Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

167. zenbakia Data 1997-09-04 12378 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - LEHENDAKARITZA
Foru Aldundiak eta Alegia nahiz Gaintzako udalek izenpetutako hitzarmena erregistroetan idatziak aurkezteari buruz
LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUDA Alegia eta Gaintzako Udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, beren erregistroetan idatziak aurkezteari buruzkoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta goian aipatutako Udalek beren agiri erregistroetan eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak aurkezteari buruzko lankidetza hitzarmena sinatu zuten adierazten den egunean. Hitzarmen horren testu osoa 1996ko irailaren 23ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, 183 zenbakian, argitaratu zen.

UdalaHitzarmenaren data

Alegia 1997-07-23

Gaintza 1997-07-23

Hitzarmen horren arabera, administrazio sinatzaileetako organoei zuzendutako eskaera, idatzi eta jakinarazpenak haietako edozein erregistro bulegotan aurkez ditzakete hiritarrek.

Era berean, Udal sinatzaileetako organoei zuzendutako eskaera, idatzi eta jakinarazpenak Gipuzkoako Foru Aldundiko edozein erregistro bulegoetan aurkez ditzakete.

Hau guztia Azaroaren 30eko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Ihardunbideari buruzkoak 38.4 artikuluan adierazten dituen bideetatik edozein erabilita aurkezteko aukera galarazi gabe (Estatuko eta autonomi elkarteetako administrazioaren organoetako erregistroetan; postetxeetan, kartazal irekian eta barrutik zigilua jarrita, eta Espainiako Estatuak atzerrian dauzkan ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetan).

Hitzarmena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu den egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak eta lau urteko iraupena izango du.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da iragarki hau.

Donostia, 1997ko abuztuak 28. Jorge Balerdi Gil de Gómez, Idazkari Teknikoak. (4913)(8327)