| 249. zenbakia | Data 1997-12-31 | 19052 orria |
Iragarkia
Arauzko argibide epea igaro ondoren, oharpide edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, Udal Batzarrak, eranskinean azaltzen den datan, "Iharduera Ekonomiko Zergaren Aldaketari" buruzko behin-behineko akordioa, behin-betirakotutzen da, jarraian adierazten den erara:
ERANSKINA
Batzarraren data: 1997ko Urriaren 30a.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA:
Koperatiben Zergapide Iharduerei buruzko Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Araueko 26.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, "Babesturiko Koperatibei", %25eko hobaria emango zaio kuotan, eta ala balitz, Iharduera Ekonomikoen Zergaren gainkarguetan.
Iharduera Ekonomikoaren Gaineko zergaren Zergapide Ordenantza Erregulatzailearen Aldaketa, Eranskin hau zati osakia dena, 1997ko Abenduaren 24’an behin-betirako onartuta geratu zen.
Guzti hau denen jakinerako eta aipatu aginduan aurrikusitako gainerako eraginetara ematen da argitara, Gipuzkoako Ogasun Lokalen erregulatzailea den uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16,4 artikuluan xedatutakoa betez.
Aipatu Foru Araueko 18,1 artikuluan xedatutakoaren arauera, adierazi den akordioaren aurka interesatuek badute errekurtso kontentzioso-administratiboa tartejartzerik, Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Goreneko dagokion salaren aurrean, bi hilabetetako epean, iragarki hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera zenbatuta.
Halaber, eta aipatu aginduak baimendu bezala, interesatu horiek, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso-administratiboaren aldez aurretik, errekurtso bat tarteratu ahal izango dute Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean, hilabeteko epean, aipatu akordioa eta Ordenantza Fiskala, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
Getaria, 1997eko Abenduak 26.—Alkatea.
(819) (12530)