Aldundiaren web guneaes|eu 
Goiburuko logotipoa

i-gipuzkoa2010:Udalak programa

 NOLA AURKEZTU ESKAERA

Eskaera bide telematikoz bidali ondoren (“Eskaera nola egin” azalpenean esan bezala), eta erregistro sarrera jakinarazteko mezu elektronikoa jaso eta gero, eskaera orria aurkeztu behar da, laguntza eskaera behar bezala egina gelditzeko.  

Horretarako dokumentu hauek bidali behar dizkiguzue:

  • Eskaera orria sinatuta: “Aldundirako kopia” orria, aplikaziotik “Inprimatu eskaera” aukera erabiliz eskuratzen dena, inprimatu eta sinatu.

Nahitaez gehitu behar den dokumentazioari dagokionez, gogoan izan fitxategi elektronikoan (“Dokumentuak” ataletik) behar bezala erantsi EZ direnak bakarrik bidali behar direla; beraz, hauek:

  • Aurkeztutako proiektu bakoitzarengatik, enpresa hornitzailearen eskaintza edo bestelako dokumentazioa: baldintza teknikoen azalpena, lehiaketaren pleguak, etab. (proiektuaren eduki eta zenbatekoari buruz nahiko informazio azaltzen dutenak).

EZ AHAZTU 10 lanegun dituzuela erregistro telematikoaren datatik aurrera, eskaera orri sinatua eta aplikazioan erantsi EZ diren eta nahitaez gehitu beharrekoak diren dokumentuak bidaltzeko.

Helbide honetara bidali:

 

 GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

 Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua

 (Erref.: i-gipuzkoa2010:Udalak)

 Gipuzkoa plaza z/g

 20004 Donostia


Laguntza inprimatu

 © 2006 Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia