Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

22. zenbakia Data 1999-02-04 1573 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - DIPUTATU NAGUSIA
Urtarrilaren 26ko 7/1999 Foru Dekretua, kultur jardueretarako eta euskararen sustapenerako diru laguntzak arautzen dituena

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Urtarrilaren 26ko 7/1999 Foru Dekretua, kultura eta euskara sustatzeko jardueretarako diru laguntzei buruzkoa.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 1999ko aurrekontua onesten duen abenduaren 21eko 7/1999 Foru Arauak, Kultura eta Euskara Departamentuari dagozkion gastu kredituen artean Kultura eta Euskara sustatzeko helburua duten irabazi asmorik gabeko elkarteek nahiz unibertsitateek 1999. urtean zehar burutuko dituzten kultur programa edo jardueretarako diru laguntzak ematera xedatutako aurrekontu sail batzuk aurreikusten ditu.

Diru laguntzak eta subentzioak emateko prozeduran aplika daitekeen eraentza orokorra arautzen duen apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretuaren 7.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, bidezkoa da lehiakortasun, publizitate eta objetibotasun printzipioetan oinarrituta, diru laguntzak eta gainerako subentzioak emateko arau erregulatzaileak bilduko dituen foru dekretua onestea.

Horren indarrez, Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, data bereko bilkuran Diputatuen Kontseiluak erabaki ondoren,

XEDATU DUT

Lehen artikulua.

Kulturaren eta euskararen sustapenerako proiektuak eta jarduerak 1999. urtean zehar burutzeko irabazi xederik gabeko elkarte juridiko pribatuei nahiz unibertsitateei diru laguntzak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak onartzen dira.

Bigarren artikulua.

Hasiera batean deialdi honetara xedatutako kontusailen zenbatekoak, eranskineko 14. oinarrian zehazten den eran, gehitu ahal izango dira, beti ere aurrekontuaren eskuragarritasunen arabera eta Diputatuen Kontseiluaren erabakiz edo Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatu titularraren foru agindu bidez, berari esleitutako eskumenen arabera.

Hirugarren artikulua.

Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatuari ahalmena eman zaio, foru dekretu hau garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen xedapen guztiak eman ditzan.

Amaierako xedapena.

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean.

Donostia, 1999ko urtarrilaren 26a.

Diputatu Nagusia,

Roman Sudupe Olaizola.

Kultura eta Euskara

Departamentuko

Foru Diputatua,

Koruko Aizarna Rementeria. (968)

ERANSKINA

Kulturaren eta euskararen sustapenerako proiektuak eta jarduerak 1999. urtean zehar burutzeko Gipuzkoan kokatutako elkarte juridiko irabazi asmorik gabekoei eta unibertsitateei diru laguntzak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak.

1.  Xedea.

Deialdi honen helburua da Gipuzkoan kokatutako elkarte juridiko irabazi asmorik gabekoei eta unibertsitateei 1999ko ekitaldian burututako urteko programak nahiz ekintza jakinak garatu eta gauzatzearren eragindako galera ekonomikoei aurre egiteko diru laguntzak eskatu eta emateko baldintzak arautzea. Era guztietara, diru laguntza hauen xedea elkarte horien jarduera arruntak nahiz ezohiko ekintzak izango dira.

Deialdi honen izaerak berak agintzen duenez, kanpo gelditzen dira inbertsio gastua dakarten jarduerak, besteak beste ekipamenduak edo material suntsikorra erostea eta lokalak berriztatzea.

2.  Onuradunak.

Laguntza hauek jasotzeko gai izango dira Gipuzkoan kokatutako elkarte juridiko irabazi asmorik gabekoen eta unibertsitateen programak, Gipuzkoan eragina badute eta jarduera esparru hauetara biltzen badira:

1.Musika, dantza, antzerkia, ikus- entzunezkoak eta arte plastikoak sustatu eta hedatzera zuzendutako programak edo jarduerak.

2.Gaur egungo gaiei buruzko jakintza eta gogoeta alorretako ikerketa programak edo jarduerak.

3.Herri kultura tradizionala sustatu eta hedatzeko programak edo jarduerak.

4.Irakurketa hedatzeko eta jendeari gerturatzeko nahiz liburutegiak sendotu eta erabiltzeko programak edo jarduerak.

5.Gipuzkoan lekuturiko kultur elkarteek antolatutako gutxiengoen kulturak sustatu eta hedatzeko programak edo jarduerak.

6.Emakumeak kultur munduan murgilaraztea bultzatzen duten programak edo jarduerak.

7.Euskara sustatu, garatu eta normaltzeko xedea duten programak edo jarduerak.

8.Unibertsitate publiko nahiz pribatuen zabalkunde programak, sail hauetan sartzen badira:

8.1.Kultur eragin nabarmena duten unibertsitate biltzar edo jardunaldiak antolatzea, Gipuzkoako campusean kokatutako departamentu edo unibertsitate institutuen programei loturik.

8.2.Gizarte edo kultur gaurkotasunari lotutako kulturaldi zabalkundezkoak antolatzea.

8.3.Unibertsitate bizitzaren alorrean euskara sustatu, garatu eta normaltzeko xedea duten programak edo jarduerak.

Lehen sei jarduera alorretan biltzen diren programek udal eremua gainditu eta lurralde proiekzioa izan beharko dute; zazpigarren idazatiari dagokionez, euskara sustatu, garatu eta normaltzeko xedea duten udal eremuko elkarteek laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte, lurralde eremukoez edo eremu orokorrekoez gain.

3.  Baztertzeak.

Laguntza deialdi honetatik kanpo daude:

—Hizkuntz irakaskuntzako ekintza edo programak.

—Aisialdi, astialdi eta gazteriari zuzendutako programak eta ekintzak.

—Eskola alorreko kultur programak eta ekintzak.

—Eduki soziala duten programak eta ekintzak.

—Produkzio artistikoak sortzeko prozesuak.

—Jai programak.

—Udalen ohiko kultur programazioan sar daitezkeen kultur hedapeneko programak.

Diru laguntza izenduna xedatua duten programak, edo Kultura eta Euskara Departamentuaren beste deialdietan egokiago sar daitezkeenak (euskarazko aldizkako argitarapenak, antzerki enpresak, eta abar).

4.  Eremua.

Oinarri hauek arautzen dituzten diru laguntzak eska ditzakete Gipuzkoan kokatutako elkarte juridiko irabazi xederik gabekoek, indarrean dagoen legeriaren arabera eratu eta beren erregistro egokietan izena emanda egonik, bigarren oinarrian aditzera emandako programa edo kultur jardueren bat egiteko asmoa baldin badute, beti ere gipuzkoarrentzat interesgarriak izanik. Unibertsitateei dagokienez, diru laguntza eskatu ahal izango dute haien ordezkotasun juridikoa duten organoek, unibertsitatean bertan egitekoak diren programetarako.

Salbuespen gisa eta Kultura eta Euskara Departamentuak hala erabakitzen duenean eta aipatutako jarduera oinarri hauetako 2. oinarriko 1. eta 7. zenbakietan aditzera emandako alorren bati badagokio, Gipuzkoaz kanpo kokatutako elkarteek eskura ditzakete laguntza hauek.

5.  Eskabideak aurkezteko epea.

Diru laguntza hauek eskuratu nahi dituzten erakunde edo elkarteek agiri hauek bidali behar dizkiote Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuari.

a)Diru laguntzaren eskaera orria, behar bezala beteta.

b)Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Elkarteen Erroldan izena emanda daudeneko ziurtagiriaren fotokopia.

c)Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

d)Elkarte eskatzailea Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzean egunean dagoela egiaztatuko duten ziurtagiriak, aurtengo balioz.

e)Elkarte eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen agiria, diruetxe batek emana, aurtengo balioz.

f)Elkarte eskatzailearen estatutuak eta memoria: Partaideak, helburuak, egindako jarduerak, eta abar.

g)Urteko jarduera programaren azalpen xehea edo diruz laguntzea nahi den proiektuaren definizio xehekatua, egitaraua osatzen duten jarduera guzti-guztien eragin indarraren balorazioa barne.

h)Gastu eta sarreren aurrekontua, elkarteak bazkideen kuoten bidez eta bestelako finantziazio bideen bidez (diru laguntzak, babesleak, eta abar) duen finantzazioari buruzko aipamen zehatza eginez.

Baldin galdatzen diren agirietako bat administrazio organo jarduleren batera ordurako iritsita badago, eskatzaileak erabil dezake 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan agintzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo nondik bidali diren adierazita, eta horien prozedura bukatu zirela bost urte baino gehiago igaro ez bada.

Agiria eskuratu ezin denean, organo eskudunak eskatzaileari esan diezaioke berak aurkez dezala, edo agiri hori ezin bada, agirian dauden beharkizunak beste nolabait ziurta ditzala, ebazpen proposamena egin baino lehen.

Eskabideak aurkezteko epea, oinarri hauek onartzeko Foru Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hasi eta 1999ko martxoaren 12an amaituko da.

Eskabideak oinarri hauen eranskinean ageri den ereduan idatzi behar dira, eta gainerako agiri guztiekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osatu gabe daudela edota oinarri hauek exigitutako beharkizunak betetzen ez dituela egiaztatzen denean, interesatuari hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzala eskatuko zaio. Horrela egiten ez badu, bere eskaerari uko egin diola iritziko zaio eta eskabidea besterik gabe artxibatuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan jasotako ondorioekin.

6.  Eskaerak ebaluatu eta laguntzak ematea.

Diru laguntzak lehiakortasun printzipioan oinarritutako erregimenean emango dira. Horretarako, eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen epaimahaia izango da, kide hauek osaturik: norbere aurrekontu programaren arabera, zuzendari nagusia, zerbitzuko edo ataleko burua, eta Kultura eta Euskara Departamentuko teknikari bat. Ondorenean, Epaimahaiak ebazpen proposamenak emango ditu eskaerei buruz eta organo eskudunari aurkeztuko dizkio, ebazpena eman dezan.

Diru laguntza eskatzen duten elkarteek puntuazio bat gainditu beharko dute irizpide eta balio indize hauen arabera:

a)Bigarren oinarrian azaldutako helburu edo programekin bat etortzea: 2 puntu bitarte.

b)Aurkeztutako programaren eta elkartearen helburu eta xedeen arteko bateratasuna, elkartearen estatutuen arabera: 2 puntu bitarte.

c)Aurkeztutako programaren ezaugarriak: 15 puntu bitarte, alderdi hauek kontuan hartuta:

c.1.Aurkeztutako egitasmoak berezkoa duen kultur alorrean egiten duen ekarpena.

c.2.Programaren gizarte proiekzioa; beste elkarte, herritar eta gainerako kultur eragileen inplikazio maila; jarduera egitekoa den lurralde eremuaren biztanle kopurua.

c.3.Baita ere, balioa emango zaio jarduera eskualde mailan garatzeari.

d)Elkarte eskatzailearen ezaugarriak, 10 puntu bitarte, alderdi hauek kontuan hartuta:

d.1.Elkarte eskatzailearen oraindainoko ibilbidea.

d.2.Elkarte eskatzailearen eta aurkeztutako programaren jarraitasuna eta egonkortasuna

d.3.Elkarte eskatzailearen baitan direnen dedikazioa.

e)Elkartearen finantza baliabideak: Elkartearen baliabide propioek, beste erakunde edo pertsonengandik jasotako laguntzek eta aurkeztutako aurrekontuak elkarren aldean duten proportzioa, 5 puntu bitarte.

f)Programaren egokitasuna ikuskatu eta neurtzeko elkarte eskatzaileak erabilitako adierazleen egokitasuna, 2 puntu bitarte.

g)Euskararen erabilera aurkeztutako programa edo jardueretan, 2 puntu bitarte.

h)Kultur jardueretan emakumeen parte hartzea berariaz sustatzen duten ekintzak edo programak izatea, 2 puntu bitarte.

i)Unibertsitateei dagokienez, aurkeztutako programaren berezitasun edo bakantasuna, 5 puntu bitarte.

Bigarren oinarriko 1-7 bitarteko ataletan sartzen diren elkarteek puntuazioaren erdia edo gehiago lortu beharko dute (hau da, 40 puntuetatik gutxienez 20) eta zortzigarren ataleko unibertsitatek 45 puntuetatik 23 lortu beharko dituzte diru laguntza jaso ahal izateko. Diru laguntzaren zenbatekoa irizpide hauetan oinarrituta kalkulatuko da:

1.  Oro har, diru laguntzaren zenbatekoa ez da programa edo jarduera garatzeko aurreikusita dauden gastuen %70 baino handiagoa izango, baina Kultura eta Euskara Departamentuak salbuespenak egin ahal izango ditu arrazoi sendo eta frogatuak tartean direnean.

2.  Lehiatzailerik gabeko elkarte edo projektu bakanak direnean, hau da, diruz lagun daitekeen gisako beste projekturik ez dagoenean, programa edo projektua gauzatzeko adinako diru laguntza ematea izango da irizpidea, beti ere elkarte eskatzaileak erakustitako finantza ahalmenak kontuan izanda; beraz, jardueran aurreikusitako galera betetzera joko da. Horretarako, behar den guztietan kontuan hartuko dira beste erakundeetatik eta departamentu honetatik jasotako diru laguntzen arteko oreka, eta aurreko urteetan jarduera horretarako emandako diru laguntza.

Atal honen barruan sartuko dira:

—Aldian behin egiten diren nazioarteko jaialdi eta lehiaketak.

—Gorporazio izaerako federazio edo gisako elkarteen programak, Gipuzkoako mailako edo zabalagokoa baldin badute.

—Behin bakarrik egindako ekintza espezifiko eta bakanak.

—Gipuzkoako esparruan ibilbide sendoa duten kultur erakunde edo elkarte errotuen programak.

—Kultur aldizkari interes eta kalitate handikoak, Gipuzkoako esparruko kultur elkarteek argitaratuak baldin badira.

—Kultur erakundeen dokumentazio zentroak edo liburutegi bereziak sortu edo iraunarazteko programak.

3.  Gainerakoetan, hau da, elkarte eskatzaileak edo aurkeztutako porgramak aurreko ataletan sartzen ez baldin badira, aurrekontu sailaren ahalmenaren arabera diru laguntza bat emango da programa osorik gauzatzeko adinakoa ez izan arren, gutxienez Gipuzkoako kultura garapenaren alde diren oinarriko jarduerak ziurtatzeko adinakoa.

Ebazpena aldekoa baldin bada, diru laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko modua, eta diru laguntza jasotzen duen elkarteak bete behar dituen baldintzak konstaraziko dira, baita aurkeztutako programaren barruan diru laguntza emateko modukotzat jotzen diren jarduerak ere. Interesaturiko elkar-
teei ebazpena jakinarazteaz gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru laguntza emandakoen izena eta kopuruen esleipen laburpena argitaratuko da.

Deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Aurkeztutako eskaera guztiei buruz berariazko ebazpena emateko organo eskudunak daukan derrigortasunaren kalterik gabe eta 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 71.1. artikuluan agindutakoa izan ezik, ebazpena emateko epea amaitzen denean organo eskudunak berariazko ebazpenik emango ez balu, eskaera ezetsitzat joko litzateke, aipatutako Legeak 43. eta 44. artikuluetan ezarritako ustezko egintzei buruzko arauak betearaziz.

 

Aurreko paragrafoak adierazitako ustezko ebazpenak eraginkorrak izatearren, 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 44. artikuluan jasotako ziurtapena eman behar da 20 eguneko epean, ziurtapen eskaera egin zenetik edo, ziurtapena emateko eskatu delarik, aipatu epea bukatu ondoren hori eman ez denetik.

Ziurtapena emateko epean zehar eskabidearen mamiaz ebatzi daiteke espresuki, diru laguntzaren arau erregulatzaileari jarraiki, eta ziurtapena jaso behar duen ebazpenari eman zaizkion ondorioei lotuta egon gabe.

7.  Diru laguntza ordaintzea.

Diru laguntza, beti ere aldez aurretik dagozkion tramite administratiboak burutzen badira, bi zatitan ordainduko da:

Zenbateko osoaren % 60 diru laguntza ematen den unean, aurrerakin gisa.

Gainerako % 40 deialdi honetako 8. oinarrian zehaztuko diren agiriak aurkeztutakoan.

8.  Hartzaileen betebeharrak.

Diru laguntzen hartzaile diren elkarteek diru laguntzaren bigarren ordainaldia eskatu beharko dute, segidan azaltzen diren agiri guztiekin batera:

a)Aurrera eramandako jarduerari buruzko txosten
zehatza.

b)Izandako gastu eta sarreren balantze orokorra.

c)Emandako diru laguntzaren % 30 gainditzen duen gastuen ordainagiri originalak; hauek egiaztatu eta zigilatu ondoren elkarteari itzuliko zaizkio. Ordainagiri horien zerrenda ordenatua ere aurkeztuko dute.

d)Egindako lana kredita dezaketen agiri grafikoak, argazkiak edo ikus-entzunezkoak (kartelak, liburuxkak, prentsako mozkinak, eta abar).

Aurreko ataletan adierazitako dokumentazioa aurkezteko epea 2000ko martxoaren 1ean amaituko da.

—Aurrerakoez gain, onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

—Diru laguntza emateko arrazoia oinarritzen duen jarduera burutzea edo jarrera azaltzea.

—Erakunde emaileak egingo dituen ikuskapen lanetara, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Arauei buruzko Foru Arauak 105. artikuluan agindutako finantzaren kontrol lanetara eta Kontuen Epaitegiko legeek ikusitako lanetara meneratzea.

—Edozein herri administraziok edo erakunde publikok helburu berarekin emandako subentzio edo diru laguntzen berri ematea Kultura eta Euskara Departamentuari.

—Administrazioak eskatzen dion edozein argibide ematea.

9.  Publizitatea.

Diru laguntza eman ondoren argitaratzen den material orotan eta jendaurreko agerpen guztietan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren babesa
agertarazi beharko da. Publizitate hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren irudi korporatiboak ezarritako elementuak baliatuz egin beharko da ezinbestean.

Diru laguntza jaso duen elkartearen kanpoko publizitate eta komunikazio guztiak euskaraz egin beharko dira.

10.  Diru laguntzaren muga.

Oinarri hauetan araututako diru laguntzen zenbatekoak ezin izango dira, ez jarduerak ematen dituen diru emaitzekin ez bakarka, ez beste herri administrazioen edo erakunde publiko nahiz pribaturen diru laguntzekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua, edota kasua balitz, diru laguntzarako ezarritako portzentaiaren muga baino handiagokoak izan.

11.  Baldintzak ez betetzea.

11.1.  Elkarteek jaso duten diru zenbatekoak itzuli eta, hala behar denean, berandutza interesak diru laguntza jaso denetik ordaindu beharko dituzte kasu hauetan:

a)  Jasotako diru kopurua zuritu beharra ez betetzea.

b)  Diru laguntza eskuratzea horretarako behar diren baldintzak bete gabe.

c)  Diruz lagundutako jardueraren xedea ez betetzea.

11.2.  Halaber, aurreko oinarrian jasotakoa gertatuz gero, elkarteak burutu duen jardueraren kostutik gorako soberakina itzuli beharko du.

11.3.  Elkarteek itzuli behar lituzketen diru zenbatekoak zuzenbide publikoko dirusarreratzat hartuko dira.

12.  Aldaketak.

Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio horiekin batera beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuek emandako subentzio edo diru laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.

13.  Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Kultura eta Euskara Departamentuak argituko du.

14.  Aurrekontua, programa eta kontusaila.

Deialdi hau burutzeko hasiera batean xedatutako kopuruak aurrekontu erabileren arabera gehitu eta kredituen lotespen nahiz transferentzien erregimena erregulatzen duen araudiaren arabera aldatu ahal izan dira, eta jarraian aipatzen diren aurrekontu sailei egotziko zaizkie:

Zenbatekoa

         Kontusaila Pezetak Euroak

 0901.010.481.00.04.00 6.000.000 36.060,73

 0901.010.470.00.00.00 3.500.000 21.035,42

 0901.010.454.00.00.00 9.000.000 54.091,09

 0911.030.481.00.02.00 94.500.000 567.956,44

 0920.200.481.00.08.00 19.000.000 114.192,30

 

 

 

 

Eskaera

Instancia

Kultur jardueretako eta euskararen sustapenerako laguntzak - 1999

Subvenciones a actividades culturales y de promoción del euskera - 1999

 

Elkartea / Entidad

Elkarte eskatzailea

Entidad solicitante

 

Helbidea

Domicilio social

 

Posta kodea

Código postal

 

Herria

Municipio

 

Telefonoa

Teléfono

 

Telekopia

Fax

 

Posta elektronikoa

Correo electrónico

 

Identifikazio fiskaleko zenbakia

Número de identificación fiscal

 
   

Arduraduna / Responsable

Arduradunaren izen-deiturak

Nombre del responsable

 

Nortasun agiria

NAN

 

Helbidea

Domicilio

 

Posta kodea

Código postal

 

Herria

Municipio

 

 

Telefonoa

Teléfono

 

Telekopia

Fax

 

Posta elektronikoa

Correo electrónico

 
   

Programa

Programaren izena

Denominación del programa

 

 

 

 

   

Bankua / Datos bancarios

Banketxearen izena

Entidad bancaria

 

Kontu zenbakia (20 zifra)

Número de cuenta (20 dígitos)

 

Kontuaren jabea

Titular de la cuenta

 
   

Hitz ematea

Compromiso

Azpian izenpetzen duenak, elkartearen ordezkaritza ardura bere gain harturik, hitz ematen du eskaera honen ondorioz dirulaguntzarik jasoz gero bertan ezarritako baldintza guzti-guztiak beteko dituela; eta, bestela, hartutako dirulaguntzaren zenbatekoa itzuli egingo duela.

Por la presente, el abajo firmante se compromete, en la calidad en que interviene y en el supuesto de recibir subvención de la convocatoria para la que presenta solicitud, a cumplir las condiciones y requisitos establecidos en la misma, y a reintegrar el importe recibido en caso de incumplimiento.

 

Gure jakinarazpen idatziak nola jaso nahi dituzu?

Modo en que desea recibir nuestras notificaciones

¦ Postaz ¦ Telekopiaz

Por correo Por fax

   

Lekua eta data

Lugar y fecha

 

 

 

 

 

(arduradunaren sinadura eta elkartearen zigilua)

(firma del responsable y sello de la entidad)