| 92. zenbakia | Data 1998-05-20 | 6738 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
Gazteluko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundia-ren arteko lankidetza eta eskuordetza hitzarmenen onarpena udalak ondasun higiezinen gaineko zerga eta jarduera ekonomikoen gaineko zerga kudeatzea
1994ko urriaren 18an Diputatuen Kontseiluak hitzarmen eredu batzuk onartu zituen, Gipuzkoako lurralde historikoko udalek eskuordetza edota lankidetza maila desberdinen artean aukeratu ahal izan zezaten ordaintzeko borondatezko epean nola epe exekutiboan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudeatzeko.
Udalek eta Aldundiak hitzarmen horiek sinatu ondoren, ereduak oso-osorik eman ziren argitara, aukera egin zuten udalen zerrendarekin batera.
Nahiz eta praktikan eskuordetza hitzarmenak badauden Gazteluko Udalaren eta Aldundiaren artean Ondasun Higiezinen gaineko Zergari eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokienean, ez zegoen inon jasota horien formalizazioa, udal hori Leaburutik bereizi baitzen. Horregatik, beharrezkoa da hitzarmenak agirietan jasotzea. Gauzak horrela, 1998ko apirilaren 2an Udalbatzarrak erabakia hartu ondoren, Leaburuko Udalak hitzarmen hauek sinatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 1998rako ondorioekin:
—Lankidetza eta eskuordetza hitzarmena, Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudeatzekoa (testua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko hitzarmenak onartzeari buruzko iragarkiaren IV. eranskin moduan argitaratu zen. 1995eko otsailaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 40 zki.a).
—Lankidetza eta eskuordetza hitzarmena, Udalak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kudeatzekoa (testua aurreko parrafoan aipatu den iragarkiaren VIII. eranskin moduan argitaratu zen).
Hau guztia jakinarazten da uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, bigarren xedapen gehigarrian esandakoa eta apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bateratua onartzekoak, bigarren xedapen gehigarrian jasotakoa betez.
Donostia, 1998ko apirilak 28.—M.ª Jesús Pérez, Idazkari Teknikoak.
(5805) (4592)