzat hartuko da, beti ere, administrazio-prozedurari buruzko legedi orokorrean aurreikusitako ondorioekin.

12. art.Obren neurriak ez dira jabekideen esparrutik irtengo eta beren edozein eratako mugaz kanporatzea ere, hirigintzako arau-haustetzat hartuko da.

13. art.Obrak egikaritu bitartean egin nahi litzatekeen edozein aldaketa ere, Udalari jakinaraziko zaio.

14. art.Edozein Teknikari edo Udaltzainek sarrera librea izango du obretara obrak egiten ari diren bitartean sartzeko eta obrak lizentziari edota jakinaren gainean jartzeko obrari dagozkien xehetasunei doitzen zaizkiela egiaztatu ahal izateko. Horregatik, «Jakinaren gainean jartzeko obra-agiria» edota lizentzia, obra dagoen lekuan edukiko dira egiaztapena egiten den une berean aztertuak izan daitezen.

15. art.Lanak egitean, eraikuntza-praktika onak aholkatzen dituen eta eraikuntza-sektorean lan-arriskuen prebentzioei buruzko araudian aurreikusitako aurrenurriak kontuan hartuko dira kontuan.

16. art.Lizentzia eskatzea eta lortzea, egun indarrean den legeriaren arabera derrigorrezkoak diren gainerako baimenen kalterik gabe ulertuko da.

17. art.Lizentzi emateetan edota jakinaren gainean jartzeko obretan obrak hasteko eta obrak egikaritzeko eperik finkatzen ez denean, epe hori hilabetekoa dela ulertuko da jakinaren gainean jartzeko obrentzat eta hiru hilabetekoa lizentzientzat. Obrak amaitzeko berriz, bi kasuetan ere 6 hilabeteko epea izango da.

18. art.Lizentzien eta jakinaren jartzeko obren zerga eta tasen zenbatekoa Ordenantza Fiskalek finkatuko dute.

Agiria emateko egintzan egindako kopuru horien abonua kontura egindako sarrera-izaera duena izango da eta lizentziaren titularra derrigortua geldituko da obra amaitzean obraren benetako kostua aitortzera, kasuari dagokion likidazio osagarria egin ahal izateko.

Udal-zerbitzuek murtzilo edo erreklamazio horien egiazkotasuna egiaztatu ahal izango dute eta obrak egiten eskuhartu duten pertsona guztiei, aurrekin, ziurtagiri edota kostua zehazteko beste edozein agiri-mota eskatu ahal izango diete.

Azken Xedapena.  Arau hauek, argitaratu ondorengo egunean sartuko dira indarrean eta deseman edo derogatzen ez diren bitartean indarrean jarraituko dute.

 

1. ERANSKINA

Legazpiko Udala.

Jakinaren gainean jartzeko obra: .........................................

Espediente-zk: ......................................................................

EskatzaIlearen izen-deiturak: ...............................................

NAN: ....................................................................................

Helbidea: ..............................................................................

Telefonoa: .............................................................................

Fax-zk.: .................................................................................

Jarduteko nortasuna: ............................................(jabea, maizterra, ahalmenduna, kontratista).

Obrak egingo diren eraikina: .......................................(etxebizitza, aretoa, e.a.).

Eskatu duen baimenak hartzen dituen obrak: ......................

Aurrekontua: ........................................................................

Eskaera data: ........................................................................

Eskatzailearen sinadura: .......................................................

Obra txikien lizentzia eta jakinaren gainean jartzeko obrak erregulatzen dituen Ordenantzan xedatuaren arabera, Herritarrentzako arreta bulegoak agiri hau ematen du. Agiria, hirugarrenen kalterik gabe ematen da eta ematen zaion pertsonaren erantzukizunpean soilik eman ere, beti ere, aipatutako finkaren jabeak, adierazitako obrak egiteko esprekusi baimena emanda egonda.

Agiri hau ematen zaion pertsonak, «Jakinaren gainean jartzeko obren» Ordenantza erregulatzailean jasotako betebehar guztiak eta bakoitza betetzeko obligazioa du.

Obren edota instalazioen neurriak, ez dira adierazitakoak baino handiagoak izango eta horietatik irtetea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da. Obra egiterakoan egin nahi den edozein aldaketa ere, jakinarazi egin beharko da.

Obrak egiterakoan, eraikuntza-praktika onak aholkatzen dituen eta eraikuntza-sektorean lan-arriskuen prebentzioei buruzko araudian aurreikusitako aurreneurriak hartuko dira kontuan.

Obrak egiterakoan lagungarri gisa erabili beharreko bitartekoek herri-bidea hartzen dutenean, komenigarri den moduan seinaleztatuta gelditu beharko dute istripurik gerta ez dadin. Eskatzaileak seinaleztapen-elementuak behar duten segurtasun eta apaindura egoeran mantentzeko obligazioa izango du.

Eskatzaileak istripu-kasuetarako Erantzukizun Zibileko Asegurua eduki beharko du, edota obrak egiteko kontratatua izan den pertsonari eskatuko zaio.

Agiri hau duen eskatzaileak edota etorkizunean izango lukeen pertsonak, obrak ikuskatzeko ardura duten agente edota pertsona teknikoek eskatutako kasu guztietan erakusteko obligazioa izango du eta eskatutako betebehar hau ez betetzeak, agintaritza-agenteei ez obeditzearen ondoriozko erantzukizunetan sarraraziko du.