Aldundiaren web guneaes|eu 
Goiburuko logotipoa

Produktu Berriak Nazioartean Merkaturatzen Laguntzeko Programa

ESKAERA-ORRIA BETETZEKO ARGIBIDEAK

1. URRATSA: Aplikaziora sartu

Aplikaziora sartzeko lehenik sistemaren aurrean identifikatu behar da. Zerbitzu zerrendatik bat aukeratu ondoren, bi aukera hauek dituzu:

  • "Eskaera berria": eskaera berria egiten hasteko.
  • "Eskaeren kontsulta": egina dagoen eskaera bat ikusteko edo oraindik "Zirriborroa" moduan dagoen eskaera bat betetzen jarraitzeko.

2. URRATSA: Eskaera bete

Eskaera bat gorde ahal izateko izartxo batez markatuta dauden atal guztiak bete behar dira nahitaez. Bidaltzen den unera arte eskaera "Zirriborroa" da.

Eskaera-orria bete ondoren, sakatu Gorde botoia , orriaren goialdean eta behealdean dagoena. Horrela, datuak gordeko dira eta dokumentazioa erantsi ahal izango duzu.

GOGOAN IZAN gorde ondoren, eskaera-orriaren goialdean Sarrera kodea azalduko zaizula. Hori eta IFK beharko dituzu atzera zure eskaerara sartzeko. Hortaz, kodea idatz ezazu edota inprimatu ezazu ezkerraldeko "Eskaera inprimatu" aukera erabilita.

3. URRATSA: Dokumentuak erantsi

Ezkerraldeko "Agiriak" atalean, nahitaezkoa da aurkeztutako proiektuaren agiriak eranstea.

Ondorengo informazioa azaldu behar du:

  • Eskaera izenpetzen duen pertsonaren ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Diru laguntza eskatzen den proiektu edo jardueraren azalpen MEMORIA, honako hauek jasoko dituena,

  • Onuradun izaera duela egiaztatzen duen ziurtagiria: 2005, 2006, 2007 edota 2008ko ekitaldietan jasotako laguntzei buruzko dokumentazioa, entitate eskatzaileak produktu berriak Garate dituztela frogatzearren, edo patenteen inguruko dokumentazioa.

  • ENPRESA: Aurkezpena – Nazioarteko estrategia.

  • PROIEKTUA: Produktu berriaren marketin eta merkaturatze plana – Merkaturatzearen hartzaile izando diren herrialdeak – Ekintzen deskribapena – Proiektuak merkatuan izan dezakeen eragina – Aurrekontua – Plangintza

Eskatzen den dokumentazio osagarria fitxategi elektronikoetan baduzu, (Ogasun Departamentuko ziurtagiria eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiria) "Agiriak" atalean sartuta erants dezakezu bakoitzarentzat espresuki ipiniriko azpiataletan.

Era horretan bidali ahalko diguzu beharrezkoa dela uste duzun beste edozein informazio.

Argibide labur bat dokumentuak nola erantsi azalduz

Agiriak pantailatik, klipa duen ikonoan sakatu beharrezkoak diren dokumentuak eransteko.

Eskatzen ez diren bestelako dokumentu batzuk erantsi nahi badituzu, sakatu "Erantsi bestelako dokumentuak" botoian.

Bukatzerakoan, GORDE eta ESKAERA botoiak sakatu jarraitu ahal izateko.

Agiriak pantaila

4. URRATSA: Eskaera bidali.

Diru laguntza eskatzeko bete behar diren datu guztiak bete ondoren, sakatu orriaren goialdean dagoen"Eskaera Diputaziora bidali" edota ezkerraldean dagoen "Eskaera bidali ".

ERNE! eskaera bidali ondoren, EZIN dira datuak aldatu ez eta dokumentu berriak erantsi.

Bidalketa egin ondoren, mezua hartu izanaren agiria jasoko duzu posta elektronikoz, "Harremanetarako pertsona enpresan" atalean emandako helbidean. Agiri horren bitartez, eskaera iritsi dela jakinaraziko zaizu eta, horrez gain, bertan azalduko zaizkizu, batetik, eskaerari eman zaion sarrerako erregistro zenbakia eta, bestetik, etorkizunean egingo diren kontsultak egiteko guztiz beharrezkoa den sarrera kodea.

Sakatu "Eskaera inprimatu", eskaeraren erregistro ziurtagiriaren kopia bat izateko. Kopia Aldundiarentzat sinatu beharko duzu eta bidali ondoko helbidera:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua

(Erref. Produktu Berriak Nazioartean Merkaturatzen Laguntzeko Programa )

Gipuzkoako plaza z/g

20004 - Donostia

Eskaera inprimatu

Eskaera gorde ondoren, ezkerraldean "Eskaera inprimatu" aukera azalduko da. Era horretan, PDF fitxategi bat sortzen da, eskaeran une horretara arte gordeta dauden datuekin.

PDF fitxategia diskoan gorde daiteke edo paperean inprimatu. Eskaera guztia beteta badago, inprimatu, eskuz sinatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira bidali daiteke, aurreko atalean azaldu bezala.

GOGOAN IZAN inprimatutako kopietan "ZIRRIBORROA" ur-marka dutenak ez direla oraindik bidali, eta eskaera balioduna izateko Aldundira bidali behar direla. ( 4. URRATSA ).

 © 2006 Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia