Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

183. zenbakia Data 1996-09-23 11794 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udal nahiz tokiko administrazioko erakundeen arteko Lankidetza Hitzarmenaren eredua, agirien erregistroari buruzkoa.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udal nahiz toki- ko administrazioko erakundeen arteko Lankidetza Hitzarmenaren eredua, agirien erregistroari buruz- koa.

Diputatuen Kontseiluak, 1996ko irailaren 10ean eginiko bilkuran, ondorengo akordioa hartu zuen:

Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Ihardunbideari buruzkoak, 38.4 artikuluan ezartzen duenez, herritarrek Herri Administrazioei zuzendutako eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak ondoko lekuetan aurkez ditzakete: Zuzentzen diren organoei dagokien erregistroan; Estatuko edo Autonomi Elkarteetako Administrazioko edozein organotan; Postetxetan, araudiak agintzen duen eran, eta baita ere estatu espainiarrak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetan. Halaber ezartzen du Udal Administrazioa osatzen duten erakundeetan aurkezteko aukera, baina modu hori eraginkorra izateko hitzarmena sinatu behar dutela adierazten du.

Beraz, aipatu hitzarmen hori sinatu bitartean ezin daitezke aurkeztu Udal Administrazioetako erakundeetan beste administrazio batzuei zuzendutako idatziak, nahiz eta haiek izan herritarrengandik hurbilen daudenak. Horren ondorioz, maiz gertatzen da, batez ere herri txikietan, bertako biztanleek edozein izapide egin ahal izateko herritik kanpo jo behar dutela.

Aurreko guztia ikusita, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Herrialde Historikoko Udal Administrazioek eta baita beste zenbait Herri Administraziok ere goian aipatutako hitzarmena sinatzea elkarren arteko lankidetza eraginkortzat jotzen da.

Hitzarmen hori sinatuz gero, herritarrek Herri Zuzenbideko erakunde sinatzaileei zuzendutako eskaera, idatzi eta jakinarazpenak beren organoei dagokien edozein erregistrotan nahiz hauei atxikita dauden edo haien mendekoak diren ente publikoetan aurkez ditzakete. Hori aurrerapauso garbia da herritarrak administraziora hurbiltzeko bidean, izan ere aurrerantzean beste komunikazio bide bat irekiko baitzaie Administrazioen egoitzetara joan beharrik gabe edo legeak aurrikusten dituen gainerako bitartekoak -askotan nekezak direnak- erabili beharrik gabe.

Bestalde, arrazoizkoa da helburu horien bidez zerbitzu publikoak herritarrengana hurbiltzeko lankidetza modu berriak aztertzea, elkarlana erregistroetan idatziak jasotze hutsa izan ez dadin, baizik eta, Administrazio bakoitzak ahal duen neurrian, herritarren esku jar dezan horien iharduerei buruzko informazioa eta, batez ere, organo eskudunera joan beharrik gabe egin ditzaketen izapideei buruzkoa.

Argi dago lankidetza hori azkartu eta eraginkortu egingo dela Administrazioen artean -eta baita Administrazioak eta herritarren artean ere, hauek baitira azken finean iharduera publikoaren onuradun eta hartzaileak- informazioa igortzeko bitarteko informatikoak, elektronikoak eta telematikoak ezartzen diren heinean. Horretarako, Lehendakaritza Departamentuak teknika horiek arian-arian ezartzeko elkarlana bultzatuko du.

Aurreko guztiaren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lehendakaritza Departamentuaren bidez eta uztailaren 30eko 67/1996 Foru Dekretuko 1.j) eta h) artikuluetan xedatutakoaren arabera, hitzarmen hau sinatu eta ahalik eta hedapen haundiena ematea bultzatuko du.

Horregatik, Diputatuen Kontseiluak, Lehendakaritzako foru diputatuak proposatuta, eztabaidatu ondoren, ERABAKI DU

Lehenengo: Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalek edo Udal Administrazioetako erakundeek sinatzekoa den Lankidetza Hitzarmenaren eredua, erakunde horietako dokumentuen erregistroetan eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak aurkezteari buruzkoa. Hitzarmenaren eredua erabaki honen eranskin gisa doa.

Bigarren: Baimena ematea Lehendakaritzako foru diputatuari erabaki honen arabera Udalekin edo Udal Administrazioko erakundeekin hitzarmenak sinatzeko.

Hitzarmen horiek Gipuzkoako Foru Aldundiko dokumentuen erregistro guztietan nahiz hari atxikita dauden edo mendekoak diren Herri Zuzenbideko erakundeei dagozkienetan izango dute eragina.

Hirugarren: Lankidetza Hitzarmenaren eredua Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzea.

Erabaki hau behin-betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, berorren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko auzietarako Sailean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, aldez aurretik Kontseiluari adierazita 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Zuzenbide Arauei buruzkoak, 110.3 artikuluan dioen bezala.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

Donostia, 1996ko irailak 16.-Jorge Balerdi, Departamentuko Idazkari Teknikoak. (4369)(9698) GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN ETA ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA, DOKUMENTUEN ERREGISTROETAN ESKABIDEAK, IDATZIAK ETA JAKINARAZPENAK AURKEZTEARI BURUZ CONVENIO DE COLABORACION ENTRE LA DIPTUACION FORAL DE GIPUZKOA Y RELATIVO A LA PRESENTACION DE SOLICITUDES, ESCRITOS Y COMUNICACIONES EN SUS REGISTROS DE DOCUMENTOS

Donostian, BILDU DIRA

Alde batetik,

Joaquín Villa Martínez jauna.

Beste alde batetik,

jaun. DIHARDUTE

Lehenengoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehendakaritzako foru diputatu gisa, dituen eskumenak erabiliz eta Diputatuen Kontseiluak ko erabakiaren bidez hitzarmen hau sinatzeko emandako baimenaren arabera.

Bigarrenak gisa, indarrean dagoen legeriak emandako eskumenak erabiliz eta ko erabakiaren bidez hitzarmen hau sinatzeko emandako erabakiaren arabera.

Bi alderdiek hitzarmen hau sinatzeko legezko gaitasun osoa onartzen diote elkarri eta, hortaz, ADIERAZTEN DUTE

Herritarrengana hurbiltzeko neurri egokia izan dadin Herri Zerbitzuen kudeaketari dagozkion eskumenak deszentralizatu eta deskonzentratu egin dira eta horren ondorioz Herri Erakundeetako egitura administratiboa eta gobernua gero eta korapilotsuagoak dira. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da elkarlan eta laguntza aktiboan oinarrituz Herri Administrazioen arteko harremanak arintzea, herritarrek egin beharreko izapideak errazteko xedez.

Indarrean dagoen legediaren arabera, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Ihardunbideari buruzkoak, 38.4 artikuluan ezartzen duenez, herritarrek Herri Administrazioei zuzendutako eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak ondoko lekuetan aurkez ditzakete: Zuzentzen diren organoei dagokien erregistroan; Estatuko edo Autonomi Elkarteetako Administrazioko edozein organotan; Postetxetan, araudiak agintzen duen eran, eta baita ere estatu espainiarrak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetan. Halaber aurrikusten du Udal Administrazioa osatzen duten erakundeetan aurkezteko aukera, baina modu hori eraginkorra izateko hitzarmena sinatu behar dutela adierazten du.

Beraz, aipatu hitzarmen hori sinatu bitartean ezin daitezke aurkeztu Udal Administrazioetako erakundeetan beste administrazio batzuei zuzendutako idatziak, nahiz eta haiek izan herritarrengandik hurbilen daudenak. Horren ondorioz, maiz gertatzen da, batez ere herri txikienetan, bertako biztanleek edozein izapide egin ahal izateko herritik kanpo jo behar dutela.

Administrazio sinatzaileek goian aipatutako hitzarmena sinatzea elkarren arteko lankidetza eraginkortzat jotzen da, herritarrek egin beharreko izapideak erraztu eta hurbiltzen baititu eta administrazio horiei zuzendutako eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak beren organoei dagokien edozein erregistrotan nahiz hauei atxikita dauden edo haien mendekoak diren ente publikoetan aurkez baititzakete.

Lankidetza modu berri hori, 30/1992 Legeko 38.4.b) artikuluan oinarritutakoa, aurrerapauso garbia da Administrazio sinatzaileek herritarrak administraziora hurbiltzeko bidean, izan ere aurrerantzean beste komunikazio bide bat irekiko baitzaie Administrazioen egoitzetara joan beharrik gabe edo legeak aurrikusten dituen gainerako bitartekoak -askotan nekezak direnak- erabili beharrik gabe.

Hitzarmen hau sinatzen dutenen asmoa da zerbitzu publikoak herritarrengana hurbiltzeko lankidetza modu berriak aztertzea, elkarlana erregistroetan idatziak jasotze hutsa izan ez dadin, baizik eta, Administrazio bakoitzak ahal duen neurrian, herritarren esku jar dezan Foru Aldundiaren eta Udalen iharduerei buruzko informazioa eta, batez ere, organo eskudunera joan beharrik gabe egin ditzaketen izapideei buruzkoa.

Lankidetza hori azkartu eta eraginkortu egingo dela Administrazioen artean -eta baita Administrazioak eta herritarren artean ere, hauek baitira azken finean iharduera publikoaren onuradun eta hartzaileak- informazioa igortzeko bitarteko informatikoak, elektronikoak eta telematikoak ezartzen diren heinean. Horretarako, Lehendakaritza Departamentuak teknika horiek arian-arian ezartzeko elkarlana bultzatuko du.

Aurreko guztiarekin ados daudela eta, beraz, lankidetza hitzarmena sinatzen dutela ondorengo klausulen arabera, KLAUSULAK

Lehenengoa. Xedea.

Lankidetza hitzarmen honen xedea zera da: Herritarrek hitzarmen hau sinatzen duten administrazioetako organoei nahiz hauei atxikita adauden edo haien mendekoak diren eta nortasun juridiko propioa duten Herri Zuzenbideko erakundeei zuzendutako eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak sinatzaileen edozein erregistrotan aurkezteko baimena ematea.

Bigarren. Aurkezpenaren eraginak.

Herritarrek aipatu erregistroetan aurkeztutako eskaera, idatzi eta jakinerazpenen datek balio osoa izango dute administrazio sinatzaileetako edozein organoren nahiz hauei atxikita adauden edo haien mendekoak diren eta nortasun juridiko propioa duten Herri Zuzenbideko erakundeen aurrean interesatuek bete beharreko epeetarako.

Nolanahi ere, Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Ihardunbidearen Legeko 48.4 artikuluak aurreikusitakoaren arabera, prozedura bat hasteko epeak eskaera organo eskuduneko edozein erregistrotan sartzen den egunetik hasiko dira.

Hirugarren. Erregistratu eta igortzeko izapideak.

1. Hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek lehenengo klausulan adierazitako idatziak onartu eta behar bezala izapidatu beharko dituzte, dokumentuen erregistroei buruzko arauen arabera eta, zehazki, Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Ihardunbidearen Legeko 38. artikuluak dioenaren arabera.

2. Dokumentuak, erregistratu ondoren, berehala igorriko zaizkie, hartu eta hurrengo lanegunean baranduena ere, destinatariei. Horretarako, bitarteko egokienak erabiliko dira, ahalik eta azkarren iritsi daitezen eta indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen berme eta eskakizunak bete daitezen.

Dokumentuak bidaltzeko garaian bitarteko egokienak erabiliko dira, ahalik eta denbora laburrena lortu eta indarrean dagoen legediaren araberako berme eta eskakizunak betetzeko xedez.

Zentzu horretan, igortzeko bide informatiko, elektrononiko eta telematikoak erabiltzea bultzatuko da, dokumentuak bidali direla ziurtatu eta egiaztatzen bada.

3. Foru Aldundiko erregistroetan aurkezten diren baina udalei zuzenduak diren idatzi eta jakinarazpenak azken horietako Erregistro Orokorrera igorriko dira zuzenean. Udaletan aurkezten diren baina Foru Aldundiari zuzenduak direnak, bertako Erregistro Nagusira bidaliko dira. Bi Erregistro Nagusi horiek egingo dute idatziak beren hartzaileei bidaltzeko barne izapidea.

Hitzarmen honen eremuan dauden Zuzenbide Publikoko Erakundeei zuzendutako idatzi eta jakinarazpenak dagokien Erregistro Orokorrera igorriko dira.

Laugarren. Erregistroei buruzko informazioa.

1. Administrazio sinatzaileek erregistro nagusi eta osagarriei buruz eta jendaurreko egutegi eta ordutegiei buruzko informazioa trukatuko dute elkarren artean. Informazio hori urtero berrituko da, eta aldaketarik dagoen bakoitzean ere bai.

2. Era berean, beren erregistroko bulegoen eta hitzarmen honen edo besteren baten bidez hitzartutako bulegoen zerrenda argitaratu eta egunean mantendu beharko dute, Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Ihardunbidearen Legeko 38.7 artikuluak dioenaren arabera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, hitzarmen honen berri emateko, beste administrazio batzuekin sinatzen dituen gainerakoekin bezalaxe, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta prentsan argitaratuko ditu iragarkiak, hamargarren klausulan adierazitakoaren arabera.

3. Halaber, administrazio sinatzaileen Erregistroetako agiriko lekuan administrazio sinatzaileen erregistro bulegoen zerrenda iragarriko da, hitzarmen honen Eranskinean azaltzen den ereduaren arabera.

Bostgarren. Erregistroen koordinazioa.

1. Administrazio sinatzaileek erregistroarteko komunikazioa eta koordinazio sistemak erabiltzea sustatuko dute, idazpenen bateragarritasun informatikoa eta igorpen telematikoa ahalbidetzeko.

2. Aurreko pasartean adierazten diren erregistroarteko komunikazioa eta igorpen telematikoa erabiltzeko neurriak hartu bitartean, administrazio sinatzaileek beren erregistroetako idazpenen zerrenda laburra bidaliko du dokumentuekin batera. Zerrenda hori xedezko erregistrora ere igorriko da, telekopia bidez, dokumentuaren sarrera datatik hurrengo lanegunean, gehienez ere.

Seigarren. Herritarrentzako informazioa.

1. Administrazio sinatzaileek konpromezua hartzen dute beren zeregin eta iharduerei buruzko informazioa elkarren artean trukatzeko, herritarrek eskumena duen administraziora joan gabe egin ditzaketen izapideak errazteko xedez.

Hala, administrazio sinatzaileen Erregistro Orokor eta Nagusien esku jarriko dira eskabide normalizatuak eta jendeak eskaerak aurkeztu eta izapideak egiteko behar dituztela irizten diren inprimakiak, bereziki, deialdi irekiei buruzkoak eta administrazio sinatzaileek hasi dituzten eta hedapen zabala eman nahi dieten prozedurei dagozkien kanpainei buruzkoak.

2. Administrazioek konpromezua hartzen dute elkarren arteko lankidetza arian-arian aregotzearren neurriak hartzeko, herritarrek egin beharreko era guztietako izapideetarako benetako hurbiltasuna lortzeko xedez. Bide horretan behar diren hitzarmenak sustatuko dira.

Zazpigarrena. Erregistroak informatizatzea.

1. Administrazio sinatzaileek elkarri jakinaraziko diote beren erregistroak informatizatzeko hartzekoak diren edozein erabaki, bi sistemen arteko bateragarritasunari eragiten badio, eta konpromezua hartzen dute seigarren klasusulako 1. atalean aurreikusten dena benetan gauzatzearren behar diren hitzarmenak sinatzeko.

2. Zazpigarren klausulan aurreikusitako helburuak lortu ahal izateko Gipuzkoako Foru Aldundiak konpromezua hartzen du Erregistroen antolaketa eta informatizazioari buruzko eta administrazioarteko informaziorako bitarteko telematikoari buruzko asistentzia teknikoa eta laguntza eskaintzeko.

Zortzigarren. Salbuespenak.

Hitzarmen honen aplikazio eremutik kanpo geratzen da kontratazioko prozeduretako eskaintzen aurkezpena.

Bederatzigarren. Iraupena.

Hitzarmen honek lau urteko iraupena izango du, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunetik hasita.

Automatikoki luzatuko da lau urteka, iraungipen data baino gutxienez hiru hilabete aurretik alderdietako batek hitzarmena espreski salatu ezean.

Elkarren artean ados jarrita ere iraungi daiteke; bai eta alderdietako batek bakarrik erabakita, beste alderdiak hitzarmenetik eratorritako eginbeharrak bete gabe larri uzten baditu.

Hamargarrena. Publizitatea.

1. Hitzarmenaren sinadura eta iraungipena, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko ditu Foru Aldundiak.

Administrazio sinatzaileen Iragarki Tauletan ere argitaratuko dira.

2. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta prentsa idatzian argitaratuko ditu hitzarmena honi eta beste administrazio batzuekin sinatzen dituenei buruzko iragarkiak, beste alde sinatzaileak ere egokitzat jotzen duen publizitatea egitea eragotzi gabe.

Aurreko horren guztiaren adostasun seinaletan eta hitzartutakoa jasota gera dadin, agiri hau sinatu dute, ale bikoiztuan eta ondorio bakarrerako, idazpuruan adierazitako leku eta egunean.

Joaquín Villa Martínez.-Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean. izenean. ERASKINA KO ERREGISTRO BULEGO PROPIO ETA KONTZERTATUEN ZERRENDA (Administrazioaren izena jarri)

Azaroaren 30eko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Ihardunbideari buruzkoak, 38 artikuluan ezartzen duenez eta xede horretara sinatutako hitzarmenaren arabera, herritarrek I. atalean adierazitako edozein Administraziori zuzendutako eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak II. atalean adierazten diren erregistro bulegoetan aurkez ditzakete.

Hau guztia aipatu legeak 38.4 artikuluan adierazten dituen bideetatik edozein erabilita aurkezteko aukera galarazi gabe (Estatuko eta autonomi elkarteetako administrazioaren organoetako erregistroetan; postetxeetan, kartazal irekian eta barrutik zigilua jarrita, eta Espainiako Estatuak atzerrian dauzkan ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetan). I. IDATZIAK AURKEZTEKO LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTEN ADMINISTRAZIOEN ZERRENDA

* (Erregistroaren titularra den administrazioaren izena jarri).

* Gipuzkoako Foru Aldundia.

* (Hitzarmen bidez kontzertatutako administrazioen izena jarri). II. ERREGISTRO BULEGOEN ZERRENDA RELACION DE OFICINAS DE REGISTRO

1. Erregistro bulego propioak / Oficinas de Registro propias.

* Administrazioa / Administración: (Administrazioaren izena jarri / Indicar el nombre de la Administración).

* Organoa / Organo: (Organoaren izena jarri. Erregistroak menpean dituen organo bakoitzeko atal bana / Indicar el nombre del órgano. Un epígrafe por cada órgano del que dependan Registros).

* Erregistroa / Registro : (Jarri orokorra edo lagungarria den. Erregistro bulego bakoitzeko atal bana / Indicar si es general o auxiliar. Un epígrafe por cada Oficina de Registro).

-Helbidea / Dirección:

Kalea / Calle:

Herria / Localidad: PK/CP:

-Telefonoa / Teléfono: Telekopia / Fax:

-Jendea hartzeko orduak / Horario de atención al público: (Erregistro guztietan denak berdinak baldin badira, behin bakarrik jarri bukaeran / Si es igual en todos los registros indicarlo una sola vez al final).

2. Erregistro bulego kontzertatuak / Oficinas de Registro concertadas.

* Administrazioa / Administración: (Administrazioaren izena jarri. Zenbat administrazio kontzertatu, hainbat atal / Indicar el nombre de la Administración. Tantos epígrafes como Administraciones concertadas).

* Organoa / Organo:

* Erregistroa / Registro :

-Helbidea / Dirección:

Kalea / Calle:

Herria / Localidad: PK/CP:

-Telefonoa / Teléfono: Telekopia / Fax:

-Jendea hartzeko orduak / Horario de atención al público:

(Tokia, eguna eta sinadura / Lugar, fecha y firma)