Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

64. zenbakia Data 1996-03-29 4030 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

Zumaiako Udala
Kaleko Salmenta arautzen duen Ordenantza.
ZUMAIAKO UDALA Kaleko Salmenta Arautzen duen Ordenantza. HITZAURREA

Merkataritza-etxe iraunkorretik kanpoko salmenta euskal udalerrietako herri-ohituretan oso finkatua dagoen salmenta-mota da, hainbat gorabehera dela eta, azken urteotan asko hedatu dena. Hori dela eta, salmenta-mota horri buruz antzina zegoen ikusmoldea gainditu da, eta dagoeneko ez da hartzen merkataritza-banaketa finkatuaren ordezko eta osagarritzat.

Kaleko salmentak, hau da, saltoki finkoetan egiten ez den salmentak, gero eta garrantzi handiagoa duenez, beharrezkoa da zenbait neurri hartzea: alde batetik, iharduera horiek lehia aske eta leialean egiten direla ziurtatzeko eta, bestetik, kontsumitzaileen bidezko eskubideak zaindu eta bermatzeko, bai eta horien osasuna eta segurtasuna babesteko ere, eta eskaintzen diren ondasun eta zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko.

Asmo horrekin osatu da kaleko salmentaren ihardunbidea eta baldintzak arautzen dituen ordenantza hau. Hori guztia indarrean dauden arauak betetzeko. ATARIKO IDAZPURUA EZARPEN EREMUA

1. atala:

Ordenantza honen helburua Zumaiako udalerrian kaleko salmenta arautzea da.

2. atala: Kaleko salmenta,. zer den.

Kaleko salmenta ohiko saltzaileek edo noizean behin saltzen dutenek merkataritza-etxik kanpo egindako salmenta da, saltoki edo eraikuntza desmuntagarrietan edota ibilgailuetan. Kaleko salmentak udalaren baimena beharko du; baimen hori besterenganaezina izango da eta gehienez urtebeteko iraupena izango du, ordenantza honetako 25. atalean jasotako kasuetan izan ezik.

3. atala: Kaleko salmenta- motak.

Ordenantza honen ezarpen-eramuari dagozkion kaleko salmenta Motak honako hauek dira:

a) Betidanik antolatu diren aldizkako merkatuak edota berriak, leku jakinetan jartzen direnak. Geihenez astean bitan antolatuko dira.

b) Azokak, jaiak, herriko ospakizunak edo eskulagintza-azokak direla eta, noizean behin ezartzen diren merkatuak.

c) Kamioi-denda edo kaleetan jartzen diren postuetako salmentak, egoera eta baldintza jakinetan baimendutakoak.

4. atala: Leku jakinetan ezartzen diren aldizkako merkatuak.

1. Kaleko salmenta egiten den saltegi-multzoak dira honelako merkatuak, betidanikoak zein berriak, eta udalak erabakitako kale-esparruetan egiten dira maiztasun finkoz.

2. Zumaiako udalerrian horrelako merkatu hauek egiten dira: Izena: Amaia Plazakoa - Maiztasuna: ostegunero. Ordutegia: goizeko zapiretatik eguerdiko ordubiak arte.

3. Ezarpen berrikoak astean bi egunetan bakarrik egin ahal izango dira, Zumaiako udalak onartzen dituen egun eta orduetan.

5. atala: Noizbehinkako merkatuak.

1. Herriko, estatuko edota autonomi elkarteko jaiak, edo festak direla eta noizean behin antolatzen diren merkatuak dira, bai eta udaldian edota kirol-, kultur- edo jai-giroko gertakariak direla eta antolatzen direnak edota jai horiek ospatzen diren aldian janari-edariak saltzea ere.

2. Eskulangintza-azokak ere mota honetakoen artean sartzen dira. Azoka horiek udal-baimenen jabe diren pertsona guztiei dagozkien berariazko ihardueraren edo ihardueren babesean sortutakoak dira. Azoka horiek ez dira ohikoak izaten dira, eta horien kokapena, maiztasuna eta saltoki-kopurua aldez aurretik erabakiko dira alkatetzak emango duen ebazpenaren bidez.

Salmenta egiten duenak berak edo beste batzuek egindako eskulanak saltzea baimentzen da merkatu horietan, hala nola: larrukizko gaiak, zeramikazkoak, margoak, eskulturak, apaingarriak, etab. Janari-edariak saltzea espreski debekatzen da.

6. atala: Kamioi- dendatan gauzatzen den salmenta.

1. Salmenta-mota hau egiteko, saltzaileak furgoneta- edo kamioi-moduko ibilgailuren bat erabiltzen du, beti ere garraioari eta baimendutako produktuen salmentari dagozkien arauen arabera egokitutakoa.

Iharduera aldizkakoa edo noizbehinkakoa izango da, eta uda- laren baimenean agertezen den lekuan edo lekuetan egingo da.

2. Jan-edarien salmentari dagokionez, ibilgailuari egin zaizkion egokitzapenak eta osagarriak ere agertuko dira, ezarri beharreko teknika- eta osasun-arloko araudiak betetzen dituen edo ez egiaztatzeko.

3. Baimena emateko 14. atalean eskatzen diren baldintzez gain, eskabide-egileek honako agiriok erantsi beharko dizkiote eskabideari: ibilgailuaren zirkulazio-baimena, ibilgailua erabiltzen duenaren gida- baimena eta dagokion IAT gainditu izana egiaztatzen duen agiria.

7. atala: Ezarpen finkoko txosna desmuntagarrietan egiten den salmenta.

1. Kaleko salmenta-mota honetan honako hauek hartzen dira:

a) Karamelu (gozoki) eta fruitu idorren saltokiak.

b) Bisuteria eta eskulanen saltokiak.

c) Ekonomia- edo gizarte-arloko gai edo argitalpen saltokiak.

d) Zirkuak, antzokiak eta bestelako ikuskizunak ezartzen direnean jartzen drien saltokiak.

e) Loreak eta landareak saltzeko berariazko saltokiak.

2. Ez dira atal honetan sartzen desmuntatzen ez diren saltokiak, honako salgai hauek saltzen dituztenak:

a) Txurro eta frijituen saltokiak.

b) Izozki eta freskagarrien saltokiak.

c) Meloi eta angurraien saltokiak.

d) Gaztaina erreen saltokiak.

e) Loreak eta landareak saltzeko berariazko saltokiak.

f) Egunkari eta aldezkarien saltokiak.

3. Espreski salbuesten ez diren gainerako saltokiak kaleko salmentarako hartuko dira.

4. Egunkari, aldizkari, ONCEren txosna eta noizbehinkako argitalpen horiei buruzko berariazko arauetan ezarritakoarekin bat etorrita arautuko dira.

8. atala: Ez dute inola ere kaleko salmentaren izaera izango:

1. Etxez etxeko salmentak.

2. Urrutiko salmentak.

3. Aldizkako salmentak.

4. Makina automatikoen bidezko salmentak.

9. atala:

Ordenantza honetan aurrikusitako kasuez kanpo debekatuta dago kaleko salmenta udalerri honetan. I. IDAZPURUA KALEKO SALMENTARAKO BAIMENDUTAKO SALTOKI ETA PRODUKTUAK

10. atala: Salmentako produktuak.

1. Honako produktu hauen kaleko salmenta baimendu ahal izango da: ehunezko gaiak, oinetakoak, garbikariak eta drogeria, loza eta portzelana, landareak, loreak, bisuteria, esku lanak, politika-, ekonomia- eta gizarte-arloko salgai eta argitalpenak, eta gorabehera eta baldintza jakinetan baimentzen diren gainerakoak.

2. Era berean, janari-edariak kaleetan saltzea ere baimendu ahal izango da, baldin eta indarrean dauden arauek produktu horiek saltzea debekatzen edo mugatzen ez badute, edo agintaritza eskudunen iritziz osasunerako arriskurik ez badute.

2. edo 3. Baimenen jabe direnek, merkaturatzen dituzten produktuen teknika- eta osasun- arloko araudiak eta ezargarri zaizkien gainerako arauak bete beharko dituzte.

11. atala: Saltokiak.

1. Saltokien kopurua, horietako bakoitzean salduko diren salgaien adierazgarri eta guzti, saltokien neurriak eta gainerako baldintzak baimen bakoitzean zehaztuko ditu organo eskudunak.

2. Baimenen jabeek zehazten diren baldintzetara egokitu beharko dituzte euren instalazioak, beti ere kontuan izanik instalazio desmuntagarri eta garraiagarriak izan beharko dutela, eta segurtasun, osasungarritasun eta kaleko egokitasun baldintzak bete beharko dituztela.

3. Udalak, merkatuaren funtzionamendu egokirako eta zainketarako, eskalako plano bat egingo du, eta bertan azalduko dira saltoki guztiak nola banatzen diren, zein bere zenbakiarekin. Zenbaki horiek bat etorriko dira udalak emandako baimen eta txartelekin.

12. atala: Janari-edariak kaleetan saltzeko saltokien baldintzak.

Janari-edariak kaleetan saltzeak dituen berezitasunak kontuan izanik, ordenantza honetan saltoki guztietarako ezartzen diren baldintza orokorrez gain, horrelako produktuak saltzen dituzten saltokiek merkataritza-produktuei eta instalazio horiei buruzko berariazko arauek ezartzen dituzten garbitasun- eta osasun-baldintzak eta bestelakoak ere bete beharko dituzte. II. IDAZPURUA KALEKO SALMENTA EGITEA I. ATALBURUA: Kaleko salmenta egiteko baldintzak

13. atala.

Zumaiako udalerrian kaleko salmentarako honako baldintza hauek bete beharko dira:

1. Dagozkion Ekonomi Ihardueraren gaineko Zergaren idazpuruetan izena emanda egotea eta zerga horren ordainketak eguneratuak izatea.

2. Gizarte Segurantzaren dagokion jaurbidean izena emana egotea eta kuotaren ordainketak eguneratuak izatea. Pertsona juridikoen supostuan, enpresak Gizarte Segurantzan inskribitoa egon behar du, bere langileak afilituak izan behar ditu eta bere ordainketak eguneratuak izan behar ditu.

3. Merkataritza-produktuei eta instalazioei buruzko berariazko arauek ezartzen dituzten garbitasun- eta osasun-baldintzak edo bestelakoak betetzea.

4. Udal-baimenaren jabe izatea.

5. Dagozkion prezio publikoak ordaintzea.

6. Atzerritarrei dagokienez, dagozkien egoitza- eta lan-baimenak lortu izana egiaztatzen duten agiriak, edota egoitza izateko eta lan egiteko gaitasuna ematen dien beste edozein agiri. II. ATALBURUA: Udal-baimenak

14. atala:

Baimenak doakionak eskatu ondoren emango dira. Eskabidea udaleko alkatetzara bidaliko da, eta bertan honako hauek adieraziko dira:

a) Eskabide-egilearen izen-abizenak.

b) NAN edo IFZren zenbakia.

c) Helbidea.

d) Instalazioari eta salgaiei buruzko azalpena.

e) Pertsona juridikoen kasuan, baimenaren erabilera bestearen kontura izango duen enplegatu edo sozioaren izena, NAN eta helbidea eskatuko dira.

f) Lekua, eguna eta orduak, eta hala badagokio, maiztasun eta kokapen finkoko zein merkaturako eskatzen den baimena.

g) Zenbat metro hartuko dituen instalazioak.

15. atala:

Aurreko atalak aipatzen duen eskabideaz gain, eskabide- egileak agiri hauek ere ekarri beharko ditu:

a) NAN eta IFZren fotokopia. Atzerritarrek beregaineko lan-baimenaren eta egoitza-baimenaren fotokopia, edota egoitza izateko eta lan egiteko gaitasuna ematen dien beste edozein agiri.

b) Gizarte Segurantzako kotizazioen alta eta azkeneko ordainagiria.

c) Ekonomia Ihardueren gaineko Zergaren alta eta azkeneko ordainagiria.

d) Pertsona juridikoen kasuan, Enpresaren eraketa eskritura, beharreko balitz behar bezala Erregistro Merkantilean inskribatua.

Era berean, zeren ordezkaritzan iharduten duen ziurtatu beharko du, zuzenbidean ontzat ematen den edozein modutara edo, nahiko konstantzia uzten den eran, edo eskatzailearen agerpen pertsonal bidez eginiko deklarazioaz.

e) Elikagaien salmenta kasuetan, elikagaiak erabili ahal izateko baimentzen den karneta.

f) Iharduera horretarako langilerik izanez gero, lan-harremana egiaztatzen duten agiriak ere ekarri beharko dira.

g) Jabearen izenean iharduera hori gauzatzeko baimena dutenen nortasuna egiaztatzen duten agiriak. III. ATALBURUA: Ihardunbidea.

16. atala:

Eskaera eta dagozkion agiriak jaso ondoren, eskuduna den Udal organuak, aurkezturiko agiriak aztertu ondoren eta bidezko balira, dagokion manamenezko txostenak, eskaturikoa ebatziko du, baimena emanaz edo ukatuaz.

17. atala:

Edonola ere, janari-edariak kaleetan saltzeko baimena emateko, agintaritza eskudunaren baietza beharko da.

18. atala:

Udalaren baimenak nahitaez honako hauek jasoko ditu:

-Baimenaren jabearen eta haren izenean iharduera gauzatzeko baimenduta dagoenaren edo daudenen izen-abizenak.

-Kokapen eta maiztasun finkoko merkatuko saltokiaren zenbakia edo, bestela, iharduera zein tokitan gauzatu daitekeen.

-Baimendutako produktuak.

-Iharduera gauzatzeko egunak eta ordutegia.

-Beteko den azalera.

-Instalazioaren ezaugarriak.

19. atala:

Baimendutako saltzaile guztiei nortasun-txartela emango zaie, eta bertan honako hauek agertuko dira:

-Jabearen eta baimendutako pertsonen (horrelakorik badago) izen-abizenak.

-Salmenta-baimenaren iraupen-aldia.

- Baimendutako produktuak.

-Kokapen eta maiztasun finkoko merkatua bada, saltokiaren zenbakia, edo bestela, iharduera zein tokitan, egunetan eta ordutan gauzatu daitekeen.

Nortasun-txartel hori, beti ere, eskatzen duten udaleko agintaritzaren eskueran egongo da.

20. atala:

Baimenak izaera diskrezionala izango dute eta beraz Udalak rebokatu ahal izango ditu, ematea bultzatu zuten inguruabarrak desagertzen direnean eta Ordenantza hau betetze ez duenean, edo aplikagarria duen araudia; kalteordainetarako eskubiderik gabe.

Saltzaile berari, epealdi baten barruan, ezingo zaio eman kaleko salmenta gauzatzeko baimen bat baino gehiago.

21. atala:

Udalerrian bertan egoitza duten merkatariek lehentasuna izango dute baimenak esleitzen direnean.

22. atala:

Maiztasun eta kokapen finkoko merkatuetan urtean zehar hutsik geratzen diren saltokiak, bestalde, baldintza guztiak bete arren aurretik baimenik lortu ez zuten eskabide-egileen artean esleituko dira. Kasu horietan, eskabidearen antzinatasuna hartuko da kontuan. Hutsik geratzen diren saltokietan baimendunik badago, lehentasuna izango dute saltokiaren esleipenean. IV. ATALBURUA: Udal-baimenaren ezaugarriak

23. atala:

1. Udal baimena transferiezina izango da, baimena duten pertsonek berau erabiltzea posible izango dutelarik.

2. Pertsona naturalen kasuan, aurreko parrafoarekin bat, baimena izan dezakete, ezkontideak, seme-alabak, eta titularraren enplegatuak, gizarte segurantzan alta emanak.

3. Pertsona juridikoen kasuan, atal honetako lehen parrafoarekin bat, baimena izan dezakete, bazkideek eta enpresetako enplegatuak, gizarte segurantzan alta emanak.

24. atala:

Baimenak gehienez urtebeteko iraupena izango du, eta baimena ematen den urteko abenduaren 31n bukatuko da, noizbehinkako merkatu eta kamioi-dendetan egiten den kaleko salmentaren kasuetan izan ezik. Kasu horietan, baimenean bertan ezarriko da salmenta-mota hori zein egun jakinetan gauza daitekeen.

Baimena berritzeko, beharrezko agiriak aurkeztu beharko zaizko udal-agintaritzari horretarako ezartzen den epean. V. ATALBURUA: Baimenaren iraungipena

25. atala:

Salmenta-baimenaren iraungipen-arrazoi izango dira honako hauek:

a) Baimenaren iraupen-aldia amaitzea.

b) Titularraren renuntzia

c) Titularraren heriotza edo enpresaren disoluzioa bere kasuan.

d) Postuaren eskualdatzea.

e) Baimena galtzeko zigorra damakien zigorragatik.

f) Dagokion Prezio Publikoak ez ordaintzea.

g) Baimena lortzeko galdaturiko ukan behardenak edo batzuk galtzea.

h) Udaletxea aurrez-jakinaren gainean jarri gabe bi astez jarraian ez agertzea.

i) 21. atalean ezarririko errebokazioagatik.

j) Kokaleku eta egun jakinetan eginiko merkatua edo kaleko salmentaren iharduera, Zumaiako Udalerrian kentzen bada.

Iraungipena d), e), f), g) h) eta e) arrazoiei badagokie, udaleko organo eskudunak horretarako erabakia hartu beharko du doakionari entzun ondoren gehienez 15 eguneko epean. III. IDAZPURUA KALEKO SALMENTA EGITEN DUTENEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

26. atala: Eskubideak:

1. Zumaiako udalerrian kaleko salmenta egiteko udal- baimenen jabe direnek honako eskubide hauek izango dituzte:

a) Baimena duteneko saltokiak betetzekoa.

b) Udalak baimendutako salmenta-iharduera jendaurrean eta baketsuki gauzatzekoa, baimenean zehaztutako ordu eta badintzetan.

c) Baimendutako iharduera egin ahal izateko, herriko agintaritzen eta udaltzaingoaren babesa eskatzekoa.

d) Baimena eman den merkatua eteten bada, udal-baimenaren jabe denak haren ordez egin daitekeen merkatuan beste saltoki bat lortzeko lehentasuna izatekoa, eta, ahal den neurrian, iraungitako baimenaren baldintza berak gordeaz.

e) Iharduera gauzatzea baimentzen deneko merkatuaren funtzionamendua hobetzeko erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztekoa.

f) Udalak baimenaren jabeari nortasun-txartela ematekoa: txartel horren edukia 20. atalean zehazten da.

g) Baimenaren jabeak saltokian salmenta iharduera gauzatzeko edota jabearen ezkontideak , seme-alabek eta iharduera horretarako dituen langileek jabearen kontura Gizare Segurantzan izena emanda badaude.Baimena eskatzerakoan, Udalari jakinarazi beharko dio nor diren atal horretan aipatzen diren pertsonak.

h) Bere saltokia non dagoen jakitekoa. Saltoki hori, beti ere, galilpotez, solairuz edo porlanez estalitako zoruaren gainean ezarri beharko da.

i) Salmenta baimentzen deneko egunak udalak ez aldatzekoa, jai edo ospakizun berezi batekin bat ez badatoz behintzat. Kasu horretan, nahikoa aurrerapenaz jakinaraziko dio udalak aldaketa hori.

2. Aldizkako merkatuetan kaleko salmenta gauzatzeko udal-baimenaren jabeek, halaber, azoka horietan salmetak eragindako hondakinak jasotzeko esparrua edo edukiontziak erabiltzeko eskubidea izango dute. Gainera, ahal den neurrian, eskueran izango dituzte merkatu horietan:

a) Plazako iturria edo txorroteko ur-zerbitzua.

b) Argi-indarra hartzeko puntuak, hozkailuak, baskulak, etab. lotzeko.

c) Ordezko baskula bat, erosleek bidezko egiaztapenak egiteko aukera izan dezaten.

d) Jendearentzako komunak merkatuko instalazioetan edo handik hurbil.

27. atala: Betebeharrak.

1. Kaleko salmenta gauzatzeko udal-baimenaren jabeek honako zehaztapen hauek bete beharko dituzte:

a) Salmenta saltoki edo instalazio desmuntagarrietan egin beharko da, edota 12 eta 13. ataletan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten kamioi-dendetan, hau da, garria-errazak eta iharduera horretarako egokiak.

b) Saltokien jabeek agerian ezarriko dute euren udal-baimena. Betebehar hori ez betetzeak edota baimenean zehazten ez diren produktuak saltzeak saltokia badaezpada ixtea ekarriko du, bidezko den zigor-espedienteari hasiera ematearen kalterik gabe.

c) Saltzaileek, merkataritza-iharduera gauzatzerakoan, indarrean dauden unean uneko arauek merkataritzaz, merkatuko jaurbideaz eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesaz xedatutakoa bete beharko dute.

d) Saltokietan txartelak eta etiketak ezarriko dituzte, eta horietan ikusteko moduan agertuko dira eskaintzen diren produktuen prezioak. Salgai dauden produktuen prezioa argi eta garbi azalduko da, betiere gai honi buruz indarrean dagoen legeria betetzen dela. Multzoka saltzen diren produktuetan edo saltzeko prezioa janari-edariaren kopuru edo bolumenaren arabera ezartzen denean, neurri-unitate bakoitzari dagokion prezioa adieraziko da. Era berean, salgaien izakin guztiak agerian edukiko dituzte, eta ezin izango da salgai horien zati bat bereizi, aukeratu edo ezkutatu.

e) Saltokien jabe direnak euren postuetan egongo dira merkatuak zabalik dirauen orduetan, nahiz eta behar bezala baimendutako pertsonen laguntza izateko aukera izango duten, ordenantza honetako 27. ataleko g) azpiatalean zehaztutakoaren arabera.

f) Behar bezalako erakustagiriak dituzten udaleko langile edo agintaritzak eskatuta, saltzaileek eskatzen dizkieten agiriak erakutsi beharko dizkiete.

g) Aldizka antolatzen den Zumaiako merkatua goizeko zazpiretatik eguerdiko ordubiak bitartean egongo da zabalik, eta zamalanak ordutegi horretaz kanpo egin beharko dira. Salmenta orduetan debekatu egiten da ibilgailuak merkatuaren barruan ibiltzea.

Noizbehinkako merkatuen eta eskulagintza-azoken ordutegia horiek onartzeko alkatetzak ematen duen ebazpenean ezarriko da.

h) Salmenta gauzatzen dutenen ibilgailuek ezingo dute merkatuaren barrualdean egon, ez eta saltokiaren ondoan ere. Merkatuaren kanpoaldean horretarako jarriko diren tokietan aparkatu beharko dira. Kamio-dendak debeku horretatik kanpo daude.

Salgaien zamalanak egiteko, ibilgailuek merkatuaren barruan aparkatu ahal izango dute lan horiek erabat amaitu arte.

i) Baimenen jabeek salmentarako esparruak eta tokiak errespetatuko dituzte. Salmentarako gune horiek ez dira inoiz toki publiko, pribatu edo merkataritza- edo industria-etxeen sarbideetan jarriko. Era berean, horien erakusmahai edo erakustokiak, trafiko-seinaleak edo bestelako adierazgarriak ikustea eragozten dutela ere ezin izango dira jarri. Kaleen bidegurutzeetan, oinezkoentzako pasaguneetan edo etxebizitza, denda edo ibilgailuetarako gordetako sarreretan ere ezin izango dira ezarri.

j) Kaleko salmeta gauzatzen dutenek kontsumatzaileen erreklamazioak, horrelakorik badago, zein helbidetan jasoko diren adierazi beharko dute ikusteko moduan jarritako txartelaren bidez. Helbide hori, betiere, salmentaren ordainagiri edo egiaztagirian azalduko da.

k) Salgai pisagarri eta neurgarriak eskaintzen dituzten saltokiek arauzko baskula eta metroak izan beharko dituzte.

l) Salgai guztiak behar bezala babesturik erakutsi beharko dira jendaurrean, eta lurretik gutxienez 60 cm.-tara, duten bolumena edo pisuagatik arazoren bat sortzen ez badute behintzat.

m) Janari-edariak ere, ahal den neurrian, produktu bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako edukiontzi homologatuetan erakutsiko dira.

n) Saltzaileek gauzatzen dutenek, doakionak hala eskatzen badu, salerosketaren ordainagiri edo egiaztagiria eman beharko dute, eta horren gutxieneko edukia honako hau izango da:

-Norberaren datuak

-NAN edo IFZ

-Helbidea

-Produktua

-Prezioa eta data

-Kopurua

-Izenpea

ñ) Esleitutako saltokitik kanpo ezingo da salgairik saldu, eta geltokien arteko pasabideetan ezingo da zirkulazioa oztopatu.

o) Merkataritza-ihardueraren ondorioz sortzen diren zaborrak, ontziak, bilgarriak eta gainerako hondakinak horretarako ezarritako edukiontzietan gordeko dira. Edukiontzi horien ezarpena ezin izango da aldatu kaleko salmentako ihadueraren eraginez.

p) Saltokiko instalazioak kontserbazio-egoera onean gorde beharko dituzte.

q) Saltokien jabeek ordaindu beharko dituzte zoruan, zuhaitzetan edo kaleko argietan egindako ditzaketen kalteak.

r) Erantzukizun zibileko aseguru-poliza izenpetu beharko dute, iharduera gauzatzen den instalazioetan besteei egindako kalteak estaliko dituena.

s) Salgaien eskaintza aldarrikatzeko ozengailuak erabiltzea debekatzen da.

t) Udal-baimen guztien jabeek, kaleko salmenta baimentzen deneko merkatuek funtzionamendu egokia izan dezaten, udaleko agintaritza eta funtzionarioek ordenantza hau eta gai honi buruzko indarreko legeria ezarriz ematen dizkieten agindu guztiak bete beharko dituzte.

u) Kaleko salmetarako indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen betebeharrak, edota etorkizunean ezartzen dituenak, ezargarri izango zaizkie udal-baimenen jabeei, eta legedia hori jagoteko eta betetzeko ardura herri-administrazio eskudunetako dagokien organoek izango dute.

2. Aldizkako merkatuetan, ordezkari-batzordea eratuko da, merkatuko saltokietako jabeen artean demokratikoki aukeratutakoa. Batzorde horrek gutxienez hiru kide eta gehienez bost kide izango ditu, eta horren osaeran, ahal den neurrian, merkaturatzen diren salgai guztiek ordezkaritza izango dute. Merkatuko ordezkari-batzordea merkatuaren ordezkari izango da, eta merkatuari dagozkion arazoak konpontzen saiatuko da udalarekiko. IV. IDAZPURUA ZIGORTZEKO ARAUAK I. ATALBURUA: Kaleko salmenta jagon eta ikuskatzeaz

28. atala:

1. Udalak, lehenik, ordenantza honetan ezarritako betebeharrak eta kaleko salmentaren alorrean unean unean indarrean dauden garbitasun, osasun eta segurtasuneko arauak jagon eta ziurtatuko ditu, beste herri-administrazio batzuek ere euren aginpideez baliatzearen kalterik gabe.

2. Udalak, jagote-zereginak gauzatzerakoan, produktu, iharduera eta instalazioak ikuskatu ahal izango ditu, bai eta horiei buruzko behar adina informazio saltzaileei eskatu ere.

3. Espedienteari hasiera emateko agintzen duen agintaritzak salgai dauden produktuak badaezpada bahitzea erabaki dezake, baldin eta produktu horiek kontsumitzaile edo erabiltzaileen osasuna edo segurtasuna arriskuan jartzen badute, edo kalitatean edo kantitatean iruzurrezkoak, faltsututakoak, bereizgarririk gabeak edo merkataritzarako ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak badira. II. ATALBURUA: Zigortzeko ihardunbidea

29. atala:

Merkataritza-iharduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legean arautzen den Eusko Jaurlaritzako organoen zigortzeko aginpidearen kalterik gabe, ordenantza honetan xedatutakoarekiko arau-hausteak udalak zigortuko ditu.

30. atala:

Ordenantza honetan aurrikusitako arau-hausteakatiko zigorrak ezartzeko eta erabakien aurka jar daitezkeen errekurtsotarako ihardunbidea indarreko administrazio-ihardunbideko arauek ezarritakoa izango da.

31. atala:

Kaleko salmentarako udal-baimenaren jabeak ordenantza honetan xedatutakoaren aurka eurek, euren familiakoek edo saltokian lan egiten duten soldatapeko langileek egiten dituzten arau-hausteen erantzule izango dira. III. ATALBURUA: Hutsegite eta zigorrak

32. atala: Arau-hausteak.

1. Arau-hausteak arinak, larriak edo oso larriak izango dira.

2. Arau-hauste arintzat hartuko dira ordenantza honetako erabakiak ez betetzea, zuzeneko diru-ondoriorik ez dutenean eta kontsumitzaileei kalterik sortzen ez dietenean, larri edo oso larritzat hartzen ez badira.

3. Larritzat hartuko dira honako arau-hauste hauek:

a) Arau-hauste arinak behin eta berriro egitea.

b) Zuzeneko diru-ondorioak dituztenak edo kontsumitzaileei kalte egitren dietenak.

c) Osasunaren inguruko arau-hauste larriekin batera gertatzen direnak.

d) Derrigorrezko udal-baimenik gabe kaleko salmenta gauzatzea.

e) Agintariek eta haien kudeatzaileek ordenantza honetan jagote-lanak gauzatzeko eskatzen dituzten datuak emateari edo eskatzen duten informazioa eskuratzen laguntzeari uko edo aurka egitea, bai eta informazio desegokia, osoa ez dena edo faltsua ematea ere, ukatzea edo trabak jartzea behin eta berriz gertatzen denean edo agintaritzekin edo haien kudeatzaileekin bortxa, mehatxu edo beste edozein presiobide erabiltzen denean.

f) Arauak hausten dituzten iharduerak eteteko eskakizuna ez betetzea.

4. Oso larritzat hartuko dira honako arau-hauste hauek:

a) Arau-hauste larriak behin eta berriro egitea.

b) Osasunaren inguruko arau-hausteekin batera gertatzen direnak edo gizakien segurtasuna arrisku larrian jartzen dutenak.

c) Kontsumitzaileei kalte larriak sortzen dizkietenak.

d) Gehiegizko irabazpidea ematen duten edo ekonomi-antolaketa larriki aldatzen duten arau-hauste larriak.

33. atala: Zigorrak.

1. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen babeserako legedia orokorrean aurrikusitakoa ezartzearen kalterik gabe, arau-hausteak merkataritza- iharduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legean xedatutakoaren arabera zigortuko dira. Arau-hauste arinak eta larriak zigortzea udalari dagokio, honako taula honen arabera:

a) Arau-hauste arinen zigorrak honako hauek izango dira:

a1) ohartarazpena.

a2) eta/edo 250.000 PTArainoko isuna.

b) Arau-hauste larrien zigorrak honako hauek izango dira:

b1) 1.500.000 PTArainoko isuna.

b2) eta/edo salmenta-baimena galtzea.

2. Arau- hauste oso larriak Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek zigortuko dituzte.

34. atala: Zigor gehigarria.

Espedientea ebaztea dagokion agintaritzak, zigor gehigarri gisa, faltsututako salgaiak, iruzurrezkoak eta bereizgarririk gabeak edo merkataritzarako ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak konfiskatzeko agin dezake.

35. atala: Zigorren mailaketa.

Ezar daitezkeen zigorren mailaketarako, kontuan izango da beti ere saldutako produktuen izaera, egindako kalteak, araua hautsi duenaren asmoa edo behin eta berriro egitea eta arau-haustearen gizarte- eragina.

36. atala: Indargaltzea.

1. Ordenantza honetan aurrikusitako arau-hauste eta zigorrek sei hilabetetara galduko dute indarra, arinak badira; urtebetera, larriak badira; eta bi urtetara, oso larriak badira.

2. Arau-hausteak indarragaltzeko-epe horiek, gertatu diren egunetik hasiko dira kontatzen.

Doakiona jakinaren gainean egonik, zigortzeko ihardunbidea hasteak preskripzioa etengo du, eta zigor-espedientea hilabete baino denbora luzeagoz geldirik egoten bada, ustez arduraduna denak zerikusirik izan gabe, preskripzio-epeak berriz aurrera egingo du.

3. Zigorrak indarragaltzeko-epea zigorra jartzeko erabakia indarrean jarri eta biharamunetik aurrera hasiko da.

Doakiona jakinaren gainean egonik, egiteratzeko ihardunbidea hasteak preskripzioa etengo du, eta epeak berriz ere aurrera egingo du, arau-hausleak zerikusirik izan gabe ihardunbide hori hilabete baino denbora luzeagoz geldirik badago. ALDI BATERAKO ERABAKIAK

Lehena.

Ordenantza hau indarrean jarri aurretik emandako kaleko salmentarako baimenen jabeek iharduera hori gauzatzen jarraitu ahal izango dute ordenantza honen babesean, harik eta baimen horien indarraldia bukatu arte. Indarraldi hori, hala ere, eman zenetik gehienez urtebetera amaituko da.

Bigarrena.

Ordenantza hau indarrean jartzen denean izapide-aldian dauden kaleko salmentarako baimena emateko espedienteak (ordenantza hau indarrean jarri aurretik hasiera eman zaielako), ordenantza honetan xedatuta dagoenera lotuko dira ebazpen-aldian. Horretarako, doakienei eskatuko zaie beharrezko diren agiri gehigarriak aurkez ditzatela. INDARGABETZEKO ERABAKIA

Ordenantza hau indarrean jartzen denetik aurrera, orain onartzen den testuaren aurkakoak diren edo horrekin bat ez datozen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak indargabetu egingo dira. AZKEN ERABAKIA

Ordenantza hau Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean agindutakoaren arabera jarriko da indarrean.

Zumaia, 1996ko martxoak 15.-Idazkariak. (452)(3159)