Langabezia da gure lurraldearen eta bertako ekonomi esparruen arazo ekonomiko nagusia.
Hala, Europako Batzordearen Liburu Zuriak ezin argiago esaten du:
"Hitz bakarra: langabezia. Irtenbiderik balego, gure herrialdeek jadanik ontzat harturik lukete. Mirarizko sendabiderik balego, jadanik ezagutuko genuke".Enplegua sortzeko Europako Batzordeak proposatu duen oinarrizko esku hartze baten arabera, premia berriak asetzera jo behar da. Hala, premia berri horiek dira bizitzeko moduaren bilakaerak sortu dituenak, famili harremanen aldaketak dakartzanak, emakumea lan munduan gero eta gehiago sartzeak ahalbideratu dituenak eta adindunen amets berriekin zerikusirik daukatenak. Beste aldetik, ingurugiroari egindako kalteak konpondu eta hirietako auzo kolpatuenak birgaitu beharrak enplegu gune asko eta asko sortu ditu.
Gauzak horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia eta Turismo Departamentuaren gidaritzapean, euskal Udalen Elkartearekin -EUDEL- eta gure lurraldeko Eskualdeen Garapenerako Agentziekin -GARAPEN- bat etorriz, eta Europako Batzordearen laguntzarekin (FEDER arautegiaren 10. artikulua), prozesu bat ireki da esandako esparruen eskutik, hau da, Gipuzkoako enplegu gune berrien eskutik enplegua sortzeko proiektu aitzindariek zer bideragarritasun izan dezaketen eta martxan nola jar daitezkeen aztertzeko. Guzti horretarako, FEDER arautegiko 10. artikuluaren babesean proiektua onartu duen Europako Batasunak laguntza erabakiorra eskainiko du.
Enplegu Gune Berriak -esparru- izena eman zaion jarduketa honen helburua
da tokian tokiko estrategiak eta proiektu aitzindariak bultzatzea, bizi
kalitatearekin zerikusirik daukaten lehentasunezko sektoreetan (eguneroko
zerbitzu arruntak, bizi kalitatea lortzeko zerbitzuak, kultura eta aisialdiko
zerbitzuak eta ingurugiroaren alorreko zerbitzuak) enplegua sortzeko tokian
tokiko ekimenaren bidez.
Guztira 63.600 lagun ditugu lanik gabe. Denok dakigu zer eragin handia duen langabeziak gure herrialdean. Lan egin nahi duten bost pertsonetatik batek ez du lanbiderik. Arazoa bereziki larria da gazte eta emakumeen artean. Beste aldetik, langabezian dauden gehienek ez dute lortu eskatu ohi den prestakuntza.
Gure arteko langabezia tasa Europako Batasunekoaren bi halakoa da; gainera, azken hamarkada honetako bilakaera negatiboa izan da oso, azken urte hauetan zertxobait murriztea lortu den arren.
Produktibitatea bera ere gero eta gehiago azkartzen ari dela kontuan harturik, ez dirudi gaur egungo hazkunde eredua gai izan daitekeenik langabezia behar adina murrizteko. Aitzitik, lan bila dabilen jendea gehitu egingo da datozen urteetan.
Alabaina, gizarte premia ase gabeak atzeman daitezke, bizi kalitatea hobetzeko eta gure ingurugiroa zaindu eta babesteko beharkizunetik eratorriak. Hau da, gure atarian badaude enplegu gune berriak sortzeko aukerak, gure gizartearen eskaera berriak asetzeaz gainera arazorik larriena, langabezia, arintzeko aukera eman dezaketenak.

Europako ekonomian oraindik ere enplegu gune berriak aurki daitezkeela abiapuntutzat harturik, enplegu sortzaileak izan litezkeen tokian tokiko ekimeneko hamazazpi esparru zehaztu dira Europako Batasunean.
Izan ere, zerbitzuen alorrean oraindik ere badaude premia ase gabeak, nahiz eta gauzatu ahal izateko badagoen eskaria eta eskaintza mailako oztoporik.
Europan zehaztu diren hamazazpi eremu horiek zer bideragarritasun duten aztertu eta egiaztatzeko, Gipuzkoan proiektu aitzindariak jarriko dira martxan, lau talde hauetan banaturik:

Europarekin alderatuz, zenbait eremu jakinetan jarduteko premia areagotzen dituzten faktore batzuk antzeman daitezke Gipuzkoan. Horien artean ondorengo hauek aipa daitezke:
Enplegu Gune Berriak Gipuzkoan proiektua hiru fasetan egingo da, burura eramateko aurreikusi diren 24 hilabeteetan zehar.
| Faseak | Egiteko epealdia |
| I. fasea
II. fasea III. fasea |
1996ko urria-1996ko azaroa
1996ko abendua- 1997ko apirila 1997ko maiatza - 1998ko iraila |
Hiru faseak hauek dira :
1. fasea : atarikoa. Proiektua martxan jartzea.
Proiektua garatzeko aurreikusi den antolamenduaren arabera, ondorengo organo eta eginkizunak zehazten dira:

| Proiektuaren arduraduna:
Harremanetarako pertsona: |
jmaldanondo@ekonomia.gipuzkoa.net
jamondarain@ekonomia.gipuzkoa.net |