es|eu 
ESKAEREN ATARIA ataleko "Eskaera egin" esteka erabili ezazu eta ondoren bi aukera hauek dituzu:
Eskaera bat gorde ahal izateko izartxo batez markatuta dauden atal guztiak bete behar dira nahitaez. Bidaltzen den unera arte eskaera "Zirriborroa" da.
Eskaera-orria bete ondoren, sakatu Gorde
botoia , orriaren goialdean eta behealdean dagoena, datuak gordetzeko.
GOGOAN IZAN gorde ondoren, eskaera-orriaren goialdean Sarrera kodea azalduko zaizula. Hori eta IFK beharko dituzu atzera zure eskaerara sartzeko. Hortaz, kodea idatz ezazu edota inprimatu ezazu ezkerraldeko "Eskaera inprimatu" aukera erabilita.
Eskaeraren oinarrizko datuak gordetzean, ezkerreko markoan azaltzen den "Berria" esteka sakatu ezazu. Aukera honetatik proiektu bat edo gehiago bete daitezke.
Proiektuaren datu-orria bete ondoren, sakatu Gorde
botoia eta era berdinean proiektu gehiago gehitzen jarraitu dezakezu.
Oharra: Diru laguntza eskaera bakarrean aurkeztu behar dituzun proiektu guzien datuak bete.
Ezkerraldeko "Agiriak" atalean, a urkeztutako proiektu bakoitzarengatik, enpresa hornitzailearen eskaintza edo bestelako dokumentazioa: baldintza teknikoen azalpena, lehiaketaren pleguak, etab. (proiektuaren eduki eta zenbatekoari buruz nahiko informazio azaltzen dutenak), eranstea beharrezkoa da.
Era horretan bidali ahalko diguzu beharrezkoa dela uste duzun beste edozein informazio.
Argibide labur bat dokumentuak nola erantsi azalduz:
Agiriak pantailatik, klipa duen ikonoan sakatu beharrezkoak diren dokumentuak eransteko.
Eskatzen ez diren bestelako dokumentu batzuk erantsi nahi badituzu, sakatu "Erantsi bestelako dokumentuak" botoian.
Bukatzerakoan, GORDE eta ESKAERA botoiak sakatu jarraitu ahal izateko:

Diru laguntza eskatzeko bete behar diren datu guztiak bete ondoren, sakatu orriaren goialdean dagoen "Eskaera Diputaziora bidali" edota ezkerraldean dagoen "Eskaera bidali".
ERNE! eskaera bidali ondoren, EZIN dira datuak aldatu ez eta dokumentu berriak erantsi.
Bidalketa egin ondoren, mezua hartu izanaren agiria jasoko duzu posta elektronikoz, "Harremanetarako pertsona entitatean" atalean emandako helbidean. Agiri horren bitartez, eskaera iritsi dela jakinaraziko zaizu eta, horrez gain, bertan azalduko zaizkizu, batetik, eskaerari eman zaion sarrerako erregistro zenbakia eta, bestetik, etorkizunean egingo diren kontsultak egiteko guztiz beharrezkoa den sarrera kodea.
Sakatu "Eskaera inprimatu", eskaeraren erregistro ziurtagiriaren kopia bat izateko.
Identifikaziorik GABEKO sarreraren bidez tramitatu baduzu eskaera , Kopia Aldundiarentzat sinatu beharko duzu eta bidali nahitaezkoa den dokumentazio osagarriarekin, ondoko helbidera:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua
(Erref. i-gipuzkoa2010:udalak)
Gipuzkoako plaza z/g
20004 - Donostia
Eskaera gorde ondoren, ezkerraldean "Eskaera inprimatu" aukera azalduko da. Era horretan, PDF fitxategi bat sortzen da, eskaeran une horretara arte gordeta dauden datuekin.
PDF fitxategia diskoan gorde daiteke edo paperean inprimatu. Eskaera guztia beteta badago, inprimatu, eskuz sinatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira bidali daiteke, aurreko atalean azaldu bezala.
GOGOAN IZAN inprimatutako kopietan "ZIRRIBORROA" ur-marka dutenak ez direla oraindik bidali, eta eskaera balioduna izateko Aldundira bidali behar direla. ( 5. URRATSA )