Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

23. zenbakia Data 1998-02-05 1377 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - OGASUNA ETA FINANTZAK
Zumaiako Udalaren eta Aldundiaren arteko lankidetza/eskuordespen hitzarmena, ondasun higiezinen eta jarduera ekonomikoen zergen kudeaketari buruzkoa
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA Zumaiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza eta delegazio hitzarmenak onartzea, udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kudeatzeko.

1994ko urriaren 18an Diputatuen Kontseiluak hitzarmen eredu batzuk onartu zituen, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek delegazio edota lankidetza maila desberdinen artean aukeratu ahal izan zezaten ordaintzeko borondatezko epean nola epe exekutiboan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudeatzeko.

Udalek eta Aldundiak hitzarmen horiek sinatu ondoren, ereduak oso-osorik eman ziren argitara, aukera egin zuten udalen zerrendarekin batera.

1997an ondorioak izateko sinatu ziren hitzarmen guztiak 1998. urterako luzatutzat hartzen dira, Zumaiako Udalarekin hitzartutakoak izan ezik. Udal horrek, izan ere, hitzarmenaren salaketa jakinarazi zuen eta, Udalbatzarrak 1997ko abenduaren 23an hala erabaki eta gero, honako hitzarmen hauek izenpetu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 1998. urterako:

- Lankidetza eta delegazio hitzarmena, Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudeatzekoa (testua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko hitzarmenak onartzeari buruzko iragarkiaren I. eraskin moduan argitaratu zen. 1995eko otsailaren 28ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, 40 zki.a).

-Lankidetza eta delegazio hitzarmena, Udalak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kudeatzekoa (testua aurreko parrafoan aipatu den iragarkiaren V. eraskin moduan argitaratu zen).

Hau guztia jakinarazten da uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, bigarren xedapen gehigarrian esandakoa eta apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bateratua onartzekoak, bigarren xedapen gehigarrian jasotakoa betez.

Donostia, 1998ko urtarrilak 22.-M.ª Jesús Pérez, Idazkari Teknikoak. (1602)(843)