Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

25. zenbakia Data 1999-02-09 2098 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - DIPUTATU NAGUSIA
Urtarrilaren 26ko 15/1999 Foru Dekretua, enpresa pribatuei ikuskizun eszenikoetarako laguntzen oinarriei buruzkoa

Urtarrilaren 26ko 15/1999 FORU DEKRETUA, eszena ikuskariak sustatu eta saltzeko helburua duten enpresa pribatuei diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak onartzekoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak azken urteetan eszena arteen alorrean egindako ahaleginari jarraituz, Kultura eta Euskara Departamentuak 1999ko bere aurrekontuetan ezarritako gastu aurreikuspenen artean gipuzkoar enpresa pribatuek eszena ikuskariak sustatu eta sal ditzaten aurrekontu sail bat dauka. Laguntza hauen bitartez berriki onartuak izan diren beste dekretu batzuk osatzen dira, hala nola eszena ikuskarien ibilbideetarako Euskadiko Antzoki Sareak sustatutako laguntzena eta alor horretako profesionalak prestatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero banatu izan dituen beka eta laguntzena.

Horrexegatik, diru laguntzak eta subentzioak emateko prozeduran aplika daitekeen eraentza orokorra arautzen duen apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretuaren 7.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, bidezkoa da 1999. urtean eszena ikuskariak ekoiztu eta saltzeko enpresa pribatuei diru laguntzak emateko lehiaketa arautzen duten oinarriak onartzea foru dekretu honen bitartez.

Azaldutakoagatik eta Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak egun bereko bilkuran hala erabaki ondoren,

XEDATU DUT

Lehen artikulua.

Foru dekretu honetako eranskin moduan doazen oinarriak onartzen dira, 1999an zehar eszena ikuskariak sustatu eta saltzeko helburua duten gipuzkoar enpresa pribatuei diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzekoak.

Bigarren artikulua.

Aurreko artikuluan aipatutako deialdirako 18.000.000 pezetako (108.182,18 euro) diru kopurua dago, aurrekontuetako 0911.030.470.00.05.00 kontu sailaren kargura. Zenbateko hau, aurrekontuaren erabilgarritasunaren arabera eta kredituen lotura edo transferentzia erregimena arautzen duen araudiaren arabera aldatua izan daiteke.

Hirugarren artikulua.

Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatuari eskumena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen xedapenak eman ditzan.

Amaierako xedapena.

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Donostia, 1999ko urtarrilaren 26a.

Diputatu Nagusia,

Roman Sudupe Olaizola.

Kultura eta Euskera

Departamentuko

Foru Diputatua,

Koruko Aizarna Rementeria. (976)

ERANSKINA

Eszena ikuskariak sustatu eta saltzeko helburua duten enpresa pribatuei diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.

1.   Xedea.

Deialdi honen xedea da eszena arteak ekoizten eta zabaltzen diharduten enpresa pribatuei, aurtengo 1999ko ekitaldian ikuskariak sustatzeko eta saltzeko programek sortuko dizkieten gastu ekonomikoak arintzearren, diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzea.

2.  Onuradunak.

Diru laguntza hauetara Gipuzkoan kokatutako enpresa pribatuek bildu ahal izango dute, baldin eta 1999ko ekitaldian zehar beraiek Gipuzkoan ekoiztutako eszena ikuskariak sustatu eta saltzeko programak badituzte, beti ere programa horien errealizazio gastuek portzentai finko bat dutenean ikuskarien ustiapen kostuetan.

3.  Eskaerak eta aurkezteko epeak

Diru laguntza hauek jaso nahi dituzten erakundeek agiri hauek bidali behar dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentura:

a)  Eskabide orria, behar bezala beterik.

b)  Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak. Pertsona juridikoa bada, behar den erregistroan inskribatutako eraketa edo fundazio eskritura, edo bestela, aldaketarena aurkeztu behar du. Pertsona fisikoa bada, berriz, nortasun agiria edo bestela legez horren ordezkoa dena aurkeztu behar du.

c)  Foru Ogasunaren egiaztagiria, urte honetan zerga betebeharrak egunean beteak dituela egiaztatzen duena.

d)  Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga, 1998. urtekoa, ordaindu duela egiaztatzen duen agiriaren eta 1999rako altan dagoela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia, beti ere deialdi honek aipatutako jarduerarekin zerikusia duen atalari dagokionean.

e)  Sozietateen gaineko Zergari buruz (sozietateak direnean) edo PFEZi buruz (pertsona fisikoeak direnean) eskatzaileek azken ekitaldiaz egindako aitorpenaren fotokopia.

f)  Gizarte Segurantzaren egiaztagiria, urte honi dagokiona, eskatzailea bertan izen emanda dagoela eta urte honetan enplegatuak estaltzeak eragindako ordainketak egunean dauzkala adieraziko duena.

g)  1999rako eszena ikuskarien (dantza eta antzerkia) sustapen eta salmenta programa, bertan ondokoa bilduz:

g.1.  1999ko sustapen programaren azalpen xehea, gidoi honen arabera:

g.1.1.  Ikuskariak sustatzen eta saltzen diharduten langileak: Soslai profesionala, agiri bidez frogaturiko lan dedikazioa (lan hitzarmena, curriculuma, sustapenari eskainitako denbora).

g.1.2.  Sustatu beharreko ikuskariaren edo ikuskarien ezaugarriak:

—Lanaren eduki laburtua.

—Antzezleen eta zuzendariaren castinga. Horien curriculuma.

—Ikuskarian ihardungo duen pertsonal teknikoa.

—Ordainsaria edo ikuskizunaren salneurria, hortik sustapenari zenbat dagokion adieraziz.

g.1.3.  Sustapenera eta salmentara zuzendutako ustiapen gastuen aurrekontua, kontzeptu hauen arabera:

—Langileak.

—Komunikazioak.

—Publizitatea eta propaganda.

g.2.  1998ko ekitaldiko memoria ekonomikoaren laburpena, sustapen eta salmenta gastuei eta kontratazio artistikoagatik izandako dirusarrerei dagokiena eta egindako emanaldi kopurua xehatuz bertan.

g.3.  1999an agiriak aurkezteko egunera arte egindako banaketa egiaztatzen duten agiriak eta egun horretatik aurrera aurten ikuskariaz egin asmo den ibilbidea, xehetasun hauekin:

g.3.1.  Egindako emanaldi kopurura eta horiek sortutako diru sarrerak.

g.3.2.  Egindako eta, eskuetan izanez gero, egin asmo diren emanaldietarako izenpetutako kontratuen kopiak.

g.3.3.  Ekitaldia amaitu bitartean egin asmo den banaketaren egutegia eta aurreikusitako diru sarreren aurrekontua.

h)  Erakundeak 1999ko ekitaldirako daukan gastuen eta diru sarreren aurrekontua.

Baldin eskatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.

Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.

Diru laguntza deialdi honetan eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 1999ko apirilaren 9an amaituko da.

Eskabideak oinarri hauen eranskinean ageri den eredu normalizatuan egin behar dira, eta, eskatutako gainontzeko agiriekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio eta eskabidea besterik gabe artxibatuko da, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.

4.  Eskaerak ebaluatzea eta diru laguntzak ematea.

Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Kultura eta Euskara Departamentuko Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuko burua eta departamentu bereko teknikari bat. Ondorenean, Epaimahaiak ebazpen proposamenak emango ditu eskaerei buruz eta organo eskudunari aurkeztuko dizkio, ebazpena eman dezan.

Balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan diru laguntza emateko eta zenbatekoa zehazteko:

a)  Sustapen proiektuaren bideragarritasun maila, 1998ko ekitaldian eta 1999ko aurreikuspenean sustapenean eta salmentan gastuen eta diru sarreren arteko portzentaian oinarrituta. 10 puntu bitarte baloratuko da.

b)  Konpainiaren aurreko ibilbidea eta curriculum artistikoa, batez ere azken bi urteetakoa: egindako emanaldiak, emaitza artistikoa, kritika berezitua, berezko diru sarrerak edo lortutako diru laguntzak, babesleak, eta abar. 10 puntu bitarte baloratuko da.

c)  Sustatzekoa den ikuskaria: arte, teknika eta ordainsari aldetik dituen ezaugarriak, plazaratzeko baldintza ekonomikoak eta sustatzeko beharra agertuko dituztenak. 10 puntu bitarte baloratuko da.

Eskatzaileak gutxienez 10 puntu lortu beharko ditu (jokoan diren 30etatik) diru laguntzaren bat eskuratu ahal izateko.

Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz ere sustapen kanpainari dagokion gastuaren %70 baino handiagoa izango, ez eta 4.000.000 pezetako (24.040,48 euro) kopurua baino handiagoa ere. Zenbateko hori irizpide hauen arabera finkatuko da: Eskuratutako puntuak, eskatzaileak azaldutako diru galera eta deialdi honetarako arreikusitako aurrekontu sailaren ahalmena.

Ebazpen horretan, aldekoa balitz diru laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko era eta diruz lagundutako erakundeak bete behar dituen baldintzak azalduko dira. Interesaturikoei ebazpen ekintza jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.

Deialdia ebazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe eta 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 71.1 artikuluan agindutakoa izan ezik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 43. eta 44. artikuluetan ezarritako ustezko egintzei buruzko arauak betearaziz.

Aurreko paragrafoak adierazitako ustezko ebazpenak eraginkorrak izatearren, beharrezkoa da 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 44. artikuluan jasotako ziurtapena ematea 20 eguneko epean ziurtapen eskaera egin zenetik edo, ziurtapena emateko eskatu delarik, aipatu epea bukatu ondoren hori ez ematea.

Ziurtapena emateko epean zehar eskabidearen mamiaz ebatzi daiteke espresuki, diru laguntzaren arau erregulatzaileari jarraiki, eta ziurtapena jaso behar duen ebazpenari eman zaizkion ondorioei lotuta egon gabe.

5.  Diru laguntzak ordaintzea

Diru laguntza, beti ere dagozkion administrazio tramiteak egin ondoren, bi zatitan ordainduko da:

Zenbateko osoaren %60 diru laguntza ematen den unean, aurrerakin gisa.

Gainerako %40, garatutako jarduerei buruz deialdi honetako 6. oinarrian zehazten diren agiriak aurkeztu ondoren.

6.  Onuradunen betebeharrak.

Diru laguntza hauen hartzaileek 2000. urteko martxoaren 1a baino lehenago diru laguntzaren bigarren zatia ordaintzeko eskaera aurkeztu behar dute, agiri hauekin guztiekin batera:

a)  Egindako programa edo jardueraren memoria xehea.

b)  Gastu eta diru sarreren balantze orokorra, diru laguntza jaso duen sustapen programari eta ikuskizunen salmentari dagokiona zehaztuz.

c)  Gastuen jatorrizko ordainagiriak, emandako diru laguntzaren % 30 gainditzen dutelarik; egiaztatu eta zigilatu ondoren erakunde jasotzaileari itzuliko zaizkio. Horiekin batera fakturen zerrenda ordenatua aurkeztu beharko da.

d) Egindako lana egiazta dezaketen agiri grafikoak nahiz ikus-entzunezkoak (kaleratutako aleren bat, grabazioak, eta abar).

Aurrekoez gain, onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

—Diru laguntzaren oinarri den programa gauzatzea edo jarrera hartzea.

—Erakunde emaileak egingo dituen ikuskapen lanetara, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Arauei buruzko Foru Arauak 105. artikuluan agindutako finantzen kontrol lanetara eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko legeek ikusitako lanetara, meneratzea.

—Kultura eta Euskara Departamentuari helburu berarekin beste edozein herri administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik jasotako diru laguntzen edo bestelako laguntzen berri edo jarduera garatu ahala izandako beste sarreren berri ematea.

—Administrazioak eskatzen dion edozein informazio ematea.

7.  Publizitatea.

Diru laguntza eman ondoren, subentzionatutako jarduerei buruz egiten den publizitate guztian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren lankidetza agertu behar da.

Diru laguntza jaso duen erakundearen kanpoko publizitate eta komunikazioa gutxienez euskaraz egin beharko da.

8.  Diru laguntza itzultzea.

8.1  Kasu hauetan jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira eta, kasua balitz, diru laguntza eman zenetik sortutako berandutza interesak ere eskatuko dira:

a)  Zuritu beharra ez betetzea.

b)  Diru laguntza eskuratzea horretarako behar diren baldintzak bete gabe.

c)  Diruz lagundutako jardueraren xedea ez betetzea.

8.2  Erakundeek itzuli beharko lituzketen diru kopuruak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.

9.  Interpretazioa.

Oinarri huen interpretazioari buruz sor daitekeen edozein zalantza Kultura eta Euskara Departamentuak argituko du.

10.  Aurrekontua, programa eta kontusaila.

Deialdi hau burutzeko hasiera batean xedatutako kopuruak, aurrekontu erabilgarritasunaren arabera eta kredituen lotura edo transferentzia erregimena arautzen duen araudiaren arabera aldatu ahal izango dira, eta jarraian aipatzen diren kontu sailei egotziko zaizkie:

Eszena ikuskariak sustatzeko diru laguntzak 18.000.000 pezetakoak (108.182,18 euro) izango dira, aurrekontuetako 0911.030.470.00.05.00 kontu sailaren kargura.

 

 

Eskaera

Instancia

Diru laguntzak - 1999

Eszena ikuskariak sustatu eta saltzeko xedea duten enpresa pribatuentzako laguntzak

Subvenciones - 1999

Subvenciones a empresas privadas que tengan por objeto la promoción y venta de espectáculos escénicos

 

Elkartea / Entidad

Elkarte eskatzailea

Entidad solicitante

 

Helbidea

Domicilio social

 

Posta kodea

Código postal

 

Herria

Municipio

 

Telefonoa

Teléfono

 

Telekopia

Fax

 

Identifikazio fiskaleko zenbakia

Número de identificación fiscal

 
   

Arduraduna / Responsable

Arduradunaren izen-deiturak

Nombre del responsable

 

Nortasun agiria

NAN

 

Helbidea

Domicilio

 

Posta kodea

Código postal

 

Herria

Municipio

 

 

Telefonoa

Teléfono

 

Telekopia

Fax

 
   

Proiektua / Proyecto

Proiektuaren izena

Denominación del proyecto

 

 

   

Bankua / Datos bancarios

Banketxearen izena

Entidad bancaria

 

Kontu zenbakia (20 zifra)

Número de cuenta (20 dígitos)

 

Kontuaren jabea

Titular de la cuenta

 
   

Hitz ematea

Compromiso

Azpian izenpetzen duenak, elkartearen ordezkaritza ardura bere gain harturik, hitz ematen du eskaera honen ondorioz dirulaguntzarik jasoz gero bertan ezarritako baldintza guzti-guztiak beteko dituela; eta, bestela, hartutako dirulaguntzaren zenbatekoa itzuli egingo duela.

Por la presente, el abajo firmante se compromete, en la calidad en que interviene y en el supuesto de recibir subvención de la convocatoria para la que presenta solicitud, a cumplir las condiciones y requisitos establecidos en la misma, y a reintegrar el importe recibido en caso de incumplimiento.

 

Gure jakinarazpen idatziak nola jaso nahi dituzu?

Modo en que desea recibir nuestras notificaciones

¦ Postaz ¦ Telekopiaz

Por correo Por fax

   

Lekua eta data

Lugar y fecha

 

 

 

 

 

(arduradunaren sinadura eta elkartearen zigilua)

(firma del responsable y sello de la entidad)