es|eu 
ESKAEREN ATARIA ataleko ‘Eskaera egin' esteka erabili ezazu eta ondoren bi aukera hauek dituzu:
Eskaera bat gorde ahal izateko izartxo batez markatuta dauden atal guztiak bete behar dira nahitaez. Bidaltzen den unera arte eskaera “ Zirriborroa ” da.
Eskaera-orria bete ondoren, sakatu Gorde botoia
, orriaren goialdean eta behealdean dagoena. Horrela, datuak gordeko dira eta dokumentazioa erantsi ahal izango duzu.
GOGOAN IZAN gorde ondoren, eskaera-orriaren goialdean Sarrera kodea azalduko zaizula. Hori eta IFK beharko dituzu atzera zure eskaerara sartzeko. Hortaz, kodea idatz ezazu edota inprimatu ezazu ezkerraldeko “ Eskaera inprimatu ” aukera erabilita.
Ezkerraldeko “ Agiriak ” atalean, nahitaezkoa da aurkeztutako proiektuaren eskaintza ekonomikoa eranstea.
Ikusi dokumentuak nola erantsi
Eskatzen den dokumentazio osagarria fitxategi elektronikoetan baduzu, (Ogasun Departamentuko ziurtagiria eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiria) “ Agiriak ” atalean sartuta erants dezakezu bakoitzarentzat espresuki ipiniriko azpiataletan.
Era horretan bidali ahalko diguzu beharrezkoa dela uste duzun beste edozein informazio.
Argibide labur bat dokumentuak nola erantsi azalduz
Agiriak pantailatik, klipa duen ikonoan sakatu beharrezkoak diren dokumentuak eransteko.
Eskatzen ez diren bestelako dokumentu batzuk erantsi nahi badituzu, sakatu ‘Erantsi bestelako dokumentuak' botoian.
Bukatzerakoan, GORDE eta ESKAERA botoiak sakatu jarraitu ahal izateko.
Diru laguntza eskatzeko bete behar diren datu guztiak bete ondoren, sakatu orriaren goialdean dagoen “ Eskaera Diputaziora bidali ” edota ezkerraldean dagoen “ Eskaera bidali ”.
ERNE! eskaera bidali ondoren, EZIN dira datuak aldatu ez eta dokumentu berriak erantsi.
Bidalketa egin ondoren, mezua hartu izanaren agiria jasoko duzu posta elektronikoz, “ Harremanetarako pertsona enpresan ” atalean emandako helbidean. Agiri horren bitartez, eskaera iritsi dela jakinaraziko zaizu eta, horrez gain, bertan azalduko zaizkizu, batetik, eskaerari eman zaion sarrerako erregistro zenbakia eta, bestetik, etorkizunean egingo diren kontsultak egiteko guztiz beharrezkoa den sarrera kodea.
Sakatu “ Eskaera inprimatu ”, eskaeraren erregistro ziurtagiriaren kopia bat izateko. Kopia Aldundiarentzat sinatu beharko duzu eta bidali ondoko helbidera:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua
(Erref. i-gipuzkoa2010:Enpresak)
Gipuzkoako plaza z/g
20004 - Donostia
Eskaera gorde ondoren, ezkerraldean “ Eskaera inprimatu ” aukera azalduko da. Era horretan, PDF fitxategi bat sortzen da, eskaeran une horretara arte gordeta dauden datuekin.
PDF fitxategia diskoan gorde daiteke edo paperean inprimatu. Eskaera guztia beteta badago, inprimatu, eskuz sinatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira bidali daiteke, aurreko atalean azaldu bezala.
GOGOAN IZAN inprimatutako kopietan “ZIRRIBORROA” ur-marka dutenak ez direla oraindik bidali, eta eskaera balioduna izateko Aldundira bidali behar direla. ( 4. URRATSA ).