Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

114. zenbakia Data 1998-06-19 8212 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

LEGAZPIKO UDALA
Autotaxi zerbitzuaren udal erregelamendua

LEGAZPIKO UDALA

Iragarkia

Udal-Gorporazioaren Osoko Bilkurak joan den 1998ko ekainaren 3an egin zuen ohiko bileran Auto-taxi zerbitzua arautzen duen Ordenantza behin betirako onartu zuen. Ondoren, Toki-Jaurpidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85. Legearen 70-2 artikuluak aurreikusten duenaren arabera eta bertan ezarritako ondorioetarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean araudiaren textu osoa argitaratzen da.

Legazpi, 1998ko ekainak 5.—Alkateak.

(1239) (5676)

AUTO TAXI ZERBITZUARI BURUZKO UDAL ARAUDIA

I. KAPITULUA

ARAUDI HONEN XEDEA ETA BERTAN ERREGULATURIKO ZERBITZUEN SAILKAPENA

1. Artikulua.

Legazpiko udalerrian Gidariaz hornituriko Akurako Ibilgailu Arinen Hiri eta hiriarteko Garraio Zerbitzua erregulatzea du xedetzat Araudi honek.

Baimendutako ibilgailuek hiriarteko garraio zerbitzuak egiten dituztenean araudi honek erregulatutako zerbitzuak eskaintzekoan Errepidezko Garraio Mekanikoen antolaketari buruzko Legean eta Araudian aurreikusitako arauak errespetatu beharko dira.

Udalerritik kanpo zerbitzuak egiteko baimena dutenean ere atxiki beharko zaizkio Araudi horri Auto-taxiak.

2. Artikulua.

Araudi honetan adierazten diren zerbitzuak jarraiko modalitatearen araberakoak izan daitezke:

A)Klasea. Autotaxiak: Taximetro kontagailuarekin neurtutako zerbitzuak udalerri osoan eskaintzen ditutzten ibilgailuak.

1. Saila.  Arau Nagusiak.

3. Artikulua.

Araudi honetan erregulatzen diren zerbitzuetatik edozein eskaini ahal izateko aukera ematen duen lizentzia fiskalari atxikiriko ibilgailua, Trafikoaren Zuzendaritza Nagusiaren Errejistroan eta horretarako Udal honek daramanean haren titularraren jabetzakoa dela azalduko da.

Liburu-Errejistro hau Idazkaritzan eramango da edo udal antolaketaren barruan hura ordezkatuko duen organoan.

4. Artikulua.

Udal lizentziaren titularrek hari atxikiriko ibilgailua beste batez ordezkatzeko aukera dute. Hala ere, ibilgailu berria dagokion zerbitzua eskaintzeari ekin baino 20 egun lehenago, haren ezaugarriak, egoera teknikoa, marka eta modelua jakin arazi beharko dizkiete Udalari eta horrela eskatuz gero Alkatetzak esandako udal zerbitzu teknikoari aurkeztu, zerbitzua eskaini ahal izateko beharrezko eta komenigarritzat jotzen diren segurtasun eta kontserbazioko egoera teknikoa frogatzeko xedeaz.
Lizentziaren titularrak

Udalari adierazitako ibilgailu berriaren zirkunstantziak jakinarazi zizkionetik 20 egun natural iraganik, Udalaren aldetik horri ezer esaten ez badio, ibilgailuak zerbitzua eskaintzeari ekin ahal izango diola ulertuko da.

5. Artikulua.

Akurako ibilgailuak galtzeak, baliogabetzeak edo bizien artean transmititzeak udal lizentziaren deuseztapena dakarte beraiekin, lizentziaren titularrak ez badio, behinik behin, transmisioa egin, galtzearen salaketa sartu edo zerbitzurako baliogabetzea eman denetik hiru hileko epean adierazi lizentzia bere jabetzako beste ibilgailu bati aplikatzen, guzti horretarako aurreko artikuluan adierazi baimena beharko duelarik aldez aurretik.

Aipatutako 3 hilabeteko epean baimen espresu edo isilpekorik gertatuko ez balitz, lizentzia baliorik gabe geratuko litzateke.

6. Artikulua.

Araudi honetan adierazten diren ibilgailuen zera eduki beharko dute:

—Karrozeria itxia, sarrera erosoarekin eta maniobra zailtasunik gabe egitea errazten duen funtzionamenduarekin.

—Ibilgailu barnearen eta ezarlekuen gutxienezko neurriak eta ezaugarriak halakoak izango dira non zerbitzu mota honi dagozkion segurtasuna eta erosotasuna aurkitu beharko bait ditu erabiltzaileak.

—Erabiltzaileak beirinak bere komenientziara erabili ditzan beharrezko mekanismoaz horniturik egongo dira ateak.

—Nola atean hala ibilgailuaren atzekaldean behar hainbat lehiatila jarriko dira ikuspen, argitasun eta aireztapen ahalik eta zabalenak lortzeko, beirak gardenak eta ezpaltzen ez direnekoak izango direlarik.

—Ibilgailuaren barruan behar den argiteria elektrikoa jarrita egongo da eta su itzalgailu bat.

—Ibilgailuen aurreko ezaugarriei buruzko ikuskaketa egingo da bai ibilgailu bakoitzak zerbitzuari ekiteko orduan bai urtero ere, jarriko den data batetan eta horri buruz hartzen diren ebazpenak behar bezala arrazoituak egon beharko dira eta dagozkion udal Zerbitzu Teknikoen txostenarekin batera. Ohi ez bezala eta edozein unetan eta tokitan Zerbitzu Tekniko hauek edozein ibilgailu ikuska dezakete eta Araudi honek eskatutako baldintzak beteko ez balitu, espediente zigortzaileari hasiera emango zaio, Korporazioak erabakirik zerbitzutik berehala kentzearen kalterik gabe, harik eta akatsa konpondutakoan berrikuspen teknikoa gainditu arte. Agindu hau ez betetzeari falta larriaren izaera emango zaio.

Araudi honetan adierazitako ibilgailuek irratirik balute, Udaltzaingoarekin lotura sistemak ezartzea erabaki dezake Udalak.

Lehen adierazitako agintariek edozein unetan agindu dezakete ibilgailuen berrikuspen ez ohikoak egitea, baina horrelakoetan ez da inolako tasarik ez kitatu ez kobratuko, arahauste kasuan bidezko izango den zigorrari dagokiona ez bada.

7. Artikulua.

Zerbitzu Publikorako diren ibilgailu orok ezin dute 9 HP fiskal baino gutxiago eduki ez eta bost bidaiari baino gutxiagoko edukiera, gidaria barne.

Halaber, zerbitzu publikoari lehenengo aldiz atxikitzen zaizkion ibilgailuek ezin dute bost urte baino gehiagoko aintzinatasuna eduki, matrikulazioaren dataz gerotik.

8. Artikulua.

1.  Ibilgailuaren barruan publizitatezko iragarkiak ezarri ahal izateko Udalak baimena eman beharko du. Hala ere, inoiz ez dute 40 zm2 baino gehiagoko azalera hartuko eta ezingo dute ibilgailuaren aurreko, alboko edo atzeko ikusgarritasuna galerazi.

2.  Kanpoaldeko publizitatea Zirkulazio Kodeak eta Autotaxien identifikaziorako Araudi honetan dauden gainerako arauek edota alor horretan eskumena duten bestelako Erakundeek eman ditzaketen arauek xedatutakoari atxikiko zaio.

3.  Udalbatzak erabakiko du publizitatea nolakoa izan behar duen, Autotaxi zerbitzuko ibilgailu guztientzat berdintasun estetikoa lortzeko asmoz.

4.  Publizitateagatiko exakzioak Ordenantza berezietan arautuko dira.

5.  Debekatuta dago ibilgailuen barru edo kanpoaldean baimenduak ez beste edozein iragarki, adierazpen edo pintura ezartzea.

6.  Artikulu honetan agintzen dena betetzen ez bada, bidezko zehazpen prozedurari emango zaio hasiera, arauhaustea Araudi honetako 34. artikuko b)atalean larritzat sailkatzen direnetarikoa izango delarik.

2. Saila.  Lizentziei buruzkoa.

9. Artikulua.

Araudi honetan erregulatutako publikoarentzako zerbitzuak eskaini ahal izateko beharrezko baldintza da dagokion udal lizentziaren jabe izatea.

Lizentzia eskaria Udaleko Alkate-Lehendakari jaun Agurgarriari igorriko dio interesatuak, egoera pertsonal eta profesionala, ibilgailuaren marka eta eredua eta, bere kasuan, eskatzen diren homologazioa eta taldea egiaztatuz.

Sortutako edo aurreko jabeek libre utzitako lizentzia kopuruari buruzko eskariak aurkezteko epea amaiturik, Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du haien zerrenda, interesatuek eta Enpresari eta Langileen elkarte Profesionalak egokitzat jotzen dutena alega dezaten beren eskubideen defentsan, hamabost egunetako epean.

Udalak Gobernu Batzordearen bitartez erabakiko du eskubide gehiena egiaztatu duten eskatzaileen aldeko lizentzia ematea, Arau Honetako III Atalburuko I Sekzioan xedatutakoari jarraiki.

Baldin eta lizentzia adjudikazioa lehiaketa bidez egingo balitz, prozedura udal kontratazioko arauei atxikiko zaio.

10. Artikulua.

Udal lizentzia berriak eman ahal izateko, jendeari zerbitzua eskaini beharra eta komenigarritasuna kontutan hartuko dira.

Behar eta komenigarritasun hori egiaztatzeko honako hauek aztertuko dira:

a)Lizentzia berriak eman aurretiko zerbitzuaren egoera kalitatez eta hedapenez.

b)Zerbitzuak eragindako esparruan populazio gune desberdinen nolakotasuna, hedapena eta hazkundea.

c)Zerbitzu hobea eta zabalagoa eskaintzeko benetazko beharrak.

d)Eman beharreko lizentzia berriek gainerako garraioan eta bide zirkulazioan izango duten oihartzuna.

Horretarako tramitatuko den espedientean txostena eskatuko zaie Trafiko, Garraio eta Komunikabideetako Batzorde delegatuari edo bere horren konpetentziak hartzen dituen organoari; bestalde, entzunaldia emango zaie sektorea ordezkatzen duten enpresari eta Langileen elkarte Profesionalei eta kontsumitzaile eta erabiltzaileenari hamabost egunetako epean. Entzunaldi hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki bidez emango da, banakako jakinerazpen beharrik gabe.

11. Artikulua.

Udal baimenak erabiltzeko orduan honako arauak jarraituko dira:

1.  Baimena guztiak esklusiboki titularrak bakarrik erabil ditzaketela barneko baldintza dute, kontrako kasuan kendu egingo direlarik.

2.  Aipatutako kasutik salbu, ezgaitasun, gaisotasun edo beharrezko beste kasutan, behar den moduan ziurtatuta Udal baimena eska daiteke zerbitzua soldatapeko gidariaren bidez eskaintzeko, beti ere sei hilabete baino gehiago iraun ezingo duelarik.

Horretarako, beharrezkoa suertatuko da Arau honetako 23garren atalak xedatzen duen udal gida baimena lortzea.

Alkatetzak dagozkion kontrol motak ezarriko ditu kasu bakoitzean.

12. Artikulua.

Lizentzien jabeek Udalari jakinarazi behar dizkiote ibilgailu eta gidariei buruzko gorabeherak, hala nola, zerbitzuaren etenaldia eritasun edo istripuagatik eta hiriarteko zerbitzuak direla eta, udalerritik kanpo hogeitalau ordu baino gehiago egon beharrak, norakoa eta itzultzeko eguna adieraziz hurrengo hiru egunen barruan.

Gorabehera horien berri emango ez balitz zerbitzua eskaini ez dela ulertuko da, kasuari dagokion zigorraren pean geratuko delarik.

13.  Artikulua.

Kasuko modalitateko Elkarte ordezkariei inolako loturarik gabe entzun ondoren, Alkatetzaren Ebazpen bidez auto-taxi ibilgailuen geldiketak zehaztuko dira eta aldi beren geldiketa bakoitzean egon daitezkeen ibilgailuen gehienezko kopurua ezarriko da eta zein eratan kokatu behar diren eta bidairiak zein ordenatan hartu behar dituzten finkatuko.

3. Saila.  Tarifei buruzkoa.

14. Artikulua.

Araudi honetan erregulatutako hiri eta hiriarteko zerbitzuei aplikatuko zaien tarifazko errejimena Plenoaren, edo dagokionean, Euskadiko Prezio Batzordearen erabakiz ezarriko da, aldez aurretik espedientea irekiz eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hamabost lanegunetako epean Enpresari eta Langileen ordezkarien eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarte Profesionalei entzunik.

Aplikazio kasu bakoitzeko tarifak ibilgailuaren barruan euskaraz eta erderaz egon behar dute, erabiltzaileak ikusteko moduan.

Horretarako, ibilgailuaren salpikaderoaren eskuinaldean eta atzealdeko eserleku baten atzean eta gainean, tarifak grabatuta edukiko dituen metalezko edo kartoi plastifikatuzko xafla bat erantsiko da.

Nahibadakoa izango da ibilgailuetan animaliak onartzea, eta horien gainean dagokion tarifa gehigarria ezarriko da.

Aipatutako tarifak lizentzien jebeek, ibilgailuen gidariek eta erabiltzaileek derrigor bete beharrekoak dira.

Zerbitzu bakoitza eskaini ondoren, ibilgailuaren gidariak zenbatekoaren errezibua egin beharko du erabiltzaileak hala eskatzen badu, eta bertan lizentziaren jabeak egindako ibilbidea, kobratutako zenbatekoa eta data, gidariaren sinadurarekin adieraziz.

15. Artikulua.

Tarifen berrikuspena aurreko artikuluan haien baimenerako ezarritako prozeduraren arabera burutuko da.

4. Sekzioa.  Auto-taxiei buruzkoa.

16. Artikulua.

Auto-taxiek taxi neurgailu bat eraman behar dute, behar bezala frogatua eta prezintatua, karrozeriaren barnealdeko eskuinaldean jarrita, uneoro bidaiariak tarifa edo prezioaren irakurketa egin ahal izateko moduan, gauez argituta egon behar duelarik.

Edozein momentutan Udal Zerbitzu Teknikoek hurrengo datu hauek egiaztatu ditzakete:

a)Neurgailuak, kokatua dagoen lekuagatik, distantziatik ibilgailua libre edo akuratua dagoen ikusteko moduan dagoela.

b)Bidaiaren zenbateko bezala akuratutako ibilgailuak sortzen duen zenbatekoa argi eta zehazki markatzen duela, indarrean dauden tarifa ofizialen arabera, bai egindako ibilbideak, gelditze edo itxaron denborak bai, aparte, eskainitako zerbitzu gehiagarriak.

c)Prezinto ofizialak egoera onean daudela.

d)Gurpilen estalkien diametroa neurgailuarekin batera doan liburuxkan azaltzen den azken egiaztapen ofizialean adierazitakoa dela.

e)Eragiteko kablearen estalkiaren babestea puskaturik ez dagoela.

f)Neurgailua bidaiariaren agerian dagoela, bere eserlekutik ibiliaren arabera kopuru zenbaketa nola egiten duen errez ikusi eta frogatzeko moduan.

g)Libre adierazten duen banderatxo mekanikoa gora dagoela ibilgailua akuratu gabe dagoenean eta behera martxan hasten den momentuan.

h)Neurgailuak zulorik, mailaturik edo bortxazko markarik kaxan ez duela eta kristala hautsita ez dagoela.

Taxi neurgailuak Alkatetzak edo gaii horretan eskumena duen beste edozein Agintariak ezartzen duen orotan berrikusi eta ikuskatuko dira.

Neurgailu batek kolpatua edo indartua izan dela seinaleak baldin baditu, ezarrita dagoen ibilgailuaren gidaria izango da erantzule edo haren jabea, pertsona desberdinak badira; hutsegite larriei dagozkien zigorrak aplikatuko zaizkie eta kasu batzutan, erreinzidentzia kasuan, ihardueran aritzeko lizentziaren baimenaren behin betirako kentzea ekarriko du.

Neurgailua nolabait erasan dezaketen istripu edo kalteen kasuan lizentziaren jabeak Udalari berri eman beharko dio hiru egunetako epean ibilgailua ikuskatu dezaten edo egoki eritzitako funtzionamendu probak eska daitezen.

Erasanik gertatzen den pertsona, erakunde edo elkarte orok udalaren aurrean salatu dezake ibilgailu jakin batek ez duela bere neurgailua behar bezala eta Udalak horri buruzko espedientea irekiko du.

Tarifen erregulazioan udalerritik kanpoko zerbitzuak zenbateko kilometroaren bitartez konta daitezke, neurgailu bidezko tarifazioa salbuetsiz.

17. Artikulua.

Bandera edo haren ordezko elementu mekanikoa jeisterakoan hasiko da ibiltzen neurgailua. Lokaguneak neurgailuaren jarriapena behin betirako etengo du zerbitzua amaitutakoan, edo behin behingoz istripu, matxura, gasolinaz hornitzea edo erabiltzaileari egozten ez zaizkion bestelako arrazoiengatik geldi egoten den denboraz, eta behin ustekabea amaitu eta gero, neurgailua martxan hasteko modua izan beharko du bandera berriro jeitsi beharrik gabe.

18. Artikulua.

Atxikirik daudeneko zerbitzuaren kanpoko ezaugarri berezi gisa honako hauek eramango dituzte:

1.  Bi plaka S.P. inizialekin ibilgailuaren aurrealdean eta atzealdean, 150 x 75 mm.takoak. (Hizkien zabalera eta garaiera 45x75 mm.takoak izango dira, hurrenez hurren).

2.  Ibilgailuaren zapaiaren kanpoko aurrealdeko erdialdean aparailu bat eramango du TAXI hitzarekin, gauez argituta joango dena.

3.  Aurreko ateetan udal lizentziari dagokion zenbakia eramango du urdinez margotuta eta idazkera arabiarrean, 7 zm. garai eta zabalera proporzionatua.

4.  Ibilgailuen aurrealdeko 2 ateetan Legazpi Hiriaren harmarri bana ezarriko da, Udal Zerbitzu Teknikoek ezarritako ezaugarriekin.

19. Artikulua.

Auto-taxi Lizentziei atxikitako ibilgailuek hiriarteko zerbitzuak egin ditzakete, baldin eta Foru Diputazio Txit Garaiaren Garraioetako Zuzendaritza Nagusiaren edo organo eskudunaren aginduzko baimena badauka, beti ere.

20.  Artikulua.

Udal lizentzia duen Auto-taxi ibilgailuak egunero joan behar du geltokietara, bere motako zerbitzuak ezkaintzera.

Zerbitzua zentzuzkoagoa egiteagatik derrigorrezko txandak ezarri eta erregulatu egin daitezke, baldin eta azterketa teknikoak edo esperimentuzko frogak burutu ondoren antolakuntza hori ezartzea komenigarria dela ikusten bada.

21. Artikulua.

Zerbitzua eskeintzen ari diren bitartean hurrengo agiriak eraman beharko dituzte aldean gidariek:

a)Ubilgailuari buruzkoak:

—Lizentzia.

—Ibilgailuaren udal lizentziaren zenbakia eta daukan eserleku kopurua adierazten dituen plaka.

—Aseguru polizak indarrean.

—Ibilgailuaren zirkulazio baimena.

b)Gidariari buruzkoak:

—Zirkulazio kodeak ibilgailu mota horrentzako eskatzen duen klaseko gida karneta.

—Gidatzeko udal baimena.

c)Zerbitzuari buruzkoak:

—Erreklamaziotarako liburu ofiziala.

—Araudi honen ale bat Argitalpen Ofizialean.

—Sorostetxe, osasunetxe, Polizia Komisaldegi, Suhiltzaile eta gainerako larrialdiko Zerbitzuen helbideak eta kokalekuak.

—Hiriaren planoa eta kale izendegia.

—Udalak baimendutako taloitegi-errezibuak, honako hauek konstarazteko: jasotako dirukopurua, itxaron orduak, udalerritiko irteerak eta gainerako kontzeptu tarifagarriak, erabiltzaileek eskatu ditzaketenak eta aldian behingo berrikuspenetan frogatuak izan daitezkenak.

—Indarrean dagoen tarifaren eredu ofiziala.

22. Artikulua.

Udalerriko esparruen barruan Auto-taxiek egunez Libre egoera adieraziko dute parabrisaren bitartez errotulua kolore txurian, 30 x 12 zm.takoa, eta bertan 8 x 3,5 zm.tako altuera eta zabalerako hizkiekin Taxi Libre idatzita egongo da eta azpian, euskaraz, Hutsik hitza.

Gauez argi berdea piztuta eramango dute, banderarekin edo horren ordezko elementu mekanikoarekin konektatuta hura itzali eta piztu ahal izateko, ibilgailua zer egoeratan dagoen ikusita.

Argi horretako lanparak gutzienez 4 zm.tako diametroa izango du eta parabrisaren gaineko eskuinaldean kokatua egongo da.

III KAPITULUA

JABEAK ETA ZERBITZUARI ATXIKITAKO PERTSONALA

1. Saila.  Baldintza nagusiei buruzkoa.

23. Artikulua.

Araudi honetan arauturiko zerbitzu honi atxikirik dauden ibilgailu guztiak, dagokion lizentzia dutenak, edo hirugarren batek beharrez titularra aldi baterako ordezkatu beharko balu zerbitzu publikoko ibilgailu horiek gidatzeko udal baimena daukatenek gidatuko dituzte.

Ondorio horietara, eta zerbitzuaren beharrarengatik, Udalak bidezko erizten duenean, azterketa egingo du udal baimena lortzeko eskubidea emango duen zerbitzu publikoko ibilgailu baten gida gaitasuna frogatzeko.

Udaleko Alkateak luzatuko duen baimen hori, ordezkaketa bakoitzeko balio duenak soilik, gaitasun frogak gainditu eta, edozein kasutan, jarraiko baldintzak betetzen dituztenek lor dezakete:

1.  Trafikoko Buruzagitzak luzaturiko B-2 edo maila handiagoko gida baimena izatea.

2.  Lanbidea egoki betetzea galeraziko lukeen eritasun infekzio-kutsakorrik ez eta akats fisikorik ez izatea.

3.  Zirkulazio Kodigoak agindutako Organo eskudunek izaera orokorrez zehatz mehatz izendatzen dituenak.

Udal baimena lortzeko izangaiek bete ahal izango dituzten gaitasun frogak honako hauek dira:

I.Froga teorikoa:

a)Legazpiko eta inguruko herritako kale, plaza edo monumentuen kokapenari buruzko zortzi galderetetik lauri erantzutea.

b)Proposaturiko lau ibilbidetatik bi zuzen burutzea, non irteera eta helmuga guneak eta ibilbideko kale, plaza edo monumentu edo eraikinen izen propioekin adierazi beharko diren.

(Aurreko bi ataletan bilduko diren suposamenduak zozketa bidez erabakiko dira.)

c)Ibilgailu Arinekin Hiri arteko Garraio Zerbitzuen Udal Araudiari buruz, zirkulazio gaietako Bando, Arau eta Aginduei buruz, eta publikoarekin eta Zirkulazio Agintariekin izan beharreko harremanei buruz jarriko diren bost galderetatik hiruri erantzutea.

II.  Froga praktikoa:

Araudi honetan eskatutako ezaugarriak dituen ibilgailu bat aurretik izendatuko diren bi ibilbidetatik batetik zehar okerrik gabe eramatean datza.

2. Saila.  Zerbitzua eskaintzeko moduari buruzkoa.

24. Artikulua.

Araudi honetan dagoen erregulazioaren kalterik gabe, Udalak zerbitzua antolatzeko beste neurri batzuk ezar ditzake, ordutegi, egutegi, atsedenaldi eta oporraldiei dagokienean, Enpresari eta Langileen Elkarte Profesionalak entzun ondoren.

25. Artikulua.

Dagokion legedian erregulatutako lan baldintzak aparte, Araudi honetan sartutako ibilgailuen gidariek zehatz-mehatz bete behar dituzte bertako baldintzak.

Gidariak behartuta daude, presakako edo larrialdiko kasuetan ezik, geltokian dagoen lehen bezeroa hartzera eta zerbitzua ibilgailuak iritsitako ordenaren arabera eskaintzera.

26. Artikulua.

Gidariak ezin dio uko egin arrazoizko kausarik gabe ezarritako zerbitzuari eskaintzeari, pertsonalki nahiz telefonoz eskatuta.

Arrazoizko kausatzat honako hauek hartuko dira:

1.Aginteak jazarritako pertsonek eskatzea.

2.  Ibilgailuarentzat baimendutako eserlekuak baino pertsona gehiago eramateko eskatzea.

3.Edozein bidaiari mozkortuta edo estupefazienteekin intoxikatuta dagoenean, bezeroaren bizitza edo osotasun fisikoa arrisku larrian edo berehalakoan ez dagoenean salburik.

4.Eramaten dituzten fardel, ekipaia edo animaliek ibilgailuaren barrukaldean kalteak sor ditzaketenean.

5.Bidaiari eta gidariek nahiz ibilgailuaren segurtasun eta osotasunerako arriskua sor dezaketen egoera txarreko bideetatik zerbitzua eskaintzeko eskatzen zaienean.

Nolanahi ere, gidariek bezeroekin portaera egokia mantenduko dute eta erabiltzaileak hala eskatuta Agintearen Ajente baten aurrean zuritu beharko dute zerbitzua eskaintzeko ukoa.

27. Artikulua.

Gidariek ezin dute eragotzi bezeroek kotxe barruan maletak edo ekipaia arrunteko bestelako fardelak eraman ditzaten, beti ere ibilgailuaren maletategian sartzen badira edota kotxe barruan fardel txikiak edo eskuko karterak badira eta ibilgailuan kalterik sortzen ez badute.

Gidariek ibilgailuaren barruan kartel bat eramango dute erabiltzaileei erretzea debekatuko diena. Era berean, gidariek ere ez dute erreko bidariak kontratutako zerbitzuak dirauen denboraren bitartean.

28. Artikulua.

Bidaiariek alokatutako ibilgailua aldi baterako utzi eta gidariek haiek itzuli arte itxaron behar dutenean, egindako ibilbideari gehi txaron ordu erdi bat hiri zonan eta ordubete hiritik kanpo, dagokion kopurua eska diezaiekete berme gisara, eta epe horiek amaiturik zerbitzutik askatuak kontsideratuko dira.

Gidariek bidaiariei egotea debekatuta edo denboraz mugatuta dauden lekuetan itxaron behar dienean, egindako zerbitzuaren kopurua eska diezaieke haiei, bere aldetik zerbitzua eskaintzen jarraitzeko obligaziorik izan gabe.

29. Artikulua.

Auto-taxi zerbitzua jarraitzea galerazten duen istripu edo matxurarik gertatuz gero, bidaiariak —Agintearen Ajente batek parte hartzeko eska dezakeena hala frogatzeko—zerbitzuari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du matxura edo istripua gertatu arte, bandera jeistea deskontatuz.

Kasu berean baina hiriarteko zerbitzuen eskaintzan bidaiariak aukera dezake edo matxura konpondu arte itxarotea, ahal badu, edo zerbitzua bukatutzat ematea, momentu horretarainoko kopurua ordaindu behar duelarik.

30. Artikulua.

A Klaseko ibilgailuen zerbitzua hasiera batean horretarako ipinitako geltokietatik eskainiko da. Geltoki horiek, Zirkulazio kodeak dioenaren arabera behar bezala seinaleztatuak, Alkatetzak ipiniko ditu, lekuz aldatu edota ibilgailuen aparkalekuen edukiera eta tokia gehitu edo txikitu ditzakeelarik, hala baderitzo eta horretarako aldez aurretik informea eskatuz sektoreko Elkarte Profesionalei.

Zerbitzu bakoitzean jarraitu beharreko ibilbidea irteeratik helmugara bitartean laburrena dena izango da, bidaiariak kontrakorik esaten ez badu behintzat.

3. Saila.  Lizentzien iraungipena edo kontraerabakiari buruzkoa.

31. Artikulua.

Lizentzia iraungi egingo da jabeak espreski uko egiten badio eta heriotza, jubilazio edo ezgaitasun osoaren kasuan.

Bestalde, Entitate lokalek jabeei lizentziak kentzeko arrazoiak hurrengo hauek izango dira:

a)Urtean jarraipeneko hogeitamar egunetan edo aldizkako hirurogeitan 6 hilabetean jendeari zerbitzua ez eskaintzea, salburik eta zuritutako arrazoiak eta idatziz Udalari egiaztatzen dizkiotenean.

b)Lizentziaren jabeak indarrean dagoen Aseguru Poliza hitzartuta ez izateagatik.

c)Hiru urte pasatzen badira ibilgailuari aldizkako berrikuspen bat ere egin gabe.

d)Lizentziaren ustiaketa ez esklusiboa suposatzen duen haren akuraketa, urriki uztea edo jabetzea, Arau honen 11-2 atalean aipatutako aldi baterako ordezkatzea salbu.

e)Lizentziari lotutako obligazioak eta ibilgailuaren jabetzari buruzko gainerako xedapenak ez betetzea.

f)Ibilgailua agerian mozkortuta gidatzea.

g)Zirkulazio Kodean larritzat hartu diren erabakitako hutsegitei buruz ebazpen edo epai irmoa izatea eta Araudi honetako gaiari buruz Alkatetzaren aginduei jaramonik ez egitea.

h)Kode Penalean maltzurkeriaz jotako delituak egitea, Araudi honek aipatzen duen iharduera edo lanbidean aritzean.

i)Hirugarren bati lizentzia eskualdatzea, edozein tituloren bidez.

Lizentziaren kentzea Udalak erabakiko du, aldez aurretik dagokion espedientea tramitaturik, Azaroak 26ko 30/1992 Legearen IX Izenburuak eta Errege Dekretoak xedatutakoa, zigortze ahalmenaren prozedura gauzatzen duen Araudia izanez.

4. Saila.  Lizentzia jabeen eta gidarien erantzukizunari buruzkoa.

32. Artikulua.

Araudi honetan erregulatutako zerbitzuaren iharduera berezkoan aritzeko jabetasuna edukitzea dela eta, edo gidariek Araudi honetan edo beronen osagarri diren Bando eta Ebazpenetan xedatutakoaren aurka egiten diren hutsegiteak Alkatetzak zigortuko ditu.

Lizentzia jabeei edo gidariei ezarritako zigor guztiak interesatuaren espedientean azalduko dira.

33. Artikulua.

Araudi honek xedatutakoari egindako hutsegiteak, arin, larri edo oso larritzat hartuko dira, duten garrantzia kontutan hartuz.

Araudi honetako beste artikuluetan adierazten diren kalifikazioen kalterik gabe, oro har jarraiko zerrenda egiten da:

Lizentzia titularren eta gidarien hutsegiteak.

Arintzat hartuko dira:

a)Utzikeria ibilgailuaren egoera orokorrean eta barruko garbikuntzan.

b)Ibilgailua, udal baimena duen baina gidatzen duen ibilgailuarentzako baimenik ez duen pertsonak gidatzea.

c)Zerbitzua astebetez ez eskaintzea, ibilgailua hondatuta egon gabe edo zuritutako kausarik gabe.

d)Udalerritik baimenik gabe irtetzea baimena beharrezkoa denean.

e)Norberaren garbitasun eta txukuntasun eza.

f)Bidaiariak garraiatuz ibilgailuaren barruan erretzea.

g)25. artikuluan izendatutako kasuetatik kanpo zerbitzua eskaintzea ukatzea.

h)Erabiltzaileen itxarote edo deia aginduari kasu ez egitea.

i)Bidaiarekin gizalegez ez jokatzea.

j)Ibilbide motzena ez erabiltzea edo bidaiariak eskatutako ibilbidea ez egitea, justifikatutako kasuetan izan ezik.

k)Geltokietan eta zerbitzu garaian lankideekin eztabaidan aritzea.

l)Taximetroa estalirik edo ibilgailua akuratu gabe bandera jaitsirik edukitzea.

Larritzat hartuko dira:

a)Araudi honek 21 artikuluan eskatzen dituen agirietatik baten bat ez izatea.

b)Behar ez den bezala ibilgailua martxan jartzea.

c)Zerbitzua astebetez baino luzeagoz eskaintzea galerazten duten kausak Alkatetzari jakitera ez ematea, kausa gertatu eta hurrengo hamabi orduen barne.

d)Urteroko berrikuspenak egiterakoan edota Udalak esandako edozein momentutan ibilgailuan ikusten diren akatsak ez konpontzea,.

e)Ibilgailuarekin zerbitzua ez eskaintzea Udalak jar ditzakeen txandetan, txanda horiek ez betetzea edo edozein aitzaki jartzea obligazio horiek ez betetzeko.

f)Neurgailua berrikusia eta elementu osagarriak egoera onean ez edukitzea.

g)Garraiatutako segurtasuneko beharrezko diren konponketak ez burutzea.

h)Geltokietara ez joatea, zuritutako arrazoirik gabe.

i)Bidaiariak Udalerri besberdinetan hartzea.

j)Bi hilabeteko epean lau hutsegite arin edo urtebetekoan hamar egitea.

k)Moral edo ohitura honen kontrako hitzak edo keinuak erabiltzea eta bidariei, oinezkoei edo beste ibilgailuetako gidariei mehatxu arinak egitea.

l)Erreklamaziotarako Liburua edo ibilgailuaren nahiz norberaren dokumentazioa ez erakustea, badaiariek edota Aginteko Ajenteek hala eskatzen dietenean.

ll)Araudi honetan ikusitako zerbitzua edo iharduera eskaintzea dela eta hutsegiteen epaiketan zigortua izatea.

m)Zerbitzua eskaintzen den orduen barne ibilgailua behar bezala argitu gabeko bideetan edo paraje bakartietan gelditzea, erregelamenduzko argiak piztuta eduki gabe.

n)Ibilgailua zerbitzutik ez kentzea Alkatetzat Araudi honetako 5. artikuluaren arabera horrela erabakitzen duenean.

ñ)Zerbitzuari buruz Aginteko Ajenteek egiten dizkieten legezko aginduei jaramonik ez egitea.

Oso larritzat hartuko dira:

a)Urtebeteko epean lau hutsegite larri egitea.

b)Araudi honi dagokioenean Alkatetzat emandako aginduei jaramonik ez egitea.

c)Lizentziak eskualdatzea edo ibilgailuaren lagapena edo akura egitea hirugarren bat ihardueran aritzearren. Simulazioa Alkatetzak eritziko du dauden frogak ikusita.

d)Zerbitzutik kendutako ibilgailu batekin zerbitzua eskaintzen jarraitzea.

e)Araudi honek aipatzen duen ihardueran edo lanbidean aritzean Kode Penalak maltzurkeriazkotzat jotako delituak egitea.

f)Indarrean dauden tarifak baino handiagoak edo txikiagoak kobratzea erabiltzaileei.

g)Bidaiaria uztea eskatutako zerbitzua eskaini gabe, zuritutako arrazoirik gabe.

h)Neurgailuak bortxatua edo kolpatua izan delako seinaleak dituela zerbitzua eskaintzea.

i)Mozkortuta gidatzea.

j)Ibilgailuetan utzitako edo galdutako gauzak bertan edukitzea hogeitalau ordu baino gehiago Udaltzaingoaren bulegora eraman gabe edo bestelako Agintari eskudunen eskuetan utzi gabe.

k)Zirkulazio kodean erabakitakoa haustea eta Udal honetako organoek emandako aginduei jaramonik ez egitea, Araudi honetako gaiari dagokionean.

l)Titularra ordezkatzen duen hirugarrenak sei hilabete baino gehiagoz zerbitzua prestatzea, zuritutako arrazoirik gabe.

34. Artikulua.

Aurreko arikuluan ikusitako hutsegiteak zigortzeko zehazpenak hurrengo hauek izango dira:

a)Hutsegitze arinentzat:

—Amonestazioa

—Gidari lizentzia edo udal baimena kentzea hamabost egunetaraino.

—1.000 eta 5.000 pezeta bitarteko isuna.

b)Hutsegite larrientzat:

—Gidari lizentzia edo udal baimena kentzea 16 egunetik sei hilabetera bitartean.

—5.001 eta 15.000 pezeta bitarteko isuna.

c)Hutsegite oso larrientzat:

—Gidari lizentzia urtebeteraino kentzea.

—Gidari lizentzia behin betirako kentzea.

—15.001 eta 25.000 pezeta bitarteko isuna.

Aipatu zehapenak hutsegite klase bakoitzaren barruan hartu eta graduatuko dira espedientea eskutan duen Udal Aginteak.

Nolanahi ere, lizentzia kenduaz zigortuko dira Arau honetako 31. Atalean aurrikusitako oso larritzat jotako hutsegiteak.

35. Artikulua.

Zigortzeko orduan Auzibide administratibo komunaren Legearen 127tik 138 atalei jarraituko zaio, bai eta 1993ko abuztuak 4ko zigortze ahalmena gauzatzeko prozedura xedatzen duen Arauari.

36. Artikulua.

Behin-betiko onespena jaso ondoren, testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egunetako epean sartuko da indarrean araudi hau.