| 202. zenbakia | Data 1998-10-23 | 13841 orria |
Oiartzungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza eta delegazio hitzarmenen onarpena: Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga borondatezko epean kudeatzea eta horien kudeaketa epe exekutiboan delegatzea.
1994ko urriaren 18ko Erabakiaren bidez Diputatuen Kontseiluak hitzarmen eredu batzuk onartu zituen, Gipuzkoako udalek delegazio edota lankidetza maila desberdinen artean aukeratu ahal izan zezaten, zergak ordaintzeko borondatezko epean nola epe exekutiboan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudeatzeko.
Udalek eta Aldundiak hitzarmen horiek sinatu ondoren, ereduak oso-osorik eman ziren argitara, aukera egin zuten udalen zerrendarekin batera.
1998an ondorioak izateko sinatu ziren hitzarmen guztiak 1999. urterako luzatutzat hartzen dira, Oiartzungo Udalarekin hitzartutakoak izan ezik. Udal horrek, izan ere, hitzarmenaren amaiera gaztigatu zuen eta, Udalbatzarrak 1998ko uztailaren 7an hala erabaki eta gero, honako hitzarmen hauek izenpetu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 1999. urterako:
—Lankidetza eta delegazio hitzarmena: Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatezko epean kudeatzea, eta zerga beraren kudeaketa epe exekutiboan delegatzea (Testua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko hitzarmenak onartzeari buruzko iragarkiaren II. eraskin moduan argitaratu zen. 1995eko otsailaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 40 zki.a).
—Lankidetza eta delegazio hitzarmena: Udalak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga borondatezko epean kudeatzea, eta zerga beraren kudeaketa epe exekutiboan delegatzea (Testua aurreko parrafoan aipatu den iragarkiaren VI. eraskin moduan argitaratu zen).
Hau guztia jakinarazten da uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, bigarren xedapen gehigarrian esandakoa eta apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bateratua onartzekoak, bigarren xedapen gehigarrian jasotakoa betez.
Donostia, 1998ko urriaren 15a.—M.ª Jesus Pérez, Idazkari Teknikoa.
(11633) (9725)