Produktu Berriak Nazioartean Merkaturatzen Laguntzeko Programa
NOLA AURKEZTU ESKAERA
Eskaera bide telematikoz bidali ondoren (“Eskaera nola egin” azalpenean esan bezala), eta erregistro sarrera jakinarazteko mezu elektronikoa jaso eta gero, eskaera orria aurkeztu behar da, laguntza eskaera behar bezala egina gelditzeko.
Horretarako dokumentu hauek bidali behar dizkiguzue:
- Eskaera orria sinatuta: “Aldundirako kopia” orria, aplikaziotik “Inprimatu eskaera” aukera erabiliz eskuratzen dena, inprimatu eta sinatu.
Nahitaez gehitu behar den dokumentazioari dagokionez, gogoan izan fitxategi elektronikoan (“Dokumentuak” ataletik) behar bezala erantsi EZ direnak bakarrik bidali behar direla; beraz, hauek:
Erakundearen agiriak ondorengo informazioarekin :
- Eskaera izenpetzen duen pertsonaren ordezkaritzaren egiaztagiria
- Diru laguntza eskatzen den proiektu edo jardueraren azalpen
memoria, honako hauek jasoko dituena
- Onuradun izaera duela egiaztatzen duen ziurtagiria: 2005, 2006,
2007 edota 2008ko ekitaldietan jasotako laguntzei buruzko dokumentazioa,
entitate eskatzaileak produktu berriak Garate dituztela frogatzearren,
edo patenteen inguruko dokumentazioa.
- ENPRESA: Aurkezpena – Nazioarteko estrategia
- PROIEKTUA: Produktu berriaren marketin eta merkaturatze
plana – Merkaturatzearen hartzaile izando diren herrialdeak
– Ekintzen deskribapena – Proiektuak merkatuan izan dezakeen
eragina – Aurrekontua – Plangintza.
Eskatzen den dokumentazio osagarria baduzu, Ogasun Departamentuko ziurtagiria
eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiriak.
EZ AHAZTU 10 lanegun dituzuela erregistro telematikoaren datatik aurrera, eskaera orri sinatua eta aplikazioan erantsi EZ diren eta nahitaez gehitu beharrekoak diren dokumentuak bidaltzeko.
Helbide honetara bidali:
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua
(Erref.:
Produktu Berriak Nazioartean Merkaturatzen Laguntzeko
)
Gipuzkoa plaza z/g
20004 Donostia
Laguntza inprimatu