Aldundiaren web guneaes|eu 
Goiburuko logotipoa

Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea Programa

 NOLA AURKEZTU ESKAERA

Eskaera bide telematikoz bidali ondoren (“Eskaera nola egin” azalpenean esan bezala), eta erregistro sarrera jakinarazteko mezu elektronikoa jaso eta gero, eskaera orria aurkeztu behar da, laguntza eskaera behar bezala egina gelditzeko.  

Horretarako dokumentu hauek bidali behar dizkiguzue:

  • Eskaera orria sinatuta: “Aldundirako kopia” orria, aplikaziotik “Inprimatu eskaera” aukera erabiliz eskuratzen dena, inprimatu eta sinatu.

Nahitaez gehitu behar den dokumentazioari dagokionez, gogoan izan fitxategi elektronikoan (“Dokumentuak” ataletik) behar bezala erantsi EZ direnak bakarrik bidali behar direla; beraz, hauek: 

  • Proiektuaren eskaintza ekonomikoa
  • Ogasuna:  “ZERGA BETEBEHARRETAN EGUNERATUTA EGOTEA, JARDUERA EDUKITA" ziurtatzen duen agiria.
  • Gizarte Segurantza: “KOTIZAZIO EGOERAREN ZIURTAGIRIA”, ordainketak egunean daudela erakusten duena.

     (“ENPRESABURUAREN IZEN EMATERIK EZ DAGO GIZARTE SEGURANTZAKO SISTEMAN” dioen ziurtagiria aurkeztekotan, enpresa osatzen duten langile autonomo guztien “KOTIZAZIO EGOERAREN ZIURTAGIRIA” ere aurkeztu behar da.

EZ AHAZTU 10 lanegun dituzuela erregistro telematikoaren datatik aurrera, eskaera orri sinatua eta aplikazioan erantsi EZ diren eta nahitaez gehitu beharrekoak diren dokumentuak bidaltzeko.

Helbide honetara bidali:

 

 GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

 Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua

 (Erref.: Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea Programa )

 Gipuzkoa plaza z/g

 20004 Donostia


Laguntza inprimatu

 © 2006 Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia