Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

185. zenbakia Data 1997-09-30 13393 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - OBRA HIDRAULIKOAK
Hondarribiko Hiri Antolamenduko Arauak behin-betikoz onartzea

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

 

OBRA HIDRAULIKO ETA HIRIGINTZA
DEPARTAMENTUA

Hirigintza eta Arkitekturako Zuzendaritza Nagusia

Hondarribiko Hiri Antolaketako Arauak.

(GHI-060/96-P05)

Diputatuen Kontseiluak, 1996ko abenduaren 24ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:

"Udal tramitea egin ondoren, Hondarribiko Hiri Antolaketako Arauak aurkeztu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onar ditzan.

 

Onartzeko aurkeztu den dokumentuaren helburua udalerriko egungo hirigintza plangintza, hau da, 1972ko Hiri Antolaketako Plan Orokorra, egokitzea eta berrikustea da. Izan ere, nahiz eta hogei urte pasa diren dokumentu hori onartu zenetik eta ordutik zenbait aldaketako espediente tramitatu eta onartu diren, orain arte ez zaio indarrean dagoen hirigintza legeriari behar bezala egokitu, eta ez da bere osotasunean aztertua izan ere, hirigintza, gizarte eta ekonomia aldetik Hondarribian egun dauden gorabeherekin bat datorren plangintzako dokumentu berri bat egin ahal izateko.

 

Hondarribiko udalerria Gipuzkoako ipar-ekialdeko muturrean dago, Bidasoa ibai ahoaren ezkerraldean, eta 3.085 ha ditu.

Herrigunea Jaizkibel mendiaren hegoaldeko magalean dago, ibai ahoaren gaineko muinoan dagoen erdi aroko harresidun hirigunearen inguruan.

 

Hirigune horren inguruan beste auzo batzuk sortzen joan dira, adibidez, XVII. mendean sortutako Magdalena auzoa. Geroago, XIX. mendea bukatzear La Campiña, La Alameda eta El Puntal auzoak sortu ziren; auzo horiek mendebaldetik, hegoaldetik eta ekialdetik inguratzen dute herrigunea. Irundik sartzeko errepidean Amute eta Mendelu auzoak sortu dira. Gainera, sakabanatuago, beste kokaleku batzuk ere badaude, hau da, Montaña, Akartegi, Zemizarga/Arkoll, Kosta eta Jaizubia auzoak.

Garrantzi gehien duten azpiegiturak honako hauek dira: N-1 errepidea, Jaizubiako ibarra zeharkatu ondoren Irunen sartzen dena; N-638 errepidea, N-1 errepidetik herrigunera iristen dena; eta Jaizkibel menditik doana, Hondarribia Lezorekin eta Pasaiarekin lotzen duena.

Garrantzi handiko beste elementu batzuk ere badaude: Kai Zarra, beteranoen kaiko portu azpiegiturak, Kai Berrian eraikitako azken instalazioak, eta aireportua, padura gainean dagoena, Bidasoa ibai ahoaren ondoan.

 

Hondarribiak 13.539 zuzenbidezko biztanle ditu 1991ko zentsuaren arabera. Gainera, bigarren etxeen eragina kontuan hartuta, eta kostaldeko udalerria denez, udako denboraldian 25.000 biztanle eduki ditzake.

1991ko etxebizitzen zentsuak adierazten du 5.996 etxebizitza zeudela guztira, eta horietatik %31,1a denboraldikoak edo hutsik zeudenak.

Bidasoa Beheko lurraldearen barruan, Hondarribiko etxebizitzak erdi eta goi mailakoak dira. Arrantza portu bezala garrantzi handia du (Gipuzkoako garrantzitsuena), eta baita turismorako toki bezala ere.

Iharduera alorrak honela banatzen dira:

Lehenengo sektorea %26,0

Bigarren sektorea %15,1

Hirugarren sektorea %58,9

Beste datu adierazgarri bat eransteko, esan dezakegu lanean ari den jendearen %59ak udalerritik kanpo egiten duela lan.

Dokumentu berria egiteko prozesua 1982an hasi zen, urte horretako ekainaren 23ko Batzarrean Hondarribiko Udalak erabaki baitzuen Hiri Antolaketako Arauak idazteko agindua ematea, indarrean zegoen Plan Orokorra eguneratzeko eta udalerriko hirigintza garapena bideratzeko.

 

 

Plangintza egokitzeko eta berrikusteko prozesuak, 1976ko apirilaren 9ko Lurzoruari eta Hiri Antolaketari buruzko Legearen Testu Bategina indargabetu ondoren hasitakoak, gorabehera garrantzitsuak jasan ditu ordutik, erantzuna emanez, lehendabizi, Hirigintza Araudiaren eta Lurzoruaren Balorazioen Eraberritzeari buruzko 1990eko Legeak eta ondorengo Lur Araudiaren eta Hiri Antolaketari buruzko 1992ko Legearen Testu Bateginak eragindako betebehar berriei, eta, gero, azken fasean, Eusko Legebiltzarreko 17/1994 Legeak, Etxebizitzaren eta Plangintzako eta Hirigintza Kudeaketako Tresnen Tramitazioaren Arloko Premiazko Neurrienak, ezarritakoari.

Behar zen dokumentua idatzi ondoren, Udalak, 1985eko abenduaren 23ko Batzarrean, erabaki zuen jende aurrean erakustea Hiri Antolaketako Arauen Aurrerapena, plangintzako irizpide, helburu eta konponbide orokorrak biltzen dituena. Jende aurrean erakutsitako epean 64 iradokizun aurkeztu ziren.

Aurrerapena jende aurrean erakusteko tramiteari buruzko informea egin ondoren, Udalak, 1988ko martxoaren 28ko Batzarrean, Hiri Antolaketako Arauen behin betiko proiektua egiteko beharrezkoak diren irizpideak ezarri zituen.

 

 

Dokumentu hori egin ondoren, 1993ko abuztuaren 27ko Udal Batzarrak hasiera batean onartu zuen, eta, jende aurrean erakutsi zuen epean, 515 alegazio idatzi aurkeztu zitzaizkion.

 

Beharrezko informeak eginik, Hondarribiko Udalak, 1995eko martxoaren 28ko Batzarrean, ondorengoa erabaki zuen. Lehenengo, 3., 6., 10., 15., 16., 17., 18., 32., 33., 34., 36., eta 69. Areei buruz talde egileak idatzitako informeak biltzen dituen xedapen berriak, "Memoria-17/1994 Legearen Justifikazioa", eta "Hirigintza Arauak- Lurzoru hiritargarriaren probetxamendu tipoa" onartzea eta Hiri Antolaketako Arauen barruan sartzea, eta, era berean, jende aurrean erakusteko epea irekitzea, aldaketa horiek funtsezkotzat hartzen baitira. Bigarren, Hiri Antolaketako Arauen gainerako xedapenak, talde egileak proposatutako aldaketa eta doiketekin, berrestea, dokumentu osoa behin behingoz onartzearen kalterik gabe; izan ere, goian aipatu erabakiak ezarritako tramitea, hau da, xedapenak jende aurrean erakustekoa, bete ondoren, behin-behingoz onartu beharko bailitzateke dokumentu hori, erabakiaren berrespen bezala.

 

Jende aurrean erakusteko bigarren tramite hori amaitu ondoren, 42 alegazio idatzi aurkeztu ziren, eta horietako batzuek adierazten zuten martxoaren 28ko udal erabakian prozedurazko akatsak zeudela eta aurkeztutako dokumentazioa gutxiegi zela. Udalak, dokumentazio teknikoa osatu eta beharrezko informeak egin ondoren, 1995eko abuztuaren 31ko Batzarrean erabaki zuen martxoaren 28ko aipatu erabakian sartutako xedapen berrien onarpena berrestea, eta xedapen horiek jende aurrean berriro erakustea.

 

Tramite hori bete ondoren, beste 43 alegazio idatzi aurkeztu ziren. Plana idatzi zuten teknikoek egindako informean idatzi horiek aztertu eta baloratu ziren eta, ondorioz, gobernu taldeak zenbait aldaketa egin zituen onartutako dokumentuan. Aldaketa horiek Hirigintzako Batzorde Informatzaileek geroago hartutako erabakietan azaltzen dira, eta dokumentazio bategina egiteko beharra ekarri dute.

 

Hasiera baten onartutako Hiri Antolaketako Arauen testua eta ondoren sartutako aldaketak jasotzen dituen Testu Bategina ikusirik, eta beharrezko informeak egin ondoren, Udalak, 1996ko martxoaren 28ko batzarrean, erabaki zuen Testu Bategin horren barruan dagoen Hiri Antolaketako Arauen proiektua behin-behingoz onartzea, eta, aldi berean, plana, espediente osoarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiari bidaltzea, behin betiko onar dezan.

 

 

Horrela bada, espedientea jaso ondoren Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari bidali zitzaion eta, 1996ko uztailaren 3an Gasteizen egindako bileran, gaiari buruzko erabakia hartu zuen, Hiri Antolaketako Arauen zenbait alderdiri buruz jarraitu beharreko irizpidea emanez.

Lurralde Antolaketako Batzordeak aldeko informea eman zion etxeguneak, industria, hirugarren sektorea eta etxebizitzaren politika garatzeko kuantifikazioari buruz Hondarribiko Hiri Antolaketako Arauek planteatutako lurralde ereduari. Hala ere, dokumentua behin betiko onartzeko zenbait xedapen sartu behar direla adierazten du, zehazki, natur baliabideen antolaketari, kultura ondareari, telekomunikazioei, Madril-Irun trenbidearen alboko eraikinei eta Donostia-Hendaia trenbideko baimenei buruzko zenbait xedapen; eta, horrez gain, Puntaleko aurreeskolako eraikinari eta 6. HIE - Zubieta Enpresen Parkea eremuari buruz zenbait zehaztasun egin ditu.

 

Bestalde, espedientea Ingurugiroko Ministerioko Kostaldeko Zuzendaritza Nagusira bidali ondoren, horrek, lehendabizi, kontrako informea egin zuen, baina, 1996ko azaroaren 3ko Udal Batzarrak onartutako dokumentazio berria bidali eta gero, planaren aldeko informea egin zuen, oharpen batzuk sartuta. Horrez gain, baldintza bat ezarri zuen, hau da, aurkeztutako dokumentazio berrian jasotako xedapenak behin betiko onartzen den proiektu barruan sartu behar zirela.

 

Aldi berean, Hirigintza eta Arkitekturako Zuzendaritza Nagusiak dokumentuari buruzko iritzia eskatu zien gaian zerikusia duten Foru Aldundiko departamentuei. Eskaera hari erantzunez Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak eta Garraio eta Errepideetakoak Hiri Antolaketa Arauei buruzko balorazioak azaldu zituzten.

Gainera, Hiri Antolaketako Arauen tramitazio fase horretan, herritarrek sinatutako idatziak jaso dira, arauen edukinei buruz zenbait oharpen eta eskaera eginez.

 

Azkenik, Hondarribiko Udalak, 1996ko uztailaren 30ean hartutako erabakiak jakinarazi zizkion Foru Aldundiari, ondorengoa eskatuz: Hiri Antolaketako Arauak behin betiko onartzerakoan, Zezen Plaza-37 H.I.A. Arearen hirigintza fitxan Babes Ofizialeko Etxebizitzen modulua aldatzea, 1,4-tik 1,6-ra pasatuz, eta merkataritzako aprobetxamendua etxebizitza baikoitzeko 10 m2-tik 12 m2-ra aldatzea. Era berean, 1996ko azaroaren 4ko erabakiak ere jakinarazi zizkion Aldundiari; erabaki horietan, Hiri Antolaketako Arauen hirugarren kapituluan eragina duten aldaketak proposatzeaz gain, Kosta Legea aplikatzeari buruz Hiri Antolaketako Arauen egilearen informea ontzat ematen da xehetasun batzuekin.

 

Aldundiko Hirigintzako zerbitzu teknikoek adierazitako guztia behar bezala aztertu eta baloratu dute erabaki honen proposamena aurkeztu aurretik.

Hirigintza plangintzako dokumentuak bi hipotesi azaltzen ditu Hondarribiko biztanleria gehitzeari buruz, 2000 urteari begiratuta.

Lehenengo hipotesiak hazkunde begetatibo hutsa hartzen du kontuan, eta horren arabera Hondarribiko herriak %0,39ko hazkunde metakorra izango luke 1991-2000 aldian. Horrela, 483 biztanle gehiago egongo lirateke eta guztira 14.022. Tasa hori, %0,39-koa, 86-91 aldia aztertu ondoren atera da.

 

Bigarren hipotesiak, berriz, 1975-1991 denboraldian udalerrian izandako tendentzia azaltzen du, eta migrazio mugimenduak adierazten ditu. Kasu honetan, hazkunde tasa %1,32-koa da. Hipotesi horren arabera, 1991-2000 aldiko gehikuntza 1.696 biztanlekoa izango litzateke eta guztira 15.235 biztanle egongo lirateke.

Dokumentuak, Memoriaren II. atalean azaltzen duen antolaketa proposamena honako helburuetan oinarritzen du:

 

— Etxebizitza:

Lurraldearen gaitasun objektiboa, herriko biztanleen beharrak eta iharduera turistiko hautatuago baten hazkundea dira etxebizitzetarako proposatzen den garapenaren ardatz. Dokumentuan 347,24 ha dira etxebizitzen erabilerarako kalifikatuak, horietan 7.835 etxebizitza egotea aurreikusten delarik, honela banatuak:

egindakoak 5.714 un.

antolaketatik kanpo - 76 un.

berriak 2.197 un.

7.835 un.

lurzoru hiritarrezinean 333 un.

GUZTIRA 8.168 un.

Tipoen araberako banaketa honakoa izango da:

etxegune zaharrak: a.100 1.219 158 berri

zabaldurako etxebizitzak: a.200 1.045 75 berri

luzekako eraikineko etxebizitzak a.300 3.653 1.100 berri

altuera gutxiko etxeak a.400 1.508 599 berri

bakarkako etxeak: a.500 407 265 berri

egoitzak: a.600 3 —— berri

GUZTIRA 7.835 2.197 berri

Banaketa horrek 49,7 etxeb./ha-ko dentsitatea ematen du etxegune hiritarretan (a.500ak kanpo); oso txikia da inguruko beste hirigune batzuetakoen aldean.

— Iharduera produktiboak

Arauetan ageri den hein handieneko proposamena Zubietako lursailean enpresagune bat egitekoa da, 388.105 m2-ko saila hartuz eta 135.837 m2(t)-ko probetxamendua emanez.

Eremu horretan azalera handiko instalazio komertzial bat jartzeko aukera ere ematen da, baina georago zehaztu eta baloratu beharko litzateke, alderdi horretako Alorreko Planean.

 

Dokumentuan Gaintxurizketa eta Eskapatxuloko instalazioak finkatzeaz gainera, kalifikazio hori ematen zaie 22-Txiplao, 25-Molla eta 2-Zaldunborda II eremuei.

Arrantza iharduerari dagokionez, Kai Berriko eta Mollako dartsenen garapena burutzea proposatzen da dokumentuan.

 

— Bideak

Arauetako proposamenek honako gaiak ukitzen dituzte:

* Hirigunera sartzeko sistema nagusiko bideak ugaritu:

- Irun-Hondarribia bide berria egin, Plaiaunditik barna.

 

- Mendebaldeko bidea egin.

- Aireportuko bidea 4 karriletaraino zabaldu eta Kosta bideko pasaerako trafikoa kendu.

* Hiri barneko bide sarea osatu eta hobetu:

- Donosti kalearen Santa Engrazia eta Mendebaldeko bidearekiko lotunea bukatu, Harresilanda eta Damarrin barna.

 

- Hondartza, Portu Berria eta Alde Zaharra berrantolatu eta aparkalekuak egin.

- Oinezkoentzako pasealeku eta ibiltokiak eta bizikletentzako karrilak izango dituen oinarrizko sare bat egin, Irungo erdialdea hondartzarekin, Kai Berriarekin eta Higerrekin lotzeko. Sare horretan Amute Jaizubiarekin lotuko duen adar bat egingo da. Mendebaldeko bideari ondoan erantsitako beste bat egitea ere proposatzen da.

— Aireportua

Arauek dagoen tokian finkatzen dute, eta hobekuntza edo zerbitzu batzuk eransteko aukera zabalik uzten da.

— Espazio libreak

Atal honetan proposamen hauek daude:

* Jaizkibelgo atseden lekua garatzea.

* San Telmo-Higer aldeko parkea egokitzea.

* Hondartza eta hondartzabarnea bere onera ekarri eta berrantolatzea.

— Ekipamendua

Dagoen ekipamendu guztia finkatzen da, eta proposamenen artean, hein handikoena hondartzabarnean udalaren kirol alde bat egitea da, igerilekua ere edukiko lukeen kiroldegia eta guzti.

Kirol portu bat egitea ere aurreikusten da.

— Zerbitzuetako azpiegiturak

Saneamendu eta arazketako sistema berri bat egitea aurreikusten dute.

— Ondare naturala eta kultur intereseko ondare eraikitakoa babestea.

Atal honetako proposamenak, funtsean, hauek dira:

* Txingudiko estuarioa eta Jaizubia eta Kostako ibarrak bere onera ekartzeko eta babesteko eskuhartzeak.

* Hirigune historikoa eta Madalen Auzoa osorik birgaitzea.

* Proposatzen den katalogoan, ukitutako eraikin eta elementuak babestuko direla bermatu behar da. Higerko eta Jaizkibelgo eskuhartzeetan ere, bertako balio naturaleko espazio eta elementuak babestu eta hobetzeko ekintzak egingo dira.

Arauek herriko lurralde osoa hartzen dute, legeak aurreikusten dituen hiru lur klaseotan banatuta:

Hiritarra (LH) 466,6 ha

Hiritargarria (LHA) 92,2 ha

Hiritarrezina (LHE) 2.526,2 ha

3.085,0 ha

Lurzoru hiritarrean eta hiritargarrian sartzen den lur guztiaren antolaketa hobeki garatzeko, hirigintza iharduerako 69 eremu (HIE) bereizi dira.

 

Lurzoru hiritargarrian sartutako eremuak (eta dagozkien erabilerak) honakoak dira:

2. HIE - Zaldunborda - industrigunea

6. HIE - Zubieta Enpresen Parkea - enpresagunea

10. HIE - Lau Aizeta - etxegunea

20. HIE - Aireportu Bidea - komunikabideak (KHS)

22. HIE - Txiplao - industrigunea

33. HIE - Presa - etxegunea

34. HIE - Mendebaldeko Bidea - komunikabideak (KHS)

36. HIE - Muliate - etxegunea

37. HIE - Zezen Plaza - etxegunea

44. HIE - Labreder - etxegunea

59. HIE - Basako - etxegunea

eta gainerakoa lurzoru hiritarra da.

Lurzoru hiritarrean ia eremu guztiek etxebizitzetarako erabilera dute, honako hauek izan ezik:

15. HIE - Eskapatxulo - industrigunea

21. HIE - Aireportua - aireportua

25. HIE - Molla - industrigunea

49. HIE - Kaizarra - portugune eta etxegunea

62. HIE - Hondartza Kirol Parkea - komunitate ekipamendua

67. HIE - Hondartza - hondartza

68. HIE - Kai Berria - portugunea

69. HIE - Higer - hirugarren erabilerak

Lurzoru hiritarrezinean hiru eremu mugatzen dira, bakoitza bere kalifikazioarekin:

70. HIE - Txingudi/Jaizubia, interes naturaleko zona

 

71. HIE - Jaizkibel Mendia, atseden lekua

 

72. HIE - San Telmo, parkea

Lur hiritarrezinaren zonakatze orokorrean honako kalifikazioak ageri dira:

D.100 Babes bereziko landa lurrak

D.200 Landa lur arruntak

F.100 Parkea (Espazio Libreen Herriko Sistema)

F.200 Atsedengunea (Espazio Libreen Herriko Sistema)

 

F.310 Interes Naturaleko Zona (Espazio Libreen Herriko Sistema)

Hori guztia aztertu ondoren, idatzita dagoen planari egoki irizten zaio Hondarribiko problematika eta hirigintza arautzeko, beraz, bidezkoa da dokumentua behin betiko onartzea, beti ere alde batera utzi gabe Lurralde Antolaketako Jarraibideak betetzeko, alor funtzionaleko Lurralde Planak izan ditzakeen Irungo plangintzarekiko bateragarritasun proposamenek ezar lezaketena bete beharko dela. Erabaki honetan onarpen hori ematen zaio dokumentuari, baina xedapen zatian zehaztuko diren honako gaiei buruzko zenbait baldintza eta zehaztasunekin: komunikabideen herriko sistema, telekomunikazioak eta komunitatearen ekipamenduak, baliabide naturalen antolaketa, kultura ondarea, merkataritza eta lurzoru hiritarrezina.

 

Horiek horrela, dokumentua tramitatzerakoan hirigintzako araudian aurreikusitako prozedura arauak bete direnez gero, legeria aplikagarria kontuan harturik, Diputatuen Kontseiluak, Obra Hidraulukoetako eta Hirigintzako foru diputatuak proposatuta, eta eztabaidatu ondoren

erabaki du

Lehenengo. Hondarribiko Hiri Antolaketako Arauak behin betiko onartzea.

Honako dokumentu hauek dira onartutako plana osatzen dutenak:

1. Udalak 1996ko martxoaren 28ko Batzarrean behin-behineko izaeraz onartu zuen Testu Bategina,

 

2. Udalak 1996ko uztailaren 30ean eta 1996ko azaroaren 4an hartutako erabakietan jasota dauden aldaketak,

 

3. Kostako Zuzendaritza Nagusiaren bete beharreko informearen ondorioetarako 1996ko azaroan osatutako dokumentazioa, goian aipatutako 1996ko azaroaren 4ko udal erabakiaren baldintzetan, eta

4. Udalak geroztik hutsak zuzentzeko bidalitako dokumentua, aurretik bidalitako dokumentazioan aurkitutako zenbait akatsez gainera hutsegite batzuk zuzentzen dituena.

 

Behin betiko onarpena honako baldintzekin ematen da:

 

I. Komunikabideen Herriko Sistema.

I.1. Bide Azpiegitura.

1. Oro har, bide sareari buruz Hiri Antolaketako Arauetan aurreikusten diren iharduketak eta, zehazki, titular eta eskudun Foru Aldundia duten errepideen sarean aurreikusten direnak, kasuan kasuko proiektuak egiterakoan moldatu ahal izango direla ulertu behar da.

I.1.1. N-1 errepidea:

2. Planean sartuta geratzen da Gaintxurizketako Lotune Berrirako Foru Aldundiko Errepideetako Zuzendaritza Nagusiak proiektatutako soluzioa.

3. Gaintxurizketa Gaineko 2. HIE - Zaldunborda II eremura sartzeko soluzioa, nibel desberdinetako bigizta bat eta Donostia-Irun norantzan nibel bereko sarrera-irteera zuzenak dituena, berriz aztertu beharko da Alorreko Planean, eta zuzendu bai Donostiatik datorren sarrerako adarraren gehiegizko malda eta bai adar horren beraren eta Hondarribia-Irun alderako irteerakoaren azelerazio eta dezelerazio karrilen luzera. Hondarribia-Irun aldera daukan irteerako adarrari beste soluzioren bat ematea ere aztertuko da, errepide ondoan eta eremutik kanpo dagoen eraikinetik hain hurbil pasa ez dadin.

 

4. Jaizkibel Urbanizazioko 3.2 IU garatzerakoan N-1 errepidetik daukan sarreretako bat ixteko modua egin behar da, Eskualdeko Ospitaleko sarrerako bidegurutzean dagoena gordez.

5. Jaizkibel Urbanizazioko unitate horretan N-1 errepidearen ondoan dagoen zerrenda, "zuzkiduretarako espazio libre" gisa kalifikatua dagoena, "espazio libre" gisa kalifikatua geratzen da, beraz, errepide hori bitan banatu behar izanez gero, hartu ahal izateko gai.

6. N-1 eta N-638 errepideen artean dagoen 6. HIE - Zubieta eremurako sarrerak bete behar ditu Hiri Antolaketako Arauek 6. HIE - Zubieta eremurako ezartzen dituzten baldintzak, nahiz eta bere kalifikazio xehatua bestelakoa, zehazki Eskualdeko Kirol Parkearena, izan.

 

7. Eskualdeko Ospitaleko sarbidetik 6. HIEra doan sarreraren geometria adierazgarria besterik ez dela jotzen dugu, eta horko Alorreko Planean zehaztu beharko da, ahaleginak eginik N-1 errepideko bidegurutzetik urruntzeko eta erradioak zabaltzeko.

8. Amute-Mendelu aldean, Irundik, Iparraldetik eta Nafarroatik Hondarribirako sarreran egingo diren iharduera gehienak, dokumentuan grafiatu badira ere, Irungo lurretan egitekoak dira. Hondarribiko lurretan egin beharrekoei buruzko porposamena zuzen etsi dugu. Gainerakoan, grafiatuta ageri den soluzioa eskematzat onartzen da, baina Irungo udalerrian egon litezkeen aukeren artean erabakitzeko zain nolanahi ere, bai egin beharko diren loturen izaerari dagokionez eta bai zatietatik bakoitza zein organismok sustatuko duen zehazteari dagokionez.

 

9. 15. HIE - Eskapatxulo eremuko sarreretan eskuinerako mugimenduak egiteko aukera bakarrik egongo da, norantza aldaketak handik hurbil dauden bi glorietetan egin ahal izango baitira.

I.1.2. Egitekoa den Hondarribiko Saihesbidea:

10. Santa Engrazia kalearekiko bidegurutzeari Hiri Antolaketako Arauetan eman zaion soluzioa, semaforodun T moduko bidegurutze bikoitz baten bitartez egitea aurreikusi dena, ez da zuzen etsi, eta horren ordez glorieta bat egitea hautatzen da, Errepideetako Zuzendaritza Nagusiaren abenduaren 10eko informearekin batera doan planoan agertzen den bezalakoa; dena dela, eskematzat hartzen da, eta saihesbidearen behin betiko proiektuan zehaztu ahal izango da. Ondorio horretarako, glorieta hori egiteko beharko den 19. HIE - Kosta eremuko iparraldeko zatia Bideen Herri Sistema gisa kalifikatzen da.

11. 22. HIE - Txiplao eremura sartzeko karrilak ez dira saihesbidearen zatitzat hartzen eta, horrenbestez, Aldundiak ez du bere gain hartzen horiek egiteko finantzazioa. Nolanahi ere, erdiko karrila kendu egin behar da eta errepidean ezkerrerako biraketak egitea debekatu, bai eremura sartzeko eta bai bertatik irtetzeko ere, handik hurbil bi glorieta egongo direnez gero, norantza aldaketak haietan egiteko aukera egongo delako, eta sarrera-irteerak egiteko eskuin alderako mugimenduak aski izango direlako.

12. Egitekoa den saihesbidearen ondoan, 36. HIE - Muliate eremuaren mugan grafiatutako espaloiak ez ditugu saihesbideko lanen zatitzat hartzen, eta, oinezkoentzako direnez eta beraz udalerrirako baliagarriak, haiek egiteko finantzazioa ez du Aldundiak bere gain hartzen. Irizpide hori bera erabiliko dugu saihesbidearekin zerikusia izanik hirigintza edo udalerri izaera duten gainerako proposamenetan ere.

13. Ez da onartzen saihesbidetik ibilgailuz Zemizargako bidera sartzea. Oharpen hau egiten dugu, Hiri Antolaketako Arauetako plano orokorretan grafiatutakoa ikusirik, planean hori proposatzen dela ematen duelako.

14. 44. HIE eremuak eta, zehazki, A.410/44.1 eremuak GI-3440 errepidearekin eta egitekoa den saihesbidearekin dituen loturak norantza bakarra eduki behar lukete edo, gutxienez, ezkerrerako biraketarik ez, izan ere, ibilbideak askorik luzatu gabe noranahi joateko aukera emango baitute aurreikusita dagoen glorietak eta barneko bideek. Gai hori horko Alorreko Planean zehaztu ahal izango da.

15. 53. HIE - Baserritar Etorbidea eremuko hegoaldean saihesbidearen bukaerako bidegurutzeari eman zaion soluzioaz gainera beste batzuk ere egon daitezkeenez etxebizitzetarako lurzatien mugaketa aldatu gabe, ulertu behar da Hiri Antolaketako Arauetan grafiatutako soluzioa ez dela derrigor bete beharrekoa.

16. Bestalde, saihesbidearen bukaera ingurune hiritarrean dagoenez, eta zenbait eremutarako sarbidea denez, gogoan hartu behar da Udalaren zeregina dela saihesbidearen bukaera egiteko beharko den lurzoruaren erabilgarritasuna lortzea, Torrea baserriaren lurzoruarena barne.

 

I.2. Trenbideak.

17. 2. HIE - Zaldunborda II eremuan indarrean dagoen legeria errespetatu beharko da, Madril-Irun trenbidearen zorgune eta afekzioguneetan eraikitzeko ezartzen dituen mugaketei dagokienean.

Donostia-Hendaia trenbidearen zorgune eta afekzioguneetan ere errespetatu beharko dira mugaketa horiek. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Saila da baimenak emateko eskuduna.

 

I.3. Portuguneak.

18. Portuguneen mugak, indarrean dauden bitartean, "Hondarribiko portua. Transferitutako herri jabariguneen mugalerroa" planoan, 1990eko azaroaren 6koan, ageri direnak dira. Bertan sartzen dira Lurgorriko eta Iterlimengo eraikinen mugan dagoen inguruko arrantzale etxeak, kanpoan gelditzen direlarik, ordea, EAEri atxiki gabeko kaien alderdia eta 25. HIE - Molla eremua urbazterretik 10 metro fondoko zerrenda batean, Puntal eta Eskabetxe aldera doan kaiaren luzapenean.

 

II. Espazio libreen eta Berdeguneen Herriko Sistema

19. 71. HIE - Jaizkibel Mendia, atsedengunearen kalifikazioa duena planean, ez da sartzen Espazio Libreen Herriko Sisteman, baso erabileraren kalifikazioa eman ez dakiokeen herri titularitateko alderdian besterik, Erabaki honetako 30. baldintzan ezartzen denaren ondorioz.

III. Komunitatearen Ekipamenduko Herriko Sistema.

20. Puntaleko aurreeskolako eraikinaren erabilera ezingo da aldatu harik eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikastetxea bera kendu eta, ondoren, Hondarribiko Udalak eskatuta, erabilera desafektatzen den arte.

IV. Telekomunikazioen Herriko Sistema.

21. Telekomunikazioetako Azpiegituren Herriko Sistemaren kalifikazioa ematen zaio Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailak emandako informean ageri den EAEko telekomunikazio sarearen azpiegiturari, beti ere EAEko Lurralde Antolaketako Batzordearen uztailaren 3ko informearekin eranskin gisa doan dokumentuan jasotako trazadura planoei eta gainerako xedapenei jarraiki.

 

 

V. Baliabide Naturalen Antolaketa.

V.1. Ura.

22. Mendebaldeko bidea egiterakoan eta 22. HIE - Txiplao industrigunea antolatu eta hiritartzerakoan, ahal dela ez da Santa Engrazia erreka estali behar.

 

23. 71. HIE - Jaizkibel Mendia eremuko Plan Berezian azpimarratu behar da oso kontuan hartu behar dela lurpeko uraren kutsagarritasun handia, Jaizkibelgo unitate hidrogeologikoarekin lotuta dagoena.

V.2. Kosta.

24. 65. HIE - Lurgorri eta 68. HIE - Kai Berria eremuetako itsas-lehorretako herri jabarigunearen mugabanaketa, mugakide diren 61. HIE - Arroka eta 64. HIE - Sokorropunta eremuen mugaketari ere eragiten diena, Estatuko Administrazio Orokorreko Kosta Zerbitzuak 1996ko abenduaren 4an emandakoa da, alde batera utzi gabe behin betiko mugabanaketa egitean, bestelakoa izan daitekeela.

43. HIE - Miramar (Arau Partikularrak) eremuan kendu egiten da hutsegite baten ondorioz itsas-lehorretako jabarigunean grafiatutako zortasun lerroaren zatia.

49. HIE - Kaizarra eremuko zorgunea bertako arau partikularretako planoan grafiatutakoa da.

25. Itsas-lehorretako herri jabarigunean Arauek egiten dituzten proposamenek izaera adierazgarria dute, administrazio eskudunaren gaitasun titulua beharrezkoa baita kasu horretan.

26. Izaera adierazgarria dute dokumentuan ageri diren "proiektatutako urbazter berriek" ere, baimen edo emakidak beharrezkoak dituzten obrak egitearen menpe baitaude.

 

27. 65. HIE - Lurgorri eremuan aurreikusita dagoen iharduketa eta baldintzak, emakidaren egoera erregularizatzeak ekarriko duen emaitzaren menpe daude.

V.3. Txingudiko Badia.

28. Arenas Sagarzazu eta Antigua Conservería enpresek Amuten dauzkaten terrenoak Arauetan Espazio Libreen Herriko Sistemako "interes naturaleko zona" gisa kalifikatzen den erabilera orokorreko zonan eta 70. HIE - Txingudi/Jaizubia eremuaren barnean sartuta daude, lurzoru hiritarreko industrigunetik eta 15. HIE - Eskapatxulotik kanpo. Hala eta guztiz ere, orain dauden eraikinak onar litezke, baina debekatzen da erabilpen eta balio gehikuntza dakarten iharduketak egitea.

 

29. Txingudiko Eremua Babesteko eta Antolatzeko Planak aldaketa puntualak ekar diezaizkioke Hiri Antolaketako Arauek kalifikatzen duten 70. HIE - Txingudi/Jaizubia eremuari, eta beraren barnean kalifikazio xehatuak ezar ditzake, zehazki, nekazaritzako babesgune eta babesgune bereziarenak.

 

V.4. Bestelako Babesgune Bereziak.

30. Jaizkibel Mendia, Herri Onurako Mendien Katalogoan 2.036.1 zk. eta 1.237.98 ha-rekin ageri dena, osorik Baso Erabilerako kalifikazioa ezartzen zaio, Gipuzkoako Mendien Foru Arauaren indarrez.

31. Jaizkibel mendiko iparraldeko magalean dagoen Burnizko Errekako ibarra interes naturaleko elementuen zerrendan sartzen da.

VI. Kultura Ondarea.

32. Hondarribiko hirigune historikoko eskuhartzeetarako Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren aldez aurreko baimena behar da, harik eta Hondarribiko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Planaren aldeko informea, Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legeko 28.1 artikuluan aurreikusten dena, ematen ez den artean. Gainera, eremu horretan edozein eraikin botatzeko desafektatu egin beharko da, aipatutako 7/1990 Legeko 36. artikuluak dioenaren arabera.

 

33. Santiago Bidea Kultura Ondasun Kalifikatua denez Monumentu Multzoaren Kategoriarekin, eta bere espedientea berriz irekita dagoenez 7/1990 Legeari egokitzeko xedearekin, espediente horri lotuta dauden garrantzizko bi elementuetan, hau da, Santiago Galtzadan eta Santiagotxoko Ermitan, baimenduko diren eraikuntza lan bakarrak horrelakoetarako proposatuta dagoen Babes Araudi Berezian aurreikusitakoak izango dira, esan nahi baita, zaharberrikuntza zientifikoak.

34. Hondarribiko hirigune historikoko Zona Arkeologiko Kalifikatua, halakoei dagokien babes araudiaren menpe dago, eta araudi hori dokumentuari erantsita doa, joan den uztailaren 3an Lurralde Antolaketako Batzordearen informerako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egindako informearen eranskin gisa. Eranskin horrek zenbait eraikin besteekin "bat ez datozen elementutzat kalifikatzeak ez dakar elementu horiek hirigintzako kalifikazioan "antolaketaz kanpokoak" izatea. Hala, bada, elementu horiek zer araudiren menpe dauden, Hirigune Historikoko Planak, hirigintzako plangintza xehatuak edo, hala gertatuz gero, Kultura Departamentuak bere eskumenak erabiliz eta behar diren tramiteen ondoren xedatzen duenak definituko dute.

VII. Merkataritza.

35. Kontua hartuta 7/1994 Legeak, Merkataritzari buruzkoak, bigarren xedapen iragankorrean ezartzen duena eta 82/1995 Dekretuak dioena, alegia, 2.000 m2-tik gorako instalazio komertzialak jartzeko EAEko Lurralde Antolaketako Batzordearen aldez aurreko informea behar dela, honako hau gogorarazi behar dugu:

 

a) 6. HIE - Zubieta Enpresa Parkean azalera handiko instalazio komertzial bat jar litekeela dioen xedapenari dagokionez, zehazki non jarriko litzatekeen ez denez zehazten, eta hirigintzako probetxamenduari eta instalazioen ezaugarriei buruzko daturik ez denez ematen, ezin da proposamena baloratu, eta, horregatik, EAEko Lurralde Antolaketako Batzordeak ez du informerik eman.

b) Horren ondorioz, instalazioa jartzekotan, 7/1994 Legeak eta 82/1995 Dekretuak xedatzen dutenaren ondorioei begira, lurralde irizpideen aldetik gaia aztertuko duen EAEko Lurralde Antolaketako Batzordearen informea beharko du horko Alorreko Planak.

36. 6. HIE - Zubieta Enpresa Parkearen antolaketa xehatuan kontuan hartuko dira Foru Aldundiaren Zubietako landetxean egiten diren nekazaritzako ikerketa iharduerak eta landetxeari atxikitako elementuetan egiten direnak. Horregatik, eremu horretako plangintza Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuarekin aldez aurretik egin beharreko hitzarmenaren menpe geratzen da.

 

Ildo berean, eremuaren antolaketan kontuan hartuko da sail landatuak badaudela eta landetxearen mugetan hainbat zuhaitz ere bai —urki, lizar eta intxaurrak—, eta proiektuan sartuko dira, ingurugiroaren eta paisaiaren aldeko baldintzak onenean gordetzeko.

VIII. Lurzoru Hiritarra eta Hiritargarria.

37. Legez har daitezkeen probetxamenduak zein diren unean uneko legeriak esango du, eginik dauden edo egin litezkeen akordio edo hitzarmenen kalterik gabe.

 

38. Iharduketak koherentzia izan dezan, 2. HIE - Zaldunborda II eremuaren garapen plangintzak Irungo lurzati mugakideak barne hartu beharko ditu.

IX. Lurzoru Hiritarrezina.

39. Lurzoru hiritarrezinean nekazaritza eta abeltzaintzako ustiaketari lotutako etxe berriak egiteko, Foru Aldundiko nekazaritza gaietako departamentu eskudunaren aldeko bideragarritasun informea beharrezkoa da.

40. Oro har beti, eta bereziki zuhaitzak landatzeari eta mozteari, baso berritzeari eta paisaia eta izadia babesteko arauei dagokienean, gogoan izan behar da 6/1994 Foru Araua, Gipuzkoako Mendiena, bete behar dela.

 

Bigarrena. Planak betearazteko indarra berehalatik izango badu ere, Hondarribiko Udalak egin eta Foru Aldundi honetara bidali beharko du, diligentzietarako, Testu Bateratuaren Eranskin bat, erabaki honen lehenengo atalean aipatu diren espedienteko erabaki eta dokumentu guztiak bateratuko dituena, beren zuzenketa, aldaketa eta akatsen zuzenketa eta guzti, eta, gutxienez, honako xedapenak jasoko dituena:

 

— N-1 errepidean Gaintxurizketako lotune berrirako proiektatutako soluzioa, bai eta egitekoa den saihesbideak Santa Engrazia kalearekiko lotunean edukiko duen glorietarena ere.

— Portuguneen mugak, erabaki honen 18. baldintzan aipatu denari jarraiki.

— Telekomunikazioetako azpiegituraren herriko sistema, erabaki honen 21. baldintzan aipatu denari jarraiki.

 

— Itsaso eta ibai bazterraren lerroa, itsas-lehorretako jabarigunearen behin-behineko mugabanaketa eta babeseko zorgunea, erabaki honen 24. baldintzan aipatu denari jarraiki.

 

— Herri Onurako Mendien Katalogoan dagoen Jaizkibel Mendiari dagokion baso erabilerako zonaren mugaketa, erabaki honen 30. baldintzan aipatu denari jarraiki.

 

— Hondarribiko hirigune historikoko Zona Arkeologiko Kalifikatuaren mugaketa, erabaki honen 34. baldintzan aipatu denari jarraiki.

— 1996ko ekainaren 30eko eta azaroaren 4ko udal erabakiek eragindako arautegi aldaketak.

Erabaki hau behin-betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo jakinarazten den egunetik hasita bi hilabeteko epean".

Eraskina: Hirigintza Arautegiaren testua.

Donostia, 1997ko uztailaren 24an.— Idazkari Teknikoa, E. O. Eduardo Pereiro Oyarzabal.

(4340) (7785)

 

AURRETIAZKO TITULUA

 

ARAU SUBSIDIARIOEN APLIKAZIOARI BURUZKO IZAERA OROKORREKO XEDAPENAK

 

 

0.1. artikulua. Aplikazio eremua.

1. Eremua.

Honako Arau Subsidiario hauek aplikagarriak izango dira, indarrean sartzen diren unetik, Hondarribiko Udal Mugarte osoan.

2. Udalerri mugakideetako "plangintza orokorrarekiko" koordinazioa.

Hondarribiko Udal Mugarterako proiektu honetan biltzen diren beste Udalerri mugakideekiko antolamendurako koordinazio xedapenek ez dute baliorik izango, Udalerri hauei dagozkien "plangintza orokorretan" espreski edo inplizituki biltzen ez diren artean edo "lurralde plan" batek berresten ez dituen bitartean.

 

0.2. artikulua. Indarrekotasun baldintzak.

1. Indarrean dagoen "plangintza orokorra" indargabetzea.

Arau Subsidiarioek ordezkatu eta, beraz, indargabetu egiten dituzte —Hirigintza Arau hauetan espreski ezartzen diren salbuespenekin— Etxebizitza Ministerioak 1972ko uztailaren 11n onetsi zuen Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren zehaztapenak, eta haren ondoko erreformak, osagarriak eta garapenak, espresuak nahiz inplizituak.

 

2. Koordinazio arautzailea.

— Hondarribiko Udal Mugartean aplikagarriak izango dira, Plangintza Arau Subsidiarioen erreferentzia espresurik biltzen ez duten arren, 46.2; 51.2; 52,a); 60; 91; 97; 142.3; 144.3; 146.2; 201 artikuluak, bai eta 1992ko uztailaren 26ko Errege Dekretu Legegileak onetsitako "Lurzoruaren Erregimen eta Hiri-Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bateginaren" eta indarrean dauden Hirigintza Erregelamenduen artikulu baterakorrak ere.

— Halaber, Udal Mugarte osoan desjabetzapena edota "nahitaezko salmenta" erregimena aplikatu ahal izango da urbanizatzeko eta eraikitzeko epeak betetzen ez direnean, aipatutako Testu Bateratuaren Lehenengo Xedapen Gehigarriaren azken paragrafoak Udalari ematen dion ahalmenaren indarrez.

0.3. artikulua. Arau Subsidiarioak osatzen dituzten dokumentuak eta hauen hedadura arautzailea.

1. Arau Subsidiarioen dokumentuak.

Arau Subsidiario hauek ondoko dokumentuek osatzen dituzte:

"A" Dokumentua. Memoria.

"B" Dokumentua. Hirigintza Arauak.

"C" Dokumentua. Lehentasunen Ordena eta Exekuzio Epeak.

"D" Dokumentua. Planoak.

Halaber, "Hondarribiko Udal Mugarteko Hirigintza Ondarearen Katalogoa" ere Arau Subsidiarioetan barne hartu da, arestian aipatutako "B. Hirigintza Arauak" dokumentuaren "eraskin" gisa hain zuzen ere.

2. Dokumentuen izaera arautzailea.

Arau Subsidiarioen eduki arautzailea hauek osatzen dituzten Dokumentuen osotasunak konfiguratuta geratzen bada ere, "B. Hirigintza Arauak" dokumentua eta "II.A Antolamendua. Hirigintza Erregimen Orokorra" atala, eta, "D. Planoak" dokumentuaren "II.B Antolamendu Sektoriala" atala dira hirigintza ihardueraren izaera arautzaile eta erregulatzaile hori dutenak, eta horregatik kasu guztietan aipatutako iharduera haien zehaztapenak bete beharko ditu.

 

Gainerako dokumentuak funtsean izaera adierazgarri, erreferentzial edota frogatzailekoak dira batik bat eta, horrenbestez, edukiari dagokionez arestian aipatutakoekin kontraesanik izanez gero, beste haiek nagusituko dira.

3. Dokumentuen arteko desadostasunak.

Eskala desberdinetan egindako izaera arautzailea duten planoen artean hirigintza zehaztapenen bati buruzko desadostasunen bat somatuko balitz, eskalarik handienean marraztutako planoetan ezarritakoa nagusituko da, desadostasuna azken hauetan bildutako errakuntza material nabarmenen bati dagokionean izan ezik.

0.4. artikulua. Arau Subsidiarioen zehaztapenen arauzko lotespena eta lerruna.

1. Aldaketa espedienteen lerruna.

Arau Subsidiarioen zehaztapenen aldaketa, dagozkien lerrun eta lotespen arautzaileek galdatzen duten prozedura tramiteei lotuko zaie, euren berezko izaeraren arabera eta honako proiektu honetan, horri dagokionez, ezartzen den sistematizazioaren arabera, lerrun handiagoko hirigintza espediente batean azken honi adskribatzea espreski ezartzen denean izan ezik.

 

2. "Plangintza orokorreko" lerruna duten zehaztapenak.

Honela, izaera orokorrez, "plangintza orokorraren" berezko hierarkia eta lotespena izango dute Lehen Liburuak eta honako "B. Hirigintza Arauak" dokumentu honen "HIAetarako Arau Partikularren" "II. Hirigintza Erregimen Orokorra" atalak eta "2. Zonakatze Globala" izeneko planoek —"Bigarren" eta "Hirugarren" liburuak—; bai eta "D. Planoak" dokumentuko "II.1.A. Hirigintza Erregimen Orokorra" atalak ere.

Zehaztapen hauek aldatzea edota osatzea, honako dokumentu honetan espreski ezartzen diren tolerantzietara egokitzen diren horiek salbuetsiz (hauen artean, honako Hirigintza Arau hauetako 1.2.4. artikuluan izaera orokorrez ezarritakoez gain, "erabilera globaleko zonetako" "eraikuntza probetxamendua" eta "sistema orokorreko" eta "toki sistemako" izaera duten zuzkidura erabileretara destinatzen diren "lurzatiak" hartuko dira kontuan, dokumentu honetako 2.3.6. artikuluak, era berean, ezartzen duenaren arabera), edozein kasu izanik ere, "plangintza orokorraren" lerruna duen berariazko espediente bat formulatzea galdatuko du.

3. "Plangintza xehekatuko" lerruna duten zehaztapenak.

 

Proiektu honen gainerako zehaztapenek, bai eta honako Arau Subsidiario hauek garatzeko tramitatzen den menpeko plangintzak definitzen dituenek, plangintzaren azken kategoria honen berezko lerruna izango dute. Hori dela eta, hauek "plangintza bereziaren" edo "partzialaren" bitartez aldatu edo osatu ahal izango dira, edota ondorengo epigrafeetan aditzera ematen diren kasuetan indarrean dagoen hirigintza legeriak ezartzen dituen plangintza xehekaturako figuren bitartez.

 

4. Eraikuntzaren eta urbanizazioaren konfigurazio fisikoari buruzko zehaztapenak.

Eraikinen eta hirigintzaren konfigurazio fisikoari dagozkion zehaztapenen definizio berriak, eta hauek aldatzea eta osatzea, indarrean dagoen hirigintza legeriak ezarritako kasuetan eta mugekin, "xehekapen azterlanen" bitartez, honako Hirigintza Arauen bitartez, eta "garapen plangintzak" ezar ditzakeenekin.

 

5. "Exekuzio" baldintzei buruzko zehaztapenak.

 

"Exekuzio unitateak" mugatzea eta "iharduketa sistemak" zehaztea indarrean dagoen hirigintza legeriak ezarritako prozeduraz formulatu edota aldatu ahal izango dira, plangintzak espreski aurkakoa adierazten duenean izan ezik.

 

0.5. artikulua. Udalaren Hirigintza Ordenantzak.

1. Definizioa.

Arau Subsidiario hauek garatuz, eta "lurzati eraikigarrien" "erabilera" eta "eraikuntzari" buruzko oinarrizko baldintzetan eraginik ez duten hirigintza eta eraikuntza interbentzioaren aspektuak erregulatu ahal izateko, Udalaren Hirigintza Ordenantzak emango dira. Ordenantza hauek indarrean dagoen legeriak gai honi buruz "udal ordenantzetarako" ezarritako prozedurari jarraiki tramitatuko dira.

2. Arauzko lotespena eta lerruna.

— Izaera orokorrez, Arau Subsidiario hauek garatuko dituen "plangintza xehekatua" eta dagozkien eraikuntza eta urbanizazio interbentzioak aipatutako Ordenantzen zehaztapenetara egokitu beharko dira, eta aipatutako plangintzak ezin izango ditu horietan erregulatuta dauden aspektuak aldatu edo afektatzen dituzten zehaztapenak ezarri.

 

"Babeserako" edo "birgaikuntzarako plangintza berezia" adierazitako muga horretaz kanpo uzten da; izan ere, plangintza honek, berezkoak dituen babes helburuetan oinarrituz, Ordenantzen edukia bere interbentzio eremurako aldatzen dituzten zehaztapenak ezarri ahal izango ditu.

— Halaber, Udalaren Hirigintza Ordenantzek ezin izango dute inoiz "hirigintza plangintza" honek berezkoa duen esparruan plangintza honen zehaztapenek ezarritakoaren aurkako zehaztapenak ezarri.

Zehazki, hauek ezin izango dituzte "eraikuntza probetxamenduaren" erregulazio baldintzak; "lurzati eraikigarrien" "erabilera" eta "jabariaren" oinarrizko erregimena; eraikuntzen ezarpena; edota eraikinen kanpoaldeen forma eta tratamenduak afektatzen dituzten zehaztapenak bildu —eraikinen alderdi "akzesorioak" soilik afektatu ahal izango dituzte—.

 

3. Edukia.

Udalaren Hirigintza Ordenantzek, besteak beste, hirigintza eta eraikuntzaren ondoko alderdiak erregulatuko dituzte:

 

- "Hirigintza lizentzien" eskaera, tramitazioa eta exekuzioaren kontrola.

- "Hirigintza proiektuen" eta "obren" agiri beharkizunak.

 

- Eraikuntzen "bizigarritasun" baldintzak (Espazioen neurri, funtzio beharkizunak eta instalazioen eta zerbitzuen zuzkidura).

- "Eraikuntzaren kalitate" baldintzak eta "zerbitzu instalazioen funtzionalitate" baldintzak eraikuntzetan.

- "Segurtasun" baldintzak eta "suteen aurkako prebentzio" baldintzak eraikuntzetan.

- "Jabaria erregulatzeko" baldintzak eraikuntzetan.

 

- "Tratamendu estetikoari buruzko" baldintzak eraikuntzetan.

- Espazio eta bide publikoetan publizitate elementuak ezartzeko baldintzak, hala hiri-arean —Hiri-Lurzoru eta Lurzoru Urbanizagarriak— nola Lurzoru Ez-Urbanizagarrian.

 

- "Ostalaritza" eta "atseden erabileren" ezarpen intentsitatea erregulatzeko baldintzak.

- Urbanizazioaren eraikuntza kalitatea eta zerbitzu mailaren eta hiri-zerbitzuen instalazioen baldintzak.

- "Espazio publikoen" eta "berdeguneen" urbanizazioa obrak exekutatzen diren bitartean babesteko arauak.

- Industri ihardueren "eragiketa-standardak".

 

0.6. artikulua. Arau Subsidiarioen "aldaketak".

 

1. "Aldaketen" arrazoia eta justifikazioa.

— Kasu guztietan, "aldaketek" interes amankomuneko arrazoietan oinarritu beharko dute eta beren edukiaren deskribapen xehekatua eta beren arrazoi edota edukiaren justifikazio espresua galdatuko dute. Deskribapen eta justifikazio hauek barne hartuko dituzte Arau Subsidiarioen aurrikuspenen gaineko eraginari buruzko beharrezko erreferentziak, biztanlegoari, enpleguari, ekipamendu komunitario orokorra eta lokalari, espazio libreei, bidesareari eta aparkalekuari, eta azpiegiturei dagokienez, baldin eta erreformaren tamainak edota hedadurak beharrezko edota egoki egiten badute.

— Aldaketa guztiak berauek justifikatzen dituen arrazoiarekin lotuta egongo dira. Hortaz, espediente batean arrazoi horrekin lotuta ez dauden, edo burututako deskribapen eta justifikazioen artean espreski aipatzen ez diren Arauen aldaketak ezin izango dira sartu.

— Era berean, "aldaketaren" onespen erabakiek proposatutako aldaketak eta egindako deskribapenak eta justifikazioak espreski eta baloratuta aipatu beharko dituzte.

 

2. "Bolumen eraikigarriaren" gehikuntza.

— Indarrean dagoen Lurzoruaren Legearen 128. artikuluko 2. epigrafearen ondorioetarako, "egoitza erabilerarako zonan", "Arau Subsidiarioen elementuen aldaketa" batek "bolumen eraikigarria gehitzeko joera duela" ulertuko da, zona honi esleitutako "egoitza erabileretara" destinatutako "sabai azalera" gehitzen denean —ondorio horretarako ez dira "plangintzak" espreski ezarritako tolerantziak kontuan hartuko—.

"Aldaketak" afektatutako Areak eta mugakideek osatutako eremuan, aipatutako "aldaketaren" emaitzazko zuzkidurak Lurzoru Urbanizagarrirako indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen standardak —18,0 m2/100 m2 (s) 100.000 m2 (s) baino gutxiagoko multzoentzat eta 21,0 m2/100 m2 (s) kopuru hori gainditzen dutenentzat— betetzen ez dituztenean "espazio libreen" zuzkidura handiagoa eskatuko da.

 

Berau dagokion standardaren arabera kuantifikatuko da, gehitutako etxebizitza kopuruari dagokionez, eta aipatutako legeriak ezartzen dituen gutxienezko beharkizunak betetzen dituzten eremuen arabera antolatu beharko da.

 

"Industri zonetan" eta "hirugarren sektoreko erabilerakoetan" aipatutako gehikuntza "zonaren azalera" handitzen denean gertatuko da eta galdatuko den zuzkidura gehitutako azaleraren %10,0 izango da.

— Afektatutako "zonaren" edota "lurzatiaren" erabilera edozein izanik ere, aipaturiko gehikuntza gertatzen denean, gutxienezko "aparkaleku" edota "garaje" zuzkidura gehigarri bat antolatu beharko da, Arau Subsidiario hauek ezarritako zuzkidura galdakizunei jarraiki —eta, hala badagokio, berau gertatzen deneko eremua afektatzen duen "garapen plangintzak" ezarritakoei jarraiki—, gehikuntza horrek afektatzen dueneko "erabilerentzat".

Aukera hau materialki bideragarria denean, gutxienez zuzkidura gehigarri horren %30 "bide publikoetan" kokatu beharko da.

3. Titulazioa.

Arau Subsidiarioen "aldaketa" espedienteek "Hondarribiko Arau Subsidiarioen Elementuen Aldaketa" izena eraman beharko dute, ondoren edukia eta hedadura definituz, eta "behin-betiko onespena lortutakoan", izandako aldaketen barruan espedienteei dagokien ordena zenbakia esleituko zaie.

4. Arauen dokumentuen bategitea.

— Arau Subsidiarioen "aldaketa" espedienteek euren dokumentazioan "plangintza orokorreko" lerruna duten eta honako proiektu honen berariaz arautzaileak diren plano edo dokumentu guzti horien bategiteak barne hartu beharko dituzte, beti ere aldaketak afektatzen baditu.

— Udalak, hala eta guztiz ere, proposatutako aldakuntzen izaerak hauen hedadura eta edukia beharkizun hori gabe egoki biltzea ahalbidetzen duen kasuetan, espedienteari, aipatutako dokumentazioa ez badu ere, "hasierako onespena" eman diezaioke eta "jendaurrean jarri" dezake, kasu orotan, espedientea Foru Aldundiari "behin-betiko onespenerako" igorri aurretik, espedientean bertan dokumentazioa barne hartu beharko da.

— Udal Osoko Bilkurak aldez aurretik berretsi beharko du "testu bateginaren" baliozkotasuna, kasu orotan aurretik indarrean zegoen testuaren dokumentuzko konstantzia fedemailea izango delarik.

0.7. artikulua. Arau Subsidiarioak "berrikusteko" baldintzak.

Legez horretara —legezko aldaketak edota "lurralde plangintza"— behartzen duten edota Udal Korporazioaren iritziz beharrezko egiten duten jazotako faktoreen pilaketa dela eta, Udal Korporazioak har ditzakeen "Arau Subsidiarioen berrikuspen" edo "elementu aldaketarako" ekimenen kalterik gabe, Udalak Arau Subsidiarioen "Berrikuspenaren" komenigarritasunari buruzko txosten teknikoa eskatuko du, aurrerago horri dagokionez osoko bilkuraren erabakia hartuko delarik, besteak beste, honako kasu hauetan:

a) Hondarribia "zuzenbidezko" 18.000 biztanleko populazioa izatera heltzen denean.

b) Lurzoru Urbanizagarrian planifikatutako etxebizitza berrien %60 egiteko "eraikuntza lizentzia" eman denean.

 

c) Lurzoru Ez-Urbanizagarrian eraikuntza berrietan etxebizitzak eraikitzeko elkarren segidako hiru urteko aldian batezbeste urtean bost (5) lizentzia baino gehiago ematea; edota, baimendutako bestelako "erabilera ez-landatarrak" direnean, urtean hiru (3) lizentzia baino gehiago. (Lortu nahi den landa-ingurunea zaintzeko helburuen eraginkortasuna bermatuko duen zehaztutako ezarpenaren baldintzak aldian aldiko aldatzeko komenigarritasuna aztertu beharko da).

 

LEHEN TITULUA

 

LURZORUAREN KALIFIKAZIOA

 

1.1. KAPITULUA HIRIGINTZA ERABILERAK

1.1.1. artikulua. "Hirigintza erabileren" sistematizazio orokorra.

1. "Hirigintza erabileren" sistematizazio orokorra.

Ondoko "hirigintza erabilerak" bereizten dira:

- "Egoitza erabilerak"

- "Industri erabilerak"

- "Hirugarren sektoreko erabilerak"

- "Landa-erabilerak eta itsasertza ustiatzekoak"

- "Komunikabide-erabilerak"

- "Espazio libreetarako erabilerak"

- "Ekipamendu komunitariorako erabileraK"

- "Zerbitzu azpiegiturarako erabilera"

2. "Hirigintza erabilerak" bereiztea beren ezarpena erregulatzeko ondorioetarako.

— Beren ezarpenaren oinarrizko erregulazioari dagokionez, "hirigintza erabilerak" "bereizgarri", "baimendu" edo "debekatu" gisa definitzen dira.

"Erabilera globaleko" edo "erabilera xehekatuko zona" bateko "erabilera bereizgarritzat" bertan nagusitzen dena eta ikuspuntu funtzionala eta bertan garatzen den eraikuntza tipologiaren konfigurazioaren ikuspuntua kontuan hartuta berau bereizten duena hartuko da.

— Halaber, eraikin bateko lokal jakin baten "erabilera nagusi" deritzo —edo erabilera honek "nagusiki" okupatzen duela adierazten da— "plangintza xehekatuak", "xehekapen azterlanek", Hirigintza Arau hauek edo Udalaren Hirigintza Ordenantzek lokal horri lehentasunez esleitutako erabilerari.

 

"Erabilera" hori "kalifikazio xehekatuak" eraikinak okupatzen duen "lurzatiari" esleitutako "erabilera bereizgarria", lurzati horretako beste "erabilera baimendu" bat —esate baterako: "merkataritza erabilera" "egoitza erabilerarako lurzatietako" "behe-oineko" lokaletan—, edo hauen "erabilera lagungarri" bat izan daiteke —esate baterako: "garaje erabilera" aipatutako "lurzatietako" "sotoko" lokaletan—.

— "Lurzati" bateko "erabilera bereizgarrien" edo "baimenduen" "erabilera lagungarritzat" hartzen dira erabilera horien menpe eta eurei ezinbestean loturik dauden zerbitzu "erabilerak", "lurzati" horretan "erabilera nagusiarekin" funtzionalki integratuta ezartzea zerbitzu funtzio horretan oinarrituta soilik justifikatzen denean.

Hirigintza Arau hauek ez dituzte izaera orokorrez eta zorrozki zerrendatzen "erabilera bereizgarri" edo "baimendu" bakoitzaren "erabilera lagungarriak" —kasu bakoitzean, funtzio hori bete ohi duten erabilera guztiak hartuko dira halakotzat—, baina horietako batzuk aipatzen dituzte, beren ezarpenerako murriztapen batzuk finkatu edo ezarpen hori erregulatzeko xedez.

Salbuespenak salbuespen, "lurzati" guztietan espreski "bereizgarri" eta "baimendu" gisa adierazten diren erabileren "erabilera lagungarriak" izaera orokorrez "baimenduta" daudela ulertuko da.

— "Erabilera" bat "autonomo" gisa kalifikatzen da "lurzati" batean independenteki eta "ez-lagungarri" gisa ezartzen denean.

"Erabilera globaleko zona" edo "lurzati" jakin batean, "erabilera" bat beste batzuen "erabilera lagungarri" gisa "baimenduta" egon daiteke baina, era berean, debekatuta egon daiteke "erabilera autonomo" gisa —esate baterako: "etxebizitza erabilera" "Landa-Zonetan"—.

— "Erabilera" jakin baten "erabilera asimilatutzat" hurrengo artikuluan espreski horrela identifikatzen diren bestelako "erabilera" horiek hartuko dira, beti ere, hauen ezarpen baldintzak eta lokal mugakideetan egikaritzen diren "erabilerak" erreferentziazko "erabileraren" antzekoak direnean.

Izaera orokorrez, iharduera hauek "lurzati" edo "lokal" desberdinetan espreski adierazi beharrik gabe ezartzea baimentzen da, adierazitako erreferentziazko "erabileren" baldintza berberetan, eta hauen "erabilera asimilatu" gisa dagokien definizioan ezar litezkeen mugekin —esate baterako: "etxebizitza" bateko titularraren "lanbide despatxua" "etxebizitza erabilerari" dagokionez, edo "ekipamendu komunitariorako erabilerak" "merkataritza erabilerei" dagokienez—.

— Horrez gain, "erabilera globaleko zona" desberdinetan, eta titulu honetako "1.2. Kalifikazio Globala" kapituluan aurkakoa espreski adierazten ez bada, "baimenduak" izango dira, zirkunstantzia hori espreski adierazteko beharrik gabe, "oinarrizko zerbitzuen erabilerak" deiturikoak.

Halakotzat hartuko ditugu azpiegitura eta zuzkidura "erabilerak", salbuespenak salbuespen "jabari publikoko" erregimenean betetzen direnak, eta ondoko artikuluan zerrendatu eta definitzen direnak.

Hauen artean ondokoak, besteak beste:

* "Ibilgailuen" eta "oinezkoen" "zirkulazioa".

* "Aparkalekua".

* "Espazio libreak".

* "Ekipamendu komunitarioa".

* "Zerbitzu azpiegiturak".

3. "Erabilera baimenduei" aplikagarriak zaizkien baldintzak.

— "Hirigintza erabilera" bat "erabilera baimendu" gisa definitzeak ez du, zenbait kasutan —Lurzoru Ez-Urbanizagarria eta bestelakoak—, euren ezarpena legeztatzen duen lizentzia eman aurretik baimentzeko berariazko tramiteak galdatu beharra baztertzen.

Ildo beretik, "IGOKA Erregelamenduari" atxikita dauden iharduerek kasu orotan, proiektu honetan ezarritako ezarpenerako baldintza orokorrez gain, aipatutako erregelamenduaren errekerimenduak bete beharko dituzte.

— Udalaren Zerbitzu Teknikoek txostena egin ondoren, euren tamaina eta ezaugarri funtzionalengatik ibilgailuentzako eta oinezkoentzako sarbideen baldintzei, aparkalekuen zuzkidura eta ezaugarriei edota karga eta deskargarako espazio libre osagarrien antolamenduari buruzko premia berezirik planteatzen duten instalazioak ezartzea eragotzi ahal izango da —indarrean dagoen plangintzak ezartzen duen antolamendu xehekatuaren esparruan behar bezala erabaki ezin daitezkeen premiak—, bai eta hauek ezartzeko hautatutako eremurako plangintzak definituriko antolamendu baldintzekin eta "erabilera lagungarriekin" nabarmenki bateraezinak diren bestelakoak ere, nahiz eta aipatutako plangintzak espreski eta izaera generikoz "baimendu" dituen.

 

Hautabidez, hala badagokio, adierazitako gatazkak zuzentzeari dagokionez, obligazio bereziak ezarri ahal izango zaizkie, bidezko lizentzia emakidan.

 

4. Aurrikusten ez diren "erabilerak".

— Arestian aipatutako sistematizazioa, bai eta hurrengo artikuluan burutzen den beronen garapena ere definizio irekitzat eta ez-baztertzailetzat hartuko da; era honetan, Udalak bertan, bere hirigintza eraginek aipatutako beste erabileren eraginekin duten parekotasuna dela eta, espreski barnebiltzen ez diren erabilerak tipifika ditzake.

— Halaber, irizpide berari jarraiki, "zona" edota "lurzati" jakin batean, ez "baimenduta" ez eta "debekatuta" ez dagoen erabilera baten ezarpena espreski baimen edota debeka dezake.

1.1.2. artikulua. "Hirigintza erabileren" edukia.

1. "Egoitza Erabilerak".

— "Egoitza erabileren" artean bi modalitate definitzen dira: "etxebizitza-erabilera" eta "egoitza kolektiboa".

— Pertsona bati edota edozein motatako kolektiboei ostatu ematea ulertzen da "etxebizitza-erabileratzat", okupaturiko lokal bakoitzeko 12 laguneko gehienezkoarekin. Famili unitateen kasuan kopuru hori gainditu ahal izango da.

"Etxebizitza-erabileraren" "erabilera lagungarritzat" ezkaratzak, trastelekuak, instalazio gelak, esekitegiak, jardin pribatuak eta antzerako bestelakoak hartuko dira.

Halaber, "garaje erabilera", edo "ibilgailuak gordetzea", beronen "kategoria" guztietan, etxebizitzak soilik erabiltzeko kirol instalazioak —igerilekua, frontoia, etab.— eta "gas likidotuen deposituak" ere halakotzat hartuko dira, kasu hauetan ordea, "etxebizitza-erabilerara" destinaturiko lurzatietan berauen ezarpena espezifikoki erregulatu dezake "plangintzak".

"1. kategoriako" "erabilera industrialak", "pentsioak" —orotara hamabi ohe— eta "bulegoak" eta "lanbide-bulegoak", ezartzen direneko lokalak, euren titularraren edota legezko ordezkariaren ohiko etxebizitza iraunkorra denean, eta hauei destinatutako azalera lokalaren azaleraren erdia baino gehiago ez denean eta 125 m2(e) (m2(e): Metro karratuetan adierazitako "azalera erabilgarria") baino gutxiago dituenean, "etxebizitza-erabilerarekiko" "erabilera asimilatutzat" hartuko ditugu.

— Familiak ez diren edozein motatako kolektiboei, okupaturiko lokal bakoitzeko 12 lagunetatik gorako kopuruan, izaera ez "asistentzialez" titulartasun pribatuko erregimenean ostatu ematea ulertzen da "egoitza kolektiborako erabileratzat".

Hauen artean "titulartasun pribatua" duten "zaharren egoitzak", "unibertsitate egoitzak", "kolegio nagusiak" eta "aterpetxeak" barne hartuko dira, bai eta "aparthoteltzat" hartzeko beharkizunak biltzen ez dituzten eta alogera erregimenean dauden "apartamentu" eraikinak ere, beti ere antolakuntza bateratupean ustiatuak badaude eta beronen "banakera horizontala" burutzeko ezintasuna erregistroz bermatzen bada.

Erabilera honek "erabilera lagungarriak" ere barne hartuko ditu, bai eta "erabilera asimilatu" gisa "1. kategoriako" "industri erabilerak", "bulegokoak" eta "lanbide despatxukoak", bereziki "egoitzako" langilegoak erabilitakoak.

 

2. "Industri Erabilerak".

— "Hirigintza erabilera" hauek ondoko iharduerak biltzen dituzte:

* Mota orotako produktuak lortu eta transformatzeko industriak.

* Produktuen artapen, gordeketa eta banaketara destinaturiko "biltegiak", xehekari, handizkari, instalatzaile edo banatzaileak soilik hornitzen dituztenak; alabaina, jende ororentzako zuzeneko salmenta kanpo geratzen da.

* Mota orotako produkzio eta ikerketa "laborategiak" —maneiaturiko produktuen erabateko kalte eta burututako ihardueren molestiarik ezagatik "bulego erabilerari" asimilagarri suertatzen ez badira behintzat.

* Ibilgailu, makineria eta mota orotako tresnen "konponketa tailerrak".

* "Hornitegiak", "erregaiak hornitzeko unitateak" eta "ibilgailu ikuztegiak".

* Mota orotako "erregaien depositu" eta "biltegiak", salmentara destinatuak.

* Errepidean zeharreko "garraio agentziak" eta kamioiak, autobusak eta bestelako ibilgailu edo makineria automobilak zaintzera destinatutako "kotxerak".

* Makineria, txatarra, ibilgailu edo materialetarako "aire zabaleko biltegiak eta deposituak".

* "Nekazaritza industriak", halakotzat zuzenean nekazaritza ustiapenean zuzenean iharduera gauzatzen deneko lurra zuzenean erabiltzen ez duten nekazaritza ustiapenerako iharduerak hartuko dira, beti ere, euren ezaugarri edo ezarpen baldintzak direla eta, nahitaez Lurzoru Ez-Urbanizagarrian kokatu behar dira.

Hauen artean azaldutako baldintzak betetzen dituzten "abeltzaintza eta nekazaritza ustiapeneko" industriak, "zerrategiak" landare eta lore "mintegiak" eraikin irmo eta iraunkorra —metalezko profila duen egitura, zimentazioa, itxiera kristaleztatua eta hormigoizko zolataduna— dutenak.

* Mota orotako "meategiak" eta "erauzpen industriak"; hala badagokio, Lurzoru Ez-Urbanizagarrian ezarri ahal izango dira.

* Oro har, erabili, maneiatu edo saldutako materialak, edo erabilitako bitarteko teknikoak direla eta, pertsonei molestia, arrisku edo ezerosotasunik, edo ondasunei kalterik sor liezaioketen produktu fabrikazio eta eraldakuntza iharduera guztiak.

* "Industri erabilera" nagusiaren "erabilera lagungarriak", hala nola, bulegoak, laborategiak eta kalkulu zentroak, zerbitzu instalazioak —ur ponpaketa edo saneamendurako estazioak, hondakinen arazketarako instalazioak, etab.—, garajeak eta ibilgailu eta makineria parkeak eta antzekoak, bai eta "goarda" edo "jagolearen etxebizitza" ere, haatik, honen ezarpena espreski baimendu beharko du "plangintzak".

 

— "Merkataritza" edo, oro har, "hirugarren sektoreko" izaerako funtzioak barne hartzen dituzten "industri" iharduerak erabilera bakartzat hartuko dira, "industri erabilera bereizgarriaren" "lokal" edo "lurzatietan" ezartzeko ondorioetarako, aipatutako "erabileretara" berariaz destinatzen diren azaleraz independente aintzat hartzearen kaltetan izan gabe, hauei aplika dakiekeen erregulazioaren ondorioetarako.

— "Industri erabilerak", baimendutako bestelako erabileren ihardunarekiko edo ingurunearekiko oro har sortaraz dezaketen ezerosotasun, kaltegarritasun, osasungaiztasun edo arriskugarritasunaren arabera, "kategoria" desberdinetan sailkatzen dira:

* "1. Kategoria".

Izaera indibiduala nahiz famili izaera duten instalatutako potentzia mekaniko finkorik gabeko iharduera produktiboak biltzen ditu, iharduera hauek ez dute inolako molestiarik edo arriskugarritasunik sortzen eta beraz IGOKA Iharduera Erregelamenduari lotzen. Erabilitako azalera kasu guztietan 125 m2 (e) baino txikiagoa izango da. "Egoitza erabilerei", "hirugarren sektorekoei" eta "ekipamendu komunitariorakoei" asimilatutzat hartuko dira.

* "2. kategoria".

"Egoitza erabilerekin", "hirugarren sektorekoekin" edota "ekipamendu komunitariokoekin" bateragarri diren "industri" iharduerak biltzen ditu, arriskugarritasunik ez dutelako —IGOKA Erregelamenduaren arabera—, aldameneko erabileretarako molestia edo ezerosotasun zuzengaitzik sortzen ez dutelako —usainak, gasak, hautsa, zarata, bibrazioak, etab. sortzea—, gehienez ere 4 CV-ko "potentzia unitarioko" makina edo motoreak erabili, instalatutako "potentzi dentsitatea" 0,135 CV/m2-koa (e) edo txikiagoa izan eta 250 m2 (e) baino azalera txikiagoa erabiltzen dutelako.

"Kategoria" honetan motozikleta, automobil eta untzi txikien —gehienez 6.00 metroko eslorakoak— "konponketa tailerrak" barne hartuko dira —ez dira inolaz ere barne hartuko "txapa" eta "pintura" konponketako kasuak, ez eta ibilgailu astun edo makineria automobilen kasuak ere—, baldin eta 250 m2 (e) badute.

"Ibilgailuak konpontzeko tailerren" barruan "konponketa azkarrerako tailerrak" barne hartzen dira, tailer hauek 100 m2 (e) baino gutxiagoko azalera erabilgarria eta bi (2) langile arteko "tailerrek" osatzen dute. Egoera jakin batzuetan tailer hauetarako berariazko erregulazioak ezartzen dira.

"2. kategoriako" "industri erabilerak" "merkataritza erabileretara" "asimilatutzat" hartuko dira.

* "3. kategoria".

Tamaina txiki edo ertaineko industri iharduerak biltzen ditu —3.600 m2-tik (lo) beherako "lurzati azalera okupagarria" eta 5.000 m2-tik (s) beherako "sabai azalera" eraikia— galdatutako beharkizunetarikoren bat ez betetzeagatik 1. eta 2. kategoriakotzat ezin har daitezkeenak, edo, oro har, neurri zuzentzaileak hartu arren, eraikuntza berean edo aldamenean kokaturik dauden etxebizitzei edota "hirugarren sektoreko erabilerarako" lokalei edo "ekipamendu komunitariokoei" molestiarik sor diezaieketenak.

Zehazki, aire zabaleko "biltegi" eta "deposituak", "txapa" eta "pintura" tailerrak, ibilgailu astunak eta makineria automobilak eta 6,00 metro baino gehiagoko eslora duten untziak konpontzeko tailerrak, "hornitegiak", "erregaiak hornitzeko unitateak" eta aire zabaleko "kotxeak garbitzeko" instalazioak. Azken hauek "2. kategoriako" "industri erabileratzat" hartu ahal izango dira "garajeen" edo "2. kategoriako" "konponketa tailerren" "erabilera lagungarriak" direnean eta "erabilera" hauetara destinatzen diren lokaletan antolatzen direnean.

 

 

"3. kategoriako" "industri erabilerak" "industri erabilerarako zonetan" soilik ezarriko dira —ondoren espreski aditzera ematen diren kasuetan izan ezik— eta ezarritako berariazko baldintzak betetzen dituzten "nekazaritza industrien" kasuan, "D. Landa-Zonetan" eta "F.200 Atseden Areetan".

 

"Hornitegi" —"kotxeak garbitzeko" instalazioak hauetara asimilatutako erabileratzat hartuko dira— eta "erregaiak hornitzeko unitate" aldaerak, ordea, honako egoera hauetan ere ezarri ahal izango dira:

 

a) " Komunikabideen Sistema Orokorrari" adskribatutako lurretan.

b) "Industri zonak ez diren erabilera globaleko zonetan", hurrengo kapituluan "zona" mota bakoitzerako ezartzen diren baldintzetan.

* "4. kategoria".

Tamaina ertain eta handiko industri iharduerak biltzen ditu —eraikinak okupatzen duen "lurzati okupagarriak" 3.600 m2-tik (lo) gorako azalera eta 5.000 m2-tik (s) gorako "sabai azalera" eraikia— eta euren tamaina kontuan hartu gabe, kasu orotan, aldameneko beste industria batzuekin bateragarri direlarik, espazio libreen erabilera amankomunean arazo funtzionalak sortzen dituztelako eta neurri zuzentzaileak hartu arren kaltegarritasun, osasungaiztasun edo molestien iturri direlako.

 

Halaber, "3. kategoriako" "industrietarako" ezartzen diren "lurzati okupagarriaren azaleraren" eta "sabai azaleraren" mugak gainditzen ez dituzten arren, espazio mugakideekiko maniobra, karga eta deskarga, biltegiraketa edo aparkaleku iharduera lagungarrien bolumen garrantzitsua sortzen duten produkzio iharduera horiek barne hartuko dira "kategoria" honetan, ondorioz ez da bateragarria gertatzen beste iharduera batzuekin erabilera elkarbanatzea.

Hauen artean eta beren ezaugarriak direla eta —nekazaritza eta abeltzaintza industriak eta antzeko beste batzuk—, 5. kategoriako "industriatzat" hartu behar direnak izan ezik, 2.500 m2(s) baino gehiagoko "nekazaritza industriak" hartuko dira.

"Industri erabilerarako zonetan" soilik ezarriko dira eta "nekazaritza industrien kasuan" "D.200 Landa-Zona Arruntetan" bereziki erabilera horretara destinatzen diren "lurzatietan". Iharduera hauen eremuan gauzatu beharko da bereziki iharduera, beharrezko erabilera lagungarriak barne hartuz —aire zabalean biltegiratzea, karga eta deskarga, maniobra, aparkamendua eta antzeko beste batzuk—.

Industria mota honen "erabilera lagungarritzat" instalazioaren goardaren "etxebizitza" har daiteke —"lurzati" bakoitzeko etxebizitza bat (1)—, "plangintza xehekatuan" espreski zehaztu beharko da zirkunstantzia hau.

 

* "5. kategoria".

Beharrezkoa duten produkzio eremuaren hedapenagatik —20.000 m2-tik gorako "lurzati azalera"— edo beren izaera arriskutsu, kaltegarri edo gogaikarriagatik, "hiri-zonetatik" urrun samar dauden berariazko kokalekuetan soilik onar daitezkeen iharduerak biltzen ditu.

Iharduera hauen ezarpena berariazko "industri zonetan" egingo da —"B.200 Zonetan"— eta "nekazaritza industrien" kasuan "D.200 Landa-Zona Arruntetan". Hala eta guztiz ere, plangintzak aldez aurretik espreski baimentzen baditu, "B.100 Industri Zona Arruntetan" ere ezarri ahal izango dira. Iharduera hauen ezarpena "4. kategoriako" industrien baldintza beretan burutuko da eta, kasu orotan, beharrezko neurri zuzentzaileekin batera aurkeztu beharko da.

 

Industria mota honen "erabilera lagungarritzat" instalazioaren goardaren "etxebizitza" har daiteke —"lurzati" bakoitzeko etxebizitza bat (1)—, "plangintza xehekatuan" espreski zehaztu beharko da zirkunstantzia hau.

 

— Industri iharduera bat "industri erabileren" "kategoria" jakin batera adskribatzeko, instalatutako potentziaren gehienezko mugez gain, jarraian zerrendatzen diren eraginak orokorki baloratuko dira:

* Molestiak:

- Zarata sortzea (Lokal propioaren kanpoaldea eta auzokiderik kaltetuena).

- Beroa sortzea.

- Bibrazioak sortzea.

- Hautsa sortzea.

- Hondakin-urak sortzea.

- Industri hondakinak sortzea.

- Merkagai karga eta deskargen bolumena.

- Aparkaleku premiak.

- Bistako instalazio edo biltegiraketak.

- Langile pilaketak.

* Kaltegarritasuna eta osasungaiztasuna:

- Gas kutsatzaile, toxiko edo osasungaitzen emisioa.

- Eragin kutsatzaile, toxiko edo osasungaitzak dituzten hondakin-urak sortzea.

- Materia toxikoen manipulazioa.

- Erradiazioak sortzea.

- Hondakin solido kutsatzaile, toxiko edo osasungaitzak sortzea.

* Arriskugarritasuna:

- Material erregarri, suharbera edo lehergarrien manipulazioa.

- Produkzio prozesu eta presiozko ontzi arriskugarrien erabilpena.

- Erasotzaile kimikoen jario eta isurketa arriskurik izatea.

— Iharduera batean "instalatutako potentziatzat" elementu mekaniko mugikorrak dituzten makina finko guztien potentziaren batura hartzen da, "CV"-tan neurtua. Konputu honetatik kanpo geratzen dira aire ateragailuak, igogailuak edo antzekoak, beti ere beren funtzioa ihardueraren beraren berezko xedeaz bestelakoa denean eta bertako pertsonalak edo kanpoko publikoak erabiltzeko lokalaren giro egokitzapen eta egokitzapen funtzional hobea lortzera zuzendua. Honen kaltetan izan gabe, aipatutako instalazioak instalazioaren multzoan galda daitezkeen neurri zuzentzaileen menpe jarri ahal izango dira.

— Zarata sortzeko mugak administrazio aginpidedunak finkatuko ditu kasuan-kasuan.

— "Industri erabilerak" "kategoria" jakin batera adskribatzeko ondorioetarako, edozein kasutan, "karga eta deskargara" edota mota honetako "konponketa tailerretan" "ibilgailuak jasotzera" destinatutako espazio estaliak konputatuko dira. Aitzitik, "garaje erabilera" lagungarrietara destinatutako lokalen azalera ez da konputatuko.

3. "Hirugarren Sektoreko Erabilerak".

— Honako modalitate hauek ezartzen dira "hirugarren sektoreko erabileren" artean:

* "Hotel erabilera".

* "Merkataritza erabilerak".

* "Bulego erabilera".

* "Atseden erabilerak".

* "Osasun eta asistentzi erabilerak".

* "Hirugarren sektoreko askotariko erabilerak".

* "Kanpaleku turistikoetarako erabilerak".

— Pertsonei irabazizko xedez ostatu ematea ulertzen da "hotel erabileratzat", edozein modalitatetan —hotelak, hostalak, hotel-egoitzak, motelak, pentsioak eta aparthotelak—.

"Hotel erabileraren" erabilera erantsi eta lagungarrien artean, etxebizitza-lokal bat eta "garaje erabilera" kontutan hartuko da hotel instalazio bakoitzeko, azken hau espreski arautu ahal izango delarik kasuan-kasuan.

Alogera erregimenean ustiatutako "apartamentu" multzoak, "aparthotel" gisa hartuak izateko dagokien legeria sektorialak ezarritako beharkizunak betetzen ez dituztenean, ezarpen baimenaren ondorioetarako, "egoitza kolektiborako erabileratzat" hartuko dira, beti ere erabilera mota honetako berezko funtzio eta antolamendu unitateko beharkizunak betetzen badituzte, edota, aurkako kasuan, "etxebizitza" multzotzat.

— "Merkataritza erabilerek" ondokoak bilduko dituzte: jendaurreko artikulu eta produktu salmenta —"handizka" nahiz "txikizkakoa"—, ostalaritza negozioak —tabernak, kafetegiak, pub eta jatetxeak—, jendearentzako zerbitzugintza, hala nola ileapaindegiak, edergintza aretoak, tindategiak —arropak jasotzea eta ematea—, eta antzekoak, eta dagozkien "erabilera lagungarriak". Hala ere, "merkataritza erabilera" ez diren "erabilera bereizgarrietara" destinaturiko lurzatietan izaera hori duten "garaje erabilerak" ezartzen badira —"merkataritza erabileren" "lagungarri" alegia—, hauekiko independenteki arautu beharko dira.

Publikoaren sarbide eskari desberdinak, aparkaleku zerbitzua eta maniobra, karga eta deskarga espazio beharrak kontuan hartuta, ondoko "kategorietan" sailkatzen dira "Merkataritza erabilerak":

* "1. kategoria":

Espazio publikoen berezko erabilerarekin —"espaloi","lorategi" eta "oinezkoentzako area" eta bestelakoak— bateragarria den eta "behin-behineko eraikinetan" 25.00 m2-tik (e) beherako "azalera erabilgarria" duen merkataldegia, hauetan —"emakida administratiborako" erregimenean— ezartzeko baimena jaso dezake, plangintzak espreski hala aurrikusi ez duen arren. Halaber, "espazio pribatuetan" ezarri ahal izango da, hala zehazten bada.

* "2. kategoria":

"Egoitza erabilerarekin", "industri", "hirugarren sektore" edota "ekipamendu komunitariorako erabilerarekin" bateragarriak diren 25,00 m2-tik (e) gorako eta 250 m2-tik (e) beherako azalera erabilgarria duten, eta hauetara nagusiki destinaturiko lurzatietan berariazko galdakizunik gabe ezar daitezkeen merkataritza iharduerak.

* "3. kategoria":

250 m2(s) baino gehiago eta 750 m2(e) baino gutxiagoko "azalera erabilgarria" erabiltzen duten merkataritza iharduerak, zeintzuei "Egoitza erabilerak", "industri" edota "hirugarren sektoreko erabilerarako" lurzatietan ezartzeko, "plangintza xehekatuak", edota, halakorik ezean, Udalak, lizentzia emakidan berariazko baldintzak zuzenean jarri ahal izango baitizkio, publikoarentzako sarbideei, merkagaiei, "aparkaleku" zuzkidurari edota karga eta deskargarako espazioari dagokionez. Kasu orotan, bide publikotik sarbide zuzena eta independentea, —bere kasuan, zenbait merkataritza instalazioek elkarbanatua izan daiteke— duten lokaletan ezarriko dira.

* "4. kategoria":

750 m2(e) baino gehiagoko "azalera erabilgarria" eta 2.000 m2(s) baino gutxiagoko "sabai azalera" duten merkataritza iharduerak, hauek okupatzen dituzten lokalen barnean beharrezko sarbide, maniobra eta karga eta deskargarako espazioak eduki beharko dituzte. Halaber, "plangintza xehekatuak", edota, halakorik ezean, Udalak, lizentzia emakidan, "aparkaleku" zuzkidurari dagokionez, berariazko baldintzak jarri ahal izango dizkiote.

* "5. kategoria":

2.000 m2-tik (s) gorako sabai azalera erabiltzen duten merkataritza iharduerak, dagozkien Arau Partikularrak baimendu behar dituzte hauek eta kokatzen direneko lurzatia bereziki okupatu, lurzati honen barruan beharrezko sarbide, aparkaleku, maniobra eta karga eta deskarga espazioak bildu beharko dituztelarik.

"1." eta "2. kategoriako" "industri erabilerak", "bulegoak", atseden elkarteak, gastronomi elkarteak, ausazko jokoen aretoak, lokal itxietako kirol instalazioak, mediku eta albaitari kontsultategiak, "hirugarren sektoreko askotariko erabilerak", eta titulartasun publiko zein pribatuko "irakaskuntza", "erakunde", "osasun", "asistentzia", "atseden", "erlijio" eta "ekipamendu sozio-kulturalerako erabilerak" "2.", "3." eta "4." "kategoriako" "merkataritza erabilerara" asimilatutzat har daitezke. Hori dela eta, kasu orotan, bereziki "merkataritza erabilera" ezarpenera destinaturiko lurzati eta lokaletan ezartzea baimentzen da, beti ere hauentzat galdatzen den baldintza beretan, zirkunstantzia hau espreski definiturik ez badago ere, kasuan-kasu bete beharko diren baldintza partikularren kaltetan izan gabe.

 

Beren ezaugarriak, erabilitako material edo bitartekoak, maneiatuak eta biltegiraketak direla eta, molestia garrantzitsurik nahiz pertsonen edo gauzen osasungarritasun zein segurtasunerako arriskurik sor dezaten "merkataritza erabilerak", industri erabilerari aplikagarri zaizkion arauak bete beharko dituzte, "IGOKA Erregelamenduari" lotzeari independenteki.

"Merkataritza erabilerak" "kategoria" jakin batera adskribatzeko ondorioetarako, funtzionalki integraturik dauden "denden" elkarteak —hala nola, "galeriak" edo "merkatalguneak"— eta baimendutako mugen barruan "industri" iharduerak barne hartzen dituzten "merkataritza erabilerak" "iharduera" bakartzat hartuko dira, "merkataritza erabileretara" berariaz destinatzen diren azalerak berauei aplikagarri zaien erregulazioa betetzearekiko independenteki aintzat hartzearen kaltetan izan gabe.

Ondorio hauetarako, iharduerara adskribatutako espazio estali guztiak konputatuko dira, besteak beste, "galeria" eta oinezkoentzako espazio estaliak, "bulego" lagungarriak, biltegiratzeko espazioak, tailer lagungarriak eta "karga eta deskargara" destinatzen diren espazio estaliak. Aitzitik, ez dira kontuan hartuko "garaje erabilera" lagungarrietara destinatzen diren azalerak.

— "Bulego erabilerak" titulartasun pribatuko iharduera administratiboak biltzen ditu, hala nola mota orotako enpresen egoitza eta ordezkaritza administratiboak, banku, burtsa eta aseguru bulegoak, gestoriak, lanbide despatxu eta estudioak, beren xedeagatik aurrez aipatutakoekin bateragarri eta asimilagarri suertatzen diren kalkulu zentro eta laborategiak, eta antzeko beste batzuk, bai eta dagozkien erabilera lagungarriak ere.

— "Atseden erabilerek", beren xedeengatik edo egikaritzen direneko irabazizko xedezko erregimenagatik ekipamendu komunitariotzat ezin har daitezkeen titulartasun pribatuko aisia eta astialdiaren okupaziora destinaturiko adierazpen komunitario desberdinak biltzen dituzte. Hauen artean, zine eta antzokiak, dantzalekuak, ausazko jokoen aretoak, kasinoak, lokal itxietako kirol instalazioak —gimnasioak, igerilekuak, eta bestelakoak—, atseden elkarteak edo gastronomikoak eta aire zabaleko Jolas eta Kirol Parkeak aurkitzen dira.

— "Osasun eta asistentzi erabilerek" gaisoen tratamendu eta ostatua eta antzeko beste erabilera batzuk biltzen dituzte, batik bat irabazizko xedez egikaritzen direnean. Hauen artean ospitaleak, klinikak, egoitza geriatrikoak eta mediku eta albaitari kontsultategiak kontutan hartuko dira.

 

— "Hirugarren sektoreko askotariko erabilerek", iharduera soziopolitikoak, kulturalak eta irakaskuntzakoak edo titulartasun publikoko antzeko beste batzuk biltzen dituzte, biztanlego osoari zerbitzu emateko xederik ezagatik edo berariazko irabazizko xedeak izateagatik ekipamendu komunitario gisa kalifikatzen ez direnak. Hauen artean alderdi, elkarte edo sindikatuen egoitzak, erakusketa areto pribatuak, akademia pribatuak eta bestelakoak kontutan hartuko dira.

— "Kanpaleku turistikoetarako erabilerak" pertsonen aldibaterako ostatua biltzen du, area ez-hiritarretan burutua, behin-behineko bitarteko ez-finkoz garatua, hala nola kanpainadendak, ibilgailu egokituak, karabanak, eta bestelakoak.

Halaber, erabilera honetan bildutzat hartuko dira bere erabilera lagungarriak, hala nola zerbitzu-langilegoaren "etxebizitza" —bi unitateraino—, Bulegoak, Ostalaritza Zerbitzuak, lehen premiako merkataritza eta ostatua ematen zaion jendeak soilik erabiltzeko Kirol eta Jolas Instalazioak, eraikuntza finko eta egonkorretan ezarri ahal izango delarik. Era berean, erabilera honetatik kanpo geratzen da, etxola, "bungalow" nahiz edozein motatako eraikuntza finkoetan ostatu ematea, hotel erabileren artean bildutzat hartuko baita.

4. "Landa-Erabilerak eta Itsasertza Ustiatzekoak".

— Lehentasunezko helburutzat lurraldearen ustiapen produktiboa duten iharduera guztiek osatzen dituzte erabilera hauek. Honako kategoria hauek ezartzen dira:

* "Erauzpen erabilerak".

* "Nekazaritza ustiapenerako erabilerak".

* "Baso-erabilerak".

* "Itsasertza ustiatzeko erabilerak".

— "Erauzpen erabilerek" harrobi eta aire zabaleko nahiz lurpeko meategien ustiapenak biltzen dituzte, bai eta dagozkien erabilera lagungarriak ere. Goarda edo jagolearen etxebizitza ez da hauen artean barne hartutzat joko, mota honetako erabilerak ezartzeko galdatutako beharkizun orokorrak bete beharko dituelarik, ez eta hormigoia edo produktu asfaltikoak produzitzeko zentralak ere, berauen kokaleku gisa aukeratutako aldameneko harrobitik ateratako agregakinik erabiltzen badute ere, kasu orotan "5. kategoriako" "industri erabileratzat" hartuko direlarik.

— "Nekazaritza ustiapenerako erabilerek" "nekazaritza erabilerak" —mota orotako landareen laborantza eta produkzioa, baso-ustiapena izan ezik— eta ezinbestez ingurune landatarrean ezarri behar diren "abeltzaintza eta abere produkziorako erabilerak" —edozein motatako abereen hazkuntza eta zaintzarekin zerikusirik dutenak— biltzen dituzte.

Hauetan bi "kategoria" bereizten dira:

* "Nekazaritza ustiapenerako erabilera arruntak", langilego partzialki edo guztiz profesionalizatuak egikaritutako ustiapenek osatzen dituzte, aipatutako langilegoa produzitzaile aintzatetsitzat hartzeko galdatzen dituen ustiapena ekonomikoki egingarria izateko gutxienezko produkzio dimentsioko beharkizunak betetzen dituztenek. Zirkunstantzia hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nekazaritza eta Naturagune Departamentuak ziurtatu beharko du, beren ezarpenerako lizentzia eskatu aurretik.

Dagozkien "erabilera lagungarriak" barne hartutzat joko dira, eta hauen artean "etxebizitza erabilera" —bi (2) unitate— edo hautabidez, "egoitza kolektiborakoa"; "nekazalturismoa"; ustiapenera adskribaturiko ibilgailu eta makineriaren gordeketa; beronen produktuen biltegiraketa eta hauen "jatorrizko salmenta zuzena".

Era berean, "nekazaritza industriak" ere "erabilera lagungarritzat" hartuko dira, hala nola, hauen jatorrizko transformazioa, produkzio prozesuan ekonomia nabarmenengatik justifikatzen denean eta parte direneko nekazaritza ustiapenean lortutako lehengaiekiko menpekotasuna nagusiki ziurtatzen denean baimentzen da, bai eta eraikuntza finko eta egonkorreko lore edo landare "mintegiak" ere, 2.500 m2-ko (s) gehienezko azaleraz.

* "Nekazaritza ustiapenerako erabilera profesionalizatu gabeak", hauen artean "nekazaritza erabilera arrunta" gisa hartzeko galdatutako beharkizunak betetzen ez dituzten "nekazaritza ustiapenak" barne hartuko direlarik. Laborantzarako lanabesak gordetzea soilik kontutan hartzen da erabilera lagungarri gisa.

 

— "Baso-erabilerek", hala zura eta beste produktu batzuk baso-masak zuzenean ustiatuz lortzera destinaturiko iharduerak eta lortutako produktuen lehen transformaziokoak biltzen dituzte, beti ere bere ezaugarriengatik "industri erabilera" bati asimilagarria gertatzen ez denean.

 

— "Itsasertza ustiatzeko erabilerek", itsas eta itsasertzeko baliabide naturalak ustiatzeko iharduerak biltzen dituzte, itsasertzari halabeharrez lotetsita daudenak eta lurraldearen okupazio egonkorra behar dutenak.

5. "Komunikabide-Erabilerak".

— Ondoko modalitateak ezartzen dira "komunikabide-erabileren" artean:

* "Ibilgailuen zirkulaziorako erabilera".

* "Aparkaleku erabilera".

* "Garaje erabilera".

* "Errepidean zeharreko garraio-zentroen erabilera".

* "Oinezkoen zirkulaziorako erabilera".

* "Bizikletan zirkulatzeko erabilera".

* "Trenbide-erabilera".

* "Portu erabilera".

— "Ibilgailuen zirkulazioak", "zona" horretan baimendutako bestelako erabileren zerbitzu zuzen eta esklusiborako "aparkalekuek", "oinezkoen zirkulazioak" eta "bizikletan zirkulatzeko erabilerek" "oinarrizko zerbitzuetarako erabileren" izaera edukiko dute kasu orotan, eta "erabilera globaleko zona" guztietan baimendutzat hartuko dira, zirkunstantzia hori espreski seinalatu beharrik gabe.

— Ibilgailuak jabari publiko edo pribatuko espazioetan aire zabalean estazionatzea hartzen da "aparkamendutzat". Ibilgailuak espazio estali eta itxietan gordetzea, berriz, "garajetzat" hartzen da. Okupaturiko lokalaren azaleraren arabera lau "kategoria" bereizten dira "garaje erabileran":

 

* "1. kategoria": - / 250 m2(s)

* "2. kategoria" : > 250 m2(s) / 1.000 m2(s)

* "3. kategoria" : > 1.000 m2(s) / 2.500 m2(s)

* "4. kategoria" : > 2.500 m2(s) / -

Halaber, "garaje erabileran" honako aldaera hauek ezartzen dira: "erabilera pribatuko garajea" eta "erabilera publikoko garajea". "Erabilera pribatuko garajetzat" hartuko dira beren jabeek soilik edo hauek zuzenean baimendutako beste batzuk erabiltzen dituzten garajeak; eta "erabilera publikoko garajetzat", jendeak oro har erabiltzekoak direnak, sarrera libre izanik, dohainik nahiz ordainduta.

 

Erabilera honek, halaber, dagozkion "erabilera lagungarri" gisa ondokoak biltzen ditu, hala nola "amankomunak", "instalazioen gelak" eta antzeko beste batzuk, bai eta "ibilgailuak garbitzeko instalazioak" eta konponketa azkarrerako tailerrak" ere. "Erregai hornidurarako unitate", "hornitegi" eta bestelako "konponketa tailerretako" erabilerak ordea, baztertutzat jotzen dira.

"Garaje" eta "aparkaleku erabilerak", izaera orokorrez, "egoitza", "industria", "ekipamendu komunitario" eta "hirugarren sektoreko erabileren" "erabilera lagungarritzat" hartzen dira, hala ere, kasu honetan, dagokion lurzatian garatu beharreko "aparkaleku" edota "garaje" "plazen" gehienezko kopurua, dagokion erabilera nagusiaren zuzkidura beharrizanei lotu beharko zaio —berau gainditu gabe—.

— "Errepidean zeharreko garraio-zentroen erabilerak" autobus geltokiak, errepidean zeharreko garraiorako kargak kontratatzeko zentroak, kamioi eta autobus aparkalekuak, eta antzeko beste erabilera batzuk biltzen ditu, bai eta hauei dagozkien "erabilera lagungarri" eta osagarriak ere.

— "Trenbide-erabilerak" trenbideetarako eta geltokirako erabilera biltzen ditu, bai eta azken honen erabilera lagungarriak ere. Hauen artean ordea, trenbide-materiala konpontzeko tailerren erabilerak berariazko erregulazioa izango du.

— "Portu erabilerak" aplikagarria den legeria sektorialak portu espazioetan baimendutako untzien kairatze, ainguratze eta karga eta deskarga iharduerak biltzen ditu, bai eta aplika daitekeen legeria sektorialak portu espazioetan baimendutako gainerako iharduera lagungarriak ere.

— "Aireportu erabilerak" aireuntziak lurreratzea eta aireratzea; bidaiariak higitzea eta jaistea; karga eta deskarga eta aireuntziak gordetzeko eta konpontzeko espazioak biltzen ditu; bai eta aplika daitekeen legeria sektorialak aireportu espazioetan baimendutako gainerako iharduera lagungarriak ere.

6. "Espazio Libreetarako Erabilerak".

— "Espazio libreetarako erabilera", "komunikabideen" sareko elementuak —errepideak, aparkalekuak, espaloiak eta antzeko beste batzuk— ezartzera destinaturik ez dauden jabari publikoko eta sarrera libreko espazioei propio zaien erabilera da eta, bertan, eraikuntza garapenak baztertuta daude —salbuespen bereziak izan ezik—.

Erabilera honetan ondoko modalitateak bereizten dira:

* "Espazio libreetarako erabilera" (Amankomunak).

* "Babes espazioetarako erabilera".

* "Lurralde elementuetarako erabilera".

— "Espazio libreetarako erabilera" (amankomunak) hiritarren aisia eta hedapenera eta hiri eta landa eremuan zuhaitzak eta landareak landatzera destinaturiko plaza, oinezkoen eremu, jolaserako area, pasealeku, lorategi eta parkeei propio zaiena da.

Halaber, hauetan lorategien mantenimendurako "erabilera lagungarriak" biltzen dira —makineria, lanabesak eta materiala gordetzea, eta antzeko beste batzuk—, bai eta beharrezkoak diren erabiltzaileentzako zerbitzurakoak —komun publikoak, eta antzeko beste batzuk—.

"Espazio libreetarako erabilerak" (amankomunak) "oinarrizko zerbitzurako erabileren" izaera edukiko du kasu orotan, eta "erabilera globaleko zona" guztietan zuzenean baimendutzat hartuko da, zirkunstantzia hori espreski seinalatu beharrik gabe.

— "Babes espazioetarako erabilera" hiri-ingurunean eraikuntzak edo azpiegiturak babesteko funtzioa betetzen dutelako edo soberakin izaera dutelako "eraikiezinak" diren espazioei propio zaien erabilera da.

— "Lurralde elementuetarako erabilerak" landa-ingurunean aisia eta hedapenera destinaturiko jabari publikoko lurrei dagokiena da, bai eta giza ihardueraren eraginari izaera hau nagusitzen zaioneko lurraldeetako elementu naturalena ere, hala nola, "ibai-ubideena", "itsasoko eta lehorreko zona", mendi gailur eta goimendiena, natura interesa duten zonena, eta iharduera produktibo edota antzeko beste giza erabilera aipagarri batzuei loturik ez dauden bestelakoena.

7. "Ekipamendu Komunitariorako Erabilerak".

— "Ekipamendu komunitariorako erabilerek", entitate publiko nahiz pribatuek biztanleen zerbitzurako irabazizko xederik gabe egikaritutako iharduerak biltzen dituzte.

Zentzu honetan, Udalak entitate pribatu batek egikaritutako iharduera jakin bat "ekipamendu komunitario" gisa kalifikatzerik izango du, iharduera horrek izaera "asistentziala", "zerbitzu publikoarena" eta "irabazizko xederik gabekoa" dela baloratuz.

"Irabazizkotzat" hartzen bada, iharduera "hirugarren sektoreko erabilera" gisa, edota, hala badagokio, "egoitza erabilera" gisa tipifikatuko da.

— Honako modalitate hauek ezartzen dira "ekipamendu komunitariorako erabileren" artean:

* "Irakaskuntza ekipamendurako erabilera".

* "Kirol ekipamendurako erabilera".

* "Erakunde ekipamendurako erabilera".

* "Osasun ekipamendurako erabilera".

* "Asistentzi ekipamendurako erabilera".

* "Ekipamendu sozio-kulturalerako erabilera".

* "Atseden ekipamendurako erabilera".

* "Erlijio ekipamendurako erabilera".

* "Zerbitzu publikoen ekipamendurako erabilera".

— "Irakaskuntza ekipamendurako erabilerak" irakaskuntza biltzen du, bere modalitate guztietan —haurtzaindegia, eskolaurrea, OHO, BBB, UBI, LH, Hezkuntza Berezia, Erdi Mailakoa, Unibertsitaria, Unibertsitate Egoitzak eta ofizialki tipifikatutako edo tipifikatu gabeko beste batzuk ere, titulartasun publiko zein pribatukoak— eta dagozkien "erabilera lagungarriak" ere.

— "Kirol ekipamendurako erabilerak" kirol praktika eta kultura fisikoa biltzen ditu, beren modalitate guztietan, eta berauen irakaskuntza, hala eraikinetan, nola espreski horretarako egokitutako espazio libreetan, bai eta dagozkien "erabilera lagungarriak" ere, irabazizko xederik gabe egikarituak.

— "Erakunde ekipamendurako erabilerak" izaera publikoko erakunde eta administrazio erabilerak biltzen ditu. Hauen artean, alboko edo hurbileko beste erabilera batzuekin bateraezin diren funtzioak barne hartzen ez dituzten Polizia Komisaldegiak eta Posta Bulegoak kontutan hartuko dira, bai eta, kasu orotan, dagozkien "erabilera lagungarriak" ere.

— "Osasun ekipamendurako erabilerak", gaisoei ospitale, anbulatorio, klinika, dispentsario, kontsultategi eta antzekoetan tratamendua eta lojamendua ematea biltzen du.

— "Asistentzi ekipamendurako erabilerak", besteak beste, biztanlego sektore ezinduentzako lojamendu eta asistentzi erabilerak biltzen ditu, hala nola "jubilatuen etxeak" edo "zaharren egoitzak" eta baliabiderik gabeko pertsonak.

— "Ekipamendu sozio-kulturalerako erabilerak" kultur sustapen edo sorkuntza artistikorako iharduerak biltzen ditu, hala nola liburutegietan, museoetan, erakusketa, konferentzia edo kongresu aretoetan, musika auditorioetan eta bestelakoetan irabazkizko xederik gabe egikaritutakoak.

— "Atseden ekipamendurako erabilerak" antzokiak, zineak, jolas eta atrakzio parkeak eta irabazizko xederik gabe egikaritutako bestelako atseden erabilerak biltzen ditu.

— "Erlijio ekipamendurako erabilerak", eliza, ermita, kapera eta erlijio katolikoko parroki zentroetan garatzen diren kultu edo erlijio heziketarako iharduerak eta beste erlijio batzuetako zentroetan gara litezkeenak biltzen ditu, bai eta hauei guztiei dagozkien "erabilera lagungarriak" ere.

 

— "Zerbitzu publikoen ekipamendurako erabilerak", aurreko modalitateetan barne hartzen ez diren eta Administrazio Publikoaren organismo desberdinek garatzen dituzten biztanlego osoaren zerbitzurako erabilerak biltzen ditu, izaera askotarikoa eta berariaz administratiboa ez dutenak, hala nola Suhiltzaileak, Polizia, Merkatuak, Posta, Hilerriak, Aterpetxeak, Turismo Kanpalekuak eta beste zenbait —bai eta dagozkien erabilera lagungarriak ere—, beren ezaugarri funtzionalak direla eta, batez ere beste erabilera batzuetara destinaturiko "zonetan" eta lurzatietan ezartzeko bateraezin suerta daitezkeenak; hori dela eta, bere ezarpenak berariazko erregulazio baten xede izan beharko du kasuan-kasuan.

Indarrean dagoen "erabilera globaleko zonetarako" Plangintzari buruzko Erregelamenduak derrigorrezko zuzkidura gisa definitutako "ekipamendu komunitariorako erabilerak", erabilera nagusi gisa Egoitza, Industri edo Hirugarren Sektoreko Erabilerak dituztenak, izaera orokorrez "oinarrizko zerbitzurako erabilera" gisa kontutan hartuko dira aipatutako "zona" guztietan —plangintza partzialaren xede ez izan arren—, eta ondorioz, ez da beharrezkoa izango plangintzak espreski baimentzea.

"Zerbitzu publikoen ekipamendurako erabilerak" ez dira ezein kasutan horien artean kontutan hartuko; aitzitik, berauen ezarpena plangintzak kasuan-kasuan espreski baimendu beharko du, nagusiki Industri erabileretara destinaturiko "zonetan" ezarri beharreko "industri erabilerei" asimilagarri zaizkien modalitateetan izan ezik.

8. "Zerbitzu Azpiegituretarako Erabilerak".

— Honako modalitate hauek ezartzen dira "zerbitzu azpiegituretarako erabileren" artean:

* "Ur-hornidurarako azpiegituretarako erabilera".

* "Saneamendu eta hondakin-uren arazketarako azpiegituretarako erabilera.".

* "Elektrizitate hornidurarako azpiegituretarako erabilera".

* "Telefono, telekomunikazio eta seinalizazio azpiegituretarako erabilera".

* "Erregai hornidurarako azpiegituretarako erabilera".

 

* "Zabortegi kontrolatuen erabilera".

— "Ur-hornidurarako azpiegituretarako erabilerak" urtegiak, arazketa estazioak, hornidurarako arteria handiak eta biltegiraketa eta banaketa deposituak bilduko ditu, bai eta dagozkien "erabilera lagungarriak" eta banaketa sareak ere.

 

— "Saneamendu eta hondakin-uren arazketarako azpiegituretarako erabilerak" tratamendu eta arazketa estazioak biltzen ditu, bai eta euri urak eta hondakin urak biltzeko kolektoreek eta hauen elementu lagungarriek osatzen dituzten saneamendu sareak ere, hala nola ponpaketa estazioak, gainezkabideak, ekaitz-tangak, torlojoak, erpinak eta bestelakoak.

— "Elektrizitate hornidurarako azpiegituretarako erabilerak" banaketa estazioak eta azpiestazioak eta transformazio zentroak, eta hornidura eta banaketarako aire-sareak eta lurpekoak biltzen ditu —argiteria publikoa barne—.

— "Telefono, telekomunikazio eta seinalizazio azpiegituretarako erabilerak" zentral telefonikoak, irrati eta telebista emisora eta produkzio zentroak, mota orotako antenak, faroak eta antzekoak biltzen ditu, bai eta hauei guztiei dagozkien "erabilera lagungarriak" eta hauen sareak ere.

Zentral telefonikoak eta irrati eta telebista emisora eta produkzio zentroak, "merkataritza" eta "bulego erabilerei" asimilatutzat hartuko dira.

— "Erregai hornidurarako azpiegituretarako erabilerak" gasoduktuak eta jende ororentzako zuzeneko zerbitzurako gas banaketarako sareak bilduko ditu, bai eta hauei erantsitako produkzio, tratamendu eta biltegiraketarako instalazioak ere. Halaber, zuzeneko erabiltzaileen erregai deposituak erabilera kategoria honetan barne hartutzat joko dira, "petrolioaren eratorri astunen deposituak" —gas oil edo fuel oil— eta "gas likidotuenak" bereiziz hauen artean.

 

Mota orotako erregaien produkzio eta biltegiraketarako instalazioak, salmentara destinatuak edozein modalitatetan, "industri erabileratzat" hartuko dira ondorio guztietarako.

 

— "Zabortegi kontrolatuen erabilerak" hondakin organiko eta geldoak egoera kontrolatuetan ezabatzeko zabortegiak bilduko ditu, espreski baimenduta, eta indarrean dagoen ingurugiro legeriak ezarritako baldintzen araupean.

 

— Mota orotako zerbitzuen banaketa sareak —ura, saneamendua, energia elektrikoa, telefonia, gasa eta bestelakoak—, ur-hornidurarako edo hondakin-uren eroanbiderako ponpaketa estazioak, energia elektrikoa transformatzeko zentroak eta petrolioaren eratorrien deposituak —gasolioa edo fuel oil—, erabiltzailearen zuzeneko zerbitzurako direnak, "oinarrizko zerbitzurako erabileratzat" hartuko dira, "erabilera globaleko zona" guztietan baimenduta daudelarik zirkunstantzia hau espreski definitu beharrik gabe. Erabiltzailearen zuzeneko zerbitzurako gas erregarri likidotuen deposituak, ordea, plangintzak espreski baimendu beharko ditu.

Aitzitik, beste erabilera batzuen lagungarriak diren gas erregarri likidotuen deposituak plangintzak espreski baimendu beharko ditu.

— Zerbitzu azpiegituren sareetako" elementuak lurzorua nagusiki okupatu behar dutenean eta okupazio horrek bertan beste erabilera batzuk ezartzeko aukera baztertzen duenean soilik adieraziko dira "zonakatzean".

 

 

1.2. KAPITULUA. KALIFIKAZIO GLOBALA

1.2.1. artikulua. Kalifikazio Globaleko erregimena formulatzea.

Proiektu honek antolatzen duen eremua ondoko dokumentuetan ezartzen den Kalifikazio Globaleko erregimenaren menpe izango da:

— Honako "1.2. Kalifikazio Globala" kapitulua eta "Hirigintza Interbentziorako Areetarako Arau Partikularretako (HIA)" "II.1 Kalifikazio Globala" atala, biak "B. Hirigintza Arauak" dokumentukoak.

— "D. Planoak" dokumentuko "II.A.1 Antolamendua. Lurzoruaren Kalifikazio Globaleko Erregimena" atalean biltzen diren planoak eta dokumentu honetako "Bigarren" eta "Hirugarren" liburuetako "2. Zonakatze Globala" tituluarekin identifikatuak.

1.2.2. artikulua. Kalifikazio Globalaren sistematizazioa.

1. Kalifikazio Globala ondoko oinarrizko "erabilera globaleko zona" moten arabera sistematizatzen da:

A. Egoitza Erabilerarako Zonak.

B. Industri Erabilerarako Zonak.

C. Hirugarren Sektoreko Erabileretarako Zonak.

D. Landa-Zonak.

E. Komunikabideen Sistema Orokorra.

F. Espazio Libreen Sistema Orokorra.

G. Ekipamendu Komunitariorako Zonak.

H. Zerbitzu Azpiegituren Sistema Orokorra.

2. Proiektu honek antolatzen duen eremuan, aurreko epigrafean aipatutako oinarrizko "erabilera globaleko zona" motak ondoren definitzen diren aldaerei jarraiki garatuko dira, hauetako bakoitzak berariazko "erabilera" eta "eraikuntza" erregimen bat du ezaugarritzat:

A. Egoitza Erabilerarako Zonak.

A.100. Antzinako Egoitza Asentamenduen Zonak.

 

A.200. Zabaldurako Egoitza Zonak.

A.300. Eraikuntza Irekiko Egoitza Zonak.

A.400. Garapen Baxuko Eraikuntzako Egoitza Zonak.

 

A.500. Eraikuntza Bakaneko Egoitza Zonak.

B. Industri Erabilerarako Zonak.

B.100. Industri Zona Arruntak.

B.200. Industria Berezirako Zonak.

C. Hirugarren Sektoreko Erabileretarako Zonak.

C.000. Hirugarren Sektoreko Askotariko Erabileretarako Zonak.

C.100. Enpresa Parkeak.

D. Landa-Zonak.

D.100. Babes Bereziko Landa-Zonak.

D.200. Landa-Zona Arruntak.

E. Komunikabideen Sistema Orokorra.

E.1. Bidesareen Sistema Orokorra.

E.110. Autopista, autobide eta errepideak (SO).

E.120. Hiri-bideak (SO).

E.200. Trenbide-sareak (SO).

E.300. Portu Zonak (SO).

E.400. Aireportuak (SO).

F. Espazio Libreen Sistema Orokorra.

F.100. Parkeak (SO).

F.200. Atseden Areak (SO).

F.3. Lurralde Elementuak (SO).

F.310. Interes Naturalistikoa duten Zonak (SO).

F.320. Hondartzak (SO).

G. Ekipamendu Komunitariorako Zonak.

G.000. Ekipamendu Komunitariorako Zonak (SO/TS).

H. Zerbitzu Azpiegituretarako Zonak (SO).

H.000. Zerbitzu Azpiegituretarako Zonak (SO).

1.2.3. artikulua. "Erabilera globaleko zonei" aplikagarria zaien "eraikuntza" eta "erabilera" erregimen orokorra.

1. "Erabilera globaleko zonei" aplikagarria zaien "eraikuntza" eta "erabilera" erregimena ondoko zehaztapenek konfiguratzen dute:

— Definituriko "erabilera globaleko zona" mota bakoitzari aplikagarria zaion "erabilera" eta "eraikuntza" erregimen orokorra, artikulu honen ondorengo epigrafean biltzen dena.

— "Erabilera globaleko zona" bakoitzerako ezarritako "Kalifikazio Globalerako" zehaztapen partikularrak, "HIAetarako Arau Partikularretako" —honako dokumentu honen "Bigarren" eta "Hirugarren" liburuak— "II.1 Kalifikazio Globala" atalean formulatuak.

2. Ezarritako "erabilera globaleko zona" mota desberdinei aplikagarria zaien "eraikuntza" eta "erabilera" erregimena (idazati honetan zehar, bertan Arau Partikularretara eragortzen diren zehaztapenak, izaera orokorrez, eta hala badagokio, Area bakoitzean eta, espreski, Arau horietako "II. Hirigintza Erregimen Orokorra" idazatian formulatu beharko direla ulertuko da eta, horrenbestez, "plangintza orokorraren" lerrun arautzailea izango dute.

Zehaztapen hauek "plangintza" edota "antolamendu" "xehekatura" eragortzen direnean, Arau Partikularren "III. Antolamendu Xehekatua" idazatian definitu ahal izango dira, edota, hala badagokio, "plangintza xehekatuan", eta lerrun arautzaile hori izango dute):

A. EGOITZA ERABILERARAKO ZONAK.

A.100. Antzinako Egoitza Asentamenduen Zonak.

• "Kalifikazio Xehekatuko" Tipologia Bereizgarria:

 

"a.100 Antzinako Egoitza Asentamenduen lurzatiak".

 

• Eraikuntza Erregimena:

— XIX. mendeko bigarren erdiaren aurreko egoitza asentamenduek konfiguratutako "zonak", euren berezitasuna, hirigintza interesa eta interes historiko eta kulturala zaindu nahi ditu, jatorrizko lurzatiketa eta espazio eta eraikuntza morfologia gordez, eta, eraikuntza eta hirigintza elementuen artapena ziurtatuz, beti ere euren muntazko balioek justifikatzen badute.

 

 

Hauen eraikuntza berria "zonan" bertan dauden jatorrizko eraikuntza eta elementu eraikinei lotuko zaie euren funtsezko tipologi ereduei dagokienez —izaera orokorreko eraikuntzazkoak eta etxegintzazkoak—.

— "A.100 Zonak" identifikatzen dituen eraikuntza erregimen hau xehekaturik formulatuko da Area bakoitzerako dagokion Arau Partikularrean edota, honek hala ezartzen badu, "garapen plangintzara" eragorriko da.

"A.100 Zonetako" era