Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

23. zenbakia Data 1996-02-01 1326 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

Gipuzkoako Foru Aldundia
Legazpiko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko Lankidetza eta Eskuordetza Hitzarmenak onartzea, Udalak Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga eta Iharduera Ekonomikoen
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA Legazpiko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko Lankidetza eta Eskuordetza Hitzarmenak onartzea, Udalak Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga eta Iharduera Ekonomikoen Gaineko Zerga Kudeatzeko.

1994ko urriaren 18an Diputatuen Kontseiluak hitzarmen eredu batzuk erabaki zituen, Gipuzkoako udalek eskuordetza edota lankidetza-maila desberdinak aukeratzeko asmoz, borondatezko epean nahiz derrigorrezko epean, Iharduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudeatzean.

Udalek eta Aldundiak hitzarmen horiek sinatu ondoren, ereduak argitara eman ziren oso-osorik, horietako bakoitza aukeratu zuten udalen zerrendarekin batera.

1995ean ondorioak izateko sinatu ziren hitzarmen guztiak aurtengo urterako luzatutzat hartzen dira, Legazpiko Udalarekin hitzartutakoak izan ezik. Udal horrek, hain zuzen ere, hitzarmenaren salaketa jakinarazi zuen, Udalbatzarrak 1995eko abenduaren 27an erabaki hori hartu ondoren. Aitzitik, 1996. urterako ondoko hitzarmenak izenpetu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin:

-Lankidetza eta eskuordetza hitzarmena, Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudeatzeko (Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko hitzarmenari buruzko iragarkiaren I. eraskin moduan argitaratu zen testu hori, 1995eko otsailaren 28ko 40 zk.ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN).

-Lankidetza eta eskuordetza hitzarmena, Udalak Iharduera Ekonomikoen gaineko Zerga kudeatzeko (aurreko parrafoan aipatutako iragarkiaren V. eraskin moduan argitaratu zen testu hori).

Hau guztia jakinarazten da uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, bigarren xedapen gehigarrian eta apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemaleak, Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bateratua onartzekoak, bigarren xedapen gehigarrian jasotakoa betez.

Donostia, 1996ko urtarrilak 22.-M.ª Jesús Pérez, Idazkari Teknikoak. (1145)(978)