Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

10. zenbakia Data 1997-01-16 498 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - LEHENDAKARITZA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Idiazabal, Legazpi, Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso, Legorreta eta Urretxuko udalen artean sinatutako hitzarmena, erregistroan agiriak aurkezteari buruzkoa
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA Idiazabal, Legazpi eta Urretxuko Udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, beren erregistroetan idatziak aurkezteari buruzkoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta goian aipatutako Udalek beren agiri erregistroetan eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak aurkezteari buruzko lankidetza hitzarmena sinatu zuten adierazten diren egunetan. Hitzarmen horren testu osoa 1996ko irailaren 23ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, 183 zenbakian, argitaratu zen.

Udala Hitzarmenaren data

Idiazabal 1996-12-18

Legazpi 1996-12-18

Urretxu 1996-12-23

Hitzarmen horren arabera, administrazio sinatzaileetako organoei zuzendutako eskaera, idatzi eta jakinarazpenak haietako edozein erregistro bulegotan aurkez ditzakete hiritarrek.

Era berean, Udal sinatzaileetako organoei zuzendutako eskaera, idatzi eta jakinarazpenak Gipuzkoako Foru Aldundiko edozein erregistro bulegoetan aurkez ditzakete.

Hau guztia azaroaren 30eko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Ihardunbideari buruzkoak 38.4 artikuluan adierazten dituen bideetatik edozein erabilita aurkezteko aukera galarazi gabe (Estatuko eta autonomi elkarteetako administrazioaren organoetako erregistroetan; postetxeetan, kartazal irekian eta barrutik zigilua jarrita, eta Espainiako Estatuak atzerrian dauzkan ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetan).

Hitzarmena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu den egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak eta lau urteko iraupena izango du.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da iragarki hau.

Donostia, 1996ko abenduak 23.-Jorge Balerdi Gil de Gómez, Idazkari Teknikoak. (6318)(13543)