Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

113. zenbakia Data 1999-06-17 9735 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

LEGAZPIKO UDALA
Kalean terrazak eta mahai-aulkiak jartzeko udal ordenantza

Iragarkia

1999ko maiatzaren 26an Udal-Gorporazioaren Osoko Bilkurak behin betiko onartu zuen Bide Publikoan Terrazak ata mahaitxoak jartzeko Udal Ordenantza. Ondoren, Toki-Jaurpidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85. Legearen 70-2 artikuluak aurreikusten duenaren arabera eta bertan ezarritako ondorioetarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean araudiaren textu osoa argitaratzen da.

Bide Publikoan Terrazak eta Mahaitxoak Jartzeko Udal Ordenantza Erregulatzailea.

1. artikulua.Aplikatu beharreko araudia.

Ordenantza hau ondorengo legediak emandako ahalmenen arabera araututa dago: 1985eko Toki Jardunbideko Oinarri-Legearen 49. eta 85. artikuluak, 1986ko Toki Korporazioen Ondasun-Arautegiaren 77. artikulua, 1986ko Toki Korporazioen Erregimen Juridiko eta Antolamendu-Arautegiaren 41. artikulua eta 1955eko Toki Korporazioen Zerbitzu-Arautegiaren 1etik 17ra arteko artikuluak.

2. artikulua.Xedea.

Honako hau da Ordenantzaren helburua: Kalean terrazak eta mahaiak eta gainontzeko instalazio osagarriak jarri ahal izateko araudi tekniko eta juridikoa zehaztea. Araudi honetan sartzen dira, halaber, eguzkitakoak, erlaitzak, olanak, alboetako babesak, argindarra eta abar.

3. artikulua.Azalpena.

Aurreko artikuluan aipatutakoari jarraituz, terrazak eta mahaiak esaten denean honakoa ulertu behar da: mahaiak, aulkiak eta behin-behineko instalazio finko zein mugikorrak, beti ere udal baimena duen ostalaritza arloko jarduera batek denboraldi jakin batean erabiltzekoa.

4. artikulua.Lizentzia aldez aurretik eduki beharra.

Aipatutako bide publikoko instalakuntzek erabilera komun eta berezi izaerako kategoria juridikoa dute eta kasu bakoitzean berauen egikaritzarako aldez aurretiko udal lizentzia eduki behar dute, honako Ordenantza honetan aurrikusitakoaren arabera emango dena.

5. artikulua.Instalazioa baimentzen den guneen izaera.

Jabetza publiko edo pribatuko eta erabilera publikoko ondasun izaera duten kale, enparantza eta pasabideetan eman ahal izango dira terrazak eta mahaitxoak jartzeko baimenak.

6. artikulua.Baimenari uko egiteko arrazoiak.

Dagokion Udal Organuak, terrazak, mahaitxoak eta gainerakoak jartzeko baimena ez emateko eskubidea izango du, interes publikoak, bideko segurtasunak, herri lanek edota beste edozein egoerak horrela eskatuz gero.

7. artikulua.Instalakuntzen azalera.

Okupatu beharreko azalera zehazteko orduan, kontutan hartuko dira oinezkoen beharrak eta, beraz, oinezkoentzako gutxieneko pasabidea utzi beharko da mahai eta aulkiak jartzeko orduan. Toki hori ondoko arauen arabera mugatuko da:

1.Instalazioaren gehienezko luzera establezimenduaren aurrealdearen bezainbestekoa izango da. Establezimenduaren alboetakoek baimena emanez gero, terraza luzeagoa jarri ahal izango da, inguruko etxebizitza eta lokaletara pasatzeko tokia bermatuko den bitartean.

2.Terrazak, ahal denero, etxeaurre ondoan jarriko dira, 30 zentimetrotako tartea utzi beharko delarik gutxienez eta espaloi-ertzatik 2 metrotara gutxienez.

3.Debekatuta dago mahai eta aulkiak jartzea 4 m. baino gutxiagoko zabalera daukaten espaloi eta oinezko pasabideetan.

4.4 eta 5 m. arteko zabalera daukaten espaloitan, zabaleraren erdia baino ezin izango da okupatu, eta betiere gutxienezko 2 m.ak errespetatuz.

5.5 m. baino gehiago daukatenetan, zabaleraren herena okupa daiteke.

6.Mahai eta aulkiak plazetan jartzen diren kasuetan, baimenean zehaztutako baldintzak bete beharko dira, eta betiere oinezkoentzako gutxienezko 2 m.ko zabalera utzi beharko da.

7.Edozein kasutan Udal Zerbitzu Teknikoek lokal bakoitzeko mahai eta aulkien kopurua aztertuko dituzte, eta ipintzen diren mahaiek 0,80 x 0,80 m.koak izango dira; mahai bakoitzeko 4 eserleku, eta mahai bakoitza eta 4 aulkirengatik 2 m˛ kontatuko da.

8. artikulua.Denboraldia.

Mahaia eta aulkia lurzoru publikoan jartzeko emango diren baimenak, hilabetearen 1 eta 15 egunean jartzeko dira.

Baimenak indargabe geratuko dira eskaeran adierazitako epea amaitzean.

Alkateari dagokio baimen horiek ematea edo zinegotzi ordezkariak. Alkateak eskumena haren esku utziz gero. Eskaerarekin batera, okupatu nahi den azaleraren krokisa ere aurkeztu behar da.

Eskatzaileak urtebeterako baimena nahi izango balu, espreski hala jaso beharko du eskaera-orrian.

9. artikulua.Ordutegia.

1.Igandetik ostegunerarte gaueko 11ak arte eta ostirala, larunbata eta jai bezperatan ordu bat gehiago luzatu ahal izango da.

2.Oinezkoentzako kaleetan, baimendutako terrazak ezin jarri ahal izango dira zamalanetarako ezarritako ordutegia amaitu arte; larunbatetan aldiz, aipatutako ordutegia bukatu aurretik jarri ahal izango dira, beti ere aintzat izanik zamalan horiek bermaturik gelditu behar dutela.

3.Herriko jaiak edo beste edozein egun berezi denean, dagokion Udal Organuak, salbuespen gisa, erretiratze-ordutegi malguagoa baimendu ahal izango du; baimen hori herrialde osorako edo inguru jakin baterako izan daiteke.

4.Biltzen denetik mahaiak eta aulkiak berriro jartzen diren arte 9 ordu gutxienez igaroko dira.

10. artikulua.Instalazioa erretiratzea.

1.  Aurreko artikuluan ezarri den ordutegia amaituko denean, instalazioaren titularrak baimendutako material guztia bildu beharko du eta establezimendutik kanpo utziko bada materiala pilatuta eta zaratarik egingo ez duen zerbaitekin lotuta utziko da, ahal duen leku gutxien erabiliz bide publikoan izaten bada edo beraien lekuan. Material guztia 20 minutu igaro eta jasota egon behar da.

2.Mahaia eta ahulkiak kendu ondoren, titularrari dagokio okupatutako gunea garbi eta txukun uztea.

11. artikulua.Instalazioaren titularraren betebeharrak.

Okupaziorako baimendunek honako betebehar eta baldintzak errespetatu beharko dituzte:

a)  Aurrez eskuratu beharko dute lurzoru publikoa okupatzeko dagokion baimena.

b)  Udalak baimendutako azalera bakarrik okupatu ahal izango da. Baimena mahai eta aulkiak ipintzeko bakarrik da, debekatuta dagoelarik kanpoko barrak, makinak, kioskoak eta antzerakoak jartzea. Baimendutako tokia baino gehiago okupatuz gero, baimen osagarri bat eskatu beharko du eta okupazio erreala eman denetik dagokiona ordaindu, dagokion zigorra ere ezarriko delarik.

c)  Izaera orokorreko obligazioen eta ordenantza honetatik datozenen kalterik gabe, instalazioaren titularrak erabiltzeko baimenpean dauden zorua, instalazioa bera eta osagarri guztiak ondo garbi, apain eta txukun, eta segurtasun neurriak betez eduki beharko ditu uneoro, horretarako paperontziak, hautsontziak, eta gainerako guztia dagokien lekuan egokituz.

d)  Instalazioaren jabeak, gainontzeko auzotarrek lasai egoteko duten eskubidea zainduko du, eta ez du iskanbila, borroka edo/eta zaratarik onartuko, arreta berezia ipiniaz gaueko 23:00etatik aurrera.

e)  Aipatutako mahai eta aulkietan kategoriaren arabera eta Jarduerak Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskugarrien Arautegiaren arabera establezimendu horri baimendu zaizkion kontsumizio eta artikuluak bakarrik sal daitezke.

f)  Okupaziorako baimendutako epea igaro ondoren, mahai eta aulkiak lurzoru publikotik kendu egin beharko dira.

g)  Mahai eta aulkiak kendu ondoren, titularrari dagokio okupatutako gunea garbi eta txukun uztea.

h)  Kirol, kultura edo bestelako jardueraren bat burutzeko gune hori behar izanez gero edo eragozpenak sor litezkeela ikusiz gero, Alkateak bere esku dauka behar den denborarako aulki eta mahaiak kentzeko agindua ematea, betiere kalteordainak jasoteko eskubiderik gabe.

i)  Mahai eta aulkiak ezingo dira dagokion baimena lortu eta tasak ordaindu arte jarri.

12. artikulua.Lizentzia eskaera.

1.Interesatuak Alkateari zuzendutako eskaera aurkeztu beharko du Errejistro Orokorrean. Bertan honako datu hauek zehaztuko dira:

a)  Eskatzailearen izen-deiturak.

b)  Helbidea, telefonoa eta N.A.N.

c)  Saltegiaren izena eta kokagunea.

d)  Beste zenbait argibide (Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, I.F.K., e.a.).

2.Aipatutako eskaerarekin batera interesatuak ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a)  Lanean jardun ahal izateko udal lizentzia (instalazio lizentzia edo zabaltze lizentzia).

b)  Hala behar izanez gero, ondoko lokaletako titularren baimena.

c)  Lokalaren kokagunea zehaztuko duen planoa 1:100 eskalan, ez gutxiagoan, ondo zehaztuz terrazak okupatutako espazioa, mahaitxo eta aulkien banaketa, alboetako babesak, eta fatxadaren luzera eta pasabideen zabalera. Aipatu beharko dira halaber, inguruan izan daitekeen edozein elementu (trafiko seinaleak, zuhaitzak, bankoak, hiri-altzariak e.a.) baita kaltetuak gerta litezkeen udal zerbitzuak ere (ura, saneamendua, gasa).

13. artikulua.Erabakia.

1.Ordenantza honek zehazten dituen baldintzak bete ondoren, eta txosten tekniko eta juridikoa aztertu eta gero, dagokion Udal Organuak erantzun egin beharko die aurkeztutako eskaera guztiei.

2.Lizentzia-agirian honako datu hauek jarriko dira: Instalazio eta gainerako elementuen egoera, okupatuko den espazioa, mahai eta aulki kopurua, emakida indarrean izango den epea, eta gainerako beste zenbait berezitasun.

3.Eskatutako lizentzia ez balitz egokitzat hartuko edo eman beharreko baimenak eskatutakoaren aldaketa ekarriko balu, Udalak epe bat irekiko du eskatzaileak ondo deritzan alegazioak aurkez ditzan.

4.Lizentzia bertan behera geratuko da, eskatzaileak jabetza publikoa okupatzeagatik dagokion prezio publikoa edo Ordenantza honetan araututakoaren arabera jarritako isunak ez ordaintzeagatik.

14. artikulua.Lizentzia eskuratzeko baldintzak.

1.Beti ere ulertu behar da lizentziak jabetza eskubidea salbu utzita eta beste inoren eskubiderik kaltetu gabe emanak direla. Nohanahi ere, ezingo da lizentzia hauen arrazoi edo aitzakiaz baliatu aktibitateen jardunean onuradunak sortutako erantzukizun zibil edo penalak saihestu edo gutxitzeko.

2.Udal lizentzia beti behin-behinekoa izango da. Dagokion Udal Organuak, trafiko arazoak direla, urbanizazioa dela edota beste edozein arazo dela-eta, agindua eman dezake jarritako instalazioa besterik gabe kentzeko, eta hau guztia kalteordainak jasoteko eskubiderik gabe.

15. artikulua.Prezio publikoa eta fidantza.

1.Lizentziaren jabeak dagokion prezio publikoa ordaindu beharko dio Udalari, beti ere Ordenantza Fiskalak ezarritako kopuruan eta eran. Aipatutako prezioa lizentzia emateko jakinarazpena jaso eta ondorengo hamabost egunetako epearen barruan ordaindu beharko da, beronen titularrak ezin izango duelarik baimendutako instalazioa jarri ordainketa egin aurretik. Aipatu epea ordainketa egin gabe iraganez gero, baimena iraungita geratuko da, eta ondorioz interesatuak, dagokionean, instalazioa jarri ahal izateko lizentzia berria eskatu beharko du.

16. artikulua.Arauhausteak.

1.Hauek izango dira arauhauste arinak:

a)  Inguruko bizilagunei eragozpenak sortzea.

b)  Terraza edo mahaitxoek hartuko duten lekua garbitasun egoera egokian ez mantentzea.

c)  Terraza edo mahaitxoak bildu ondoren haiek egon diren lekua behar bezala garbituta ez uztea.

d)  Lizentziak baimenduaz beste lekurik hartzea.

e)  Lizentzian jasotakoak baino mahaitxo eta aulki kopuru handiagoa jartzea edo beste gisa bateko tresnak ipintzea.

f)  Musika-tresneria edo bozgarailuak ezartzea.

g)  Ordenantza honetan ezarritako ordutegia ez betetzea.

h)  Lizentziaren beste edozein baldintza edo Ordenantza honetan jasotako aginduren bat ez betetzea.

2.Denboraldi barruan 2 arauhauste arin baino gehiago egitea arauhauste larritzat hartuko da.

17. artikulua.Zigorrak.

1.Arauhauste arinak 10.000 pezeta bitarteko isunarekin zigortu ahal izango dira, arauhaustearen larritasunaren arabera.

2.Arauhauste larriak lizentzia baliogabetzearekin zigortu ahal izango dira eta beronek dakarren berehalako instalazioa erretiratu beharrarekin.

3.Aurreko atalean zehazturiko lizentziaren baliogabetzeak zera suposatuko du: Hurrengo bi urteetan, gehienez jota, aipatu establezimenduak ezingo duela Ordenantza honetan araututako lizentziarik lortu.

18. artikulua.Zigor prozedura.

Alkateari dagokio aurreko artikuluan aurreikusitako zigorrak ezartzea eta Administrazio Publikoen Lege-Erregimenaren Oinarrizko Legea eta Administrazio Prozedura Arruntaren Legean aurreikusitakoaren arabera, beste organu batek dagokion zigor espedientea tramitatu ondoren gauzatuko da.

Zigor prozedura ofizioz edo salaketaren ondoren has daiteke.

Alkateak espedientea hastea erabakiko duenean, instruktorea izendatuko du eta bi erabakiok interesatuari jakinaraziko zaizkio espedientea irekitzeko zioak eta azalduaz.

Instruktoreak gertaerak argitzeko eta zigorren bat merezi duten erantzunkizunak zehazteko behar diren froga eta jarduera guztiak aginduko ditu.

Espedientea hasi eta ebazpen proposamena idatzi aurretik jakinaraziko zaizkio egozten zaizkion gertaerak, sortu duten arauhausteak eta hala badagokio, ezarri beharreko zigorrak eta baita zigorra ezartzeko agintari eginpidedunaren identitatea eta eginpide hori ematen dion arauaren erreferentzia ere, 10 egunetako epea emanez egoki deritzon alegazio, agiri edo justifikazioak aurkez ditzan.

Ebazpen proposamena tramitatutako guztiarekin batera emango zaio Alkateari, dagokion erabakia har dezan.

19. artikulua.Arauhausteen eta zigorren iraungipena

Arauhausteen eta zigorren iraungipen-epea bi urtekoa izango da larrientzat eta sei hilabetekoa arinentzat.

20. artikulua.Udal lizentziarik gabeko instalazioak.

1.Dagokion udal Organuak, interesatuari alegazioak aurkezteko epe bat eman ondoren, Ordenantza honetako 6. artikuluan aipaturiko inguruetan lizentziarik gabe jarritako terraza eta mahaitxoak berehala erretiratu ahal izango ditu eta ondoren udal biltegira eraman; halaber zenbait arauzko zigor jar ditzake.

2.Dagokion espediente zigortzailea bideratu ondoren, instalazioa kentzeaz gain, ondorengo zigor hauek jar daitezke:

a)  Hirigintza Jardunbideko Araudiak ezarritako isuna.

b)  Hurrengo 2 urteetan ez zaie ordenantza honetan araututako lizentziarik emango arau hau betetzen ez duten establezimenduei.

21. artikulua.Beterazpen subsidiarioa.

Instalazioaren jabeak ez badu bide publikoan jarritako terrazak eta gainontzeko elementuak kentzeko udal agindua betetzen, Ordenantza honetan jasotakoaren arabera, Udalak instalazio guztiak kendu eta udal biltegira eramango ditu, hemendik atera ahal izateko jabeak dagozkion tasak ordaindu beharko dituelarik.

Azken xedapena.

Ordenantza hau indarrean sartuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren eta Toki Jaurpidearen Oinarriak Arautzeko Legearen 70.2. artikuluak ezarritako tramite guztiak bete eta gero.

Erabaki hori argitaratzen da aipatu erabakiak arduralaritza-bideak ahitzen dituela adieraziz eta erabaki horren aurka argitaratzen den hurrengo egunetik eta bi hilabeteko epean Euskal Herriko Auzitegi Nagusian Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, horrek egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzeko aukera eragotziko ez duelarik.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko lerroaldian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa tarteratu aurretik, iragarri den erabakiaren aurka berreztertzeko errekurtsoa aurkeztua ahal izango zaio ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.

Legazpi, 1999ko ekainaren 1a.—Alkatea.

(1130) (6259)