| 240. zenbakia | Data 1998-12-17 | 17320 orria |
Iragarkia
Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin betiko onartutzat jo dira Udal Batzarreak 1998ko urriaren 27an hartutako hasierako erabakiak, non 1999ko ekitaldirako zenbait zerga propioen Ordenantza Erregulatzaileen Eranskinetako indize eta kuotak berritu ondoren, aipatu Eraskinak ondoren azaltzen diren bezala gelditzen dira:
ONDASUN HIGIEZINEI BURUZKO ZERGAREN KUOTAK FINKATZEKO FUNTSEZKO ELEMENDUAK ERREGULATUKO DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Batzarraldiaren data: 1998ko urriak 27.
Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa: %0,55.
Landa Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa: %0,70.
Ordenantza Arautzailea 1989ko irailaren 29an behin betikoz onetsirik izan zen.
Aldiz, Eranskin honetan bildutako tasak, 1998ko urriaren 27an ospaturiko Batzarrean onartu ziren eta 1999ko urtarrilaren 1ean sartuko direlarik indarrean.
UDALERRIKO IHARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGAREN EXAKZIORAKO ZENBAIT AHALMEN ERREGULATZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
1. ERASKINA
Batzarraldiaren data: 1998ko urriaren 27an.
Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,20.
2. ERASKINA
Udalerriko bide publikoen sailkapena.
Kategoria: Bakarra.
Indizea: 1.
Udalerriko Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergaren exakziorako zenbait ahalmen erregulatzen dituen Ordenantza Fiskala 1991ko irailaren 24an behin betikoz onetsirik izan zen.
Aldiz, Eranskin honetan bildutako koefiziente eta indizeak, 1998ko urriaren27an ospaturiko Batzarrean onartu ziren 1999ko urtarrilaren 1ean sartuko direlarik indarrean.
ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREI BURUZKO ZERGAREN ORDENANTZA FISKAL ARAUTZAILEA
ERANSKINA
Batzarraldiaren data: 1998ko urriaren 27an.
—Tarifak.
Eraikuntza, instalazio eta mota orokorrean %3a.
Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zergaren Ordenantza Fiskal Arautzailea 1989ko irailaren 29an behin betikoz onetsirik izan zen.
Aldiz, Eranskin honetan bildutako karga-tasak, 1998ko urriaren 27an ospaturiko Batzarrean onartu ziren.
Amezketa, 1998ko abenduaren 7a.—Alkatea. (12152)