Aldundiaren web guneaes|eu 
Goiburuko logotipoa

ENPRESA GARAPENAREN LAGUNTZA: Enpresa ekimenaren garapena

Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko plana

Azalpena

Eskulangintzako jardueratzat hartuko da ondasunak sortu, ekoiztu, eraldatu, konpondu eta zaharberritzea edo arlo horietan zerbitzuak eskaintzea, lan prozesuan pertsonek esku hartzen dutelarik, ekoizpen prozesu osoa gainbegiratu eta kontrolatuz, eta azken emaitza bereizia eta industriakoaren aldean desberdina izanik.

Programarako laguntzak urtero emango dira deialdi irekia eginez. Ondorengo laguntzak emango dira:

  • Eskulangintzako lantegi eta enpresa berriek ibilgetu materialean eta jarduera berria merkaturatzeko gastuetan egiten dituzten inbertsioak
  • Lehendik dauden eskulangintzako lantegi eta enpresek ibilgetu materialean, web orriak egiteko eta Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo egiten diren azoketara joateko egiten dituzten inbertsioak
  • Eskulangintza sektorea ordezkatzen duten entitateek kudeaketa, merkaturatzea eta berrikuntza hobetzeko egiten dituzten proiektuak

Hartzaileak

Helbide soziala eta fiskala Gipuzkoan duten eskulangileak, eskulangintza tailerrak eta eskulangintzako enpresak, eta horiek ordezkatzen dituzten elkarteak.

Betebeharrak

Eskaera epea

Urtero zehazten da deialdian. 2007eko irailaren 12ean amaitzen da

Aurkeztu behar diren agiriak

Erabakitzeko epea

Aurrekontu baliabideak agortu arte.

2007ean bi epetan erabakitzen dira:

  • 2007eko maiatzaren 3ean, ordura arte jasotako eskaerak
  • Irailaren 12tik aurrera geroztik jasotako eskaerak

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Gehienez ere 3 hilabeteren buruan ez bada berariazko ebazpenik eman, eskaera ezetsi egin dela ulertu behar da.

Informazio osagarria

Oro har, diru laguntzen %50a proiektuari ekiten zaionetik hasita ordainduko da, ekite hori behar bezala zuritu eta Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunean daudela ziurtatzen duten agiri berriak aurkeztu ondoren. Gainerakoa lanak bukatzean ordainduko da eta egiaztatzeko lanen deskargu tekniko eta ekonomikoa, fakturak eta zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztuko dira.

  • Proiektu bakoitzerako gehieneko diru laguntza zenbatekoak:
    1. Eskulangintzako tailer eta enpresa berriak sortzea: kostu hautagarrien %60 artekoa, sortutako enplegu bakoitzeko ezingo da 4.500 euro gainditu eta enpresa berri bakoitzeko gehienez ere 15.000 euro eman ahal izango dira.
    2. Lehengo eskulangintzako enpresen ekipamendu inbertsioak, web orriak sortzeko, eta Gipuzkoatik kanpo egiten diren azoketara joateko laguntzak diruz lagun daitekeen kostuaren %40rainokoak izan daitezke, eta eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 4.500 euro eman ahal izango dira, web orriaren diru laguntza 1.000 eurokoa baino handiagoa izan gabe. Azoketara joateko denean, diruz lagundu daitekeen gastutzat joko da azokaren antolatzaileak luzatutako zoruaren eta erakusmahaiaren alokairu faktura.
    3. Eskulangintzako azokak edo lehiaketak antolatzea: kostuen %40raino, 10.000 euro gehienez, 100 euro gehituta eguneko, 300 euroraino gehienez, Gipuzkoako Eskulangintza Tradizional eta Herrikoiaren Erregistro Orokorreko Lehen Atalean izena emandako gipuzkoar eskulangile bakoitzeko, 15.000 euro gehienez azoka bakoitzeko.

      Eskualde mailako erakunde adierazgarriek azokak antolatzeagatik 5.000 euro gehienez, 100 euro gehituta eguneko, 300 euroraino gehienez, Gipuzkoako Eskulangintza Tradizional eta Herrikoiaren Erregistro Orokorreko Lehen Atalean izena emandako gipuzkoar eskulangile bakoitzeko, 7.000 euro gehienez azoka bakoitzeko.

      Gipuzkoako Eskulangintza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorreko Lehen Atalean izena emandako gipuzkoar eskulangile bakoitzeko gehikuntzaren xedea hari izena emateko kostua murriztea izango da
    4. Eskulangintzaren alde diharduten elkarte edo erakundeek bultzatutako kudeaketa, merkaturatzea eta berrikuntza hobetzeko laguntza proiektuak: %60 artekoa eta gehienez ere 15.000 eurokoa

    Interneten bidez bidalitako eskaerek aurreko zatietan aipatutako ehunekoak %10eko gehigarria izango dute.

Ibilgetu materialeko inbertsioetarako eta jarduera berria abian jarri eta azoketarako joateko gastuetarako laguntzen kasuan, eskaerak ondorengo irizpideak kontuan hartuz erabakiko dira :

  • Jardueraren edo landutako produktuaren izaera tradizional eta herrikoia: 50 puntu.

  • Proiektuak eragin ditzakeen lanpostuak: 20 puntu.
  • Merkaturatzeko aurreikusitako inbertsioa eta/edo gastua: 10 puntu.
  • Eskatzen duen pertsonaren edo entitateak duen esperientzia/ibilbidea: 10 puntu.
  • Eskatzen duen pertsonaren edo entitatearen finantza inplikazioa: 10 puntu.

Kudeaketa, merkaturatze edo berrikuntza alorretako laguntzen kasuan, eskaerak ondorengo irizpideak kontuan hartuz erabakiko dira :

  • Gipuzkoako Eskulangintza Tradizional eta Herrikoiko Errolda Orokorrean izena emanda dauden eskulangintzako enpresa partehartzaileen kopurua: 40 puntu.

  • Gipuzkoako Eskulangintza Tradizional eta Herrikoiko Errolda Orokorrean, lehen sekzioan, izena emanda dauden eskulangintzako enpresa partehartzaileen kopurua: 20 puntu.
  • Eskatzen duen entitateak duen esperientzia/ibilbidea: 20 puntu
  • Ekimenaren berritasuna: 10 puntu.
  • Eskatzen duen entitatearen finantza inplikazioa: 10 puntu.

Prozedurak

Araudia

2007eko martxoaren27ko 18/07 FORU DECRETUA, “Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko plana” programaren oinarriarautzaileakonartzen dituenak

2005eko maiatzaren 10eko 28/05 FORU DEKRETUA , Gipuzkoako eskulangintza arautzekoa. (GAO 92 zk. 2005-05-18).

 

 © 2006 Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia