Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

25. zenbakia Data 1999-02-09 2065 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - DIPUTATU NAGUSIA
Urtarrilaren 26ko 13/1999 Foru Dekretua, Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritu, sendotu eta hedatzeko laguntzei buruzkoa

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Urtarrilaren 26ko 13/1999 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritu, sendotu eta hedatzeko 1999ko ekitaldiarako emango diren diru laguntzak eta bestelako laguntzak arautuko dituzten oinarriak onartzekoa.

Uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultur Ondareari buruzkoak, ezartzen duenez foru aldundiek kultur ondarea artatu, hobetu, zaharberritu eta hondeatzeko laguntza programak urtero onetsi beharko dituzte, eta programa horietan ematekoak diren diru laguntzak baita horiek esleitzeko irizpideak edo beharkizunak ere ezarriko dira. Ekainaren 4ko 4/1984 Foru Arauak, Herri Lanetan Arte eta Kultur Sustapenari buruzkoak, bestetik, Gipuzkoako udalek beren borondatez arte eta kultur lanetarako kontusailak barne hartzen dituzten herri lanak finantziatzeko baldintzak erregulatzen ditu.

Abenduaren 21ko 7/1998 Foru Arauak, 1999rako Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak onesten dituenak, Kultura eta Euskara Departamentuari dagozkion gastu kredituen artean Euskal Herriko kultur ondarea gorde, babestu eta hedatzeko diru laguntzak eta bestelako laguntzak ematera xedatutako aurrekontu sailak barne hartzen ditu.

Diru laguntzak eta subentzioak emateko prozeduran aplika daitekeen eraentza orokorra arautzen duen apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretuaren 7.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, bidezkoa da lehiakortasun, publizitate eta objetibotasun printzipioetan oinarrituta, diru laguntzak eta gainerako subentzioak emateko arau erregulatzaileak bilduko dituen foru dekretua onestea.

Horren indarrez, Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak egun bereko bilkuran erabakia hartu ondoren, honako hau,

XEDATU DUT

Lehen artikulua.

Gipuzkoako kultur ondarea osatzen duten ondasun higigarriak eta higiezinak 1999ko ekitaldian zaharberritu, birgaitu, artatu, sendotu, hobetu eta hedatzeko lanak diruz laguntzera xedatuko diren laguntzak arautzeko oinarriak onesten dira eta foru dekretu honi eranskin gisa lotzen zaizkio.

Bigarren artikulua.

1999. urterako xedatu diren diru laguntza hauen alor desberdinetako deialdiak bereiztearren eranskin hauen arabera sailkatuko dira:

I eranskina: Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko 1999ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.

II eranskina: Museoetarako 1999ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.

III eranskina: Arkeologi jardueretarako 1999ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.

IV eranskina: Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko 1999ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.

V eranskina: Organoak zaharberritzeko 1999ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak.

VI eranskina: Gipuzkoako udalek 1999an finantziatuko dituzten herri lanetan arte edo kultur izaerako lan jakin batzuk barne hartzera xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak.

Hirugarren artikulua.

Deialdi honi aurre egiteko xedatutako aurrekontu sailen zenbatekoa aldatua izan daiteke, aurrekontuen erabilgarritasunaren arabera, Diputatuen Kontseiluaren erabaki bidez edota Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatuaren foru aginduz, esleituak dauzkan eskumenen arabera.

Laugarren artikulua.

Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatuari eskumena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen xedapenak eman ditzan.

Amaierako xedapena.

Foru Dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Donostia, 1999ko urtarrilaren 26a.

Diputatu Nagusia,

Roman Sudupe Olaizola.

Kultura eta Euskara

Departamentuko

Foru Diputatua,

Koruko Aizarna Rementeria. (974)

I ERANSKINA

Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko 1999ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.

1.Xedea.

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako kultur ondarea osatzen duten ondasun higigarriak eta higiezinak artatu, sendotu, birgaitu edo zaharberritzeko 1999rako xedatutako diru laguntzetara biltzeko eta haiek lehiaketa irekiaren bidez emateko beharkizunak arautzea, ondasun horiek historia, arte, etnografia, arkeologia, zientzia, teknika nahiz kulturaren arloan duten garrantzia aintzat harturik.

2.Eremua.

Diru laguntza hauetan kultura aldetik balio nabarmena izanik artatu, sendotu, birgaitu eta zaharberritu beharrean dauden kultura materialeko elementuak sar daitezke.

Lehentasuna emango zaie kalifikatutako kultur ondasunei eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saileko Kultur Ondasun Kalifikatuen Erroldan eta Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Nagusian sailkatutakoei.

3.Eskatzaileak.

Oinarri hauetan ezarritako diru laguntzak eskatzeko aukera 1. oinarrian zehaztutako ondasunen jabe diren edo haien gainean eskubide errealen bat duten pertsona edo erakundeek izango dute.

3.1.Eskaerak aurkeztea.

Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura eta Euskara Departamentura:

a)  Eskaera orria behar bezala beterik, non deialdia arautzen duten baldintza guztiak onartuko dituzten.

b)  Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, eta abar).

c)  Eraikinaren jabetzaren egiaztagiria, jabego partikularreko higiezinen kasuetan.

d)  Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen agiria, diruetxe batek emana.

e)  Egin beharreko lanen eta eragiketen aurrekontua eta finantziazioa.

f)  Eraikinaren argazkiak.

g)  Eraikin erlijiosoa denean, aurrez Donostiako Gotzainaren baimena behar den guztietan, baimen hori egiaztatuko duen agiria.

Baldin galdatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.

Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.

Diru laguntza deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 1999ko martxoaren 18an amaituko da. Eskaerak aurkeztu beharreko ereduak Kultura eta Euskara Departamentuko bulegoetan eskura daitezke, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio eta eskaera besterik gabe artxibatuko da, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.

3.2.Eskatzaileak bere gain hartzen dituen konpromisuak.

Eskatzaileek diru laguntza eskatu eta ematez gerotan, beharkizun hauek betetzeko konpromisua hartuko dute:

—Lanak zuzen egiteko legeak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzea eta haiei lotutako erantzukizun guztiak beren gain hartzea.

—Diru laguntzaren zenbatekoa berariaz emandako lanak egiteko erabiltzea.

—Lanak burutu bitartean gerta litekeen edozein ustekabe interesgarriren berri Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuari ematea, jardueraren bat beharrezkoa gertatuko balitz garaiz bideratu ahal izateko.

—Sendotutako edo zaharberritutako arkitektura gaiak artatzeko lanak beren gain hartzea.

—Eraikinaren behin-betiko planoak ematea, egin beharreko lanen eraginak hala eskatzen baldin badu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuko agiritegian gordeak izan daitezen.

—Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzaren zenbatekoaren eta jarritako beharkizunen erregistroko anotazioa egitea Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultur Ondasun Kalifikatuen Erregistroan, edota hala balegokio, Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Nagusian eta Jabetza Erregistroan, delako ondasun higiezinari dagokionean.

Administrazioak eskatzen dien informazio guztia ematea.

4.Diru laguntzak.

Diru laguntzak fondo galdura emango dira, eta kultura aldetik garrantzia duten ondasunak artatu, sendotu, birgaitu edo zaharberritzera xedatutako azterketak, proiektuak, lanak edo bestelako jarduerak direla medio onuradunari eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko xedea dute.

Ondasun higiezinak direnean arreta berezia egingo zaie egitura sendotzeko, estalkiak konpontzeko eta historiaren edo arteren ikuspegitik aparteko garrantzia duten arkitekturako gaiak zaharberritzeko lanei.

Ez da diru laguntzarik emango herriguneen barruan kokatutako edifizioak zaharberritzeko, non eta ez diren bakanka kalifikazioa jasotakoak edota aparteko egoera bereziren batean aurkitzen.

Erakunde publikoen nahiz jabetza partikularreko higiezinetan, diru laguntza gehienez ere ondasunak artatu, sendotu, birgaitu edo zaharberritzeko lanen kostuaren %50ekoa izango da.

Erlijio erakundeen jabetzapeko eraikinetan, berriz, diru laguntza gehienez ere oinarri honen lehen paragrafoan aipatzen diren lanen aurrekontuaren %70ekoa izango da.

Aurreko bi paragrafootan ezarritako mugak aldaezinak izango dira, behar bezala zuritutako eta Kultura eta Euskara Departamentuak balioetsitako salbuespenak izan ezik.

5.Balorazioa eta diru laguntza ematea.

Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuko burua, Kultura eta Euskara Departamentuko arkitekto eta apareilari bana. Epaimahai horrek egoki irizten badio, agiri osagarri gehiago aurkez ditzatela galdegin diezaieke eskatzaileei.

Balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan diru laguntza emateko:

a)  Oinarri hauetan eskatutako beharkizunak betetzea.

b)  Diru laguntza eskatzen zaion ondasuna kalifikatua edo inbentariatua egotea.

c)  Obrak egitekoak diren ondasuna zein artapen egoeratan aurkitzen den.

d)  Proposatzen diren eragiketen handia, larria eta nolakoa.

e)  Gastuen aurrekontua eta proposatutako zaharberrikuntzaren egokitasuna eta premia.

f)  Kontuan hartzen diren dirusarrera eta diru laguntzak.

Jardueren exekuziozko izaerak eta epeak horrela eskatuko balu, Epaimahaiak Kultura eta Euskara Departamentuko organo eskudunari diru laguntza ekitaldi desberdinetan banatzea proposa diezaioke. Ebazpen hori hartu ahal izateko, aldez aurretik dagozkion konpromisu kredituak onetsiak egon beharko dira.

Kultura eta Euskara Departamentuko organo eskudunak, epaimahaiaren proposamenak entzunez, deialdia ebatziko du eta hutsik dagoela ere erabaki dezake. Ebazpenean azalduko da diru laguntzaren zenbatekoa, lanen eragin esparrua, eta diru laguntza emateko gainerako baldintzak.

Interesaturikoei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.

Deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan diru laguntza esleitzeari buruz inolako jakinarazpenik jasotzen ez duten eskatzaileek eskaera ezetsia izan dela ulertu behar dute.

Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe eta 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 71.1 artikuluan agindutakoa izan ezik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 43. eta 44. artikuluetan ezarritako ustezko egintzei buruzko arauak betearaziz.

Aurreko paragrafoak adierazitako ustezko ebazpenak eraginkorrak izatearren, 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 44. artikuluan jasotako ziurtapena eman behar da 20 eguneko epean, ziurtapen eskaera egin zenetik edo, ziurtapena emateko eskatu delarik, aipatu epea bukatu ondoren hori ez ematea.

Ziurtapena emateko epean zehar eskaeraren mamiaz ebatzi daiteke espresuki, diru laguntzaren arau erregulatzaileari jarraiki, eta ziurtapena jaso behar duen ebazpenari eman zaizkion ondorioei lotuta egon gabe.

6.Diru laguntza ordaintzea.

Onuradunak aurkeztuko dituen jatorrizko fakturen arabera ordainduko da diru laguntza; horiek egiaztatu eta zigilatu ondoren onuradunari itzuliko zaizkio.

Ziurtagiri bakoitzaren izenean ordaindu beharreko diru kopurua kalkulatzeko, lanen kostu errealari diru laguntza emateari buruzko ebazpenean kasu bakoitzean finkatzen den portzentaia aplikatuko zaio. Azken ordainaldia diru laguntza jaso duten lanak edo eragiketak guztiz burutzearekin batera egingo da.

Aurrez, 7. oinarrian xedatutako baldintza guztiak bete beharko dira.

7.Onuradunaren betebeharrak.

Diru laguntza jasoko duten higiezinen jabeak segidan azaltzen den guztia egitera behartuta daude:

1.  Erlijio erabilera eta jardunkizunetara xedatutako edifizioen kasuan diru laguntzaren baldintzak jasoko dituen hitzarmen bana izenpetzea Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

2.  Diruz lagundutako obrak hastea, eskaera orrian hitz emandako epearen barruan.

3.  Obrak diru laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean amaitzea.

4.  Egindako obrei dagozkien egiaztagiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren aurrean 1999ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztea, esleipen ebazpenean beste epe bat ezartzen denean izan ezik.

5.  Obretan sartu eta ikusteko aukera ematea, Euskal Kultur Ondareari buruzko Legeak 24. artikuluan ezarritako baldintzetan:

a)  Ondare Historiko-Artistikoa zaindu eta artatzeko eskumena duten organismoei.

b)  Ondare Historikoaren artapen arloan nolabaiteko zerikusia duten erakunde edo elkarte publiko nahiz pribatuei.

c)  Ikerlariei, eskaer arrazoitua aurrez eginda.

d)  Jendeari oro har, eraikinak duen balio bereziagatik gomendagarria denean eta ordutegi jakin baten arabera, eraikinaren erabilerarekin bateragarria izanik, beti ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hala erabakitzen duenean, obraren kanpoaldean Kultura eta Euskara Departamentuak emandako txartela ezarri eta lanak amaitu bitartean bertan edukiko da. Diru laguntza jasotzaileak txartel hori zaintzeko ardura hartuko du, eta obra amaitzen denean Aldundiari itzuli beharko dio.

Laguntza jasotzen duen higiezin baten jabetza besterendu nahi duen onuradunak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuari hartzailearen nortasuna eta besterentzearen gainerako alderdiak jakinarazi beharko dizkio. Halaber, diru laguntza jasotzen duen ondasunaren edozein eskualdaketa, nola kostuzkoa hala dohanezkoa, oinarri hauetan ezarritako beharkizunan betetzeko baldintzarekin egin beharko du.

8.Jarraipena.

Kultura eta Euskara Departamentuko Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuak diru laguntza jaso duten lanen nahiz eragiketen segimendua egingo du, aholkularitza teknikoa emanez eta haiek Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendutako edo lagundutako proiektura une oro egokitu daitezen bermatuz.

Hasierako proiektuan aldaketak egin ahal izateko Kultura eta Euskara Departamentuaren baimena beharko da. Beharkizun hori ez betetzeak diru laguntza etetea edo bertan behera uztea ekar lezake.

9.Diru laguntzaren muga.

Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoak ezin izango dira ez bakarka, beste herri administrazioen edo erakunde publiko nahiz pribatuen diru laguntzekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko zaharberrikuntzaren kostua baino handiagokoak izan.

10.Araututakoa ez betetzea.

Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:

a)Oinarri hauetan edo laguntza emateko ebazpenean ezarritako epeak betetzen ez dituztenean.

b)Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.

c)Diru laguntza eskuratzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituztenean.

d)Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.

Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, burututako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.

Onuradunek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.

11.Aldaketa.

Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio horiekin batera estatuko nahiz estatutik kanpoko beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.

12.Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioaz, aplikazioaz eta ondorioez sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak ebatziko du.

13.Aurrekontua, programa eta kontusaila.

Deialdi hau burutzeko hasiera batean xedatutako kopuruak aurrekontu erabileren arabera aldatu ahal izango dira, kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera, eta jarraian aipatzen diren aurrekontu sailei multzoan egotziko zaizkie:

Kopurua

Aurrekontu saila Pezetak Euroak

0912.070.761.01.00.00 20.000.000 120.202,42

0912.070.780.00.00.00 60.000.000 360.607,26

0912.070.781.00.00.00 245.000.000 1.472.479,66

II ERANSKINA

Museoetarako 1999ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.

1.Xedea.

Oinarri hauen xedea da 1999an Gipuzkoako lurralde eremuko eta jabetza publiko nahiz pribatuko museoetarako diru laguntzak emateko lehiaketa irekirako deia egitea, museo horien eginkizunak garatzera bideratutako dinamizazio, kudeaketa eta egokipen jarduerak sustatzeko asmoz. Halako jardueratzat hartuko dira historia lokal nahiz orokorraren berri emateko osagaiak edo alderdiak erostea, artatzea, erakustea eta zabaltzea.

2.Eremua.

Gipuzkoako lurralde historikoan kokatutako museoetako urteko kudeaketa programa garatzeak ekartzen dituen gastuak berdintzeko izango dira diru laguntzak. Halako museotzat joko dira: gizartearen garapenaren zerbitzuan dauden erakunde iraunkorrak, jendearentzat irekiak, gizakiaren eta ingurunearen lekukoak ikertzen, erosten, artatzen, jakinarazten eta erakusten dituztenak, azterketa, heziketa eta gozamen helburuekin.

3.Eskatzaileak.

Oinarri hauetan xedatutako diru laguntzak eskatzeko aukera 1. oinarrian zehaztutako museoen jabe edo haien gainean eskubide errealen bat duten pertsona edo erakunde publiko nahiz pribatuek edukiko dute.

3.1.Eskaerak aurkeztea.

Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura eta Euskara Departamentura:

a)Eskaera orria behar bezala beterik, non deialdia arautzen duten baldintza guztiak onartuko dituzten.

b)Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak eta abar).

c)Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

d)Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen agiria, diruetxe batek emana.

e)1999. urterako jarduera proiektua: artapen, ikerketa edo zabalkunde programa orokorrak, eta urtean zehar egiteko asmo diren kultur jarduera bereziak.

f)Jardueren aurrekontua eta aurrikusitako dirusarrerak.

Baldin galdatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.

Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.

Diru laguntza deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 1999ko martxoaren 18an amaituko da.

Eskaerak aurkeztu beharreko ereduak Kultura eta Euskara Departamentuko bulegoetan eskura daitezke, eta gainerako agiri guztiekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio eta eskaera besterik gabe artxibatuko da, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.

3.2.Eskatzaileak bere gain hartuko dituen konpromisuak.

Eskatzaileek diru laguntza eskatu eta ematez gerotan, beharkizun hauek betetzeko konpromisua hartuko dute:

Proiektua zuzen egiteko legeak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzea eta haiei lotutako erantzukizun guztiak beren gain hartzea.

Diru laguntzaren zenbatekoa berariaz emandako lanak egiteko erabiltzea.

Artapen, berreskurapen, erosketa eta zabaltze lanak beren gain hartzea, museo guztiei lotutako eginkizunak direnez.

4.Diru laguntzak.

Diru laguntzak fondo galdura emango dira, museoak dituen eginkizun berariazkoak betetzeko urtero ezartzen den kudeaketa programa garatzeak ekarriko dituen gastuak berdintzen laguntzeko onuradunari.

Fondo galdurako diru laguntza horien gehieneko muga hau izango da:

Udalak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak: kultur ekintzen aurrekontuaren %50 (ikerketa, zabalkundea, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, jarduera didaktikoak, dokumentazioa, bildumen katalogazioa eta zaharberritzea, eta abar).

Pertsona fisikoak: museoko gastuen aurrekontuko %75.

Aurkeztutako proiektuaren barruko jarduera zehatz batzuk bakarrik egiteko eman ahal izango dira diru laguntza hauek.

5.Balorazioa eta diru laguntza ematea.

Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuko burua, eta Kultura eta Euskara Departamentuko museoko teknikari bat. Epaimahai horrek egoki irizten badio, agiri osagarri gehiago aurkez ditzatela galdegin diezaieke eskatzaileei.

Balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan diru laguntza emateko:

a)1999ko ekitaldirako aurkeztutako jardueren proiektua.

b)Jarduera programak museoa kokatuta dagoen herri nahiz eskualde esparruko kultura aberasten zenbateraino laguntzen duen.

c)Diru laguntza eskatzen zaion jardueran erakunde eskatzaileak erakutsitako bidea, jarraitasuna, egonkortasuna eta dedikazioa.

d)Diru gastu eta sarreren aurrekontua.

Kultura eta Euskara Departamentuko organo eskudunak, epaimahaiaren proposamenak entzunez, deialdia ebatziko du eta hutsik dagoela ere erabaki dezake. Ebazpenean azalduko da nori eman zaizkion diru laguntzak, diru laguntzaren zenbatekoa edo portzentaia, eta diru laguntza emateko gainerako baldintzak. Interesaturikoei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.

Deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan diru laguntza esleitzeari buruz inolako jakinarazpenik jasotzen ez duten eskatzaileek eskaera ezetsia izan dela ulertu behar dute.

Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe eta 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 71.1 artikuluan agindutakoa izan ezik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 43. eta 44. artikuluetan ezarritako ustezko egintzei buruzko arauak betearaziz.

Aurreko paragrafoak adierazitako ustezko ebazpenak eraginkorrak izatearren, 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 44. artikuluan jasotako ziurtapena eman behar da 20 eguneko epean, ziurtapen eskaera egin zenetik edo, ziurtapena emateko eskatu delarik, aipatu epea bukatu ondoren hori ez ematea.

Ziurtapena emateko epean zehar eskaeraren mamiaz ebatzi daiteke espresuki, diru laguntzaren arau erregulatzaileari jarraiki, eta ziurtapena jaso behar duen ebazpenari eman zaizkion ondorioei lotuta egon gabe.

6.Diru laguntza ordaintzea.

Diru laguntza, beti ere aldez aurretik dagozkion tramite administratiboak burutzen badira, bi zatitan ordainduko da:

—Zenbateko osoaren %60 diru laguntza ematen den unean, aurrerakin gisa;

—Gainerako %40 deialdi honetako 7. oinarrian zehaztuko diren agiriak aurkeztutakoan.

7.Onuradunen betebeharrak.

Diru laguntzen hartzaile direnek diru laguntzaren bigarren ordainaldia eskatu beharko dute, segidan azaltzen diren agiri guztiekin batera:

a)Jarduerari buruzko txosten zehatza.

b)Izandako gastu eta sarreren balantze orokorra.

c)Emandako diru laguntzaren %30 gainditzen duen gastuen ordainagiri originalak; hauek egiaztatu eta zigilatu ondoren elkarteari itzuliko zaizkio. Ordainagiri horien zerrenda ordenatua ere aurkeztuko dute.

d)Egindako lana kredita dezaketen agiri grafikoak, argazkiak edo ikus-entzunezkoak (kartelak, liburuxkak, prentsako mozkinak, eta abar).

Aurreko ataletan adierazitako dokumentazioa aurkezteko epea 2000ko martxoaren 1ean amaituko da.

Aurrerakoez gain, onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a)Museoetan sartzeari buruzko betebeharrak.

Museoen jabeak edo bestela haien gainean eskubideak dituzten titularrak behartuta daude bertan sartzeko aukera ematera, Euskal Kultur Ondareari buruzko Legeak 24. artikuluan ezarritako baldintzetan:

a.Ondare Historiko-Artistikoa zaindu eta artatzeko eskumena duten organismoei.

b.Ondare horren artapen arloan nolabaiteko zerikusia duten erakunde edo elkarte publiko nahiz pribatuei.

c.Ikerlariei, eskaer arrazoitua aurrez eginda.

d.Jendeari oro har, ordutegi jakin baten arabera.

b)Publizitateari buruzko betebeharrak.

Diru laguntza ematen zaien jarduerei buruz egingo den publizitatean Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren lankidetza agertu beharko da.

8.Diru laguntzaren muga.

Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoak ezin izango dira ez bakarka, ez estatuko edo estatutik kanpoko beste herri administrazioen edo erakunde publiko nahiz pribatuen diru laguntzekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino handiagokoak izan.

9.Araututakoa ez betetzea.

Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:

a)Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.

b)Diru laguntza eskuratzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituztenean.

c)Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.

Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, burututako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.

Onuradunek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.

10.Aldaketa.

Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio horiekin batera estatuko nahiz estatutik kanpoko beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.

11.Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioaz, aplikazioaz eta ondorioez sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak ebatziko du.

12.Aurrekontua, programa eta kontusaila.

Deialdi hau burutzeko hasiera batean xedatutako kopuruak aurrekontu erabileren arabera aldatu ahal izango dira, kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera, eta jarraian aipatzen diren aurrekontu sailei multzoan egotziko zaizkie:

Kopurua

Aurrekontu saila Pezetak Euroak

0912.080.461.01.01.00 9.300.000 55.894,13

0912.080.480.00.01.00 2.300.000 13.823,28

0912.080.481.00.02.00 5.000.000 30.050,61

III ERANSKINA

Arkeologi indusketa eta ikerketarako 1999ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.

1.Xedea.

Deialdi honen xedea da Gipuzkoan arkeologiaren metodologia aplikatu beharra daukaten kultur ondarearen ikerketa, artapen, sendotze edo birgaiketa lanetarako xedatutako diru laguntzak jasotzeko baldintzak lehiaketa irekiaren bidez arautzea.

2.Eremua.

Diru laguntza hauek arkeologiaren metodologia ezinbesteko azterbide duen kultur ondareari buruzko jarduerak gauzatzearen ondorioz sortutako gastuak berdintzera daude zuzenduak. Arkeologi jardueratzat hartuko dira: arkeologi indusketa (lurra ateraz edo atera gabe), arkeologi sondaketa, arkeologi hondeaketa eta arkeologi kontrola, uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultur Ondareari buruzkoak, 45. artikuluan ezarritako definizioen arabera.

Diruz lagundu nahi diren jarduerak gauzatu aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimena eskuratu behar da, lurra atera gabe egiten den arkeologi indusketarako izan ezik, horretarako nahikoa baita horren berri ematea. Hala bada, beharrezko baimena eskuratu ez duena ezin bilduko da diru laguntza deialdi honetara.

3.Eskatzaileak.

Oinarri hauetan ezarritako diru laguntzak eskatzeko aukera Gipuzkoako Arkeologi Ondarearekin zerikusirik duten lanak edo ikerlanak egiten dituzten pertsona nahiz erakunde publiko edo pribatuek edukiko dute. Kontuan hartu behar da aurreko oinarrian beharrezko arkeologi baimena eskuratzeari buruz esandakoa.

4.Eskaerak aurkeztea.

Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura eta Euskara Departamentura:

a)Eskaera orria behar bezala beterik.

b)Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak eta abar).

c)Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten aurtengo ziurtagiriak; baldintza hau ez dute bete beharrik arkeologi ikerketarako laguntza poltsak eskatzen dituzten pertsona fisikoek.

d)Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen agiria, diruetxe batek emana.

e)Obrek eragindako eskuhartzeak direnean, arkeologi lanari buruzko txostena alderdi hauek jasoaz:

—Aztarnalekua non dagoen kokatua.

—Sekuentzia estratigrafikoa eta azalpena.

—Berreskuratutako materialren zerrenda eta gordailu ziurtagiria.

—Azalpen grafiko eta fotografikoak.

—Ondorioak.

—Obra sustatzaileari emandako kargu orria.

—Projektuaren egutegia.

—Aztarnalekuaren garrantzia nabarmentzeko gainerako argibideak.

f)  Ikerketa azterlan edo eskuhartzean direnean, urteko jarduera programaren azalpen zehaztua edo diru laguntza eskatzen den proiektuaren definizioa:

—Porjektuaren zuzendari eta zuzendariordeen curricula vitae.

—Aztarnalekua nona dagoen kokatua eta nolakoa den.

—Begiz jotako eskuhartzea nolakoa izango den, eragindako zatia, azalera, sakonera, eta abar azaldurik.

—Eskuhartzearen xedea xeheki azaltzea: egoera, arazo historikoak, lan hipotesiak, eta abar.

—Indusketa metodoak eta erregistro estratigrafikoa eta materiala.

—Lur sailaren jabearen baimena.

—Projektuaren egutegia.

—Aztarnalekuaren garrantzia nabarmentzeko gainerako argibideak..

g)  Urte anitzeko ikerketa programetako bigarren edo hurrengo eskuhartzea denean:

—Aurreko eskuhartzen emaitzen balorazioa.

—Ekintza berrien xedea.

—Jatorrizko projektuarekiko aldakuntzak: Eragindako lekua, programa, ikerketa taldea, metodologia, eta abar,

—Azalpen grafiko eta fotografikoak.

—Lur sailaren jabearen baimena.

h)  Jardueren aurrekontua eta aurrikusitako dirusarrerak.

Baldin galdatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.

Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.

Tartean obra prozesuren batean oinarriturik ez dauden ikerketa edo azterlanetarako diru laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 1999ko martxoaren 18an amaituko da.

Tartean obraren bat dakarten proietuetarako diru laguntza eskaerak gutxienez obra hasi baino hilabete lehenago aurkeztu behar dira, beti ere uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultur Ondareari buruzkoak ezarritakoaren arabera. Epe horretan salbuespen izango dira jadanik burututako jarduerak, horientzako diru laguntza eskaera aurkezteko epea baita ere 1999ko matxoaren 18an amaituko baita. Eskaerak aurkeztu beharreko ereduak Kultura eta Euskara Departamentuko bulegoetan eskura daitezke, eta gainerako agiri guztiekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio eta eskaera besterik gabe artxibatuko da, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.

5.Diru laguntzak.

Diru laguntzak fondo galdura emango dira, arkeologi azterketak, proiektuak eta eragiketak burututakoan eta arkeologi ondasunak artatzeko, dokumentatzeko edo aztertzeko helburuaz egindako jardueretan sortutako gastuak berdintzen onuradunari laguntzeko.

Norbanakoek edo zuzenbide pribatuko erakundeek sustatutako ekintzetan, fondo galdurako diru laguntzaren zenbatekoa ez da arkeologi eragiketen ondorioz sortutako gastuen %50 baino handiagokoa izango.

Aparte dira arkeologi eragiketa sortzen duen jardueraren sustatzailea zuzenbide publikoko erakundeak diren kasuak, uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultur Ondareari buruzkoak, 45.5 artikuluan xedatutakoaren arabera kasu horietan arkeologi eragiketaren finantziazioa norberaren kargu izango baita.

6.Balorazioa eta diru laguntza ematea.

Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuko burua, eta Kultura eta Euskara Departamentuko arkeologiako teknikari bat. Epaimahai horrek egoki irizten badio, agiri osagarri gehiago aurkez ditzatela galdegin diezaieke eskatzaileei.

Balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan diru laguntza emateko:

a)  Lehentasuna emango zaie kalifikatutako edo inbentariatutako arkeologi aldeetan egingo diren eragiketei.

b)  Proposatzen diren eragiketen tamaina.

c)  Arkeologi nahiz paleontologi aldetik garrantzia duten hondakinak daudela ezagutzen den edo uste den aldeak izatea.

d)  Ustegabekoak eta euskal kultur ondareak berezkoak dituen balioak dauzkaten aurkikuntzak izatea.

e)  Eragiketak daukan gastu eta sarreren aurrekontua.

f)  Erakunde eskatzaileak egin nahi dituen eragiketen antzeko ezaugarriak dituzten eragiketetan aldez aurreko esperientzia eta bidea jorratuta edukitzea.

Kultura eta Euskara Departamentuko organo eskudunak, epaimahaiaren proposamenak entzunez, deialdia ebatziko du eta hutsik dagoela ere erabaki dezake. Ebazpenean azalduko da diru laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko era eta diru laguntza jasotako pertsona edo erakundeak bete beharreko gainerako baldintzak. Interesaturikoei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.

Deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan diru laguntza esleitzeari buruz inolako jakinarazpenik jasotzen ez duten eskatzaileek eskaera ezetsia izan dela ulertu behar dute.

Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe eta 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 71.1 artikuluan agindutakoa izan ezik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 43. eta 44. artikuluetan ezarritako ustezko egintzei buruzko arauak betearaziz.

Aurreko paragrafoak adierazitako ustezko ebazpenak eraginkorrak izatearren, 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 44. artikuluan jasotako ziurtapena eman behar da 20 eguneko epean, ziurtapen eskaera egin zenetik edo, ziurtapena emateko eskatu delarik, aipatu epea bukatu ondoren hori ez ematea.

Ziurtapena emateko epean zehar eskaeraren mamiaz ebatzi daiteke espresuki, diru laguntzaren arau erregulatzaileari jarraiki, eta ziurtapena jaso behar duen ebazpenari eman zaizkion ondorioei lotuta egon gabe.

7.Diru laguntza ordaintzea.

Diru laguntza, behar bezala zuritutako eta Kultura eta Euskara Departamentuak libreki balioetsitako salbuespenetan izan ezik, era honetan ordainduko da:

a)  Ikerlanetarako diru laguntzen kasuan:

—Zenbateko osoaren %60 diru laguntza ematen den unean eta behar diren administrazio eginbideak burutu ondoren, aurrerakin gisa;

—Gainerako %40 deialdi honetako 8. oinarrian zehazten diren agiriak aurkeztutakoan.

b)  Edozein motatako obren ondorioz eragindako arkeologi lanen kasuan: Hondeaketari buruzko txostena aurkeztearekin batera ordainduko da.

8.Hartzaileen betebeharrak.

8.1.Aurkeztu beharreko agiriei buruzko betebeharrak:

Diru laguntza hauen hartzaileek segidan zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte:

a)  Aurrera eramandako programa edo lanei buruzko txosten xehea eta, eragiketari buruzko txostena, eragiketarik balego.

b)  Sarrera eta gastuen balantze orokorra.

c)  Eragiketaren zenbatekoaren adinako jatorrizko fakturak, egiaztatu ondoren eskatzaileari itzuliko zaizkionak.

Aurreko puntuetan adierazitako agiriak aurkezteko epea 2000. urteko martxoaren 1ean amaituko da.

8.2.Beste betebehar batzuk:

—Kultura eta Euskara Departamentuari jakinaraztea edozein administrazio edo sozietate publikoren eskutik xede horretarako diru laguntzarik eskuratu duten.

—Administrazioak eskatzen dizkion argibide guztiak emateko betebeharra.

—Kultura eta Euskara Departamentuari jakinaraztea diruz lagundutako programaren hasiera eta bukaera.

9.Diru laguntzaren muga.

Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoak ezin izango dira ez bakarka, ez estatuko edo estatutik kanpoko beste herri administrazioen edo erakunde publiko nahiz pribatuen diru laguntzekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino handiagokoak izan.

10.Araututakoa ez betetzea.

Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:

a)  Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.

b)  Diru laguntza eskuratzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituztenean.

c)  Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.

d)  Jardueraren memoria eta emaitzak deialdi honetan ezarritako epe barruan aurkezten ez dituztenean.

Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, burututako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.

Onuradunek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.

11.Aldaketa.

Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio horiekin batera estatuko nahiz estatutik kanpoko beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.

12.Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioaz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak ebatziko du.

13.Aurrekontua, programa eta kontusaila.

Deialdi hau burutzeko hasiera batean xedatutako kopuruak aurrekontu erabileren arabera aldatu ahal izango dira, kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera, eta jarraian aipatzen diren aurrekontu sailei multzoan egotziko zaizkie:

Kopurua

Aurrekontu saila Pezetak Euroak

0912.070.461.01.00.00 1.000.000 6.010,12

0912.070.480.00.02.00 4.000.000 24.040,48

0912.070.481.00.01.00 12.082.000 72.614,28

0912.070.770.00.00.00 5.000.000 30.050,61

IV ERANSKINA

Gipuzkoako agiri ondarea zaharberritzeko 1999ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.

1.Xedea.

Deialdi honen xedea da Gipuzkoako Agiri Ondarea osatzen duten agiriak, historia, zientzia eta kulturaren aldetik duten garrantzia kontuan hartuta, zaharberritzeko 1999rako xedatutako diru laguntzak eskuratzeko baldintzak lehiaketa irekiaren bidez arautzea.

Diru laguntza hauen bidez zaharberritu beharreko agiriak uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultur Ondareari buruzkoak 56., 57. eta 58. artikuluetan aipatutakoak dira, alegia, gutxienez 50 urteko aintzinatasuna duten agiritegiko agiriak, agiritegiko fondoak eta agiri bildumak, historian zehar Gipuzkoan eskuduntzak, eginkizunak edo jarduerak garatu dituzten administrazioek, erakundeek edo norbanakoek ekoiztuak edo jasoak, beti ere agiri horiek gaur egun lurralde historiko honetan kokatuta baldin badaude.

2.Onuradunak.

Oinarri hauek araututako diru laguntzak eskatzeko aukera 1. oinarrian zehaztutako ondasunen titularrak diren edo haien gainean eskubide errealen bat duten pertsona fisiko edo pertsona juridiko publiko nahiz pribatuek izango dute.

3.Eskaerak aurkezteko epea.

Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentura:

a)Eskaera orria behar bezala beterik.

b)Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria.

c)Zaharberritu beharreko agirien jabetza eskubidearen titularitatea edo haien gainean eskubide errealen bat dutela egiaztatzen duten agiriak. Eskubide erreal horiek agirien zaharberritze lanetan aritzeko aukera eman behar diote.

d)Zaharberritu nahi diren agiriei buruzko argibideak: historia, haiei buruzko argitarapenak eta hautapen hori egiteko arrazoiak.

e)Eskaera egindako agirien artatze egoera zehazki erakusten duen argazki kopia.

f)Agirien jabeak bere esku dauzkan ingurugiro eta instalazio baldintzei buruzko argibideak, agiriak dauden lekuari dagokionez.

g)Agiriek dituzten kalteak azalduko dituen txostena, eta proposatutako zaharberritze lanaren azalpen zehatza.

h)Diru laguntzaren xede den zaharberritze lanerako gastu eta sarreren aurrekontua.

i)Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen agiria, diruetxe batek emana.

j)Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzak aurtengo urteari buruz emanak.

Baldin galdatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.

Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio eta eskaera besterik gabe artxibatuko da, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.

Diru laguntza deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 1999ko martxoaren 18an amaituko da.

Eskaerak aurkeztu beharreko ereduak Kultura eta Euskara Departamentuko bulegoetan eskura daitezke, eta gainerako agiri guztiekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

4.Ebaluazioa eta diru laguntza ematea.

Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuko burua, eta Kultura eta Euskara Departamentuko teknikari bat. Ondorenean, Epaimahaiak ebazpen proposamenak emango ditu eskaerei buruz eta organo eskudunari aurkeztuko dizkio, ebazpena eman dezan, deialdia betegabetzat jotzeko aukera izanik. Ebazpenean azalduko da diru laguntzaren zenbatekoa eta diru laguntza emateko gainerako baldintzak. Interesaturikoei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.

Diru laguntzak fondo galdura emango dira eta agiriak zeharberritzeak ekarritako gastuak berdintzeko izango dira. Diru laguntza ez da zaharberritze gastuen %60 baino handiagokoa izango.

Deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan diru laguntza esleitzeari buruz inolako jakinarazpenik jasotzen ez duten eskatzaileek eskaera ezetsia izan dela ulertu behar dute.

Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe eta 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 71.1 artikuluan agindutakoa izan ezik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 43. eta 44. artikuluetan ezarritako ustezko egintzei buruzko arauak betearaziz.

Aurreko paragrafoak adierazitako ustezko ebazpenak eraginkorrak izatearren, 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 44. artikuluan jasotako ziurtapena eman behar da 20 eguneko epean, ziurtapen eskaera egin zenetik edo, ziurtapena emateko eskatu delarik, aipatu epea bukatu ondoren hori ez ematea.

Ziurtapena emateko epean zehar eskaeraren mamiaz ebatzi daiteke espresuki, diru laguntzaren arau erregulatzaileari jarraiki, eta ziurtapena jaso behar duen ebazpenari eman zaizkion ondorioei lotuta egon gabe.

Diru laguntza emateko eta zenbatekoa erabakitzeko ondorengo alderdiak baloratuko dira:

a)Zaharberritu beharreko agiriak agiritegiko fondo baten barrukoak izatea.

b)Zaharberritu nahi diren agiriak historia, zientzia eta kulturaren aldetik garrantzizkoak izatea.

c)Zaharberritzeko asmotan diren agirien artapen egoera.

d)Agirien jabeak bere esku dauzkan ingurugiro eta instalazio baldintzei buruzko argibideak, agiriak dauden lekuari dagokionez.

e)Proposatzen den lan mota horrek ematen duen bermea.

f)Gastu eta sarreren aurrekontua.

g)Zaharberritu nahi diren agirien zabalkundea bermatuko duen agirizainik edo pertsona arduradunik izatea.

5.Diru laguntza ordaintzea.

Diru laguntza, beti ere aldez aurretik dagozkion tramite administratiboak burutzen badira, deialdi honetako 6. oinarrian eskatutako agiriak aurkeztu ondoren ordainduko zaio onuradunari.

Agiri horiek aurkezteko epea 1999ko azaroaren 16an amaituko da, dirualguntza emateko ebazpenean beste eperik xedatzen ez bada.

6.Hartzaileen betebeharrak.

Diru laguntza hauen hartzaileek betebehar hauek izango dituzte:

a)Diru laguntza ordaintzeko eskaera aurkeztea, zaharberrikuntza lanak amaitu ondoren.

b)Diru laguntzaren zenbatekoa xedatutako lanak egiteko erabiltzea.

c)Zeharberritze tratamenduak burutu bitartean gerta litekeen edozein ustekabe interesgarriren berri Kultura eta Euskara Departamentuari ematea.

d)Zaharberrikuntzaren zenbatekoaren adinako jatorrizko fakturak aurkeztea, egiaztatu ondoren onuradunari itzuliko zaizkionak.

e)Diru laguntza ematen denetik aurrera Kultura eta Euskara Departamentuari jakinaraztea zaharberritutako agirien jabetzari edo tituluei buruz egindako aldaketa oro. Ez da inoiz diru laguntzarik emango gerora saldu edo besterendu nahi diren agirien balioa handitzeko.

f)Zaharberritutako agiriak artatu eta zaintzeko lanak bere gain hartzea.

g)Zaharberritutako agirien kopia bat euskarri fotografikoan Kultura eta Euskara Departamentuari ematea, eta gainera zaharberritze teknikariek egingo duten txostenaren kopia bat, non zaharberritze prozesuak izan dituen aldiak eta gertaerak jasoko diren.

Kultura eta Euskara Departamentuko Ondare Historiko-Artistiko, Agiritegi eta Museo Zerbitzuak diru laguntzaren xede diren lanen jarraipena egingo du, une oro baimendutako eta lagundutako proiektuaren arabera egin daitezela bermatuz.

Aurrekoez gain, onuradunek Kultura eta Euskara Departamentuari jakinarazi beharko diote edozein administrazio edo sozietate publikoren eskutik xede horretarako diru laguntzarik eskuratu duten, eta administrazioak eskatzen dien bestelako argibideak eman beharko dituzte.

7.Publizitatea.

Lagundutako lanei buruz diru laguntza eman ondoren egingo den publizitate guztian Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren laguntza agertu beharko da.

8.Diru laguntzaren muga.

Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoak ezin izango dira ez bakarka, ez estatuko edo estatutik kanpoko beste herri administrazioen edo erakunde publiko nahiz pribatuen diru laguntzekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino handiagokoak izan.

9.Araututakoa ez betetzea.

Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:

a)Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.

b)Diru laguntza eskuratzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituztenean.

c)Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.

Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, burututako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.

Onuradunek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.

10.Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioaz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak ebatziko du.

11.Aldaketa.

Hasierako proiektuari aldaketak egiteko Kultura eta Euskara Departamentuaren baimena beharko da. Agindu hori ez betetzeak berarekin ekar dezake diru laguntza etetea edota bestelako edozein ebazpen hartzea.

Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio horiekin batera estatuko nahiz estatutik kanpoko beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.

12.Aurrekontua, programa eta kontusaila.

Deialdi hau burutzeko hasiera batean xedatutako kopuruak aurrekontu erabileren arabera aldatu ahal izango dira, kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera, eta jarraian aipatzen diren aurrekontu sailei multzoan egotziko zaizkie:

Kopurua

Aurrekontu saila Pezetak Euroak

0912.080.761.01.00.00 5.250.000 31.553,14

0912.080.780.00.00.00 500.000 3.005,06

0912.080.781.00.00.00 500.000 3.005,06

V ERANSKINA

Organoak zaharberritzeko 1999ko ekitaldirako xedatutako diru laguntzak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak.

1.Xedea.

Deialdi honen xedea da Gipuzkoako Organo Ondarea osatzen duten organoak, historia, zientzia eta kulturaren aldetik duten garrantzia kontuan hartuta, zaharberritzeko xedatutako diru laguntzak eskuratzeko baldintzak lehiaketa irekiaren bidez arautzea.

2.Onuradunak.

Oinarri hauetan xedatzen diren diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte aurreko urteetan organoak zaharberritzeko jarduerak egin izan dituzten pertsona eta erakundeek, edota 1999an gisa horretako lanetan hastekotan direnek.

3.Eskaerak eta aurkezteko epea.

Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura eta Euskara Departamentura:

a)Zaharberritu beharreko organoaren kokapena, eskatzailearen datuak eta eskaeraren xede den ondasunaren gain eskatzaileak duen ardura-kargua ez ezik, deialdia arautzen duten baldintza guztiak onartzen direla bilduko duen eskaera.

b)Eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Kodearen edo nortasun agiriaren fotokopia.

c)Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzak aurtengo urteari buruz emanak.

d)Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen agiria, diruetxe batek emana.

e)Diru laguntzaren xede den zaharberritze lanerako gastu eta sarreren aurrekontua, ospe handiko organogile batek egina.

Baldin galdatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.

Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.

Diru laguntza deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 1999ko martxoaren 18an amaituko da.

Eskaerak aurkeztu beharreko ereduak Kultura eta Euskara Departamentuko bulegoetan eskura daitezke, eta gainerako agiri guztiekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio eta eskaera besterik gabe artxibatuko da, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.

4.Ebaluazioa eta diru laguntza ematea.

Eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuko burua, Kultura eta Euskara Departamentuko teknikari bat, eta Donostiako Gotzaitegiko Organo eta Armonioak Artatzeko eta Zaharberritzeko Elizbarrutiko Batzordeko kide bat. Ondorenean, Epaimahaiak ebazpen proposamenak emango ditu eskaerei buruz eta organo eskudunari aurkeztuko dizkio, ebazpena eman dezan.

Diru laguntza emateko alderdi hauek baloratuko dira:

a)  Organoak historia, arte, ondare eta musikari dagokionez duen interesa.

b)  Organoaren kokapena, hurbilerraztasuna eta elizaren baldintzak.

Diru laguntza gehienez ere onartutako aurrekontuaren %70 izango da. Hala ere, salbuespen gisa eta organoak 3.000 biztanlez beheragoko herrietan daudenean, adierazitako ehunekoa gainditu ahal izango da, bai eta aurrekontu osoa hornitu ere.

Deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan diru laguntza esleitzeari buruz inolako jakinarazpenik jasotzen ez duten eskatzaileek eskaera ezetsia izan dela ulertu behar dute.

Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe eta 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 71.1 artikuluan agindutakoa izan ezik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 43. eta 44. artikuluetan ezarritako ustezko egintzei buruzko arauak betearaziz.

Ebazpena laguntza ematearen aldekoa izanez gero, diru laguntzaren kopurua, ordainaldiak eta hartzaileak bete beharreko baldintza guztiak zehaztuko dira, oinarri hauetan araututakoaren arabera.

5.Diru laguntza ordaintzea.

Diru laguntza, beti ere aldez aurretik dagozkion tramite administratiboak burutzen badira, bi zatitan ordainduko da:

—Zenbateko osoaren %60 diru laguntza ematen den unean, aurrerakin gisa;

—Gainerako %40 deialdi honetako 6. oinarrian zehaztuko diren agiriak aurkeztutakoan.

Diru laguntza emateko organo eskudunak, salbuespen gisa, beste ordainketa erregimen bat ezarri ahal izango du, beti ere behar bezala zuritutako arrazoirik badago.

6.Hartzaileen betebeharrak.

Diru laguntza hauen hartzaileek agiri hauek aurkeztu behar izango dituzte:

a)Diru laguntzaren zenbatekoaren adinako jatorrizko fakturak aurkeztea, egiaztatu ondoren onuradunari itzuliko zaizkionak.

b)Egindako lanaren egokitasunari buruz Organo eta Armonioak Artatzeko eta Zaharberritzeko Elizbarrutiko Batzordeak luzatutako aldeko txostena.

c)Organoaren mantenimendurako, organogile aditu eta ospetsuren batekin egindako kontratuaren kopia originala. Kontratuak gutxienez urtebeteko epealdia hartu beharko du eta egoki berritua beharko da.

7.Diru laguntzaren muga.

Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoak ezin izango dira ez bakarka, ez estatuko edo estatutik kanpoko beste herri administrazioen edo erakunde publiko nahiz pribatuen diru laguntzekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino handiagokoak izan.

8.Araututakoa ez betetzea.

Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:

a)Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.

b)Diru laguntza eskuratzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituztenean.

c)Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.

Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, burututako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.

Onuradunek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.

9.Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioaz, aplikazioaz edo ondorioez sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak ebatziko du.

10.Aurrekontua, programa eta kontusaila.

Deialdi honetarako 1999. urtean xedatutako gehienezko zenbatekoa 5.000.000 pezetakoa (30.050,61 euro) da eta 0911.030.781.00.00.00 aurrekontu sailaren kargurakoa izango da.

VI ERANSKINA

Gipuzkoako udalek finantziatzen dituzten herri lanetan arte edo kultur izaerako lan jakin batzuk barne hartzera xedatutako diru laguntzak 1999ko ekitaldirako emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak.

1.Xedea.

Deialdi honen xedea da 1999ko ekitaldian Gipuzkoako udalek finantziatuko dituzten herri lanetan arte edo kultur izaerako lan jakin batzuk barne hartzera xedatutako diru laguntzak jasotzeko baldintzak lehiaketa publiko bidez arautzea.

2.Onuradunak.

Diru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte Gipuzkoako udalek edo hauen menpeko Organismoek 1999an finantziatuko dituzten herri lanetan, borondatez, arte edo kultur lanetarako kontusail bat barne hartzen badute, beti ere adierazitako kontusail horren zenbatekoak gutxienez herri lanaren aurrekontuaren ehuneko bi hartzen badu, ekainaren 4ko 4/1984 Foru Arauak, Herri Lanetako Arte eta Kultur Sustapenari buruzkoak, ezartzen duenari jarraiki.

3.Eskaerak eta aurkezteko epea.

Diru laguntza hauek jaso nahi dituzten udalek agiri hauek bidali behar dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentura:

a)Eskaera orria behar bezala beterik.

b)Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen agiria, diruetxe batek emana.

c)Proiektuari buruzko informazioa, arte edo kultur lanei dagokienez, eta horrekin batera memoria, gastuen aurrekontua, kokapena, exekuzio epeak eta aurrekontu baliabide nahikoak direla egiaztatzeko udalak luzatutako ziurtagiria, baita proiektua barne hartzen duen obraren guztizko zenbatekoa ere.

Baldin galdatzen diren agirietakoren bat administrazio jardulearen organoren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada.

Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.

Diru laguntza deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 1999ko martxoaren 18an amaituko da.

Eskaerak aurkeztu beharreko ereduak Kultura eta Euskara Departamentuko bulegoetan eskura daitezke, eta gainerako agiri guztiekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio eta eskaera besterik gabe artxibatuko da, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.

4.Ebaluazioa eta diru laguntza ematea.

Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, eta Kultura eta Euskara Departamentuko teknikari bi. Ondorenean, Epaimahaiak ebazpen proposamenak emango ditu eskaerei buruz eta organo eskudunari aurkeztuko dizkio, ebazpena eman dezan, deialdia betegabetzat jotzeko aukera izanik. Ebazpenean azalduko da diru laguntzaren zenbatekoa eta diru laguntza emateko gainerako baldintzak. Interesaturikoei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.

Deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den biharamunetik aurrera.

Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe eta 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 71.1 artikuluan agindutakoa izan ezik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 43. eta 44. artikuluetan ezarritako ustezko egintzei buruzko arauak betearaziz.

Aurreko paragrafoak adierazitako ustezko ebazpenak eraginkorrak izatearren, 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 44. artikuluan jasotako ziurtapena eman behar da 20 eguneko epean, ziurtapen eskaera egin zenetik edo, ziurtapena emateko eskatu delarik, aipatu epea bukatu ondoren hori ez ematea.

Ziurtapena emateko epean zehar eskaeraren mamiaz ebatzi daiteke espresuki, diru laguntzaren arau erregulatzaileari jarraiki, eta ziurtapena jaso behar duen ebazpenari eman zaizkion ondorioei lotuta egon gabe.

5.Diru laguntza ordaintzea.

Diru laguntza, beti ere aldez aurretik dagozkion tramite administratiboak burutzen badira, bi zatitan ordainduko da:

—Zenbateko osoaren %60 diru laguntza ematen den unean, aurrerakin gisa.

—Gainerako %40 lanak eginak direla ziurtatzen duten egiaztagiriak aurkeztu ondoren. Obra egiaztagiria edo, hala badagokio, faktura originalak gaineratu beharko dira, egiaztatu ondoren onuradunari itzuliko zaizkionak.

6.Hartzaileen betebeharrak.

Diru laguntza hauen hartzaileak ondorengo betebeharrak izango ditu, diru laguntza emateko ebazpenean beste eperik xedatzen ez baldin bada:

1.Diruz lagundutako obrak 1999ko irailaren 30a baino lehenago hastea.

2.Diruz lagundutako obrak 1999ko azaroaren 30erako amaitzea.

3.Egindako obrei edo lanei dagozkien egiaztagiriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuaren aurrean 1999ko abenduaren 15aren aurretik aurkeztea.

4.Egindako obraren dokumentazio grafikoa gaineratzea.

7.Araututakoa ez betetzea.

Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:

a)Oinarri hauetan edota esleipen ebazpenean ezarritako epeak ez betetzea.

b)Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.

c)Diru laguntza eskuratzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituztenean.

d)Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.

Onuradunek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.

8.Aldaketa.

Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.

9.Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioaz, aplikazioaz eta ondorioez sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak ebatziko du.

10.Aurrekontua, programa eta kontusaila.

Deialdi hau burutzeko hasiera batean xedatutako kopuruak aurrekontu erabileren arabera aldatu ahal izango dira, kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera, eta 0911.030.761.01.00.00 aurrekontu sailari egotziko zaizkio 2.000.000 pezetako (12.020,24 euro) zenbatekoz.