Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
|
46. zenbakia
|
Data 1997-03-10
|
3722 orria
|
4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA
ALDUNDIA - LEHENDAKARITZA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ormaiztegi, Legorreta, Ezkio-Itsaso, Gabiria eta beste zenbait udalen artean sinatutako hitzarmena, erregistroei buruzkoa
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA
Ormaiztegi, Legorreta, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Mendaro, Zaldibia, Olaberria, eta
Zumarragako Udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, beren
erregistroetan idatziak aurkezteari buruzkoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak
eta goian aipatutako Udalek beren agiri erregistroetan eskaerak, idatziak eta
jakinarazpenak aurkezteari buruzko lankidetza hitzarmena sinatu zuten adierazten
diren egunetan. Hitzarmen horren testu osoa 1996ko irailaren 23ko Gipuzkoako
ALDIZKARI OFIZIALEAN, 183 zenbakian, argitaratu zen. Udala
Hitzarmenaren data Ormaiztegi 1997-01-03 Legorreta 1997-
01-03 Ezkio-Itsaso 1997-01-03 Gabiria 1997-01-23
Mendaro 1997-01-23 Zaldibia 1997-01-23 Olaberria 1997-
02-04 Zumarraga 1997-02-26 Hitzarmen horren arabera,
administrazio sinatzaileetako organoei zuzendutako eskaera, idatzi eta jakinarazpenak
haietako edozein erregistro bulegotan aurkez ditzakete hiritarrek. Era
berean, Udal sinatzaileetako organoei zuzendutako eskaera, idatzi eta jakinarazpenak
Gipuzkoako Foru Aldundiko edozein erregistro bulegoetan aurkez ditzakete.
Hau guztia Azaroaren 30eko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio guztien Zuzenbide
Arauei eta Administrazio Ihardunbideari buruzkoak 38.4 artikuluan adierazten dituen
bideetatik edozein erabilita aurkezteko aukera galarazi gabe (Estatuko eta autonomi
elkarteetako administrazioaren organoetako erregistroetan; postetxeetan, kartazal
irekian eta barrutik zigilua jarrita, eta Espainiako Estatuak atzerrian dauzkan
ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetan). Hitzarmena Gipuzkoako
ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu den egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak eta
lau urteko iraupena izango du. Guztiek jakin dezaten argitaratzen da
iragarki hau. Donostia, 1997ko martxoak 4.-Jorge Balerdi Gil de
Gómez, Idazkari Teknikoak. (1447)(2218)