Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

24. zenbakia Data 1999-02-08 1977 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - DIPUTATU NAGUSIA
Urtarrilaren 26ko 9/1999 Foru Dekretua, udalei ikuskizun eszenikoetarako, euskal kantagintzarako eta ezohiko kultur jardueretarako laguntzak emateko oinarriei buruzkoa

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Urtarrilaren 26ko 9/1999 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako udalei 1999ko ekitaldian ikuskizun eszeniko, euskal kantagintza eta ezohiko kultur jarduera programazioak antolatzeko diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak onartzekoa.

Joan den urteotan Euskal Autonomi Elkarteko herri erakundeek ikuskizun eszenikoak herriz herri ibiliarazteko Euskadiko Antzoki Sarea izeneko formula erabili izan dute. Horren karietara, foru aldundietako kultura departamentuak eta udalak barne sartu dira, helburu nagusia ikuskizun eszenikoak hedatu eta ikusleengana hurbiltzeko indarrak biltzea izanik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren koordinaziopean.

Dekretu honen I. eranskinak hain zuzen ere, zirkuitu eszenikoan sartzeko eta finantziaziorako prozedura arautzen du, Euskal Herrian ekoiztutako ikuskizunen programazioa finkatu nahian.

Dekretu honen II. eranskinak euskal kantagintzaren banaketa zirkuitua arautzen du, bere xedea duelarik euskaraz ari izaten diren interpretari, kantari eta errezitatzaileen langintza Gipuzkoako udalerrietara bideratzea. Iaz hasitako zirkuitu honen asmoa da Kultura eta Euskara Departamentuak alor horretan aurreko urteetan izandako esperientzia guztiak batera bildu, eta Gipuzkoa osora zabaltzea euskal musikaren alorren egindako sorkuntzaren oinarrian gauzatutako programazio iraunkorra.

Azkenik, dekretuaren III. eranskinaren edukia azpimarratu behar dugu. Honen bitartez, banaketa eta zirkuituetan bezala Gipuzkoako udalerriek sustatutakoak izanik, ezohiko izaera duten kultur jarduerak diruz laguntzeko bide berri bat ireki nahi izan dugu, bertan, sortzen direneko alor lokala gainditu eta Gipuzkoa herrialde osorako interesgarritzat jotzen diren ospakizunak onartuko direlarik.

Horrexegatik, diru laguntzak eta subentzioak emateko prozeduran aplika daitekeen eraentza orokorra arautzen duen apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretuaren 7.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, bidezkoa da lehiakortasun, publizitate eta objetibotasun printzipioetan oinarrituta, diru laguntzak eta gainerako laguntzak emateko arau erregulatzaileak bilduko dituen foru dekretua onestea.

Horren indarrez, Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak egun bereko bilkuran erabakia hartu ondoren, honako hau,

XEDATU DUT

Lehen artikulua.

Gipuzkoako udalei 1999ko ekitaldian ikuskizun eszeniko, euskal kantagintza eta ezohiko kultur jarduera programazioak antolatzeko diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak onesten dira eta foru dekretu honi eranskin gisa lotzen zaizkio.

Bigarren artikulua.

Aipatutako deialdirako ondoren zehazten diren aurrekontu sailetan xedatutako diru kopuruak erabili ahal izango dira:

—20.000.000 pta. (120.202,42 euro) 0911.030.461.01.12.00 aurrekontu sailari atxikitako diru kopuruetatik.

—6.000.000 pta (36.060,73 euro) 0920.200.461.01.02.00 aurrekontu sailari atxikitako diru kopuruetatik.

—5.000.000 pta (30.050,61 euro) 0911.030.461.01.13.00 aurrekontu sailari atxikitako diru kopuruetatik.

Hirugarren artikulua.

Deialdi honi aurre egiteko xedatutako aurrekontu sailen zenbatekoa gehitua izan daiteke, aurrekontuen erabilgarritasunaren arabera, Diputatuen Kontseiluaren erabaki bidez edota Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatuaren foru aginduz, esleituak dauzkan eskumenen arabera.

Xedapen gehigarria.

Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatuari eskumena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen xedapenak eman ditzan.

Amaierako xedapena.

Foru Dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Donostia, 1999ko urtarrilaren 26a.

Diputatu Nagusia,

Roman Sudupe Olaizola.

Kultura eta Euskara

Departamentuko

Foru Diputatua,

Koruko Aizarna Rementeria. (970)

I. ERANSKINA

Gipuzkoako udalei 1999an ikuskizun eszenikoen programazioak egin ditzaten diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzeko oinarriak.

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea da Gipuzkoako udalei lehiaketa ireki bidez diru laguntzak ematea, 1999. urtean arte eszenikoak (antzerkia eta dantza) hedatzeko urteko programak garatu ditzaten.

Diru laguntzaren oinarri izango dira soil-soilik Euskadiko Antzoki Sareak helburu horrekin osatutako zerrendan sartzen diren arte eszenikoen hedapenerako jarduera proiektuak, beti ere 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten antzoki guneetan egiten badira.

Deialdi honetatik berariaz baztertzen da beste bitarteko batzuez edo Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentu honetako beste deialdi batzuez diru laguntza jasotzen duten ziklo edo jaialdietako programazioa, baita musika programazioa ere.

2.  Onuradunak.

Deialdi honetara biltzeko aukera dute Gipuzkoako Udalek, baldin eta 5.000 biztanlez gorakoak badira eta beharkizun hauek betetzen badituzte (deialdi honen ondorioetarako udalek zuzenean nahiz beraien menpeko organismoen bidez jokatu ahal izango dute):

—Ekipamendu eszeniko iraunkor bat edukitzea (antzokia, auditorioa, edo gisakoa) proposatutako programazioaren beharretarako egokia dena eta indarreko legeek eskatutako segurtasun neurri guztiak betetzen dituena; baita programatuko dituzten ikuskizunetarako erantzukizun zibileko asegurua ere.

—Arduradun bat edukitzea gauzatuko diren programen alderdi tekniko guztiak Euskadiko Antzoki Sarearekin koordinatzeko.

—Parte hartuko duten konpainiak eta artistak kontratatzeko gastuei aurre egiteko behar adinako kontusaila edukitzea aurrekontuetan.

—Antzerkia eta dantza hedatzeko urteko programa aurkeztea, alderdi hauek guztiak bildurik:

*  10.000 biztanlez beherako herrietan urtean gutxienez 4 ikuskizun desberdin izatea, eta horietatik gutxienez 2 Euskadiko Antzoki Sareak egindako eskaintzatik hartutakoak izatea.

*  10.000 biztanlez gorako herrietan urtean gutxienez 10 ikuskizun desberdin izatea, eta horietatik gutxienez 5 Euskadiko Antzoki Sareak egindako eskaintzatik hartutakoak izatea.

3.  Eskaerak aurkezteko epea.

Diru laguntza hauek jaso nahi dituzten udalek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura eta Euskara Departamentura:

a)Eskaera orria behar bezala beterik.

b)Oinarri hauetako 2. zenbakian aipatutako beharkizunak betetzen direla egiaztatzen duen udal agiria, ekipamendu eszenikoari, programazioaren arduradunari eta aurrekontuetako kontusailari buruzkoak, alegia.

c)Diru laguntzaren xede diren emanaldietako taldeekin sinatutako kontratuen kopia, irailaren 30a baino lehenago eskainiko diren emanaldiena gutxienez.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio eta eskabidea besterik gabe artxibatuko da, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.

Diru laguntza deialdi honetan eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 1999ko irailaren 16an amaituko da.

Eskabideak oinarri hauen eranskinean ageri den eredu normalizatuan egin behar dira eta, eskatutako gainerako agiriekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

4.  Diru laguntzak ematea, zenbatekoa eta ordaintzea.

4.1.  Diru laguntzak ematea.

Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuko burua, eta Kultura eta Euskara Departamentuko teknikari bat. Ondorenean, Epaimahaiak ebazpen proposamenak emango ditu eskaerei buruz eta organo eskudunari aurkeztuko dizkio, ebazpena eman dezan.

Ebazpen horretan, aldekoa balitz, onuradunen izenak, diru laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko era eta diruz lagundutako erakundeak bete behar dituen baldintzak azalduko dira. Interesaturikoei ebazpen ekintza jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.

Deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe eta 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 71.1 artikuluan agindutakoa izan ezik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 43. eta 44. artikuluetan ezarritako ustezko egintzei buruzko arauak betearaziz.

Aurreko apartatuak adierazitako ustezko ebazpenak eraginkorrak izatearren, 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 44. artikuluan jasotako ziurtapena eman behar da 20 eguneko epean, ziurtapen eskaera egin zenetik edo, ziurtapena emateko eskatu delarik, aipatu epea bukatu ondoren hori ez ematea.

4.2.  Zenbatekoa.

Diru laguntza era honetan kalkulatuko da: Euskadiko Antzoki Saretik datozen ikuskizunen lehen emanaldi edo bakarrarengatik udalak ordaindutako katxetaren % 50 arteko kopurua, urtero programatzen diren ikuskizunen % 50 gaindituko ez duen kopuruan, gehienez ere Euskadiko Antzoki Sareak ezarritako katxeta onartuz, eta emanaldi bakoitzeko 350.000 pezetako (2.103,54 euro) diru laguntza mugarekin; zenbateko hori % 60 arte gehitu ahal izango da, antzerki lanak euskaraz antzezten diren kasuetan, beti ere guztizko zenbatekoak emanaldi bakoitzeko 400.000 (2.404,05 euro) pezeta gainditu gabe.

Aipatutako portzentaietan eta mugetan oinarriturik, eta Kultura eta Euskara Departamentuak eragin horretarako xedatzen duen aurrekontuaren erabilgarritasunaren arabera beti ere, eman behar diren diru laguntzak udal eskatzaileen arabera bereziko dira, era honetan:

—10.000 biztanlez beherako udalerriei gutxienez ere 2 ikuskizunetarako diru laguntza emango zaie urtean, gehienezko diru laguntzaren muga 800.000 pezetakoa (4.808,10 euro)
izanik.

—10.000 biztanlez gorako udalerriei gutxienez ere 5 ikuskizunetarako diru laguntza emango zaie, gehienezko diru laguntzaren muga 2.000.000 (12.020,24 euro) pezetakoa izanik.

Oinarri hauek argitaratu aurretik programatutako ikuskizunen kasuan, diru laguntza jasotzeko aukera emango zaie, baldin eta Euskadiko Antzoki Sareak eta deialdi honek ezarritako beharkizunak betetzen badituzte, beti ere.

4.3.  Diru laguntzak ordaintzea.

Diru laguntzak osorik eta kopuru bakarrean ordainduko dira, beti ere aldez aurretik dagozkion tramite administratiboak burutzen badira, laguntza ematen denetik aurrera, eta Udalak dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2000. urteko urtarrilaren 31 baino lehenago:

—Gauzatutako ikuskizun eszenikoen programazioari buruzko txosten xehekatua, bai diruz lagundutakoena bai eta gainerako emanaldiena ere, argi azalduz ikusle kopurua, emanaldien egunak, orduak eta tokiak, sarreren salmentako orriak eta abar.

—Programazio osoaren gastu eta sarreren balantze orokorra.

—Diru laguntzaren helburu diren konpainiekin sinatutako kontratuen kopiak, aldez aurretik aurkeztu ez badira.

—Diru laguntzaren helburu den programazioari buruzko agiri grafikoak (esku egitarauak, kartelak, prentsako informazioa eta abar).

5.  Onuradunen betebeharrak.

Diru laguntza hauen onuradun diren udalek beharkizun hauek bete behar dituzte:

—Diru laguntzaren helburu den programa benetan gau-
zatzea.

—Erakunde emaileak egingo dituen ikuskapen lanetara, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Arauei buruzko Foru Arauak 105. artikuluan agindutako finantzen kontrol lanetara eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko legeek ikusitako lanetara, meneratzea.

—Kultura eta Euskara Departamentuari helburu berarekin beste edozein administrazio edo herri erakundetatik jasotako diru laguntzen edo bestelako laguntzen berri ematea.

—Kultura eta Euskara Departamentuari diru laguntzaren helburu den programazioan izandako edozein aldaketaren berri ematea.

—Administrazioak eskatzen dion edozein informazio
ematea.

6.  Aldaketak.

Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio honekin batera beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.

7.  Diru laguntzaren muga

Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoek ezingo dute inoiz onuradunak gauzatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoak izan, jardueraren ondorioz lortutako diru sarrerekin batera edo beste herri administrazio edo sozietate publiko edo pribatuek emandako diru laguntzekin batera hartuta.

8.  Araututakoa ez betetzea.

Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:

a)Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.

b)Diru laguntza eskuratzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituztenean.

c)Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.

Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, burututako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.

Onuradunek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.

9.  Aholkularitza.

Kultura eta Euskara Departamentuak, Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuak zehazki, behar duten udal guztiei laguntza teknikoa edo aholkularitza eskainiko die ikuskizun eszenikoen programazioari buruz sortzen zaizkien zalantzak argitu edo aholku eskeei erantzuteko.

10.  Publizitatea.

Diru laguntza eman ondoren, subentzionatutako jarduerei buruz egiten den publizitate guztian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren lankidetza agertu behar da, baita Euskadiko Antzoki Sareak bere kabuz proposatzen duenarena ere.

11.  Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak argituko du Kultura eta Euskara Departamentuaren bitartez.

 

@@@T9900970-01

 

@@@T9900970-02

 

II ERANSKINA

Gipuzkoako udalei 1999an euskal kantagintzako emanaldiak antolatzeko diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea da Gipuzkoako udalei lehiaketa irekiaren bitartez diru laguntzak ematea, 1999. urtean euskal kantagintza hedatzeko urteko programa garatu dezaten.

Diru laguntzen xede izango dira euskara espresiobide bezala erabiltzen duten kantari, poesia errezitatzaile, interpretari eta musika taldeen emanaldiak.

Musika tresnen doinu hutsean oinarritutako emanaldiak eta berbenatzat har litezkeenak deialdi honetatik kanpo geratuko dira. Era berean, deialdi honetatik baztertzen da beste bitarteko batzuez edo Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentu honetako beste deialdi batzuez diru laguntza jasotzen duten ziklo edo jaialdietako programazioa.

2.  Onuradunak.

Deialdi honetara biltzeko aukera, ondoren zehazten diren beharkizunak betetzen dituzten eta 1.000 biztanle baino gehiago dituzten herrietako Gipuzkoako Udalek nahiz, 3. oinarrian ezarritako baldintzetan, Udalen elkarteek izango dute (deialdi honen ondorioetarako zuzenean jokatu ahal izango dute edo beraien menpeko organismoen bidez):

a)Emanaldiak izaera publikodunak izatea eta proposatutako programazioaren beharretarako egokiak diren eta indarreko legeek eskatutako segurtasun neurri guztiak betetzen dituzten areto itxietan gauzatzea; baita programatuko dituzten emanaldietarako erantzukizun zibileko aseguru bat edukitzea ere.

b)Parte hartuko duten konpainiak eta artistak kontratatzeko gastuei aurre egiteko behar adinako kontusaila edukitzea aurrekontuetan.

c)1999 urterako euskal kantagintzaren hedapen programa bat aurkeztea, hauek eduki behar dituena:

*  10.000 biztanlez beherako herrietan: oinarri hauetan zehazten diren baldintzak betetzen dituzten 2 emanaldi gutxienez programatzea.

*  10.000 eta 25.000 biztanle bitarteko herrietan: oinarri hauetan zehazten diren baldintzak betetzen dituzten 4 emanaldi gutxienez programatzea.

*  25.000 biztanlez gorako herrietan: oinarri hauetan zehazten diren baldintzak betetzen dituzten 6 emanaldi gutxienez programatzea.

3.  Eskaerak aurkezteko epea.

Interesa duten udalek, udalen elkarteek edo organismo autonomiadunek dokumentu hauek bidali behar dituzte Kultura eta Euskara Departamentura:

a)Eskaera orria behar bezala beteta.

b)Diru laguntzaren xede izanik, gutxienez irailaren 30a baino lehen egin beharreko emanaldietako artista nahiz hauen ordezkariekin sinatutako kontratuen kopia.

c)Udalaren ziurtagiria, oinarri hauetako 2. puntuan kantaldiak egingo diren aretoari buruz aipatzen diren baldintzak betetzen direla ziurtatuz, eta aurrekontu sailaren berri emanez.

Udalen elkarteak direnean horietako batek eskatu beharko du elkartearen izenean eta bera izango da diru laguntzaren hartzailea.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio eta eskabidea besterik gabe artxibatuko da, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.

Diru laguntza deialdi honetan eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 1999ko irailaren 16an amaituko da.

Eskabideak oinarri hauekin batera doan eredu normalizatuan egin behar dira eta, eskatutako gainerako agiriekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

4.  Diru laguntzak ematea, beren zenbatekoa eta ordainketa modua.

4.1.  Diru laguntzak ematea.

Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Euskararen Normalkuntzako zuzendari nagusia, Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuko burua, eta Kultura eta Euskara Departamentuko teknikari bat. Ondorenean, Epaimahaiak ebazpen proposamenak emango ditu eskaerei buruz eta organo eskudunari aurkeztuko dizkio, ebazpena eman dezan.

Ebazpen horretan, aldekoa balitz, onuradunen izenak, diru laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko era eta diruz lagundutako erakundeak bete behar dituen baldintzak azalduko dira. Interesaturikoei ebazpen ekintza jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.

Deialdia ebazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe eta 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 71.1 artikuluan agindutakoa izan ezik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 43. eta 44. artikuluetan ezarritako ustezko egintzei buruzko arauak betearaziz.

Aurreko paragrafoan adierazitako ustezko ebazpenak eraginkorrak izatearren, beharrezkoa da 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 44. artikuluan jasotako ziurtapena ematea 20 eguneko epean ziurtapen eskaera egin zenetik edo, ziurtapena emateko eskatu delarik, aipatu epea bukatu ondoren hori ez ematea.

4.2.  Zenbatekoa.

Diru laguntza ez da inoiz udalak, organismo autonomiadunak edo udalen elkarteak ordaindutako katxetaren % 50 baino handiagokoa izango.

Aipatutako portzentai horretan oinarriturik, eta Kultura eta Euskara Departamentuak horretarako xedatzen duen aurrekontuaren erabilgarritasunaren arabera beti ere, eman behar diren diru laguntzak udal eskatzaileen arabera bereziko dira, era honetan:

—10.000 biztanlez beherako adjudikazio hartzaileentzat, diru laguntzaren gehienezko muga 500.000 pezetakoa (3.005,36 euro) izango da.

—10.000 eta 25.000 biztanle bitarteko adjudikazio hartzaileentzat, diru laguntzaren gehienezko muga 1.000.000 pezetakoa (6.010,12 euro) izango da.

—25.000 biztanlez gorako adjudikazio hartzaileentzat, diru laguntzaren gehienezko muga 1.500.000 pezetakoa (9.015,18 euro) izango da.

Bailara mailako jarduerak bultzatzeko asmoz, kopuru horiek % 25 arte igo ahal izango dira udalen elkarte bat denean.

Oinarri hauek argitaratu aurretik programatutako ikuskizunen kasuan, diru laguntza jasotzeko aukera emango zaie, baldin eta deialdi honek ezarritako beharkizunak betetzen badituzte, beti ere.

4.3.  Diru laguntzak ordaintzea.

Diru laguntzak osorik eta kopuru bakarrean ordainduko dira, beti ere aldez aurretik dagozkion tramite administratiboak burutzen badira, laguntza ematen denetik aurrera, eta adjudikazio hartzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute 2000. urteko urtarrilaren 31 baino lehenago:

—Gauzatutako emanaldien programazioari buruzko txosten xehekatua, bai diruz lagundutakoena bai eta gainerako emanaldiena ere, argi azalduz ikusle kopurua, emanaldien egunak, orduak eta tokiak, sarreren salmentako orriak eta abar.

—Programazio osoaren gastu eta sarreren balantze orokorra.

—Diru laguntzaren helburu diren emanaldietako artista nahiz hauen ordezkariekin sinatutako kontratuen kopiak, aldez aurretik aurkeztu ez badira.

—Diru laguntzaren helburu den programazioari buruzko agiri grafikoak (esku egitarauak, kartelak, prentsako informazioa eta abar).

5.  Onuradunen betebeharrak.

Diru laguntza hauen onuradunek beharkizun hauek bete behar dituzte:

—Diru laguntzaren helburu den programa benetan gau-
zatzea.

—Erakunde emaileak egingo dituen ikuskapen lanetara, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Arauei buruzko Foru Arauak 105. artikuluan agindutako finantzen kontrol lanetara eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko legeek ikusitako lanetara, meneratzea.

—Kultura eta Euskara Departamentuari helburu berarekin beste edozein herri administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik jasotako diru laguntzen edo bestelako laguntzen berri ematea.

—Kultura eta Euskara Departamentuari diru laguntzaren helburu den programazioan izandako edozein aldaketaren berri ematea.

—Administrazioak eskatzen dion edozein informazio
ematea.

6.  Aldaketak.

Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio honekin batera beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.

7.  Diru laguntzaren muga.

Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoek ezingo dute inoiz onuradunak gauzatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoak izan, jardueraren ondorioz lortutako diru sarrerekin batera edo beste herri administrazio edo sozietate publiko edo pribatuek emandako diru laguntzarekin batera hartuta.

8.  Araututakoa ez betetzea.

Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:

—Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.

—Diru laguntza eskuratzeko behar diren baldintzak bete gabe eskuratzen dutenean.

—Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.

Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, burututako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.

Onuradunek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.

9.  Aholkularitza.

Kultura eta Euskara Departamentuak, Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuak zehazki, behar duten udal guztiei laguntza teknikoa edo aholkularitza eskainiko die programazioari buruz sortzen zaizkien zalantzak argitu edo aholku eskeei erantzuteko.

10.  Publizitatea.

Diru laguntza eman ondoren, diruz lagundutako jarduerei buruz egiten den publizitate guztian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren lankidetza agertu behar da.

11.  Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak argituko du Kultura eta Euskara Departamentuaren bitartez.

 

@@@T9900970-03

 

III ERANSKINA

Gipuzkoako udalei 1999an zehar ezohiko kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak.

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea da Gipuzkoako udalei lehiaketa irekiaren bitartez diru laguntzak ematea, 1999. urtean sor litezkeen ezohiko kultur jardueren antolakuntza gastuetan laguntzeko.

Diru laguntzen xede izango dira, udalerri bati bereziki loturik azaltzen den kultur proiektu puntual baten inguruan bertan antolatutako jarduerak, beti ere, duen kultur, nahiz historiazko edo artearen alorreko garrantziagatik bere interesa Gipuzkoako Herrialde Historiko guztira hedatzen denean, eta Udalak kultur arlorako urtero zuzentzen duen aurrekontuarekiko ezohiko gastua dakarrenean. Bereziki baloratuak izango dira bailara izaera duten proiektuak.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira, izaera lokala soilik duten kultur jarduerak nahiz Kultura eta Euskara Departamentu honetako beste deialdi batzuetako xede izan daitezkeenak, nahiz hirugarren batek antolatutakoak.

2.  Onuradunak.

Deialdi honetara biltzeko aukera 1999 urtean zehar 1. oinarrian azaltzen diren bereizgarriak dituen kultur programaren bat gauzatzeko asmoa duten Gipuzkoako Udalek (deialdi honen ondorioetarako udalek zuzenean jokatu ahal izango dute edo beraien menpeko organismoen bidez) izango dute.

3.  Eskaerak aurkezteko epea.

Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura eta Euskara Departamentura:

a)Eskaera orria behar bezala beteta.

b)Proposatzen duten jarduera programa, bertan zehaztuz: arrazoibidea, helburuak, programazioaren xehetasunak eta zein egunetan egingo diren.

c)Gastu-sarreren aurrekontua, beste erakunde batzuen balizko ekarpenak barne.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio eta eskabidea besterik gabe artxibatuko da, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.

Diru laguntza deialdi honetan eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 1999ko apirilaren 9an amaituko da.

Eskabideak oinarri hauekin batera doan eredu normalizatuan egin behar dira eta, eskatutako gainerako agiriekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

4.  Diru laguntzak ematea, zenbatekoa eta ordaintzea.

4.1.  Diru laguntzak ematea.

Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: Kulturako zuzendari nagusia, Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuko burua, eta Kultura eta Euskara Departamentuko teknikari bat. Ondorenean, Epaimahaiak ebazpen proposamenak emango ditu eskaerei buruz eta organo eskudunari aurkeztuko dizkio, ebazpena eman dezan.

Diru laguntza emateko orduan honako balorazio irizpideak erabiliko dira:

a)Ezohiko egitasmoa egitera bultzatzen duten arrazoiak.

b)Egitasmoak berau garatzen den kultura arlorako egiten duen ekarpena.

c)Jarduera oinarritzen duen gaiaren eta proposatutako programak bere osotasunean lor dezakeen proiekzio neurria.

d)Beste erakunde, entitate, herritar eta gainerako kultura eragileen inplikazio maila.

e)Proiektuaren bailarako izaera.

f)Egitasmoa zuzendurik doakion lurralde eremuaren biztanle kopurua.

g)Aurrekontua, eskatzailearen finantza baliabideak eta beste erakunde batzuen ekarpenak.

h)Euskararen presentzia eta erabilera programa eta jardueretan.

Ebazpen horretan, aldekoa balitz, onuradunen izenak, diru laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko era eta diruz lagundutako erakundeak bete behar dituen baldintzak azalduko dira. Interesaturikoei ebazpen ekintza jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.

Deialdia ebazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe eta 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 71.1 artikuluan agindutakoa izan ezik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 43. eta 44. artikuluetan ezarritako ustezko egintzei buruzko arauak betearaziz.

Aurreko paragrafoak adierazitako ustezko ebazpenak eraginkorrak izatearren, beharrezkoa da 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 44. artikuluan jasotako ziurtapena ematea 20 eguneko epean ziurtapen eskaera egin zenetik edo, ziurtapena emateko eskatu delarik, aipatu epea bukatu ondoren hori ez ematea.

4.2.  Zenbatekoa.

Diru laguntzaren zenbatekoa ez da diru laguntza xede duen programa garatzeko aurreikusita dauden gastuen % 50a baino handiagoa izango, ez eta 1.000.000 pezetako (6.010,12 euro) kopurua baino handiagoa ere.

4.3.   Diru laguntzak ordaintzea.

Diru laguntza bi zatitan ordainduko da, beti ere, dagozkion administrazio tramiteak egin ondoren:

—Zenbateko osoaren % 60a diru laguntza ematen den unean, aurrerakin gisa.

—Gainontzeko % 40a garatutako jarduerei dagokienez deialdi honetako 5. oinarrian zehaztutako agiriak aurkeztu ondoren.

5.  Onuradunen betebeharrak.

Diru laguntza hauen onuradun diren Udalek betebehar hauek bete behar dituzte: 2000. urteko martxoaren 1a baino lehenago diru laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa eskaria aurkeztea, jarraian zehaztuko diren agiriekin batera:

a)Burututako programa edo jardueraren txosten xehea.

b)Izandako sarrera eta gastuen balantze orokorra.

c)Egindako lana kredita eta erakuts dezaketen agiri grafikoak, argazkiak edo ikus-entzunezkoak (kartelak, liburuxkak, prentsako informazioa, etab).

Orain arte aipatutakoez gain, onuradunek ondorengo betebeharrak izango dituzte:

—Diru laguntzaren helburu den programa benetan gau-
zatzea.

—Erakunde emaileak egingo dituen ikuskapen lanetara, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Arauei buruzko Foru Arauak 105. artikuluan agindutako finantzen kontrol lanetara eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko legeek ikusitako lanetara, meneratzea.

—Kultura eta Euskara Departamentuari helburu berarekin beste edozein herri administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik jasotako diru laguntzen edo jarduera garatu ahala izandako beste sarreren berri ematea.

—Kultura eta Euskara Departamentuari diru laguntzaren helburu den programazioan izandako edozein aldaketaren berri ematea.

—Administrazioak eskatzen dion edozein informazio
ematea.

6.  Aldaketak.

Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio honekin batera beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.

7.  Diru laguntzaren muga.

Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoek ezingo dute inoiz onuradunak gauzatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoak izan, jardueraren ondorioz lortutako diru sarrerekin batera edo beste herri administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek emandako diru laguntzarekin batera hartuta.

8.  Araututakoa ez betetzea.

Onuradunek jaso duten diru zenbatekoa itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:

—Jasotako diru kopurua zuritzeko beharkizuna betetzen ez dutenean.

—Diru laguntza, eskuratzeko behar diren baldintzak bete gabe eskuratzen dutenean.

—Diruz lagundutako jardueraren xedea betetzen ez dutenean.

Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, burututako jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko dute.

Onuradunek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.

9.  Aholkularitza.

Kultura eta Euskara Departamentuak, Liburutegietako eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuak zehazki, behar duten udal guztiei laguntza teknikoa edo aholkularitza eskainiko die programazioari buruz sortzen zaizkien zalantzak argitu edo aholku eskeei erantzuteko.

10.  Publizitatea.

Diru laguntza eman ondoren, subentzionatutako jarduerei buruz egiten den publizitate guztian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren lankidetza agertu behar da.

11.  Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak argituko du Kultura eta Euskara Departamentuaren bitartez.

 

@@@T9900970-04