Gipuzkoako Foru Aldundia
eta EUROa

Zergak eurotan


Argibidetarako telefono zenbakia:


Aurkezpena:

Moneta berri eta bakarra, EUROA alegia, gero eta hurbilago egoteak interes berezia ematen dio jada martxan dagoen prozesu osoari, Europako Moneta Batasuna sortzea helburu duen prozesuari hain zuzen. Agente ekonomiko guztietan eragina izatea da bere ezaugarri nagusienetariko bat eta, Foru Aldundia, jakina, agente ekonomiko horien artean aurkitzen da.

EUROA erabilera legako moneta bihurtzeak hainbat ondorio ekarriko ditu, dudarik gabe, Foru Aldundiarentzat, gaurkoa ez den egoera batera egokitzeko erabakiak hartu beharko baititu honek.

Foru Aldundia, moneta erabiltzaile handia den aldetik, ataza garratzitsuak ditu bere aurrean. Alde batera utzi beharko ditu, esaterako, lege mailako testuetan eta komunikazio administratiboetan moneta nazionalarekiko erreferentzia guztiak eta haren ordez EUROA hartu erreferentziatzat. Zerga Administrazio gisa, aitorpen fiskal guztiak eta zerga guztien ordainketak EUROtan egingo dira.

Horretaz gain, aurrekontu eta ondareari buruzko eragiketa orotan EUROA ezarri eta sartu beharko du, 1999tik aurrera Zor Publikoaren jaulkipen berriak Eurotan egin beharko direla ahaztu gabe.

Laburki esanda, Euroak hainbat aldaketa exigitzen dizkio Foru Aldundiari, aldaketa informatiko, juridiko eta operatiboak, prestakuntza jakin bat eskatzen dutenak. Bestalde, kanpoarekiko proiekzioa ere, hau da, kontratista, zergadun, pentsionista, entitate laguntzaile eta abarrekin dituen harremanak eraginda gertatuko dira, neurri handiago edo txikiagoan, moneta bakarraren etorrera dela eta.

Guzti hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak EURO PROIEKTUA jarri du martxan. 3 ardatz ditu proiektu honek:

  1. Foru Sektore Publikoa moneta bakarrera egokitzea bi fase desberdinetan: lehenik, EUROAk eraginda gertatzen diren kudeaketa prozesu guztiak inbentariatuz eta, bigarrenik, behar diren egokitzapen edo aldaketak eginez.
  2. Komunikatzea eta zabaltzea.
  3. Prestakuntza ematea

Horrek Egokitzapen Plan Zuzentzaile bat eskatzen du.

EURORA egokitze hori era ordenatuan eta lan metodologia zehatz bati jarraiki egiten da. Prozesua luzea izango da, konplexua, esperimentala eta arian-arian egitekoa, ezarrita dauden fase desberdinetara egokitu beharra dago eta. Progesiboa ere izango da, euroa gero eta gehiago erabiliko baita, eta baita diferentziatua ere.

Metodologia honen bitartez, gainera, moneta bakarraren eragina nabarituko ez duten kudeaketa prozeduren mapa bat lor daiteke, eta hori balio erantsi garrantzitsua da hobekuntzak egin edo arrazionalizazio administratiboa ezartzeko.

EUROAren etorrera dela eta, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta beste bi foru aldundiak, hainbat jarduketa jarri dituzte martxan beren egiturak egokitu eta euskal gizartea sentsibilizatzeko asmoz.


Link interesgarriak:


Monetak eta billeteak:



1 Cent.
5 Euros


2 Cent.
10 Euros


5 Cent.
20 Euros


10 Cent.
50 Euros.


20 Cent.
100 Euros

50 Cent.


1 Euro
200 Euros

2 Euros
500 Euros


Deialdiak:

1998ko Maiatza 28 (KM Kulturunea)

EUROARI BURUZKO JARDUNALDIA. EUROAREN EZARPENA GIPUZKOKAO FORU ADMINISTRAZIOAN: ESPERIENTZIA PRAKTIKOA



Posta kutxa:

Izena:
Herria:
Helbidea:
Telefono:
E-mail:
Oharrak: