Aldundiaren web guneaes|eu 
Goiburuko logotipoa

Turismo eta lurralde irudia

Gipuzkoako turismo jarduera sustatzea

Azalpena

Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko laguntzen programa arautzen da, produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko, interes turistikoko profesionalen eta negozio jendearen ekitaldiak antolatu eta zabaltzeko, eta toki eta/edo eskualde mailako turismo baliabideak dinamizatzeko ekintzei babesa eta diru laguntzak emanez.

Hartzaileak

  • Oinarri hauetan araututako laguntzen onuradun ondoko hauek izango dira, programa horren xedeak betetzeko jarduketa egokiak egiten badituzte:

    1. Turismo produktuak merkaturatu eta/edo sustatzea jarduera nagusi duten enpresa pribatuak.
    2. Interes turistikoko ekitaldiak antolatzen dituzten enpresa pribatuak.
    3. Enpresa pribatuak, oro har.
    4. Irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitate pribatuak.
    5. Udalak eta/edo haien menpeko diren turismoaren erakunde sustatzaileak.
    6. Eskualdeko edo eskualdeaz gaindiko turismoa kudeatzen duten mankomunitate edo agentzia publikoak, elkarteak eta haien batasunak. .
  • Enpresa onuradunek Gipuzkoako Lurralde Historikoan egon behar dute kokatuta.

Laguntza jasodezaketen jarduerak

Diruz lagundu daitezkeenak izango dira ondorengo ataletakoren bateko ekintzetan egindako lan eta kanpoko zerbitzuengatiko gastuak:

  1. Interes turistikoa duten produktuak merkaturatzeko jarduerak.

    Horren barruan sartzen da Gipuzkoan bertan eskainitako interes turistikoko produktuen sustapena Gipuzkoatik kanpo. Produktu horiek nahitaez interneteko erosketa zentral baten bidez eskaini behar dira; zentrala propioa edo hitzartutakoa izan daiteke.

    Atal honetako onuradun izan daitezke 24/2005 Foru Dekretuko 3.1 artikuluko a), b) eta d) puntuetan adierazitako erakundeak.

  2. Merkataritza azoka, ekitaldi eta erakusketen antolaketa.

    Turismo eta/edo hedabide mailan interesa duten merkataritza ekitaldiak antolatu eta zabaltzeko beharrezkoak diren jarduerak sartzen dira.

    Atal honetako onuradun izan daitezke 24/2005 Foru Dekretuko 3.1 artikuluko a), b) eta d) puntuetan adierazitako erakundeak.
  3. Profesionalen eta negozio jendearen kongresuak, enpresen batzarrak eta topaketak erakartzea eta/edo animatzea.

    Diruz lagundu daitezkeenak izango dira ondorengo xedea duten gastuak:

    • 3.1 Hautagaiak aurkeztea.
    • 3.2 Ekitaldiarekin batera animazio programak antolatzea, parte hartzaileentzat nahiz laguntzaileentzat .

    Programatutako jarduerei dagozkien gastuak sartzen dira, hala nola, ikustaldi turistikoak Gipuzkoan zehar, ikuskizunen kontratazioa, gala ekitaldiak edo antzekoak.

    Jardueraren barruan ostalaritza gastuak sartuz gero, gehieneko muga beste kontzeptuengatiko gastuen batura izango da.

    Inondik ere ez dira diruz lagundu daitezkeen gastuak izango, igarotako gau, joan–etorriko bidaia, edo ekitaldiaren beraren ohiko otorduei dagozkienak.

    Ekitaldiaren programan dagokion babesa edo lankidetza adierazi beharko da.

    Atal honetako onuradun izan daitezke 24/2005 Foru Dekretuko 3.1 artikuluko a), b), c) eta d) puntuetan adierazitako erakundeak.
  4. Gipuzkoako turismo alorrean azterlan, ikerketa, eta prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak egitea.

    Atal honetako onuradun izan daitezke 24/2005 Foru Dekretuko 3.1 artikuluko d) eta f) puntuetan adierazitako erakundeak.

  5. Eskualde mailako turismo helmugak eta/edo baliabideak sustatzea.

    Atal honetako onuradun izan daitezke 24/2005 Foru Dekretuko 3.1 artikuluko f) puntuan adierazitako erakundeak.

  6. Eskualdeaz gaindiko turismo helmugak eta/edo baliabideak sustatzea.

    Atal honetako onuradun izan daitezke 24/2005 Foru Dekretuko 3.1 artikuluko e) eta f) puntuetan adierazitako erakundeak.

  7. Turismo produktu berrien eskaintza ateratzeko gastuak.

    Produktu berri bat merkaturatzen deneko lehen 12 hilabeteetako sustapen gastuak sartzen dira. Jarduera plan bat ezarri beharko da eta eskualdeko turismoa sustatzeko estrategia orokorrarekin koordinatu beharko da.

    Atal honetako onuradun izan daitezke 24/2005 Foru Dekretuko 3.1 artikuluko e) eta f) puntuetan adierazitako erakundeak
  8. Kanpo proiekzio turistikoa duten ekitaldiak antolatu edo babestea.

    Interes turistiko handia eta kanpo proiekzioa duten ekitaldi publiko bereziak antolatu edo babesteko gastuak sartzen dira.

    Ekitaldi hori eskualdeko eskaintza orokorrean sartu beharko da.

    Atal honetako onuradun izan daitezke 24/2005 Foru Dekretuko 3.1 artikuluko e) eta f) puntuetan adierazitako erakundeak
  9. Baliabideetako inbertsioak.

    Produktu turistiko berria sortuko duen baliabidea balioztatzeko beharrezkoak diren elementu iraunkorrak jartzeko inbertsioak sartzen dira. Ondare eraikinak erosi edo birgaitze eta zaharberritze lanak egiteko gastuak ez dira sartzen.

    Produktu berria ateratzeko aurreikusitako epea gehienez ere 24 hilabetekoa izango da deialdia ixten denetik aurrera.

    Atal honetako onuradun izan daitezke 24/2005 Foru Dekretuko 3.1 artikuluko e) eta f) puntuetan adierazitako erakundeak.

Laguntza programa honetan diruz lagundutako jarduera guztiek Interneten jarrita eta eskuragarri egon behar dute.

Eskaera epea

Lagunduko diren proiektuak 2007eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2007eko apirilaren 3ean da.

Urte batean egin beharreko proiektuen kasuan, haiek egiaztatzeko azken eguna 20087ko martxoaren 31 izango da.
Bi urtean egin beharreko proiektuen kasuan, haiek egiaztatzeko azken eguna 20098ko martxoaren 31 izango da.
Hiru urtean egin beharreko proiektuen kasuan, haiek egiaztatzeko azken eguna 201009ko martxoaren 31 izango da.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Ahal den neurrian Internet bidez aurkeztu behar dira eskaerak, eta ondoren eskatzen diren agiriak erantsi behar dira. Eskaerara sartzeko helbidea ondoko hau da:

    https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DMSSubvencionesWEB/dmsi000Action.do

  • Aurreko paragrafoan ezarritakoa horrela bada ere, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak , Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aurreikusten dituen moduetako edozeinetan ere aurkez daitezke eskaerak.

  • Aurkeztutako proiektuak zuzen baloratzeko eta horien ebazpena emateko behar duen informazio guztia eska dezake Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak; 10 eguneko epean informazio hori ematen ez badu, eskatzaileak eskaera bertan behera utzi duela joko da, eta besterik gabe artxibatuko da, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak , Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbide Erkidearenak, 71. artikuluan aurreikusi bezala.

Erabakitzeko epea

Gehienez ere 3 hilabeteren buruan ez bada berariazko ebazpenik eman, eskaera ezetsi egin dela ulertu behar da.

Jasoko diren agiriak

Isiltasun administratiboaren ondorioak.

Informazio osagarria

  • Programa horretako helburuak lortzeko egingo diren proiektuak gauzatzeko eta eragingarritasun eta egokitasun irizpideek horrela justifikatzen badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak 24/2005 Foru Dekretuko 3.1 artikuluko d), e) eta f) taldeetako onuradunekin izenpetu ditzake lankidetza hitzarmenak.

  • Proiektu bakoitzari ezarriko zaizkion gehieneko diru laguntza zenbatekoak 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluan zehaztutako jarduera motaren arabera finkatzen dira, eta honakoak izango dira:

    a) 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 1. paragrafoan zehaztutako ekintzak:

    Diruz lagundu daitekeen kostuaren %35 arte, gehienez ere 11.000 euro proiektuko.

    b) 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 2. paragrafoan zehaztutako ekintzak:

    Diruz lagundu daitekeen kostuaren %20 arte, gehienez ere 65.000 euro proiektuko.

    c) 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 3. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

    Diruz lagundu daitekeen kostuaren %35 arte, gehienez ere 11.000 euro proiektuko.

    d)  24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 4. paragrafoan sartzen diren ekintzak :

    24/2005 Foru Dekretuko 3. artikuluko d) atalean adierazitako onuradunen kasuan, diruz lagundu daitekeen kostuaren %75 arte.

    24/2005 Foru Dekretuko 3. artikuluko f) atalean adierazitako onuradunen kasuan, diruz lagundu daitekeen kostuaren %35 arte.

    e)  24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 5. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

    Diruz lagundu daitekeen kostuaren %50 arte, atal honetako onuradun bakoitzeko 16.000 euro gehienez.

    f)  24/2005 Foru Dekretuko 4.artikuluko 6. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

    Diruz lagundu daitekeen kostuaren %66,66 arte, atal honetako onuradun bakoitzeko 16.000 euro gehienez.

    g)  24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 7. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

    Diruz lagundu daitekeen kostuaren %50 arte, atal honetako onuradun bakoitzeko 15.000 euro gehienez.

    h)  24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 8. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

    Onuraduna ekitaldiaren antolatzailea bada, diruz lagundu daitezkeen gastuen gaineko kostu garbiaren %50 arte, eta gehienez ere 11.000 euro.

    Onuraduna ekitaldiaren babeslea bada, egin duen ekarpenaren baliokidea, eta gehienez ere 11.000 euro.

    i)  24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 9. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

    Erakunde sustatzaileak finantzatutakoaren %50 arte, urtean gehienez ere 120.000,- euro proiektu eta erakundeko,
  • 24/2005 Foru Dekretuko 6. artikulua ezarriz 50 puntu baino gutxiago ateratzen duten proiektuek ez dute diru laguntza jasotzeko eskubiderik izango.
  • Proiektu horiek finantzatzeko aurrekontuan dauden baliabideak ez balira nahiko egindako eskaeren zenbateko eta portzentajeei erantzuteko, 24/2005 Foru Dekretuko 6. artikulua aplikatuz lortutako puntuazioaren arabera behin betiko diru laguntza haztatu daiteke, aurreko muga hori 70 puntura igo, hainbanaketako formula ezarri, edo aukera guztien konbinaketa egin daiteke.

Araudia

Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko programako 2006eko laguntzen deialdia. ( GAO 60 zk. 2006-03-28 )

24/2005 Foru Dekretua , apirilaren 19koa, Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko programaren oinarri arautzaileak onartzen dituena.

30/1992 Legea , azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

27/1993 Foru Dekretua, apirilaren 6koa, subentzioak eta laguntzak emateko prozedurari aplikagarri zaion erregimen orokorrari buruzkoa.

Oharrak

Oro har, proiektua burutzen denean ordainduko dira diru laguntzak, behar bezala justifikatu ondoren, proiektuaren deskargu tekniko eta ekonomikoa eginez eta fakturen bidez, eta zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan eguneratuta dagoela egiaztatuko duten ziurtagiri eguneratuen bidez. Horretarako, eskaera aurkeztearekin batera baimena ematen zaio Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuari, beharrezkoa izanez gero, egoki iritzitako egiaztapenak egin ditzan.

Nahikoa arrazoi dagoen kasuetan diru laguntza osoa eman ahal izango da proiektu edo jarduketa gauzatu aurretik. Ordainketa aurreratua eskatuz gero, proiektuaren hasiera behar bezala egiaztatu behar da, eta Foru Aldundiaren iritziz nahikoa izango den bankuaren edo finantza entitatearen abala aurkeztu, aurreratutako diru laguntzaren zenbatekoari eta aurrerakina ematen denetik proiektua bukatu bitarteko berandutza interesei dagokiena. Berandutze interesa Gipuzkoako Aurrekontuen Foru Arauetan legez aurreikusitakoa izango da.

Abala kitatzeko, lagundu den proiektuaren amaiera egiaztatu behar da. Horretarako, zurigarri egokiak, proiektuaren kopia eta zerga gaietako eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bete izana erakusten duten ziurtagiri eguneratuak bidali behar dira Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentura.

24/2005 Foru Dekretuaren barruan, "Interes Turistikoa" duten edo ez erabakitzeko eta diru laguntza esleitzeko, ondoko irizpide hauen arabera baloratuko dira eskaerak, horien arteko haztapen edo ponderazioa ondoko hau izango delarik:

  1. 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 1. Paragrafoan aipatutako ekintzak:

    • Aurrekontua (>30.000,- €): 30 puntu

    •  Jarduketa eremua: 30 puntu

    (nazioartekoa, estatukoa, autonomikoa)

    •  Berrikuntza eta berezitasun faktoreak: 20 puntu

    •  Hedabideetako eragina: 10 puntu

    •  Eskatzailearen esperientzia / ibilbidea: 10 puntu

  2. 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 2. paragrafoan aipatutako ekintzak :

    • Aurrekontua (>300.000,- €): 20 puntu

    •  Berrikuntza eta berezitasuna: 20 puntu

    •  Hedabideetako eragina: 10 puntu

    •  Gipuzkoaz kanpoko erakusketariak/bisitariak: 20 puntu

    •  Turismo aldietatik kanpokoak: 10 puntu

    •  Kokapena: 10 puntu

    •  Eskatzailearen esperientzia / ibilbidea: 10 puntu

  3. 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 3. paragrafoan aipatutako ekintzak:

    • Aurrekontua (>30.000,- €): 20 puntu

    •  Jarduketa eremua: 10 puntu

    (nazioartekoa, estatukoa, autonomikoa)

    •  Berrikuntza eta berezitasun faktoreak: 10 puntu

    •  Hedabideetako eragina: 10 puntu

    •  Aurreikusitako partaide kopurua: 20 puntu

    •  Turismo aldietatik kanpokoak: 10 puntu

    •  Kokapena: 10 puntu

    •  Eskatzailearen esperientzia eta ibilbidea: 10 puntu

  4. 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 4. paragrafoan aipatutako ekintzak:

    •  Aurrekontua (>30.000,- €): 40 puntu

    •  Berrikuntza eta berezitasun faktoreak: 25 puntu

    •  Hedabideetako eragina: 15 puntu

    •  Eskatzailearen esperientzia / ibilbidea: 20 puntu

  5. 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 5. paragrafoan aipatutako ekintzak:

    •  Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren turismoa sustatzeko helburuekiko konbergentzia: 100 puntu

  6. 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 6. paragrafoan aipatutako ekintzak:

    • Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren turismoa sustatzeko helburuekiko konbergentzia: 100 puntu

  7. 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 7. paragrafoan aipatutako ekintzak:

    • Aurrekontua (>30.000,- €): 30 puntu

    •  Berrikuntza eta berezitasuna: 20 puntu

    •  Hedabideetako eragina: 10 puntu

    •  Aurreikusitako bisitariak: 15 puntu

    •  Kokapena: 15 puntu

    •  Finantza inplikazioa: 10 puntu

  8. 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 8. paragrafoan aipatutako ekintzak:

    •  Aurrekontua (>30.000,- €): 20 puntu

    •  Jarduketa eremua: 15 puntu

    (nazioartekoa, estatukoa, autonomikoa)

    •  Berrikuntza eta berezitasuna: 15 puntu

    •  Hedabideetako eragina: 10 puntu

    •  Aurreikusitako bisitariak: 10 puntu

    •  Turismo aldietatik kanpokoak: 10 puntu

    •  Kokapena: 20 puntu

  9. 24/2005 Foru Dekretuko 4. artikuluko 9. paragrafoan aipatutako ekintzak:

    •  Aurrekontua (>300.000,- €): 30 puntu

    •  Berrikuntza eta berezitasuna: 30 puntu

    •  Kokapena: 25 puntu

    •  Finantza inplikazioa: 15 puntu

    Aurrekontua

    1.749.259,74 euro

 

 © 2006 Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia