| 247. zenbakia | Data 1998-12-29 | 18336 orria |
PASAIAKO UDALA
Iragarkia
Erregelamenduzko jendaurreko informazio epea amaituta dagoela inolako erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu ez denez, Udal Batzarraren Plenoak 1998ko urriaren 26an eginiko Ohizko Bilkuran behin betiko erabakia hartu du, 1999ko urtarrilaren 1etik aurrerako Ordenantza Fiskalen aldaketei buruz. Geratutako testua honako hau da:
Zergen kudeaketa eta bilketaren eta beste zuzenbide publikodun sarrera lokalen ordenantza orokorra.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Xedea.
1. Erregimen Lokaleko Oinariak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 106.2 artikuluan diktatzen denaren arabera, Ordenantza Orokor honek arau arruntak jasotzen ditu, zuzenbide publikodun sarreren kudeaketa eta bilketari buruz diktatu daitezkeen Ordenantza Fiskalen eta Barne Arautegien parte osatzaile kontsideratuko direnak.
2. Ordenantza hau diktatzen da Ordenantza Fiskalei amankomunak zaizkien aspektua erregulatzeko, honela hauek errepikatzea ekiditeko eta baita Udalak zehaztu edo garatu beharreko materiak erregulatzeko.
2. artikulua. Aplikatzekoak diren arauen lehentasun-ordena:
1. Zergen kudeaketa dela eta, aplikatuko dira:
a) Ordenantza Orokor honetako arauak eta erreferentziako zergaren Ordenantza Fiskal espezifikoak eta baita Zerbitzuetako Kudeaketaren Udal Arautegiak ere.
b) 11/1989 Arau Forala.
c) Urtarrilaren 31ko 1/1985 Arau Forala, Zergen Orokorra.
2. Zergazkoak ez diren zuzenbide publikodun beste sarrera batzuen kudeaketari buruz, aplikatuko dira:
a) Ordenantza honetan sartzen diren Arauak.
b) Erreferentziako baliabidea erregulatzen duen legislazio espezifikoak jasotzen dituen prezeptuak, baliabidea munizipala nahiz autonomikoa edota estatala izan.
c) Erregimen Juridiko eta Prozedura Administratibo Arruntaren azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
3. Zergazko kreditu eta gainerako zuzenbide publikodun lokalen bilketari buruz, aplikatuko dira:
a) Ordenantza hau.
b) Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bilketa Arautegi Orokorra, apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretuz anartua.
c) Zerga- eta Aurrekontu Arau Foral Orokorrak.
II. EPEMUGA PERIODIKOA DUTEN ZERGEN KUDEAKETA
3. artikulua. Egutegi Fiskala.
1. Orokorrean, izaera periodikoa duten zergak ordaintzeko periodoak hurrengoak izango dira:
— Trakzio Mekanikodun ibilgailuen zerga: otsailak 1 - martxoak 31.
— Ura eta Estolderia:
1998-4. trimestrea: martxoak 15 - maiatzak 17.
1999-1. trimestrea: ekainak 15 - abuztuak 16.
1999-2. trimestrea: irailak 15 - azaroak 15.
1999-3. trimestrea: abenduak 15 - otsailak 15.
— Zabor-bilketa: maiatzak 1 - ekainak 30.
— Ondasun Higigaitzen gaineko Zerga: irailak 1 - azaroak 10.
— Jarduera ekonomikoen gaineko Zerga: irailak 1 - azaroak 10.
— Ibilgailuen sarrera: irailak 1 - azaroak 10.
— Taxiautoen lizentziak: irailak 1 - azaroak 10.
— Azokak, Higiezinen errenta eta kanona, Etxez etxeko asistentzia: hilero 1 - 24.
2. Aurreko puntuan adierazitako pagu-periodoko bariazioak Alkatetzak onartuko ditu eta ez dira beren luzapenak onartuko aparteko zirkunstatziarik ez bada.
4. artikulua Erakusketa publikoa.
1. Alkateak aginduko du egutegi fiskalaren publikazioa, Probintziako Buletin Ofizialean eta Udaletxeko taulan iragarriz.
2. Ordaindu beharreko kuotak eta hauek zehazten dituzten zerga-elementuak jasotzen dituzten errolda fiskalak Udaletxeko bulegoetan erakutsiko zaizkio herriari kobrantzako periodoak hasi baino hamar egun lehenago eta hamabost egunez.
3. Kuotak eta gainerako zerga-elementuak dagozkien erregistroetan altak ez direnez, eta bai egintza ezargarria jadanik banan-banan subjektu pasiboari komunikatua, kolektiboki komunikatuko dira Zerga Arau Foral Orokorreko 124.2 artikuluak aurreikusten duenaren arabera.
4. Errolden erakusketa publikoaren eta bertako likidazioen kontra erreposizio-errekurtsoa ezarri ahalko da kontentzioso-administratiboaren aurretik, erakusketa publikoaren datatik hasita hilabeteko epean.
5. artikulua. Kobrantza iragarkiak.
1. Aurreko artikuluak erregulatzen duen egutegi fiskalaren iragarkiak errolden erakusketa publikoa ezagutzera emateaz gainera beste funtzio bat ere bete dezake, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bilketa Arautegi Orokorreko 78. artikuluak aipatzen duen kobrantza-iragarkia publikatzearen funtzioa alegia. Aipatu xedea bete dadin, hurrengo zirkunstantziak eman behar dira:
a) Ordaintzeko bitartekoak: legezko kurtsoa duen dirua edota Udalaren aldeko txeke nominatiboa.
b) Ordaintezko tokiak: ordaintzeko dokumentuan agertzen diren entitate kolaboratzaileak edota udal bulegoetan.
c) a) atalean aipatzen diren pagu-periodoak iraganik, ohartaraztea zorrak premiamenduaren prozeduraz exijituko direla eta premiamenduaren errekargua, berandutze interesak eta, kasu balitz, gerta daitezkeen kostuak sortuko ditu.
6. artikulua. Helbidea.
Subjektu pasiboak deklaratu helbide fiskala edota Udalak informazio-iturri berrien arabera zuzendutakoa, zergaduru bakoitzari dagokion kudeaketa-elementu bezala inkorporatuko da eta biltze-kudeaketaren ondoriozko notifikazio guztiak bidaliko zaizkion helbidea izango da.
III. TRIBUTUZKOAK EZ DIREN KREDITUEN GESTIOA
7. artikulua. Erreintegroak.
Okerreko paguren bat eginez gero, Kontuhartzailetza horretaz ohartu bezain azker, jaso duenari errekerituko zaio bere inportea atzera itzultzea seinalatuko zaion epe barruan. Obligazio hau beteko ez balitz, itzulpena premiamenduz eskatuko zaio.
8. artikulua. Exekuzio subsidiarioak.
Udaleko pertsonalak zergaduruarentzat lanen bat egingo balu (hala nola transladoren bat, udal jabegoko tranpala muntatu edo desmuntatzea, hileta-zerbitzuen ondoriozkoa, ur-horniduraren sare nagusiari konexioren bat egitea eta antzekoak), eta erabilitako materialaren kostuak, Zerbitzuko Arduradunak horretarako elaboratuko duen lan-parte baten bidez fakturatuko dira.
Suposamendu bakoitzean aplikatu beharreko arautegia zergaduruari erantsiko zaio bere zabarkeriagatik egin behar izan diren exekuzio subsidiarioen inportea.
IV. BILTZE GESTIOA
9. artikulua. Pagua atzeratzeko nahiz zatitzeko eskaera.
1. Atzerapena emateko kriterio orokorrak hurrengoak dira:
a) 50.000,- pezeta baino zor txikiagoak gehienez ere hiru hilabete atzera daitezke.
b) 50.000,- eta 100.000,- pezetaren arteko zorren pagua sei hilabete arte atzera daiteke edota zatitu.
c) 100.000,- pezeta baino inporte handiagoko zorren pagua urtebete arte atzera daiteke edota zatitu.
2. Lehen aipatutako inporte eta periodoez aparteko zorrak salbuespenez atzeratuko dira, zordunak aurkeztuko duen dokumentazioa kontuan hartuz.
10. artikulua. Kreditu kobraezinak deklaratzeko proposamenak.
Prozedurazko legaltasunarekiko errespetua eta efikazia administratiboa bateratzeko asmoz, kredituak kobraezinezko deklaratzeko proposamenak formulatu ahal izateko kriterioak ezarriko dira. Dokumentazio justifikatzailea ezberdina izango da zorraren inportea eta ezaugarrien arabera, hurrengo suposamenduak bereiziko direrelarik:
1. IFZ-rik ez duen edota egoki identifikatua ez duen zergadunen zorren espedienteak: exekutibaren pagu-epea iragan eta gero izapidatuko dira.
2. 10.000,- pezetaz beheko inporteak izanik, 95-XII-31 arte metatutako zorren espedienteak, zordunak ez badu zorrik 96-1-1 dataz geroago likidatutako beste kontzeptuak direla eta.
3. 10.000,- eta 500.000,- pezeten arteko inporteak izanik, 95XII-31 arte metatutako zorren espedienteak, zordunak ez badu zorrik 96-1-1 dataz geroago likidatutako beste kontzeptuak direla eta, zorra behin notifikaturik eta hurrengo zirkunstantziak ematen badira:
a) Hainbat entitatetan egindako fondoen enbargoa negatiboa bada.
b) Soldataren enbargoa posible ez izatea, nominarik ez duelako.
c) Ondasun higiezinak bai izanik, hauen enbargoaren kostua zorraren inportearekiko neurrigabea izatea.
d) Ibilgailua bai izanik, honen tasazioa zorra baino txikiagoa izatea.
4. 96-1-1 baino geroagoko zorren espedienteak, Udal Diruzainak baloratuko du kreditu kobraezinen deklarazio-proposamena formulatzearen konbenientzia, behin baja, zesea edota zorraren objektua den ondasunaren transmisioa frogaturik.
5. Zorraren deribazioa bidezkoa luketen espedienteak, behin baja, zesea edota zorraren objektua den ondasunaren transmisioa frogaturik.
a) Pertsona fisikoentzat, zorra 5.000,- pezetaz
behetikoa bada.
b) Jabekidetza edo komunitateentzat, zorra 10.000,- pezetaz
behetikoa bada.
c) Merkatal sozietateentzat, zorra 50.000,- pezetaz
behetikoa bada.
V. ARAUHAUSTE ETA ISUNAK
11. artikulua. Arauhauste arinak.
1. Tributuen kudeaketa dela eta edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eska dakizkiokeen tributuzko oblgazio edo betebeharrak ez kunplitzea arauhauste arina izango da arauhauste larriak ez badira eta isunaren graduazioko elementu ez badira.
1.1. Bereziki arauhauste arinak izango dira eta 25.000,- pezetako isuna izango dute hurrengo portaerek:
a) Deklarazioak ez aurkeztea edota deklarazio faltsuak edota osoak edo zehatzak ez direnak egitea, hurrengo artikuluaren arabera arauhauste larria ez bada.
b) Zerga Arautegi Foral Orokorreko 111 eta 112 artikuluetan ezarritako bere harreman ekonomiko, profesional edo finantzieroak direla eta zergan eragina luketen datuak, argibideak edo aurrekariak emateko obligazioa ez betetzea.
c) Zentsuak eragina luketen datuak emateko obligazioa ez betetzea, besteak beste:
— jarduera ekonomikoen gaineko Zergaz grabatutako jardueren ariketan.
— ondasun higiezinen zergapeko ondasun higiezin, rustiko edo urbanoei buruz.
— Izaera Urbanoa duten Terrenoen Balioaren Hazkundearen gaineko Zergapekoak ondasun higiezinei buruz.
gerta daitezkeen alta edo baja deklarazioak aurkezteko obligazioa, maila fisiko, ekonomiko edo juridikoko bariazioak.
d) Udalak zernahi dela eta egindako errekerimenduak ez atenditzea.
e) Administrazioaren zerga-egintzei jarkitzea, aitzakiak jartzea edota uko ekitea, nola kudeaketa edo inspekzio fasean hala biltegiarenean.
1.2. Bereziki arauhauste arina izango da eta 15.000,- pezetako isuna izango du Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergapekoak ibilgailuei buruz alta edo baja deklarazioak aurkezteko obligazioa eta maila fisiko, ekonomiko edo juridikoko bariazioak ez aurkezteak.
Hau guztia Zerga Arautegi Foral Orokorreko 83. artikuluaren eta 82ko graduazio kriterioen arabera inporte handiagoko isunak jartzearen kalterik gabe.
2. Artikulu honetan kontenplatzen ez diren arauhauste arinak, oro har, 5.000,- pezetako inportez isunduko dira.
3. Arauhauste arinen isunek, kasu balitz zergaduruaren egoera fiskala erregulatzeko instruitu den espedienteaz ezberdina eta independentea izango dute eta Alkatetza Lehendakaritzak ezarriko ditu dagokion aktuatzaileak aurrez txosten motibatua emanik.
12. artikulua. Arauhauste larriak.
Arauhauste larriak izango dira hurrengo portaerak:
a) Autolikidazioko prozedura eskatzen ez duten zergen likidazioa praktikatu ahal izateko Administrazio zerga-biltzailearentzat beharrezkoak diren deklarazioak edo dokumentuak ez aurkeztea, edo Administrazio zerga-biltzailearen aurretiazko errekerimenduz epez kanpo edo era ez egokian aurkeztea.
b) Onura fiskalak, exentzioak, desgrabazioak edo itzulpenak behar ez bezala gozatzea edo lortzea.
Larriak bezala tipifikaturiko arauhausteak Zerga Arautegi Foral Orokorrean aurreikusten den bezala zigortuko dira, tributu bakoitzaren araudi propioan, hurrenez hurren beren garapenean diktaturiko Arautegi Orokorretan eta, kasu balitz, tributu bakoitzaren Ordenantza fiskaletan.
Hain zuzen ere, kalte ekonomikoa dela eta isunen graduazio kriterioa otsailaren 11ko 4/1997 Dekretu Foraleko 28. artikuluaren arabera erregulatuko da, aipatu xedapenean aurreikusitako isunen graduazio-kriterioak ere aplikatzekoak direlarik.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau Pasaiako Udalaren 1998ko urriaren 26ko Udalbatzan onartu zen, 1999ko urtarrilaren 1ean sartu zelarik indarrean.
Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauaren eta tributuaren Arau Foral partikularraren arabera, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga exijitzen du Ordenantza honetan oinarriturik, zeinaren parte baita aplikatu beharreko karga-tipoak jasotzen dituen Eranskina, Pasaiako Udalak 1998ko urriaren 26ko Udalbatzan onartu zuelarik eta 1999ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu.
2. artikulua.
Pasaiako Udalerrian aplikazio zuzena izango du Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren uztailaren 5eko 12/1989 Arau Foralak eta baita hau garatzen duen arautegi forala ere, Ordenantza Fiskal honetan arautzen ez diren aspektu guztietan, eta, zehazki, egintza ezargarria, tributuaren subjektu pasiboa eta erantzuleak, exentzioak, murizketa eta hobariak, oinarri ezargarri eta likidagarria, tributu-kuota, periodo inpositiboa eta sortzapena eta tributuaren gestioa zehaztu behar dituztenak.
3. artikulua.
Udal honek, 12/1989 Arau Foralak damaion autorizazioaz baliatuz, Zerga honen karga-tipoa zehazten du eranskinean agertzen diren terminoetan.
eranskina
Izaera urbanoa duten Ondasun Higigaitzen gaineko Zergari aplikatzekoa zaion karga-tipoa ehuneko 0,71koa da.
Izaera Rustikoa duten Ondasun Higigaitzen gaineko Zergari aplikatzekoa zaion karga-tipoa ehuneko 0,91koa da.
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren erregulazioa arautzen duen ordenantza fiskala
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauaren eta tributuaren Arau Foral partikularraren arabera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga exijitzen du Ordenantza honetan oinarriturik, zeinaren parte baita aplikatu beharreko egoeraren koefiziente eta indizea jasotzen dituen Eranskina, Pasaiako Udalak 1998ko urriaren 26ko Udalbatzan onartu zuelarik eta 1999ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu.
2 artikulua.
Pasaiako Udalerrian aplikazio zuzena izango du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren uztailaren 5eko 13/1989 Arau Foralak eta baita hau garatzen duen arautegi foralak ere, Ordenantza Fiskal honetan arautzen ez diren aspektu guztietan, eta, zehazki, egintza ezargarria, tributuaren subjektu pasibo eta erantzuleak, exentzio, murrizketa eta hobariak, tributu-kuota, periodo inpositiboa eta sortzapena eta tributuaren gestioa zehaztu behar dituztenak.
3. artikulua.
Udal honek, 13/1989 Arau Foralak damaion autorizazioaz baliatuz, Zerga honen karga-tipoa zehazten du eranskinean agertzen diren terminoetan.
eranskina
Finkaturiko kuota minimoen hazkundearen
koefiziente bakarra: 1,82
Egoeraren indize bakarra: 1
Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauaren eta tributuaren Arau Foral partikularraren arabera, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga exijitzen du Ordenantza honetan oinarriturik, zeinaren parte baitira aplikatu beharreko koefizienteak eta tarifen taula jasotzen dituen Eranskina, Pasaiako Udalak 1998ko urriaren 26ko Udalbatzan onartu zuelarik eta 1999ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu.
2 artikulua.
Pasaiako Udalerrian aplikazio zuzena izango du Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren uztailaren 5eko 14/1989 Arau Foralak eta baita hau garatzen duen arautegi forala ere, Ordenantza Fiskal honetan arautzen ez diren aspektu guztietan, eta, zehazki, egintza ezargarria, tributuaren subjektu pasibo eta erantzuleak, exentzio eta hobariak, tributu-kuota, periodo inpositiboa eta sortzapena eta tributuaren gestioa zehaztu behar dituztenak.
3. artikulua.
Udal honek, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren uztailaren 5eko 14/1989 Arau Foraleko 4.4 artikuluak damaion autorizazioaz baliatuz, aipatu artikuluko 1 atalelean ezarriak dauden kuota minimoei aplikatzekoak diren koefizienteak finkatu ditu, eranskinean zehazten diren tarifen taula erabakitzen dituztelarik.
4. artikulua.
Zerga hau autolikidazio erregimenean exijituko da ibilgailuen lehen erosketan bakarrik, Zerga honen subjektu pasiboei udal-administrazioak horretarako eskuratuko dien modeloan eta dagozkien espedienteak izapidatzen dituzten gestoriei. Zerga honen exakzio periodikoa errezibuen urteko errolda kobrantzan jarriz kudeatuko da.
eranskina
Karga-Tasa.
16 z.p. baino gehiagoko turismoentzat, onarturiko koefizientea 1,64 da.
1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletentzat onarturiko koefizientea 1,71 da.
Beste kategorientzat, onarturiko koefizientea 1,58 da.
TARIFA.
Ibilgailuaren potentzia eta mota. Pezetak.
A) Turismoak
8 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 3.318
8tik 12 zaldi fiskal bitartekoak 8.959
12tik 16 zaldi fiskal bitartekoak 18.913
16 zaldi fiskal baino gehiagokoak 24-452
B) Autobusak.
21 plaza baino gutxiagokoak 21.899
21etik 50 plaza bitartekoak 31.189
50 plaza baino gehiagokoak 38.987
C) Kamioiak.
Karga erabilgarria 1.000 kg baino gutxiagokoak 11.115
Karga erabilgarria 1.000tik 2.999ra kg. 21.899
Karga erabilgarria 2.999tik 9.999ra kg. 31.189
Karga erabilgarria 9.999 kg. baino gehiagokoak 38.987
D) Traktoreak.
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 4.645
16tik 25 zaldi fiskal bitartekoak 7.300
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 21.899
E) Trakzio mekanikodun ibilgailuek herrestaturiko atoi eta erdi-atoiak.
Karga erabilgarria 1.000 kg. baino gutxiagokoak 4.645
Karga erabilgarria1.000tik 2.999 kg.bitartekoak 7.300
Karga erabilgarria 2.999 kg. baino gehiagokoak 21.899
F) Gainerako ibilgailuak.
Ziklomotoreak 1.161
125 z.k.arteko motozikletak 1.161
125etik 250 z.k.arteko motozikletak 1.991
250etik 500 z.k.arteko motozikletak 3.982
500etik 1.000 z.k.arteko motozikletak 7.963
1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak 17.237
Hirilurren balioaren hazkundearen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauaren eta tributuaren Arau Foral partikularraren arabera, Hirilurren Balioaren Hazkundearen gaineko Zerga ezarri eta exijitzen du Ordenantza honetan oinarriturik, zeinaren parte baita aplikatu beharreko portzentaien koadroak eta karga-tasa jasotzen dituen Eranskina, Pasaiako Udalak 1998ko urriaren 26ko Udalbatzan onartu zuelarik eta 1999ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu.
2. artikulua.
Pasaiako Udalerrian aplikazio zuzena izango du Hirilurren Balioaren Hazkundearen gaineko Zergaren uztailaren 5eko 16/1989 Arau Forala eta baita hau garatzen duen arautegi forala ere, Ordenantza Fiskal honetan arautzen ez diren aspektu guztietan, eta, zehazki, egintza ezargarria, tributuaren subjektu pasiboa eta erantzuleak, exentzio, murrizketa eta hobariak, oinarri ezargarri eta likidagarria, tributu-kuota, periodo inpositiboa eta sortzapena eta tributuaren gestioa zehaztu behar dituztenak.
3. artikulua.
Udal honek, 16/1989 Arau Foraleko 4. artikuluko lehen erregelak eta 5-2 artikuluak damaioten autorizazioaz baliatuz, Zerga honen portzentaien koadroak eta karga-tasa zehazten ditu eranskinean agertzen diren terminoetan.
4. artikulua.
Terrenoen balioa sortzapen momentuan Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioentzat finkaturiko balio katastrala izango da.
5. artikulua.
Gozamen, jabetza soil, erabilpen eta bizitze-eskubideak baloratzeko Ondare Transmisioen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 18/1987 Arau Foralak jasotzen dituen erregelak hartuko dira kontuan.
6. artikulua.
Transmisio-datatzat edukiko da:
a) Bizidunen arteko egintza edo kontratuetan, dokumentu publikoaren egilespenarena, eta dokumentuak pribatuak badira, hauek erregistro publikoan ezarri edo inskribatzearena edota duen ofizioagatik funtzionario publiko bati entregatzen zaion eguna.
b) Heriotzaren kausazko transmisioetan, kausatzailearen heriotz eguna.
7. artikulua.
1. Subjektu pasiboak behartuak egongo dira dagokion zergaren deklarazioa Udal Administrazioari egitera honek eskuratuko duen eredu ofizialean, non jasoko diren tributuarekiko elementuak eta kuota seinalatzeko beharrezko eta nahitaezkoak diren gainerako datuak.
2. Udal Administrazioak errekeritu ahalko die pertsona interesatuei interesatuak eskatuta luza daitezkeen hogeita hamar eguneko epean ekar ditzatela Zerga likidatzeko beharrezkotzat jotzen dituzten dokumentuak, formulaturiko errekerimenduak aipatu epeen barruan atendituko ez dituztenak dagozkien zerga-arauhauste eta zigorretan eroriko direlarik, aipatu dokumentuak deklarazioa frogatzeko beharrezkoak diren neurrian.Aipatu dokumentuak interesatuak bere onura esklusiborako bakarrik alegatu dituen zirkunstantziak frogatzeko badira, errekerimendua ez betetzeak likidazioaren praktika erabakiko du alegatu eta justifikatuak ez diren zirkunstantziak kontuan hartu gabe.
3. Udal Administrazioak jakingo balu ez dela deklaratu egintza ezargarriren bat, egintza ezargarri hau jakitera emateko obligazioa zutenak errekeritu ahalko ditu aipatu deklarazioa formulatzera, arauhauste tributario posibleen eta, ondorioz, legozkiokeen isunen kalterik gabe.
4. Lehen aurreikusitako errekerimenduak Udal Administrazioak behin kurtsaturik, interesatuek ez dute aurkeztuko dagokion deklarazioa, ofizioko espedienteari ekingo zaio bere esku dauden datuekin eta dagokion likidazioa praktikatuko du, kasu balitz sarrerako epeak eta bidezko errekurtsoak adierazi eta seinalatuz, dagozkien zerga-arauhausteak aplikatzeko eta, kasu balitz, zigorrak aplikatzeko kalterik gabe.
8. artikulua.
Ez dira igorriko 500,- pezetaz beheko likidazioak.
eranskina
I. Portzentaien koadroa.
Urte-aldia Portzentaia.
a) 1-5 urte -%3,1
b) 10 urte arte %2,8
c) 15 urte arte %2,7
d) 20 urte arte %2,7
II. Tributu mota.
Tributu mota bakarra: %30.
Eraiketa, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskal arautzailea.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauaren eta tributuaren Arau Foral partikularraren arabera, Eraiketa Instalazio eta Obren gaineko Zerga exijitzen du Ordenantza honetan oinarriturik, zeinaren parte baita aplikatu beharreko karga-tipoak jasotzen dituen Eranskina, Pasaiako Udalak 1998ko urriaren 26ko Udalbatzan onartu zuelarik eta 1999ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu.
2. artikulua.
Pasaiako Udalerrian aplikazio zuzena izango du Eraiketa, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren uztailaren 5eko 15/1989 Arau Forala eta baita hau garatzen duen arautegi forala ere, Ordenantza Fiskal honetan arautzen ez diren aspektu guztietan, eta, zehazki, egintza ezargarria, tributuaren subjektu pasiboa eta erantzuleak, oinsrri ezargarria, tributu-kuota, sortzapena eta tributuaren gestioa zehaztu behar dituztenak.
3. artikulua.
Udal honek, 15/1989 Arau Foraleko 3-3 artikuluak damaioten autorizazioaz baliatuz, Zerga honen portzentaiaren karga-mota finkatu du eranskinean agertzen diren terminoetan.
4. artikulua.
Zerga honen egintza ezargarria izango da edozein eraiketa, instalazio edo obra hirigintz obrei dagokien lizentzia lortzea eskatu bada, indarreango Arau Subsidiarioak aplikatuz, lizentzia hau lortu bai ala ez, beti ere hau luzatzea Udalari badagokio, interesatuak hala eskaturik nahiz exekuzioz agindua emanda izapidaturik.
5. artikulua.
1. Zerga honen subjektu pasiboak izango dira, zergaduru bezala, pertsona fisiko zein juridikoak eta Lurralde Historikoko Zerga Arautegi Foral Orokorreko 33.artikuluak aipatzen dituen entitateak, hauek izanik eraiketak, instalazioak eta obrak egiten diren edifizioen jabeak, beti ere obren jabeak badira; beste kasuetan obraren jabetza azalduko duena izango da zergadurua.
2. Udal tributu Administrazioaren aurrean eta era fedemailean ez bada frogatzen obraren jabetza obra egiten den edifizioaren jabea ez den beste pertsona edo entitate bati dagokiola, edifizioaren jabea izango da obra-jabea ere.
6. artikulua.
1. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak izango dira eraiketa, instalazioa edo obrak burutzeko dagozkien lizentziak eskatuko dituztenak, zergadunak berak ez balira.
2. Dena dela, Udal Administrazioak zergadunaren ordezkoari eskatu ahalko dio zergaduruaren kondizioa duen pertsona edo entitateari bere nortasuna eta helbidea emateko.
7. artikulua.
1. Zergaren oinarri ezargarria osatzen du eraiketa, instalazio edo obraren kostu erreal eta efektiboak.
2. Aurreko zenbakian esaten denaren arabera, interesatuek aurkeztutako exekuzio materialaren aurrekontua hartuko da kontuan, beti ere dagokion Kolegio Ofizialak bisatua izan bada.
Bertan ez balira espreski agertuko onura industrial eta gastu orokorren partidak, onura industrialaren kontzeptuan %13 deduzituko da eta gastu orokorren kontzeptuan %6.
3. Aurreko atalean adierazten diren ezaugarriekin aurrekonmturik ez balego, eta eraiketa, instalazio eta obren kasuan arauzko lizentzia ez balitz lortua, oinarri ezargarria udal teknikariek zehaztuko dute proiektuaren kostu estimatua aintzakotzat harturik.
8. artikulua.
Zerga honen kuota eratzeko Eranskinean agertzen diren karga-motei oinarri ezargarria aplikatzearen emaitza erabiliko da.
Obrak ez badira burutu kuota atzera itzuli egingo da zeinahi izanik ere kausa (bertan behera uztea, lizentziaren iraungipena...).
eranskina
TARIFA OROKORRA.
2.000.000,- pta. arteko eraiketa, instalazioa edo
obra %4,08
2.000.000,- pta. baino gehiagokoak %5
Babes ofiziala duten eraiketa, instalio edo obra .%2,04
BIRGAIKETA TARIFA.
Hirigune Historikoko Birgaiketa Obra oro, kanpo aldeko elementu komunen birgaiketa eta udalerri osoko etxebizitzetan igogailuak jartzeko:
2.000.000,- pta. arteko .. 2,04%
2.000.000,- pta. baino gehiago 2,55%
Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udaletxe honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.
Ordenantza hau herriaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II. ZERGAGAIA
3. artikulua.
Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.
III. SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1. Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.
2. Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:
a) Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
b) Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.
c) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: obren eraikitzaileak edo kontratistak.
d) Ibilgailuak geldiarazi, jaso eta gordetzeagatiko tasetan, ibilgailuen jabeak.
5. artikulua.
Tasak ordaintzera behartuta daude:
a) partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.
b) partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.
6. artikulua.
Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK
7. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
ZABOR, UR ETA ESTOLDERIAREN TASEN HOBARIAK.
Zerbitzu hauen erabiltzaileek, famili unitatean urteko sarrerak Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata eta honen erdiaren artekoak badira, ondoriozko kuoten %50eko deskontuaren eskubidea izango dute; famili unitatean urteko sarrerak ez badira iristen Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatara, aipatu kuoten %75eko deskontuaren eskubidea izango dute.
Aplikatzeko Arauak.
1. Famili unitateko partaideen kopurua zehazteko orduan, urteari dagokion urtarrilaren 1eko Bizilagunen Erroldan agertzen den informazioa hartuko da aintzakotzat.
2. Familiaren etxean bizi diren partaide guztiek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:
— Hobaria eskatzeko kontuan hartu den eraikinaz beste baten jabea ez izatea, konputo honetan ez delarik sartuko eskaeraren objektu den etxebizitzaren edifizioan bertan dagoen trastegia.
— Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan 1999ko urtarrilak 1 ezkero alta emanda ez egotea (zergadunak erreferentziako ibilgailuarentzat Zerga honen salbuespena ez badauka behintzat), kontuan hartuko delarik aipatu periodoan egun batez edo gehiagoz ibilgailuren baten titular izateak tasei buruzko hobaria lortzeko eskubidea kentzen diola.
— Pasaiako Udalari ezertxo ere zor ez izatea.
3. Eskatzailea izango da Tasetan zergaduna bezala agertuko dena: eskatzailearen identifikazioa eta errezibuen titularrarena ez badira berdinak, titularitate kanbioa formalizatu beharko da Biltegiko Bulegoetan edota Udaletxeko Bulego Nagusietan martxoaren 31 baino lehenago.
4. Instantziak aurkezteko epea bere garaian adieraziko da, eta nolanahi ere urteko lehen trimestre barruan izan beharko du, luzapenik gabe, gaixoentzat edo ospitalean internatuentzat ez bada, zirkunstantzia hau beti ere behar bezala justifikatua izanik.
5. Hobari eskaera eta ondoren aipatzen den dokumentazioa Udal honen Gizarte Zerbitzuen Bulegoetan aurkeztu beharko da:
— Tasa bakoitzaren azken errezibuaren kopia: 1998ko urteko Zaborra eta 1998-3. trimestreko Ur-estolderia.
— Nolabaiteko ordainketa jasotzen duten famili unitateko partaide guztien soldata, pentsio edo beste zeinahi kontzepturen baitako sarreren ziurtagiria, diruetxeek luzatutakoak ez duelarik balioko.
— INEM-en ziurtagiria prestazio ekonomikoren bat kobratzen duen.ala ez esanez.
6. Ebentualki eman daitekeen hobaria, 1999ko fakturazioei dagozkien errezibuei bakarrik aplikatuko zaie.
V. OINARRI EZARGARRIA
8. artikulua.
Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI. KUOTA
9. artikulua.
Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
10. artikulua.
Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.
VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
11. artikulua.
Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX. TASEN KUDEAKETA
12. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X. AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz. 1999ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
1. Estolderia.
Estolderia publikoa erabiltzea: ur-fakturazioaren inportearen %75.
Estolderia partikularrak: ur-fakturazioaren inportearen %50.
Zenbateko hauek, urarekin batera, hiruhilabetero exijituko dira.
2. Udal ondasunen probatxamendua.
Tranpala estalperik gabe.
60 m2 arte 3.988,- pta. egunean
edo frakzioa.
60 m2-tik gora 6.645,- pta. egunean
edo frakzioa.
Tranpala estalpearekin.
60 m2 arte 6.645,- pta. egunean
edo frakzioa.
60 m2-tik gora 10.628,- pta. egunean
edo frakzioa.
Hesiak 41,- pta. egunean edo frakzioa.
Babes-hesiak 668,- pta. hesiko edo egunean
edo frakzioa.
Mangerak eta hidranteak 138,- pta. mangera eta orduko
edo frakzioa.
Presio altuko kamioi zisterna 13.291,- pta. orduko
edo frakzioa.
Kamioi luma edo kamioi irekia 3.988,- pta. orduko
edo frakzioa.
Furgoneta 8.568,- pta. eguneko
edo frakzioa.
Elektrizitate-konexioa (berbenak, ospakizun politikoak edo
herri-jaialdiak 8.568,- pta. eguneko
edo frakzioa.
HOBARIA
Auzo Elkarteak, Ikastetxeak, Ikastolak eta gainerako entitate ez irabazi-asmokoak, %100 jardunaldiak Udaleko Batzorde Informatiboen bidez antolatuak izan badira, parke mobila ezik.
3. ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA.
Aportazio ekonomikoa kalkulatzeko, zerbitzuaren orduko kostua izango da 1.849,- pezeta gehi 1998ko ekitaldiari dagokion K.P.I.
4. EGUNEKO ZENTRUA.
Autonomoak 3.000,- pta. pertsona eta eguneko.
Menpekoak 4.400,- pta. pertsona eta eguneko.
5. EUSKALTEGIA.
98-99 ikastaroko tarifak.
Egunean 2 ordu.
Matrikula: 330 ordu x 120,- pta 39.600,- pta.
Fotokopiak 2.400,- pta.
Guztira 42.000,- pta.
Interesatuen proposamenez, antolatu ahalko dira iraun ezberdineko ikastaroak eta tarifak proportzionalki aplikatuko zaizkie.
Laguntza eta beka sistema Pasaiako Udalerrian erroldatuak dauden ikasleei aplikatzeko.
Familia bereko bi partaide matrikulatuz gero: lehenengoak matrikularen %100 ordainduko du eta bigarrenak %75.
Familia bereko hiru partaide matrikulatuz gero: lehenengoak matrikularen %100 ordainduko du eta beste biek %50na.
Tasak ikasle guztiek ordaindu beharko dituzte ikastaroa amaitzean. Ekainaren bigarren hamabostalditik hasita
matrikula-kostuaren %50 itzuliko zaie langabeziako txartela eguneratua dutenei eta matrikula-kostuaren %25ekoa oraindik aipatu txartela ez duten arren hurrengo baldintzak betetzen dituztenei:
— Ikastaroa amaitua izatea.
— Aipatu ikastarorako jarritako orduen %15 baino ausentzia handiagoa ez edukitzea.
— Irakasleak aldeko txostena ematea.
— Euskaltegiak jarritako probak egitea.
— Ikastoaren kostu osoa abonatua edukitzea.
— Laguntza ekonomikorik ez jasotzea.
6. DOKUMENTUAK LUZATZEA.
Kontsulta urbanistikoak 2.625,- pta.
Akordio edo espedienteen
ziurtagiriak 265,- pta. folioko.
Istripuen dokumentu osoak
Udaltzaingoak luzatuak 2.040,- pta.
Fotokopien zerbitzua 15,- pta. fotokopia.
7. HAURTZAINDEGIA.
Matrikula-tasa: 2.000.- pta.
98-99 eskola-ikastaroaren tarifak.
Ordutegia-Zerbitzua Pasaian erroldatuak Pasaian ez erroldatuak.
pta./hileko pta./hileko
Jarraiko ordutegia 21.500 23.000
Ordutegi etena 9etatik 7.200 7.700
Ordutegi etena 9ak aurretik 10.000 10.500
Matrikula formalizatzeak hasitako kurtsoa amaitzea eskatzen du, hots, asistitu ala ez, ondorengo hilabetekoak exijitu egingo direla uztailekoa iritsi arte (kurtsoa amaitu arte).
8. IBILGAILUAK GERARAZTEA.
TARIFAK.
Bizikletak, motozikletak, trizikloak, motokarroak eta antzeko ezaugarriak dituzten gainerako
ibilgailuak 2.040,- pta.
Turismoak, furgonetak, kamionetak, kamioiak, traktoreak, atoiak eta antzeko ezaugarriak
dituzten gainerako ibilgailuak 2.550,- pta.
Ibilgetu behar den ibilgailuaren ezaugarriak direla eta Udalak ez badu modu egokirik horretarako, tasa zerbitzuak sortutako gastuen arabera likidatuko da.
9. TAXIAUTOEN ETA GAINERAKO AKURAUTOEN LIZENTZIAK ETA BAIMENAK.
Ibilgailua ordezkatzea 13.780,- pta.
Taximetroa duten ibilgailuentzat bakarrik:
1. lizentziaren baimena 221.162,- pta.
Lizentzia transmititzeko baimena 386.835,- pta.
Urteko lizentzia 5.518,- pta.
10. PASAIA MUSIKAL.
Pasaian erroldatutako ikasleen tarifak (hurrengo kaleak barne: Buenavista, Eskalantegi, Gomistegi eta Azkuene):
— Urtean asignatura bakarragatik 20.000,- pta. Bigarren asignaturaz gero, bakoitza 14.500,- pta./urteko, pianokoa ezik, hau Modulu edo Oinarriko Gradua 21.000,- pta./urteko; Plan Zaharreko 6. eta 7. ikasturtea 32.000,- pta. urteko eta Plan Zaharreko 8. ikasturtea 37.000,- pta.urteko.
— 4 eta 6 urteko ikasleentzat Musika eta Mugimendu klasea urteko 12.000,- pta. kostako da.
— Bertako dantzak - Euskal Dantzen klaseak urteko 14.500,- pta. kostako dira.
Pasaian erroldatuak ez dauden ikasleek urteko 6.000,- pta. gehiago ordainduko dute asignatura bat bakarra aukeratzen badute eta 12.000,- bi edo gehiago aukeratzen badituzte.
Hona hemen ordaintzeko era:
— %50 izena emateko orduan eta beste %50 errezibuz bere kargura abenduaren 20an helbideratuko da.
— Edozergatik kurtsoa bukatu baino lehen ikasketak usten badira, kuota osoa ordaindu beharko da.
11. KIROLDEGIA.
Donibaneko Kiroldegiko instalazioak erabiltzeko tarifak:
Kirol-pista akuratzea.
Pasaian Pasaian ez
erroldatuak erroldatuak.
Ekipo federatuak
pista akuratzea 1.530,- pta./orduko 2.550,- pta./orduko.
Pista partikularrek
akuratzea 3.570,- pta./orduko 3.570,- pta./orduko.
Aparteko akura, Kiroldegia espreski diseinatua ez dagoen
jarduerentzat 7.140,- pta./orduko 7.140,- pta./orduko.
Urteko abonuak gimnasio eta squasherako.
Pasaian Pasaian ez
erroldatuak erroldatuak.
Indibiduala > 18 urte 10.200,- pta. 12.240,- pta..
Indibiduala < 18 urte - 7.140,- pta. 8.160,- pta.
Familiarra 17.340,- pta. 20.400,- pta.
Elkartearen abonua 40.800,- pta. 40.800,- pta.
Kiroldegira sartzea 510,- pta./eguneko.
Tarifa eskolarra: Pasaiakoak diren Hezkuntza Zentruei aplikatzekoa:
Pista osoa 765,- pta./orduko.
Pistaren erdia 510,- pta./orduko.
Gazte kuota: ekipo federatua izan gabe, kiroldegiko pista erabiltzen duten Pasaiako gazteentzat:
Pista osoa 1.530,- pta./orduko.
Klub bazkideen tarifa: entrenamendu eta partiduetarako Kiroldegia erregularki erabiltzen duten Pasaiako klub federatuei aplikatzekoa, klubeko partaide guztiak kiroldegiko bazkide izanik:
Pista osoa 1.020,- pta./orduko.
Aerobic:
Bazkideak 2.040,- pta./hileko.
Ez bazkideak 4.080,- pta./hileko.
Mantenimendu gimnasia:
Bazkideak 2.040,- pta./hileko.
Ez bazkideak 4.080,- pta./hileko.
Areto-dantzak:
Bazkideak 1.020,- pta./hileko.
Ez bazkideak 2.040,- pta./hileko.
Gimnasia erritmikoa: haurrentzako jarduerak:
Bazkideak 2.652,- pta./hileko.
Bazkideak eta Pasaia lizeoko ikasleak 2.448,- pta./hileko.
Ez bazkideak 5.304,- pta./hileko.
Ez bazkideak eta Pasaia lizeoko ikasleak - 4.896,- pta./hileko.
12. ZABOR BILKETA.
Urteko kuotak:
Jarduerarik gabeko lokalei 5.100,- pta.
Etxebizitzei 4.896,- pta.
Industriei -16.320,- pta.
Taberna eta komertzioei 12.240,- pta.
Lehen okupazioko alta bigarren semestre naturalean emango balitz, tarifa erdira jaitsiko da.
13. ZAHARREN EGOITZA.
Kuotak.
Egoiliar bakoitzeko eta hileko 74.140,- pta.
Matrimonioko eta hileko 120.480.- pta.
14. IBILGAILUAK ERRETIRATU ETA ZAINTZEA.
Bizikletak, motozikletak, trizikloak, motokarroak eta antzeko ezaugarriak dituzten gainerako
ibilgailuak 4.080,- pta.
Turismoak, furgonetak, kamionetak, kamioiak, traktoreak, atoiak eta antzeko ezaugarriak
dituzten gainerako ibilgailuak 10.200,- pta.
— Ibilgailua erretiratu gabe lanari ekitea besterik ez bada izan gidatzailea edota pertsona baimendua azaldu eta dagozkion neurriak hartu dituelako, aipatu kuotak erdira jaitsiko dira.
— Ibilgailuaren ezaugarriak direlako edota beste zeinahi kausagatik Udalak ez balu ibilgailua erretiratuko, ordainketaren oblikazioa zerbitzuak sortutako gastuen arabera kalkulatuko da.
Ibilgailu erretiratuak depositatu eta zaintzea: aipatu tarifa ibilgailua depositatu eta gordetzeari dagozkion kuotekin osatuko da erretiratu eta 48 ordu igaro badira txoferrak edo jabeak erretiratu gabe. Kuotak:
Motozikletak sidekarrarekin edo hau gabe, elbarrituen autoak eta 3 gurpileko ibilgailuak hutsik pisuan 400 kg baino gehiago ez direnak, Zirkulazio Kodean 1. mailako ibilgailu bezala sailkatuak
daudenak 306,- pta./ eguneko edo frakzioa.
Pertsonak garraiatzeko diren ibilgailuak, gidariarenjarlekuaz gainera, gehienez 8 plaza dituztenak eta merkantzietarakoak, pisuan 3.500,- kg baino gehiagokoak ez direnak, Zirkulazio Kodean.
2. mailako ibilgailu bezala
sailkatuak daudenak 510,- pta./eguneko edo frakzioa.
Pertsonak garraiatzeko diren ibilgailuak, gidariaren jarlekuaz gainera, gehienez 8 plaza dituztenak eta merkantzietarakoak, pisuan 3.500,- kg baino gehiagokoak direnak, Zirkulazio Kodean.
3. mailako ibilgailu bezala
sailkatuak daudenak 510,- pta./eguneko edo frakzioa.
15. HILETA ZERBITZUAK.
Kuotak:
Pta./m2
Panteoiak eraikitzeko lursaila lagatzea 15.300,-
Nitxoak hilobitarako lagatzea 10 urtez 17.200,-
Nitxoak gorpuzkientzat lagatzea 10 urtez 11.580,-
Panteoi soila eraikitzeko lizentzia 4.610,-
Panteoi bikoitza eraikitzeko lizentzia 9.190,-
Gorpuzkien lekualdaketa 1.150,-
Hilobiratzea eta exhumatzea 4.025,-
Panteoien apainketa aldatzeko lizentzia.... .6.630,-
16. HIRIGINTZ LIZENTZIAK ESKATZEA.
Obra-lizentzia behar duen obra:
2.000.000,- arte 3.978,-
2.000.000tik 5.000.000 arte 6.645,-
5.000.000tik gorakoak 29.238,-
Lehen okupazioko Lizentzia:
Etxebizitza eta/edo lokal bakoitza -3.978,-
Garabia instalatzea 2.652,-
Urbanizablea ez den zorurako lizentzia 2.652,-
Irekitzeko lizentzia:
0 m2-tik 100 m2-ra 39.882,-
101 m2-tik 500 m2-ra 79.764,-
501 m2-tik 1.000 m2-ra 119.610,-
1.000 m2-tik gorakoak 159.477,-
G.O.K.A.-ren menpeko irekidura lizentzia Irekitzeko
lizentzia-kuota + %50.
Jarduerarik eta espediente berriaren izapi-
detzarik gabeko titularitate aldaketa 6.645,- pta.
Plan Partzialaren izapidetza 332.214,- pta.
Plan Bereziaren izapidetza -332.214,- pta.
Planeamenduaren moduifukazioa. -332.214,-pta.
Xehetasun estudioa 132.906,- pta.
Urbanizazio proiektua 199.349,- pta.
Partzelatze edo Kooperazio proiektua 332.214,- pta.
Espropiazio proiektua 132.906,- pta.
Aurri espedientea 66.453,- pta.
Konpentsazio Junta 199.349,- pta.
Konpentsazio-proiektua 99.674,- pta.
Partzelazioa/Segregazioa 19.936,- pta.
Zedula urbanistikoa 19.936,- pta.
17. URA HORNITZEA ETA HARTUNEAK.
Zerbitzu-kuota finkoa 576,- pta.
Etxerako hornidura 50,- pta./m3
Komertzioetarako hornidura 66,- pta./ m3
Hornidura industriala 92,- pta./ m3
P.P.A.-ri hornidura 46,- pta./ m3
— Kuota hauek trimestrekako errezibuekin eskatuko dira, estolderiarekin batera.
— Udal sarearekin edateko uraren hartunea egiteko obrak interesatuak aurrez baimena eskatuta Udal Zerbitzuek egingo dituzte.
Etxebizitza Komertzioa.
Sare nagusiari lehen
konexioa 8.160,- pta. 14.280,- pta.
Hartunea aldatzea edo-
zein zioz 5.778,- pta. hartunea 5.778,- pta.
Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu berezia-gatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udaletxe honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo probetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota
2. artikulua.
Ordenantza hau herriaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II. ZERGAGAIA
3. artikulua.
Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren probetxamendu bereziak eratzen du zergagaia.
III. SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1. Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.
2. Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien probetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
3. Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen probetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.
5. artikulua.
Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, probetxamenduaren onuradun direnek.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK
6. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V. OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI. KUOTA
8. artikulua.
1. Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
2. Erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.
Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.
Entitate Lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edo diru-itzulketak.
VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
9. artikulua.
1. Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidatuko dagokion ordainketa egiten ez bada.
2. Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.
3. Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
10. artikulua.
Entitate Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX. TASEN KUDEAKETA
11. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X. AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz. 1999ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
1. Udal bide publikoen lurzoru, lurpe edo hegalkinaren erabilpen pribatiboa edo probetxamendu berezia, hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzaileen alde.
— Tarifa: aipatu enpresek udalerrian urteroko fakturazioaren bidez lortutako sarrera gordinen %1,53.
Ekitaldi bakoitzaren lehen lau hilabeteetan enpresek udalerrian egindako hornidurengatik lortu sarreren aitorpena egingo dute, aurreko urtean lortutako sarrera gordinak zehazki azalduz.
Aipatu aitorpenarekin batera enpresarekin kontabilitatearen laburpena eta kasu bakoitzean Udal Administrazioak eskatuko dituen agiriak aurkeztu beharko dira.
Udal Administrazioak tasa honen zehazketa edo behin behineko kobraketa egingo du, preskripzio-epearen barruan likidazio akabaila egiteko kalterik gabe.
2. IBILGAILUAK FINKA BARRURA SARTZEA ETA IBIAK.
Ibi iraunkorra erreserbatzea:
— Gutxienez 60 m2 eduki beharko ditu lokalak.
— Erreserba maximoa 4 m linealekoa izango da.
TARIFAK:
Pta./m edo frakzioa/urtea.
60 eta 100 m2 artean 6.395,-
100 m2 baino gehiagokoa 8.226,-
— Salbuespen bezala, arrantzako enpresek eskatu ahalko dituzte erreserba iraunkorreko ibiak ordutegi jakineko ibien erreserba ordez, jardueraz industriarena behar luketen arren.
Ordutegi jakineko ibi-erreserba igarotzeko erreserba eta jarduera industrialak garatzeko beharra justifikatzen
duten industrientzat 8.253,- pta./m edo
frakzioa/urtea.
Ibilgailuen sarrera: Pta./m edo frakzioa/urtea.
Lokal industrialak 5.253,-
Lokal partikularrak 3.937,-
Halaber finkatzen da 51,- pta./m2-ren aplikazioa atal honetako suposamendu guztietan, jarduera industrialak dituztenen erreserbak salbuespen.
3. ARTZANTZA.
Tarifak:
Pta./urteko.
Ardi bakoitzeko 168,-
Zaldiko edota abelburuko 1.693,-
4. JABARI PUBLIKOAREN ERABILPEN PRIBATIBOA.
Tasaren zenbatekoa kalkulatzeko metro karratuen azaleraren oinarrizko prezioa bider probetxamenduaren denbora egunetan bider kalearen faktore zuzentzailea bider probetxamendu-motaren faktore zuzentzailea egingo da.
— Oinarrizko prezioa: 112,- pta./m2/probetxamendu-eguna.
— Azalera:
* mahai bat 4 aulkirekin: 4 m2
* obrako kontainer bat: 10 m2
* gainerakoa: probetxamenduak okupatuko duena.
— Denbora: baimenean agertzen dena eta lanegunez konputatua.
— Kalearen faktore zuzentzaile bakarra: 1.
— Probetxamenduaren faktore zuzentzailea:
Probetxamenduak Faktore zuzentzailea.
Saltokiak, kioskoak eta terrazak 2
Mahai eta aulkiak establezimenduen elementuekin
edota era guztietako ikuskizunentzat 0,3
Kontainerrak, aldamioak, siloak, jasogailuak eta
antzekoak jartzea 0,5
Telefonia mugikorrarentzat oinarrizko estazioa
jartzea 1
Jaiegunez kanpo barrakak jartzea 1
5. UDAL JABETZAKO INMUEBLEEN ERABILPEN PRIBATIBOA.
A) Azokak.
Pta./hileko/m2-ko.
Antxoko azoka
Postu independentea 1.066,-
Trintxerpeko azoka.
Postu independentea 1.652,-
Banku luzeko postua 847,-
B) Kultur erabilpen lokalak.
Tarifak
Batzar Aretoa: S. Pedroko Udal Aretoa, Kultur Etxea Antxo, Trintxerpeko Alkateordetza
egun bat 25.000,- pta.
egun erdia 15.000,- pta.
Areto polibalentea: S. Pedroko Udal Aretoa
egun bat 15.000,- pta.
egun erdia 10.000,- pta.
Bilera aretoak: S. Pedroko Udal Aretoa, Trintxerpeko Alkateordetza
egun bat 10.000,- pta.
egun erdia 6.000,- pta.
Nolanahi ere, tasa hauen ordainketa lokalak erabili aurretik egin beharko da, hots, baimena emateko baldintza aurrez ordainketa egina eduki beharra izango da.
HOBARIAK
Pasaiakoak diren izaera sozial, kultural edo deportiboa eta irabazi asmorik gabeko Talde, Elkargo edo Entitateek antolatutako jarduerentzat %100ekoa.
Pasaian, 1998ko abenduaren 10an.— Alkateak
(2552) (11983)